Page 1

Larunbata, 2012ko irailaren 8a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

LEMOIZ

Dar-Dar koloretsua

Fatxada formika panelez hornitu dute, pixel koloredunak bailiran. JORGE FLORES

MAIDER URIARTE

AA

ZPIEGITUREK maiz arkitektura izaera galtzen dute funtzionaltasunaren izenean, baita ingurunearekiko begirune estetikoa ere. Proiektu honetan ausardiaz egiten zaio keinu alboan duen basoari. Araztegi bat dugu hemen hizpide, hain zuzen ere, GAZ arquitectos-en Lemoizko Armintza auzoan lekutua dagoena; Bakiorako bidean bihurgune baten bueltan azaltzen zaigun bolumen abstraktua eta koloretsua berau. Azpiegituraren eta arkitekturaren arteko uztarketa honetan, arkitekturaren lana, eraikinaren bolumen soilaren itxura planoa eta gogorra leuntzea izan da. Arkitektura bulegoaren lanetan bereizgarriena hautatu ez badugu ere, proiektu honen interesa ingurune naturalarekin txertatzeko egindako hautu ausartean datza. Halako azpiegiturak hirigune handietako ur zikinen kudeaketarekin lotzen baldin baditugu ere, herrixketan ere sortzen dira hondakin urak eta hauen kudeaketa ezinbestekoa da, jakina denez. Landa eremuetako baserrien inguruan sortzen diren oilategi, ukuilu eta negutegien estetika traketsarekin nolabait ohituak baldin bagaude ere, araztegi baten ezarpenak –eta honek lotuak dakartzan konnotazio ezkorrak ahaztu gabe– paisaian talka handiagoa suposatzen duela uste omen da. Horrexegatik, Armintzako adibideari ausardia, inolako mimetizazio eta gordetzeko intentziorik gabekoa, aitortu egin beharra zaio. Nabarmen bereizten baita eraikina bere ingurunetik, naturaren kolore anitzak –berdea soilik ez– “definizio baxuko pixelizazio” erraldoi baten bitartez islatzen dituelarik. Gure ustez, horixe da eraikinak ingurunearekin negoziatzeko darabilen estrategia; haren isla izan nahi baitu, ispilu efektua bilatu beharrean, naturaren interpretazio digitalaz baliatuta.

Lemoizko paisaia naturala aintzat hartuz eta ausardiaz baliaturik, GAZ arkitekto taldeak naturaren interpretazio digitala eta guztiz koloreduna egin du Armintza auzoan den araztegiko eraikinaren fatxadan

LEMOIZKO UR ARAZTEGIAREN FATXADA Arkitektoak: Aitor Gurtubay, Asier Atxurra eta Unai Zelaieta. Iñaki Estefania da proiektuaren arkitektoa. Kokapena: Lemoizko Armintza auzoa, Bizkaia. Sustatzailea: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. Araztegi proiektua: DAIR Ingenieros http://www.dair.es/ Azalera: 4.800 m2 Fatxadako materiala: Formikazko hainbat panel. GAZ Arquitectos (www.gazarquitectos.com): Bilboko arkitektura bulego honen lan oparoa ikusgai dago haien web orrian, eta arkitektura interesgarriko hainbat proiektu osatu dituzte joan diren urteetan. Aipagarriak dira Asteasun eraikitako frontoia eta alboko zerrategiarekin duen harremana zurezko fatxadaren bidez, edota Gorlizeko ikastolaren zabalpenaren bolumenak paisaian duen presentzia irmoa, baita Zierbenako magal baten tontorrean dagoen polikiroldegiaren bolumen soila eta haren fatxada testuradunak. Baina denetan jakin-min gehien sortzen duen proiektua Donostiako Benta-Berrin dagoen lursail huts bakanean eraikia behar lukeen Musikenerena da. Ezagutuko ote dugu noizbait eraikinaren haragizko bertsioa?

22 GAZ (Maider) 2012-9-8  

22 GAZ (Maider) 2012-9-8

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you