Page 40

Inkesta Inkesta Zure ustez, zer-nolako eragina izan du Oñatiko gizartean ULMA Taldeak 90eko hamarkadan?

Jon Odriozola

Andoni Zendoia

Alberto Elorza

Orbea txirrindularitza-taldeko zuzendaria

Txantxiku Ikastolako zuzendaria

Zelai-Zabal jatetxeko sukaldaria

Oñatiren aberastasuna bat dator ULMA enpresa handi gisara sendotzeko prozesuarekin. Horrek lan asko ekarri du eskualdera, eta herri guztiak ULMArekin eta MCCrekin duen loturak Oñatik bizi-maila altua izatea dakar. Horrek aukera eman du azpiegiturak asko hobetzeko ere. Niretzat, kirolaria naizen aldetik, erreferentzia argia da, herrian kooperatiba izateaz harro gaude, eta hori ez da hemendik kanpora ulertzen. Lana ulertzeko beste filosofia bat da, eta horrek herri osoaren batasuna indartsuagoa egiten du. Kirola babesteko erreferentzia ere bada, baita txirrindularitza ere; batez ere, oinarrikoa. Etorkizunean polita izango litzateke elkarrekin zerbait egitea; ni nagoen tokitik eta ULMA entitate handiaren laguntzarekin, goimailako talde bat sor zitekeen. Lagun eta senide ugari ditut ULMAn, familia handi baten modukoa da.

Nire ustez, ULMA Taldea behin betiko indartu zen 90eko hamarkadan, eta orduz geroztik gaur egun arte etenik gabe hedatu da. Lanpostuak etengabe sortzea, bai bertan, bai inguruko industria laguntzailean, oso bultzada garrantzitsua izan da kooperatiben mugimenduan, eta horrek Oñatiri langabezia-maila txikiari eustea bultzatu du.

Bizitza honek duen satisfakziorik handiena komunitateari laguntza ematea da.

Horrez gain, hezkuntzari ere laguntza handia eman dio, laguntza ekonomikoak emanez, betiere garrantzitsuak eta ezinbestekoak, eta Taldeko enpresetara egindako bisitetan ikasleei harrera ona emanez. Bisitetan enpresa zer den azaltzen zaie, baita lan-munduak zer behar duen ere, eta horrek lagundu egiten die gazteei, etorkizuneko langileei, lan-bokazioa definitzen hasteko.

Oñatiarra naizen aldetik, harro nago enpresa honetaz, bere hazkundeaz eta hedapenaz, eta espero dut hurrengo belaunaldiak ULMAk aurrera egiten jarraitzen duela ikustea.

20

Bukatzeko, gustatuko litzaidake Txantxiku Ikastolak, hezkuntzako kooperatiba integralak, belaunaldi berriak hezteko erantzukizuna bere gain hartzen duela azpimarratzea, gure ikasleek beren gaitasunak garatzeko eta etorkizunean izango diren erronkei aurre egiteko. Zeregin horretan, ziur nago ULMA Taldearen eta Txantxiku Ikastolaren arteko lankidetza egunez egun handituz joango dela.

Gure Historia

Berrogei urtean, ULMA oso lotuta egon da Oñatiren garapenarekin. Familia asko kooperatibaren babesean hazi dira. Eta horietako askok gure etxean jan dute, eta gure lagunak izatera iritsi dira.

Los90  

Los 90 Suplemento Histórico