Issuu on Google+

Guaixeren gehigarria • 2014-03-21

Etxebizitza eta eraikuntza Dutxa-itxiturak, ezinbestekoak Dutxa bat hartzen ari garenean intimitatea eskaintzen digu manparak, baina, horrez gain, funtzio garrantzitsua betetzen du: ura dutxa barnean gelditzea. Azken urtetan, praktikotasunaz hareago estetika gailentzen ari da dutxa-itxituretan. Horrela, tratamendu berezia duten beirak gero eta gehiago erabiltzen dira, baita serigrafia ere. Gure bainugelari gehien egokitzen den modeloa aukeratzea izango da onena: bainugela txikietarako ate tolesgarriak; g e l a h a n d i e t a r a ko , berriz, ate irristatxaileak edo kanpora irekitzen diren manparak.

Bainugela atsegin egiteko zortzi aholku Bainugela erlaxatzeko toki atsegina izan dadin lor dezakegu. Gure etxeko toki intimo bat izan daiteke, eguneroko arazo eta estresak alde batera utzita, gure buruari tarte bat eskaintzeko leku baketsua. Gure bainugela eroso eta atsegin egiteko hona hemen zenbait aholku. Argitasun beroa aukeratu: Ahal dela argi naturala erabiliko dugu; hori ezinezkoa bada argi artifiziale-

ra jo beharko dugu. Argi horrek zantzu horiak izatea komeni da. Argizarien laguntzaz balia gaitezke, argi beroa eskaintzeaz gain, ukitu intimista eta lasaigarria emanez. Oihal atseginak aukeratu: Etxe osoan etxeko oihalek paper garrantzitsua betetzen dute, baita bainugelan ere. Oihalak aukeratzeko orduan oihal naturalak aukeratu: kotoia eta lihoa batez ere. Bainu-

gela jantziko dute eta berotasuna eskainiko digute. Material naturalak erabili: Zurak, zeramikak, porzelanak, beirak, metalak, harriak... Horiek guztiak epeltasun sentsazioa sorrarazteko egokiak dira. Naturalak diren materialak direnez, lurrarekin kontaktuan jartzen gaituzte eta urrumatuko gaituzte. Zumezko saskiak, dutxetarako tarimak edo xaboia

uzteko zurezko bandejek, epeltasuna sorrarazten lagunduko digute. Alanbrezko saski eta bandejak, beirazko pitxerrek edo portzelanazko xaboiontziek emozio hori sortaraziko digute. Forma sinpleak aukeratu: Sanitarioetarako zein altzari edo osagarrietarako forma sinpleak aukeratu. Elementu sinple horiek bainugelari itxura beroa eta lasaia emango diote. Pitxer edo loreekin dekora ezazu: Pitxerrak, loreak, xaboiontziak eta bestelako elementuek, batez ere itxura erromantikoa edo vintagea dutenak tokiari bizipoza eta berotasuna emango diote. Tono neutroak abantailak baliatu: Oinarrizko koloreak ondoko hauek izan daitezela: zuria, grisa edo tonu neutroak. Bainugelari argitasun eta handitasun gehiago

emango diote, epel, erlaxatzaile, natural eta minimalista aldi berean. Gainera kolore horien gainean hainbat konbinazio egin ahal izango ditugu. Horretarako hainbat koloretako osagarriz apain dezakegu. Ispiluei garrantzia eman: Ispiluek zabaltasuna ematen diote tokiari, baita argitasun handiagoa ere. Gainera, bainugela dekoratzeko orduan ezinbesteko elementua da, bereziki oso handia bada edo markoa baldin badu. Koadro edo argazkiekin dekoratu: zenbait koadro edo argazki zintzilikatuz gero, epeltasuna emango diogu bainugelari. Elementu horien bitartez pertsonalizatu dezakegu bainugela. Irudi erlaxatzaileak aukeratuz gero, lortu nahi dugun epeltasun sentsazioa eskura dezakegu.


Guaixeren gehigarria

3

2014-03-21

Zein zoru aukeratu sukalderako?

Sukaldeko gainazaletarako material berria: corian Gainazaletarako material berria da Corian, Dupont etxeak sortutakoa. Material sintetikoa da, erretxina akrilikoarekin eta aluminiozko hidroxidoarekin eginda. Hainbat esparrutan erabiltzen da, gehien batean bainugelatan, sukaldetan, eraikinen fatxadetan, ospitaleko ekipamenduetan eta gainerako altzarietan.

Moldaerraza Gardentasuna da material honen ezaugarrietako bat, beste bat da moldaerraza dela, eta hainbat diseinu egiteko aukera ematen duela ageriko juntarik gabe. Ezaugarri horiek direlaeta, abangoardiako hainbat diseinutan esperimentatu dute Corianekin. Kolore paletan 100 aukera baino gehiago daude.

Aldeko ezaugarriak: - Tenperatura beroekin ongi moldatzen da eta urradurekiko erresistentzia handia du. - Kalean jartzeko aproposa da izpi ultrabioletek ez baitute kaltetzen. - Corian zatiak eranskailu bereziekin elkartzen dira; hori dela eta, ageri-agerian gelditzen diren juntak desagertzen dira. Horrela, jarraikortasuna mantentzen duten espazio zabalen sentsazioa lor daiteke. - Ez da porotsua; beraz, orbanak erraz garbitzen dira. Hori dela eta, garbitasun handia behar den espazioetarako oso egokia da,

Etxeko lanak sukaldean egiten ditugu. Hori dela eta, argi izan behar dugu zoruak iraunkorra izan behar duela, batzuetan bustiko delako eta beste batzuetan zenbait golpe hartuko dituelako. Portzelanazko zorua, parket sintetikoa, mikrozementoa edo PVCa egokiak dira sukalderako. Hala ere, iraunkortasunaz eta gogortasunaz gain, badago kontuan hartuko behar dugun beste ezaugarri bat: garbitzeko erraza izatea, hain zuzen ere. Hona hemen hiru aukera apropos etxeko sukalderako.

Junta ilunak dituzten zoruak

kirofanoetarako, adibidez. - Homogeneoa den materiala izatean, lixatuz zaharberritu daiteke. - Inertea da, eta erretzean sortzen diren gasak ez dira toxikoak. - Zurginaren lanabesekin landu daiteke eta baxuerliebeak egin daitezke. - Gardena da. Hori dela-eta, lanparatan erabili daiteke.

Kontrako ezaugarriak: - Prezioa, batez ere, gainerako materialak baino garestiagoa delako. - Gainazaletan 205ÂşC tenperatura baino altuagoetan desitxuratzen da eta, zura bezala, urratzen da. Alde horretatik, granitoa baino ahulagoa da. - Zenbait produktu kimikok kaltetu dezakete: azetonak, zenbait

disolbatzailek... Corian material berriaz gain, hainbat aukera dugu sukaldeko gainazala janzteko, hala nola: granitoa eta silestonea.

Baldosak garbitzeko orduan tarte zuriak garbitzea izaten da zailena bai sukaldean, bai bainugelan . Hori dela eta, junta grisa edo beltza aukeratuz gero mantenua errazagoa izango da, eta ez dugu zertan zuriz margotzen ibili beharko.

Kolore argiko baldosak Betidanik pentsatu izan dugu kolore ilunak argiak baino garbiagoak direla. Hala ere, hautsa grisa izaten da eta, beraz, hautsaren tankerako koloreak aukeratuz gero, sukaldea txukun manten dezakegu lan handirik gabe. Gris argia eta beigea erraz konbinatzen diren koloreak dira. Beraz, sukaldeko zorua ez badugu egunero garbitu nahi, muturretatik alde egin beharko dugu: beltzetik eta zuritik alegia.

Trama edo marrazkiak dituzten zoruak Trama edo marrazkia duten zoruek oso ongi estaltzen dute zikinkeria. Mikrozementua edo zurezko parket sintetikoa oso egokiak dira horretarako, orbanak ezkutatzen laguntzen dutelako.


etxebizitza eta eraikuntza

4

Dekorazioa azken joerak diseinuan Urtero joera ezberdinak sortzen dira, eta beste batzuk, berriz, urtetik urtera mantentzen dira. Azken boladan arrakasta handiena duten joerak retro estiloa, art deco eta klasikoa dira. Horrek ez du esan nahi egungo berritasunak baztertu behar ditugunik; izan ere, teknologia barriak etxe-barruko diseinua eraldatzen ari dira. Alde horretatik, itxura eklektikoa gailentzen ari da: lehengo piezak oraingokoekin uztartzea. Norberaren gustuak ere guztiaren gainetik kontuan hartu behar dira; beraz, beldurrik ez izan zeure gustukoak diren objektuekin zure etxea apaintzeko eta zeure estilo propioasortzeko.

Urrezko detaileak Aurtengo joerarik nagusienetako bat da urrezko detaileak erabiltzea. Detaileak txikiak izan behar dira, hau da, kolore doratua ez da neurri handian erabili behar. Ertz doratua duen altzariak, oihal doratua duten kuxinak eta ispilu baten marko doratua besterik ez dituzu behar zure etxeak dekorazio modernoa izan dezan. Kolore suabeekin oso ongi uztartzen da joera hau, gainera.

Patroi geometrikoak Oihalen dekorazioan estanpatu geometrikoak dira arrakastatsuenak. Kuxinetarako oso egokiak dira, gauza gehiegi aldatu gabe dekorazioa aldatzen nabarmen laguntzen dutelako. Etxeko oihalez gain, hormako paperean eta altzarietan ere ikusiko ditugu. Greziar estanpatuak ere modamodan daude. Eta oihaletan ez ezik altzarien ertzetan ere ikusiko ditugu.

Kolore kontrastatuak Blocking koloreak modan jarraitzen dute: fuksia, laranja, urdina, berdea eta horia uztarturik ikusiko ditugu. Hala ere, oreka mantentzeko ziurta ezazu etxean neutroak diren elementuak badirela: horma eta altzari zuriak, esate baterako. Zure estiloa neutroa bada, poliki-poliki has zaitez blocking koloreak sartzen: pitxer, lorontzi edota margolan baten marko batean. Ausartenek saiakera egin dezakete paper margotuekin etxeko hormaren batean, edo kolore biziekin apaindutako altzariren batekin. Interesa piztuko dute zalantzarik gabe.

detaileak XVIII. eta XIX. mendeetako estatuak eta arte lanak dira. Greziar eskulturak ere erabiltzen dira apaintzeko.Joera hau ohatzetan ikusten da maiz, viktoriar burukoak piri-pirian baitaude. Nolanahi ere, dekoratzeko orduan eklektikoa izatea da onena, hau da, hainbat estilotakoak uztartzea.

Mundu osoko osagaiak uztartzea Aurtengo beste joeretako bat da handik eta hemendik ekarritako detaileak uztartzea bidaiariaren bilduma osatuz. Hango eta hemengo oroitzapenekin apain dezakezu zure etxea, ukitu ezberdinekoak badira hobe,

eta zer esanik ez kolore biziak badituzte. Hainbat etniatako elementuak uztartuz giro interesgarri eta bizia sortuko duzu. Detaile horiek guztiak kolore neutrodun altzari eta bestelako elementuekin konbina itzazu, landareak, esaterako, itxura bohemioa emateko.

Kolore beltza Gero eta erabiliagoa da kolore beltza. Joera, hala ere, aldatu da. Lehen altzari beltzak jartzen ziren, orain, berriz, hormak beltzez margotzeko joera dago, edo lakatutako altzariak jartzekoa ere bai. Beltza ez da gehiegierabili behar, giroa eleganteagoa izateko baino ez da erabili behar. Detaile txiki batzuen bitartez lor daiteke efektu hori: loreontzi beltz baten bitartez, adibidez. Beltza erabiltzeko eta dekorazio oso iluna ez egiteko beltza zuriarekin nahastea da aukera bat, erdi eta erdi. Nahasketa hori oihalen estanpatu geometrikoekin ikusten da, esate baterako.

Estilo klasikoa Zaharra den guztia modan dago aurten. Iaz retro estiloa eta Art Deco joerak modan jarri ziren, aurten, berriz, estilo klasikoa da nagusi. Gehien ikusten diren

Mota guztietako egongelak Lanegun neketsua izan da, eta nekea arintzeko atseden on bat hartzea baino hoberik ez dago. Nola? Zu inguratzen zaituen guztiak zure zentzumenak iratzartzen ditu. Zeure izaeran inspiratutako egon-

gela batean lasai ederrean egon zaitezke. Egongelarako nahi adina altzari topatuko dituzu, kolore eta forma guztietakoak, norberari egokitutakoak. Egongelarako altzariak, telebistarako moduluak,

liburute giak, apalate giak, sofak, besaulkiak —erlaxatzaileak edo motordunak—, mahaiak, aulkiak, alfonbrak, diseinuzko klasikoak, kafemahaiak‌ Aukeratu baino ez duzu egin behar.


Guaixeren gehigarria

5

2014-03-21

Energia ziurtagiria: derrigorrezkoa alokatzeko edo saltzeko Iazko ekainaz geroztik etxebizitza guztiek Energia-Eraginkortasunaren Ziurtagiria izan beharko dutela agintzen du 235/2013 Errege Dekretuak. Derrigorrezkoa da, beraz, etxebizitza alokatu edo saldu nahi badugu, baita etxebizitza eraiki berrien kasuan ere. Etxebizitzen Energiaeraginkortasunaren Ziurtagiriak 10 urteko iraunaldia du eta 120-160 euroko kostua. Ziurtagiri honek etxebizitzaren ezaugarri energetikoei buruzko informazioa ematen du eta, zehazki, etxebizitzaren erabilerak dituen CO2 isurketen berri zehatza ematen du. Bestalde, eraikuntzaren isolamenduaren ezaugarriak zehazten ditu. Horrez gain, eraginkortasunenergetikoa hobetzeko egin daitezken berriztapenak eta gomendio batzuk eransten dira

dokumentuan.

Aplikazio eremua: • Eraikin eta etxebizitza berriak (2007az geroztik derrigorrezkoa). • Saldu edo errentan jarri nahi diren etxebizitza eta eraikuntzak. • +250m2 baino azalera erabilkor handiagoa duten eta aginte publikoarenak diren eraikin edo eraikinen zatiak, herritarrek maiz

Aurrezpen eta energia eraginkortasun azterketak eta instalazioak egiten ditugu

2013ko SARI NAZIONALA: aurrezpen eta eraginkortasun energetikoaren jardunbide hoberenari

INDUSTRIAN • Energia fakturaren optimizazioa (elektrizitatea eta gasa). • Energia kontsumoen monitorizazioa denbora errealean. • Energia auditoriak. • Energia aurrezten duten instalazioak: berokuntza, klimatizazioa, aire konprimatua, argiztapena eta abar. • Mantenimendua. ERAIKUNTZETAN • Eraikuntzen energia ziurtagiria. • Energia auditoriak. • Kontsumo txikiko eraikuntzen diseinua. • Biomasa galdarak: pelleta, ezpalak, egurra.

Aritzalko industrialdea 24 zk. 31820 ETXARRI ARANATZ T. 948 46 11 35 eseki@eseki.com

ADMINISTRAZIOAN • Argiteria publikoaren auditoriak. • Eraikuntza publikoen kudeaketa energetikoa. • Energia Zerbitzuen Enpresa.


etxebizitza eta eraikuntza

6

Energia kontsumo txikiena duten eraikinek A motakoak dira. Hortik aurrerakoek energia kontsumoa handiagoa behar dute

erabiltzen dituztenak. • Ziurtagiriarekin batera egiten den txostenak ondoko datu hauek jaso behar ditu: • Eraikinaren datuak: Datu orokorrak eta isolamendua eta instalazioei buruzko datuak. • Kalifikazio orokorra: CO2 isurketek emandakoa (kalifikazio energetiko orokorra). • Zerbitzuen kalifikazio partziala: Berokuntzan, hozketan, edateko ur sanitarioa eta argiterian, CO2 isurketek emandakoa. • Energia eskaeraren kalifikazioa: Berokuntza, hozketa eta argiteriarena. • Lehen energiaren kontsumo orokorra eta zerbitzuka zatikatua: berokuntza, hozketa, edateko ur

sanitarioa eta argiteria. • Hobekuntza gomendioak: Hobekuntzaren azalpena eta energia eskaeran eta CO2 isurietan izanen duenaldaketa.Hobekuntzenondorengo kalifikazio energetikoa. • Inspekzio, froga eta ziurtapenak: Teknikariak eginak.

300 eta 600 euro bitarteko isunak Arau berria martxan jarri ondorengo 6 hilabeteko epea pasatu eta gero, ziurtagiririk gabe etxebizitzak alokatzeko edo saltzeko iragarkia jartzen duenak zigor arin bat jaso dezake: 300-600 euro bitarteko isuna. Arauak ere bestelako zigor batzuk aurreikusten ditu doku-

mentua faltsutzeagatik edo horretarako eskumenik gabe ziurtagiriak egiten dutenendako. Zigor larri edo oso larrien kasuan 6.000 euroko isunak ere jasotzen ditu arau berriak.

Atik Gra, zazpi letra: Egiaztagiria letren bidez adierazten da grafikoki. Atik hasi eta G letraraino iristen da eskala. Elektrotresnen etiketen oso antzekoa da. Letra horien bitartez ematen zaio etxebizitza bakoitzari energia efizientzia maila zehatza. Energia kontsumo txikiena duten eraikinek A motakoak izango dira eta hortik aurrerakoek energia kontsumoa handiagoa beharko duten eraikinak mailakatzen dira.

Ziurtagiria duten etxebizitzen %1,37k besterik ez du kalifikaziorik onena Etxe-agentziak kexu Nafarroako 8.000 eraikinetatik gehienak E mailakoak dira

Nafarroako eraikin eta etxebizitzen energia-eraginkortasuna oso txikia da. Erregistroko datuek, behintzat, errealitate hori azalerazten dute. 7 hizkiko eskala batean, A eraginkorrena badaeta G eraginkortasunik txikiena duena,

ziurtagiri energetikoa duten Nafarroako 8.000 eraikinetatik 109 etxebizitzek baino ez dute A kalifikazioa; gehienak E mailakoak dira (3.770); ondotik daude D mailakoak (1.622) eta G mailakoak (1.030). Sistemahorren bitartez, teorian,

energetikoki eraginkorragoak diren etxebizitzen alokairua eta salmenta sustatu nahi da. Tamalez, errealitatea bestelakoa da, izan ere, eskaintzarik handiena dago kalifikazio energetiko baxuenaduten eraikinetan.

Nahaste galanta sortu du higiezinen sektorean ziurtagiri energetikoaren ezarpenak. Izan ere, iazko ekainaz geroztik etxe agentziak behartutadaudeesaterasaltzenedo alokatzendituztenetxebizitzekzein etiketa energetikoa duten. Ziurtagiria egiteko ardura jabearena izan arren, etxe-agentzien erakusleiho etawebatarietanadierazibehardute eraikinaren kalifikazioaren hizkia gutxienez. Etxe-agentziek azaldu dute erakusleihoan etxebizitzen kalifikaziorik agertzen ez badira ez duela esan nahi eskaintzen dituzten etxebizitzek ziurtagirik ez dutenik. Izan ere, derrigorrez aurkeztu behar dute salerosketa eskriturak edo alokairu kontratua sinatu aurretik. Etxe-agentziek duten arazoa da zenbait jabek ez dutela gastua bere gain hartu nahi —etxebizitza zaharren kasuan, adibidez—. Izan ere, goitik behera zaharberritu behar den etxebizi-

tza batean efizientzia ziurtagiria egitea dirua alferrik gastatzea da. Askoren ustez, arau berri honen helburua dirua biltzea da. Kexu dira Gobernuak ez duelako informazio kanpainarik egin, zalantza ugari daude funtzionamenduari dagokionez, eta Industria Departamentuari luzamendua eskatu diote lege berrira egokitzeko denbora gehiago izateko.


Guaixeren gehigarria

7

2014-03-21

Nola berotu etxea, sakela asko hoztu gabe

Energia kontsumoa gutxitzeko behar baditugu, termostatoa 15 ºCNorberak aztertu behar baino merkeago erosten dutelako. Etxebizitza bloketan bizi direnenek, moduen bila hasita, berogailu sis- tan jartzea komeni da. Etxea ez da du zein berogailu mota berriz, gasa edo gasolioa erabiltzen tema eraginkorragoak erabiltzea da hoztuko, eta alferreko berorik ere komeni zaion etxerako. dute gehien bat. Kasu horietan, irtenbideetako bat, kronotermos- ez du emango. galdara komuna edo norbanakoa- tatoak, adibidez. Tresnen mantenEgunean zehar, 20 ºC-tan jarri Zein etxebizitza mota tze lanak egoki egiteak ere asko behar da termostatoa. Lotara joanrena izan daiteke. duen ikusi beharko du, laguntzen du. Batekin eta bestea- dakoan, aski da 15 eta 17 ºC artean zein ingurutan bizi den, Energia kontsumoa rekin, % 10-40 energia gutxiago uztea. 20 º C-tik gora igotzen dugun kontsumitzea lor dezakegu. gradu bakoitzeko, % 6-8 energia jaisteko irizpideak zer-nolako ohiturak gehiago kontsumitzen du. dituen etxean eta Neguko energia beharrei erantzu- Termostatoa, Gehien erabiltzen zenbat gastatu nahi teko diru asko behar izaten da, eta funtsezko tresna gehiena berogailuak erretzen du: diren tenperaturak: duen tenperatura familia batek energian gastatzen dituen hamar euroko, sei berogai- kontrolatzeko Konfort-tenperatura. ErabiltzaileSakanan azken urtetan hedatzen ari da pellet-galdaren erabilera. Hala, gero eta familia gehiago dira etxea berotzeko pelletk erabiltzen dituztenak eta pozik daude sistemarekin, merkea eta garbia delako. Gure inguruan baso zabalak daudenez, eta herriek urtero epaitzaateratzen dutenez, badira beste familia asko egurrarekin berotzen dutenak etxea. Udan zuhaitzak botatzen dituzte eta hurrengo negurako egurra egiten dute. Horiek ere pozik daude egurra gainerako erregaiak

luarendako dira. Instalazioa ongi egina edukitzea eta berogailua behar bezala erabiltzea lagungarriak gerta daitezke berotzen diru gutxiago joan dakigun. Baina, inguru hotzean bizi bagara, hotzari nolabait aurre egin beharra izango dugu. Horretaz gain, kristal egokiak jarri edo ez, paretak ongi isolatuta eduki edo ez... Horrek guztiak ere badu eragina hileroko ordainagirian. Izan ere, berogailu beharraren %25-30, leihoetatik beroa galtzen delako sortzen da.

Zergatik erabili pelleta? Egurrezko pelletei esker, berogailurako erregai fosilak ordezkatzen ahal ditugu modu garbian, eta CO2 gutxiago isuriko dugu atmosferara. Izan ere, pelleta erretzean zuhaitza bere bizitzan xurgatutakoa besterik ez da sortzen. Oso garbia izateaz gainera, ederki erretzen delako nabarmentzen da. Kalitate handiko produktua da, eta, gainera, oso erosoa erabiltzailearendako. Egurrezko pelleta etxerako edo industriarako erabili daiteke, baita beste esparru batzuetan ere: kiroldegietan, hoteletan…

Ekologikoa eta iraunkorra CO2-ren igorpenei dagokienez, biomasaren erabilera neutroa da, zuhaitzek haztean xurgatzen duten CO2 kopurua eta horien egurra erretzean sortutakoa berdintsuak baitira. Horregatik, biomasak energia sortzeko igortzen duen CO2 guztiak ez du bere portzentajea handitzen atmosferan, eta, ondorioz, berotegi efektua murrizten eta klima aldaketa etengabea saihesten laguntzen du.

Energia kontsumoa gutxitzen laguntzeko, maskor-termostatoak jar ditzakegu berogailuetan (20-25 euro balio du bakoitzak) edo, bestela, pareta-termostatoak (17 eurotik 100 eurorainokoak daude). Oso erraz jartzen dira, eta %8 eta %13 artean aurrezten da energia. Beste aukera bat da kronotermostatoak jartzea, denbora programatzeko aukera ematen dutenak: zer komeni zaigun, halaxe programatu. Etxetik kanpo ordu batzuk eman

ak etxean daudenean izaten den tenperaturari esaten zaio. 20 ºC-koa izaten da. Aurrezte tenperatura. Erabiltzaileak etxetik tarte batez irteten direnean izaten den tenperaturari esaten zaio; etxea ez hozteko behar izaten den maila da. 15 ºC-tan jartzea gomendatzen dute. Izoztearen aurkako tenperatura. Neguan hodietako ura ez izoztea izaten da helburua, berogailu sistema matxuratu baitaiteke hori gertatuz gero. Nahikoa izaten da 5 ºC-en

inguruko izatea tenperatura.

Bero segurua Berogailuari edozein gauza arraro sumatu orduko, ekoizleen zerbitzu teknikoarekin edo baimendutako instalazio enpresa batekin jarri behar dugu harremanetan. Galdararen sugarrari begiratu, ongi dabilen edo ez ikusteko. Sugarrak urdin kolorea badu, eta gorabeherarik gabea bada, egoki erretzen ari den seinale. Gas usaina antzemanez gero, ez dugu piztu behar ez etengailurik, ez tresna elektrikorik ezta pospolorik ere. Ateak eta leihoak ireki, gasaren giltza itxi, eta baimendutako enpresa bati deitu behar diogu, instalazioa azter eta konpon dezan. Berogailu elektrikoak edukiz gero, ez ditugu ukitu behar esku edo oin bustiekin. Sekula ez dugu ukitu behar oinutsik bagaude, bainugelan, batik bat. Ez dugu jarri behar arroparik berogailuen gainean, eta bestelako gauzarik ere ez; arropa bustia lehortzeko erabiltzen baditugu kontsumoa handituko dugu.

Energia alferrik ez gastatzeko aholkuak Berogailu kolektibo bat badaukagu eta bero gehiegi dagoela iruditzen bazaigu, ez dugu leihorik ireki behar; aski da berogailuen giltza ixtea. Leihoak ez ditugu behar baino denbora gehiago eduki behar irekita. Hamar minuturekin nahikoa izaten da gela bat haizeberritzeko. Eguzkia dagoenean, saretak ireki eta gortinak baztertu behar ditugu, eguzkia sar dadin. Iluntzen duenean, berriz ere itxi egin behar ditugu, berorik gal ez dadin. Oso leku hotzean bizi ez bagara behintzat, berogailua itzali egin behar da gauez, etxean pilatu den beroarekin nahikoa izaten baita. Aire beroa sabaian pilatu ohi da eta hori mugiarazteko sabaiko haizagailu bat erabiltzea da egokiena. Haizagailuaren besoek aire beroa jaitsi egiten dute, eta orekatu egiten da tenperatura. %30 energia inguru aurrezten da.


Guaixeren gehigarria

9

2014-03-21

Etxebizitza aseguruetan Sakanan parte gehien duten gertakariak Sakanako etxebizitza gehienetan gertatzen diren ezbehar ohikoenak kristalen apurketak eta urak eragindako kalteak izaten dira. Gure eskualdeko aseguru-etxeek gehien jasotzen dituzten parte gehienak izaten dira horiek. Hala ere, azken hilabeteetan izan dugun eguraldi haizetsua dela medio, haize bolada bortitzek zenbait teilatu kaltetu dituzte. Hori dela eta, sakandar askok abisua eman behar izan diote beren aseguru-etxeari. Etxeko aseguruak, gehienetan hartzen du bere gain haizeak eramandako teilak konpontzea. Kalte elektrikoen eraginez sorturiko kalteak ere maiz gertatu dira Sakanan azken boladan. Argi-indar tentsioaren gorakada eta beherakada bortitzek kaltetutako galdaretako txartelen kasuan, adibidez. Berogailu galdararen txartel elektronikoak nahiko garestiak dira, 500-600 euro inguru balio dute, eta etxeko aseguru askok horrelako kalteak estaltzen dituzte. Maiz ematen den bestelako partea izaten da etxetik kanpoko gertatutako ebasketena. Aseguru

gehienek estaltzen dute etxean bertan gertatutako lapurretak, baina beste zenbaitetan etxetik kanpo gertatutakoak ere estaltzen dituzte. Estaldura horiek ez dira mugagabeak izaten, diru muga batera arte ordaintzen dutelako. Kasu gehienetan, 200 eurora arteko estaldura ematen dute. Sutea, uholdeak, tximista baten erorketa, bitrozeramika plaka edo komuneko taza haustea, urak eta elektrizitateak sortutako kalteak, elikagaiak hondatzea edo galtzea... Hainbat kalte estaltzen dituzte etxeko aseguruek. Urteak aurrera joan ahala, gainera, aseguru-etxe askok gero eta estaldura zabalagoak eskaintzen hasi dira. Bezeroak

erakartzeko estaldura berriak sortu dituzte zenbaitzuk: brikolaguntza, etxetresnak konpontzeko estaldura, osasun-laguntza eta beste asko. Bukatzeko, ezin dugu aipatu gabe utzi etxeko aseguruek bere gain hartzen duten estaldura garrantzitsua: erantzukizun zibila. Etxean bizi diren senitarteko guztiek (aseguru batzuek etxean bizi diren 18 urtetik gorako seme-alabak ere estaltzen dituzte) hirugarren bati egindako nahigabeko kalteak estaltzen ditu erantzukizun zibilak: loreontzi baten erorketaren ondorioz hirugarren bati sortutako kalteak, adibidez, edo azkenaldian gertatutako benetako kasua: pala jokoan nahigabe haustea jolaskidearen hortzak. Sakanako aseguru-etxeak lantzen ari diren beste esparru bat babes juridikoarena da. Estaldura horri esker ari dira sakandar batzuk euren lege-arazoak bideratzen. Horrela, gero eta gehiago ikusten dira erretiratzeko izapidean abokatuaren laguntza eskuratu dutenak etxeko aseguruari esker.

Etxea ongi aseguratzeko gakoak • Eskatu informazioa hainbat konpainiatan eta konpara ezazu polizen kalitatea-estaldura-prezioa erlazioa, bakoitzaren aldeko eta kontrakoak haztatuz. Sinatu aurretik, aztertu arretaz kontratuko baldintza orokor eta bereziak eta irakurri ondo klausula guztiak. • Kexu-iturri izaten direnez, begira arretaz mugapenak eta salbuespenak, maiz horien berri berantegi ezagutzen dugulako: ezbeharra gertatu eta estaldura eskatzen dugunean. •Argiitzazuzalantzaksortaraztendizkizuten kontratuaren gorabeherak eta eskatu klausula bakoitzaren balizko interpretazioez azalpenak. Ohiko dudak, ezbeharra gertatu denean arazo gehien sortarazten dituztenakhauekdira:estalitadagoen diru-kopurua, frankiziarik ba ote dagoen eta etxea utzi beharra bezalako kasu bereziak. • Eska ezazu aseguru-kontratuaren aldaketa eta eransketa guzti-guztiak idatziz. Kontratua sinatu ondoren, ez onartu aldebakarreko eraldaketarik egitea, zure kalterako bada. •Egiaztaezazuordaindukoduzunprimanerantzukizunzibilasartuadago-

ela (ondo merezi du kontratatzea). Argitu,ordainketazatikaegitekotan, gehiago ordaindu behar duzun ala ez; baita komisio, tasa edo zergarik ordaindu behar den ere. • Gorde aseguru-dokumentazio osoa: kontratua, klausulak, ordainagiria eta, areago, publizitatea ere: balizko erreklamazioa jazotzean baliagarri izango zaizkizu, agian. • Kontrata itzazu estaldurak zeure premien arabera: izan ere, estaldurak ez dira berdinak izango etxea zurea denean edo errentan hartua duzunean. Alokairuan bizi bazara, asegura ezazu edukia bakarrik; edukitzailea jabearen kontua da. Etxea zurea duzunean, berriz, biak egitea komeni zaizu. • Azaldu kontratuan zure ondasun baliotsu guztiak: bitxiak, larruak, artelanak eta antzinako altzariak. Aipamen horrek poliza garestitu bai, baina, lapurreta edo bestelako ezbeharrik jazotzekotan, galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu. • Pisuan bizi bazara, egiazta ezazu auzo-komunitateak daukan aseguruak, etxebizitzei komun zaien zonak estaltzeaz gainera, ezbeha-

rra izatekotan «berriaren baliarekin» indemnizatzen duen. Horrela bada, asegura ezazu zure etxeko edukia, erantzukizun zibila barne. Edukitzailea, berriz, komunitatearen aseguruak estaliko du. • Poliza sinatu ondoren balio bereziko ondasunik erosten baduzu, jakinaraz iezaiozu konpainiari, eskuratu berri hori ere aseguraturik egon dadin. • Gorde zure etxeko altzari eta bestelakoen faktura guztiak. Ezbeharrik gertatzen bada, ondasunak zureak direla eta hainbeste kostatu zaizkizula frogatzeko balioko dizute. • Begira arretaz kontserbazio txarraren ondoriozko kalteak. Ezbeharra zure utzikeriagatik gertatu bada, baliteke aseguratzaileak ordaintzeari uko egitea. • Bete itzazu aseguratzaileari ezbeharraren berri emateko epeak eta formak. Eman iezaiozu ezbeharrariburuzeraguztietakoinformazioa. •Ezbeharrajazotzenbada,zazpiegun dituzu konpainiari kalteen berri emateko. Ez agindu hondatutakoa konpontzea aseguru-konpainiaren baimena hartu aurretik.

Batez beste 150-200 eurorengatik hainbat kaltetarako estaldurak kontratu ditzakegu gure aseguru-etxearekin. Horrela, ezbeharren bat gertatuz gero, gure etxeko kalteak konpontzeko estaldura izango dugu. Sinatu aurretik letra txikia ongi irakurtzea gomendatzen dute adituek, aseguru-etxeak estaltzen duena eta estalduratik kanpo gelditzen diren kasuez informatzeko.


etxebizitza eta eraikuntza

10

Lan bertikala, lan batzuetarako aukera egokia Lan bertikalen sektorea lanbide berria da. Eraikinetan egin beharreko lan zailetarako gero eta gehiago hautatzen den soluzioa. Izan ere, estruktura handirik instalatu gabe edo makina pisutsurik erabili gabe arinago egin daitezke egin beharreko konponketak, gehienetan lan zehatzak. Lan bertikala deritzo progresio tekniken bidez egiten direnen lanei: hala nola, alpinismoa, eskalada eta espeleologiatik datozenei, herri eta hiri inguruari egokituak. Teknika horiek aplikatuz, trafikoari, oinezkoei eta gainerakoei eragozpen gutxiago sortarazten zaizkie, beraz, hirigune jendetsu eta leku zailetarako apropos aproposak dira. Gainera, kostuak nabarmen aurrezten dira beste teknikekin alderatuz azpiegitura arinagoak erabiltzen direlako.

Lan bertikalak egokiak dira lan zehatzetarako: zaharberritzetarako, obra bukaerako garbiketetarako eta abarretarako.

Lan bertikala aproposa da honakoetarako: •Txosten teknikoen garapen eta ebaluaketa. •Eraikinen eta monumentuen zaharberritzea. •Obra zibilak (zubietan, presetan, e. a.). •Bizi-lineen instalakuntza. •Horma eta patioen pintaketa. •Gas eta iturgintza instalazioak. •Kanaloien instalakuntza eta mantenua. •Iragazteak, zabalkuntza loturak. •Egituren konponketak eta babesteak.

Iturgintza berria nanokamera eta kamera robotizatuei esker Teknologia berriek mesede handia egin diote iturgintzari. Izan ere, iturginen artean nanokamerak erabiltzen hasi dira eta, horri esker, ez dugu zati handi bat hautsi behar, zehatz-mehatz jakin dezakegulako fuga non dagoen. Nanokamerekin batera kamara robotizatuak ere erabiltzen hasi dira lanbide honetan. Biei esker zehaztasun osoz lokalizatu daiteke arazoa eta irtenbiderik egokiena eman.

•Mantenu industrialak. •Beira, egitura, e. a.-en garbiketak. •Hiri-hegaztien kontrola. •Aerosorgailuen mantenua eta garbiketa. •Telekomunikazio-dorretako lanak. •Elektrizitate ariak. •Inausketak. •Errotulu eta publizitate elementuak. •Ezpondak eta horma harritsuak. •Elementu arriskutsuak erretiratzea. •Tximinien garbiketa.

Abantailak Aldamio eta egituren instalakuntzan aurrezteko aukera ematen du lan bertikalak. Lanbide horretan aritzen diren lagunak teilatutik zintzilikatzen dira eta egin beharreko lanak egiten dituzte: margoketa, iturgintza, igeltserotza eta garbiketa lanak. Denetarik egin dezakete, makinaria astuna behar duten lanak izan ezik. Horretarakoaldamioak muntatu behar dira. Lan bertikalek duten beste abantaila bat azkartasuna da. Berehala has daitezke lanean aldamioak muntatu gabe. Sokak eta segurtasun neurriak muntatu behar dira lan bertikaletarako, baina gehienez ere goiz oso bat emango lukete horretan. Hori dela eta, lehenengo egunetik lanean hasteko prest egonen lirateke.

Utzitakoak

Lanbide segurua da? Batzuetan beldurra pasatzen dute. Baina segurtasun neurriak oso zorrotzak dira eta akats mekanikoarengatik ez da istripurik egon, soka edo erremintengatik. Hala ere, izan diren istripuak akats humanoengatik gertatu dira. Hori dela-eta, beti bi soka eramaten dituzte, batetik zintzilikatzen dira,

eta bestea segurtasunekoa da. Horrek ziurtasuna ematen dio beharginari. Eguraldi txarra egiten badu zenbait lan ezin dira egin: haizearekin ezinezkoa da lan egitea, baina garbiketa lanak egiteko euria egiten badu ez dago arazorik. Jendeak gero eta gehiago eza-

gutzen du lanbide hau. Hasieran enpresa handiek baino ez zuten zerbitzu hori erabiltzen, orain, berriz, edozeinek eskatzen die laguntza enpresa hauei. Gainera, krisiaren eraginez, gero eta jende gehiagok beste aukera batzuk bilatzen ditu konponketa lanetarako.


Guaixeren gehigarria

11

2014-03-21

Arkitekturaren joera berria: arkitektura bioklimatikoa Zaborra modu berri batez sailkatzen dugu gaur egun, inguruarekiko kontzientzia handiagoa dugu eta gure kontsumo ohiturak ere aldatzen ari dira. Arkitektura ere, ez da eragin horretatik kanpo gelditu: ekoarkitektura, bioarkitektura edo arkitektura bioklimatikoa bezalako izenak barrabarra entzuten ditugu gaur egun. Izen horiek guztiek helburu nagusia dute: ingurumena zaintzea: CO2 jaitsiz e eta energia-eraginkortasuna hobetuz.

Estetika hutsa baino garrantzitsuagoa da eraginkortasun energetikoa Orain dela urte gutxira arte estetika zen irizpide nagusienetako bat arkitekturaren lanbidean; orain, berriz, bestelako irizpide batzuk gero eta indar gehiago hartzen ari dira: eguzkiaren orientazioa, isolamendua, material birziklagarriak erabiltzea, aireztapena...

Europako Batasuneko iparraldeko herrietan aspaldi hasi ziren alor hori jorratzen. Euskal Herrian oraintsu hasi gara 4 cm-ko isolamendua etxeetan jartzen; Alemanian 20 cm-koa jartzen ari diren bitartean.

Etxe bioklimatikoak Energia-kontsumo minimoa daukaten etxeak etxe bioklimatikoak dira. Etxebizitza batek eragin dezakeen inpakturik gogorrenetakoa da etxearen biziiraupen guztian

Muro Trombe Orientazioari begira bi aukera daude: etxebizitzako gelarik erabilienak eta ateak hegoaldera begira izatea eta hegoaldeko horman beirazko berotegi bat eraikitzea, Muro Trombe alegia, eguzkiaren berotasun guztia hor pilatzeko. Bi aukerekin, eguzkiaren argia eta berotasuna zuzenean aprobetxatu ahal izango dira egunaren zati handi batean. Iparraldera begira, berriz, gutxi erabiltzen diren gelak egongo dira, beroak hortik ihes egin ez dezan. Gainera, etxearen isolamenduak oso ona izan behar du, egunean zehar pilatzen den berotasuna gauez gal ez dadin. Isolatzeko mota askotariko materialak erabil daitezke, eta etxebizitza jasangarria eraiki nahi bada, materialek ere halakoak izan beharko dute: birziklatuak, edo, gutxienez ,birziklagarriak.

izango duen energia kontsumoa. Etengabe behar da energia, eta eskaera hori betetzeko, erregai fosilak erabiltzen ditugu. Elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren prozesuek CO2-ko produkzioa nabarmenareagotzen dute, eta hori saihesteko modu egokiena energiagastua gutxitzea da. Elektrotresnek duten antzeko baremoa sortu da orain etxebizitzetarako: Energia-Eraginkortasun Ziurtagiria. Funtzionamendurako energia gutxien behar

duten elektrotresnak A mailakoak dira eta gehien gastatzen dutenak G mailakoak. Eskala hori bera aplikatzen zaie gaur egun etxebizitzei.

A maila izatea edo passive house helburu Passive house izendapena duten etxebizitzek 15 kw/orduko berokuntza eskaria dute urteko eta metro karratu bakoitzeko. Gure inguruko etxe gehienen batez bes-


etxebizitza eta eraikuntza

12

Utzitakoa

teko gastua, berriz, 100 kw/ordukoa da; passive etxeena baino % 666 handiagoa.

Eraikuntza mota garestiagoa baina luzarora begira errentagarria A motatako etxebizitza bero mantentzeko energia gutxiago beharko da eta luzarora begira merkeagoa izangoda bertan bizitzea. Beraz, hasieran, etxea eraikitzea garestiagoa den arren, luzarora begira errentagarriak suertatzen dira irizpide bioklimatikoekin eraikitako etxebizitzak, elektrizitatean, erregai fosiletan eta abarretan kontsumituko duguna txikiagoa izango delako. Etxebizitza bioklimatikoa energetikoki autonomoagoa da, eta hori lortzeko ezinbestekoa da diseinu egokia izatea. Diseinuarekin etxebizitzaren kontrol termiko eraginkorra izatea lortzen da: eraikuntza bera da energia hartu, gorde eta banatzen duena, bai udan baita neguan ere. Etxebizitza bioklimatikoaren energia-iturri garrantzitsuena eguzkia da. Edozein lekutan errazen aurki eta aprobetxa daitekeen

energia da, merkea, garbia eta agortzen ez dena. Etxe bioklimatikoen diseinuak eguzti-energia ahalik eta gehien baliatzeko helburua dute. Energia hori erabiltzen da etxea berotzeko, argiztatzeko eta ura berotzeko. Aire beroak igotzeko joera duela probestuz, etxea egoki airezta daiteke energia gasturik gabe. Etxea diseinatzeko orduan, ongi aztertu behar dira eraiki behar den tokiko klima, eguzkiaren ibilbidea eta beroaren transmisio-moduak. Horretaz gain, eraiki behar den lekuko orografia, haizearen norabide ohikoenak, landaredia... kontuan hartu behar dira.

Goian Lakuntza Kalor Groupen lantegi berria. Behean, Sakana Kooperatibaren bulegoen eraikin berria.

Nola aprobetxa daiteke eguzkienergia? Eguzkiaren bidez etxe osoa berotzea da helburu nagusia, horretan kontsumitzen baita energia gehien. Eguzkiak ematen duen energia egoki aprobetxatuz gero, ez dago berotze-edo hozte-sistemarik erabiltzeko inolako beharrik. Horretarako etxearen orientazioa, isolamendua, aireztatzea eta landaredia dira kontuan hartu beharreko faktorerik garrantzitsuenak.

Neguan goxo-goxo, eta udan fresko-fresko Etxe- inguruko landarediak ere lagun dezake etxearen egonkortasun termikoan. Eguzkiak gehien jotzen duen lekuetan zuhaitz edo zuhaixka hostogalkorrak landatuz

gero, onura bikoitza izango dugu: udan itzala izango dugu eta neguan, berriz, hostoak galtzean eguzki izpi denak pasatzen utziko dute eta argiztapen egokia lortuko da. Zerotik hastea hoberena izaten den arren, gehienok dauka-

gunarekin konformatu beharra daukagu. Hori, alabaina, ez da aitzakia daukagun etxebizitzan aldaketarik ez egiteko. Izan ere, zaharberritzetan ere aipatutako irizpide bioklimatikoak kontuan har ditzakegu.


Guaixeren gehigarria

2014-03-21

Sakanako eraikin industrial berriak Pabiloiak barra-barra eraikitzen ziren garaian, orain dela 20 urte, aurrefabrikatutako moduluekin egiten ziren azkar eta ahal zen merkeen eta guztiak antzekoak izaten ziren. Gaur egun, berriz, ez dira horrenbeste lantegi jasotzen eta egiten direnak estetika berezi batez egiten hasi dira. Horren adibide esanguratsu eta ederrak ditugu Lakuntzan: Lakuntza Kalor Group eta Sakanako Kooperatibako bulegoen eraikin berriak, baita Altsasuko Dantzaleku futbol zelaiko aldagela berria eta Arbizuko industrialdean eraikitzen ari diren Baikorren lantegia. Nortasuna duten eraikinak dira, inguruan egoki txertatuta daudenak. Eraikin berri horien bitartez enpresa kanpora zabaltzen dela dirudi. Haren izaerari buruzko mezua iradokitzen dute, zerbait komunikatzen dute, ideia bat. Baikor enpresa ere, horrelako irizpideekin berritu dute. Utzubar industrialdearen zati berrienean eraikitzen ari dira, errepidearen beste aldean, eta kanpo aldean fundizioaren ideia irudikatzen duten serigrafia jarri dute. Fatxadan hodeiak jarri dituzte, baina zuri-beltz egotean kearen ideia irudikatzen dute. Maria Pilar Bakaikoa arkitektoak azaldu digunez “ikutu artistikoa eman nahi izan diogu; ez ditugu hodeiak huts-hutsean sartu, diseinu lanketasakonaegindugu.Lantegiaberaenpresarenmarkaindartzeko elementu garrantzitsua da�.

Goian, Arbizuko industrialdean eraikitzen ari diren Baikorren lantegi berria. Eskubian,Altsasukoigerilekuen ikuspegia. Futbol zelaiko aldagela berria oso ongi uztartzen da Dantzalekuko igerilekuen ingurunearekin.

13


etxebizitza eta eraikuntza

14

Etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak:

Urtetik urtera zorrotzagoak dira baldintzak

BABESTUTAKO AURREKONTUA

Baldintzak zorroztean diru-laguntza gutxiago ematen dituzte orain. Eraikuntza sektoreari eta inguruko gremioei mesede gutxi egin dio aldaketak Diru-laguntzak emateko baldintzak gogortzen ari dira urtetik urtera eta aurten ere Nafarroako Gobernuak gogortu ditu baldintzetako batzuk. Horren ondorioz, urtetik urtera zailagoa da dirulaguntzak eskuratzea. Hala ere, gauzak zaildu badituzte ere, etxean konponketak egitekotan bazabiltza ongi informatzea da zentzuzkoena, zenbait kasutan dirul a g u n t z a k % 4 5 e ko a k i z a n daitezke-eta. Etxebizitzak Zaharberritzeko Sakanako bulegoan Lakuntzan dago, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan. Orain dela 2 urte, zaharberritu beharreko etxebizitzak dirulaguntza eskaera egin ahal izateko 12 urte izan behar zituen gutxienez, iaz 20 urtera igo zuten irizpidea eta aurten, berriz, 25 urtera. Hori ez ezik, zaharberritzearen gutxieneko aurrekontua 6.000 eurokoa izan behar da (iaz 4.000 eurokoa zen), BEZ kanpo. Gogortu duten hirugarren baldintza da sustatzaileak ezin dituela bi etxe izan. Bigarren etxebizitza hutsik baldin badu ez du diru-laguntzarik eskuratuko, alokatuta baldin badu, berriz, bai. Diru-laguntzak emateko garaian tope batzuk sartu dituzte, gainera: etxe bakarrei

MAILEGUEN ZENBATEKOA DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

emango zaien gehienezko dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da, bloke etxebizitzetan, berriz, 12.000 eurokoa. Gazte eta zaharrei ematen zaizkien diru-laguntzak zertxobait handiagoak dira: 65 urtetik gorakoei mantendu dizkiete diru-laguntzen kopuru handiagoa eta 35 urte azpikoei %3 puntu gehiago igo dizkiete diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntza eskaera egiteko ondoko baldintza hauek bete behar dira: • Etxebizitzak 25 urte baino gehiago izatea eta gutxieneko aurrekontua 6.000 eurokoa (BEZ gabe) izatea (oztopo arkitektonikoak kentzeko obretan, berriz, 3.000 eurokoa da gutxieneko kopurua). • Obra hasi gabe egotea. • Etxebizitza bakarra izatea, edo, bi izatekotan, bat alokatua izatea.

Diru-laguntzak dituzten obrak ondokoak dira: • Instalazioen berrikuntzak (elektrizitatea, iturgintza, berogintza…).

Gehien egiten diren obrak Sakanan Igogailuak jartzeko izaten dira Sakanako etxebizitza blokeetan gehien egin diren obrak. Barrera guztiak kentzen badira diru-laguntzak %45ekoak izan daitezke, barrera guztiak kentzen ez badira %20koa baino ez. Baina adituen arabera joera hori jaisten ari da auzokide elkarteetan geroz eta arazo gehiago daudelako: 6-8 auzokideen artean normal-normala suertatzen ari da familia batek edo bik ordaintzeko arazoak izatea. Gainerakoan, obra gehienak honako hauek izaten dira: teilatu berria jartzea, fatxadak berritzea, berogailua eta ur beroaren sistema instalazioa aldatzea, isolamendua jartzea, bainugela berritzea eta zurgintza lanak egitea. Etxe bakarretan denetariko lanak egiten dituzte, baina gero eta gehiago animatzen ari dira isolamendua hobetzera. Hobekuntza hori ez dago oso sustraiturik Sakanan, baina egindako inbertsioa amortizatzeko bidea ematen du obra egin eta 5-8 urtera.


Guaixeren gehigarria

15

2014-03-21

ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO LAKUNTZAKO BULEGOAREN 2013 URTEKO DATUAK

HERRIA ALTSASU ARBIZU ARRUAZU BAKAIKU DORRAO EKAI EGIARRETA ETXARREN ETXARRI ARANATZ ETXEBERRI IHABAR IRAÑETA IZURDIAGA LAKUNTZA LIZARRAGA OLAZTI SATRUSTEGI UHARTE ARAKIL UNANU URDIAIN ZIORDIA GUZTIRA

BABESTUTAKO AURREKONTUA 1.758.439 110.742 22.304 125.834 215.828 21.850 98.499 44.413 227.218 23.168 98.904 6.347 31.392 13.911 80.759 89.116 6.345 216.635 106.686 124.007 11.950 3.434.347

MAILEGU KOPURUA 507.703 70.323 10.233 113.476 48.244 0 59.608 26.648 138.514 60.012

8.346 43.704 36.734 143.127 61.236 87.611 1.415.519

DIRULAGUNTZA 552.438 28.843 8.921 12.358 24.027 0 38.892 17.765 66.377 7.997 38.892 2.539 6.100 5.564 32.304 15.937 2.538 45.331 41.333 27.597 4.780 980.533

ETXEBIZITZA

KOPURUA 120 5 2 2 3 1 1 1 12 4 1 1 3 1 2 10 1 11 3 7 2 193

bi motatakoak izan daitezke: batetik, diru-laguntza hutsa (adibidez, igogailuetan %30-45 ingurukoa izan daiteke; bestelako obretan, berriz, % 40 artekoa) eta, bestetik, mailegua interes baxuagoan lortzeko aukera ere badago.

EZABU: Etxeak Zaharberritzeko Bulegoa Sakandarrok Lakuntzara jo behar dugu nahitaez etxebizitzak zaharber ritzeko dirulaguntzak eskatzeko. Izan ere, Mankomunitatearen egoitzako bulegoan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak izapidetzen dituzte, eta Sakanari ez

ezik Larraun, Araitz, Areso, Leitza, Goizueta eta Aranoko biztanleei ere zerbitzua eskaintzen zaie bertan. Joaquin Anso eta Amaia Serrano dira bulegoko langileak.

Ordutegia: 8:00-15:00 Tel. 948 576 293 ezabu@sakana-mank.com

Espedienteak tramitatzeko ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da: NAN, udal baimena edo baimenaren eskaera, proiektua edo aurrekontua, errenta aitorpena eta erregistroko ohar soila.

BABESTUTAKO AURREKONTUA: laguntzen den obraren aurrekontua. MAILEGU KOPURUA: eskatutako mailegu babestuen zenbatekoa. DIRU-LAGUNTZA: obrak amaitu ondoren emandako diru-laguntza

• Hodiak eta txorrotak aldatzea. • Berogailua jartzea edo aldatzea. • Galdarak aldatzea. • Teilatua berritzea. • Fatxadak berritzea. • Isolamendua hobetzea. • Leihoak eta kontraleihoak aldatzea.

• Lehendik dagoen eraikin batean etxebizitza berri bat egitea. • Bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten etxe-barneko obrak. • Bainugelan aldaketak • Elbarriendako egokitzapenak. • Igogailuen instalazioa Etxebizitzak Zaharberritzeko

Lakuntzako bulegoaren bitartez (948 576 293) espedienteak izapidetu eta diru-laguntzak lortzeaz gain, abantaila duen mailegua eskatzeko aukera ematen da, edo, bestela, fakturen BEZ %10koa izatea gehienetan. Izan ere, Nafarroako Gobernuak ematen dituen diru-laguntzak

Zaharberritze espedienteak erdira jaitsi dira Nafarroa osoan asko jaitsi dira zaharberritze espedienteak: 2012koekin alderatuta %50 jaitsi dira. 2013an 1.000 zaharberritze espediente egin ziren, 2012an, berriz, 2.000. Aurreko urteetan 3.000 eta 4.000 espediente egin izan dira. Orain, berriz, krisiarengatik ez ezik, baldintzak gogortu dituztenez, nekezagoa da diru-laguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzea. PHori dela eta, asko jaitsi dira zaharberritze espedienteak. Esan bezala, gutxieneko aurrekontua, BEZ gabe, 6.000 eurora igo dute (iaz 4.000 eurokoa zen). Hori dela eta, obra askotan sustatzaile bakoitzak ez du hainbeste gastatzen, eta ondorioz, diru-laguntzatik kanpo gelditzen dira egiten diren obra horiek guztiak. Komuneko bainera kentzeko garaian, adibidez, orain arte diru-laguntzarekin egin izan dute askok eta askok, baina orain gutxieneko aurrekontuak 6.000 eurokoa izan behar duenez, nekez iristen da obra aurrekontua gutxieneko kopuru horretara, eta egitekotan dirulaguntzarik gabe egin behar dio aurre sustatzaileak bainera kentzeari.


etxe apainketa eta eraikuntza

16

Isolamendua eraikuntzan Isolamendu-lodierak eraikuntza berri eta zaharberrituetan Aurtengo martxoaren 11n indarrean jarri da 2006ko arauaren aldaketa, orain sei hilabete onartu zena. Aldaketa horren bidez zorroztu da legea. Ondorioz, etxebizitzen isolamenduaren lodiera mardulagoa izan behar da orain. Lege honek etxe berriei ez ezik zaharberritzeei ere eragiten die.

ISOLAMENDUAREN LODIERA TEILATUAN 2006 2013 8 cm 15 cm

FATXADAN 2006 2013 4 cm 12 cm

ZORUAN 2006 2013 5 cm 10 cm

TAULAREN AZALPENA: 2006Ko lodierak zaharberritzetan jarri beharreko isolamendua zehazten du; 2013ko lodierak, berriz, eraikuntza berrietan jarri beharreko isolamenduaren lodiera.

Etxebizitza bat ongi isolatzen badugu %60 aurrez dezakegu berogailuan Martxoaren 11z geroztik martxan jarri da lege aldaketa berri bat. Lege horren bitartez lortu nahi da alde batetik, isolamendu mardulen bitartez eraikitzen den etxebizitzaren energia kontsumo eskaera asko jaistea, eta bestetik, etxebizitza horrek behar duen energia berriz-

tagarriea izatea. Eraikuntzarako Kode Tekniko berria indarrean jarri zen 2006an, 314/2006 Errege Dekretuaren bidez. Europar Batasunak 2020rako jarri nahi du martxan energia zero duten etxebizitzen egitasmoa.

Eraikin berriak: energia zero helburu Lege berriak ekarri du energia-eraginkortasunaridagozkionneurriak nahitaez aintzat hartu behar izatea eraikinberrienproiektuetan.Araua aplikatuta, gure inguruan jasotzen diren eraikinek nabarmen murriztuko dute energia-kontsumoa; etxe barruan erosotasun maila bera lor-

tzeko energia gutxiago behar duten eraikinakeraikikobaitiraaurrerantzean. Proiektu bat gauzatzeko “oinarrizko baldintza HE 1: energiaeskaera mugatzea” da. Nola lortu hori? Eraikinek inguratzaile bat izango dute eta modu egokian mugatuko dute ongizate termikoa. Horretarako, kontuan izango da, batetik, udalerriko klima,

eraikinaren erabilera eta uda eta neguko erregimena eta, bestetik, isolamendu eta inertziazko ezaugarriak, airearen iragazkortasuna eta, eguzkiaren erradiazioa jasatea.

Isolamendua hobetzeko dirulaguntzak Etxebizitza bat ongi isolatzen badugu %60 aurrez dezakegu berogailuan. Batez beste, 5-8 urtetan amortizatuko genuke egindako inbertsioa. Noski, etxea ongi isolatzeko alde guztietatik egin beharko ditugu aldaketak: teilatuan, fatxadan, zoruan eta leihoetan. Horietan guztietan goian aipatutako lodieretako isolamendua jarri beharko dugu. Eta hori eginez gero, %40ko diru-laguntza jasoko genuke Nafarroako Gobernutik. Etxebizitzak Zaharberriko Lakuntzako Bulegoaren bitartez egin beharko dugu diru-laguntza eskaera.

Energia eraginkortasuna Zer da energia eraginkortasuna? Energia beharren arabera erabiltzea da, hau da, argindarra, gasa, petrolioa norberaren beharren arabera erabiltzea. Nola aurrez dezakegu energia? Ahal den eta gutxien gastatuz, eta horretarako ezinbestekoa da etxebizitza ongi isolatzea. Berogintzan gastatzen dugun energia alferrik ez gastatzeko eta beroak ihes ez egiteko. Berogailurik onena da isolamendua. Energia aurrezteko aholkuak: BEROGINTZAN: Galdara zaharrak berritzea oso interesgarria da, berrienak eraginkorragoak direlako: lehengoek su garraren %75ari etekina ateratzen diete, berriek, berriz, %99ri. Tximinia modernoekin ere gauza bera gertatzen da. Airearen sarrera kontrolatuagoa

da, beraz, egurra ez da alferrik erretzen eta isurtzen duen beroa handiagoa da. Termostatoa erabiltzea oso egokia da, egunez 19-20 grado nahikoa izango dugu, gauez 16-17 gradu baino ez; izan ere, tenperatura gradu bat jaistearekin energiaren %8a aurrez dezakegu. Aurrezteko beste metodo bat da gelen kontrolerako erradiadoretan balbulak jartzea , horrela, gela bakoitza orduen arabera programatu ahal izango dugu. Alferrik da gure logela egun osoan bero-bero izatea, gaueko 10:00ak arte ez badugu erabili behar. Sistema hori geroz eta gehiago erabiltzen da. ETXETRESNA ELEKTRIKOETAN: Letren bidez adierazten da energia gastua. A letratik gertuen daudenak energia gastu gutxiena dute.

Garbigailu eta plater-ikuzgailuek ur eta energia kontsumo gutxiagoa dute. Hozkailuek, berriz, bero eta hotzaren arteko hartu-eman etengabean daude. Hotza ez galtzeko, atea ahalik eta gutxien irekitzea gomendatzen da. UR BEROA: Dutxan horrenbeste ez gastatzeko, komeni da galdarako ur beroaren tenperatura jaistea. Maiz ikusten dugu 70 gradora egoten dela termostatoa; eta ondorioz, ur hotzarekin nahastu behar izaten dugu ez erretzeko, dutxako tenperatura 37-45 gradutan egotearekin nahikoa izaten dugu-eta. Zertarako berotu etxeko ura horrenbeste? ARGITERIA: LED da argirik eraginkorrena, energia guztia argitasunera bideratzen du, bonbillak ez dira berotzen. LEDekin %80 aurrezten da eta iraupen luze-luzea dute,

30.000-50.000 orduko iraupena, 2.0004.000koen aurrean. Gertu Sakanan argindar faktura erakutsita aurrezteko aholkua ematen duzue: Elektrizitate fakturan 3 kontzeptu daude: kontsumoa, hitzartutako potentzia eta biei aplikatzen zaizkien zergak. Potentzia da garestitu dutena; hori dela eta: 5,5 kw edo 6,6 kw duten etxean jaistea izaten da onena: 3,3 edo 4,4 kw-era. Guk Fenie Energiarekin lan egiten dugu eta oso pozik gaude. Gertu Sakanak eskaintzen dituen zerbitzuak: Burdindegi produktoak eta hornidura industriala orohar. Sakanan, Ameskoan eta Araban furgoneta mugikorrarekin herriz herri ibiltzen gara burdindegiko oinarrizko materiala saltzen eta enkargoak hartzen.

Pilotajoko zeharbidea 11 • 31800 ALTSASU • www.gertusakana.com •

948 564 595


Gehigarria