Page 33

los 90

zuen, kudeatzeko dinamikak bultzatzeko aparteko indarra izan baitzuen. A.C.: Bai, ados nago, baina zuhurtasun pixka batekin; izan ere, ematen du baieztapen horren atzean MCCtik kanpora bakarrik egin daitezkeela proiektu handiak. J.L.M.: Nire ustez, giltzarriak beti berak dira, edozein garaitan gaudela ere: pertsonak eta produktuak. Sustapena eta motibazioa, konpromisoa eta berrikuntza. 90eko hamarkada ona izan zen, baina orain garai onenean gaude, beti gauza bera esaten dut. Garai guztiak dira onenak, horiek baitira egokitzen zaizkigunak, eta ereduak eta estrategiak doitu, berrikuntzan gehiago inbertitu... Hori egin behar da, ez soilik zereginaren arabera, baizik eta norberaren garapenaren arabera. Begiak ireki behar ditugu internazionalizazioaren aurrean. Posizio ona hartu dugu, eta etorkizunerako aprobetxatzen jakin behar dugu. T.G.: Nire ustez, giltzarria motxila bizkarrean hartu eta gainerakoak bultzatzea lortzen duten pertsonak aurkitzea da. Negozio Ereduetan bakarrik oinarritzen bagara, zaila izango da, gauzak aldatzeko gaitasuna duten pertsonetan oinarritu behar dugu... Gero, jendeak horrekin bat egitea lortu behar da, konpromisoa hartzea. A.C.: Uzten badidazue, gaur arratsaldean aurkitu dudan zerbait aipatu nahi dizuet: balio garrantzitsua duzue; kultura duzue, zuen terminologia, POGUak eta hori guztia berezko kultura izatea da.

dearena izango da. Zuen ustez, zein izango dira XXI. menderako erronka nagusiak? T.G.: Une honetan, baztertu egin behar da internazionalizazioaz eta globalizazioaz hitz egitea eta merkatua orokorrean ikusi behar da, horrek duen guztiarekin. Sormena produktu salgarri bihurtzeko inguruneetan lan egin behar da, eta saltzeko produktuek berrikuntza izan behar dute enpresentzat, eta hori kutxa-fluxu posiboak sortzearekin identifikatzen da. A.C.: Ez diot aurkakoa, esaten badizut %5az kapitala eta pertsonak ordaintzen baditugu gainerakoa etorkizunean pentsatzeko erabili behar dugula. J.L.M.: Ezinbestekoa da sartzen den jendeak kooperatibismoaren funtsa zein den jakitea. Jendea konbentzituta egoteko egin behar da lan, eta lehikortasunean abantaila handiak izan ditzakegu. Egokitu eta gure filialen eta Oñatitik kanpoko pertsonen integrazioan lan egin behar da. F.E.: Egokitzeko gaitasuna eta, ahal den neurrian, erakundearen aldaketekin lotutako gaietan aurrea hartzea, negozio-aukera berrietara, berrikuntzara eta produktu berrien garapenera irekitzea. Hori da garrantzitsuena, gure kooperatiba-izaeraz harago, batzuetan alde onak baititu, baina handituz zoazen heinean, geografian hedatuz eta pertsona gehiago hartuz zoazen heinean, erabakiak hartzea zaildu egiten da eta, horren ondorioz, alde onak galtzeko arriskua dago.

F.E.: 90eko hamarkadak irudia sortzeko, pertsonak trebatzeko eta, Taldearen babesaz, kanpora atera behar duzula pentsatzeko balio izan zuten. Gai gara trebatzeko, konpromisorako, kudeaketarako..., eta horri eutsi egin behar zaio. A.I.: Nire ustez, elementu erabakigarria ULMAko jendeak ideiei forma jakin bat emateko gaitasuna izatea izan da. Berrikuntzaz ari gara, baina ideiak gauzatzeko konpromisoa ez da erraza izaten. Eta hiru alde jorratzen jakin behar da: produktua, merkatua eta teknologia. Eta ez konformatu emaitzekin, baizik eta jarraitu, lankidetzatik jakiten egitea baitago. Balioek eta buruzagitzak baino gehiago, konpromisoak axola du. A.C.: Uste dut ez dagoela kontraesanik buruzagitzaren eta konpromisoaren artean. Nik berezko kultura duzuela nabarmenduko nuke. Aurten MCCren 50. urteurrena beteko da, eta, urte gutxi barru, ULMA Tal-

Fernando Recalde

“Kooperatibek pertsonez osatutako sozietateak izatea dugu alde, eta etorkizun ona dugu” A.I.: Unea baliatu eta aurrera egin behar da. Bizitakoa difuminatzen ari da, izateko modua ematen dizuna, eta gazteek eta belaunaldi berriek hori guztia galduko dute. J.M.L.: Beste figura sozial batek kooperatibismoa ordezkatzea lortu behar dugu, kontuan hartuta gaur egungo premiak eta kooperatibismoa sortu zeneko premiak oso desberdinak direla. Hazkundea bul-

José Luis Madinagoitia

“MCCrekin bat gentozen helburuekin eta desadostasunak genituen formetan” tzatu zuten gauzetako bat Debagoiena ingurunean zegoen enpresa-utzikeria izan zen. Ez dadila gurekin ere gauza bera gertatu. Zerbitzua eman dezaketen pertsonak eratu behar dira, kontuan hartuta zeregin jakin batzuetan espezializatzeak arrakasta izatera edo arrakasta ez izatera eraman zaitzakeela. A.C.: Uste dut inguruneak bidaltzen dizkigun mezuak ulertu behar direla. Globalizazioa denoi eragiten digun fenomenoa da; definitzen gaituen merkatu globalen aurrean gaude. Elementu erabakigarria merkatuari eskaintzen diogun desberdintasuna da. Gure jarduerak bersortzeko etengabeko prozesuan egon behar dugu, dena zalantzan egon behar dela onartu behar dugu. Historia errepikatzeak ez garamatza arrakasta lortzera, porrotera baizik. Berrikuntza produktuari ez ezik jokatzeko, pentsatzeko, harremanetan jartzeko, komunikatzeko... moduei ere badagokie. Etorkizunerako espazioak egon badaude; betiere, irekia dela pentsatzen badugu. Kooperatiben arloan pasioaren aldeko apustua egin behar da. Inoiz baino hobeto trebatutako gazteak ditugu, kooperatiben balioetan sinetsi eta balio horiek transmitituko dituzten pertsonak behar ditugu. Eraikiko dugun garaia hobea izango da: gazteak txanda hartzeko prest ez badaude, proiektu guztian egin dugu kale; izan ere, horrek esan nahi du ez dugula pertsonetan sinesten eta hori da oinarria. Nik ez daukat zalantzarik: etorkizunean kooperatibismoa eta konpromisoa izango dira nagusi, pertsonen askatasunaren arabera egituratua eta pertsona batek bozka bat printzipioan oinarritua. Intuizioa erabili behar dugu, etorkizuneko mezuak ulertu, ezkerreko hemisferioa erabiltzen ikasi eta frogatu ezin daitezkeen gauzak atzeman, aurrea hartzeko gaitasuna menderatu. Horrez gain, xehetasunekiko maitasuna, gauzak ondo egitea, jorratu behar dugu. F.R.: Hurbileko etorkizuneko giltzarri bat pertsonen garapen profesionalean eta pertsonalean egongo da, baita gure enpresen inguruneak berrikuntza sustatzean ere. Kooperatibek pertsonez osatutako sozietateak izatea dugu alde, eta uste dut etorkizun ona dugula.

13

Los90  

Los 90 Suplemento Histórico

Advertisement