Issuu on Google+

METAMORFOSIA DBH 2. maila y Gue単es BHI 2010-2011


Metamorfosia Gaur goizean altxatu naizenean, oso arraro sentitzen nintzen. Atzo gauean oso ondo nengoen ohera joan nintzenean, baina bat-batean, oso txartu altxatu naiz. Ilez beteta nago, beltz eta marroi koloretakoak. Gorputza oso txikia da eta gainera eskurik ez daukat. Nire bi hankak, orain, bihurtu dira zortzi hanketan, eta nire gorputza mantentzen dute. Betaurrekoak jarri ditudanean, konturatu naiz hobeto ikusten dudala betaurrekorik gabe. Logela ikusi dudanean, dena berdin zegoen atzo utzi nuen moduan. Leihorantz abiatu naiz eta kalea betiko moduan zegoen, beno orain euritan dago. Lehenengo momentuan, uste nuen amets-txar bat zela, baina ez, ni apur egin nintzen eta goizean bezala nenbilen. Pentsatu nuen “hau ezin da gertatu, atzo oso ondo nengoen eta orain oso itxura txarra dut. Probatuko dut berriro lo egiten, ia betiko itxurara bueltatzen naizen.” Orduan, oherantz abiatu nintzen eta berriro lo egitera joan nintzen. Baina logurarik ez neukan eta berriro probatu nuen baina... Leire Teomiro Quesada 2.Y I.E.S Güeñes


METAMORFOSIA Amets gaizto batetik esnatu nintzenean gertatu zen. Animalia handi batean nengoen bihurturik. Nire gorputza begiratu nuen eta lodo-lodi nengoen, lau hanka neuzkan eta izugarrizko sudurra. Nire ipurdi gizen-gizenean, zerbaitek zirikatzen zidan, begiratzen saiatu nintzenean, buztan txiki eta iletsu bat neukan. Nazka ematen zidan horrelako gorputz lodia izateak. Pentsatzen nuen amets gaizto bat baino ez zela, baina logela ikustean, mundua behera etorri zitzaidan. Dena zegoen bere tokian: telebista, nire familiaren koadroa, nire amak oparitutako ordenagailua, nire nebaren patinetea... Leihotik begiratu nuen eta mendiak, zelaiak eta nire aitite-amamaren etxea hantxe bertan zeuden, beti bezala. Euria ari zuen. Nire eskuinera begiratu nuen eta iratzargailu berrian 8:30 markatzen zuen. - Nola joan eskolara gorputz honekin?- pentsatu nuen. -Eta

berriro

lo

egiten

saiatzen

banaiz?

Beharbada

berriro

esnatzerakoan nire gorputza bere era normalera bueltatuko da- esan nion nire buruari. Berriro lo egin nahian ohartu nintzen nire pisuagatik ohea apurtuta zegoela jadanik. Lurrean botata lo egiten saiatu, baina ezin, nire burko biguntsuan egin nahi nuen lo. VALERIA CASADO


Metamorfosia Orain dela zazpi edo zortzi urteko goiz batean esnatu nintzen. Ispilura begiratu nuen eta orduan izugarrizko oihua bota nuen. Berehala altxatu nintzen, eta konturatu nintzen lau hanken gainean ibiltzen nintzela. Ispilura heltzean nire burua ile horiz inguratuta zegoela ikusi nuen, eta nire gorputza horia zela. Gainera buztana nuen eta hitz egiterakoan garrasiak botatzen nituen. Ingurura begiratu nuen, eta dena betiko moduan zegoela konturatu nintzen. Armairuaren atea irekita, mobila, lanpara, zapatillak, ordenagailu portatila... Zer gertatu ote zait? Momentu horretan gauza asko sentitzen nituen, beldurra, jakinmina... Pentsatzen hasi nintzen, kalera joan, laguntza eskatu, amari deitu... Azkenean pentsatu nuen lo geratuko banintz agian altxatzerakoan nire betiko erara bueltatuko nintzela, baina alferrik, ezin izan nuen lorik hartu. Ni gorantz begira lo egiten dut eta horrela jartzerakoan hankak nekatzen zitzaizkidan.


METAMORFOSIA

Egun batean fiesta ondoren: 12:00 PIPIPI!!! PIPIPI!!!! . -Zelako buruko mina daukadan eta gainera buztana atera zait! -EEEE!! Buztana daukat!.. ez nago ametsetan eta zelako ileak ditudan,gainera laranja kolorekoak eta oso luzeak, zelako eskuak ditudan, ez dira eskuak atzaparra dira, baina oso handiak! -zer gertatu zait? Nire logelan nago, autoetako posterrekin, nire armairua eta ordenagailua . Komunera joango naiz, baina ezin dut zutik jarri, lau hanketan jarri behar naiz , espero dut nire ama ez esnatzea . Komunean sartu nintzen eta...baina zelako muturra daukadan eta zelako hortz handiak eta zorrotzak eta belari handiak eta buruaren gainean. Nire buruaren inguruan ile asko daukat eta iluinagoak dira. Uste dut ...naizela ...


Metamorfosia

Goiz batean,amesgaizto batetik esnatu nintzen.Nire bizkar handiaren gainean esnatu nintzen. Nire larruazal gogorrak ia pareta osoa ukitzen zuen.Agin luzeekin zorua ukitzen nuen eta puztuta sentitzen nintzen. -Zer gertatu ote zaio nire gorputzari? Nire betiko gela zen, baina txikiagoa ikusten nuen.Han zeuden nire jokoak,nire txanpon bilduma,egunkariak handik botata.Guztia zegoen beti bezala, baina txikiagoa zerudien.Egun eguzkitsua zen, eguzkiak gogor jotzen zuen eta argia lehiotik sartzen zen. Pentsatzera gelditu nintzen, eta hain erreala izanda hori ez zen ametsa.Lo egiten saiatu nintzen baina ezin nuen.Nik buruz gora egiten dut lo, eta ohea, pisuagatik, beherantz etzanda utzi ninduen.Saiatu nintzen zenbait alditan baina alferrik.Ezin nuen lo egin eta horrela geratuko nintzen.


Metamorfosia Goiz normal batean bezala esnatu nintzen, nire betiko erlojua begiratu eta oraindik altxatzeko goiz zela ikusi nuen. Edateko gogoz nengoen, ura behar nuen azkar, mingaina inoiz bezala urratuta neukan-eta. Eskua ahoan sartzerakoan ikusi nuen zelako atzazal luzeak nituen, ez ziren betikoak, gainera ez neukan hatzamarrik! Harritu egin nintzen benetan. Logela begiratu nuen eta betiko eran zegoen: armairu normala, betikoa, nire David Oteroren posterrekin, nire eskritorio urdina, aurreko gauean irakurri nuen liburua, atea, aulkia, paperontzia... Dena beti bezala zegoen, ez zen ezer bere lekutik mugitu. Nire gorputza begiratu nuen azkar, antsiaz. Ile mordo nituen, grisak, aurpegia ukitu eta bigote luze batzuekin topatu nintzen, eta ipurdian buztan luze eta beltz bat nuen. Ez nekien zer pentsatu, agian ez nintzela oraindik esnatu pentsatu nuen azkenean. Hori izan ala ez izan, nik berriro lo egiteko gogoz itxi nituen begiak, baina ezin nuen lortu lorik egitea. Ile gehiegi nituen eta bero izugarria ere. Mantak kendu nituen ia horrela lo pixka bat hartu ahal nuen pentsatuz, baina ez. Ohetik altxatu nintzen eta bainu gelara joaten saiatu nintzen, baina ez zegoen modurik bi hanketan mantentzeko. Ahal nuen bezala bainura ailegatu nintzen eta ikusi nuen ispilua oso urrun zegoela niretzat egun horretan. Salto bat eman nuen eta nire islada begiratu bezain laster, nire begi berde eta disdiratsuak ikusi nituen. Uste dut hori zela gertatu zitzaidan gauza on bakarra, nire begi polit berriak.


Metamorfosia Goiz batean altxatu nintzen nire ohetik baina ezin nuen! Ez neukan ez eskurik, ez hankarik, ezta hortzik ere bakarrik nuen 2, ezin nuek hitz egin. Bakarrik atera mihia eta sisisisis egin. Ez nekien zer gertatzen ari zen. Dena bere lekuan zegoen, ametsetan egongo naiz? Pentsatu nuen “zer gertatu zait?â€?, Joan nintzen narras egiten nire gurasoen logelara eta beraiek ez ziren altxatu ezin nuelako hitz egin. Etzan nintzen berriro nire logela ikustera eta zer gertatzen zen astertzera. Leihotik ikusita berdina ikuste nuen, mendi bat eta Alex Martinezen etxea... hortxe pentsaka geratu nintzen ‌ Hori da! Berak esaten du oso ona dela amets gaizto bat baduzu berriro lo egitea. Nik azkar lo egiten dut eta edozein modutan lo egiten dut. Lotan geratu nintzen pentsatzen gertatutakoa azkar pasatuko zela,ni altxatu bezain laster...


Metamorfosia Ohean nengoen. Zazpi eta erdiak ziren, altxatzeko ordua zen. Ohetik altxatzean, lau hanka neuzkan,``Lau hanka neuzkan?!´´ pentsatu nuen. Goitik behera begiratu nintzen, beltza eta zuria ziren nire gorputzeko hankak eta besoak. ``Ezin zait hau gertatu justu, eskolara joateko orduan!´´ Nire besoekin ukitu nuen gorputz osoa. Buruan bi adar neuzkan, gogorrak eta pozoitsuak. Ez neukan eskurik baizik eta apatxak, ezin nuen sinestu. Nire logela berdina zen, aurreko egunean utzi nuen bezala zegoen, baina ni desberdina sentitzen nintzen; beltza eta zuria, mantxekin eta adarrak neuzkan. Leihotik begiratu nuen, nire lorategia berdina zen. Nire letxean nengoen. Ezin nintzen joan horrela eskolara; nire lagunek nitaz barre egingo zutelako, etxean geratuko nintzen. Amaren bila korrika joan nintzenean, nire lau hankek zarata handia egiten zuten zoruaren gainean. Oso txarto sentitzen nintzen: animalia bat nintzen! eta hori ez zitzaidan batere gustatzen. Nire lehengo bizitza gustatzen zitzaidan. Ile motz motza neukan eta buztana ertaina zen. Ama aurkitu nuenean, ez zen harritu nire itxuraz. Oso arraroa iruditu zitzaidan. Beti bezala, ``Kaixo, zelan lo egi duzu?´´. Agian familiak, laguneek...normal ikusten ninduten...



metamorfosia