Page 1

Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

MIÑAO

Biokilab laborategia, zomorro arina teknologi parkean Eraikina, hankapalo gorrien gainean jarrita.

MAIDER URIARTE

GG

ASTEIZKO Oquiñena laborategi ezagunek etorkizunari aurre egin diote haien lana dibertsifikatuz, eta ikerketa jorratu ahal izateko laborategi berri baten eraikuntzari ekin zioten. Egoitzaren diseinua Taller básico de arquitectura lantaldearena da, eta berriki finalista suertatu da 2013ko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko sarietan. Arkitektura honi begiratzerakoan bururatuko zaigun galdera hurrengoa da: zein da airean flotatzen eusteko bi kutxa horiek darabilten trikimailua?

JOSÉ MANUEL CUTILLAS

Esaten dutenez, ideia on batek ulerterraza bezain ausarta izan behar du. Arkitekturaren eremuan, esango genuke kontzeptu horiek egitura sendo bezain ulerterraz eta ausart batez osatu behar direla

HANKAPALO ZOMORROA Euskarriari dagokionez,

logika arruntek agintzen dutena apur bat eraldatu egiten da, eta tentsio moduko bat sortzen da era berean. Alegia, kutxaren izkina bakoitzaren azpian zutabea kokatu beharrean, alde bakoitzaren erdian jartzen da. Nola baina? Bada, kutxa bakoitzaren zama, azpialdean gurutzatuak diren metalezko bi habeetan jasota. Eta, era berean, gurutzeko punta bakoitzean aipatu zutabeak kokatuta. Horra hor gure hankapalo zomorroa. Hasieran horren fina eta arina zirudien eraikina, maldan behera doan zomorro bihurri bilakatu da. Eta irudi hau ongi osatzen dute kutxaren maila horizontala mantentzen duten luzera ezberdineko hanka gorri horiek, belar artean kokatuta.

Egileen hitzetan, proiektuaren helburua “grabitate berri bat asmatzea da”, eta finean, ariketa nagusia maldan ahal bezain leun kokatzea izango da. Alegia, topografia zenbat eta gutxiago eraldatu, hobe. Itxuraz autonomoak diren bi zatik osatzen dute eraikina; batetik hankak edo sostengua, bestetik kutxak edo zama. Balirudike bi kutxa arinak, lau adarreko hankapalo gorrien gainean, besterik gabe, jarrita daudela. Eskuz egindako maketa txiki baten antzera. Aitzitik, arintasun (eta argitasun) efektu hau lortu ahal izateko zorrotz pentsatuak eta sendoak diren egiturak behar izaten dira. Hortxe ba, trikimailuaren koxka. Flotatzen duten kutxetako alde bakoitza bere burua eusten duen habe edo zutabe erraldoia dela gogoan hartu. Honek barneko espazioa guztiz libre eta malgu uzten du, hots, traba egin dezakeen zutaberik gabe. Ordea, fatxada leiho bakar batez

zulatzera ere behartzen du, dimentsio handikoa bera, baina bat bakarra.

DATUAK

Laborategiko barnealdea horma bakoitzeko leiho batek argitzen du. JOSÉ MANUEL CUTILLAS

DATA: 2009-2010. KOKAPENA: Arabako Teknologi Parkea, (Miñao, Araba). EGILEAK: Taller básico de arquitectura; Javier Pérez Herreras eta Fco. Javier Quintana de Uña. Ikus: www.tallerbasico.es. GAINONTZEKO EGILEAK: Edurne Pérez Díaz de Arcaya, Xabier Ilundain Madurga, Leire Zaldua Amundarain, David Santamaria Ozcoidi eta Laura Elvira Tejedor.

38 taller básico (maider) 2013 4 20  

38 taller básico (maider) 2013 4 20

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you