Page 1

museoaren lagunak

Ernesto Neto Naraman gorputza

2014ko otsailak 14–maiatzak 18 • bigarren solairua komisarioa: petra joos Brasildar artista Ernesto Netorentzat (Rio de Janeiro, 1964) haren artelanak zeharkatu, bizi, sentitu eta are usaindu behar ditu ikusleak; hala, norberaren gorputza, zentzumenak eta adimena sentitu ditzake. Netok esan duenez: “Partekatzen duguna bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa da”. Horregatik giza harremanen komuneko ezaugarriak aztertzen ditu sentsualtasuna eta gorpuztasuna gogora ekartzen duten eskulturen bidez. Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa artistarekin elkarlan estuan antolatu da, eta 1980ko hamarkadaren amaieratik gaur egunerainoko lanen sorta zabala ikusgai egongo da. Lan batzuk beste modu batean taxutu dira, artistaren ideia berrien eta nahien arabera, bai eta Museoko arkitekturaren arabera ere. Netorentzat erakusketa bat poesiarako txoko bat da, eta egunerokotik ihes egin dezake bisitariak bertan: pentsatzeari utz diezaioke, “bizitzatik zuzenean” arnasa hartuz.

Babeslea:

Ernesto Neto. Bizitza gorputz bat da: haren zati gara (Life Is a Body We Are Part of ), 2012. Polipropilenoa, poliesterrezko soka eta plastikozko bolak, 780 x 786 x 1.486 cm. Artistaren bilduma. Lana: © Ernest Neto. Ikuspegia: Espace Louis Vuitton Tokyo, Tokio. Argazkia: © Louis Vuitton/ Jérémie Souteyrat; Espace Louis Vuitton Tokyo-ren babesaz egindako lana

25 gonbidapen

bikoitzen zozketa Erakusketa honen koktelerako bi pertsonarentzako 25 gonbidapen zozketatuko ditugu Museoaren Lagunen artean. Begiratu www.guggenheim-bilbao. es webgunean (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.


ERAKUSKETAREKIN LOTUTAKO JARDUERAK

LAGUNARTEAN Ernesto Neto*

Bazkalorduari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia aurkeztu berri den erakusketaren inguruan; amaieran, bazkaria hartu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara. Otsailak 27, osteguna, 14:00–16:00 prezioa: Lagunak 20 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria. Otsailak 27, osteguna, 19:00–22:00 Arratsaldez ere etor zaitezke: ibilbidearen zati bat Museoa publikoari itxita dagoela egingo duzu prezioa: Lagunak 30 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona Barne daude gidaridun bisitaldia eta afaria. *Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko partaide kopurua.

BISITALDI PRIBATUA: Ernesto Neto Nazioarteko Kideentzat soilik [aurretik erreserbatu behar da] Ireki aurretik, komisario Petra Joos-en eskutik, erakusketaren funtsezko kontzeptuak eta lanak hautatzeko zergatia ezagutzeko aukera aparta. Aldez aurretik izena eman behar da 944 359 012 telefonoan. Otsailak 12, asteazkena

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK: Ernesto Neto* Lagunentzat soilik [aurretik erreserbatu behar da]

Gozatu aldi baterako erakusketez eta ezagut itzazu Lagunentzako gidaridun bisitaldietan. Hurrengo bisitaldiak: Martxoak 4 eta 7, asteartea eta ostirala, 18:00–19:30 Martxoak 9, igandea, 11:30–13:00

DOHAINIK DESKARGATU ERAKUSKETETAKO ENTZUTEKO GIDAK

Zure gune pribatuan, www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/Lagunak). Bide batez, begiratu zure profileko datuak ondo daudela, eta, behar izatekotan, bete itzatzu. Gogoratu: zure e-posta helbidea badaukagu, hala nahi izatekotan, bertara bidaliko dizkizugu buletinak eta azken orduak. Arinago izango duzu informazioa eskuragarri. Posta arruntez jakinarazpenik jaso nahi ez baduzu, aukeratu horretarako laukitxoa zure gune pribatuko profilean. Zure datuekin, zerbitzu hobea ematen laguntzen diguzu.

erosi lagunartean eta erreserbatu gidaridun bisitaldiak (otsailaren 3tik aurrera): www.guggenheim-bilbao.es webgunean edo 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:00


SOLASALDIA: ERNESTO NETO ETA HAREN LAGUNTZAILEAK

Otsailak 11, asteartea Hari eskainitako erakusketaren irekiera dela eta, artista Ernesto Neto eta haren laguntzaileak solasean izango dira; topaldi erakargarria, zirraragarria eta parte hartzeko modukoa, Netoren artelanen moduan. lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 18:30 sarrerak: doakoak, txarteldegian eta webgunean

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK*

Otsailak 26 eta martxoak 5, asteazkena Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketaren obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak. Hurrengo bisitaldiak: • arte ardura arloaren ikuspegia: otsailak 26, asteazkena Petra Joos, Museo Jardueren zuzendaria • funtsezko kontzeptuak: martxoak 5, asteazkena Marta Arzak, Hezkuntza Arloko zuzendariordea lekua eta ordua: Informazio mahaia, 18:30–19:30 sarrerak: 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra, webgunean (Museorako sarrera ez dago barne). Gutxienez: 8 pertsona taldeko. *Fundación Vizcaína Aguirrek babestua Ernesto Neto. Saltzaile ibiltaria Sorta Gozogozokiak (Camelo Cacho Balabala), 2010. Gozokiak, plastikozko poltsak, katea eta kakoak, 116 x 32 x 32 cm. 4 aleko edizioa. Artistaren bilduma. Ikuspegia: Museu de Arte Moderna, São Paulo, 2010. Argazkia: Everton Ballardin

SORMEN SAIOAK

Helduentzako tailerrak [+18] laguntasuna ehuntzen

Parte hartu eskaintzen ditugun tailerretan: arratsaldez, astean behin edo bitan. Zuk aukeratu eta zuk zeuk egin! kakorratz tailerra i: ernesto netoren lan-taldearekin

[Lagunentzat soilik] Otsailak 6, osteguna Ernesto Neto erakusketa muntatzen dela eta, artistaren lan-taldeko kide batzuek kakorratz-lanak artelanetan txertatzeko modua azalduko digute; izan ere, teknika horrek tradizio handia du Brasilen. Saio honetan Museoaren Lagunek baino ez dute esku hartuko; partaideek kakorratz lanak egitearen inguruko oinarrizko jakintzak behar dituzte. lekua eta ordua: 208. aretoa, 18:00–19:30 prezioa: 40 € erreserbak: Ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea. Gutxienez: 10 pertsona taldeko; gehienez: 20. kakorratz tailerra ii

Bi saioko tailerrak, hasiberrientzat Otsailak 18, asteartea, eta 20, osteguna Saio bakarreko tailerra, bi egun aukeran, aldez aurretik oinarrizko jakintzak dituztenentzat Martxoak 4, asteartea Martxoak 6, osteguna Ernesto Netoren lanen izaerari jarraiki —batasuna eta parte hartzea sustatzea—, kakorratz lanak egiteko tailer gehiago antolatuko ditugu. Zure diseinua egizu kolorez eta laguntasunez betetako tailer hauetan eta eraman etxera. lekua eta ordua: museoko aretoak eta Zero Espazioa, 18:00–19:45. prezioa lagunentzat: 24 € bi saioko tailerra; 12 € saio bakarreko tailerra. Barne daude materialak erreserbak: Ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea. Gutxienez: 10 pertsona taldeko; gehienez: 15.


HEZKUNTZA JARDUERAK

BILDUMAGINTZAREN INGURUAN SOLASEAN

Ez zara inoiz ausartu arte bilduma bat egitearen gainekoak galdetzen? Jakin nahi duzun guztia azalduko dizugu eta arte-bildumagintzan hasteko 10 gako emango dizkizugu hitzaldi hauetan. Urtarrilak 28, asteartea ARCO Fundazioak antolatutako bildumagintzari buruzko hitzaldien zikloaren barruan daude hauek. Helena Fernandino eta Emilio Pi haien bideoarte bildumaren inguruan mintzatuko dira; bilduma hori Espainiako onenekotzat jotzen dute adituek. Jardueraren hasieran kafe bat eskainiko zaie bertaratzen direnei illycaffè-ri esker. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 18:30 sarrerak: doakoak, txarteldegian (ikusle kopuru mugatua)

José Manuel Ballester. Errege-erreginaren jauregia (Palacio Real), 2009. Argazkia mihise gainean, 276 x 318,4 cm. Edizioa: 2 aletik 1. + 1 A.P. Guggenheim Bilbao Museoa

BISITALDIAK ARETOETAN ELSSIE ANSAREOREKIN ETA JOSÉ MANUEL BALLESTERREKIN

Otsailak 27, osteguna Elssie Ansareo eta José Manuel Ballester artistak Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV erakusketako haien artelanen inguruan mintzatuko dira. lekua eta ordua: Informazio mahaia, 18:30 sarrerak: doakoak, webgunean (ez dago barne Museorako sarrera). Gutxienez: 5 pertsona taldeko; gehienez: 20.

GOGORATU LANGABEZIAN DAUDEN PERTSONENTZAKO EKIMENA

Erdu programa abian jarri zuen Guggenheim Bilbao Museoak 2013an, krisialdi ekonomikoa dela-eta, langabezian daudenekiko konpromisoa aditzera emateko. Dagoeneko 2.200 pertsonak baino gehiagok esku hartu du egitarau honetan. Gogoratu Erdu txartela 2013 amaieran iraungitzen zela. Txartela berritzeko, joan Guggenheim Bilbao Museoko txarteldegira 2014ko urtarriletik aurrera; Eskaeraren Alta eta Berritzeko Agiria (EABA) aurkeztu beharko duzu (kopia bat).

DOKUMENTALEN EMANALDIA: LIVING ARCHITECTURES

Otsailak 25–27 Living Architectures (“arkitektura bizirik”) saila Ila Bêka-k eta Louise Lemoine-k sortu eta zuzendu zuten 2012an. “Ikusleari arkitekturak berak hitzegitea” da sailaren asmoa, eta arkitekturaren ingurukoak modu hurbilean eta dibertigarrian azaltzen ditu. Egungo lau arkitekto zein arkitektura-estudio handi ditu ardatz sailak: Frank Gehry, Herzog & De Meuron, Richard Meier eta Renzo Piano. canal+-en eskaintza. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 18:00 sarrerak: doakoak, Museoko txarteldegian (ikusle kopuru mugatua). Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin argibide gehiago: webgunean


FAMILIENTZAKO JARDERAK

artearen izkina

Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00–14:00 Gune honetan, haurrek aldi baterako erakusketen eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpenen alderdiez esperimentatzeko eta horrela dibertitzeko aukera izango dute. iraupena: 1 h 30 min gehienez. adina: 2–8 urte sarrerak: hartu gunerako txartela Museoko txarteldegian (2 € Lagunak)

Elsi Ansareo. Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007. Zuri-beltzeko 12 argazki. Lambda inprimaketa, 200 x 180 cm bakoitza. Edizioa: 3 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa (xehetasuna)

HAURRENTZAKO TAILERRAK [Laguntzat soilik]

BABY ART

Larunbatak, 10:15–12:15 Otsailak 1, 8, 15 eta 22; martxoak 1, 8, 15, 22 eta 29 Guggenheim Bilbao Museoa estimuluetarako eta jolasetarako lekua izango da; bertan, gurasoek eta haurtxoek esperientzia estetikoak izan eta arteari eta arkitekturari lotutako kontzeptuak ikasiko dituzte.. adina: 6–12 hilabeteko haurtxoak. 20 pertsonako talde 1 (helduak eta haurrak) sarrerak: 6 € Lagunak, webgunean

• pertsonaien bila

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV erakusketako lanetan hainbat pertsonaia bihurtzeko ideiak aurkituko ditugu. Otsailak 22 , larunbata, 11:00 eta 17:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; gaztelaniaz] Otsailak 23, igandea, 11:00 [2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte; euskaraz] eta 17:00 [talde bat: 7–12 urte; euskaraz] sarrerak: 2,5 € Lagunak eta 5 € publiko orokorra

• armiarma tailerrak [doakoak]

Louise Bourgeois-en Ama (Maman), eskulturak abentura berri batean lagunduko gaitu. Martxoak 22 [gaztelaniaz] eta 29 [euskaraz], larunbatak, 11:00 eta 17:00 2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte Martxoak 23 [gaztelaniaz] eta 30 [euskaraz], igandeak, 11:00 eta 17:00 2 talde: 3–6 urte; 7–12 urte

sarrerak: Museoko txarteldegian eta

www.guggenheim-bilbao.es webgunean, jarduera aurreko hilabeteko (urtarrila edo otsaila) hirugarren asteazkenetik, 10:00etatik, aurrera. Beste tailer eta jardueren inguruko argibideak webgunean eskuragarri.


FAMILIENTZAKO JARDUERAK

artistekin topaldiak

Otsailak 2 eta martxoak 2 (hilabeteko lehen igandean) Museoko Liburutegian, haurrek artistekin solas egiteko eta haien sortze-prozesuak ezagutzeko aukera izango dute. Parte hartzean, partekatzean eta eztabaidatzean datza. Animatuko zara? adina: 8–12 urte sarrerak: 2,5 € Lagunak eta 5 € publiko orokorra (prezioa haur bakoitzeko), webgunean

BOOKS ALIVE!

Igandeak, 11:30–13:30 Otsailak 9, 16, eta 23; martxoak 9, 16, 23 eta 30 Haurrak artean murgilduko dira liburu eta ipuinen bidez, irakurriz, gorputz adierazpena landuz eta antzerkia eginez. Ingelesez egingo da jarduera hau, Museoko Liburutegian. adina: 3–8 urte. 15 haurreko talde bat. sarrerak: 2,5 € Lagunak eta 5 € publiko orokorra (prezioa haur bakoitzeko), webgunean. Lagun diren helduak doan sar daitezke jarduerara hala nahi izatekotan

HAURRENTZAKO MAUSHAUS IKASTAROA: ARKITEKTURAREN HASTAPENAK Maushaus ikastaroaren asmo nagusia da haurrak arkitektura ezagutzen hastea: apurka-apurka, hiru hiruhilekotan, azaltzen zaizkie diziplina horietako funtzezko kontzeptuak, lengoaia eta ezaugarri bereziak. Horrela garatzen doaz espazioarekiko ulermena. Hiruhilekoen edukiak ez daude lotuta, baina elkarren artean osagarriak dira. Bigarren hiruhilekoa: urtarrilak 7, 14, 21 eta 28; otsailak 4, 11, 18 eta 25; martxoak 4, 11 eta 18. Hirugarren hiruhilekoa: martxoak 25; apirilak 1, 8 eta 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27; ekainak 3, 10 eta 17 adina: 5–10 urte ordutegia: 18:00–19:30 prezioa: 125 € hiruhilekoa. Lagunak: 100 € hiruhilekoa (%25eko beherapena). Hilean ordain daiteke


KONTZERTUA: JAPONIA OSPATZEN

Martxoak 25, asteartea “Espainia-Japonia bitarako urtea. 400 urtez harremanetan” ospatzen dela eta, kontzertu bat emango du Ryoma Quartet-ek. Musikari gazteek osatutako taldea da, eta Japoniako antzinako musika-tresnak eta gaur egungo adierazpide abangoardistak uztartzen dituzte. Ryoma-ren biolin ozenaz, Japoniako txirulaz (shinobue), hiru hariko Japoniako laudaz (shamisen), Japoniako danborrez (tsuzumi, shime-daiko) eta pop eta rock psikodeliko eta elektronikoaren eraginpeko hainbat soinuez gozatzeko aukera izango dugu. Japoniako enbaxadarekin lankidetzan antolatu da. lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00 sarrerak: 5 € Lagunak eta 8 € publiko orokorra

ART AFTER DARK Hilean behin, ostiral batean, Museoa gauez irekiko da arteaz eta Atrioko nazioarteko DJ saioez gozatzeko. hurrengo datak: otsailak 14 eta martxoak 14

prezio berriak: 11 € Lagunak eta 15 € publiko

orokorra

sarrerak: Museoko txarteldegian eta

webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Ez dago barne Fever-erako sarrera

Denda-Liburudenda berria! Denda-Liburudenda gune berriak ireki ditugu. Frank O. Gehry-ek diseinatu ditu eta bertan izango dira salgai bikain eta bereziak: arte-liburuak, litografiak, diseinatzaile ezagunen bitxiak, arropa, bildumagintzako eskulturak, haurrentzako eta helduentzako jokoak eta jolasak, lomografia argazki kamerak, euritakoak, erlojuak, txartel-zorroak, apaingarriak, diseinu bereziko usb memoriak, eraikinaren itxuran inspiratutako gaiak eta abar. Zatoz eta estreinatu Denda-Liburudenda. Hainbat ideia bisitaldi biribil bat amaitzeko.


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:

LAGUNENTZAKO BIDAIA BEREZIAK

TOLEDO

Apirilak 11–13, ostirala–igandea Aurten Grecoren heriotzaren IV. urteurrena betetzen dela, Toledon jarduera, kontzertu eta erakusketa egitarau zabala antolatu da, pintorearen irudiaren inguruan; izan ere, bertan eman zituen ibilbideko urterik emankorrenak. Zatoz gurekin ibilbide liluragarri hori egitera.

OSLO

Ekainak 21– 25, larunbata–astezkena Oslo bisitatzeko garai bikaina da ekaina: Gau Zurien hilea da, eta, gainera, 2013an Edvard Munch-en jaiotzaren 150. urteurrena bete zenez, jarduera ugari egin ziren hirian, eta aurten ere ez dira haien artistarik ezagunenaz ahazten. Besteak beste, Osloko opera-antzokiaren eraikin berria eta Astrup Fearnley-ren bilduma hartzen duen Renzo Pianoren eraikin ikusgarria ikusiko ditugu. argibideak: www.guggenheim-bilbao.es (Babesleak eta Kideak/Lagunak). Tel. 944 359 081

ARTISTAK BISITATZEN

Otsailak 21, ostirala Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV erakusketa eta Madrilgo ARCO azoka dela eta, Prudencio Irazabal eta José Manuel Ballester artisten estudioak bisitatzea proposatzen dizugu. Egitaraua osorik egin dezakezu edo bisitaldi bakar bat hautatu. Zeure aukeran! ARCOra bisitaldia 12:00 Topagunea ARCOko sarreran. Agiriak, argibideak eta entzungailuak emango dira. 12:30 Gidaridun bisitaldia ARCOra, aditu baten eskutik. Denbora librea: bazkaria eta norberaren bisitaldia. 15:30 ARCOtik irtetea, autobusez. Lantegietara bisitaldia 16:15 Topagunea: Príncipe de Vergara, 146 (Auditorio Nacional-eko atean). 16:30 Prudencio Irazabal-en lantegira bisitaldia. 18:00 Garraioa autobusez. 18:30 José Manuel Ballester-en lantegira bisitaldia. Horrez gain, ARCO VIP egitarauaren barne dago Museo Lázaro Galdianoko Entre tiempos… La Colección Jozami en el Museo Lázaro Galdiano erakusketarako sarrera. Egitarau osoa hartzen dutenek (ARCOra eta lantegietara bisitaldiak) doakoa izango dute garraioa. Erakusketa horrek figurazioa eta haren mugak ditu gai nagusi; bertan, nazioarteko artisten lanak daude (bideoak, argazkiak eta instalazioak), argentinar bildumatzaile Aníbal Yazbeck Jozami-ren funtsetakoak. prezioa (gutxienez 10 pertsonako taldea):

Argazkia: Nic Lehoux

• VIP ARCO egitaraua (ARCOra bisitaldia eta sarrera Museo Lázaro Galdianora; museorako garraioa ez dago barne): 88 € • Lantegietara bisitaldia (garraioa barne): 49 € • Egitaraua osorik (VIP ARCO egitaraua eta lantegietara bisitaldia; barne dago garraioa Museo Lázaro Galdianora): 137 €

argibideak eta izen ematea: Museoaren Lagunen Zuzendariordetza:

944 359 012 telefonoan, otsailaren 14a baino lehen (ostirala)

Ernesto Neto Boletina (Euskera)  

Naraman gorputza