Issuu on Google+




krisiari aurre eginez Iaz gaur egun bizi dugun krisia aztertzeari ekin genionean ez genuen ezagutzen honek izango zuen eboluzioa. Are gutxiago ezagutzen genuen eragile politiko eta sozialek krisiari emango zioten erantzuna. Aplikatuko al zuten PSOEren, PNVren eta UPNren Gobernuek politika keynesiar minimoak: errenten banaketa, inbertsio publikoa, erreforma fiskala...? Zein izango zen sindikalgintza espainiarrak (CCOO, UGT) eta euskaldunak (ELA, LAB) emango zioten erantzuna? Eta eragile sozialek? Ze jarrera hartuko zuten PNV, EA eta NaBai bezalako euskal alderdi ezberdinek? Gauza batzuk ezin jakin, baina beste batzuk bai ordea. Ez genuen espero gobernuen, sindikatuen eta alderdien erantzunak ezkerreko politikan oinarrituko zirenik, ezta krisia sortu duten horiei (Banka, espekulatzaileak, kapitalistak,...) hura ordainaraztea eta bestelako politika ekonomiko eta sozial bati bidea irekiko ziotenik ere. Hala ere zalantza handiak genituen arestian aipatutako guztiak nola eboluzionatuko zuen, eta hausnarketa hura egiten genuenetik urte bat igaro denean gauzak argiago dirudite.

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa Egoeraren analisi argia dugu esku artean, eta horrekin batera gure herriarentzako ezkerreko proiektu bat dugu ere, jendartearen gehiengoarentzako beharrezkoa bezain erreala den alternatiba. Eta ibilbide honetan aurrera egiteko iaz aurkeztutako dekalogoan proposatzen genituen neurriak bultzatzeko gure konpromisoa berresten dugu, dokumentu honetan berriz ere jasotzen dugun ezkerreko dekalogoa.


 ESTATU ESPAINIARRA: TXARRETIK ASKO, ONETIK GUTXI (EDO DEUS EZ) Hainbat hilabetez krisiaren existentzia bera ukatu (Solbes-ek adierazi zuen hazkundearen “desazelerazio” hutsa zela) eta Bankaren eta espainiar ekonomiaren egoera ona zela esan ostean, azkenean errealitatea agerian geratu zen. 2008ko urrian Gobernuak egoeraren gordintasuna onartu behar izan zuen eta hainbat proposamen eraman zituen Kongresura; bata Estatuak Bankari 100.000 milioi euroko abalak esleitzeko proposamena eta bestea 50.000 milioi euroko finantza aktiboak eskuratzeko fondo baten sorrera. Eraikuntza eta finantza pelotazoa izan den azken urteetan banku entitateak eta aurrezki kutxak inongo mugarik gabe espekulatzen aritu dira eta behin beraien aktiboen zati handi bat kutsatuta eta balio errealik gabe ikusita Gobernua beraien erreskatean atera zen. Horien aurka egin beharrean (nazionalizazioak, ardurak eskatu, …) dirua eta abal publikoak eskaini zien. Beraien hitzetan, modu horretan enpresa eta norbanakoen beharrei zerbitzu ematea ahalbidetu zuten, ekonomiari bultzada berria emanez eta zulotik ateraz. Kongresuan aurkeztutako neurri hauek PSOE eta PPren babesa jaso ez ezik (krisiaren aurrean, oinarrian, bi alderdi hauek ez dute inolako desadostasunik agertu) CIU, PNV, ERC, Coalición Canaria, UPyD eta NaBai alderdiena jaso zuten ere. IU-ICV eta BNG izan ziren neurrien aurka bozka emandako bakarrak, eta Kongresu kanpoaldetik bai CEOE bai eta CCOO zein UGTk neurriak gogotsu txalotu zituzten. Hala ere, Banka babestuz ekonomia dinamizatzeko politika horrek porrot egin du. Bankak jasotako kreditu gehienak

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 1. ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN ALDEKO JARRERA - Hiri lurrak eta eraikitzen ahal diren lurzoruak udalekotu - Zerga progresiboak, hutsik dauden etxebizitzak jabeei kentzera iritsi arte. - Alokairuzko etxebizitzen aldeko apostua eta etxe-birgaitzearen alde egin.




Zapatero Banketxeetako zuzendariekin bilduta.

bere likidezia hobetzeko erabili zituen, eta ez beste ezertarako. Horren aurrean Kongresuak enpresen likidezia beharrei erantzuteko beste 20.000 milioi euroko laguntzak onartu zituen, eta berriro ere, lehen aipatutako alderdi politiko eta sozialek aho batez babestu zituzten neurri hauek. Laburbilduz, bankari eta enpresarientzako dirua musutruk, eta bitartean behin behineko laneskuaren kaleratze masiboei eta ERE-ei esker langabezi tasa grafikan ezin sartu. Urte bat igarota, 2009ko aurreikuspenen gainbeheraren aurrean (diru bilketa fiskala aurreikusitakoa baino 45.000 milioi euro txikiagoa izan da eta gastuak aurrekontuan baino 35.000 milioi euro garestiagoak izan dira) gehiegizko zorpetzea ekidin nahian 2010erako Aurrekontuen proiektuak gastuak murrizteko asmoa du: PFEZaren 400 euroko murriztapena kendu, autoak erosteko laguntzak ezabatu, nekazal eremurako inbertsio fondoa murriztu, ‌ Horrekin batera, kontuak orekatze bidean sarrera fiskalak handitzeko asmoa dute.

- Nafarroako Gobernuak eta udalek etxebizitza publiko-burtsa izatea. - Jabetza pribatuko etxebizitzak eraikitzeko diru-laguntzarik ez. - Kooperatiben aldeko lana. - Bigarren etxebizitzaren jabetzari zerga bereziak jarri. - Mailegua duen etxebizitza pribatua, alokairuzko etxebizitza publikoa bilakatu.




2009ko aurreikuspenen gainbeheraren aurrean, gehiegizko zorpetzea ekidin nahian, 2010erako Aurrekontuen proiektuak gastuak murrizteko asmoa du. Horrekin batera, kontuak orekatze bidean sarrera fiskalak handitzeko asmoa dute (BEZa bi puntu igo dute), eta beraz, errenta baxuenak izango dira Gobernuak behar duen dirutza lortzeko ekarpena egingo dutenak, Bankaren mesedetan noski. Diru horre-

kin Gobernuak bere gastuekin aurrera egin ahal izango du.

Azken urteetan elkarteen inpostutipoak jeitsi (kapital errentak %18ko zergak ordaintzen dituzte, lan errentak ordea -PFEZa- %24-43ko zergak ordaintzen dituzte) eta ondarearen gaineko inpostuak deuseztatu ostean, Zapaterok eta Blancok “boteretsuak” kritikatzen hasi eta “errenta altuen” aurka jarduten hasiko zirela adierazi zuten. Baina guztiz kontrakoa egin zuten: BEZa bi puntutan igo dute, %16tik %18ra. Modu honetan, errenta baxuenak izango dira Gobernuak behar duen dirutza lortzeko ekarpena egingo dutenak eta diru horrekin Gobernuak bere gastuekin aurrera egin ahal izango du: Banka eta enpresak lagundu, AHT eraiki, bere presentzia Afganistanen bermatu, polizia ordaindu, erregearen etxea mantendu... Bere garaian politika neoliberala apaintzeko sortu zituzten ustezko neurri “sozialak” baliogabetu edo mugatuko dituzte orain. Horrela, PFEZren 400 euroko murriztapena (urtean 12.000 euroko dirusarrerak baino urriagoak dituztenentzat aplikaezina) , bozkak irabazteko balio zuen neurri hura, dagoeneko 2010erako Aurrekontuetatik ezabatu dute. Bestalde, “Renove” neurriak –autoak eta abarrentzatere ez dira Aurrekontuetan agertzen, eta ondorioz, sektore hauetako salmentek behera egingo dute. Azkenik, eraikuntza sek-

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 2. ZERGA-SISTEMAREN ERABATEKO ERREFORMA - PFEZ: Errenta altuen progresibitatearen igoera eta soldata minimoaren kopurua bikoiztu ordaindu behar ez dutenen kopurua. - Elkarteen gaineko zerga: tasen igoera orokorra eta bere progresibitatearen igoera - BEZ: oinarrizko produktuen gaineko tasak jaitsi (elikadura, elektrizitatea, gasa...) eta beharrezkoak ez diren eta luxuzkoenak igo.


 torea bultzatzeko helburua duen herri lanetarako estatu fondo berria (eta %20a, gastu sozialak, bakarrik 2010erako, ez al da 2011n beharrik egonen?) aurrekoaren oinordekoa da, ez du inolako aurrerakuntza errealik ez sektorearentzako irtenbiderik mahaigaineratzen, partxe propagandistiko bat besterik ez da. Aurrekontuak definitiboki zertan geratuko diren jakin gabe ere agerian geratzen da zein den PSOEren helburua. Bitartean, espainiar Burtsan jarduten diren enpresek 20.000 milioi euroko dibidenduak ordaindu dizkiete beraien bazkideei 2009ko lehenengo seihilabetekoan, 2007ko lehenengo seihilabetekoan baino %54 gehiago. Estatu espainiarra Europar Batasunaren baitan banku komisioak handienak diren bigarren herrialdea da, eta horri esker Bankako zuzendaritzek urtean 20.000 milioi euro baino gehiagoko ordainsariak eskuratzen dituzte (Gonzalez, BBVA) edota 55 urterekin jubilatzen dira urtean 3 milioi euroko pentsioa kobratuz (Goirigolzarri, BBVA). Horiekin batera, kapital aldakorreko inbertsio elkarteen (SICAV) maskarapean fortuna handiek %1ko zergak ordaintzen dituzte bakar-bakarrik. Merke, ezta? Etorkizunari dagokionez aurreikuspenak nahiko ilunak dira. Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) urrian argitaratutako txosten baten arabera espainiar ekonomiaren berreskurapena ez da 2014 urtera arte emango. Espainiar estatua, Irlandarekin batera, 2010. urte osoan zehar atzeraldia jasango duen euro zonako herrialde bakarra izango da. Higiezinen leherketa eta langabezia tasa ikaragarria -Europar Batasuneko tasaren bikoitza- dira espainiar estatuaren oztopo larrienak. Japonen inguruan hitz egiten hasi da, eta hark 10 urte behar izan zituen espainiar estatuaren antzerako egoera bat gainditzeko. Bukatzeko, NDFk hainbat aholku luzatu ditu krisia gainditzeko:

- Ondarea: zerga mantendu eta progresiboa egin eta hau areagotu. Jabetza handien gaineko zerga bereziak. - Iruzurra: iruzurraren aurkako aurrekontua hirukoiztu (inspekzioak, baliabideak...) enpresari eta profesionalen iruzurrei aurre egiteko. Bankuek duten sekretu eskumena kendu. - Banku eta enpresen egoera hobetzeko diru publikorik ez: azken urteetako mozkin erraldoiekin konpon ditzatela beren arazoak!


 “lehiakortasuna areagotzea”, hau da, berdinagatik gehiago lan egitea; “defizita zuzentzea”, hau da, gastu publiko txikiagoa; eta azkenik, erakundeak adierazi du lan merkatua ez dabilela ondo, kopuruen aldetik orekatzen delako (kaleratzeak) baina ez salneurrien aldetik (soldatak). Estatistika Institutu Nazionalak (INE) egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera ekainaren bukaeran 4.138.000 langabetu zeuden Estatuan. Gainera kopuru hau handituz doa, maiatza, ekaina eta uztailean 100.000 lanpostu berri sortu ziren arren (udal lanak, turismoa, …) abuztua eta irailean 180.000 lanpostu deuseztatu baitira. UGTk bera aitortu du datorren urtea 2009a baino okerragoa izanen dela. Gauzak horrela, 2008ko ekainetik milioi erdi langabetu gehiago izanda ze kopurura iritsiko gara 2010. urte bukaeran? Bestalde, langabezia kobratzeko batez besteko denbora tartea 13-16 hilabetekoa dela jakinda, zer gertatuko da hemendik aurrera laguntza hauek agortzearekin batera? Gaur egun milioi erdi langabetu baino gehiagori beraien langabezia diru-laguntza agortu zaie, zenbat langabetu izango dira egoera honetan 2010. urte bukaeran? Argi dago berriki onartu dituzten 420 euroko laguntza estrek ez dutela egoera larri honi aurre egiteko balioko. Deskribatutako egoera honetan guztian emakumeak, gazteak eta etorkinak dira sektore kaltetuenak. Kolektibo hauetan behin behinekotasun tasa handiagoa dela eta (emakumeen kasuan %60ekoa; etorkinen artean ia %100ekoa) hauen egoera askoz ere ahulagoa bihurtzen da bizi dugun krisi egoera honetan. Eta azpimarratzekoa da langabeziaren handitzeak eta prestazio sozialen urritzeak emakumeengan duten eragina, bizi garen sistema patriarkarraren ondorioz emakumeek burutzen

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 3. GASTU SOZIALETAN DIRU GEHIAGO INBERTITU - Europako erreferentziak berehalakoan aplikatu. Aurrekontuetan gastu sozialei emandako dirua igo: BPGaren %17,5tik %28ra (%0,7a Osasungintzan, %0,5a Hezkuntzan) - Hezkuntza eta osasungintzako sare publikoak sustatu eta zentro berrien eraikuntza bultzatu. Sektore pribatuari diru-laguntzak kendu.


 dituzten jardunaldi bikoitza eta senideen zainketa eta atentzio lanak areagotzen ari baitira.

EUSKAL HERRIA: PSE ETA UPNREN GOBERNUEN POLITIKA Duela urte bete adierazi genuen moduan Hego Euskal Herriko krisi egoera azken hamarkadetan kapitalismoa sendotzeko hartutako gidalerro neoliberaletan kokatzen da, Munduko Merkatal Erakundeak, Europar Batasuna eta bestelako nazioarteko erakundeek zein berriki ospatutako G-20aren goi-bileretan hartutako erabakiek zuzendutako gidalerroak hain zuzen

EREaren aurrean Koxkako langileek egindako protesta.

- 0-3 ziklotik haur hezkuntza publikoa eta doakoa bermatu. - Zentru nahikoak eraiki eta urritasunen bat duten pertsonei zein adinakoei kudeaketa publikoaren bidez arreta zuzena bermatu. - Kontzertu ekonomikoak, sozialak eta hezkuntza-itunak administrazioak lan horiek egin ezin dituenean bakarrik. - Gizarte Zerbitzu publikoak, nahikoak eta doakoak, bizitza familiarra, pertsonala eta laborala uztartzeko. - Oinarrizko errenta: 804 euro arteko igoera (eskura dagoen batez besteko errentaren %50a).


10 ere. Honi gehitu beharko genioke egungo marko autonomikoek (EAEk zein Nafarroak) dituzten burujabetza eta konpetentzia gabezia, aipatutako gidalerroen kontrako eta hemengo gehiengo sozialaren aldeko erabakiak hartzea eragozten duen antolaketa eredua. Modu honetan, New York, Brusela, Madril eta Parisek erabakitzen dute Euskal Herrian aplikatuko diren politika sozial eta ekonomikoak. Hala eta guztiz ere, Nafarroan zein EAEn ezagutu ditugun gobernu autonomiko guztiek (EAJ-PSE, EAJ-EA-EB, PSE, PSN, UPN, PSN-EA-CDN, UPN-CDN) politika neoliberal honekin eta haren zehaztapen nagusiekin bat egin dute: PFEZren erreforma atzerakoia, boom urbanistikoa bultzatzea, kapitalari deskontuak eta zergarinketa, multinazionalei babesa, eredu kontsumista eta txikitzailearen (AHT) indartzea, industriaren suntsiketa, pribatizazioak, eta abar. Madrilen onartutakoarekin lerrokatze zorrotz hau are gehiago indartu da PSE Gasteizko Gobernura iritsi denetik eta Nafarroan UPN-PSNk beraien arteko akordioa sakondu dutenetik. Edozein kasutan ezin dugu ahaztu EAJk PSOEren 2009ko aurrekontuei emandako babesa, eta ordainetan PSEk Ibarretxeren azkeneko aurrekontuei emandakoa. 2010. urterako gidoi bera errepikatzen hasi da, dagoeneko EAJk PSOEren Aurrekontu Proiektua babestu du. Eta Nafarroari dagokionez, UPNk 2009ko aurrekontuen aurrean abstenitu izanak (honek UPNPPren arteko akordioaren haustura ekarri zuen) eta PSNk Nafarroako urte bereko aurrekontuak babestu izanak erakusten dute Madrilek eta Iru単eak krisiari aurre egiteko duten modua. Are gehiago esanda, Hego Euskal Herrian aplikatutako politika pasarte batzuetan Estatukoa baino atzerakoiagoa izan da. Horren adierazle da hemengo zergen presioa, bildutako

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 4. ALFERRIKAKO GASTUAK KENDU - Errege-etxeari, Armadari, Poliziari, epaitegi bereziei eta abarri emandako diru-ekarpenak bertan behera utzi. - Administrazioari eta politikariei emandako diru kopuruak jaitsi: dietak, protokolo gastuak, bidaiak, talde parlamentariei beren funtzionamendurako ematen zaizkienak...


11 diruaren eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) arteko proportzioa dena. Modu honetan, EB-27ren batez besteko zergen presioa BPGaren %39,8koa da (Frantzian %43,3koa; Belgikan %44koa; Suedian %48,3koa; Danimarkan %48,7koa), Estatu espainiarrari eta Hego Euskal Herriari dagozkionak aldiz %37,1koa eta %33,4koa (EAEn %33,7koa eta NFEn %32,5koa) dira urrenez urren. Zentzu berean, elkarteen gaineko zergak Hego Euskal Herrian %28ko tasa du (azken 10 urteetan behera egin du EAEn %32,5tik %28ra eta NFEn %35tik %28ra), Estatu espainiarrean %30ekoa den bitartean. Nafarroan 2009ko hasieran Ekonomia eta Ogasun Kontseilaria den Alvaro Mirandak Espainia atzeraldian zegoenik oraindik ezin zela esan zuen. Baina adierazpen horren ostean aitortu zuen “2009. urtean zehar Nafarroan %1,1eko hazkunde negatiboa” espero zela eta “bigarren erdialdetik aurrera berreskuratzen bidean” hasiko zela 2010. urtean hazkunde positiboa lortuz. Ba tira, hau esan eta zortzi hilabete beranduago Euskadiko Kutxako aurreikuspenek urte bukaerarako %3,8ko hazkundea eta %13,7ko langabezia tasa iragarri zuten, hau da, 40.000 langabetu inguru. Era berean, EINek azaldu du 2002tik aurrera soldatak gutxien handitu diren eta azken urtean ekoizpen industria-

2009ko hasieran Ekonomia eta Ogasun Kontseilaria den Alvaro Mirandak adierazi zuen “2009. urtean zehar Nafarroan %1,1eko hazkunde negatiboa” espero zela eta “bigarren erdialdetik aurrera berreskuratzen bidean” hasiko zela 2010. urtean hazkunde positiboa lortuz. hau esan eta zortzi hilabete beranduago aurreikuspenek urte bukaerarako %-3,8ko hazkundea eta %13,7ko langabezia tasa iragarri zuten, hau da, 40.000 langabetu inguru.

- Zinegotzi eta legebiltzarkideen soldatak soldaten batezbestekoarekin parekatu. - Eliza katolikoari, eta oro har edozein erlijiori, ematen zaizkion dirulaguntzak kendu. Frankismoak Elizari emandako ondasunak, eta ezken urteetan eskuratu dituenak berreskuratu.


12

UPNren Gobernuaren politika ezin da atzerakoiagoa izan. Bien bitartean, EREek lanpostuak txikitu eta horiek pairatzen dituzten langileen soldatak kutxa publikoan kargatzen jarraitzen dute. Nafarroan, abuztura arte, aurkeztutako 479 espedienteetatik soilik 5 ezeztatu zituzten. Eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Plana 2012 delakoarekin aurrera jarraitzen du, jada pitzatzen eta zalantzan jartzen hasia dena aurreikuspenek eta diru-kontuek ez baitute bat egiten.

la gehien urritu duen (%-27,6) Erkidegoa Nafarroa dela. Argi dagoen moduan, Miranda Kontseilariak jasotzen duen soldata ez du merezi. Eremu sozialari erreparatuz, UPNren Gobernuaren politika ezin da atzerakoiagoa izan. 10.000 familia baino gehiagok soldatarik jasotzen ez duten bitartean eta 3 langabetutik 1ek diru-laguntzarik jasotzen ez duen bitartean, Gizarte Ongizate Sailak 2009an 8 milioi euro kudeatuko ditu bakarrik bitarteko ekonomikorik gabeko familia guztiak laguntzeko. Nafarroako Gobernua txantxetan dabil jendartearekin eta jendartearen beharrekin, txantxa are gordinagoak kontutan hartuta ondare zerga kentzeak Nafarroako fortuna handienei 60 milioi euro oparitzea ekarri duela, edo eta CCOOk eta UGTk 2008an 6,38 milioi euro jaso zituztela “bileretan, hitzarmenetan eta ikerketetan parte hartu izanagatik�. Bitartean UGTk ez du batere lotsarik erakusten, azken 5 urteetan pentsiodunek beraien erosteko ahalmena %12an urritua ikusi dutela salatzeko ausardia ere badu. Nabarmentzekoa da Nafarroan pentsiodunen %41ak pobreziaren mugatik beherako pentsioak jasotzen dituztela (512 euro/hilean pertsona batentzako eta 768 euro/hilean bikoteentzako).

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 5. GURE LURRAREN DEFENTSAN - Itoitzeko urtegia hustu eta Nafarroako ubidea zein AHTren obrak berehalakoan gelditu. Ekologiaren aurkakoak direlako, garapen antisoziala bultzatzen dutelako eta enpresa eraikitzaile eta porlanezko-fabriken alde egiten dutelako. - Diru-kopuru horiek ingurugiroa errespetatuz, behar sozialen garapen eredua bultzatzeko erabili.


13 Gaurko egunaz –azaroaren erdialdea- eta 2010. urterako aurrekoentuen aurreproiektua ezagutu berri dugu (PSN-k dagoeneko aurrekontu horiek babestuko dituela iragarri du), Miguel Sanzek sarkasmoa gainditzen duten krisiari aurre egiteko 14 neurri jakinarazi ditu. Hauxe diogu ez bakarrik neurri hauek finantzatzeko erabiliko dituzten 40 milioi euroak BEZaren igoeratik lortutako gehiena delako, hau da errenta txikiek ordainduko dituzte neurri hauek; baizik eta neurri hauen kostua ondarearen zerga deuseztatzearekin diruzale nafarrei oparitutakoa baino urriagoa delako. Bien bitartean, EREek lanpostuak txikitu eta horiek pairatzen dituzten langileen soldatak kutxa publikoan kargatzen jarraitzen dute. Nafarroan, abuztura arte, aurkeztutako 479 espedienteetatik soilik 5 ezeztatu zituzten. Betiko moduan etekinak daudenean, eta ezin ukatu azken urteetan etekin ugari izan direnik, hauek denak patroiarentzako dira. Galerak daudenean ordea, Administrazioak bere gain hartzen ditu. Lan Zuzendaritza Orokorrak aurkezten dioten edozein lotsagabekeria onartzeko eta bedeinkatzeko makina soila da. Era berean, Nafarroako Gobernuak “Nafarroako Plana 2012” delakoarekin aurrera jarraitzen du, Gobernuaren eta PSNren artean 2008-2011 laurtekorako hitzartutakoa. Planak berak ondorengoa azaltzen du: “Nafarroako Foru Erkidegoko ekonomia oinarri solidoekin eta optimismo moderatuarekin etorkizunari aurre egiteko prest da, 2007an izandako BPGren %3,8ko hazkundeak eta 2007ko abenduan %4,7ko langabezia tasa urrian islatzen den lan jarduera tasa altuak adierazten duten moduan”. Begi bistakoa da Plan honen oinarrian dagoen abiapuntua hutsala dela gaur egun. Langabezia tasak aipatutako datuaren hirukoitza da jada adibidez. Hala ere Gobernuak Planarekin aurrera jarraitzen du, hura lau haizetara goraipatuz gainera.

- Elikaduraren burujabetzan oinarritutako nekazaritza eta abeltzan-tzaren ereduaren alde egin. Ekoizpen txikiari babes osoa. Transgeniko eta erregaiez sortutako produktuak baztertu. - Sozio-ekonomiako politika deszentralizatua sustatu. Eskualde natural eta historikoen defentsa eta biziberritzerako plan zehatzak.


14

Plan honek AHT, autobiak, saihesbideak eta Nafarroako ubidea bezalako herri lan handiak azpimarratzen dituen moduan izaera sozialeko elementu urri batzuk txertatu ditu haren irudia garbitzeko, apaingarri huts moduan, eta horien artean kokatzen dira hainbat gizarte etxe, ikastetxe zein kultur etxe. Baina dagoeneko arduradun politikoak plan hau zalantzan jartzen hasiak dira aurreikuspenek eta diru-kontuek ez baitute bat egiten. 2008ko eta 2009ko azken bi foru aurrekontuak bere horretan utzi eta murriztu behar izan dituzte, Ogasunaren zerga bidezko sarrerak aurrekontuetan aurreikusitakoa baino txikiagoak izan direlako. Logikoki gastuak murrizterako orduan irizpidea oso argia izan da: azpiegituren porlan inbertsio guztiekin aurrera egin dute (AHT, autobiak, poligonoak, ‌) kontu-saila sozialen kaltetan (osasun sistema, hezkuntza, jendarte-arreta, diru laguntzak, euskara, ‌).

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 6. EMAKUMEEN AUTONOMIA ETA ASKATASUNAREN ALDE - Berdintasuna soldatetan. Lantokietan sexu-diskriminaziorik ez (egun emakumeen soldata gizonezkoen soldaten %70a da). - Etxe-langileen lana beste edozein lan bezala hartu eskubide eta laguntza sozialei dagokienez eta berau BPGan barneratu.


15 OPOSIZIOA ARDURADUNA IZANIK SISTEMARI MEN EGITEN DIO Hasieran esan dugu: Orain urte bete, instituzioek erakutsi zezaketen “keynesianismo” mailarekin eta krisiaren aurrean indar sozial zein politikoen gehiengoak egin zezakeen oposizio errealaren inguruan zalantzak bagenituen ere, gaur egun dena argiago dago. Aukera guztien artean gobernuek (estatukoa eta autonomikoa), zentral estatalek (CCOO eta UGT) eta indar politikoen gehiengoak (PSOE,PP, UPN, PNV, Na-Bai…) hartutako jarrera okerrena da. Banketxeei 100.000 miloi kredituetan ematean etor zitekeena aurreikusten lagundu zigun; krisiaren arduradunengan neurriak hartu beharrean (bankari, espekulatzaile, eraikitzaile…) dirutzak bideratu zaizkie. Presio fiskala handitzea, iruzurrari aurre egitea edota zergen garapena itzultzea arbuiatzen da. AHTak zein autobiek sortutako gastuak ospitale berriak egiteko erabili beharrean edota gune sozial (nagusien etxeak, ezinduentzakoak…), hezkuntza (0-3…), prestazioen hobekuntza (langabezia, jendarte-laguntzako soldata…) edo hutsik dauden legeak (menpekotasun legea, genero indarkeria…) edukiz betetzeko erabili beharrean berean jarraitu dute. CCOO eta UGTk izandako jarrera, hobe esanda, erakutsitako nagikeria Zapaterok, sistemak, izan duen babes handienean bilakatu da. Dekretu ezberdinei esker enpresa eta banketxeek diruz bete diren bitartean haiek, txaloak besterik ez, hortaz, Gobernuaren aurrean amore eman dute. Hasiera batean haien eskaera langabetuen laguntza sei hilabete gehiagoz luzatzea izan zen. Azkenaldian, Administrazio Publikoetarako izenpetutako akordioa (2010erako %0,3aren igoera eta 2012an berrikuspena) izan da, kasualitatez, CEOEk txalotu-

- Etxeko lanak egiten dituzten emakumeei oinarrizko errenta ordaindu, eta etxe-langileen lana beste edozien lan bezala hartu: gizarte segurantza, erretiroa, oporrak, lanaldiaren iraupena... - Genero indarkeriari aurre egiteko baliabide publiko nahikoak bermatu: hezkuntza, politika sozialak, judizialak, eta abar.


16

Gobernuek (estatukoa eta autonomikoa), zentral estatalek (CCOO eta UGT) eta indar politikoen gehiengoak (PSOE,PP, UPN, PNV, Na-Bai‌) hartutako jarrera okerrena da.

CCOO eta UGTk izandako jarrera, hobe esanda, erakutsitako nagikeria Zapaterok, sistemak, izan duen babes handienean bilakatu da. NaBai-ren jarrera ezkerreko politikatik urrun dago.

takoa, enpresa pribatuetan hitzarmen kolektiborako adibide egoki bezala goraipatuz. Denbora honetan, krisiaren arduradunei erantzukizunak eskatzeko, langabezia eta lanpostuen suntsiketari aurre egiteko edo enpresa eta sektoreetan hitzarmen kolektiboa indartzeko ez dugu mobilizazio planteamendurik ikusi, are gutxiago greba orokorrerako deia. Burokrazia sindikalak berriro ere, omen, ordezkatzen dituztenak saldu egin dituzte. Nafarroan CCOO eta UGTk 2008an zehar, bakoitzak 6,38 euro jaso ditu bilera, hitzarmen eta ikerketetan parte hartzeagatik. Nafarroan, Na-Bairen jarrera, PNVren eskuineko interesei eta EA, Aralar eta Batzarrerengan geroz eta indar gehiago duen amore emateko jarreraren arabera oinperatua egon da. Orokorki , krisiari moldatuz. Bankari eta enpresariei milioietako kredituak ematearen aldeko bozka, Elkarteen zergaren beheratzearen aurreko mututzea (PNVk EAEn behin eta berriz onartutakoa), erakutsitako babes argia (AHT, autobiak‌) edo zeharkakoa (Itoitz, Nafarroako ubidea‌), adreiluaren politika, hauek denak politika neoliberal baten oinarriak dira nahiz eta apaingarriz beteta egon; kontzeptu hutsalak, nafarkeri goratua eta irudia benetako edukien gainetik jartzeko joera.

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 7. UDALETAKO ERABATEKO AUTONOMIAREN ALDE - Udal finantzazioaren eredu aldaketa (proiektuei diru-laguntzak): udal politika ekonomikoaren eta inbertsioen inguruan erabakitzeko autonomia. - Tokiko Ogasunen Fondoa: Nafarroako Gobernuak bildutako guztiaren %25a gutxienez sartu.


17 Aipatu dugun honen adibide argia da Uxue Barkosek 2010eko Estatu mailako Aurrekontuen proiektuaren harira esandakoa: “Aurrekontuak Nafarroari eta bertako biztanleagoari mespretxuz eta erdeinuz zuzentzen zatzaizkie ”. Hala ere, negoziaziorako tartea zegoela adierazi zuen babes sozialari eskainitako gastuarekin bat zetorrelako. Honela bere eskaerak, “erakutsitako mespretxua birbideratzeko inbertsio erreala eta asmo fiskalaz aritzea eskatu zuen (hitz hutsak); “I+D konpetentzien eskaera (gaurkotasun handikoa), “Nafarroarako luku sanitarioa eskatzea ( inork ez daki zer den lukua) baina oso moderno gelditzen dela ezin ukatu; iaz ibilgailuentzat beste

Nafarroako Gobernua, CEN, CCOO eta UGT elkarlanean ari dira.

- Udal eskuduntza gehiago -politikoak eta ekonomikoak-, bereziki babes soziala eta gizarte zerbitzuen alorrean. - Polizia eta Guardia Zibila gure herrietatik kanpora! Kuartel eta kontrol gehiagorik ez! Herritarren segurtasunean erabateko udal eskuduntza.


18 bat eskatu zuen; “Nafarroako Unibertsitate Publikoari babesa � (hau bai dela positiboa), eta azkenik, AHTaren Nafarroako artekaria eraikitzeko, Nafarroako Gobernua eta estatalak sinatutako protokoloaren arabera hartutako akordioak argiki ez azaltzea gogorki kritikatu zuen. Bere azken bozka zein izango den jakin ezean, orain arte talde ezberdinek osotasunari egindako zenbait aldaketa-proposamenei babesa eman die, baina negoziaziorako prestutasuna berretsi du. Argiki, jarrera hau ezkerreko politikatik urrun dago.

ALDIZ, BADAGO AURRE EGITEN DIONIK Dena ez da amore ematea izan. Euskal Herriko gehiengo sindikalak egindako greba orokorrak haize freskoa baino zer edo zer gehiago izan zen. Lekuan lekuko eta enpresa ezberdinetan garatutako borroka ezberdinak aurrekari garrantzitsuak izan ziren, aipatzekoak Nafarroa osoan zehar emandakoak. Instituzioek eta botere guneek marrazten zeuden norabidetik oso urrun egon direnak: EREei aurre egitea, kaleratzeak ez onartzea, patronalari erantzukizunak eskatzea, borrokak herri eta eskualde ezberdinetan zabaltzea‌ Greba orokorraren deialdia egin zen unetik, amore ematen duen sindikalismoaren (CCOO eta UGT), patronalaren (Confebask, CEN), Gobernu ezberdinen (Zapatero, Lopez, Sanz), PSOE/N, UPN, PP, PNV eta komunikabide ezberdinetatik darabilten hainbaten aldetik, gogorki kritikatua izan zen. IUN-NEBk greba kritikatu eta sindikalismo espainolak mobilizazioak egin zitzan eskaera egin zuen. Azkenik, indar politikoen aldetik, EAk (tentsio handien artean), Aralar eta bereziki, Ezker Abertzaleak deialdiarekin bat egin zuten.

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 8. KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO DOAKOEN DEFENTSA - Atzera egin Nafarroako Gobernuak egindako pribatizazioetan: Nekazaritzan, Ogasunean, Industrian, Herri-Lanetan, Ongizatean, Informatikan... - Sektore publikoa bultzatu bere aurrekoantuak indartuz eta enpresa pribatuei emandako diru-laguntzak berari zuzenduz.


19 Greba orokorra politikoa , aldarrikapen zehatzik gabekoa, PSEk osatutako gobernu berriaren kontrakoa zela… adierazi zen. Burutu ostean, mediatikoki porrotaz hitz egin zuten bitartean, Greba Orokorra lanpostu, enpresa eta Hego Euskal Herriko herri askotan izan zuen eragina ukaezina da. Modu batean zein bestean, milaka pertsonek parte hartu zuten, langileagoak azkenaldian hondatutako lidergoa berreskuratua izan zen. Grebaren aurreko hilabeteak ekimen sozial ezberdinak martxan jartzeko balio izan zuten “Herria abian!” plataformaren sorreran islatuak izan zirenak. Euskal Herri mailako plataforma sozial honetan aldaketa sozialaren alde lan egiten duten hainbat kolektibok parte hartzen dute. Bere izatearen arrazoia sinplea da: krisia globala den heinean, hots, ekonomikoa, soziala, politikoa… eta ukitutakoak langilegatik haratagokoak diren heinean (ikasleak, etorkinak, langabetuak, emakumeak, jubilatuak…) sakabanatutako sektore hauen indarrak batu eta krisiari bateratasunez bat egitea. Jaio zenetik, Herria Abian! Norabide bikoitzean aurrerapausoak ematen saiatua da. Batetik, ezagutza eta eztabaida hitzaldi, jardunaldiak…bultzatuz, talde guztiak

Lekuan lekuko eta enpresa ezberdinetan garatutako borroka ezberdinak M21ren aurrekari garrantzitsuak izan ziren, aipatzekoak Nafarroa osoan zehar emandakoak. Egunaren balorazioak eta deitzaileak izan ziren sindikatuen artean izandako elkarlanak gehiengo sindikal honek (EHNE, EILAS, ELA, ESK, HIRU, LAB) lanerako protokolo/dekalogoa burutu eta patronala zein Administrazioen aurrean mobilizazioak burutzera eraman du.

- Zerbitzu publikoaren sustapen orokorra, aurrekontuak indartuz eta enpresa pribatuei onartutako diru-laguntzak bertan inbertituz. - Enpresa publikoa interes sozialei atxikitu eta ez pribatizazioei, enpresa pribatuen onura eta lagunarteari. - Gastu burokratikoak gutxitu eta administrazio funtzionamendua arindu: Administrazioan dauden buruzagitza eta zuzendaritzak erdira jaitsi.


20

Gaztelu plazako irudia maiatzaren 21eko greba egunean.

batuko dituenaren bila eta bestetik, banketxe, enpresen…aurrean mobilizazioak deituz, krisi honen arduradunak zuzenean salatu asmoz. Herria Abianen aldarrikapenak, oinarrizkoak eta funtsezkoak, hiru puntu nagusitan dute ardatza: lana (produktiboa eta ugalgarri) eta aberastasunaren banaketa; ekonomia eta bizitza sozialaren demokratizazioa eta azkenik, ekosistemaren garapen eredu demokratiko baten aldekoa. Borobilduz, gure herriaren aldaketa politiko eta sozialaren aldeko apustua alegia. Amaitzeko, esan beharra dago M-21eko Greba Orokorra ez dela mobilizazio hartan gelditu. Egunaren balorazioak eta

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 9. EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ETA KULTURAREN DEMOKRATIZAZIOA - Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatu. Belaunaldi berrien zein helduen eta etorkinen euskalduntasuna bermatzea: haur eskolak, eskolak, lan-bide eskolak eta unibertsitatea euskaldundu, eta helduen euskalduntze alfabetatzea doakoa.


21 deitzaileak izan ziren sindikatuen artean izandako elkarlanak gehiengo sindikal honek (EHNE, EILAS, ELA, ESK, HIRU, LAB) lanerako protokolo/dekalogoa burutu eta patronala zein Administrazioen aurrean mobilizazioak burutzera eraman du. Euskal Herrirako marko propioa exijituz bai eta lan politikan zein sozial eta ekonomikoan aldaketa aldarrikatuz. Plataforma hau “Hamar urrats eredu berri baterako, krisia borrokatzeko berehalako neurriak ” leloarekin, hurrengo hilabeteotan mobilizazio sindikal eta sozial berriak izan daitezen lanean ari da. Amankomuneko lan honek ekarritako aurrera pauso positiboen isla izan zen ere ezker abertzaleko zuzendarien azken atxiloketen aurrean bultzatutako ekimen arrakastatsua. Deialdiak babes politiko eta sozial oso zabala jaso zuen eta jendetza izugarriak parte hartu zuen manifestaldian, zalantzarik gabe mobilizazioa sindikatuen gehiengoak deitzearen eraginez.

EZKER ABERTZALEAREN PAPERA Idatzi honetan behin baino gehiagotan adierazi dugunez, egoera asko argitu da. Gobernuen eskutik bankariek, enpresaburuek eta ondasun handiek babes osoa jaso dute, instituzioak haien eskura utziz. Kapitalak orkestra zuzentzen du eta gobernuek haien partiturak jotzen dituzte. Ez dute atzerapausorik emango masiboki eta sendotasunez aurre egiten ez zaien bitartean. Patronalak gogor ari da; soldatak izoztu, produktibitatea handitu, lanpostuak murriztu, lanaldiak luzatu, lan harremanak araurik gabe utzi …eta instituzioei haien politikei bide emateko eskakizuna luzatzen diete. Lema bakarra dute, nirea bakarrik nirea da eta zuena guztiona. Gobernuek haien eskakizunak betetzen dituzte, pribatizazioak, aurrekontu sozialetan murrizketak, adreiluaren politika, zerga gutxikorrak…

- Administrazioa eta haren barne jarduera zein zerbitzu publikoak euskalduntzeko neurri eraginkorrak hartzea. - Lan mundua euskalduntzeko, enpresak euskara planak indarrean jar ditzaten bultzatu. - Euskarazko hedabideei eta euskalgintzari zuzendutako diru-laguntza politika indartzea. Aurrekontuen %2a gutxienez erabiltzea, urtero, aipatutakoak betetze aldera.


22

Bide erdiko neurriek ez dute inolako baliorik, ezin da sinestarazi denok itsasontzi berean gaudela. Eta ezinezkoa da krisiari aurre egitea berau sortu duten oinarriak sustatuz. Beste politika bat, beste ekonomia bat, beste kultura bat beharrezkoa da. Egun dugun erronka nagusiena ez da gehiago produzitzea edota kontsumoari bultzada berria ematea baizik eta dagoen aberastasuna herri eta pertsona guztien artean modu justu eta egokian banatzea.

Egoera honen aurrean bide erdiko neurriek ez dute inolako baliorik, ezin da sinestarazi denok itsasontzi berean gaudela, itsasontzi horretan batzuk luxuzko kamaroteetan daudela eta besteak galdaratan lan egiten duten bitartean. Lukuak edo I+D inbertitzearen aldeko sustapenek ez dute irtenbide teknikorik eskaintzen, krisialdiaz baliatzen badira herrialde kapitalisten buru jartzeko, nagusi den garapen eta produkzio eredua apurtu gabe. Krisi honen gako nagusiena izanik. Ezin zaio krisiari irtenbidea planteatu produkzio eta kontsumoa bultzatuz. Ezinezkoa da krisiari aurre egitea berau sortu duten oinarriak sustatuz. Beste politika bat, beste ekonomia bat, beste kultura bat beharrezkoa da. Sistemak, arazoaren muinean garapenak duen arazoa kokatu du, garapen honen beherakadan alegia. Bere izaera suntsitzaile, kontsumista eta epe motzekoa kolokan jarri gabe. Egun dugun erronka nagusiena ez da gehiago produzitzea edota kontsumoari bultzada berria ematea baizik eta dagoen aberastasuna herri eta pertsona guztien artean modu justu eta egokian banatzea, jabego pribatuen eta gutxi batzuen milioietako aberastasunaren kontra egiteak dakarrela jakinda. Sistema kapitalistak sostengatutako produkzio-garraio-kontsumoak planetaren errekurtsoak

krisiaren aurreko ezkerreko dekalogoa 10. ETORKINENTZAKO ESKUBIDE POLITIKO ETA SOZIAL OSOAK - Gizarte Segurantza eta Ogasuneko diru sarrerak osatu ondoren, pertsona etorkinak kanporatzeko asmoa dago orain. Europako itzulerako zuzendaritza ukatu! - Gure herritik inolako kanporaketarik naziotasun arrazoiak edo “pa-


23 akitzen ari ditu eta ondorioz, birsortzerako garapena mugatuz. Aipatuko dugun guztiaren aurrean, errekurtso pribatuen eskuratzea era nazionalizazioen bidez sektore publikoaren aldeko defentsa egiten dugu; edozein lan edo eskubide sozial murriztearen aurka gaude; ekonomiaren demokratizazioaren alde gaude, kapitala buruzagi postutik kendu eta langileria, herria orotar bere lekuan jarriz, erreforma fiskal progresista eta erabatekoa aldarrikatzen dugu; pertsona eta lan (ordaindutakoak edo gabekoak, etxekoak, zaintzakoak‌) guztien arteko berdintasuna erreklamatzen dugu eta azaldutako guztia ahalbidetzeko bitarteko legal, sozial eta ekonomikoak martxan jartzea eskatzen dugu. Era berean ejertzitoaren ezeztatzea eta gastu militarraren ezabapena aldarrikatzen dugu; produkzio, garraio eta kontsumo eredu berri baten aldeko apustu irmoa egiten dugu, jendarteko behar eta lehentasunetan oinarritua, naturarekin eta honen berezko erritmoen errespetua; herrien autodeterminazio eskubidea baieztatzen dugu eta nazio soberanian oinarritutako nazioarteko harremanen finkapena; elkarrenganako errespetua eta elkartasuna; espazio pribatu eta publikoetan demokraziaren zabalpena; pertsona guztien

Ezker Abertzaleak egoera non garatzen den zorrozki aztertu behar du, inork baino hobeto ezagutzeko asmoz. Tokian tokiko eta erantzuna emateko prestutasuna duten kolektibo zein taldeengana jo behar dugu, elkarrekin bat aurrera egin dezagun proposatuz. Gatazken barrutik hauek zabaldu eta sakondu behar ditugu; indar militante eta instituzioak norabide honetan kokatuz.

perak� ez dituztelako! - Pertsona etorkinentzako erabateko eskubide zibil, ekonomiko eta sozialak. Lan munduan bazterketarik ez! Bazterketa kultural edo sozialik ez! - Pertsona etorkinak hezkuntzan, lan munduan eta sozialki integratu daitezen baliabide nahikoak. - Bizitzako eremu ezberdinetan beren kulturen onarpena.


24

Gure proiektu independentistak autodeterminazio eskubide demokratikoan oinarritzeaz gain, politika globalizatzaile neoliberal kapitalistari aurre egiteko harresi sendoa osatzen du. Gure ama lurraren defentsa eta gure herrirako ekonomia, kultura, elikadura‌ burujabetza aldarrikatuz, kapitalaren, bere instituzioen (NDF, MB, MME, G8/20,...) eta estatuen frantsesa, espainiarra,...) aurka burutzen ari diren borroka ezberdinak indartu eta osagarritzen ditugu.

eskubideak‌Orotar, proiektu eta jendarte ez patriarkal baten aldeko apustua egiten dugu, oinarri demokratiko sozialistak eta ekosistemarekin adiskidetzeak funts nagusienak dituena. Bide honetan gure proiektu independentistak autodeterminazio eskubide demokratikoan oinarritzeaz gain, politika globalizatzaile neoliberal kapitalistari aurre egiteko harresi sendoa osatzen du. Gure ama lurraren defentsa eta gure herrirako ekonomia, kultura, elikadura‌burujabetza aldarrikatuz, kapitalaren, bere instituzioen (NDF, MB, MME, G8/20,...) eta estatuen frantsesa, espainiarra,...) aurka burutzen ari diren borroka ezberdinak indartu eta osagarritzen ditugu. Epe motzean, gehiengo sindikalak adostutako akordio-dekalogoak eta bereziki, lan eremuan, jendarte zein maila politikoan ematen diren mobilizazioekiko Ezker Abertzalearen babes guztia izango dute, hauei argipen, sakontasun, zabalpen eta irmotasun handiena emateko lana eginez. Era bertsuan, Herria Abian-etik sustatzen diren ekimen sozial guztiak babestuko ditugu, jendartean hedatu beharra baitago jasotzen ari ditugu erasoen kontra erantzutearen beharra agerian uzteko. Enpresetako egoera oso gogorra da eta hein handi batean, bertan eman beharko litzateke erantzun handiena baina egun, sektore kolpatuenak lantokietatik kanpo kokatzen direnez ezin dugu gure borroka markoa lan eta maila sindikalean mugatu. Ezker Abertzaleak egoera non garatzen den zorrozki aztertu behar du, inork baino hobeto ezagutzeko asmoz; tokian tokiko eta erantzuna emateko prestutasuna duten kolektibo zein taldeengana jo


25

UPN eta PSNk 2009rako adostutako aurrekontu neoliberalak salatzeko ezker abertzaleak egindako protesta.

behar dugu, elkarrekin bat aurrera egin dezagun proposatuz, gatazken barrutik hauek zabaldu eta sakondu behar ditugu; indar militante eta instituzioak norabide honetan kokatuz‌bidea zabaldu behar dugu, egunerokotasunean, mobilizaziotik mobilizaziora, m-21ean eman genuen erantzuna hedatuz. Hau dena, gure jendarteak eta herriak behar duen aldaketa sozial eta politiko sakonaren beharrean kokatuz. Egoeraren analisi argia dugu esku artean, eta horrekin batera gure herriarentzako ezkerreko proiektu bat dugu ere, jendartearen gehiengoarentzako beharrezkoa bezain erreala den alternatiba. Eta ibilbide honetan aurrera egiteko iaz aurkeztutako dekalogoan proposatzen genituen neurriak bultzatzeko gure konpromisoa berresten dugu, dokumentu honetan berriz ere jasotzen dugun ezkerreko dekalogoa; eta ezkerreko bestelako sektoreekin elkarlanean aritzeko prestutasuna berresten dugu ere. Iruùean, 2009ko azaroan, Nafarroako ezker abertzalea.


26

glosategia ◦ Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) = Impuesto sobre el Valor Añadido (IVA) ◦ Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) = Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas (IRPF) ◦ Barne Produktu Gordina (BPG) = Producto Interior Bruto (PIB) ◦ Estatistika Institutu Nazionala (EIN) = Instituto Nacional de Estadística (INE) ◦ Europar Batasuna (EB) = Unión Europea (UE) ◦ Munduko Bankua (MB) = Banco Mundial (BM) ◦ Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) = Fondo Monetario Internacional (FMI) ◦ Munduko Merkatal Erakundea (MME) = Organización Mundial de Comercio (OMC)


liburuxkaGorriaEUS