Issuu on Google+

Larunbata, 2012ko ekainaren 9a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BILBO

Bilboko Mariaren Bihotza plaza: taupada biziak auzoan Kritikoa dena, potentziala bilakatu daiteke. Ideia hau aintzat hartuz, 5+1 Arkitektura Taldeak Bilboko San Frantzisko Auzoan den plaza MAIDER URIARTE

SKI ezaguna da Lacaton eta Vassal arkitekto frantziarrek lehiaketa bat irabazi zutela inolako interbentziorik ez egitea iradokitzen zuen proposamen batekin. Garapenkeria eta hazkuntza sustatzen duen gizarte batean, hausnarketa sortzen duen adibide bikaina da hau. Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plaza dugu orain aztergai, udaletxeak hura eraldatzeko prestatu zuen lehiaketa itxian –inguruko bospasei arkitekto estudioei luzatu zien proposamenak eskaintzeko aukera ordaindua– suertatu zen proposamen irabazle eta iaz inauguratu berria, alegia. Ariketa benetan zaila zen plazaren egoera kaxkarra hobetzea, eta interbentzioa beharrezkoa zen.

AA

5+1 Arkitektura Taldeak, autore lan formalista eta inposatzailea sortu beharrean, tokiaren analisian oinarritu zuen bere diseinua. Izan ere, faktore ugarik egiten dute bertan bat, auzoari izena ematen dion San Frantzisko komentuko aztarna arkeologikoek, kultur etxeak, ezki erraldoiek, drogazaleek, autoek, haurreskolak, arkupeak eta etxabeek… Gizarte irudi oso negatiboarekin lotzen zen nahas-mahas ulergaitz bat zen plaza. Azaltzen zuen egoera kritikoari baita auzoaren beharrei aurre egin beharra zegoen espazio publiko ganorazko bat sortuz. Kritikoa dena, potentziala bilakatu daiteke eta hala, plazaren egoera bikaina hirian, inguruko kultur ekipamendu ugariak, auzotar giro anitza eta bizia proiektuaren oinarri bilakatzen dira. Gai-

eraberritu dute, eta horretarako hiritarren nahiak eta kezkak kontuan hartu dituzte. Emaitza? Espazio publiko logikoa eta erabilerrazago bat

Bilboko Mariaren Bihotza plazaren ikuspegi orokorra. 5+1 ARKITEKTURA TALDEA

nera, arkitektoen ikuspegi teknikoa auzotarren begiradarekin osatu zuten tokikotasunari erabateko neurria hartuaz. Argi eta garbi, kontestualitatearen alde egiten dute, elementu fisikoak zein gizartearen beharrizanak eta iritziak aintzat hartuz. Parte-hartze prozesu bat antolatu zuten hortaz, Hiria Kolektiboarekin bat, auzotarren kezka eta nahiak biltzeko asmoz. Prozesu horiek, horretarako soilik ez, proiektuaren partaide sentiarazteko tresna bikainak izan daitezke, galdera, hausnarketa eta koordinazio egokiekin antolatzen baldin badira. Kasu honetan, bertakoek segurtasuna, irisgarritasuna, garbitasuna eskatzen zuten. Gainera, hiri altzariak kokatzeko irizpideak planteatu zituzten, baita ekitaldiak ospatzeko adina toki bermatuko zuen proiektu bat ere. HIRITARREKIN BAT

Emaitza espazio publiko logiko bat da, zegoena bestelako modu ulergarriago eta erabilerrazago batean antolatzea lortu baitu. Kultur-etxeko sarrera markatzen duen ibilbide zentrala argi ilara kurbatu batek definitzen du, hau da agian elementu formal nagusia. Plazaren maila berdindu da, eskailerak kendu egin baitira. Auto aparkalekuak, plazatik kanpora atera dira. Esan bezala, interbentzioa txikia izanik ere, itxura eta erabilera goitik behera aldatu egin du proiektu honek. Plazaren irekiera eguna, agian auzoko ospakizunik garrantzitsuena den Munduko Arrozak-ekin kointziditzea erabaki zen, plazaren izaera eta erabilera publiko kolektiboaren aldarrikapen irmoa egiteko.

Plazaren erdigunera doan kultur etxerako bidea. 5+1 ARKITEKTURA TALDEA

XEHETASUNAK > Proiektuaren egileak: 5+1 Arkitektura Taldea. Eneko Aiala, Amaia Albeniz, Iosune Artetxe, Gentzane Goikuria, Ohiane Ruiz eta Ana Isabel Alonso. Juan Sádaba. Arkitektoa, plaza eusten eta aztarna arkeologikoak estaltzen dituen egituraren kalkuloaren egilea. Informazio gehiagorako: http://www.sadaba.net/ > Parte-hartze prozesuaren koordinatzaileak: Hiria Kolektiboa. Ikus http://www.hiriakolektiboa.org/


18 5 1 Maider 2012-6-9