Page 1

NIRE IZENA DA..... ETA HARRO NAGO!

GUEÑES BHI 12/13 2. MAILA


NIRE IZENA NURIA DA, ETA HARRO NAGO! Gaur nire izenaren historioa kontatzera natorkizue... Nire izeko ume bat edukitzeko zegoen, baina ez zekien neska ala mutila izango zen, orduan, nire osabarekin neska eta mutila izenak hasi ziren pentsatzen. Neska bazen Nuria jarriko zioten eta mutila bazen Victor. Zer gertatu galdetuko diozue zuen buruari, ba bueno, nire amak ni edukiko ninduen lau hilabete beranduago eta bazekien ni neska nintzela eta Nuria izena zeukan pentsatuta nire izekok baino lehen. Nire familian gertatzen zena zen, saiatzen zirela izenak ez errepikatzen, ez zitzaielako gustatzen. Orduan, nire izekoaren umea ni baino lehenago jaiotzekoa zenez, nire amak eta nire izekok adostu zuten bere umea neska bazen Nuria jarriko ziotela eta nire amak niri Maria jarriko zidala. Bi edo hiru hilabete pasatak nire izekok umea euki, zortzigarren hilaberean jaio zen, mutila zela jakin eta Victor jarri zioten; orduan izekok nire amari mutila zela esan eta esan zion Nuria izena jarri ahal zidala. Orduan, hilabeteak pasata ni jaio eta Nuria izena jarri zidaten. Nuria izena gustatzen zait eta ez dut inoiz aldatuko. Nuria izena jatorri katalana du eta bailara baten izenetik dator.

NURIA Cicero.


NIRE IZENA MICHELLE DA, ETA HARRO NAGO! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue… Michelle izena frantzesa da eta hebreotik dator, haren esanahia hau da; emakume sendoa, guztiari kontrakoa eramango dizuna. Michelle izena ezaguna egin zen goiaingeru bat izen hori zeukalako. Neska famatu askok Michelle izena dute: Michelle Jenner, Michelle Williams, Michelle Morghan… Abesti bat dago “michelle” deitzen dena The Beatles abesten dute. Nire ama ez zekien ze izen jarriko zidan. Nire izenaren aurretik beste izen batzuk pentsatu zituen baina nire amari ez zioten ondo iruditzen. Egun batean telebista ikusten zegoenean neska baten izena Michelle zen eta izen hori ondo iruditu zitzaion niri jartzeko, nire aitari esan zion ea izen hori gustatzen zitzaion. Aitak baietz esan zion oso izen polita zela. Ama eta aitarekin izena jartzera joan ginenean Michelle izenaz zalantzan zegoen ea jarriko zidan bai edo ez zeren eta, beste izen bat esan zioten: Stefania. Izen hori ere oso polita irditzen zitzaion eta ez zekien ze izen jarriko zidan eta askenean Michelle Stenania jarri zidan.

Horregatik gustatzen zait nire izenez deitzea!


NIRE IZENA JOSEBA DA ETA HARRO NAGO. Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue. Duela 13 urte nire gurasoek izena jarri zidaten, eta izen horren arrazoia hauxe izan zen. Nire amamak eta nire aitaren arrebak nire aita jaio zenean Jose Angel izena jarri nahi zioten, baina nire aititek ez zion izen hori ipini nahi, Juan Carlos baizik. Orduan, nire aitite eta amamaren etxean eztabaida bat izan zuten, baina oso luzea ia-ia hilabete bat egon zen nire aita izenik gabe. Nire bi amamak, denbora haietan, oso lagunak ziren, baina oraindik ez zekiten haien seme-alabak ezkonduko zirenik, orduan egun guztietan bezala nire amama Conchik amama Mariarengana joan zen hitz egitera eta esan zion Remi izena ipintzeko, baina amama Marik ezetz esan zuen. Hurrengo egunean nire aitite joan zen izena ipintzera eta Remi jarri zion. Amama Maria izugarri haserretu zen eta nire aitite Eugeniori hitz egin gabe egon zen denboraldi batean. Nire aitak 15 urte zituenean, ber amak esan zion “ezkontzen zarenean eta seme bat daukazunean Jose Angel ipini�. Ni jaio nintzenean Joseba Aingeru ipini nahi zidaten baina nire ama Rosaliak esan zuen edo bat edo bestea, orduan Joseba ipini zidaten. Nire izena gustatzen zait izen hori jarri didatelako eta niretzat oso polita delako horrexegatik gustatzen zait nire izenez deitzea.


NIRE IZENA MIKEL DA, ETA HARRO NAGO! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue.Ni Mikel deitzen naiz.Ez dut inoiz pentsatu zergatik deitzen didaten horrela. Jakiteko nire gurasoei galdetu nien. Bere aita Miguel deitzen delako eta betidanik bere semeari Mikel deitzea gustatuko zitzaiola esan zidan nire amak. Nire familian Miguel izena, Mikel euskaraz, jartzeko ohitura dago betidanik, lehenengo semeari jartzean den izena baita. Nik anai-arrebarik ez dudanez niri jarri zidaten.Nire gurasoei izen hau gustatu zitzaien motza eta ozena delako.Gainera, honetaz gain, ezin didate izena laburtu, oso laburra baita. Amak esan zidanez, Mikel izen konposatua ez delako ere gustatu zitzaien. Eskolan idazten irakatsi zidatenean nire izenaren lehenengo hitza bi mendi bezalakoa zela esaten zidaten. Niri barregarria iruditzen zitzaidan. Askotan idazten dudanean gogoratzen naiz horretaz eta barrez hasten naiz. Nire izena gustatzen zait esaterako oso erraza da eta. Futbolari, txirrindulari eta abeslari famatu batzuek ( Mikel San Jose, M. Indurain, Mikel Laboa ‌) nire izena dauketelako gustatzen zait ere. Nahiz eta beste izen batzuk gustatzen zaizkidan: Aitor, Kepa eta Peru ‌ inoiz ez nuke nire izena aldatuko. Ni naiz nire izena, eta ez dakit nire bizitza nolakoa izando zen beste izen batekin. Seme bat izango banu Mikel izena jarriko nioke, zalantzarik gabe Ni Mikel naiz, eta harro nago. Horrexegatik gustatzen zait nire izenez deitzea!


NIRE IZENA LETICIA DA ETA HARRO NAGO! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera nator‌ Leticia izena latinetik dator. Leticia esan nahi du, horrek poztasuna dakar. Nire izena horrela jarri zidaten, nire gurasoak hiru alaba zituztelako eta hirurak L-z hasita zuten izena. Orduan, beste izen batzuk L-s hasita bilatu zuten eta Leire eta Leticia aurkitu zituzten. Hasieran Leire jartzea pentsatu zuten baina askenean Leticia aukeratu zuten. Karisma asko du, gizartekoia eta dibertigarria da. Zerbait proposatzen duenean lortzen du eta bizitzako gauza txikiak gozatzen ditu. Santa Leticia martxoaren 13an ospatzen da. Leticia deitzen diren famatu batzuk hauek ditugu: Leticia Sabater, telebistako aurkezlea da; Laeticia Casta, Frantziako modelo eta aktore bat da; Leticia Ortiz, Asturiaseko printzesa da‌ Leticia Kolonbiako muturreko hegoaldean kokatzen den hiri bat da. Amazonas Saileko hiriburua da. Leticia izena Chileko hormarri eta banderan ateratzen da. Horrexegatik nahi dut nire izenez deitzea.


NIRE IZENA RAUL DA ETA HARRO NAGO! Kaixo, nire izena Raul da eta nire izenaren istorioa kontatuko dizuet. Nire gurasoek esan didate Raul izena ipini didatela nire familian zegoen pertsona bat oso inportante baten omenez: nire osaba. Biok izen bera genuen eta ni asko maite ninduen, beti lo egiten nuen beraren bularraren gainean. Bera gai zen denetarik egiteko niregatik. Zoritxarrez, nire osaba hil egin zen ni 8 hilabete neuzkanean eta ez naiz beraz gogoratzen. Etxean esaten didate bera oso altua zela eta nire antza zeukala. Nire aita ez zegoen ados niri Raul izena jartzean, berak Michael jarri nahi zidalako, baina nire amari izen hori iruditzen zitzaion oso luzea eta ia ia beti gure amak arrazoia zeukanez, Raul izenarekin geratu nintzen. Nire izena gustatzen zait ia-ia mundu osoan erabiltzen da Raul izena. Hala ere, nire izenaren gauza txarra da jende asko daukala.

Raul Bulzan


Nire izena Mirari da, eta harro nago! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue… Nire gurasoei, amari batez ere, ez zaio batere gustatzen umeei abizenez edo ezizenez deitzearena. Horregatik nebak eta biok izen ez oso entzunak ditugu (Bittor eta Mirari). Baina amaren tripan nengoenean, hasieran, Amara deituko nintzen, amari ikaragarri gustatzen zitzaiolako. Baina aitak Mirari nahiago zuen eta Mirari izena politagoa zela esaten zuen eta ama konbentzitu zuen. Orain dela gutxi arte, pentsatu izan dut nire izena jaiotzan izan nituen problemengatik ipini zizatela. Zeren eta, hilzorian egon nintzen eta azkenean salbatu egin nintzenez, mirari bat izan zela pentsatu nuen. Baina amak dio kointzidentzia bat izan zela, nire izena Mirari delako tripan nengoenetik. Etxean daukadan izendegi batean bilatu dut nire izena eta hau agertzen da: “Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakulu-ren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. DIE-n gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maíz erabiltzen den Alazne (alatz ‘miraria’ neologismoaren gain moldatua) Milagroren adierakidetzat. Nire izenaren esanahia asko gustatzen zait, naiz eta gaztelerazko itzulpena ez dudan asko gustuko. Horrexegatik gustatzen zait nire izenez deitzea!

Mirari Larrauri, 2.Y


NIRE IZENA LUZ DIVINA DA, ETA HARRO NAGO! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue‌ Nire izena Luz Divina da. Nire gurasoek jarri zidaten jaio nintzenean.

Nire ama Alba edo Melani izenak pentsatu zituen niretzako. Nire aitari Diana gustatzen zitzaion niretzako. Eta denbora pasatu ondoren, eta hasten nintzenean nire amaren sabelean, horiek zeuzkaten pentsatuta. Baina azkenean, jaio nintzen eta ez zekiten zein izen aukeratu: biek zeuzkaten zalantzak. Bi egun pasa eta gero, nire aitak erabaki zuen Luz Divina izena jartzea nire ama bezalala. Luz Divinaren esanahia “LUZ DE DIOS “ da, eta nire aitari gustatzen zitzaion esanahia errelijiosoa delako . Biana orain 15 urte dauzkadanean Cori deitzen didate, nire lengusina Cori deitzen delako, eta nik beraren antza dudalako, nire familiakoek Cori deitzen zidaten eta orain ere bai. Horrela, nik nahiago dut Cori deitzea Luz Divina baino. Baina handia naizenean nire izenetik deitzea nahiago dut, nire amarena bezalakoa delako eta izen hau edukitzeaz harro nagoelako. Horregaitik gustatzen zait nire izenez deitzea.


NIRE IZENA ASIER DA, ETA HARRO NAGO Gaur nire izenaren istorioa kontatzera nator… Nire gurasoek euskaraz nahi zuten izena, laburra eta esaten oso zaila ez zen izena nahi zuten. Izenak pentsatu zituzten familian ez zeudenak eta azkenean Asier aukeratu zuten. Asier izena, euskaratik dator eta “hasiera” esan nahi du. Francisco Navarro idazleak sortu zuen izena VII. mendean beste izen batekin: Amaya. Amaya eta Asier ez dira berdinak aurkako esanahia dute. - Asier: etortzen da “hasiera” hitzetik. - Amaya: etortzen da “amaiera” hitzetik. Izen hau nahi baduzu tradizioa da jartzea lehenengo semeari. Asier izenaren eguna da (jendeak esaten duena) abenduaren 17an, baina, beste batzuek santu guztien egunean ospatzen dela (izen guztiak bezala). Euskal Herriko egutegian otsailaren 23an ospatzen da Asier izenaren eguna. Espainian 20.214 Asier daude, eta batez beste 18,2 Asier jaiotzen dira urtean. Asier izena idatzi ahal da hiru modutan: hasier, axier eta nire izena idazten den bezala: Asier Nire izena oso gustuko dut eta oso pozik nago nire gurasoek izen hau jartzeagatik. Horrexegatik gustatzen zait nire izena. Asier Fiallegas


Nire izena Maialen da, eta harro nago! Gaur nire izenaren istorioa kontatzera natorkizue. Ni jaio nintzenean, 1999ko urtarrilaren 24ean, nire gurasoek Maialen izena jarri zidaten. Izen hori jartzearen arrazoiak ugariak izan ziren eta horrexegatik kontatuko dizkizuet. Lehendabizi, nire amak izen euskaldun bat jarri nahi zidan, hemengoa. Beste egun batean, nire aitaren lantegian gizon batek alaba jaioberri bat izan zuen eta Matxalen izena jarri zioten haurrari. Nire aitari ez zitzaion Matxalen izena itsusia iruditzen, hortaz etxera bueltatzerakoan nire amari, niri, Matxalen izena jartzea proposatu zion. Nire amak segituan ezetz esan zuen, Matxalen izena ez zitzaiola oso polita iruditzen, baina Maialen bai, polita iruditzen zitzaion eta biak ados jarri ziren Maialen izena jartzen. Azken arrazoia nahiko zentzugabea izan zen. Nire amaren amama Madalena daitzen zen, eta Maialen izenaren esanahia Madalena zenez, ba nire birramamaren izena jarri zidaten baina euskeraz. Interneten bilaketak egin ondoren aurkitu dut Maialen izena hainbat deribatu dituela, hala nola: Magdalena, Mady, Matxalen eta Maddalen. Niri Maialen izena, ez zait asko gustatzen baina konformatzen naiz. Euskal Herrian Maialen izenarekin persona gutxi daude eta ez litzaidake gustatuko izen hori galtzea. Horregatik gustatzen zait nire izenez deitzea!

Maialen Martinez 2.Y


NIRE IZENA JON DA ETA HARRO NAGO!! Kaixo, nire izena Jon da, erderaz Juan. Jon izena oso ohikoa da euskal herrian, Jon izen unibertsala da.

Orain nire izenaren historia kontatuko dizuet. Nire ama txikitatik pentsatzen zuen semea edukitzerakoan mutila izango zela eta Jon izena ipiniko ziola. Gainera ezizenetik deitzea pertsona bakoitzak forma desberdin batez erreakzionatzen du, eta gauza oso arriskutsuak gerta litezke. Adibidez pertsonak bere burua hil, burrukak, laguntza psikologikoa gerta lirateke. Nik Jon izena oso gustoko dut, zeren nire gurasoak ados zeuden Jon izena ipintzerakoan. Jon izenaren jai eguna ekainaren 24 da. Oso ohikoa da Nafarroan eta Euskadin. Naiz eta ofizialki J-rekin idazten den, baina azken denboraldian I (Ion) idazten da; baina ohikoagoa da J idazteaz.

NIRE IZENA  

DHH, BLOGABLOGAMARINELA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you