Page 24

Urte Zoragarri Haiek... Urte J OAN

DEN

MENDEKO

AZKEN

HAMARKADAREN

EZAUGARRI

Zoragarri

NAGUSIA

ULMA K

ENPRESA - TALDE

INDARTSUA LORTZEKO EGINDAKO AHALEGINA IZAN ZEN , ETA , AHALEGIN HORRETAN , ELKARLANAREN BALIOAK IZAN ZIREN ENPRESA - PROIEKTU SENDOA GARATZEKO GILTZARRI .

90eko hamarkadaren hasieran, den-dena lor zitekeela ematen zuen: gerra hotzaren amaierarekin blokeak desagertu ziren, Alemania batu eta Europar Batasuna sendotu egin ziren, eta, horren ondorioz, EB enpresen merkatu berri eta dinamikoa izatera iritsi zen. Bestalde, kirol-arloan, Miguel Indurainen balentrien berri izan genuen gure etxeetatik, Bartzelonako Olinpiar Jokoek harri eta zur utzi gintuzten, eta Sevillako Munduko Erakusketa “bisitatu” genuen. Hala eta guztiz ere, hedabideek, eguneroko jardunean gure gizartearen garapen teknologikoaren adierazgarri ziren aldetik, urte horien beste aldea erakutsi ziguten bere gordintasunean: Golkoko Gerra, Jugoslaviaren zatiketa edo merkatu batzuen egonkortasun-falta, merkatuek indarra galdu baitzuten 80ko hamarkadako industri birmoldaketaren urte gogorren ostean indarberritzen hasita zeudenean.

Euskadi 90eko hamarkadaren hasieran, Eusko Jaurlaritza sendo zegoen, eta Europar Batasunean sartzea egunerokotasunean txertatuta zegoen gure enpresetan eta herritarrengan, urte askoan Europari bizkarra emanda bizi ondoren, Europara bidaiatzeko eta Europarekin ideiak trukatzeko aukera izan baitzuten.

Oñati, 90eko hamarkadan airetik ikusita.

4

Arantzazu, elurtua eta zoragarria.

Horrez gain, hamarkada horretan errealitate gogor bati aurre egin behar izan zitzaion: gero eta handiagoa zen eremuan lortu behar zen lehiakorra izatea, eta, horretarako, ezinbestekoa zen punta-puntan ibiltzea. Aldaketaren aldeko apustua egiteko garaia zen, teknologia berriak eta gure negozioen internazionalizazioa sustatzeaz gain bi helburu hauek lortu behar baitziren: gizarte osoari iraultza teknologikoan parte har zezan bultzatzea eta gure herri eta hirien aurpegia aldatzea –horren adibidea Bilboren aldaketa da, eta, horren barruan, Guggenheim Museoa da aldaketarik garrantzitsuena, mundu osoak onartu duenez–.

Gipuzkoa Gipuzkoan, 90ko hamarkadak garapen ekonomikoa ekarri zuen, baita gauzak egiteko berezko modu lasai bat ere. Gipuzkoaren eredua, gure bizilagunena bezain deigarria ez bada ere, oso eraginkorra izan zen, adierazle ekonomikoek eta sozialek adierazi dutenez. Enpresa txiki eta ertain ugari sortu ziren, baita enpresa-taldeak ere, eta teknologia-parkeak eta ikerketazentroak indartuz joan ziren. Horrez guztiaz gain, Diputazioak gainezka egiten zuen bide-sare zaharkitua hobetu beharra zeukan. Gipuzkoaren bide-sarearen egoera konpontzeko, erronka estrategiko berri bat hartu behar zuen kontuan; izan ere, orografia malkartsuko lurralde txiki batean bizi den gizarteak ingurumena errespetatzen ikasi behar du, garapenaren trena

Gure Historia

Los90  

Los 90 Suplemento Histórico

Advertisement