Issuu on Google+

Robot hitza “robota” hitz txekiarretik dator, eta bere esanahia morroi-lana da. Eslovakian, Errusian eta Polonian “lan egin” esan nahi du.


Robotikaren hiru legeak: 1. Robot batek ez dio gizaki bati kalterik egingo ez eta ekintza faltagatik gizaki bat kaltetua izaten utziko. 2. Robot batek gizakiek emandako aginduak bete behar ditu, aginduok Lehenengo Legea urratzen ez duten bitartean. 3. Robot batek bere izatea babestu behar du, Lehenengo edo Bigarren Legeekin gatazka sortzen denean izan ezik.

Isaac Asimov (1920-1992), errusiar jatorriko idazle eta biokimikari estatubatuarra. Zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsu eta ezaguna. Oso idazle emankorra izan da bi arlo horietan.


Karel Čapek (1890eko urtarrilaren 9a – 1938ko abenduaren 25a) idazle txekiarra izan zen 20. mendean. Ezaguna da berak robot hitza asmatu zuelako.

1916. urtean eman zituen ezagutzera bere lehen idatziak. Geroago antzerki-lanak (drama utopikoak) eta eleberriak idatzi zituen. Bere obrarik ezagunenaR.U.R. edo Rossum´s Universal Robots drama da (1921). Aipaturiko lanean robota (bortxazko langilea) izena sortu zuen. Harenak dira, halaber, Vec Makropolus (Makropoulos afera, 1922), Bílá nemoc (Izurri zuria, 1937) eta Matka (Ama, 1938) dramak eta Tovarna na absolutno (Absolutuaren lantegia, 1922) eta Valka s mloky (Arrabioen gerra, 1936). T.G. Txekoslovakiako Masaryk lehendakariarekin egindako elkarrizketa batzuk ere argitaratu zituen 1935ean.


Ktesibios Alexandriakoak, Fil贸n De Bizanciok, Heron Alexandriakoak, eta beste hainbatek, kristo aurretik zenbait asmakuntza egin zituzten: 100 makina eta automata baino gehiagoren deskribapenak, sua duen tramankulu bat, haize-organo bat, txanpon baten bitartez funtzionatzen zuen makina bat, eta lurrin makina bat barne.

Fil贸n De Bizancio Ktesibios Alexandriakoa (K. a. 285-K. a. 222), Alexandrian jaioa, Antzinako Greziako asmatzaile eta matematikari bat izan zen. Fenomeno naturalen ikerketari buruz eginiko bere ekarpenak, soilik Arkimedesenen azpitik daude. Aire konprimituari buruzko lehen tratatua idatzi zuen, bere elaboraziorako ponpa pneumatikoak edo baita kanoiak ere erabiliz.


1206. urtean giza itxurako lehenengo robot programagarria egin zuen Al JazarĂ­k.

Al-JazarĂ­k gizon garrantzitsua zen , artista, astronomo, asmatzailea eta ingeniari mekanikoa. Erdi aroan bizi izan zen, Islamaren urrezko garaian.


1495. urtean giza itxurako robotaren diseinua inbentatu zuen Leonardo da Vincik; Zaldun mekanikoa jarri zion izena.

Leonardo da Vinci (1452ko apirilaren 15a - 1519ko maiatzaren 2a) Toskanako Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipo bezala deskribatua izan da, eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna.


1738. urtean Jacques de Vaucansonek, hegalak astindu eta iraizteko ahalmena zuen ahate mekanikoa asmatu zuen, Digesting Duck izenarekin.

Jacques de Vaucanson v(1709 otsailaren 24a, Grenoble -1782 azaroaren 21a, Paris) ingeniari eta asmatzailea frantsesa izan zen. Lehen ehungailu automatikoa asmatu zuen, baita lehenengo robota ere.


1800eko hamarkadan, tea zerbitzatzen duten, geziak jaurtitzen dituzten eta margotzen duten jostailu mekaniko japoniarrak garatu ziren. Karakuri jostailuak izena zuten eta Hisashige Tanakak inbentatu zituen.

Tanaka Hisashige (1799 irailaren 18a -1881 azaroaren 7a) ingeniari eta asmatzaile japoniarra izan zen, Meiji arokoa. Geroago Toshiba izango zenaren fundatzaileetako bat izan zen. Japonian “ Thomas Edison” edo “Giemon Karakuri “ deitzen zioten.


1921. urtean "Robot" izeneko fikziozko lehenengo automata azaltzen da, Rossum's Universal Robots izeneko liburua, zeinen egilea Karel ÄŒapek zen.

Karel ÄŒapek (Svatonovice, Austria-Hungariako Inperioa, 1890 Praga, Txekoslovakia, 1938) eleberrigile eta drama-idazle txekiarra izan zen. Txekieraren eraberritzaile nagusia izan zen.


1939ko erakusketa Unibertsalean Elektro izeneko makina bat inbentatu zuten, pertsona baten izaera eta hitz egiteko gaitasuna zuena, Westinghouse Electric Corporationek eginekoa.

Manufaktura sektoreko enpresa amerikar bat zen Westinghouse Electric. 1886an sortu egin zen Westinghouse Electric Company bezala. 1999. urtera arte egon zen funtzionatzen.


1948. urtean Portaera biologiko sinplea duen robotaren erakusketa egin zen. Elsie eta Elmer izena zeukaten.

W.Grey Walter (1910eko otsailaren 19a – 1977ko maiatzaren 6a) neurofisiologoa zen eta robotikan lan egiten zuen.


1956.urtean lehenengo robot komertziala plazaratu zen, George Devol eta Joseph Engelberger-ek sortutako Unimation konpainiak sortua eta Devol-en patente batean oinarritua. Robotaren izena Unimate zen.

George Charles Devol (1912ko otsailaren 20a – 2011ko abuztuaren 11a) asmatzaile estatubatuarra izan zen, lehenengo robot industriala eraiki zuena. Joseph F. Engelbergerekin Unination sortu zuen, historiako lehenengo robotika enpresa.

Joseph F. Engelberger

George Charles Devol

Joseph F. Engelberger (1925eko uztailaren 26a) “robotikaren aita� da, fisikari eta ingeniaria izateaz aparte. Teknologia robotikoaren defendatzailea da, fabriketan ez ezik, zerbitzuetan, osasunean eta esplorazio espazialean ere.


1963. urtean lehenengo "palletizing" robota , pilatu egiten duen robota da, hau da, objektuak bata bestearen gainean jartzeko ahalmena du. http://www.fujirobotics.com/assets/About_Fuji_Yusoki.pdf


1973. urtean sei ardatz elektromekanikadun lehen robota eraiki zen, Famulus izenarekin. Kuka enpresak sortua.

KUKA Roboter GmbH. mundu mailan robot egile garrantzitsuenetarikoa da. Enpresa honek hainbat sektoretan lan egiten du; automobilgintzan, metalgintzan, elikagaietan eta plastikoetan. Mundu osoan bananduta dago. Bere produktuak Europan, Asian eta Amerikan saltzen dira.


1975. urtean Manipulaziorako beso programagarri unibertsala asmatu zen, Unimation-ek egina. Robotak PUMA izena zuen. http://www.youtube.com/watch?v=pc5NIyDb5bU&feature=related

Victor Scheinmanek 1973. urtean enpresa bat eraiki zuen Vicarm izenarekin, beso robotikoak fabrikatzeko. 1977. urtean bere diseinua Unimationi saldu zion. Unimation eta General Motors beso robotikoa hobetu zuten, eta PUMA beso robotikoa sortu zuten.


2000. urtean bi zangoren bidez, desplazatu daitekeen eta gizakiekin elkarreragin dezakeen giza itxurako robota asmatu zuen Honda Motor Company-k, ASIMO izenarekin. http://www.youtube.com/watch?v=o3OG6kY2-dM

Honda Japoniako auto- eta motozikleta-fabrikatzailea da, 1948. urtean sortua. Motozikletak egiten hasi zen, eta erabat aldatu zuen industria hori, Europako zilindro handiko motozikleta-fabrikatzaile tradizionalak desagerrarazteraino; kirol-motozikletaren kontzeptu berri bat sortu zuen.


Roboten sailkapena. Kronologiaren arabera:

1. belaunaldia. Manipulatzaileak. Funtzio anitzeko sistema mekanikoak dira, eta kontrol manuala edo sekuentzia finkoko nahiz aldakorreko kontrol-sistema sinplea dute.


2. belaunaldia. Ikasten duten robotak. Aldez aurretik giza operadoreak exekutatutako ekintzasekuentzia errepikatzen dute. Horretarako, dispositibo mekaniko bat erabiltzen dute. Operadoreak behar diren mugimenduak egiten ditu eta robotak, bitartean, mugimenduei jarraitzen die eta gogoratu egiten ditu.

3. belaunaldia. Sentsore bidezko kontrola duten robotak. Kontrolagailua, programa baten aginduak exekutatzen dituen eta mugimenduak egikaritu ditzan manipulatzaileari bidaltzen dizkion konputagailua da.


4. belaunaldia. Robot adimentsuak. Aurrekoen antzekoak dira baina, gainera, sentsoreak dituzte prozesuaren egoerari buruzko informazioa jaso eta kontrolagailuari bidaltzeko. Horri esker, erabakiak modu adimentsuan hartu ditzakete eta prozesua denbora errealean kontrolatu.


Arkitekturaren arabera:

1. Artikulazio aniztunak. Talde honetan oso forma eta konfigurazio anitzeko robotak daude, guztiak amankomuneko ezaugarriekin: robot sedentarioak dira (nahiz eta mugimendu mugatuak egiteko gidatu daitezkeen), elementu terminalak mugitzeko lan-eremu jakin batean mugitzeko egituratuak daude koordenatu-sistema batean edo gehiagotan, eta askatasungrado kopuru mugatua dute. Talde honetakoak dira manipulatzaileak, robot industrialak eta robot kartesiarrak, eta lan-eremu nahikoa zabala edo luzea atzitu nahi denean, simetria-plano bertikalean dauden objektuei eragin behar zainean edo lurzoruan okupatzen den espazioa murriztu nahi denean erabiltzen dira.


2. Mugikorrak. Desplazatzeko gaitasun handia duten robotak dira, plataforma edo orgatan oinarritzen dira eta lokomoziorako sistema birakorrarekin hornituta daude.

Urrutiko aginte bidez edo sentsoreen bidez ingurunetik jasotako informazioa erabiliz jarraitzen diote haien bideari. Robot horiek piezen garraioa ziurtatzen dute fabrikaziokate baten puntu batetik bestera. Lurzoruan sartutako zirkuituen erradiazio elektromagnetikoak eragindako pisten bidez edo fotoeletrikoki detektatutako banden bidez gidatuta, oztopoak ekidin ditzakete eta adimen maila altu samarra erakutsi ere.


3. Androideak. Gizakien forma eta portaera zinematikoa osotasunean zein modu partzialean erakusten saiatzen diren robotak dira. http://www.youtube.com/watch?v=AuyTRbj8QSA

Gaur egun androideak oso gutxi daude garatuta, ez dute erabilgarritasun praktikorik eta, nagusiki, esperimentazioari eta ikerkuntzari zuzenduta daude. Robot horien atal konplexuenetako bat, eta ikerkuntz lan gehienen aztergai dena, bi zangoen gaineko lokomozioa da. Kasu horretan, denbora errealean prozesua modu dinamiko eta koordinatuan kontrolatzea eta, aldiberean, robotaren oreka mantentzea da arazo nagusia.


4. Zoomorfikoak. Robot zoomorfikoak, zeinen artean androideak ere sar litezke zentzu ez murriztailean, hainbat izaki bizidun imitatzen dituzten lokomozio-sistemak dituzten robotak dira. Desberdintasun morfologikoez gain, robot zoomorfikoak bi kategoria nagusietan banatzea komeni da: ibiltariak eta ez ibiltariak.

Robot zoomorfiko ez ibiltarien taldeak oso bilakaera txikia dauka. Japonian egindako esperimentuetan elkarren artean axialki akoplatutako segmentu zilindriko biselatuak erabili dira, biraketa-mugimendu erlatiboarekin hormituta. Zango anitzeko robot zoomorfiko ibiltariak asko dira eta hainbat laborategietan ari dira esperimentatzen, gerora, lur orotako ibilgailuen garapenari begira, pilotatuta zein autonomoak, eta lur malkartsuetan eboluzionatzeko gaitasunarekin. Espazioa esploratzeko eta sumendiak aztertzeko izango dira interesgarriak robot horien aplikazioak.


5. Hibridoak. Sailkapen zailekoak dira, aurretik azaldutakoen egituren konbinazioa dutenak, bai justaposizioz, bai konjuntzioz. Adibidez, gurpildun gailu segmentatu artikulatu batek robot mugikorren ezaugarriak ditu eta, aldi berean, robot zoomorfikoen ezaugarriak.


Egilea: Ekaitz Garcia


stj