Page 31

a

90eko hamarkada

espirituan gehien aurreratu genuenak izan ginen, eskualdeari garrantzi handiagoa eman baikenion sektoreari baino. A.I.: Nik uste dut bizitza ikusiz ikasi dugula. Kontuan hartu behar da Oñatiren eta ULMAren inguruan zer zegoen. Anaikidetasuna ere nabarmendu nahiko nuke, eta uste dut, garai hartako zailtasunei aurre egiteko, itxaropenaren aldeko apustua egin zela, eta arriskuan itxaropena dago. Komunikazio handia zegoen inguruarekin, ULMAren inguruan egon zen guztiarekin, Eskolarekin, Fagorrekin, eta, nahi gabe zerbait itsatsi zaigu… J.M.L.: Niri krisirik larriena bete-betean bizitzea egokitu zitzaidan. Gu Euskadiko Kutxak “aginduta” iritsi ginen Oñatira, Chocolates Loyolan desagertutako lanpostuak ordezkatzeko asmoz, batik bat. Orduan, pentsa zitekeen krisirik larriena etorri zen. Talde garrantzitsu bat eratu zen, premiaren ondorioz, eta ez zegoen eskualdekoa egin beste aukerarik, zerbait egin behar zen. A.I.: Premiek batu egiten dute… A.C.: Nik uste dut baietz, premiek batu egiten dutela, baina kontua ez zen izan hori bakarrik. Okerreko azalpena litzateke ondorioztatzea premia-egoera batean egoteagatik erantzuna ULMA sortzea izan zela. Premia-egoera hori toki askotan zegoen, eta toki horietan ez zen erabaki Talderik eratzerik, bat egiterik; beraz, beste zerbait ere bazegoen. Ezinbestekoak ziren buruzagitza batzuk, eta haiek ideia planteatu, defendatu, bazkideen aurrera eraman eta haien babesa eskatu zuten. Garrantzitsuena pertsona da. Premia batzuek Taldea eratzea bultzatu zuten, baina pentsatu behar da pertsona batzuk erabakigarriak eta funtsezkoak izan zirela bat egiteko erabakian. Kolektiboek, nori begiratu ez badute, ez dute inoiz bat egiten. Ni, 90eko hamarkadan, EROSKI Taldea sortzeko lanetan nenbilen, baita eskualdeko taldeak sektoreko talde izatera eraman zituen hausnarketa batean ere, eta hori lan gogorra izan zen, urte batzuk lehenagotik sortzen hasia, eztabaida sutsuak tartean. Javier Mongelos funtsezkoa izan zen, eta lan nekeza izan zuen, beste eredu batek ere gatazka sortuko baitzuen. ULMA Taldearen sendotzea eta eredu berri horren desadostasuna paraleloan gertatu ziren. Zerbait ez zen egokitzen, eta ULMAn ezartzen ari zen kulturak, berezko bihurtu zenak, bide horretatik jarraitzea ekarri zuen, eta hori ere oso garai gogorra izango zen, segur aski. Gerora berriro hastea ere zoragarria izan zen...

F.R.: ENARAn 1993ko uztailaren 15ean hasi nintzen, eta ez nuen ULMA Taldea eskualdeko talde gisara sendotzeko prozesua bizi, baina ikaragarri deigarria iruditu zitzaizkidan uztailaren 15etik abenduaren 22 arte pasatako egunak. MCCn sartuko ez ginela esaten bagenuen, non geunden? Zer egin behar genuen? Uste dut hori izan zela ULMA Taldea sendotzeko arrazoi nagusia; krisiak eskualdeko taldeko kideek elkarri laguntzea eragin zuen eta inflexio-puntua 1993ko abenduaren 22a izan zen, egun hartan erabaki baitzen ULMA Taldeari baiezkoa ematea. Dagoeneko aipatu duzue hamarkada hartako erabakirik garrantzitsuena; hau da, ULMA MCC barruan ez sartzea. Nola baloratzen duzue, denborak ematen duen ikuspegitik, erabaki hura? Zuen ustez, zeren ondorioz hartu zen erabaki hura? F.R.: Uztartu beharreko bi gertakizun garrantzitsu daude: ez sartzea eta sartzea. Biak 90eko hamarkadaren hasierakoak dira. Hasieran, ez ginen MCCren erakunde berrian sartu ez zuelako asetzen ULMA Taldeak behar zuena. Hala ere, 2001ean sartzea erabaki zen, 1993ko arazoa konponduta. Ez zen krisiagatik bakarrik, beste zerbait zegoen: ULMA Taldea izan nahia, proiektu komun bat duten pertsona konbentzituak.

Antonio Cancelo

“Etorkizunean kooperatibak eta konpromisoa izango dira nagusi” A.C.: ULMA ez zen sartu eskualdeko taldeari eutsi nahi ziolako, eta hori sendotzeak lan handia eman zion, arrastoa utzitakoan zatikatzea ez baitzegoen bete-betean justifikatuta. Ez zegoen sektoreko joera argirik. Eskualdeko talde izatetik sektoreko talde izatera igarotzea eztabaida luze baten ondorioa izan zen, eta ez zegoen joerarik erabaki baten alde. Baina garai hartan ULMAk nahi zuena kontuan hartu izan bagenu, beste talde batzuek gauza bera nahi izango zuten. Gauzak hobeto egin genitzakeen, beste modu batean. Helburuan bat gentozen eta moduan desadostasunak zeuden. Nire ustez, eta nire iritzia da, ULMA ateratzea odoluste baten modukoa izan zen…

Armín Isasti

“ULMAko jendeak gaitasuna izan du ideiei forma jakin bat emateko” J.M.L.: Inoiz ez zen ezezko borobila eman; une jakin hartan eta modu jakin hartan ezetz esan zen. Segurtasun osoz ziurta dezakegu modu hartan sartu izan balitz ULMAren bilakaera oso bestelakoa izango zela. Hormigón Polímero, adibidez, ez zen sortuko. Abiadurak desberdinak ziren. Sektoreko integrazioprozesua oso luzea da, eta egindako ahaleginarekin oso zaila zen baldintza horiekin baiezkoa ematea. Guztiok geneukan buruan gauzak ondo egin behar zirela, eta ULMA Taldearentzat MCCren eredua ez zela egokiena frogatu beharra zegoen; gogo handiagoa genuen aurrera egiteko. Azken batean, Oñati ez zen izango gauza bera. A.I.: Azkenean, galdera hau legoke: ondo edo gaizki egon zen? Gauzak beste modu batean bideratzeko eredua bakarrik izan zen. Dena dela, abantaila izan zenuten… F.E.: ULMAko kooperatiba guztiak sinergia gutxiko taldeetan geunden eta orduan... Zergatik hautsi ondo zebilen zerbait eta hutsetik hasi? ULMA Taldeak hainbat proposamen aurkeztu zituen, baina guztiak baztertu ziren. Ez zegoen komunikaziorik Taldearen eta korporazioaren artean, eta horrek garrantzi handia izan zuen baloratzean... Horrek guztiak arrastoa utzi zuen ULMAn. Oso hedatuta zegoen ENARAk aurrera egiteko bide bakarra ULMA Taldean egoteko ideia eta horrek ere garrantzia izan zuen. Gure aldetik, beldur handia genion Euskadiko Kutxarekin, LagunArorekin eta abarrekin gertatuko zenari. J.L.M.: Balorazioa, denbora igarotakoan, oso ona da, nahiz eta kritikoa ere banaizen; nire ustez, inoiz ez genuen iritsi beharko egoera hartara. ULMA Taldearen kooperatibetarako proiektuproposamena oso proposamen gogorra zen; kooperatiba bateko negozioak zatitu egiten ziren zati askotan, ez zegoen sinergiarik, erabat galduta geratzen ginen. Oso bestelako egoera zuen FAGOR Taldeak, zati askoren buruan geratzen baitzen. Tratua ez zegoen ber-

11

Los90  

Los 90 Suplemento Histórico

Advertisement