Page 1

_ild^=hrab^qr= = Zure blogaren admin gunean sartzeko, helbide hau idatzi beharko duzu zure nabigatzailean (domeinua jartzen duen tokian zure blogaren izena jarri beharko duzu, noski): http://domeinua.jakintzazu.net/wp-admin/ Hauxe da agertuko zaizuna:

=

= Jakintzazu.net sistemak e-postaz bidalitako mezuan agertuko zaizkizu eremu bakoitzean sartu beharreko datuak: Erabiltzaile – izena eta Pasahitza Behin datu horiek sartu eta gero, bloga kudeatzeko eremuan sartuko zara, hots, ADMIN GUNEAN

Hauxe da zure kudeatze eremuak izango duen itxura. Lehenik eta behin, pasahitza aldatuko dugu eta norberak erraz gogoratuko duen pasahitza berria jarriko dugu. Ikus dezagun hori nola egin dezakegun. Hasteko, “Erabiltzaileak” botoia sakatuko dugu eta jarraian, “Zure profila” botoia sakatu. Zabalduko zaigun eremuan, gure datu pertsonalak idazteko aukera izateaz


gain, pasahitza aldatzeko eremu bat ere aurkituko dugu. Azpiko irudian ikus dezakegun bezala, pasahitza berria birritan idatzi beharko dugu. Eta bukatzeko, “Profila eguneratu” botoia sakatu beharko dugu aldaketak gordetzeko.

Has gaitzen, bada, zure lehen mezua idazten eta argitaratzen.

jÉòì~â=~êÖáí~ê~íì=à~âáåíò~òìKåÉíJÉå= Wordpress-ek (jakintzau.net-ek erabiltzen duen CMSak) bi aukera eskaintzen digu mezuak argitaratzeko: 1. Bidalketak (Post-ak): Kronologikoki (berrienetatik zaharrenetara) agertzen dira antolatuta eta ataletan sailka daitezke. 2. Orrialdeak: Eduki estatikoak argitaratzeko erabiltzen dira. Blogaren erantsi bat bezala antolatzen dira eta horietara joan ahal izateko, estekak jarri behar dira blogaren azalean. Goazen, bada, lehen bidalketa idaztera. Kudeatze panelean, Idatzi klikatuko dugu

Idatzi nahi duguna editatzeko eremu bat zabalduko zaigu. Testu editore horrek funtzio ezberdinak ditu eta geroxeago aztertuko ditugu. Ohar zaitez “bidalketa idatzi” botoiaren alboan “Orrialdea idatzi” botoia agertzen zaigula. Hori orrialde bat argitaratu nahi dugunean erabiliko dugu. Azter ditzagun testu editorearen ezaugarriak.


Testu editoreak bi atal nagusi ditu: Visual eta Code. “Visual” pestaña sakatuta agertzen zaigu beti eta honela, idazten dugunaren atzean dagoen kodea ez dugu ikusiko. Izan ere, interneten argitaratzeko HTML kodea behar da. Horregatik, testu editore horrek ahalbideratzen du kode horren ezagutzarik gabe argitaratzea. Bestalde, kode berezi bat txertatu nahi izanez gero, “Code” pestaña sakatuko dugu eta bertan HTML kodea ikusi edota editatu ahal izango dugu. Editore honen botoiak azter ditzagun:

B: Botoi honek hizkiak loditzeko balio du. Loditu nahi dugun testua hautatu eta botoiari emango diogu. I: Boti honen bitartez, Italic estiloa edo letra etzana lortuko dugu.

ABC: Honekin, letra marratuak lortuko ditugu. Hau erabiltzen da lehendik argitaratu dugun testu bat ezabatzeko. Lehenengo botoiarekin “bullet”-ak dituen zerrenda osatzen dira eta bigarrenarekin zenbakizko zerrendak.

Botoi hauekin koska handitu edo txikiagoa egin daiteke (indent).

Hiru botoi hauekin testuaren lerrokatze mota erabaki dezakegu: ezkerrean, erdian edo eskuinean. Botoi hauekin estekak jar edo ezaba daitezke.

Botoi honekin, interneten dauden irudiak gure blogean argitaratuko ditugu. Bidalketa luze bat baldin badugu, botoi honekin sekzio ezberdinetan banatzeko aukera izango dugu. Botoi honek zuzentzaile ortografiko bat eskaintzen digu, baina, zoritxarrez, ingeleserako bakarrik dago. Guk Firefox erabiltzea aholkatzen dizuegu eta bertan Xuxen gehigarria instalatu. Honekin, Euskarazko zuzentzailea izango dugu gure editorean eta automatikoki azpimarratuko dizkigu gaizki idatzitako hitzak. Botoi honek laguntza eskaintzen du, baina hain da oinarrizkoa ezen gida hau egin behar izan dugun. Botoi honek SWF (Flash) formatuan dauden fitxategiak txertatzeko balio du. Hori bai, fitxategiak interneten egon behar du. Bere helbidea eta bere neurriak eskatuko dizkigu.


Botoi honek Youtube.com-eko bideoak txertatzeko balio du. Bideoaren URL-a edo helbidea emango diogu eta hori nahikoa izango da bideo hori gure blogean argitaratzeko. Bidalketa edo orrialdea argitaratzeko eman beharreko pausuak oso errazak dira.

1. Izenburu bat idatzi bidalketa edo orrialderako eta idazteko eremuan idatzi beharrekoa idatzi. Badakizu, formatua, argazkiak, bideoak, estekak… jar ditzakezu bertan. 2. Bukatzen duzunean, “Argitaratu” botoia sakatu eta listo, blogean agertuko da idatzitakoa. Bukatzeko astirik ez baduzu edo beste une batean argitaratu nahi baduzu, “Gorde” botoia sakatu eta hortxe geldituko zaizu argitaratu gabe. Beharbada, alboko barra zertarako den galdetzen hasita egongo zara. Lasai, oraintxe azalduko dugu eta. Atalak: Hemen, atalak sortu eta bidalketei atal bat edo gehiago esleitzeko aukera izango dugu. Eztabaida: Hemen, gure irakurleei iruzkinak uzteko baimena ematen diegun edo ez zehaztu ahal izango dugu. Gainera, “Ping”-ak baimentzen dugun edo ez zehaztuko dugu. Azken honek, baimentzen badugu, norbaitek gure bloga aipatzen duenean, iruzkinen eremuan aipamen horren erreferentzia azalduko zaigu. Bidalketaren pasahitza: Hemen, nahi izanez gero, pasahitza jar dezakegu eta pasahitza hori ezinbestekoa izango da mezu hori irakur ahal izateko. Bidalketaren bidaltzailea: Bidalketa egiten duenaren izena finkatzeko aukera izango dugu. Bidalketaren egoera: Argitaratuta, zirriborroa eta pribatua. Hiru aukera horiek dauzkagu hautatzeko. Bidalketaren data: Bidalketa baten data editatzeko aukera izateaz gain, gure mezua “programatu” dezakegu nahi dugun unean argitaratzeko.


Bidalketaren egilea: Bidalketa egiten duenaren izena finkatzeko aukera izango dugu. Aukera hau oso praktikoa da editore bat baino gehiago dugunean gure blogean. Beno, utz ditzagun azalpenak une batez eta goazen gure lehen bidalketa argitaratzera. Idatzi nor zaren, zein asmoarekin sortu duzun bloga, zein ongi sentitzen zaren… eta dena prest daukazunean… “Argitaratu” botoia sakatu eta… jada BLOGARI bihurtu zara. Mundu bat zabaldu zaigu gure aurrean.

wìêÉ=ÇáëÉáåì~=Ü~ìí~íòÉå= Jakintzazu.net-en diseinu ezberdin batzuk topa ditzakezu. Nolanahi ere, blog berri bat sortzerakoan, automatikoki itxura honekin azalduko zaigu:

Hala ere, Jakintzazu.net-ek itxura aldatzeko aukera ematen dizu. Gainera, itxura aldaketa egiteko inongo mugarik ez dago. Itxura aldatu nahi badugu, “Aurkezpena” botoia sakatuko dugu. Hautatutako diseinuaren estekan klikatu eta, azpiko irudian ikus dezagun bezala, aldaketa gorde egin dela adierazten digun mezu bat ikusiko dugu.


Gure blogaren diseinua erabat aldatuta daukagu. Erraza ezta?

Jakintzau.net-ek ez du uzten CSS fitxategian aldaketak egiten, baina eskaintzen duen diseinu aukera zabalarekin, ziur gaude guztion premiak asetzeko adina izango dela. Baina hau ez da diseinuan alda dezakezun gauza bakarra. Txantiloi gehienek konfiguratzeko aukera bat dute eta “Widget” izeneko gehigarri batzuk dituzte eta gure blogari funtzio gehigarri ezberdinak eransteko balio dute. Horretarako, aukeratutako diseinuaren aukerak botoia sakatu eta era guztietako aukerak zabaltzen zaizkigu gure txantiloia eraldatzeko. Txantiloia bakoitzak bere ezaugarriak dituenez, norberak ikusiko ditu bere diseinuari dagozkionak nola ipini.

Bestalde, “Widget”-ak ere aipatu ditugu. “Sidebar widgets” izeneko botoia sakatuko dugu eta honela jokatuko dugu: Alboko barran jarri nahi ditugunak klikatu eta Sidebar 1 izeneko eremura eramango dugu, saguaren botoia askatu gabe dugularik. Bertan, saguaren botoia askatu eta eraman dugun “modulua” gure alboko menuan agertuko zaigu.


Klikatzen dugunean, izena aldatzeko aukera emango digu. Izen hori izango da alboko menuan azalduko dena Eskura daukagun widget kopurua handia da. Hona hemen gure esku dauzkagunak eta euren eginkizuna zein den: Artxiboak: Argitaratutako bidalketak hilabeteka antolatuta erakusten dizkigu. Atalak: Sortutako atal ezberdinen zerrenda erakutsiko digu. Oso praktikoa informazioa eskuratzeko. Links: Guk sortu dugun esteken zerrenda erakusteko balio du. Recent comments: Bidalketetan egin dituzten azken iruzkinak erakutsiko dizkigu. Recent posts: Eginiko azken bidalketak erakutsiko dizkigu. Bilatu: Blogean bilaketak egiteko eremu bat erakutsiko digu. Calendar: Egutegi bat erakutsiko digu. Google search: Bilatzaile ospetsu honetan bilaketa egiteko eremua jarriko digu. Meta: Blogaren admin gunera sartzeko eta erregistratzeko estekak jarriko ditu. Orrialdeak: Sortu ditugun orrialdeen zerrenda erakutsiko digu. del.icio.us: Gure del.icio.us kontutik estekak erkusteko aukera ematen digu. RSS: Jario bat gehitzeko aukera emango digu. Text: Guk sartu nahi dugun testu bat sartzeko aukera ematen digu. Azken bi widget horien kopurua gehitzeko aukera daukagu. Aldameneko irudian ikus daitekeen bezala, guk hautatuko dugu zenbat testu eremu eta RSS jario jarri nahi dugun gure blogean. Diseinu batzuek beste widget batzuk dituzte. Behin hautaketa egin eta gero, hurrenkera antolatzeko aukera daukagu gora eta behera widget-ak mugituz. Bukatzeko, “Save Changes� botoia sakatu beharko dugu aldaketak gordetzeko.


_äçÖ~êÉå=âìÇÉ~âÉí~= Blog batek mantenu lana eskatzen du eta hori burutu ahal izateko “Kudeatu” botoia sakatu beharko dugu. Hemendik, bidalketak, orrialdeak, atalak eta irudiak editatu edo ezabatzeko aukera daukagu. Baita blogak inportatu eta esportatzeko aukera ere.

Goazen aztertzera eremu honetatik zer egin dezakegun: 1. Bidalketak kudeatu: Hemendik bidalketen bilaketa egin dezakegu irizpide ezberdinen arabera: hilabeteak, atalak eta hitzen arabera. Eta lehenago esan dugun bezala, bidalketak editatu edo ezabatzeko aukera daukagunez, Jakintzazu.net-ek blog berri guztietan ezartzen duen mezua oraindik ezabatu ez badugu, agian oraintxe da unea. Kaixo Mundua! izena du. Ezabatu botoia sakatu eta galdetuko digu benetan ezabatu nahi dugun edo ez. Baieztatu eta mezua ezabatuta geldituko da. 2. Orrialdeak kudeatu: Aurrekoaren berdina, baina orrialdeetara aplikatuta. 3. Igotakoak: Hemendik blogera igo ditugun fitxategietara iristeko aukera zabaltzen zaigu. Gure kasuan, igo daitezkeen fitxategien artean PDF, testua eta PPT formatuan egon behar dute. Irudien kasuan GIF, JPG eta PNG formatuak dira onartzen direnak. Ezin dira DOC eta HTML formatuak igo. 4. Atalak: Hemendik atalak editatu, gehitu eta ezaba ditzakegu. 5. Inportatu: Beste lekuetan sortutako blogak, Blogger eta Typepad beste askoren artean, inportatzeko aukera. 6. Esportatu: Gure blogaren edukia beste leku batera esportatzeko aukera. 7. Subscriptions:

fêìòâáåÉå=âìÇÉ~âÉí~= Iruzkinak dira gure blogari benetako bizitza ematen diotenak eta, beste ataletan gertatzen den bezala, kudeatzeko aukera izango dugu. Iruzkinak baimentzen ditugunean, automatikoki argitaratuko dira. Moderazioa ezartzen badugu, guk baimendu beharko dugu argitaratu ahal izateko.


Horretaz gain, iruzkin guztietan editatzeko eta ezabatzeko aukera ematen zaigu. Iruzkinetan “Spam” edo mezu zaborrak sartzeko arriskua dagoenez, markatzeko aukera ematen digu helbide horretatik mezu gehiago ez baimentzeko. Hori eginez gero, markatutako helbide horretatik iristen diren spamak Jakintzazu.net-ek baztertuko ditu eta ez dira argitaratuko.

bëíÉâ~â=âìÇÉ~íòÉå= Blogroll izeneko tresna bat daukagu gure blogean estekak jarri ahal izateko. Zer dira estekak? Bada, gure blogetatik beste web guneetara “salto” egiteko jartzen diren loturak. Orduan, zer da blogroll? Bada, gure esteken direktorio bat non hauek atalka sailka ditzakegun. Hauek kudeatzeko “Blogroll” izeneko botoia sakatu beharko dugu.

Atal honetatik, estekak editatu, gehitu edo ezabatzeko aukera izango dugu. Esteka bat gehitzeko, “Lotura gehitu” sakatuko dugu.

Izen bat emango diogu esteka horri eta, jarraian, URL edo helbidea jarriko dugu. Gero, nahi izanez gero, web gune horren deskripzio labur bat idatziko dugu. Eta azkenik, atal bat hautatuko dugu esteka horrentzat. Atala sortu gabe balego, sortzeko aukera izango dugu. Beraz, gure estekak atal anitzetan antolatzeko aukera izango dugu. Informazio honekin, prest zaude zure blogroll-a sortzeko. Eta gogoratu blogosferaren arau nagusia: beste blogak lotu eta zure bloga lotuko dute.

mäìÖáåÉå=âìÇÉ~âÉí~= Jakintzazu.net-ek plugin eskaintza zabala eskaintzen digu gure blogari funtzio gehigarriak eransteko. Une honetan zazpi dira gure esku ditugun pluginak: 1. Azken Berriak: Idatzitako azken mezuak alboko menuan erakusteko aukera emango digu. 2. Bad Behavior: Spam-ak edo iruzkin zaborrak baztertzeko funtzioa gehituko dio gure blogari.


3. CMS: Honen bitartez, gure hasierako orria finkatzeko aukera izango dugu. 4. Flickr Photo Gallery: Honekin, Flickr-en ditugun argazkiak erakusteko aukera izango dugu. 5. SimpleTags: Zure mezuen behealdean Technorati-rako etiketak gehitzeko aukera emango digu. 6. Soziala: Sarrerak zabaldu.com, bildu.net eta del.icio.us-era bidaltzeko laster markak gehitzen ditu zure mezuen behealdean. 7. WP-Contact Form: Gure irakurleak gurekin harremanetan jartzeko formularioa gehitzeko aukera emango digu.

Pluginak aktibatzeko “Gaitu” botoia sakatu beharko dugu eta atzealdeko kolorea berde jarriko da. Kontrakoa egin nahi badugu, “Ezgaitu” botoia sakatu beharko dugu.

bê~Äáäíò~áäÉÉå=âìÇÉ~âÉí~= Eremu honetatik, erabiltzaileak gehitu, eginkizuna zehaztu, ezabatu eta editatzeko aukera izango dugu.

Zure blogari erabiltzaileak gehitu ahal izateko, hauek ikastolako posta elektronikoa izan beharko dute.


Guk, blogaren administratzaile gisa, eginkizun hauek esleitzeko aukera izango dugu gure erabiltzaileen artean: 1. Harpideduna: Ezin du ezer idatzi blogean. Ez dauka inon baimenik. 2. Laguntzailea: Mezuak idatz ditzake baina ezin ditu argitaratu. Administratzaileak baimendu beharko ditu. 3. Egilea: Laguntzaile baten baimenak ditu eta, gainera, fitxategiak igotzeko baimena eta mezuak argitaratzeko baimena du. 4. Editorea: Egile baten baimenak ditu eta, gainera, mezuak eta orriak editatzeko aukera izango du. Horretaz gain, iruzkinak moderatu eta atalak eta estekak editatzeko aukera izango du. 5. Administratzailea: Gure baimenen parean, hau da, blogaren erabateko kontrola izateko aukera. Erabiltzaileak gehitzeko, bide hau jarraitu: 1. “Erabiltzaileak” botoia sakatu eta gero, Gehitu Erabiltzailea Komunitatetik eremuan sartu eta e-posta sartu. Eginkizuna zehaztu eta, azkenik, “Erabiltzailea gehitu” sakatu.

Zure profila eta aukera pertsonalak kudeatu. Erabiltzaile bakoitzaren kontuak bere profila dakar. Berau ikusteko, “Zure profila” botoia sakatu. Hemen zabaltzen zaizkigun aukerak banan bana aztertuko ditugu: Mezuak idazteko eremuan editore aurreratua erabiltzeko E-postaz mezuak jaso edo ez.

izena

Erabiltzaile izena (ezin da aldatu) Gure izena idatziko dugu Gure abizena idatziko dugu

ezizena

Gure ezizena idatziko dugu Publikoki erakutsiko dugun izena hautatuko dugu


Hemen, norberari buruzko informazio osagarria idatziko dugu. Kontaktatzeko informazioa E-posta idatzita agertuko zaigu. Gure web gunearen helbidea. Nahi izanez gero, alda dezakegu. Gure AIM kontua idazteko eremua Gure Yahoo IM kontua idazteko eremua Gure Jabber / Google Talk kontua idazteko eremua

Gure pasahitza aldatzeko aukera daukagu. Birritan idatzi beharko dugu gure pasahitza berria. Aurkeztutako eremu hauetan edozein aldaketa eginez gero, ezinbestekoa da “Profila eguneratu” botoia sakatzea aldaketak gordetzeko.

^ìâÉê~=çêçâçêêÉå=âìÇÉ~âÉí~=

“Aukerak” botoia sakatzerakoan, blogaren konfigurazio orokorra zehazteko eremu asko zabaltzen zaizkigu.


Orokorra: Blogaren izenburua, azpititulua, iruzkinak egiteko partaideak mugatu, administratzailearen e-posta, ordua eta dataren formatua eta asteko lehen eguna zehazteko aukera daukagu. Aldaketak gordetzeko, “Aukerak eguneratu” botoia sakatuko dugu. Idazketa: Idazteko eremuaren neurria zehaztuko dugu. Emotikonoak automatikoki aukera aktibatu, kode etiketen auto-zuzenketa aktibatu, bidalketen lehenetsitako atala zehaztu eta lastermarken atal lehenetsita finkatzeko aukera izango dugu.

Irakurketa: Hasierako orrian edo orri nagusian zer erakutsi nahi dugun zehazteko aukera: bidalketak (ohikoena) edo orri estatikoa. Orri bakoitzean erakutsi beharreko bidalketa kopurua zehazteko aukera daukagu. Gure jarioak zenbat mezu igorriko ditu harpidedun berri bati ere zehaztuko dugu. Jarioak testu osoa (aholkatzen da) edo lerro batzuk erakutsiko duen zehaztuko dugu. Orrialde eta jarioaren kodifikazioa zein izango den zehazteko aukera (ez aldatzea aholkatzen da).

Eztabaida: Iruzkinak egiten uzteko ezartzen ditugun baldintzak hemendik kudeatuko ditugu. Irudian ikusten dugun bezala, markatuta badaukagu, iruzkinak irekita geldituko lirateke eta edozeinek egin ahal izango luke iruzkin bat eta automatikoki argitaratuko litzateke (hori da aholkatzen duguna). Spam-ak saihesteko, iruzkinetan zenbat esteka


utzi nahi ditugun ere zehaztuko dugu. Era berean, zerrenda beltzean zein hitz blokeatu bahi ditugun ere zehazteko aukera ematen digu.

•

Pribatutasuna: Hemen bloga erabat publikoa nahi dugun edo bilatzaileen robotak blokeatu nahi ditugun zehaztu beharko dugu.

•

Lotura iraunkorrak: Hemen, gure mezuen lotura iraunkorren formatua zehaztuko dugu.


Ezabatu bloga: Bloga ezabatu nahiko bagenu, ziurtatzeko eremua markatu beharko genuke eta “Ezabatu nire bloga betirako” botoia sakatu beharko genuke.

Subscribe to comments: ???

Photo Album: Flickr-eko argazkiak gure blogean erakusteko beharrezkoak diren datuak sartzeko eremua. Anarchy: Multimedia baliabideak erabiltzeko aukera ezberdinak zehaztuko ditugu. Harreman formularioa: Zure blogaren harremanetarako formularioaren konfigurazioa zehaztuko dugu hemen. Adibidez, mezuak zein korreo kontuan jasoko ditugun, zein mezua erkutsiko duen formularioa betetzen eta bidaltzen denean…

• •


^êÖ~òâá~â=íñÉêí~íòÉå= Gure blogean irudiak txertatzeko aukera ezberdinak ditugu eta orain saiatuko gara azaltzen. Mezu bat idazterakoan, irudian klikatzen badugu, azpiko irudian ikusten dugun koadroa agertuko zaigu. Gogoratu, bide honekin interneten dauden irudiak txertatuko ditugula.

Irudiaren URL edo helbidea jarriko dugu

Irudiaren neurriak pertsonalizatzeko Irudiari ertza jarri nahi badiogu Irudiaren inguruan (ezkerrean eta eskuinean) geldituko den hutsunearen neurria.

Irudiaren deskripzio laburra Irudiaren lerrokatze Irudiaren inguruan (Goian eta behean) geldituko den hutsunearen neurria. Irudia txertatu

Baina hori ez da Jakintzazu.net-ek eskaintzen digun aukera bakarra, 20Mb-eko espazioa daukagu argazkiak igotzeko. Nola? Idazteko eremuaren azpian igotzeko eremua agertuko zaigu, irudian ikus dezakegun bezala, eta gure ordenagailuan daukagun irudi bat hautatuko dugu.

Behin irudia hautatu eta gero, izenburu eta deskripzioa idatziko ditugu eta, azkenik, “Igo” botoia sakatuko dugu. Honek bere denbora hartuko du gure konexioa eta argazkiaren tamainaren arabera. Ez ahaztu argazki oso handiak sartzen ditugunean, gure web orriaren neurriak ezin dituela gainditu eta zenbat eta handiagoa izan orduan eta denbora gehiago gure bloga kargatzeko. Igoera prozesuaren amaieran, aukera ezberdinak agertuko zaizkigu: • •

Thumbnail: Argazkia zure mezuan neurri txikian txertatu. Full size: Argazkia jatorrizko neurrian txertatu.


• • •

Izenburua: Argazkiaren ordez, izenburua erakutsiko digu. Bertan klik egitean argazkia ikusiko genuke. Aukera hau interesgarria da gure blogaren karga arintzeko. Link to: Argazkiari esteka bat jarri edo ez. Send to editor: Botoia hori sakatzerakoan, hautatutako argazkia gure mezua idazten ari garen eremura bidaliko dugu. Argazki hori gure gune horretan gelditzen da eta beste mezu batean ere erabilgarri izango dugu.

Mezua argitaratuz gero, hortxe azalduko zaigu gure argazkia.

Ikusten dugunez, oso erraza da argazkiak gure mezuan txertatzea, baina berriro errepikatu nahi dugu tentuz jokatu behar dugula argazkien neurriekin (blogaren ertzetatik ez irteteko) eta argazkien “pisuarekin” (blogaren karga ez moteltzeko).


^ìÇáç~â=íñÉêí~íòÉå= Gure Jakintzazu.net sistemak argazkiak ez ezik, audioak txertatzeko aukera eskaintzen digu eta, ondorioz, norberaren podcast-a bertan kokatzeko aukera. Guk, hemen, Odeo erabiliko dugu hori nola egin daitekeen azaltzeko. Odeo zuzeneko grabazioak nahiz beste soinu fitxategiak gordetzeko gune bat da. Bertan gordetzen ditugun soinu, grabazioak, mezuak… gure blogean txertatu nahi baditugu, egin beharrekoa oso erraza da: • • •

Odeon kontu bat sortu beharko dugu eta bertan kokatu gure fitxategia mp3 formatuan. Fitxategi horrek duen helbidea kopiatu. Gure testu editorean “Code” botoian klikatu eta bertan, honako kodea idatziko dugu: [odeo=http://odeo.com/audio/ID/view]. Gure lana, ID jartzen duen horretan, gure fitxategiaren zenbakia jartzea izango da. Zenbaki hori lortzeko, nabigatzailearen helbide barran begiratu eta honako helbide bat ikusiko dugu: http://studio.odeo.com/audio/9689293/edit edo mp3-aren helbidean hau ikusiko dugu http://odeo.com/show/9689293/1068234/download/Sarrera.mp3 Ikus dezakegun bezala, hortxe agertzen diren zenbakiak (gure kasuan: 9689293) dira gure fitxategiaren IDa. Eta horiek dira kopiatu eta arestian aipatutako helbidean itsatsiko ditugunak. Azkenean, gure kodea honela geldituko litzateke: [odeo=http://odeo.com/audio/9689293/view] Eta honekin, hauxe ikusiko genuke gure mezua argitaratzean:

_áÇÉç~â=íñÉêí~íòÉå= Jakintzazu.net-ek Youtubeko bideoak sartzeko aukera eskaintzen digu. Youtubeko bideoak gure blogean sartzea oso erraza da. Honako hauek dira eman beharreko pausuak: •

Youtubeko bideoa hautatu eta bere URL kopiatu

Gure testu editorean

botoia sakatu


• •

Irekiko zaigun leihatilan, Youtuben kopiatu dugun helbidea itsatsi. Mezua argitaratu.

Youtubeko bideoaren URL lortzeko, bideoaren eskuinean ikus dezakegu:

Helbide hori kopiatuta, gure gunean aipatutako botoia sakatu eta azpiko leihatila irekiko zaigu. Bertan, itsatsiko dugu eta listo.

Mezua argitaratzean, hauxe da ikusiko duguna:


Multimedia baliabide gehiago nola txertatu jakin nahi badugu, helbide honetara jo dezakegu. Bertan informazio gehiago topa dezakegu. Edozein zalantza izanez gero, abian jarri dugun forora joan gaitezke eta gure zalantza argituko digun norbait topatuko dugu, ziur. Beraz, badakigu, JAKINTZAZU.NET erabiltzeko sortua da. Ez utzi aukera hau alferrik pasatzen utzi.

Jakintzazu  

Jakintzazu blog sistemaren manuala