Page 1


Me llamo Andrés, tengo once años y tengo el pelo castaño, con una cresta. Mis ojos son marrones oscuros y tengo la piel morena. Soy feliz porque tengo la mejor familia del mundo. Soy bastante vacilón, me gusta vacilar a mi amiga Gurutze. Llevo chándales deportivos, zapatillas deportivas, una gorra y un buff. A mí me gusta mucho jugar al fútbol y también ver jugar al Real Madrid; también me gusta jugar a la play , jugar con mis amigos y ver cantar a Aloy

Andrés Bañuelos


Ni altua naiz nire adinerako, azal zurikoa eta ilehoria. Begi urdinak dauzkat,handiak eta argiak; sudur motza eta ezpain haragitsuak; ilea, luzea eta lisoa. Neska lasaia eta langilea naiz, irakasleek esaten didate lan asko egiten dudala. Ausarta ere bainaiz, jende askok egiten ez dituen gauzak egitera ausartzen naiz. Lagunekin hitz egitea gustatzen zait. Prakak, izerditzekoa eta bota altuak eramatea gustatzen zait, gonak oso gutxitan janzten ditut. Amak eta biok aukeratzen dugu nire arropa. Nire lehengusinekin eta nire ahizparekin jolastea eta hitz egitea gustatzen zait eskolarik ez dagoenean. Eskolan jolasaldian ezkutaketan , pilla-pilla ra eta bote-bote ra jolasten oso ondo pasatzen dut. Zahira Echevarria


Josune dut izena eta oso altua naiz ,nire taldeko altuena. Azal zurikoa naiz eta ile marroia eta luzea dut, gehienetan motots batekin orraztuta .Begiak handiak eta berdeak ditut, belarriak ez handiak ezta txikiak ere. Lagun on naiz,lagunek laguntza behar dutenean, hor egoten naiz prest laguntzeko; gainera, oso dibertigarria naiz ,jendeak ondo pasatzen du nirekin. Lasaia naizela ematen du, baina oso urduria naiz. Nire ustez arropa polita janzten dut .Txandal marroia, jertse beltza eta jaka grisa eramaten ditut eta zapata beltzak.Ez dut inoiz gonarik janzten. Asko gustatzen zait marrazkiak egitea eta abestea. Lady Gaga, Rihanna ,eta Selena Gomez-en abestiak oso gogoko ditut. Marrazkietan “Manga� estiloa dut gustuko. Antzeztea ere asko gustatzen zait, oso ondo pasatzen dut antzerkia dugunean.

Josune Elguezabal


Ni Guillermo deitzen naiz eta hamar urte ditut. Beltzarana eta argala naiz eta nahiko altua nire adinerako. Aurpegi biribila dut eta begi handiak eta marroiak, sudur motza eta belarri handiak. Ezpain haragitsuak dauzkat.

Eskuzabala naiz,lagunek nik dudan zerbait eskatzen badidate, ematen diet. Argia eta langilea baina nahiko berritsua. Egiazalea, lotsati samarra eta adarjotzailea naiz, oso gustuko dut txantxak egitea. Kirol oinetakoak janzten ditut beti;ez dut, aldiz, praka bakerorik janzten. Asko gustatzen zait izerditzekoa janztea, baina ez buff-a erabiltzea. Futbolera jolastea asko gustatzen zait .Eskolako gauzarik onena niretzat Heziketa Fisikoa da ,asko gustatzen zait nire lagunekin bote-botera jolastea.

Guillermo Flores


Monica dut izena eta ez naiz altua ezta baxua ere. Begi handiak eta marroi ilunak ditut, sudur motza eta aho fina, aurpegi argala dut. Beltzarana naiz eta gaztaina koloreko ile luzea dut. Dibertigarria naiz eta baita berritsua ere. Langilea nahiz, baina batzuetan ez ditut lanak egiten. Prakak janzten ditut, gonak ez zaizkit batere gustatzen. Txandala eta kirol zapatak erabiltzen ditut askotan.Kolore argiak erabiltzea gustatzen zait. Oso gustuko dut nebarekin jolastea eta baita nire lagunekin ere.Pelikulak ikustea, marraztea eta tabletarekin jolastea ere oso gustuko dut. Top model bereziki gustatzen zait.

M贸nica Garc铆a


Nire aurpegia biribila da. Begiak marroi ilunak ditut, handiak eta biribilak. Sudurra motza, ahoa arrosa eta txikia, ezpain finak. Ilea gaztaina kolorekoa, luzea eta kizkurra daukat, gehienetan motots batekin orrazten dut. Altua naiz eta ez naiz potola ezta argala ere. Berritsua naiz, eta baita dibertigarria ere.Nahi dudanean langilea naiz eta oso ondo egiten ditut eskolako lanak.Nire ahizpa ausarta da, baina ni beldurti samarra naiz. Lagun ona naiz,Zahira da nire lagunik onena. Prakak, botak, jertseak eta mailak janztea gustatzen zait.Nire ahizpak eta biek berdin janzten gara. Jolastea asko gustatzen zait.Gehien gustatzen zaizkidan jolasak eskondite-a , pilla-pilla eta bote-botea dira.Telebista ikustea ere gustatzen zait, Diviniti batez ere.

Raquel GarcĂ­a


Tengo la piel morena, mis ojos son marrones y grandes. Uso gafas rojas. Soy alta y guapa. Yo soy feliz con mí familia. Con mis amigas soy muy maja. Me gusta ayudar a la la gente y soy muy inteligente.

Me gustan las camisetas de motos. Llevo ropa de chica. Estoy cómoda con las zapatillas deportivas. A mi me gusta traer peluches a clase porque a la andereño le gusta los peluches. También me gusta jugar con mis amigas al escondite.

Gurutze González


Ni Nathalie naiz eta ez naiz ez altua ezta baxua ere.Begi beltzak ditut eta aho oso polita. Gaztaina koloreko hile luzea dut, eta gehienetan solte eramaten dut. Dibetigarria eta berritsua naiz, baina baita oso urduria ere. Eskuzabala eta oso ona naiz, baina probokatzen nautenean oso maltzurra izan naiteke. Nire janzkera oso polita da. Leginsak eta parisinak eramatea gustatzen zait, baina baita botak, elastiko laburra eta boltsa ere. Gonak motzak zein luzeak gusstuko ditut. Asko gustatzen zait musika entzutea, batez ere “bachata� izenekoa ; nire abeslaririk gustukoena Romeo Santos da. Atsegin dut baita ere lagunekin hitz egitea.

Nathalie LondoĂąo


Fatima dut izena eta beltzarana naiz. Ez naiz altua ezta baxua ere. Ile marroia eta kizkurra dut, begi berdeak ditut. Sudur motza dut, aho txikia eta ezpain haragitsuak.Ez naiz lodia ezta argala ere. Ona naiz lagunekin, zerbait behar dutenean laguntzen ditut. Neska alaia naiz, nire lagunek barre asko egiten dute nire barreak kutsatuta. Langilea naiz, baina oso berritsua. Txandala, prakak eta jertsea janztea gustatzen zait, koloretako arropa dut gustuko. Botak, txandalak eta kirol oinetakoak ere atsegin ditut. Gonak, aldiz, ez zaizkit ezer gustatzen. Etxean nebekin eta ahizparekin jolastea asko gustatzen zait. Patioan lagunekin pilla-pillara jolasten dut. Lagunekin hitz egitea ere atsegin dut. Fรกtima Mozouari


Nire izena Kerman da eta hamar urte ditut. Potolo samarra naiz eta oso altua. Azal zurikoa naiz eta ilehoria. Aurpegi luzanga dut; begiak urdin berdexkak eta distiratsuak ditut; sudur motza eta ezpain gorrigorriak.Belarritako urdina daramat ezkerreko belarrian. Langilea eta arduratsua naiz, baina baita berritsua ere.Dibertigarria naiz, lagunek ondo pasatzen dute nirekin hala ere, inor ezagutzen ez dudanean urduri samar jartzen naiz, baina ausarta ere banaiz. Nik markako arropa janzten dut izerditakoa, prakak urdinak eta kirol zapatak eramaten ditut beti. Erlojua eramatea ere gustatzen zait

Kerman Mo単oz


Erik deitzen naiz,eta hamaika urte dauzkat. Aurpegi biribila dut, begi marroiak, gaztaina koloreko ilea eta sudur motza.Argala naiz eta betaurrekoak daramatzak; belarritakoa dut eskuineko belarrian. Langilea naiz eta oso berritsua .Dibertigarria naiz, lagunek barre asko egiten dute nirekin daudenean. Prest egoten naiz lagunei laguntza emateko etxerako lanak egiten, uste dut lagun ona naizela. Bakeroak eta futboleko zapatak eramaten ditut larunbatetan eta igandeetan; astelehenetik ostiralera, aldiz, txandala eramaten dut. Eskolan nire lagunekin pilla-pillara jolastea gustatzen zait.

Erik Naranjo


Altua naiz eta beltzarana. Begi marroi eta handiak ditut, sudur motza eta ezpain haragitsuak. Gaztaina koloreko ilea dut, kizkurra eta luzea. Langilea naiz, eskolan asko saiatzen naiz lanak ondo egiten, baina jolastaria ere banaiz, oso gustoko dut pilla – pilla edo bote-botera jolastea. Neska argia, alaia eta ausarta naiz. Niri leginsak, elastikoak , kirol oinetakoak eta izerditzekoak janztea gustatzen zait. Prakak edo txandala gutxietan janzten ditut. Abestea gustatzen zait, baita nola abesten dudan entzutea ere. Lagunekin eta lehenngusu- lehengusi- nekin jolastea oso gustuko dut ; telebista ikusten ere oso ondo pasatsen dut. Jessica Perex


Ruben deitzen naiz eta hamar urte dauzkat. Aurpegi biribila dut, begi marroiak eta diztiratsuak, betile luzeekin. Sudur motza, aho txikia eta ezpain haragitsuak ditut. Ile beltza daukat eta belarri txikiak.Argala naiz eta nahiko altua. Langilea naiz,baina berritsua, hitz asko egiten dut gelan. Lagun ona naiz, asko gustatzen zait lagunekin jolastea eta lagun asko ditut. Eskuzabala eta alaia naiz, pozik bizi naiz. Gaur futboleko zapatak daramatzat, txandal grisa eta izerditzeko urdina.Nire arroparik gustukoena pitilloak dira, futboleko arropa ere asko gustatzen zait. Ni dibertigarria naiz eta lagunekin kukumikura, futbolera eta pilla-pillara jolastea gustatzen zait, korrika egitea ere gustuko dut. RubĂŠn Teja


Gu geu 5 b  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you