Page 30

Mahai-ingurua

Mahai-ingurua

90EKO HAMARKADAZ HITZ EGIN DUGU. ULMA TALDEAK SENDOTZEA ETA ETORKIZUNA DEFINITZEA LORTU ZUEN HAMARKADA HARTAN.

Parte Hartzaileak

Garai bati buruz hizketan: 90eko hamarkadari buruz.

TXOMIN GARCÍA (T.G.) ULMA Taldeko Zuzendari Nagusia JOSÉ LUIS MADINAGOITIA (J.L.M.) ULMA Taldeko Lehendakaria

FRAN ETXANIZ (F.E.) ULMA Taldearen Lehendakari ohia

ARMÍN ISASTI (A.I.) Saiolaneko Zuzendaria

JOSÉ M. LOITI (J.M.L.) ULMA Manuntención-eko Gerente ohia

ANTONIO CANCELO (A.C.) MCCko Lehendakari ohia

FERNANDO RECALDE (F.R.) ULMA Forjako Gerente ohia

10

90eko hamarkadaren lehenengo urteetan, ULMA Taldea asko sendotu zen, bai ekonomikoki, bai sozialki. Zuen ustez, zergatik eta nola egin zuten bat kooperatibek hain azkar talde berean, kontuan hartuta beren ezaugarriak oso desberdinak zirela? T.G.: 80ko hamarkadaren bigarren erdian aurreko urteetan bizi izandako krisitik ateratzean, efektu onuragarria bizi izan genuen, eta, horren ondorioz, ULMA Taldea oso azkar sendotu zen. Orduan ere, asko hitz egiten zen balioez, elkartasunaz, elkarlanaz eta enpresa-proiektuan biziki sinesten zen. Sendotze hura, zalantzarik gabe, Taldearen negozioek identitate bat hartu zutelako gertatu zen, Taldean denontzako proiektu bat zegoelako. Garai hartan, askoz gehiago hitz egiten genuen balioez eta etorkizuneko enpresa-proiektuaz aurreko urteetatik zetozen arazoez baino, eta hori gauzak egiteko gogoaren eta egoera zail batetik urruntzeko gogoaren ondorioa izan zen. J.L.M.: Kontua 80ko hamarkadatik zetorren, Arrasateko Kooperatiba Taldean eskualdeko taldeez hitz egitea ohikoa zen garaitik. Une jakin batean, krisiaren ondoren, Oñatiko Taldea, Oñalan izandakoa, eratzeko aukera planteatu zen berriro. Egituratzen azkenetako eskualdeko taldea izan zen. Horrez gain, Gure Historia

ULMAren krisiarekin eta ULMA Forjaren bolada onarekin –gerora, alderantziz izango zen–, elkarri laguntzeko premia zegoela ikusi genuen. 1984ko krisiaren ostean, ULMAren egoera oso txarra zen, Euskadiko Kutxak ematen zigunaren mugan baikeunden. 90eko hamarkadan sartu ginenean, konbentzituta geunden Taldea eratzea gauza interesgarria zela. Lehenago ezin izan genuen hori lortu, nahiz eta Euskadiko Kutxak hori egitera animatu gintuen; izan ere, artean, proiektuetan bat egin beharreko enpresen sortzaileak zeuden, eta haiek errezeloak zituzten. F.E.: Garai hartan, ni ENARAn nengoen. Nire ustez, krisiaren zailtasun gehienak gainditzeko arrazoia hau izan zen: elkarrekin lankidetzan eta elkarlanean jarduteko mekanismoak, gardentasunez eta jariakortasunez funtzionatzen baitzuten. 1991n, birmoldaketaren %100era iritsi ginen, konfiantza-eza gainditu zen, eta helburu asko bete genituen: lan-moduak adostea, jarrera orekatuak lortzea eta, kanpora begira, batasun eta talde itxura ematea. Osagai txikien batura izan zen; izan ere, pixkanaka-pixkanaka, sentitzeko era hori aberastuz, ULMAk eta garai hartan ildo horretan lan egitea egokitu zitzaienek ULMA izateko gogoa eta borondatea izan zuten. Eskualdeko talde izaten azkenak izan baginen ere, ULMA

Los90  

Los 90 Suplemento Histórico

Advertisement