Page 36

HELBURUAK 6. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta ahien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Identifikatzen dituen ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare, bai eta haien ezaugarri batzuk ere. Ea identifikatzen dituen fenomeno atmosferiko eta naturalak. Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk. Identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa. Dakien izaki bizidunei oinarrizko beharrak ukatzeak (argia, ura, elikagaiak) haiengan zer ondorio duten. Parte hartzen duen eskolan animalia edo landareren bat zaintzen.

Haur hezkuntzarako dekretu currikularrak  
Haur hezkuntzarako dekretu currikularrak  
Advertisement