Issuu on Google+

Larunbata, 2012ko urtarrilaren 7a

Ortzadar //

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

IRUÑEA

Historia josten Arkitektoaren lana hiri-bilbean, medikuak gizagorputzeko kirurgia-operazio batean egiten duen jarduerarekin konparatu daiteke maiz. Iruñeako

burguen harresia eta Zabalgune modernoaren artean ibilbide-jarraitutasuna bermatzeko eginiko arkitektura-lana da jarrera horren adibide ULA IRURETAGOIENA

H H

IRIAREN historia zatika eraiki izan da. Hiri-zati bakoitzak dagokion garaiko ezaugarri propioak gordetzen ditu eta historiako arrasto hauek gaur egun ere kasu gehienetan argi somatzen dira gure hirietan. Dela kaleen zabalera eta trazadura, dela eraikinen arkitektura, liburu batean bezalaxe, kapituluka (aro historikoka) irakurri daitezke hiriaren atalak arreta jartzen badugu. Iruñean bazen aspalditik aro diferentetako harresiak lotuko zituen bide bat eraikitzeko beharra. Labriteko baluarte eta San Bartolomeko gotorlekua ildaska batek banatu izan ditu, eta hutsune hau etendura bat izan da orain arte, irakurketa jarraitua saihesten zuenak. Bi mugarri historiko hauek josteko linea bat marraztu du arkitekto garaikideak, historiaz jantzitako testuinguruan isiltasunez ageri nahi duen eskuhartzearen bidez, hain zuzen ere. Hiri-zatien artean, pasabidea linea zuzen, delikatu eta garbia da oinezkoen irisgarritasuna baimentzen duena. Hiri-paisaiaren ikuspegitik pasaguneak eragindako eraldaketa dotorea azpimarragarria izateaz gain, bere sostengu sistemak ere badu balio berritzailea. Ia 74 metrotako tartea estaltzen du (!) eta egituraren arintasuna harrigarria da. Pasabideak hartzen duen Y-forman dago gakoa, linea zuzen batekin alderatuz, egonkortasuna handitzen baita trikimailu horrekin. Jakina da arkua tarte luzeak estaltzeko formarik egokiena dela, eta Y-forma arku baten formara gerturatzen da, baina linealtasunaren itxura galdu gabe. Sortutako egoera honek gainera, abantaila handiak ahalbidetzen ditu. Alde batetik, eskailera bat egokitzea posible da, funtzionaltasuna hobetuz, eta formaren optimizazioak egitura metalikoaren sekzioak nabarmen txikitzen ditu, ekonomikoki errentagarriagoa eginez. Pasabidea modu xumean txertatzen da hirian, historiaren irudia errespetatuz; horretarako ingeniaritza-lan boteretsuaz baliatzen da. Pasabidea osatzeko xehetasunak ongi pentsatuta daude, gehiegikeriarik gabe; horretarako soluzio burutsuak garatu dira teknikoki. Sinpletasun sofistikatuaren eredua aurkitu dezakegu, beraz, Iruñeako historiari gainjarria. Arkitekturaren jostun lanetan Pereda Pérez arquitectos (Carlos Pereda eta Oscar Pérez) Ignacio Oliterekin elkarlanean izan ditugu. Iruñean finkaturik, ibilbide profesional arrakastatsuaz gozatzen dute eta arkitekturako irakaskuntzan ere ibiliak dira. Informazio gehiago: www.peredaperez.com.

Iruñeako oinezko pasabidea ENOR arkitektura sarian finalista izan da, baita Construmat, FAD nahiz APLUS sarien aurtengo edizioetan ere. Obra honetan, Carlos Pereda, Pedro Perez eta Ignacio Olite izan dira elkarlanean.

Goiko irudian, Iruñeako oinplano-eskema ageri da. Berdez harresia adierazten da eta gorriz, oinezko pasagunea. PEDRO PEGENAUTE ETA JOSE MANUEL CUTILLAS


07 Pereda_Perez (Ula) 2012-1-7