Page 1


Donostia Kultura & DSS2016EU

Europako Kultura Hiriburu izateak erronka garrantzitsu horri behar bezala erantzutea eskatzen die Victoria Eugenia Antzokiari eta Hiriburutzari berari, eta antzerki-programazio bat eta dantzako beste bat diseinatzea elkarlan estuan, biak ere “2016ko markakoak”. Programazio espezifikoak eta bereziak, beraz, ikuspegi berritzailea, garaikidea, nazioartekoa eta edukiz konprometitua izango dutenak. Antzerki –eta dantza– programazioak desberdinak dira bata bestetik, eta bi leitmotiv desberdini erantzuten diete. Victoria Eugenia Antzokia da eremu eszenikoko ardatz nagusia. Antzerki-programazioa ‘Zertarako balio du antzerkiak?’ leitmotivaren inguruan ibiliko da, hots, gizarte honen errealitate soziokultural eta ekonomikoaren aurrean sentibera den antzerkia eskainiko du, bere ingurunean gertatzen denetik urrun ez dagoena. Erantzunak emateko edo ikus-entzule eta herritarrei ekarpena egiten dieten ikuspuntuak proposatzeko gaitasuna du antzerki horrek. Zertarako balio du gizartebidegabekeriak salatzen ez dituen antzerki batek? Edo sexuaukeragatiko diskriminazioak salatzen ez dituenak? Edo emakumeen kontrako erasoak? Zertarako balio du antzerkiak, gizartean gertatzen dena kontatzen ez badu? Zertarako balio du antzerkiak, benetako arazoak ukitu gabe pasatzen bada? Edo informatzen ez badu? Edo argudioak ematen ez baditu? Zertarako balio du antzerkiak, askatasunaren alde egiten ez badu? Edo Kulturaren alde? Antzerki konprometituko ziklo bat aurkezten dugu, ez ikusia egiten ez duena, eta gaurko eta betiko gaien ikuspegi garaikidea ematen duena. Dantza-programazioari dagokionez, leitmotiva ‘Desberdinen arteko topaketa’ da, hots, mugimendua, gorputz bakoitzaren hizkuntza unibertsala. Mugarik, itzulpenik gabe. Ardatz bat markatuz, non ideiak, edukiak garatzen diren, eta desberdinen arteko zubiak eraikitzen diren. Bila. Solasean. Antagonia geografiko eta kronologikoen artean..., arraza, jatorri, dantza-

2

estiloen artean gune komunak aurkituz. Errealitate desberdinak aurkituz, aberastuz eta inplementatuz, denon lekuetarantz bideratzeko, eta han norbanakoa, lurraldea, erkidegoa, kultura, artea... eraikitzeko. ‘Dantza-topaketek’ ikuskizun multzo bat aurkezten dute, kontzeptu-ardaztzat horixe dutena: desberdinen arteko topaketa. Ikuskizun horietan, bat egiten dute kultura tradizionalak eta abangoardiak, arte-adierazpen desberdinek, jatorri desberdineko artistek eta kulturek... Denek ere gauza bat eta bera dutelarik: solasean jardutea, lurraldeak bilatzea eta aurkitzea arte-sorkuntzarako eta elkar ulertzeko testuinguru berriak eraikitzeko, aurrez elkar ezagututa. Bi kasuetan, helburua eskaintza eszenikoari tamaina eta transzendentzia sozial eta kultural handiagoa ematea da, kalitatea zainduz eta diziplina-aniztasuna, garaikidetasuna, artearen agerpena bilatuz. Autore-proposamenek eta Artearekin, gizartearekin, herritarren dituzten arazo sozial eta politikoekin konprometituriko edukiek toki garrantzitsua izango dute 2016 honetan. Amaitzeko, nazioartean den aniztasuna ere bilatuko dugu; leiho bat irekiko dugu hirian, munduan den sorkuntzari begiratzeko. Ikuskizun hauekin batera, jarduera osagarriak ere proposatuko dira, herritarrak eta artistak elkarrekin harremanetan jar daitezen topaketetan, solasaldietan, tailerretan... Sentsibilizazio-, prestakuntza- eta parte-hartzeko markoak, non komunikazio aktiboan lotuko baitira artistak eta herritarrak, jardunbideei, bilaketei, ezagutzari begira. Norka Chiapusso Donostia Kulturako Antzerki eta Dantza programazio zuzendaria


3

El ser Capital Cultural europea exige al Teatro Victoria Eugenia y a la propia Capitalidad estar a la altura de un reto tan importante y diseñar una programación de Teatro y otra de Danza que sean “marca 2016” elaboradas en estrecha colaboración. Unas programaciones específicas y especiales, que ofrezcan una visión innovadora, contemporánea, internacional y con contenidos comprometidos. Las programaciones de teatro y danza son distintas entre sí y responden a dos leitmotiv también diferentes. El Teatro Victoria Eugenia es el eje principal del campo de juego escénico. La programación de teatro versará en torno al leitmotiv ¿Para qué sirve el teatro?, es decir, planteará un teatro que es sensible a la realidad sociocultural y económica de su sociedad, que no es ajeno a lo que ocurre en su entorno. Es un teatro que tiene la capacidad de dar respuestas o proponer puntos de vistas que aportan cualidad en el público y en el ciudadano. ¿Para qué sirve un teatro que no denuncia las injusticias sociales? ¿O las discriminaciones por opción sexual? ¿O las agresiones a las mujeres? ¿Para qué sirve un teatro si no cuenta lo que sucede en su sociedad? ¿Para qué sirve un teatro que pasa de puntillas sobre los problemas reales? ¿O no informa? ¿O no argumenta? ¿Para qué sirve un teatro si no defiende la libertad? ¿O no defiende su Cultura?. Presentamos un ciclo de teatro comprometido, que no mira hacia otro lado y que aporta una visión contemporánea de los temas de hoy y de siempre. En lo referente a la programación de Danza, el leitmotiv es Encuentro entre diferentes, es decir, el movimiento, el lenguaje universal de cada cuerpo. Sin fronteras, ni traducciones... Marcando un eje donde se desarrollan las ideas, los contenidos y se tienden puentes entre diferentes. Buscando. Conversando. Encontrando espacios comunes entre antagonismos geográficos y cronológicos... Entre razas, orígenes, estilos de danza... Encontrando diferentes realidades, enriqueciéndose e implementándose para avanzar hacia lugares comunes donde construir individuo, territorio, comunidad... cultura... Arte.

Donostia Kultura & DSS2016EU

Encuentros de Danza que presentan una madeja de espectáculos que cultivan como eje conceptual el encuentro entre diferentes. Espectáculos donde convergen la cultura tradicional y la vanguardia, diferentes expresiones artísticas, artistas y culturas de diferente procedencia... Todos con un signo común: conversar, buscar y encontrar territorios donde construir nuevos contextos de creación artística y entendimiento, a partir del conocimiento mutuo. En ambos casos, el objetivo es dotar de mayor dimensión y trascendencia social y cultural a la oferta escénica cuidando la calidad, buscando multidisciplinariedad, contemporaneidad, emergencia artística. Las propuestas de autor, y los contenidos comprometidos con el Arte, con la creación, con los problemas sociales o políticos que afectan a los ciudadanos, tendrán un espacio importante durante este año 2016. Como último, se buscará también la diversidad internacional que abra en la ciudad una ventana hacia la creación en el mundo. Junto a estos espectáculos, se propondrán además actividades complementarias donde la ciudadanía y los/las artistas tomarán relación en encuentros, coloquios, talleres... Marcos de sensibilización, formación y participación donde se establecerá una comunicación activa entre artistas y ciudadanos, enfocado a sus prácticas, su búsqueda... su conocimiento.

Norka Chiapusso Director de programación de Teatro y Danza de Donostia Kultura


Donostia Kultura & DSS2016EU

4

Oskara

DANTZA

Kukai Dantza & La Veronal

Victoria Eugenia Antzokia Martxoa 8 Marzo* 20:30

Euskara

Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez arituko dira Marcos Morau koreografoaren lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean eta Erramun Martikorena kantariaren parte hartzearekin. Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte y Martxel Rodriguez interpretan esta obra del coreógrafo Marcos Morau, bajo la dirección de Jon Maya y con la participación del cantante Erramun Martikorena. ‘Oskara’-k bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio zentzu sentsorial bat. ‘Oskara’ ESZENA Tkin ekoiztutako ikuskizuna da. (Victoria Eugenia Antzokia eta Escene National de Baiona). Ikuskizuna Mugalariak proiektuaren barruan kokatzen da.

‘Oskara’ aúna dos universos coreográficos diferentes, dos miradas diversas: Se basa en la cultura vasca tradicional como punto de partida para la creación; al mismo tiempo, se trata de una obra creada desde la perspectiva de artistas de vanguardia contemporáneos. Es una especie de instalación que recorre diversos aspectos de la cultura vasca y sus mitos desde su origen hasta la época contemporánea, dibujando un recorrido plástico y emocional a través de símbolos e iconografías plenos de fuerza y de encanto. Encierra en sí la experiencia humana de la manera más absoluta. El código dramático tiene por objeto un espectáculo articulado mediante un lenguaje de una abstracción profunda, casi violenta. Únicamente el orden de las composiciones le confiere un sentido sensorial. ‘Oskara’ es un espectáculo coproducido con ESZENA T (Teatro Victoria Eugenia y Escene National de Baiona). El espectáculo se enmarca dentro del proyecto Mugalariak.

*Donostia 2016rekin elkarlanean obra hau urtarrilaren 30ean eta 31n estreinatu zen Victoria Eugenia Antzokian. Martxoako emanaldia dFeria jaialdi barruan izango da. Esta obra se estrenó el 30 y 31 de enero en el Victoria Eugenia en colaboración con San Sebastian 2016. La representación de marzo se realizará dentro de la programación de dFeria.


5

Donostia Kultura & DSS2016EU

Hotel Splendid

Antzerkia - TEATRO

Cho In Theatre

Victoria Eugenia Antzokia Otsaila 19 – 20 Febrero 20:00

Koreera / Coreano Subtítulos: Eusk / Cast

Zuzendaria / Director: Chung-euy Park Zuzendariaren laguntzailea / Ayudante del director: Joo-yeon Kim Idazlea / Escritor: Lavonne Mueller Antzezleak / Actores: Yi-soon Jung, Sang-hee Lee, Gi-jun Kim, Kwonnim Ahn, Jung-won Shin, Jong-hoon Lee, Eunsung Lee, Sung-jae Lee, Dong-hun Ryu

II. Mundu Gerran, 200.000 “emakume kontsolagarri”, gehienak korearrak, morroi sexualak izateko bahitu zituen armada japoniarrak. Lan hau oso ezagun egin ez zen ankerkeri hura pairatu zuten emakumeen omenez atera da argitara. Maltzurki ‘Hotel Splendid’ deituriko “kontsolamendu geltoki” batean girotua, lau emakume eta hauetako batez maitemintzen den pilotu kamikaze bat aurkitzen ditugu. Bizitzen dituzten izugarrikerien eta horiei aurre egiteko duten indar, duintasun eta baita umorearen lekukotzarekin, aparteko edertasun eta esperantza harrigarria erakusten duen ekoizpen indartsua dugu. Jatorrizko bertsioa azpitituluekin.

Durante la Segunda Guerra Mundial, 200.000 “mujeres consuelo”, mayoritariamente coreanas, fueron raptadas por el ejército japonés para ser esclavas sexuales. Esta producción brinda homenaje a las mujeres que sufrieron esta atrocidad poco conocida. Ambientada en una ‘estación de consuelo’ siniestramente denominada ‘Hotel Splendid’, nos encontramos con cuatro mujeres y un piloto kamikaze que se enamora de una de ellas. Somos testigos de los horrores que las visitan y la fuerza, dignidad e incluso el humor con que los enfrentan. Es una poderosa producción de belleza extraordinaria y sorpresiva esperanza. Versión original subtitulada.


Donostia Kultura & DSS2016EU

Return

6

DANTZA

Marta Etura & Chevi Muraday

Antzoki Zaharra – Teatro Principal Otsaila 26 – 27 Febrero 20:00

Interpreteak / Intérpretes: Marta Etura, Chevi Muraday Testuak / Textos: Pablo Messiez Musika orijinala / Música original: Ricardo Miluy, Mariano Marín Soinu espazioa / Espacio sonoro: Ricardo Miluy / inscene

Marta Etura eta Chevi Muraday egitasmo honetan elkartu dira beren kezkak partekatzeko, dantza eta hitza plano berean hizketan jarriz. Bikote-harremanetan arakatzen dute; norberak espero duenak eta gizarteak agintzen digunak eragiten dituzten frustrazioetan. Abiapuntua harremanen zailtasunak ulertzeko era berriak izango dira, eta maitasunaren berezko izaeraren eta gizarteak hartaz eratzen duen irudiaren arteko talka. Benetako maitasuna errealitatean oinarritutako zerbait da, ala irudimenezko eta irreal den zerbaitetan oinarritzen da? “Zuregan, neure burua ere maite dut”. Nork bere burua maitatzea, beste bat maitatzetik abiatuta. Bi pertsonaren arteko konplizitatea unibertso bat sortuz doa, non elkarrekin bizi baitira, elkarrekin amesten, arnasten baitute, azkenean ulertzeko hori ez dela ispilukeria bat baizik, gaztetatik ikasten dugun fikzio baten ispilukeria. Egitura hori hautsi egiten da bat-batean, eta elbarri uzten ditu. Ingurunea eraldatu egiten da, eta elkarrekin duten espazioa itogarri bihurtzen zaie. Marta Etura y Chevi Muraday se unen en un nuevo proyecto para compartir inquietudes, donde la danza y la palabra dialogan en un mismo plano. Indagan en las relaciones de pareja y las frustraciones que se originan ante las expectativas propias y las generadas por la sociedad. El punto de partida será las nuevas formas de entender las dificultades de las relaciones y el choque entre la naturaleza propia del amor y la imagen que la sociedad genera del mismo. ¿El verdadero amor es una sustancia basada en la realidad, o en algo imaginario e irreal? “En ti, me amo también a mí mismo”. Amarse a uno mismo a partir de amar a otra persona. Dos personas cuya complicidad va creando un universo en el que conviven, sueñan, respiran, para finalmente entender que no es más que el espejismo de una realidad ficticia que es aprendida desde la juventud. Esta estructura, de repente, se rompe y eso les deja mutilados. El entorno se transforma y el espacio que comparten empieza a asfixiarles.


7

Donostia Kultura & DSS2016EU

Torobaka

DANTZA

Akram Khan & Israel Galván

Victoria Eugenia Antzokia Apirila 1 – 2 Abril 20:00

Musika egokitzapenak eta interpretazioa / Arreglos musicales e interpretación: David Azurza, Bobote, Christine Leboutte, Bernhard Schimpelsberger Argi diseinua / Diseño iluminación: Michael Hulls Jantzien diseinua / Diseño vestuario: Kimie Nakano Soinu-diseinua / Diseño sonido: Pedro León

Akram Khan; Israel Galván; Khan; Galván; izenon eufoniak berak jartzen gaitu bidean. Dantza, dantza izan aurretik. Erdibide horretan, tarte horretan mugitzen dira. Ez da, inola ere, tradizioen arteko truke etniko bat, ez da dantza globalaren ariketa bat. Dantza ulertzeko modu batetik abiatuta elkar hartzea da kontua: kathak eta flamenkoa dantzatuz, noski, baina ahotsaren eta keinuaren hasieretan kokatu, esanahiak sortzen hasi aurreko hartan. Mimesia, mimetismoa baino lehen.

Akram Khan; Israel Galván; Khan; Galván; La propia eufonía de los nombres nos pone en el camino. El baile antes de que fuera danza. En ese paso, en ese intermedio, en ese intersticio se mueven. No se trata, desde luego, de un intercambio étnico entre tradiciones, de ningún ejercicio de danza global. Se trata de hacer conjunto de una manera de entender el baile –sí, claro, viene de bailar kathak y flamenco–, que quiere situarse en los principios de la voz y del gesto, antes de que empezaran a producir significados. Mímesis antes que mimetismo. Israel Galván y Akram Khan. Se trata de eso, de bailar sin concesiones y que el público siga pensando qué es danza.


Donostia Kultura & DSS2016EU

8

No daré hijos, daré versos

Antzerkia - TEATRO

Marianella Morena

Antzoki Zaharra – Teatro Principal Apirila 16 – 17 Abril 16 17

20:00 19:30

Castellano

Marianella Morenak sortu eta zuzendua, eta Lucía Trentini, Agustín Urrutia, Mané Pérez, Christian Amacoria, Laura Báez eta Domingo Milesi aktoreek jokatua. Creado y dirigido por Marianella Morena, Lucía Trentini, Agustín Urrutia, Mané Pérez, Christian Amacoria, Laura Báez y Domingo Milesi componen el reparto de este espectáculo.

Hiru ekitaldi. Hiru genero, Hiru hizkuntza. Sei aktore-abeslari gazte rolak eta ikuspuntuak aldatuz doaz Delmira Agustini poeta uruguaiarrari buruz, zeina senar ohiak hil baitzuen 1914an, maitale zirelarik. Sarrera polemikoa du gure artistek gizartean duten lekuari buruz, unean uneko gobernuak eta ideologia menderatzaileak ematen dien balioari buruz. Marianella Morena emakume eta artista den aldetik arituko da solasean beste artista batekin. Tres actos. Tres géneros.Tres lenguajes. Seis actorescantantes jóvenes rotan roles, puntos de vista, sobre la poeta uruguaya Delmira Agustini, asesinada en 1914 por su ex marido, cuando eran amantes. Con una introducción polémica sobre el lugar que ocupan en la sociedad nuestros artistas, qué valor tienen de acuerdo al gobierno de turno y la ideología imperante. Morena, como mujer artista dialoga con otra artista.


9

Donostia Kultura & DSS2016EU

Noetic GöteborgsOperans Danskompani

Victoria Eugenia Antzokia Maiatza 12 – 13 Mayo 20:00

Koreografia / Coreografía: Sidi Larbi Cherkaoui Dantzariak / Bailarines: GöteborgsOperans Danskompani Musika konposizioa / Composición musical: Szymon Brzóska Zuzeneko musikaren interpretazioa / Interpretación musical en directo: Miriam Andersén, Shogo Yoshii

Gogokoenen arteko hiru dantza, pasioari, senari eta kontsolamenduari buruz. ‘Interfacial Scale’, ‘Your Passion is Pure Joy to Me’ eta ‘Noetic’: arrakasta handiko hiru dantza-emankizun, testuinguru berri batean aurkeztuak. Gure gogokoenen artean hautatu ditugu hiru lanak, konpainiak dantza garaikidearen eremuan izan duen garapen bizkorraren adibide baitira. Hirurak dira berariaz Göteborgs Operans Danskompanirentzat sortuak.

Tres danzas favoritas sobre la pasión, el instinto y la consolación. ‘Interfacial Scale’, ‘Your Passion is Pure Joy to Me’ y ‘Noetic’: tres espectáculos de baile de entre los más aclamados, presentados en un nuevo contexto. Estos tres trabajos son una selección de nuestros favoritos y ejemplifican el rápido desarrollo de la compañía en el campo de la danza contemporánea. Los tres fueron creados en exclusiva para Göteborgs Operans Danskompani.

DANTZA


Donostia Kultura & DSS2016EU

Labio de liebre

10

Antzerkia - TEATRO

Teatro Petra

Victoria Eugenia Antzokia Maiatza 21 – 22 Mayo 21 22

20:00 19:30

Castellano

Interpreteak / Intérpretes: Marcela Valencia, Liliana Escobar, Jacques Toukhmanian, Ana María Cuéllar, Biassini Segura, Fabio Rubiano Arte zuzendaritza / Dirección de arte: Laura Villegas Musika konposizioa eta soinu-diseinua / Composición musical y diseño sonoro: Camilo Sanabria Bideoaren diseinua / Diseño de video: Carlos Pérez, Diego Andrés Forero Argi diseinua / Diseño de iluminación: Adelio Leiva, Leonardo Murcia

‘Labio de liebre’ narrazio dramatikoan falta ezin den pasio bati buruzko lan bat da: mendekua du gaitzat. Baina baita eginkizun zailenetako bati buruzkoa ere: barkamena. Salvo Castellok, langile eraginkor batek, irmo parte hartu du izugarrikeria handiak egiten. Sinesmen osoz jardun du, amorruz, oinazez, baina baita mendekuz ere. Damututa dago. Baina zorretan da. Zorra kitatzeko, bere etxean egin behar die aurre iraganeko gertaerei; nahita ahaztutako zatiak dira, ahaztu beharragatik edo inertziaz ahaztutakoak. Sosa familiak, duela zenbait urte kalteak jaso zituenak, uko egiten dio iraganeko kalteak don Salvori kobratzeari. Ez denak, ordea. Badira batzuk oroimenean galdu ezin direnak, barkamenaren lurretan ehortzi ezin direnak. Mendekuari uko egiteak, justizia modu gisa, ez du esan nahi kaltetuek ez dutenik ezer erreklamatzen. Eskatu, exijitu egiten dute. Hainbesteraino, non, batzuetan, exijentzia hori hain baita tematia eta aldaezina, non ankerra baitirudi, mendekuaren hurbilekoa.

‘Labio de liebre’ es una obra sobre una de las pasiones infalibles en la narración dramática: la venganza. Pero también sobre una de las acciones más difíciles: el perdón. Salvo Castello, un empleado eficiente ha colaborado con firmeza en la ejecución de hechos atroces. Ha obrado por convicción, por rabia, por dolor; pero también por venganza. Se arrepiente. Pero queda en deuda. Para saldar su deuda debe enfrentarse en su propia casa con hechos del pasado; fragmentos olvidados por voluntad, por obligación o por inercia. La familia Sosa, afectada años atrás, renuncia a cobrarle a don Salvo los daños del pasado. No todos. Hay algunos que no se pueden perder en la memoria, ni sepultar en los terrenos del perdón. Renunciar a la venganza como forma de justicia, no significa que los afectados no reclamen otras cosas. Piden, exigen. Tanto, que a veces la exigencia es tan insistente e inalterable que parece cruel, cercana a la venganza.


11

Donostia Kultura & DSS2016EU

Solitudes Kulunka Teatro

Victoria Eugenia Antzokia Ekaina 11 Junio 20:00

Testurik gabe / Sin texto

Interpreteak / Intérpretes: Garbiñe Insausti, José Dault, Edu Cárcamo Dramaturgia: Garbiñe Insausti, José Dault, Iñaki Rikarte, Rolando San Martín, Edu Cárcamo Musika orijinala / Música original: Luis Miguel Cobos Eszenografia eta jantzien diseinua / Diseño de escenografía y vestuario: Ikerne Giménez Argi diseinua / Diseño de iluminación: Carlos Samaniego “sama”

Kartetan egin besterik nahi ez duen agure bat. Alargundu den agure bat. Norekin jokatu ez duen agure bat. Burutu ezinik dabilen seme bat, biloba nerabe bat. Etsitzen ez duen agure bat. Gizarte itsu bat. Puta hasiberri bat. Gaizkiulertu bat. Euli bat. Eta denbora, kontrajokoan. ‘Solitudes’ ESZENA Tkin ekoiztutako ikuskizuna da. (Victoria Eugenia Antzokia eta Scène Nationale du Sud-Aquitaine) Un anciano que ya sólo quiere jugar a las cartas. Un anciano que se queda viudo. Un anciano que no tiene con quién compartir el juego. Un hijo superado, una nieta adolescente. Un anciano que no se resigna. Una sociedad ciega. Una puta primeriza. Un equívoco. Una mosca. Y el tiempo jugando en contra. ‘Solitudes’ es un espectáculo coproducido con ESZENA T. (Teatro Victoria Eugenia y Scène Nationale du Sud-Aquitaine)

Antzerkia - TEATRO


Donostia Kultura & DSS2016EU

12

Hybrid rythm & dance

DANTZA

Oreka Tx

Victoria Eugenia Antzokia Urria 21 – 22 – 23 Octubre 21 – 22 23

20:00 19:30

Zuzendaritza eta koreografia / Dirección y coreografía: Hirayama Motoko Musikaren interpretazioa / Interpretación musical: Oreka TX Abeslaria / Cantante: Toko Emi Interpreteak / Intérpretes: Kojiri Kenta, Oba, Suzuki Ryu, Minakawa Mayumu, Nishiyama Yuki

Txalaparta, Ainu indigena japoniarren kantua eta dantza garaikidea Euskal Herria eta Japoniaren arteko zubi bat eraikitzeko balio izango dute. Donostian eta Tokion egindako egonaldi artistikoetatik sortutako ikuskizun honek antzinako bi tradizio elkartuko ditu dantza garaikide fin batekin.

La txalaparta euskaldun, el canto de los indígenas japoneses Ainu y la danza contemporánea sirven para tender un puente entre Euskal Herria y Japón. Este espectáculo será fruto de sendas residencias artísticas realizadas en Donostia y Tokyo, que fundirá dos tradiciones ancestrales con una danza contemporánea delicada.


13

Donostia Kultura & DSS2016EU

Incendios

Antzerkia - TEATRO

Ysarca

Victoria Eugenia Antzokia Azaroa 11 – 12 Noviembre 20:00

Castellano

Mario Gas zuzendari eta Nuria Espert protagonista Wajdi Mouawad autore libanoarraren obra honetan. Mario Gas dirige a Nuria Espert en esta obra del autor libanĂŠs Wadji Mouawad.

Waidi Mouawad su-emailea da. Baina hark eragindako errautsetatik fenix hegazti sekulakoak berpizten dira. Incendios berpizte horretaz ari da, batzuetan egin beharreko suteez, maiz norberaren baitara iristeko ibili behar den bide izugarriaz. Emakume bat hil da oraintxe, eta gaur atea ireki die bere isiltasunari eta bere sekretuei. Oihal berdezko jantzi bat utzi die bere seme-alaba bikiei, koaderno gorri bat eta bi kartazal, Pandoraren bi kutxa balira bezala, nondik gaitzak eta mirariak sortzen baitira. Koadernoak eta kartazalek barruan dutenak egundoko odiseara eramango ditu, urruneko kontinente batera, iragan ezezagun batera, bigarren jaiotza batera.

Wajdi Mouawad es un incendiario. Pero de las fabulosas aves fĂŠnix que renacen de sus cenizas. Incendios habla de ese renacer, de fuegos que a veces hay que sembrar, del terrible camino que a menudo hace falta recorrer para llegar a uno mismo. Una mujer acaba de morir y hoy abre la puerta a su silencio y a sus secretos. Deja a sus gemelos un traje de tela verde, un cuaderno rojo y dos sobres que son como dos cajas de Pandora de las que surgen males y maravillas, y cuyo contenido les va a arrastrar a una fabulosa odisea, hacia un continente lejano, hacia un pasado desconocido, hacia un segundo nacer.


Donostia Kultura & DSS2016EU

14

The naked clown

DANTZA

Recirquel

Victoria Eugenia Antzokia Azaroa 24 – 25 Noviembre 20:00

Idazlea, koreografoa, zuzendaria, kontzeptu bisuala / Escritor, coreógrafo, director, concepto visual: Bence Vági Konpositorea / Compositor: Péter Sárik Jantziak / Vestuario: Kriszta Berzsenyi Argi diseinua / Diseño iluminación: József Pet Dramaturgia: Dorka Gergely Koreografoa / Coreógrafo: Gábor Zsíros Clown: Brigitta Egyed Piano: Zoltán Lengyel Dantzariak / Bailarines: Zita Horváth, Andrea Orbán, Gabriella Pálfi, Márk Csörögi, Gábor Zsíros

Pailazoari amaitzen ari zaio bizia. Ezezagunean sartzear da, baina azken oihala erori baino lehen, oroz gabetu beharra du, bere arima erabat biluzturik egin nahi ditu azken urratsak. Zer dago pailazoaren mozorroaren irribarre etengabearen atzean? Produkzio honetan, aktoreek literalki eta irudimenez erantziko dute mozorroa, ikus-entzuleei barne-bidaia ez ohiko batera abiatzeko gonbita egiten dietenean, irudimenaren eremuetan barrena, non errealitatea babesten duten geruzak desagertu egiten baitira.

La vida del payaso llega a su fin. Está a punto de entrar en lo desconocido, pero antes de que caiga el telón necesita despojarse de todo para dar sus últimos pasos con el alma desnuda. ¿Qué hay detrás de la máscara siempre sonriente del payaso? En esta producción, los actores se despojan literal y figurativamente del disfraz, cuando invitan a la audiencia a un inusual viaje interior por ámbitos imaginarios donde las barreras protectoras de la realidad desaparecen.


15

Donostia Kultura & DSS2016EU

She poems

DANTZA

Aïda Colmenero Dïaz

Antzoki Zaharra – Teatro Principal Azaroa 26 – 27 Noviembre 26 27

20:00 19:30

Aïda Colmenero Dïazen proiektua, Afrikako emakume artista ezberdinen laguntzarekin sortua. Proyecto de Aïda Colmenero Dïaz, creado con la ayuda de diferentes mujeres artistas de África.

©Siaka S. Traoré

‘She poems’ egitasmo original eta berritzailea da, Aïda Colmenero Dïazek sortua, eta bi dantza aurkezten ditu, Senegalen, Nigerian, Tanzanian eta Kamerunen osatutako bideo-dantzetatik eraikiak. Dantza garaikideko ikus-entzunezko lan hau emakumeek emakumeentzat egina da, emakumeen identitatea eta haien eskubideen babesa ditu gaitzat, eta poesiaren bidez jorratzen ditu. ‘She poems’ afrikar dantzako aukeraberdintasunari buruzko proiektu bat da, dantza hori gizonezkoek egin baitute eskuarki; profesionaltasunari eta gaitasunari buruzkoa, sorkuntzazko interpretazioari buruzkoa, afrikar emakumea artista gisa han eta handik kanpo ahalduntzeari eta ikusgai jartzeari buruzkoa.

‘She poems’ es un proyecto original e innovador creado por Aïda Colmenero Dïaz que presenta dos piezas de danza creadas a partir de video-danzas construidas en Senegal, Nigeria, Tanzania y Camerún. Este trabajo audiovisual de danza contemporánea realizado por y para las mujeres trata, a través de la poesía, el tema de la identidad de las mujeres y la protección de sus derechos. ‘She poems’ es un proyecto sobre la igualdad de oportunidades en la danza africana - tradicionalmente interpretada por hombres-, la profesionalización y la capacidad en la composición coreográfica y la interpretación creativa, el empoderamiento y la visualización de la mujer africana como artista, dentro y fuera de sus fronteras.


Donostia Kultura & DSS2016EU

16

El retablo de las maravillas

Antzerkia - TEATRO

Morfeo Teatro

Victoria Eugenia Antzokia Abenduak 10 Diciembre 20:00

Castellano

Morfeo Teatroren produkzio bat, Francisco Negrok egokitu eta zuzendua, eta honako aktore hauek jokatua: Francisco Negro bera, Mayte Bona, Felipe Santiago, Adolfo Pastor, Santiago Nogués, Mamen Godoy eta Joan Llaneras. Una producción de Morfeo Teatro, bajo dramaturgia y dirección de Francisco Negro, con el propio Francisco Negro, Mayte Bona, Felipe Santiago, Adolfo Pastor, Santiago Nogués, Mamen Godoy y Joan Llaneras en el reparto.

Cervantesek duela lau mende idatzi zuen ‘El retablo de las maravillas’ lanak satira jostagarri bat aurkezten du garai hartako Espainiako hipokresiei buruz. Herri bateko agintariek, komediante batzuek erakusten dieten erretaula huts baten aurrean, pentsatuz magikoa dela ez dielako ezer erakusten odol garbikoak ez direnei, sasikoei, plantak egiten dituzte, ikusten ez dutena ikusiko balute bezala, frogatzeko “jatorri oneko jendea” direla. Satira itxuragabeko horrek dramatismoa hartzen du, Cervantesen kontakizunaren mikaztasuna areagotu egiten da amaiera harrigarrian. Morfeok aurkezten du satira krudel hau, Cervantesen zenbait lan hautatutan oinarritua, pieza nagusitzat Cervantesen entremes ospetsua duelarik.

‘El retablo de las maravillas’ que escribió Cervantes hace cuatro siglos, presenta una divertida sátira sobre las hipocresías de la España de la época. Los mandatarios de un pueblo, ante un retablo vacío mostrado por unos cómicos, y aparentemente mágico por no enseñar nada a sucios de sangre o bastardos, simulan ver lo que no ven para demostrar que son “gentes de bien nacer”. La disparatada sátira cobra dramatismo y se acentúa la acidez del discurso cervantino en un sorprendente final. Morfeo presenta esta cruel sátira basada en una selección de varias obras de Cervantes y teniendo como pieza principal el famoso entremés cervantino.


17

Donostia Kultura & DSS2016EU

Caída libre Free fall

DANTZA

Sharon Fridman

Victoria Eugenia Antzokia Abenduak 16 – 17 Diciembre 20:00

Zuzendaritza artistikoa / Dirección artística: Sharon Fridman Koreografia / Coreografía: Sharon Fridman eta dantzariak / Sharon Fridman y bailarines Koreografia laguntzaileak / Asistentes coreográficos: Arthur Bernard-Bazin, Carlos Fernández Dantzariak / Bailarines: Pau Cólera, Jonathan Foussadier, Maite Larrañeta, Richard Martin Mascherin, Melania Olcina, Léonore Zurfluh, Donostiako dantzarien parte-hartzearekin / con la participación de bailarines de Donostia Dramaturgia: Antonio Ramírez-Stabivo Konposizio musikal orijinala / Composición musical original: Luis Miguel Cobo Gure biziraupena bertikaltasun-auzi bat da: erori ondoren jaikitzea amaierarik gabeko zikloa da, egunero berregiten dena. Denok gaude sartuta dinamika simetriko horretan, baina bakoitzak berea eta ez beste inorena balitz bezala sentitzen du. Beti taldeetan sartuta, saiatzen gara zentzua eta askatasuna aurkitzen, ikusiz ea posible den “erorketa librea”. “Erortzeko” erresistentziek, biziegitura defentsibo eta itogarriak alde batera uzteko erresistentziek, ez aurrera ez atzera uzten gaituzte batzuetan, etsita, dena errepikatu beharko balitz bezala, norbanakoak bide berritzerik aurkituko ez balu bezala, harrapatuta bizi delarik. Galdetzen diogu geure buruari nola erraz lezakeen talde batek “erorketa” hori, nola izan daitekeen adore-emaile eta lagungarri norbanakoak irtenbidea aurki dezan, bere izatea onartu eta bidean aurrera segi dezan. Ur-jauzitik erori nahi ez duen ur geldi hori bezala, azkenean korrontearen bultzadaz libre erortzen den arte.

©Andrea Macchia

Nuestra supervivencia es una cuestión vertical: levantarse tras caerse constituye un ciclo infinito que se reproduce cada día. Todos somos partícipes de esta simétrica dinámica, pero cada uno la siente única e intransferible. Siempre inmersos en grupos procuramos encontrar el sentido, la libertad, comprobando si es posible la ` c aída libre´ . Las resistencias a ` c aer´ , a abandonar estructuras vitales defensivas y asfixiantes pueden, en ocasiones, conducir a un estancamiento desalentador, a un estado redundante de la existencia en el que el individuo no encuentra una posible bifurcación y vive en el atrapamiento. Nos preguntamos cómo un grupo puede facilitar esa “caída”, cómo puede servir de aliento y soporte para que el individuo pueda redimirse, entregarse a su naturaleza y continuar con su camino. Como ese remanso de agua que se resiste a precipitarse por la cascada y finalmente recibe el empuje de la corriente realizando una caída libre.


Donostia Kultura & DSS2016EU

Último tren a Treblinka

18

Antzerkia - TEATRO

Vaivén Producciones

Victoria Eugenia Antzokia Abenduak 29 Diciembre 20:00

Castellano

Zuzendaritza / Dirección: Mireia Gabilondo Testua / Texto: Patxo Telleria Espazio eszenikoa / Espacio escénico: Fernando Bernués Eszenografia / Escenografía: Iñigo Lacasa Atrezzo: Julia Gysling Jantziak / Vestuario: Anselmo Gervoles Musika / Música: Iñaki Salvador Argi diseinua / Diseño iluminación: Xabier Lozano Argazkiak / Fotografía: Manix Diaz de Rada

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan... Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.

Miércoles 5 de agosto de 1942, Varsovia. Un orfanato con 200 niños judíos, liderado por el doctor y pedagogo Janusz Kòrczak, junto con su inseparable colaboradora Stefania Wilczynska, formó allí una verdadera república infantil. Trabajando mano a mano con los niños creó una constitución con sus leyes, reglamentos y también un código penal. Los espectadores serán parte de ellos, ya que estarán aposentados en sus camas-litera, el último día de este orfanato, siendo así, partícipes de su organización interna, de su rutina diaria, de sus miedos y alegrías... El público será testigo de uno de sus juicios donde una terrible notificación acabará con sus sueños y su existencia: deben abandonar el orfanato y dirigirse al tren que les llevará al campo de concentración de Treblinka.


Donostia Kultura & DSS2016EU 19

Agenda

Labio de Liebre

Noetic

No pariré hijos, pariré versos

Torobaka

Return

Hotel Splendid

Oskara

ELKARRIZKETAK CONVERSACIONES 2016

Antzerkia / Teatro

Antzerkia / Teatro

Dantza

Antzerkia / Teatro

Dantza

Dantza

Antzerkia /Teatro

Dantza

Ekitaldi mota Tipo de espectáculo

10

6

5

5

4

4

2

2

3

Hilabetea / Mes

21

11

21

12

16

1

26

19

8

Hasiera eguna Día de comienzo

12

22, 23

22

13

17

2

27

20

20:00

20:00/20:00/19:30

20:00

20:00 / 19:30

20:00

20:00 / 19:30

20:00

20:00

20:00

20: 30

Ordua / Hora

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Antzoki Zaharra Teatro Principal

Victoria Eugenia Antzokia

Antzoki Zaharra Teatro Principal

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia

Tokia / Lugar

Gainerako egunak Resto de días

Solitudes

Dantza

11

Hybrid Rythm & Dance

11

Antzerkia / Teatro

Victoria Eugenia Antzokia

Incendios

20:00

11

25

Antzerkia / Teatro

24

The naked clown

26

Antzoki Zaharra Teatro Principal 11

20:00 / 19:30

Dantza

10

27

She poems

12

17

Victoria Eugenia Antzokia

Antzerkia / Teatro

16

20:00

El Retablo de las Maravillas

12

Victoria Eugenia Antzokia

Dantza

29

20:00

Free Fall (Caída libre)

12

Victoria Eugenia Antzokia

Antzerkia / Teatro

20:00

Último tren a Treblinka


Donostia2016  

La revista de las Artes Escénicas

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you