Page 1

1. akta/2013

GETXO ERRUGBI TALDEA KIROL KLUBAREN HAUTESKUNDE-BATZORDEREN BILERAREN AKTA

Getxon, 2013ko otsailaren 21ean

Hauteskunde-batzordea bildu da. Honako kideak batzartu dira:

Unai Elorriaga, Presidente gisa JosĂŠ Antonio Gallego, Idazkari gisa Gaizko Urbizu

Honakoak izan dira aho batez hartutako

ERABAKIAK

LEHENENGOA.- Getxo Errugbi Taldea kirol klubaren presidentea aukeratzeko hauteskunde prozesuari ekin zaio.


Horretarako hauteskunde-egutegia onartu da. Eranskin moduan ikus daiteke akta honen amaieran.

BIGARRENA.- Hautesle-errolda onartu da. Baldintza bi bete behar dituzte kideek hautesleerroldan egoteko: kuota guztiak ordainduta edukitzea eta 18 urtetik gorakoak izatea (Estatutuetako 8. artikuluan, –e) atalean– zehaztutakoaren arabera).

HIRUGARRENA.- Eskatuko zaio klubeko administrazioari Akta hau eta hauteskunde-egutegia argitaratzeko, klubaren webgunean eta iragarki-taulan.

Hautesle-erroldari dagokienez, intimitate-eskubidea eta datuen babesa ez urratzeko, klubaren bulegoan egongo da ikusgai.


HAUTESKUNDE EGUTEGIA 2013ko otsailaren 21a

Hauteskunde prozesuaren hasiera. Hauteskunde-egutegiaren

onarpena. Hautesle-erroldaren onarpena.

2013ko martxoaren 1a

Hautesle-erroldaren aurkako erreklamazio epearen amaiera.

2013ko martxoaren 4a

Hautesle-erroldaren aurkako erreklamazioen ebazpena.

Presidente izateko hautagaiak aurkezteko epearen hasiera.

2013ko martxoaren 11

Presidente izateko hautagaiak aurkezteko epearen amaiera.

2013ko martxoaren12a

Presidente izateko behin-behineko hautagaiak nortzuk izango

diren jakinaraziko da. Presidente izateko behin-behineko hautagaien aurkako erreklamazio epearen hasiera.

2013ko martxoaren 14a

Presidente izateko behin-behineko hautagaien aurkako

erreklamazioen ebazpena. Presidente izateko behin-betiko hautagaiak nortzuk izango diren jakinaraziko da.

2013ko martxoaren 17a

Presidentea hautatzeko Batzar Nagusia. Presidentearen behin-

behineko izendapena. Presidentearen behin-behineko izendapenaren aurkako erreklamazio epearen hasiera.

2013ko martxoaren 19a

Presidentearen behin-behineko izendapenaren aurkako

erreklamazio epearen amaiera.


2013ko martxoaren 21a

Presidentearen

behin-behineko

izendapenaren

aurkako

erreklamazioen ebazpena. Presidentearen behin-betiko izendapena. Hauteskunde prozesuaren amaiera.

HAUTESKUNDE-BATZORDEREN BILERAREN AKTA  

HAUTESKUNDE-BATZORDEREN BILERAREN AKTA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you