Issuu on Google+

Plataformaren buletin informatiboa AUTOPISTA ELEKTRIKORIK

NO LĂ?NEA

EZ

ALTA TENSIĂ“N

127 km luzera eta 50 m zabalera duen autopista elektrikoa egin nahi digute, 85 metrora arteko luzera duten 248 dorre. Zure etxe ondotik pasako litzateke, gure basoak moztu ondoren. Zure seme-alabek begietara begiratzen dizutenean, ez iezaiezu ez zenekienik esan.

Ekainaren 15a eta 16a Herri Galdeketa eta Alegazioaren eguna

216 Udal eta Kontzejuk, proiektua gelditzea eskatzen duen mozioa onartu dute 173 alkatek proiektuaren tramitazioa gelditzea eskatzen dute

HERRI BORONDATEA ONARTU

REE S.A.k aurrera jarraitzen du eta maiatzean proiektua aurkeztu du Nafarroako eta Erkidegoko Gobernuek konplizitate isilarekin jarraitzen dute

REE S.A.K aukeratutako trazatuaren mapa


INPOSAKETAREN AURREAN MUGI ZAITEZ 2013ko maiatzaren 31n Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu zen Iragarpena Informazio Publiko egin zuten, 400.000 voltioko Deikaztelu eta Itsaso arteko Goi Tentsioko Linea, hilabete emanez Alegazioak aurkezteko. Modu honetan REE S.A.k entzungor egin zion zuzenean eragiten zien 216 Udaletxek eta Kontzejuk proiektuaren kontra eginiko eskariari. Proiektu hau babesten duten bakarrak oligopolioko enpresak dira, Iberdola eta Acciona, foru administrazioaren eta autonomikoaren konplizitate isilarekin. REE S.A.k aukeratutako trazatuak 127 kilometroko luzera izango luke, 248 torretarekin, batzuk 85 metroraino iritsiko lirateke, 50 metroko pasilloa sortuz, 18 kable pasako lirateke bertatik. Babestutako espezieei eta eremuei eragingo lieke, 28 herri 1000 metro baino gutxiagora egongo lirateke, 5 herri kasko 500 metro baino gutxiagora eta 17 etxebizitza isolatu 300 metro baino gutxiagora. Hautatutako trazatuak eragina izango lukeen Udalak ondorengoak dira: Tafalla, Berbintzana, Larraga, Allo, Deikaztelu, Morentin, Aberin, Oteiza, Villatorta, Zirauki, Ma単eru, Artazu, Gares/Puente La Reina, Obanos, Legarda, Zizur, Olza, Iza, Arakil, Ira単eta, Uharte-Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasua, Idiazabal, Zegama, Segura, Zerain, Mutiloa eta Gabiria.

KRONOLOGIA - 2011ko abuztua: koltsultaren aurreko aurreproiekturaren aurkezpena - 2011ko iraila: Plataformaren sorrera, 100 alegazioen aurkezpena - 2011/2012 proiektuaren kontrako 216 mozioren onarpena - 2012ko abendua: 500 kargudun hautetsien asanblea Berriozarren - 2012ko apirila: Lizarrako manifestaldi jendetsua - 2012ko urria: Ordiziko manifestaldia - 2012ko abendua: 500 pertsona atxikitako Altsasuko Adierazpena - 2013ko martxoa: itzalaldi masiboa 36 herritan - 2013ko apirila: 400 minutuko ekintza Gaztelu Plazan - 2013ko maiatza: 172 alkatek tramitazioaren gelditzea eskatzen dute PROIEKTUAREN EDUKIETAKO BATZUK Serbidumbreak: debekatua geratzen da zuhaitzen landaketa eta eraikinen eta industria instalazioen eraikuntza linea elektrikoaren proiekzioetan eta inguruetan. Landaretza naturalaren aldi baterako okupazioa 109 zelaietan, hauetatik 82 zuhaitz autoktonoen formazioetan aurkitzen dira. Okupazio permanentea, 74 sostengu begetazio naturalaren gainean egongo dira, 51 zuhaitz foramzioetan. Derrigorrezkoa izango da segurtasun kalea irekitzea baso-sartzeak direlaeta, 40 metroko zabalera izango duela kaleak aurreikusten da. Moztu beharreko azalera 20.871 metroko luzeran.


HERRIAK HARTZEN DU HITZA Herri hauetako biztanleen asanbleek GABIRIA, ZERAIN, DEIKAZTELU, LARRAIA, UNDIANO, MURU ASTRAIN, PATERNAIN, ARIZ, IZA, OTXOBI, ERIZE, LARUMBE, SARASATE, SARASA, ARAZURI, ARTAZKOZ, IBERO, IZU, LIZASOAIN, ORORBIA, OLZA, ASTRAIN, IZKUE, ZIRAUKI, MORENTIN, ZUASTI, ZUASTI-LARRATXE, SATRUSTEGI, URRITZOLA, ERROTZ, IHABAR, VILLANUEVA‌ herri hauetako biztanleek erreleboa hartzeko garaia dela uste dute eta baita herriaren ahotsa entzunaraztekoa ere; osasuna, ingurugiroa, paisaia eta garapenaz gain datozen belaunaldiei utzi behar zaien etorkizuna jokoan baitago, are gehiago, proiektua ez denean beharrezkoa, soilik aurrera daraman enpresaren irabazi itzelak handitzeko eta burbuila berri batera garamatzan multinazionalak aberasteko, oraingoan burbuila elektrikora. Horregatik herritar guztiei, ekainaren 15ean eta 16an egingo diren herri galdeketan parte hartzeko deia egin nahi diete, zuzen zuzenean herritarren iritzia ezagutzeko eta bertatik aterako herriaren borondatea dagokien erakundeek kontuan har dezaten.

Prentsa agerraldiak Donostian eta IruĂąean herri galdeketak deituz

Ekainaren 15a eta 16a Herri Galdeketa eta Alegazioaren eguna Kontsultez gain, asteburu horretan bertan Herri Alegazioaren eguna ospatuko dugu. REE S.A.ri, Gobernuari eta elektrikei, justifikaziorik ez duen eta gure bizitzak hipotekatuko dituen proiektu honen aurka egoteko, milaka eta milaka lagunek, arrazoia asko dauzkatela. Horretarako herri guztietan mahaiak egongo dira eta zure alegazioa eginez parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ziur 10.000 alegaziotara iritsiko garela,honela, gure arrazoiekin beraien gezurra desmuntatzeko. Lehenengo AHT elikatzeko linea zela esan zuten, trena erortzen denean Nafarroako parke eolikoa bikoizteko beharrezkoa dela, prima berriztagarriak desagertzen direnean dauden zentral eolikoak berrindartzeko direla esaten digute. Gezurra esaten zuten lehen eta gezurra esaten dute orain. Oligopolio elektrikoak, denon poltsikoko finantziazioarekin, eskaera handieneko momentuan (44.000MW), behar den potentziaren bikoitza instalatu du (100.000MW) eta elektrizitatea sortzeko zentralak geldirik dauzka. Gainera krisiaren eraginez eskaera oraindik gehiago jaitsi da, horregatik, estatu frantziarrera elektrizitatea esportatzen pentsatzen ari dira, "elektriken burbuila" elikatzen jarraitzeko. Gure etorkizuna sakrifikatu nahi dute, beraien emaitzen kontuak handitzeko. Non dago proiektuaren interes soziala? HERRI GUZTIETAN ZURE ZAIN GAUDE Gure herrien etorkizuna, orainaren borrokarekin hasten da

PARTE HARTU



Lat aldizkaria