Page 1

HAUR HEZKUNTZARAKO DEKRETU CURRIKULARRAK

Pascual Hernández, Tania. Pérez Cancio , Gorane. Puente Agiriano , Lur. Serra Irazusta, Maialen. Unzalu Rodas, Gurutze.


Aplikazio eremua eta etapak - Haur Hezkuntzako 2 zikloak, 2 zikloetako bat edo lehen zikloko zati bat ematen duten EAEko ikastetxeetan. - Borondatezkoa - 6 ikasturteko iraupena, 2 ziklotan banatuta: - Lehengo zikloa 0-3 urte - Bigarren zikloa 3-6 urte


gaitasunak - Gaitasunak, Haur Hezkuntzan ikasleak testuingurura egokituta bereganatzen duen jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazio integratua. - Hezkuntza gaitasun orokorrak, berberak, hezkuntza-etapa guztietan: - Arduraz bizitzen ikastea. - Ikasten eta pentsatzen ikastea. - Komunikatzen ikastea. - Elkarrekin bizitzen ikastea. - Pertsona gisa garatzen ikastea. - Egiten eta ekiten ikastea.


- Gaitasunak, Oinarrizko Hezkuntzaren 175/2007 Dekretuan (2007ko urriaren 16koa) zehaztu. - Oinarrizko Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak eskuratzea helburu duten gaitasunak EAEren Oinarrizko Gaitasunak.


Haur hezkuntzako helburu orokorrak a) Haurrak bere gorputza ezagutu, gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta desberdintasunak errespetatzen ikasi. b) Familia, natura eta gizarte-ingurunea behatzeko apurka apurka inguruko gizarte eta kultura.-jardueratan modu aktiboan parte hartzea. c) Autonomia lantzea d) Gaitasun emozionalak eta afektiboak garatzea. e) Harreman sozialetarako beharrezkoak diren arauak barneratu. f) Komunikazio gaitasunak garatu. g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko inguruan duen mundua ulertzea eta interpretatzea.


curriculuma Haur Hezkuntzarako ezarritako helburuen, gaitasunen, edukien, ebaluazioirizpideen eta orientabide metodologikoen multzoa.


Pedagogia printzipioak 1. Programazio didaktikoak erabili ikasleen behar eta ezaugarriak kontuan hartuz. 2. Haurren jostatzeko, lan egiteko eta atseden hartzeko erritmoak errespetatu. 3. Ikastetxeen autonomia sustatu. 4. Maisu eta maistren, hezitzaileen eta profesionalen talde-lana bultzatu. 5. Irakasleek autonomĂ­a material didaktikoak aukeratzeko (dekretuaren eranskinean ezarritako curriculumera egokitzen bada). 6. Materialak ordenamendu juridikoaren oinarriak, balioak, askatasunak, eskubideak eta betebeharrak sustatu eta islatu.


Hizkuntza sistema - Elebitasuna eta eleaniztasuna - Bi hizkuntza ofizialak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna, bien arteko harremana sustatuz, eremu pertsonal, sozial edo akademikoan. - Euskarari, gaztelaniaren aurrean lehentasuna emango zaio. Lehentasun hori bat etorriko da Euskararen Aholku Batzordearen Euskara 21 txostenak ematen dituen gomendioekin. - Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik Aurrera, atzerriko hizkuntza ikasi eta erabiltzeko indartze neurriak ezarri.


Hezkuntza esparruak eta esperientzia eremuak - Esperientzia eremuak - Norberaren ezagutza eta autonomĂ­a pertsonala - Ingurunearen ezagutza - Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena - Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia dute jarduera globalizatuen bidez landuz.


ESPERIENTZIA EREMUAK Esperientzia eremuak hiru ataletan bereiztuko dira: 1.

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala

2.

Ingurunearen ezagutza

3. Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena Eremu bakoitzean proposatzen diren edukiak haurrentzat interesa eta esanahia duten jardueren bidez landuko dira.


ORDUTEGIAK - Haur eskolek, 0-3 urte arteko tartean zerbitzu zabala eskaini beharko dute. Bai familia bizitza eta lan bizitza bateratzea errazteko. Bestetik, haurrek ezingo dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiago egon. - Etapa guztian, haurrei hainbat mota eta erritmotako ariketak proposatuko zaie eta haien artean atsedena txandakatze aukera emango dietenak.


- Haurrak ez dira zuzenean eskolara sartuko, baizik eta pixkanakapixkanaka. Lehenengo aldi horretarako, egokitze-aldiak emango dira. Honekin, irakasleek harrera plan bat gauzatuko dute. Honen xedea, familiaren eta eskolaren esparruen artean jarraitasuna izan dadin laguntzea da, eta horrela haurrak eskolara pixkanaka egokitzea. Aldi hori antolatzerako orduan, kontuan izango da haur bakoitzaren hasierako egoera eta eskola aurretik izan dituzten esperientziak.


IKASTETXE CURRICULUM PROIEKTUA 1. Curriculum-proiektua, araututako curriculumak ikastetxe bakoitzean duen zehaztapena da. 2. Proiektu honek, ikastetxearen testuinguru sozioekonomikora eta kulturaletara,baita ikasleen ezaugarri eta beharretara, eta ikastetxe bakoitzeko hizkuntza-aukeretara eta baliabidetara egokitu beharko da.


3. Curriculum Proiektuak alderdi hauek finkatuko ditu gutxienez: - Hezkuntza-jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokituko dira irakaskuntza-alderdi guztietan. - Ebaluazio-irizpideak eta gaitasunen gutxieneko garapen-maila Haur Hezkuntza amaitzean. - Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak. - Pedagogia- eta didaktika irizpideak, metodologia aukerak eta curriculummaterialak, ikastetxeko irakasleen lanaren jarraikortasuna eta koherentzia bermatuko dute.


- Hezkuntza-laguntzak eskainiko dira bai hizkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei, bai gaitasun indibidual handiak dituztenei eta bai hezkuntzasistemara berandu sartu direnei. - Tutoretza-ekintzarako eta hezkuntza-orientazioa garatzeko irizpideak.


4. Hezkuntza-etapa bat baino gehiago irakasten dituzten ikastetxeetako curriculum-proiektuek zehaztu egin beharko dituzte hezkuntza-etapa bakoitzaren ezaugarriak. Koordinazio-lana egingo dute maila-aldaketak direla eta. 5. Hezkuntza, irakasleen lana bideratuko duen materiala egin dadin bultzatuko du.


IKASTETXEaren curriculum proiektuA GAUZATZEA 1. Ikastetxeek Curriculum Proiektua egin eta hezkuntza-administraziori aurkeztuko diote. Hark, Hezkuntzako Ikuskaritzak egindako txostena ikusita, aplikagarri diren xedapen arauemaileekin bat datorren erabakiko du eta, beharrezkoak badira, curriculum-proiektuaren bideragarritasunari buruzko oharrak egingo ditu.


2.- Ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan, Irakasleen Klaustroak egin beharko du curriculum-proiektua. Klaustroak berak izango du curriculum-proiektua onartzeko ardura, baina, hura onartu aurretik, Eskola Kontseiluaren iritzia jaso beharko da ikastetxe pribatu itunduetan, eta Ordezkaritza Organo Gorenarena, ikastetxe publikoetan. Curriculumproiektuan xedatutakoak urteko planaren bidez gauzatuko dira ikasturtean zehar, eta, zehazki, irakaskuntza-jardueretako programaren bidez eta prestakuntza-jardueretako, eskolaz kanpoko jardueretako eta jarduera osagarrietako programaren bidez.


3.- Finantziazio publikorik jasotzen ez duten ikastetxe pribatuetan, curriculum-proiektua nork egin eta onartu behar duen jakiteko, eskumenen barne-banaketari erreparatu beharko zaio.


TUTORETZAK Tutoretza da talde bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatu, osatu eta koordinatzen duena eta ezinbestekoa da, haur bakoitzaren gaitasunen arabera, hezkuntza-prozesua ahalik eta pertsonalizatuen izateko. Horretaz gain, tutoreak harreman estua izango du ikasleen familiekin. Tutoretza- ekintzak, etapen arteko koordinazioa bultzatu behar du, Haur Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloaren artean eta baita Haur Hezkuntzako bigarren etaparen eta LHko lehen etaparen artean ere, beharrezkoak izango diren koordinazio-mekanismoak abian jarriz.


ANIZTASUNAREN TRATAERA Ikasle guztien aniztasunaren trataera kontuan izateko, etapa bakoitzean ezartzen diren helburuak lortzeko neurriak malguak izan beharko dira, horrela etorkizunean oinarrizko gaitasunak garatzen lagunduko zaie. Horretaz gain, ikaskuntzan zailtasunak agertzen diren egoeretan ikastetxeek errefortzu mekanismoak jarriko dituzte abian, hala nola, laguntza ematea talde arruntean, taldekatze malguak egitea, curriculum-egokitzapenak eta berariazko errefortzuak eremuren batean.


HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEN TRATAERA Ikastetxe bakoitzak diseinatutako curriculum proiektuak malguak izan beharko dira haur bakoitzaren ezaugarrietara, ikasteko erritmoetara eta berezitasunetara egokitu ahal izateko. Honen helburua, bi printzipio betetzea da; hezkuntzazko inklusioa eta indibidualizazioa.


RATIOAK Lehen Hezkuntza, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gehienezko kopurua 30 ikaslekoa izango da. Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa. Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.


HAUR HEZKUNTZAKO EBALUAZIOA 1. Haur hezkuntzako etaparako ebaluazio irizpideak, behatu eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira. • Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza handiagoa erakustea, eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea. • Bere gorputzeko eta besteeneko gorputz atalak ezagutzeko, izendatzeko eta kokatzeko gaitasuna. • Pertsonen arteko aldeak deskribatzen jakitea.

eta

antzekotasunak

identifikatzen

eta


• Giza irudia adieraztea jakitea ezaugarri fisikoak oinarritzat hartuta. • Ezaugarri fisiko bakoitzari zentzumenak eta sentsazioak lotzeko gaitasuna. • Ezagutzen eta jakinarazten dituen minaren, gosearen, loguraren eta tenperaturaren sentsazioak.


2. Mugimen- eta manipulazio-trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan konfiantza izanda. • Bere gorputza gero eta hobeto kontrolatzen jakitea. Bai mugimenduan, hau da, martxa lasterketa, bai eta atsedenean ere (oreka). • Beste trebetasun batzuk pixkanaka-pixkanaka eskuratzea. • Ekintza berriak hasteko ekimena izatea eta lortutako aurrerapenekin gozatzea.


• Eguneroko jarduerak gauzatzean, tresnak eta lanabesak koordinazio eta kontrol egokiarekin erabiltzeko gaitasuna. 3. Jolasetan parte hartzea, sentimenduak eta emozioak gero eta hobeto erregulatuz. • Jolasetan modu aktiboan parte hartzea. • Jolas arauak onartu eta bete. • Laguntzazko eta elkar lanerako jarrerarik baduen.


• Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen dituen eta gero eta hobeto bereizten dituen. • Laguntza eskatzea, dituen beharrak edo nahiak betetzeko. • Era bateko edo besteko hizkuntzak erabiliz, sentsazioak, emozioak eta bizipenak adierazteko gaitasuna. • Frustrazio egoerak bideratzeko gero eta estrategia egokiagoak erabiltzea. • Mendekotasun- edota nagusitasun-jarrerak gero eta hobeto saihestea.


4. Aurrera egitea oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzen eta norberaren buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta ekimena erakustea. • Oinarrizko beharrak zein diren jakitea. • Osasunari eta ongizateari loturiko ohituretan gero eta autonomia handiagoa izatea. • Arrisku-egoerak zein diren jakitea eta hauek saihesteko gai izatea.


5. Gero eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari loturiko arazo errazak ebaztea. • Eguneroko jardueretan, materiala eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzea. • Helduen laguntzaz baliatuz arazo txikiei aurre egin. • Taldeko jardueretan laguntza eskaintzea.


HELBURUAK << Ingurunearen ezaguera>> eremuak, etapan, haurrek honako gaitasun hauek eskura ditzaten izango du xede. HELBURUAK

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun.

1. Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta horiek ezagutzeko interesa erakustea. Haietara, segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.

Loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrien (itxura, kolorea eta haien jokabide fisikoaren (erori, ur gainean artean. Elementu jakin batzuen jokabideari buruzko hipotesiak egin eta egiaztatzen dituen.


HELBURUAK

2. Portaera sozialeko oinarrizko arauak barneratzea, eta beren jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta hobean.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Kortesia-arauetako batzuk errespetatuz parte hartzen duen gizarte-harremanetan (agurtu, txandari itxaron Onartzen duen bizikidetzako ezartzea beharrezkoa dela.

zenbait

arau


HELBURUAK

3. Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, zenbait ezaugarri, ekoizpen kulturak, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera hurbiltzea, konfiantza, errespetu eta estimazioa-jarrerak sortze aldera.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Identifikatzen dituen kide deneko gizarte-taldeen ezaugarriak Ingurukoengan emoziorik eta sentimendurik identifikatzen duen eta bere bizipenekin lotzen dituen. Parte hartzen duen era bateko edo besteko kulturatradizioko jardueretan, eta ea identifikatzen dituen jarduera horien bereizgarri diren zenbait ezaugarri.


Helburuak

  

4. Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko gaitasuna garatze aldera.

ebaluazio irizpideak

Identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun. Loturarik ezartzen duen objektuen ezaugarrien (itxura, kolorea eta haien jokabide fisikoaren (erori, ur gainean artean. Elementu jakin batzuen buruzko hipotesiak.

jokabideari


Helburuak

ebaluazio irizpideak Erabiltzen duen materia jarraituei dagokien zenbatzailerik (asko, nahiko).

5. Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze, sailkatze, ordenatze eta kuantifikatze-harremanak ezartzea, pentsamendu logikomatematikoa garatzeko eta horren adierazpenak ikasten hasteko.

Erabiltzen duen zenbaki-segida elementuak zenbatzeko. Erabiltzen duen baliabide gisa.

zenbatespena

zenbatzeko

Modu funtzionalean erabiltzen duen zenbakisegidari dagokion grafia. Jolasetan eta egunerokotasuneko egoeretan zenbaki kardinalak eta ordinalak funtzionalki erabiltzen dituen.


HELBURUAK 6. Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta ahien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna garatzeko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Identifikatzen dituen ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare, bai eta haien ezaugarri batzuk ere. Ea identifikatzen dituen fenomeno atmosferiko eta naturalak. Ea identifikatzen eta bereizten dituen izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk. Identifikatzen dituen izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa. Dakien izaki bizidunei oinarrizko beharrak ukatzeak (argia, ura, elikagaiak) haiengan zer ondorio duten. Parte hartzen duen eskolan animalia edo landareren bat zaintzen.


Helburuak

ebaluazio irizpideak Identifikatzen dituen kide deneko gizartetaldeen ezaugarriak.

7. Inguruko, jai tradizio eta ohituren berri izate eta haietan parte hartzea, haietaz gozatzeko eta aintzat hartzeko, nortasunezaugarri baitira.

Ingurukoengan emoziorik eta sentimendurik identifikatzen duen eta bere bizipenekin lotzen dituen. Parte hartzen duen era bateko edo besteko kultura-tradizioko jardueretan, eta ea identifikatzen dituen jarduera horien bereizgarri diren zenbait ezaugarri.


Helburuak: ÂŤHizkuntzak: komunikazioa eta adierazpenaÂť eremuak, etapan, haurrek honako gaitasun hauek eskura ditzaten izango du xede

HELBURUAK 1. Hizkuntzaz pixkanaka jabetzea, beharrak, lehentasunak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak adierazteko.

EBALUZIO IRIZPIDEAK


Helburuak

2. Gorputz-, plastika-, musika-, eta teknologia-hizkuntzekin saiakuntzak egitea, haiekiko interesa erakustea eta erabiltzea. Bai eta bizipenak, beharrak eta inguruko elementuak adierazteko eragin estetikoak eragiteko eta gozatzeko ere.

ebaluazio irizpideak

Arte-, teknologia-, eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adierazten jakitea eta komunikatzea. Baliabide horien aukera horiek aztertzeko.


HELBURUAK

Â

3. Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresna gisa erabiltzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK


Helburuak  4. Ahozko hizkera norberaren jokabidea eta bizikidetza arautzeko erabiltzea.   5. Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntzatestuinguruetan. Harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea.

ebaluazio irizpideak Parekoekiko eta helduekiko harremanetan,komunikazio-asmoak kontuan izanik ahozko hizkera erabiltzea, eta arretazko eta errespetuzko jarrera erakutsiz entzutea.

Ahozko hizkuntzaz nolanahiko egoeretan eta nolanahiko solaskidearekin komunikatzeko, eta gizarteko zenbait konbentzio erabiltzeko gai izatea.


HELBURUAK

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

6. Komunikazioaren aldeko jarrera erakustea,bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan komunikatzean, bestelako errealitate eta kultura batzuk ere ezagutzeko.

Arretaz eta errespetuz entzutea beste solaskideek hizkuntza edota dialekto-aldaketak ematen direnean.

7. Kultura-tradizio desberdineko zenbait literatura-testu ulertzea, ozen irakurtzea, kontatzea eta berregite, haiekiko interesa izan, balioetsi eta haiez gozatzeko.

Komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko, hizkuntza idatziko euskarri batuz gero eta modu autonomoagoan erabiltzea.


Helburuak

ebaluazio irizpideak

8. Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz.

Banakako eta talde lanetan parte hartzea. Arreta eta interesa erakustea ikusle gisa kultura adierazpenak ematen direnean.

 9. Hizkuntza idatziaren gizarteko erabilerak ezagutzen hastea, hizkuntza idatziaren funtzionamendua aztertzeko.

Hizkuntza idatzia erabiltzen de egoera esanguratsuei loturiko testu errazik ekoizten duen, eta ohiko idazketa sistemara egokitzea.


HELBURUAK Â

10. Teknologiako tresnak erabiltzen hastea eta tresna horiek komunikatzeko duten gaitasuna aintzat hartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK Saiakuntzarik egin eta ea aztertzen dituen musika, teknologia-, ikus-entzunezko, plastika- eta gorputz-hizkuntzan berezkoak diren materialek, tresnek eta teknikek eskaintzen dituzten aukerak.


ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN â&#x20AC;˘ Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer esan nahi du ikusmolde GLOBALA izatea? Aniztasunari erantzuteak haur bakoitzaren motibazioei, beharrei, interesei eta ezagueraestiloari egokitutako erantzuna eskaintzea dakar. Eskolak, ildo beretik, egon litezkeen abiaburuko aldeak orekatu behar ditu. Irakasle-taldeak haurren alde pertsonalak kontuan hartu eta errespetatu egin behar ditu. Haurrek modu globalean adierazten dituzte gauzak, izaten dituzten harremanak eta ikasten dutena. Globala izatearen printzipioak esan nahi du ikaskuntza hainbat loturaren emaitza dela, ikaskuntza berrien eta dagoeneko ikasita dutenen arteko harremanen emaitza.


â&#x20AC;˘ Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua? Ikasleek errealitateko edozein alderdiri buruz zer dakiten eta zer pentsatzen duten abiapuntu hartuta, hezitzaile-taldeak ikasleen interesekin eta beharrekin bat egingo duten ikaskuntza-egoerak proposatu beharko ditu, helburu eta erabilgarritasun argia dutela betiere. Haur Eskolan esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da, ikasi eta ulertu egiten dira, baldin, haiek, betiere, haurrentzat zentzua eta esanahia badute.


â&#x20AC;˘ Nola ulertzen da eskola giroa? Hiru kontzeptu hartu behar dira kontutan: ongizatea, afektua eta estimulu-eremua. Afektua jasotzea lehen mailako behar bat da haurrentzat. Hauek harreman egonkorra eta jarraitua izatea behar dute zaintza-, babes- â&#x20AC;Ś pertsonekin. Harreman horiek ongizatea, konfiantza eta segurtasuna eragiten baitiete. Bestetik, familia izaten da atxikimendu-lotura egokiak bermatzen dituena, eta eskolak lotura horiei lagundi behar die. Azkenik, irakasle-taldearen eginkizun garrantzitsuenetako bat konfiantzazko eta segurtasunezko giroa sortzea da.


â&#x20AC;˘ Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora eta baliabide materialen antolaketaren inguruan? Lehenik eta behin, haurraren erritmo, interes eta beharrak errespetatu behar dira. Denborari dagokionez, kontuan hartu behar da talde-jardueretako eta banakako jardueretako denbora txandakatu egin behar direla. Horrela, denbora-sekuentzia bat planifikatuz. Espazioaren eta denboraren plangintzarako kontuan hartu beharrekoa: hezitzaileak taldearen begi-ikuspegia osoa izatea eta haurrak erraz ikustea heldua. Baliabide materialak: haurren jakin-min agortezina suspertuko dutenak, garapen-aukerak handituko dituena, harremanak erraztuko dituenak. Ikastetxeek, eskola-giroko berezko jostailuak, tresnak eta baliabide didaktikoak erabiltzera sustatuko dute. Material didaktikoari dagokionez; jokabide eredu ez-sexista eta kultu desberdinetako haurren arteko bizikidetza sustatuko dutenak.


â&#x20AC;˘ Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea? Bizikidetzarako toki modura ulertzen da. Horrela, haurrari garapenerako esperientziaiturri ezin aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea.


â&#x20AC;˘ Zein da hezkuntza Hezkuntzan?

agente

bakoitzari

ematen

dion

ardura

Haur

Irakasle-taldearen funtsezko eginkizuna: HH hezkuntza-proiektua egitea, garatzea eta ebaluatzea. Ziklo bereko irakasleekin bai eta Lehen Hezkuntza irakasleekin koordinazioa izatea. Familiaren eta eskolaren arteko interakzioa egoki finkatzea. Heziketa-lana bien artean burutu behar dute. Horretarako, funtsezkoa da familiekin etengabeko komunikazioa izatea. Hezkuntza-jarduera, eskola-esparrutik haratago joan beharko luke, hots, erakundeekin, elkarteekin eta gizarteko beste talde batzuekin.

Haur hezkuntzarako dekretu currikularrak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you