Page 1

Larunbata, 2012ko azaroaren 24a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Kutxa labainkorrak Etxe orok ez du zertan ohiko baserri-itxurarik eduki. Bizitegi-arkitektura familiabakarrak ere XXI. mendeko hizkuntza hitz egin dezake UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

KK

ANTABRIAKO Castro Urdialesko Sámano auzoan dago orubea, etxe familiabakar berriek osatutako ingurune erdi landatar erdi aldiritar tipiko batean. Horren aurrean, erabaki ausarta: lorategiaren hegoaldean zulo handi bat egitea, 500 m2 eskaseko partzelan espazio intimoago bat lortze aldera, hirigintza-arauak urratu gabe. Zuloari esker, etxea hiru solairutan banatu daiteke, erdisotoak fatxada oso bat argiztapen eta aireztapen naturala izanik. Horrela, proiektua bi elementu garbitan banatzen da, bestalde: hormigoizko eustorma zeihar eta irregularra, eskalada praktikatzeko modukoa, batetik, eta zurezko etxe abstraktua, bestetik. Voilà!

180 m2 eraikiko triplex-etxea, gainera, ez da bolumen trinko bakarrean diseinatu. Solairu bakoitza kutxa argi batek osatua da. Bereizketa nabarmentzeko, aurrealdera zein atzealdera indar handiko hegal bana ezarri da, bakoitza altuera batean, kutxek elkarren artean labain egingo balute bezala. Estatikoa izanagatik, arkitekturak mugimendua adierazten baitu batzuetan, kasu honetan legez. Oinen antolamenduari dagokionez, hegalik gabe goitik behera doan erdiko gunean kokatu dira eskailerak eta gune hezeak, logikari jarraiki. Hiru solairuetako gelek erdigune horren inguruan orbitatzen dute. Barnealdean kontraste nabarmena dago hormigoizko akaberen landugabetasunaren eta altzairu-egiturazko eskaileren fintasunaren artean. Kanpoaldean, berriz, eraikuntzaren modulazioa oso kontuan hartu da, fatxada guztietako baoak berdin-berdinak direla. Pragmatismoa ez baitzaio zertan kontrajarri arkitektura garaikideari, hau kalitatezkoa bada, moreHOUSE etxekoa bezalakoa.

Hormigoizko barne-akaberak agerian utzi dira, haien landugabetasunak eskaileraren fintasunarekin kontraste erakargarria proposatzen duela. JOSEMA CUTILLAS

moreHOUSE ETXEBIZITZA FAMILIABAKARRA Kokapena: Sámano, Castro Urdiales. Arkitektoak: Acha Zaballa Arquitectos. Sustatzailea: Partikularra. Data: 2009-2012. Argazkiak: Josema Cutillas. Sariak. Cristina Acha (Bilbo, 1974) eta Miguel Zaballa (Bilbo, 1976) arkitektoak hitzik gabe uzten duen curriculuma gorpuzten ari dira. Gazteak izanagatik, Portugaleten finkatu duten arkitektura-bulegoa lehiaketaz lehiaketa ari da lantzen bere etorkizuna, oraina dagoeneko, irabazi dituzten sari ugariei esker. Lehen sarien artean sonatuenak, babes publikoko 58 etxebizitza Huescan, meatze-tunelen eraberritzea Castro Urdialesen eta hotel bat Badajozen. Alajaina! Garbitasuna. Acha eta Zaballaren arkitekturak garbitasun bolumetrikoa du bereizgarri. Proiektua ez baita arazoak ebazteko soluzio praktikoen batuketa hutsa. Haien maketetan eta hiru dimentsioko marrazkietan dagoeneko ikus daiteke eraikin-bolumenaren ideia argi batek ematen diola osotasuna arkitektura-proiektuari. Sámanoko moreHOUSE etxea jokabide horren adibide bikaina da.

Zurezko hiru kutxa abstraktuak elkarren gainean kokatu dira, haien artean labainduko balira bezala, lorategian antolatu diren bi mailak baliatuz. JOSEMA CUTILLAS


27 Acha_Zaballa (Unai) 2012-11-24  

27 Acha_Zaballa (Unai) 2012-11-24

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you