Issuu on Google+

Larunbata, 2012ko urriaren 20a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

IRUÑEA

Eraikin biomimetikoa Azal metalikozko harribitxi misteriotsu bat eraiki berri dute Iruñeako Nafarroako Ospitalegunearen etxe-uharte handian, Biomedikuntzaren ikerketa-zentroa hartzen duena UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

AFARROAKO Ospitaleguneko XIX. mendeko eraikin zaharrak ordezkatzen ari dira apurka-apurka. Osasunzerbitzu publikoaren azken berritasuna biomedikuntzaren ikerketa-zentroa da, hainbat laborategiren eta berrikuntza garatzeko bestelako espazioen biltegi. 12.000 m2-ko azalerako eraikin dotoreak banaketa funtzionala du: erdisotoan, biltegia; behe-solairuan, areto nagusia, liburutegia eta administrazioa; eta, lehen eta bigarren solairuetan, ikerketarako laborategiak eta zerbitzuguneak. Guztia, inguratzaile zinez berritzaile baten barnean.

NN

Biomedikuntzarako edukiontzia izanik, arkitektoek diote eraikin biomimetiko bat diseinatu dutela; hau da, haien arkitekturak natura izan duela inspirazio-iturri hirukoitza. Zehazki, gameluaren forma konkordunaren, hartz zuriaren azal funtzio anitzekoaren, eta hostoaren egituraketa arinaren bidez. Hiru metafora horiek jarraitu omen dituzte ikerketa-zentro berriaren proiektuan. Eraikinaren sekzio edo silueta berezian gauzatzen da lehen metafora: haren estalkian konkor batzuk agertzen dira, bereziki instalazio-makinak jasotzeko, gameluak ura biltzeko egin ohi duen bezala. Beste bi metaforek, berriz, eraikinaren azalean dute isla: kanpoko geruza metalikoak, hartzaren azalaren moduan, tenperaturaz babesteko funtzioa du, eta, aluminiozko xaflen tolesdura triangeluarrek hostoen egitura egonkorra baina arina imitatzen dute.

Aluminio anodizatuzko xafla zulatu eta tolestuek atzeko leihoak ezkutatzen dituzte, eraikinari itxura misteriotsua emanez.

Lizentzia poetiko hutsa izan edo ez, biomimesiarenak emaitza arkitektoniko txundigarria lortzeko parada eman du. Orain, arkitekturaren ikerketak biomedikuntzaren ikerketari lekukoa pasa diezaiola.

BIOMEDIKUNTZAREN IKERKETA ZENTROA Kokapena: Nafarroako Ospitalegunea, Iruñea. Arkitektoak: Vaíllo + Irigaray. Sustatzailea: Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzua. Data: 2007-2012. Argazkiak: Rubén Pérez Bescós. Ikerketa. Antonio Vaíllo (Bartzelona, 1960) eta Juan Luis Irigaray (Nafarroa, 1956) arkitektoen lana hainbeste aipatzen den ikerketaren erakusgarri bikaina da. Ez dira konformatzen merkatuan dauden ohiko eraikuntza-sistemekin. Arkitekturarako adierazpide berriak etengabe bilatuz, emozioa helaraztea lortzen dute, baita materialik mespretxagarrienarekin ere. Audenasarako bulegoetan, esaterako, gurpilen kautxuzko pneumatikoak birziklatu dituzte fatxadarako material gisa. Ikerketa, garapena, berrikuntza… eta buru-azkartasuna. Azala eta hezurdura. Vaíllo + Irigaray bulegoaren arkitekturan protagonismo handia hartzen dute eraikinen azalak zein hezurdurak, fatxadak zein egiturak, alegia. Iruñeko biomedikuntzaren ikerketazentroa horren adibide ona da: azal metaliko eta sofistikatuarekin batera, nabarmena da altzairuzko saihetsen egitura-erabilera, eraikinaren konposizioan ere parte hartzen duena. Egitura, beraz, ez da zertan ezkutuan estali beharreko zerbait.

Vaíllo eta Irigaray arkitektoen proiektu honetan, fatxadetako sareta-xaflek barnealdera sartzen den argia iragazten dute, ikerketarako aproposa izan nahi duen giro sofistikatua eratuz. RUBÉN PÉREZ BESCÓS


25 Vaíllo_Irigaray (Unai) 2012-10-20