Issuu on Google+

museoaren lagunak

Mozte lana (Cut Piece), 1965. Performancea, honako hau antzezle: Yoko Ono, Carnegie Recital Hall, New York, 1965eko martxoaren 21a. Argazkia: Minoru Niizuma. © Honen eskaintza: Yoko Ono

25 gonbidapen

bikoitzen zozketa

Yoko Ono

Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa 2014ko matxoak 14–irailak 1 • hirugarren solairua komisarioak: ingrid pfeiffer, álvaro rodríguez

Irekiera ofizial aurreko ekitaldira etortzeko gonbidapenak zozketatuko ditugu. Martxoaren 13an izango da ekitaldia (osteguna). Begiratu www.guggenheimbilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena. Laguntzailea:

fominaya eta jon hendricks

Erakusketa honetan ia 200 lan egongo dira, tartean, instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, testuak eta audioak, bai eta performanceen dokumentazioa ere. Yoko Ono arte kontzeptualaren eta performancearen aitzindari izan zen, eta haren artegintza anitzaren ikuspegi zabala eskainiko du erakusketak. Ono Tokion jaio zen 1933an eta ondoren New Yorkera joan zen. Maiz, ideiak dira haren artelanen mami eta osagai nagusi, ez materia. Lanetako asko gizarte-kritikaz beteak daude, eta ideia horietako asko poetikoak, ilogikoak zein utopikoak dira; beste batzuk, berriz, zehatzak eta egingarriak. Batzuk objektu bihurtzen dira, beste batzuk ez dira materia bilakatzen. Artelanen abiapuntu dira, sarri, Jarraibideak, hots, artistak ikusleari ahoz zein idatziz emandako gidalerroak; horiek ohi baino eginkizun aktiboagoa esleitzen diote artelana behatzen duenari. Erakusketak Onoren ibilbide osoa hartzen du: 1960ko hamarkadako lan esanguratsuenetatik hasi eta azkenaldiko eta erakusketarako berariaz egindako lan batzuetan amaitu arte; tartean, filmei eta musika-lanei eskainitako atal bat dago. Babeslea:

YOKO ONOREN PERFORMANCEAK Martxoak 12, astezkena

Museoan atzera begirako handia izango duela eta, Yoko Onok Zeru lana Jesu Kristorentzat (Sky Piece to Jesus Christ), Ekintza pintura (Action Painting) eta Agintze lana (Promise Piece) performanceak eskainiko ditu. lekua eta ordua: Museoko Entzungela,

18:30.

iraupena: 35 min.

sarrerak: 12 € Lagunak eta 15 € publiko

orokorra, Museoko txarteldegian eta webgunean.

Ensemble Kuraia musika-taldeak parte hartuko du.


Bisitaldiak: Yoko Ono DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK Lagunentzat soilik [aurretik erreserbatu behar da]

Film & Video Christian Marclay: Erlojua

Gozatu aldi baterako erakusketa honetaz eta ezagutu ezazu Lagunentzako gidaridun bisitaldietan. Hurrengo bisitaldiak: Apirilak 1 eta 4 , asteartea eta ostirala, 18:00–19:30 Apirilak 6, igandea, 11:30–13:00

LAGUNARTEAN Yoko Ono*

Bazkalorduari zein arratsaldeari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia aurkeztu berri den erakusketaren inguruan; amaieran, bazkaria edo afaria hartu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara.

Maiatzak 8, osteguna, 14:00−16:00. prezioa: Lagunak 20 €/pertsona,

Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria.

Maiatzak 8, osteguna, 19:00−22:00. prezioa: Lagunak 30 €/pertsona,

Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta afaria. Bisitaldiaren parte bat Museoa itxita egingo da. *Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko partaide kopurua.

BISITALDI PRIBATUA Nazioarteko Kideentzat soilik [aurretik erreserbatu behar da]

Yoko Ono erakusketara gidaridun bisitaldia, komisario Álvaro Rodríguez Fominayaren eskutik. Erakusketaren gakoak eta artelanen aukeraketaren zergatiak ezagutzeko aukera paregabea.

Erlojua (The Clock), 2010. Kanal bakarreko bideoa, soinuduna; 24 ordu. Ikuspegia: White Cube Mason’s Yard, Londres (2010eko urriak 15–azaroak 13). © Christian Marclay. Hauen eskaintza: Paula Cooper Gallery, New York eta White Cube, Londres. Argazkia: Todd-White Photography

2014ko martxoak 7−maiatzak 18 • 103. aretoa komisarioa: álvaro rodríguez fominaya Bideoarteari eta irudia mugimenduan lantzen duten bestelako diziplinei eskainitako gune iraunkorra irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak. Areto hori joera horri eskaintzeak agerian jartzen du bideoarteak eta bideoinstalazioak azken hamarkadetako artearen garapenean eta gauzatzean izandako garrantzia. Aurten hiru erakusketa hartuko ditu aretoak, eta horrek aukera emango du nazioarteko egileen ikus-entzunezko azken sormenlanak eta baliabide horren nondik norakoak ezagutzeko.

Christian Marclay (1955, San Rafael, California, AEB) artistaren Erlojua (The Clock, 2010) da 2014an aurkeztutako lehen bideoinstalazioa. Urrezko Lehoia irabazi zuen lan horrengatik 2011n. Artistak telebistako eta zinemako milaka sekuentzia editatu zituen Erlojua lana egiteko; denbora errealarekin sinkronizatutako 24 orduko lana da. Irudi hauetan denboraren igarotzea da narrazio nagusia, eta irudiak berehala ezagunak egiten zaizkio ikusleari. Artelana osorik ikustea errazteko, espazio hau 24 orduz egongo da zabalik lau egunetan, lana ikusgai dagoen bitartean.

erosi lagunartean eta erreserbatu gidaridun bisitaldiak (martxoaren 11tik aurrera): www.guggenheim-bilbao.es webgunean edo 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00


SORMEN SAIOAK

Helduentzako saioak [+18]

ERNESTO NETO usainen tailerra

Lurringintzan hastapenak Ernesto Netok haren artelan batzuetan erabilitako lore eta espezien aromak ezagutzeko aukera duzu, Ruiz de Ocenda loradenda eta perfumeriako zuzendari Viki Fernándezen eta El tocador de Dorothy blogaren sortzaile Maddalen Marzol “sudur” bikainaren eskutik. Zure perfume pertsonalizatua sortuko duzu eta etxera eraman perfumearen hastapenen tailer honetan. Ernesto Neto, saltzaile ibiltaria sorta izpilikua Saio bakarreko tailerra da. kamamila (camelo cacho lavandacamomila), 2010. Izpilikua, kamamila, tula, katea eta kakoak, Apirilak 8, asteartea 104 x 30 x 30 cm. Artistaren bilduma Apirilak 10, osteguna lekua eta ordua: Zero Espazioa, 18:00−19:45. sarrerak: 20 € Lagunak eta 25 € publiko orokorra. erreserba: Ezinbestekoa da aldez aurretik webgunean erreserba egitea. Gutxienez 10 pertsona talde bakoitzeko; gehienez 15.

ARTISTEN BISITALDIAK: IRAZABAL, URZAY

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV erakusketako artista bi haien artelanen inguruan mintzatuko dira. Martxoak 6: Prudencio Irazabal Martxoak 20: Darío Urzay lekua eta ordua: Informazio mahaia, 18:30. sarrerak: doakoak, webgunean (ez dago barne Museorako sarrera). Gutxienez: 5 pertsona taldeko; gehienez: 20.

kaleko erritmoak

Hotsen mikrokosmosa Ernesto Netok Brasilgo kaleko kulturaren eta bertako bizimoduaren osagaiak txertatzen ditu maiz haren lanetan, tartean, musika. Lanetako batzuetan haren ahotsa, abesten, gailentzen da; beste batzuetan musika-tresnak erabil daitezke. Tailer berezi eta dibertigarri honetan hotsak ateratzeko gailuak egiteko aukera izango duzu birziklatutako materialez, eta beste partaideekin erabilitako musika-tresnak truke aldatu ahalko dituzu. Tailerra Truca Rec elkarteko Tunipanea artistak zuzenduko du. Bi saioko tailerra da. Apirilak 29 eta maiatzak 6, astearteak lekua eta ordua: hezkuntza gune berriak eta Zero Espazioa, 18:00−19:45. sarrerak: 24 € Lagunak eta 30 € publiko orokorra (bi saioak). erreserba: Ezinbestekoa da aldez aurretik webgunean erreserba egitea. Gutxienez 10 pertsona talde bakoitzeko; gehienez 15.

YOKO ONO buru lanak

Bakea, feminismoa eta jasangarritasuna daude Yoko Ono artistaren kezken artean. Tailer hauetan Onok erabilitako funtsezko hitz batzuetatik abiatuko gara hainbat egintza egiteko, MawatreS artistaren eskutik. Argibideak webgunean.

Maiatzak 8, osteguna: Imajinatu: bete jarraibideak! Maiatzak 15, osteguna: Egin amets: argazkigintza eta bideoa! Maiatzak 22, osteguna: Egin hegaz: banderak lau haizetara! lekua eta ordua: hezkuntza gune berriak eta Zero Espazioa, 18:00−19:45. sarrerak: 12 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra (saio bakoitza). erreserba: Ezinbestekoa da aldez aurretik webgunean erreserba egitea. Gutxienez 10 pertsona talde bakoitzeko; gehienez 15.

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi hauen bidez ezagutu erakusketetako lan esanguratsuenak, muntaiaren nondik norakoak eta bestelako bitxikeriak. Asteazkenetan.

• arte ardura arloaren ikuspegia Martxoak 5: Ernesto Neto

Martxoak 26: Yoko Ono Marta Arzak, Hezkuntza Arloko zuzendariordea

• funtsezko kontzeptuak

Martxoak 19: Yoko Ono Álvaro Rodríguez Fominaya, arte arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum

lekua eta ordua: Informazio mahaia,

18:30–19:30. sarrerak: 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra, webgunean soilik (ez dago barne Museorako sarrera). Gutxienez: 8 pertsona talde bakoitzeko; gehienez: 20. *Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre.


FAMILIENTZAKO JARDUERAK

BABY ART

Larunbatak, 10:15–12:15 Martxoak 1, 8, 15, 22, 29; apirilak 5, 12; maiatzak 3, 10, 17, 24, 31.

Guggenheim Bilbao Museoa estimuluetarako eta jolasetarako lekua izango da; bertan, gurasoek eta haurtxoek esperientzia estetikoak izan eta arteari eta arkitekturari lotutako kontzeptuak ikasiko dituzte. adina: 6–12 hilabeteko haurtxoak. 20

pertsonako talde 1 (helduak eta haurrak). sarrerak: 12 € Lagunak (heldua eta haurtxoa, biak), webgunean.

ARTISTEKIN TOPALDIAK

Martxoak 2; apirilak 6; maiatzak 4 (hilabeteko lehen igandean)

Museoko Liburutegian, haurrek artistekin solas egiteko eta haien sortze-prozesuak ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzean, partekatzean eta eztabaidatzean datza. adina: 8–12 urte.

sarrerak: 2,5 € Lagunak eta

5 € publiko orokorra (prezioa haur bakoitzeko), webgunean.

BOOKS ALIVE!

Igandeak, 11:30–13:30 Martxoak 9, 16, 23, 30; apirilak 13; maiatzak 11, 18, 25

Haurrak artean murgilduko dira liburu eta ipuinen bidez, irakurriz, gorputz adierazpena landuz eta antzerkia eginez. Ingelesez egingo da, Museoko Liburutegian. adina: 3–8 urte. 15 haurreko talde bat.

sarrerak: 2,5 € Lagunak eta 5 € publiko

orokorra (prezioa haur bakoitzeko), webgunean. Helduak jarduerara sar daitezke hala nahi izatekotan (Lagunak doan).

Ikuspegia: Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa, 206. aretoa

HAURRENTZAKO TAILERRAK armiarma tailerrak [doakoak; lagunentzat soilik]

Louise Bourgeois-en Ama (Maman), eskulturak abentura berri batean lagunduko gaitu. Martxoak 22, larunbata, eta 23, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz] Martxoak 29, larunbata, eta 30, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz] formak espazioan

Ernesto Netoren eskultura iradokitzaileetatik abiatuko dira partaideak, material bigun zein gogorrez esperimentatzeko eta horiez arte-instalazioak egiteko.

Martxoak 1, larunbata, eta 2, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz] Martxoak 8, larunbata, eta 9, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz] Martxoak 15, larunbata, eta 16, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz] errealitatea eraldatu

Yoko Onoren artelanei esker partaideek asmamena askatuko dute eta eguneroko gauza arruntak zerbait berezi eta ezezagun bihurtuko dituzte.

Apirilak 5, larunbata, eta 6, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz] Apirilak 12, larunbata, eta 13, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz]


artea hizkiez egin

Hizkiez jolastuz, partaideek Yoko Onoren atzean dauden istorioak aurkituko eta asmatuko dituzte.

Maiatzak 3, larunbata, eta 4, igandea, 11:00 [talde 1: 3–6 urte; gaztelaniaz] eta 17:00 [talde 1: 7–12 urte; gaztelaniaz] Maiatzak 10, larunbata, eta 11, igandea, 11:00 [talde 1: 3–6 urte; euskaraz] eta 17:00 [talde 1: 7–12 urte; euskaraz] puppy tailerrak [doakoak; lagunentzat soilik]

Hain maite dugun Jeff Koonsen txakurraren eskutik abentura dibertigarriak biziko ditugu.

Maiatzak 17, larunbata, eta 18, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz] Maiatzak 24, larunbata, eta 25, igandea, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz] Maiatzak 31, larunbata, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz]

sarrerak: 2,5 € Lagunak eta 5 € publiko orokorra, Museoko

txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean, jarduera aurreko hilabeteko hirugarren asteazkenetik, 10:00etatik aurrera. Beste tailer eta jardueren inguruko argibideak webgunean eskuragarri.

HAURRENTZAKO IKASTAROA: ARKITEKTURAREN HASTAPENAK Maushaus ikastaroaren asmo nagusia da haurrak arkitektura ezagutzen hastea: apurka-apurka, hiru hiruhilekotan, azaltzen zaizkie diziplina horietako funtzezko kontzeptuak, lengoaia eta ezaugarri bereziak. Horrela garatzen doaz espazioarekiko ulermena. Hiruhilekoen edukiak ez daude lotuta, baina elkarren artean osagarriak dira.

Hirugarren hiruhilekoa: martxoak 25; apirilak 1, 8 eta 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27; ekainak 3, 10 eta 17. adina: 5–10 urte. ordutegia: 18:00–19:30. prezioa: 125 € hiruhilekoa. Lagunak: 100 € hiruhilekoa (%25eko beherapena). Hilean ordain daiteke

PUPPYREN LORE ALDAKETA [Lagunentzat soilik]

ARTEAREN IZKINA

Gune honetan, haurrek aldi baterako erakusketen eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpenen alderdiez esperimentatzeko eta horrela dibertitzeko aukera izango dute. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00–14:00 Apirilak 17, 18, 19, 20 eta 21: 11:00−17:00 sarrerak: 2 € haur bakoitzeko (Lagunak). iraupena: 1 h 30 min gehienez

Udaberriro moduan, Puppyren loreak aldatuko ditugu: azal alaiagoa eta baikorragoa ipintzeko. Eskultura ezagun honen barne-egitura eta loreen landatze-prozesua ikusi nahi badituzu, deitu 944 359 012 telefonora apirilaren 1etik aurrera. Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da. Zatoz!


HITZARMENAK

BOS MAITASUN AITORPENA SINFONIA ITXURAN Apirilak 3 eta 4 Kideen 13. programa L. van Beethoven: Pianorako eta orkestrarako 4. kontzertua, Sol maiorrean, op. 58 (35 min) H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14 (50 min) Soo Jung Ann, pianoa Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

TEATRO ARRIAGA MISÁNTROPO [ANTZERKIA] Martxoak 20, 21, 22 (20:00) eta 23 (19:00) bertsio-egilea eta zuzendaria: Miguel del Arco Molière-n jatorrizko lanean oinarritutako bertsio librea ORFEO ETA EURIDIZE [DANTZA] Maiatzak 23 eta 24, 20:00 Ballet National de Marseille Musika: C. W. Gluck, H. Berlioz-en bertsioa lagunak: % 25eko beherapena sarreraren

prezioan

GUNE PRIBATUA LAGUNAK SAREAN

Zure gune pribatura sartu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/Lagunak). Bertan, erakusketeten entzuteko gidak doan jaitsi ditzakezu, bai eta Museoari egindako dohaintzaren ziurtagiria; agiri horrek errenta aitorpenean dagokizun zerga-arintzea egitea ahalbidetuko dizu. Bide batez, begiratu zure profileko datuak ondo daudela, eta, behar izatekotan, bete itzatzu. Gogoratu: zure e-posta helbidea badaukagu, hala nahi izatekotan, bertara bidaliko dizkizugu buletinak eta azken orduak. Arinago izango duzu informazioa eskuragarri. Posta arruntez jakinarazpenik jaso nahi ez baduzu, aukeratu horretarako laukitxoa zure gune pribatuko profilean. Zure datuekin, zerbitzu hobea ematen laguntzen diguzu

HAU DA ERRITMOA! Maiatzak 8 eta 9 Kideen 15. programa L. van Beethoven: 8. zenbakidun sinfonia Fa maiorrean, op. 93 (27 min) P. Glass: Fantasia kontzertua bi tinbal eta orkestrarako (25 min) R. Strauss: Don Juan, op. 20 (18 min) Javier Eguillor, timbalak Julien Bourgeois, timbalak Günter Neuhold, zuzendaria lagunak: % 20ko beherapena sarreraren prezioan


KONTZERTUA: JAPONIA OSPATZEN Martxoak 25, asteartea

“Espainia-Japonia bitarako urtea. 400 urtez harremanetan” ospatzen dela eta, Museoan kontzertu bat egongo da, Japoniako enbaxadarekin lankidetzan antolatu dena. Ryoma Quartet-ek emango du, eta Japoniako antzinako musika-tresnak eta gaur egungo adierazpide abangoardistak uztartuko dituzte. lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00.

sarrerak: 5 € Lagunak eta 8 € publiko orokorra. Museoko txarteldegian

eta webgunean.

ART AFTER DARK [+18] Hilean behin, ostiral batean, Museoa gauez irekiko da arteaz eta Atrioko nazioarteko DJ saioez gozatzeko. hurrengo datak: martxoak 14, apirilak 11 eta

maiatzak 9.

prezio berriak: 11 € Lagunak eta 15 € publiko

orokorra.

sarrerak: Museoko txarteldegian eta

webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Ez dago barne Fever-erako sarrera.

ZABALIK DENDALIBURUDENDA BERRIA Denda-Liburudenda gune berriak ireki ditugu. Frank O. Gehry-k diseinatu ditu eta bertan izango dira salgai bikain eta bereziak: arte-liburuak, litografiak, diseinatzaile ezagunen bitxiak, arropa, bildumagintzako eskulturak, haurrentzako eta helduentzako jokoak eta jolasak, lomografia argazki kamerak, euritakoak, erlojuak, txartel-zorroak, HAINBAT apaingarriak, diseinu bereziko IDEIA BISITALDI usb memoriak, eraikinaren itxuran BIRIBIL BAT inspiratutako gaiak AMAITZEKO eta abar. Halaber, sareko denda bisita dezakezu. Ez galdu martxoko eskaintza bereziak!


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:

OSLO

Ekainak 21– 25, larunbata–astezkena [Lagunentzat soilik] Oslo bisitatzeko garai bikaina da ekaina: Gau Zurien hilea da, eta, gainera, 2013an Edvard Munch-en jaiotzaren 150. urteurrena bete zenez, jarduera ugari egin ziren hirian, eta aurten ere ez dira haien artistarik ezagunenaz ahazten. Besteak beste, Osloko opera-antzokiaren eraikin berria eta Astrup Fearnley-ren bilduma hartzen duen Renzo Pianoren eraikin ikusgarria ikusiko ditugu. argibideak: 944 359 081.


Yoko ono boletina