Page 1

Ortzadar \\

Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

DAL egoitzen adierazgarritasunetik urruti kokatzen da Bilboko udaletxeari IMB-ko arkitektoek erantsi berri dioten eraikina. Nolanahi ere, diskrezioa izan badute irizpide diseinatzerakoan, ez da horregatik ikusezina.

U U

Bi ezaugarri: lasaitasuna eta erakargarritasuna. Horiexek izan daitezke San Agustin izeneko lursailean dagoen eraikinak transmititzen dizkigun bi sentipen. Beira eta zeramikazko azalak biltzen dute udaletxearen zabaltze berria. Bi material horiek hoztasuna eragin ohi dute, normalean. Kasu honetan ordea, fatxadaren kolore bareek eta testurak animalia handi otzan baten presentzia gogorarazten digute. Eraikitako bi bolumenen mugimenduek eta plazatxoak gainera, bertaratzen denaren joan etorriari, atea irekitzen duen zerbitzariak legez, ematen diete ongi etorria. Bi bolumenetan, oinplanoan U forma duela, antolatzen da programa. U horren erdialdetik mailak doaz gora, pasabidea sortuz beheko Zumalakarregi Etorbidea eta goragoko San Agustin Estartaren artean. Hala, espazio publiko bat sortzen da, funtzionala, hiritarrari zerbitzu ematen diona. Gure hirietako maila-tarteek sortzen dituzten ibilbideetako oztopoak konpontzeko nahia atzematen zaio. Hiri bilbean barneratzen den oinezko lotura berria dugu, era berean, eraikinean bertan integratua. Tokiarekin lotura bermatzen duen ezaugarria dela esango dugu. Horren harira, bere aurrekaria den Udal egoitzarekin sortzen den jokoa ere aipagarria da. Izan ere, badirudi –arkitektoek hala diote–, eklektikoa den ahaide zaharragoarekin tematzeko asmorik ez dela egon. Hura baino garaiago ezin izan, hura baino zabalagoa ere ez. Lursailaren dimentsioek ere ez diote nahieran hazten utzi. Baina, hara, “hemen nago ni!” esateko uzkurtu eta bihurritzen da senide gaztea. Errekatik goazela, “kuku” egiten du, zirikatzaile, bere presentzia adieraziz. Zaharraren eta gaztearen arteko lotura genetikoa aipatu diren material zeramikoaren koloreek bermatzen dute gainera. Ez du B kolore gorriko logotiporik behar zein familiatako kidea den erakusteko, aitona-amonaren kutsu hori sumatzen baitzaio.

Beiraz eta zeramikaz hornitu dute egoitza.

XEHETASUN TEKNIKO ETA DATU BATZUK:

Bilboko Udaletxearen egoitza berria: familiako ‘senide gaztea’ IMB-ko arkitektoek diseinatutako eraikin diskretu eta erakargarriak Bilboko Udaleko hainbat sail hartuko ditu barne

● Arkitektura Programa: Aparkalekua, lokal teknikoak, harrera guneak, bulegoak, artxibategia. ●

Eraikuntzaren ezaugarriak:

- Fatxadak hego-mendebalera: Azal bikoitza, beirazkoa, kontrol mikroklimatikoa (aireztapen eta eguzkitzapenaren ) bermatzeko. Bi azalen arteko espazioak mantenurako balio du. - Fatxadak ipar-ekialdera: beira soilezko azala. -Fatxadakekialdera:Masankoloreztatutakozeramikazko hodi hustuak. - Egitura: Programaren malgutasuna bermatuko duen 1,50 metroko moduluaren arabera antolatzen dira portiko metalikoak. ● Azalera eraikia: Lurazpian,2.459,28m2etalurzoru-mailatik gora 10.692,26 m2. ● Udal zerbitzuak:HirigintzaetaIngurumenSaila, Zirkulazio eta Garraio Saila, Obra eta Zerbitzuen Saila eta Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoa. ● Egileak: Bilboko IMB Arquitectos-en (Gloria Iriarte, Eduardo Múgica eta Agustín de la Brena) diseinua da, bulegoko arkitekto gazte kolaboratzaileen laguntzarekin batera. Azken urteetan hainbatproiektuburutudituzte,batikbatBilbon, tartean: Miribillako Eliza, Bizkaiko Foru Liburutegiarenberritzeaetahanditzea,Zabalburuplazaren berriztapena eta Basurtuko FEVEren geltoki berria. http://imbarquitectos.es/ Beheko plano honetan, Bilboko Udaletxe zaharra eta berriaren arteko lotura irudikatzen da. ARGAZKIAK: IBM ARQUITECTOS

MAIDER URIARTE

Oinplanoak U forma du eta bi bolumen ditu.

06 IMB (Maider) 2011-12-3  

06 IMB (Maider) 2011-12-3