Page 1

Larunbata, 2012ko irailaren 22a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

GASTEIZ

Airean esekita Gasteizko Betoñuko komentua zeharo aldatu dute, eta ateak ireki orduko artelanek otoitzak ordezkatzea espero da

Handipen berria ez da komentu zaharrarekin kamuflatu, nahita, kontrastearen efektua bilatze aldera. CÉSAR SAN MILLÁN

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO KREA ARTE-ZENTROA

ETOÑUKO karmeldar oinutsen komentu neogotikoa 1914an inauguratu zuten, erabat bukatu gabe, arazo ekonomikoak tarteko. Bokazio faltagatik 1996an itxi behar izan ondoren, azkenik Vital Kutxak erosi zuen 2006an, asmo handiko kultura proiektu berri bat sortzeko: Krea arte-zentroa. Oraindik ireki ez bada ere, iaz amaitutako komentuaren zaharberritze eta handipena ikusgarria da.

BB

> Betoñuko karmeldar oinutsen komentuaren zaharberritze eta handipena Kokapena: Betoñu, Gasteiz. Arkitektoak: Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo. Sustatzailea: Vital Kutxa.

Deigarriena da, dudarik gabe, airean esekita ikusten den zubi zeharrargia. Egiazki, zubi hori hiru dimentsioko iragarki bat da, proiektuaren irudi ikonikoa inguruan dauden industriapabiloien eta etxebizitza familiabakarren gainetik jakitera ematen duena. Izan ere, handipen berria ez da komentuaren zaharberritzearekin formalki kamuflatu, oharkabean pasatzeko asmoarekin: nabarmendu egin da, aitzitik, eraikin zaharrari kontrapuntua ezarriz. Zaharra eta berria elkarrekin, baina ez nahasian.

Data: 2007-2011. Argazkiak: César San Millán. Bolumetria. Ercilla eta Camporen arkitektura-lan oparoa erabateko soiltasunetik potentzia handiagoko bolumetria duen estilora igaro da denborarekin. Hala ere, gasteiztarrek ez diote inoiz utzi material berriekin esperimentatzeari. Krea arte-zentroarekin, gainera, erakutsi dute irmotasun edo zorroztasun bolumetrikoa bateragarria dela gaur egun maiz eskatzen den arkitektura ikonikoarekin.

Alor funtzionalean ere mantentzen da aipatutako bereizketa. Aldizkako bisitariek handipen berria erabiliko dute, batez ere, bertan baitaude sarrera, informazio-gunea, denda, kafetegia eta jatetxea bilduko dituzten espazioak. Komentu zaharrean, berriz, jarduera hezigarriak garatzeko asmoa dago: tailerrak, gelak, entsegugelak, grabazio-gelak, laborategiak, eta abar. Bestalde, kalostra zaharra estali egin da, haren gainean liburutegia eta mediateka kokatzeko. Materialtasunari dagokionez, amaitzeko, polikarbonatoa eta beira dira nagusi eranskin berrian. Komentu zaharrean, ordea, fatxadetako harriarekin batera estalkietako zinka da konposizioari azken ukitua ematen dion materiala. Beno, azken-azken ukitua, arte-zentro berriari probetxua aterako dioten sortzaileena eta haien sorkuntzena izango da, dena ondo bidean.

Deigarriena da airean esekita ikusten den zubi zeharrargia. Izan ere, Krea arte-zentroaren espazio nagusietako bat ‘airean’ dago, aipatu zubi ikusgarrian. CÉSAR SAN MILLÁN

Airean. Betoñuko eraikin berriaren zubia bezala, Krea izeneko arte-proiektua ere airean dago oraingoz. Krisialdiak ez du salbuespenik egin artearen munduarekin, eta, ondorioz, 2011n parentesi bat ireki behar izan zen Krean, proiektuaren kudeaketa-gastu guztiak berriz hausnartzeko. Espero dezagun parentesia laster ixtea eta arte-zentro berriaren ateak aurki irekitzea.

23 Ercilla_Campo (Unai) 2012-9-22  

23 Ercilla_Campo (Unai) 2012-9-22