Page 1

Larunbata, 2012ko maiatzaren 19a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BURGELU

Araba lautadako profila marrazten Lautada batean kokatzeak atrebentzia handia du, ikuspegi anitzeko paisaia berri bat eraikitzea ondorio baitu. Burgeluko kiroldegiaren estalki izurtuak Arabako lautadan gorputz identifikagarria irudikatu du paisaiaren mugimendu ondulatua bailitzan ULA IRURETAGOIENA Eulia arkitektura bulegoak diseinatutako kiroldegiak frontoi bi ditu (kanpokoa eta estalia), baita gimnasioa, aldagelak eta estalitako hainbat kantxa ere. EULIA ARKITEKTURA

IROLAK gure herrietan betidanik izan du harremantzea sustatzeko botere berezia. Esanguratsuak gertatzen dira euskal herrigunetako paisaian eliza eta frontoia binomioek osatzen duten unitate eraikia. Bizkaitar eta gipuzkoar lurretan frontoien estaltze-lanak sustatzeko programa bat sortu zen 80-90ko hamarkadetan eta gertakizun horrek herri askotako irudia zeharo eraldatu zuen, elizaren nagusitasunarekin hizketaldian frontoiaren bolumen berria agertu baitzen. Araban berriz, udalerri txikietako elkarbizitza berpizteko estrategiapean, beste programa bat zabaldu zen kiroldegi berriak sortzeko helburuaz, kirol aktibitatearen sozializatze kapazitatean apustua eginaz. Horren adibide dugu gure kontakizuneko protagonista.

KK

Burgelu Gasteizko ekialdean kokaturik den udalerria dugu, 600 bat biztanleduna eta Donejakue bidea bertatik igarotzen delako ezaguna. Kirol aktibitateak garatzeko eraikin berria estreinatu dute eta horrekin batera, Arabako lautadaren paisaia ulertzeko eredu bat ageri zaigu. Kiroldegi berriak lehiaketarako frontoi estali bat, kanpoko frontoi bat, aldagelak, gimnasioa eta estalitako hainbat kantxa eskaintzen ditu. Proposamen arkitektonikoaren esfortzu guztiak kirol ekipamenduak beharrezkoa duen bolumetria leuntzera bideratuak dira hain zuzen ere.

Frontoian pilotak egiten dituen ibilbideen azterketatik abiatuz, estalkiak pilotaren kurbatura lineak errepikatzen ditu. Helburu horrek ondorio onuragarriak dakartza kiroldegiaren espazio desberdinetan. Iker ditzagun. Alde batetik estalkiaren euste sistema esanguratsua behartzen du, habeak kiroldegiaren alderik luzeenean norabidetzen baitira eraikinak kurbatura forma izan dezan. Kantxen espazioa zutabeetatik libre gelditzen dira honela, ikusleentzat trabarik gabeko begiralekua lortuz. Estalkia gainera, zerrendetan banatua izateagatik, tira bakoitzak kurbatura bat jaso eta hauen artean argitasuna igarotzen da. Trikimailu horiekin guztiekin, estalkiaren arintasun-efektu deigarria ahalbidetzen da, kirol aktibitateak gauzatzeko egokia dena. Barnealdetik ez ezik, kanpoalde eta ingurualdetik ere bai, espazioen moldatze nahia nabarmena da. Herriguneari begiratzen dion fatxada kurbatu egiten da eraikinaren sarrerak seinalatuz eta estalkiaren uhinek bolumen gozoa marrazten dute lautadan. Bolumetria boteretsua baretzeko frontoia 1,5m lurperaturik dago, kirol-kantxetara jaisteko arrapala sistemak eraikinaren kurbatzea areagotzen duelarik.

UHIN-LERROEN JOLASA

Uhin-lerroen jolas horrek paisaiari, kirolari eta herriari begira, ohiko kiroldegi tipologiaren irudia erabat aldatzea lortu du, kiroldegiaren bolumen arrotzaren lasaigarri-bideak egiterik badirela frogatuz. Burgeluko polikiroldegiak Eulia arkitektura bulego donostiarraren egiletza du. Jon Begiristain arkitekto eta EHUko irakaslea, Ibai Lamarca eta Andrea Lizarzarekin batera, proposamen desberdin eta interesgarriak gauzatu ditu, webgunean ikusgai direnak: http://eulia.eu/arkitektura/. Aipu berezia behar du bukatzear dagoen Orioko arraun elkartearen eraikin berriak.


16 Eulia (Ula) 2012-5-19  

16 Eulia (Ula) 2012-5-19

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you