Issuu on Google+


Euskal Herria gorria berdea morea

KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA Gerrikoa estutu beharko dugula esaten dute denek:

-BANKETXEETAKO NAGUSIEK, azken urteetan 100.000 milioi euro irabazi dutenek eta 2008. urtean zehar etekin izugarriak jasotzen jarraitzen dutenek: Santander, 6.900 milioi, BBVA, 4.500 milioi‌

-ENPRESARIEK, milioi gutxiago irabazteari diru-galtzea deritzotenak eta lan erritmoak handituz, lanaldia luzatuz, prekarietatea zabalduz‌, estutu nahi gaituztenak.

-AGINTARIEK, PSOE, PNV edota UPNkoak izan, beren hileroko soldata miloidunekin, dietak, ordainsari bereziak, eta 400 euroko afariekin, beren soldatak izoztuz eredua emateko zalantzarik izan ez dutenak.

-UGT eta CCOO sindikatuak, goian aipatutako banketxeetako nagusi, enpresari eta agintariei emandako zerbitzuengatik sari moduan Nafarroako urrezko domina jaso dutenak.

Hala eta guztiz ere, eta mota guztietako hedabideek zabaldutakoaren gainetik, ezker abertzaleak baieztatzen du:

BERAIEK SORTU DUTE KRISIA. BERAIEK ORDAIN DEZATELA: ez gure diruarekin! ez gure lanaren kontura! ez gure osasunarekin! ez gure lurraren kontura!

1


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA

EZ GAITZATELA ENGAINA!

Kapitalismoa eta botereak beraien krisiak eta “oparotasun garaiak” jendartearenak balira bezala aurkezten dizkigute, baina ez da horrela. Gehienetan boterearentzat ona dena herritarrentzat txarra da, eta alderantziz ere, ez bakarrik bien interesak ezberdinak direlako, baizik eta gehienetan kontrakoak ere izaten direlako. Jendartean klaseen arteko borrokak izaten dira, txiroen eta aberatsen artekoa, edo patriarkatua eta emakumeen artekoa, besteak beste. Horregatik ideologia nagusia saiatzen da krisia azaltzen kapitalismoaren erantzunkizuna aipatu gabe. Beraien azalpenaren arabera krisia zerbait zirkuntantziala (instituzioen eta legearen kontrol falta, jarduera espekulatiboak direnekiko kritika bakarrik, etab.) da, ustekabean gertatua, eta inolaz ere sistemaren ezaugarrien ondorioa.

Kapitalismoarentzat aurreko hamarkadak oparotasun garaiak izan dira; herritar gehienentzat, berriz, egoerak okerrera egin du. Bai gure herrian, bai Estatuan eta bai nazioartean aberatsenen eta txiroenen arteko ezberdintasunak areagotu dira. Estatu espaniarrean errenta osoaren banaketan lan-errentek hartzen duten zatia hamaika puntu jaitsi da. Kapital-errentaren igoera, berriz, handia izan da.

Herriko jendea krisiaren eragina askoz lehenago nabaritzen hasi zen: zabor-kontratuak, mila euroko soldatak, etxebizitzen gehiegizko prezioak, langabezi-tasa altua, etorkinen esplotazioa, eskubide sindikal eta politikoen murrizketa, militarismoa eta gerrak, errepresioaren areagotzea, lanaldi bikoiztua, emakumeek jasaten duten diskriminazioarekin bukatzeko politikarik eza... Beraz, krisi bat baino gehiago dagüela ondorioztatu dezakegu. Nahiz eta ezaugarri berdinak izan, “haiena” eta “gurea” mota ezberdinetakoak dira, eta irtenbideek ere ez dute zer ikusirik elkarren artean. Horregatik krisiari irtenbide ezkertiarra emateko aldez aurretik sistemaren diskurtsoa hautsi behar dugu: “krisia denon arazoa da eta gainditzeko gerrikoa estutu beharko dugu”.

2


Euskal Herria gorria berdea morea

KRISIAREN AURREKO BEREN ATERABIDEA: BERDINETIK GEHIAGO ETA MERKEAGO.

Kapitalismoak krisia gainditu nahi du bere egitasmoan sakonduz: galerak sozializatuz (bankuen egoera saneatzeko diru publikoa inbertituz) eta sistemaren mozkinak pribatizatuz. Lortutako gizarte eta lan-eskubideak murriztu nahi dituzte (65 orduko lan astea, ezegonkortasuna...), emakumeen ordaindu gabeko lana handituz (lanaldi bikoiztua) eta krisiaren zama gizartearen talderik baztertuenen gainean utziz (etorkinak, gazteak, pentsiodunak...). Hauek dira kapitalismoaren helburuetako batzuk: erregai fosilen esplotazioa areagotu; energia nuklearrari bultzada berria eman; kapitala pilatzen eta multinazionalak fusionatzen jarraitu, kontsumismoa bultzatu, mundua kontrolpean izateko “izu�-aren kontrako gerrarekin segitu, nazioarteko erakundeak (NBE...) mafia ekonomikoen menpean jarri, zuzenbide-estatua zuzenbide penalestatu bihurtu, estatuen eta gobernuen poterea handitu, eta herritarren eta herrien eskubideak murriztu.

Elkarren artean harreman handia duten bi gai aipatuko ditugu. Bata, herri txiroen esplotazioaren areagotzea. Herri horietan egoera oso larria da mila milioi pertsonentzat. Bestea, emigrazioaren kontrako errepresioa, murrizteko eta galarazteko asmoz, ahaztu gabe diskurtsoa gero eta arrazistagoa dela.

Garapenaren gaiari dagokionez, garapenaren jaitsiera arazo larria dela esaten digute, kontuan hartu gabe garatzeko bide hau –suntsitzaile, kontsumista, eta epe motzera bakarrik begiratzen duena- ez dela batere onuragarria. Bestetik, gaur egun dugun erronka ez da gero eta gehiago ekoiztea, baizik eta ondasunak zuzen banatzea herri eta pertsona guztien artean.

Egoerari aurre egiteko gure aukera bestelakoa da. Pribatizatutako baliabideak berreskuratzea, eta nazionalizazioen bidez sektore publikoa indartzea defendatzen dugu. Gizarte eta lan-eskubideen murrizketaren aurka gaude. Ekonomiaren demokratizazioa eta zergen erreforma aurrerakoia, erabatekoa eta erradikala aldiarrakatzen dugu. Pertsona guztien berdintasuna gauzatzeko neurri legalak, sozialak eta ekonomikoak eskatzen ditugu. Oinarrizko errenta lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea ere da gure helburuetako bat. Oinarrizko errenta 804 euroraino igotzea eskatzen dugu (eskuragarri dagoen errentaren %50a).

3


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA Aurrekoarekin lotura, garrantzi handiko beste kontu bat aipatuko dugu. Azken urtetan zenbait pertsona, empresa eta banku aberastu dira; eta erakundeek, gobernuek eta ministroek krisia eragin duten politikak goratu dituzte. Guztiei erantzuteko eskatu behar zaie, bestela, AEBtan gertatzen ari den bezala, hemen ere gertatzen ahal da bankuen zuzendariek milioi dolarreko kalte-ordainak jasotzea haien kontratuak deseuztatzen direnean.

Norabide berean, armadak deseustatzeko eta gastu militarrak kentzeko eskatzen dugu ere. Ordezko energien alde, eta gizartearen lehentasunetan oinarriturik dauden ekoizteko, garraiatzeko eta kontsumitzeko eredu berrien alde egiten dugu. Herri guztien autodeterminazio eskubidea defendatzen dugu, eta nazioarteko harremanak elkartasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritzea nahi dugu. Demokrazia eremu publiko eta pribatu guztietara zabalduko dugu.

EZ GAITEZEN ENGAINA: SISTEMA BERA DA BALIO EZ DUENA.

Krisia kapitalismoaren berezko ezaugarria da. Ekonomia, jabetza pribatua eta norberaren irabazien arteko elkarren menpekotasuna gero eta handiago izateak eragiten du krisia. Ekonomia ez dago finkatuta oinarri demokratikoetan eta gizartearen beharretan, etekinean eta gizabanakoaren lapurretan baizik.

Krisia superprodukzio eta kapitalisten irabazien tasaren jaitsieraren ondorioa da. Kapitalaren ikuspuntutik krisiari aurre egiteko neurriak hartu behar dira. Baina neurri horiek, teknologiaren aurrerapenak eta produktibitatearen igoera alde batera utzita, langile-klasearen explotazioaren tasaren igoera eragiten dute, eta gizartearen zati handi baten marjinazioa eta herri txiroen espolazioa areagotzen dute.

Krisian liberalismoak lekua utzi dio interbentzionismo gogorrenari, Estatuek kapitalaren mesederako neurri zorrotzenak (dirukutxa publikoa hustu, militarismo eta gerren areagotu...) har ditzatela. Neurri horiek dena baldintzatzen dute, eta Estatuen zeregina ezinbesteko bihurtzen da. Lehen sutsuki gaitzesten zuten interbentzionismoa, gaur goresten dute.

4


Euskal Herria gorria berdea morea 70eko hamarkadaren petrolioaren krisi handiari konponbide bat emateko kapitalak neurri neoliberalak bultzatu zituen: M.Teacher Britaina Handian, R.Reagan Ameriketako Estatu Batuetan, A. Pinochet Txilen... Aipatutako agintariek lehenengo urratsak eman zituzten, eta pixkanaka neurri neoliberalak zabaldu zituzten mundu osoan zehar. Horri esker kapitalak galdutako mozkinak berreskuratu zituen. Keynesiar eredua utzi zuten eta “ongizate-estatua” desegiten hasi zen.

Politika neo-ultraliberalaren arriskuak argi ikusi genituen 80ko hamarkadaren bukaeran Erresuma Batuan. Ekonomia britainiarrak jasan behar izan zituen desregularizazioa eta nazioarteko kapitalaren espekulazio-kontuen ondorio latzak. Geroago, 90eko hamarkadan, arriskuak beste herri batzuetara zabaldu ziren: México, Brasil, Japonia, Singapur.. Hala ere, kapitalismo eta bere bultzatzaile nagusienek (Munduko Merkataritza Erakundea, G-8, AEB, Europako Batasuna...) norabide berean jarraitu zuten lanean.

Ekonomiari dagokionez, desregularizazioa eta lan-baldintzek okerrera egitea izan dira ondorio nagusiak. Politika arloan, erakundeak banketxe nagusienen menpean jarri dira, eta nazioarteko erakundeak (NBE, UNESCO, FAO, OME...) hustu dira mafia ekonomiko-finantzieroen (Nazioarteko Moneta Funtsa, Munduko Bankua, Munduko Merkataritza Erakundea, G-8...) mesedetan. Nazioarteko arloan bi ondorio nagusi azpimarratzeko: militarismo eta gerren aldeko apustua (Balkanak, Irak, Afganistán...); eta herri txiroetan indarrezko lapurreta.

KRISIA SORTU ZEN, BESTE BEHIN ERE, PIZTIAREN BIHOTZEAN BERTAN

Hirugarren milurtearen hasieran AEBtan atzeraldi ekonomikoa sumatzen hasiak ziren (hazkunde negatiboa). Arrazoia, besteak beste, eramandako politika armamentista eta gerraren aldekoa, eta egindako zor handia. Nahitaezkoa zen tokiko ekonomia eta barneko kontsumoa sustatzea. AEBtako Erreserba Federalak, bi urtetan, diruaren prezioa % 6,5etik %1era jaitsi zuen.

Kreditu asko ematen hasi ziren, eta gero eta arriskutsuagoak. Hamar urtetan etxebizitzaren salneurria bikoiztu zen emandako hipoteka-kredituen interes txikiengatik. Gainera, emandako kredituak

5


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA erositako etxeen balioak baino handiagoak ziren (hipoteka subprime), pentsatzen zutelako hilabete gutxitan, higiezinen boomaren ondorioz, etxeen balioa maileguan emandako dirua baino handiagoa izanen zela, eta ez ordaintzekotan ez zen arazorik izanen. Bankuek hipoteka-kredituak eman zituzten kontuan hartu gabe kredituei erantzuteko erreserbak minimoen azpitik uzten ari zirela. Egoerari aurre egiteko beste banku batzuei eskatu zieten dirua maileguan, batez ere atzerriko banketxei. Horrela mundu osoko bankuek eta kutxek parte hartu zuten operazio horren finantziazioan.

Urte luzez dena ongi joan zen. Kreditua etxebizitzaren prezioa baino handiagoa zenez, soberan geltitzen zitzaion dirua auto berria erosteko erabili zuen jendeak, edo etxea berritzeko edo oporretara joateko. Bultzada ekonomikoa posiblea zen hipotekak ordaintzen baziren eta Estatu Batuetako higiezinen merkatuak handitzen jarraitzen bazuen.

Baina apustua gero eta arriskutsuagoa zen. 2007ko hasieran etxeen prezioak jaisten hasi ziren, alde batetik, erabat artifizialak zirelako, eta bestetik, espekulazioa zelako prezio horien arrazoi bakarra. Aurreko garaia finantziatu zuten bankuek dena bertan behera utzi zuten, eta ezta banketxe batek ere ez zuen erosi nahi izan higiezin-balore arriskutsu horiek. Jendearen zorraren zenbatekoak ez zuen zer ikusirik erositakoaren benetako prezioarekin.

Ondorio nagusienetako bat: bankuek ez dute ezagutzen besteei oparotasun garaian erositako hipoteketan dagoen arriskua, eta elkarrenganako konfiantza galtzen hasten dira. Likidezia txikia dutenek ez dute dirurik zorrak ordaintzeko. Akzioak eta eraikinak saldu behar dituzte; eta bankuen interesak igotzen dira.

Jendea hasten da arazoak izaten ordaintzeko eta kontsumoa jaisten da. Ondorioz, enpresek gutxiago saltzen dute. Produkzioa moteltzen da, langabezia handitu...Mesfidantza da nagusi merkatuetan, eta banketxe askok ordainketa-etendura eta kiebra egiten dute. Finantza-globalizazioak krisia zabaltzen du mundu osoan, eta Ingalaterran, Alemanian, Belgikan...hasten dira ondorioak nabaritzen. Finantza krisia erabateko krisialdi bihurtu da. Arrazoien artean petrolioaren prezioaren igoera, eta lehengaien eta elikagaien

6


Euskal Herria gorria berdea morea garestitzea (nekazaritza-erregaien sustapena, Chinaren sarrera horien merkatuan...) aipatzekoak dira.

ESPAINIAR ESTATUA: MERKE, MERKE! Nahiz eta Europan, eta Estatu espainiarrean, krisiaren osagai finantzieroa ez izan Amerikako Estatu Batuetan bezain erabakigarri (Banco de Españaren kontrol neurriak zorrotzagoak izan dira), krisiaren ondorioak nabariak dira, eta bankuek ez dakite zein den bere “kutsadura” maila. Bankuen mesfidantza orokorra da, eta konfiantzarik ezak uzkurtu du ekonomia.

Azken bi hamarkadetan “kapital espainiarra” bideratu da, gehien bat, eraikuntzara eta “Ameriketara”. Atzerrira ateratako dirua (Europara, Asiara eta batez ere Latinoamerikara) Espainiako estatuan inbertitutako diruaren bikoitza baino gehiago izan da. Estatu espainiarren kapitalak itsasoaz bestaldean bilatu du mozkina, kexkatu gabe tokiko ekonomia indartzeaz. “Abertzaletasuna” txikia izan da.

Ondorioz, Estatu espainiarreko ekonomia ahuldu da, multinazionalen eta etxebizitzen merkatuan izandako atzerakadaren menpe jarri baita. Gainera, turismotik jasotako diru-sarrerak izugarri jaitsi dira, mendebaldeko herrietan asialdirako dirua murriztu dutelako. Hori bai, multinazional espainiarrek (batez ere Latinoamerikan aritu direnak) 2007an mozkinak igo dituzte: Banco Santander 9.000 milioi euro, Telefónica 8.900, BBVA 6.100, Repsol 3.200, Iberdrola 2.400...).

Entrepresa espainarrek diru asko atera dute atzerrian egindako inbertsioetatik, batez ere Latinoamerikan,. Baina gero eta ibazi gutxiago izaten ari dira, batetik, Latinoameikan izandako aldaketa politikoagatik (Venezuela, Bolivia, Ekuador, Brasil...), eta bestetik, krisiaren ondorioak ere nabaritzen hasi direlako. Azken urteetan Estatu espainiarrean etxebizitzak eraiki dituzte erritmo izugarrian. 2003tik 5 milioi etxebizitza egin dituzte, urte horietan Alemanian, Frantzian eta Britainian Handian eraikitakoa baino gehiago. Etxebizitzekin espekulazioa eguneroko kontu bi-

7


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA hurtu zen, denbora pasata inbertitutakoa baino askoz gehiago jasoko zutelakoan zeudelako. Eraikuntza barne-produktu gordinaren %18 izan da, eta biztanleria aktiboaren 13ri lana eman dio.

2007an egoera aldatu zen. Gaur egun 1,5 milioi etxebizitza hutsik daude. Azken boladako ezaugarri nagusiak hauek dira: finantza krisia, Europako Banku Zentralak ezarritako interes altuak (EBZren helburu nagusia inflazioaren igoera gelditzea izan da), eta jendearen aurrezteko jarrera (kontsumoa eta inbertsioak jaitsi dira, “krisia pasatu arte�). Faktore horiek zama handia dira etxebizitza erosteko hipotekan sartu direnentzat, batez ere kontuan hartzen badugu etxebizitzaren prezioa erosi zutenean baino baxuagoa dela.

Aurrikuspenen arabera, higiezinen sektorean 2008ko bukaerarako 100.000 pertsona inguruk galduko dute lanpostua. 2007an 700 higiezin agentzia baino gehiago itxi zituzten, eta 2008an askoz gehiago izanen dira. Uztailean Martinsa-Fadesa enpresa eraikitzaileak kaudimen-gabezia aitortu zuen, eta enpresaren kotizazioa bertan behera utzi zuen. 170.000 etxebizitza baino gehiago eta 30 milioi metro koadro eraikitzeko lurrak zituen. Ferrovial eta Sacyr Vallehermosa enpresek ere krisiaren ondoriak pairatu dituzte. Ehunka enpresek itxi egin behar izan dute. Bankuei ez ordaintzea gero eta gehiago gertatzen ari da.

Eraikuntza eta herri-lanen aldeko apustua ez da bakarrik izan eraikitzaile eta sustatzaileen interesagatik; erakundeen ustelkeriak ere, legala eta ilegala, zerikusi handia izan du. Hirigintzaplan berrien onarpena, lurren kalifikazioa eta beharrezkoak diren etxebizitzak baino gehiago eraikitzearen aldeko politikak alderdi guztiek (PP, PSOE, UPN, EAJ...) babestu dituzte, beraientzako finantziatzio iturri garrantzitsuak baitira.

Espainiako ekonomiaren ahultasunaz jabetzeko langabezitasa eta bere bilakaera aztertuko ditugu. Langabeziari dagokionez Europako Batasunean Estatu espainiarra lehena da. Duela urtebete populazio aktiboaren %8,3 langabezian zegoen, gaur egun %11,3. Abuztuan langabezi-tasa 3 dezima igo zen -EBko igoerarik altuena-, eta irailean 95.367 lagun gehiago zeuden langabezia. Guztira, azken urtean, 685.005 pertsona gehiago zeuden lanik gabe. Bistakoa denez, ezegonkortasunak zerikusi handia izan du langabeziaren igoerarekin.

8


Euskal Herria gorria berdea morea Banketxeei dagokienez, 2007ko emaitzak oso onak izan dira. Krisian (langabeziaren eta kreditu hipotekarioren interesen igoera, Kontsumorako Prezioen Indizea aurreikusitakoa baino bi aldiz gehiagoko hazkundea...) bankuen mozkinek igotzen jarraitzen dute. 2006koak baino %43 handiagoak dira (Santander, BBVA, Popular, Banesto, Caja Madrid, La Caixa, Caja Rural, Euskadiko Kutxa, BBK eta Nafarroako Kutxen datuen batezbestekoa da ehuneko hori).

Laburbilduz, hauek dira Estatu espainarreko krisiaren arrazoi nagusiak: ezegonkortasuna, langabezi-tasa altua; mendekotatun teknologiko handia, eta turismoak eta multinazionalek bere ekonomian duten garrantzia. Horiei gehitu behar dizkiegu munduko krisi finantzieroa, eta eraikuntza eta higiezien sektorearen krisia.

Gobernuaren irakurketa positiboa alde batera utzita (Aurrekontuetan 2009rako %1eko hazkunde ekonomikoa aurreikusten da), Nazioarteko Moneta Funtsak adierazi du Estatu espainarra atzeraldian sartuko dela (2009an ekonomia jaitsiko da %0,2, eta langabezi-tasa %14,7ra helduko da), eta higiezinen sektorea ekonomiaren motorra izatetik frenoa izatera pasatu dela.

EUSKAL HERRIA: KRISIA NAFARROAN.

Hego Euskal Herriko krisiaren arrazoiak dira, batetik, kapitalismoak jarraitu duen norabide neoliberala, eta bestetik, bi eremu autonomikoetan (Nafarroa eta EAE) zatiturik egoteak eragiten duen burujabetzarik eta eskumenik eza. Azken arrazoiak ez digu uzten norabide neoliberalaren kontrako neurriak hartzen, herriaren mesedetan.

Orain arte bai Nafarroan bai Euskal Autonomi Erkidegoan izandako gobernu guztiak (EAJ-PSE, EAJ-EA-EB, PSN, UPN, UPNCDN) ez dira batere urrundu politika neoliberalatik, eta norabide horretan hartutako neurrietatik: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren erreforma atzeragarriak, hirigintzan izandako boomaren aldeko jokaerak, kapitalari zergetan beherapenak, multinazionalei sostengua, industria-desartikulatzea (batez ere burdingintza eta ontzigintza), pribatizazioak, garapen eredu kontsumista eta suntsitzailea (AHT) bultzatu eta abar.

9


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA Nafarroan UPN-CDN-ko gobernuak duela gutxi “Moderna Plana” aurkeztu du, gure herrialdean garapena bultzatzeko 2020 urtera arte. Plan horretan 3 zati bereiziko ditugu. Lehenengoa egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa da. Horren arabera Nafarroan “hazkunde ekonomiko iraunkorra”, “enplegu betea” eta “errenta altuak” izaten dira. Diagnostiko horretan oinarriturik diseinatzen ari dira, 2009ko apirilera arte, beste bi zatiak: batean garapen eredu estrategiko berri bat finkatuko dute; bestean eredu hori gauzatzeko jarduera-plana zehaztuko dute. Hazkunde ekonomiko txikiena dugun unean, enplegua asko jaitsi denean eta erosteko ahalmenak okerrera egin duenean, Moderna Plana diseinatu dute, errealitate horretatik oso urrun dauden faktoretan oinarriturik: hazkunde iraunkorra, errenta altuak eta enplegu betea.

Moderna Plana oinarriturik dago aurrekontuak aurrera ateratzeko egindako hitzarmenean, Plan Navarra 2012 egitasmoan -Gobernuak eta PSNk sinatuta-, eta Administrazioak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatutako Garapen Iraunkorreko Akordioan. Berriro ere bostak (UPN, PSN, CEN, UGT, CCOO) elkarrekin doaz, poterea, prebendak eta besaulkiak haien artean bakarrik banatzeko asmoz.

Nafarroa 2012 Planaren oinarria da eraikuntzaren sektorea mantentzea: herri-lanak (AHT, Nafarroako ubidea...), 15.000 etxebizitza babestua egitea eta abar. Dena den, plan horretan, 2008ko hasieran egina, oreka falta nabaria da, zenbait arrazoiengatik: egoera ekonomikoan izaten ari diren aldaketa azkarrak, 2009ko aurrekontuen ziurgabetasuna eta abar.

Nafarroan nekazaritzako elikagaigintza, eta industria orokorrean, beti bideratu da atzerriko kapitala lortzera (diru-laguntzak, lurzoruak...). Ondorioz, Nafarroak menpekotasun ekonomiko handia du inbertitzaileekiko, gehienetan multinazionalak direnak. Plan Navarra 2012 egitasmoan multinazionalak laguntzen jarraitzeko asmoa aurreikusten da. Baina, krisia eta atzeraldia direla eta, laguntza horrek ez du lortuko lantegien itxiera eta pertsonalaren murrizketa saihestea: ENIA, KYB-SE eta abar. Zergei dagokienez, UPNren gobernuaren politikak, PSNk erabat babestuta, kapitala eta errenta altuenak lagundu ditu. Ze-

10


Euskal Herria gorria berdea morea harkako zergak gero eta garrantzitsuagoak dira Nafarroaren dirusarreretan, zuzeneko zergen kalterako. Hartutako zenbait neurri, adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken urteetako aldaketak, Sozietateen gaineko Zergaren murrizketa eta Ondarearen gaineko Zerga kentzea, atzeragarriak dira, eta errenta altuenak, jabetzak eta enpresarien irabaziak laguntzen dituzte.

Etxebizitzari dagokionez, Nafarroako Gobernuaren politikak, erosleari egindako deskontuetan oinarrituta, enpresa eraikitzaile eta sustatzaileen jarduera espekulatiboa lagundu besterik ez du egin, haiek gelditu baitira eraikuntzarako emandako diru publikoarekin. Ez dute nahi izan alokatzeko etxeak sustatu, ezta etxebizitzen fondo publiko bat sortu ere.

Aldi berean, aurrekontuetan gastu sozialak (hezkuntzan, osasungintzan, gizarte laguntzan...) murriztu dituzte. Nafarroaren batezbestekoa Europakoa baino txikiagoa da. Bestetik, onartutako zenbait lege (genero-indarkeria, Mendekotasun Legea...) ezin dira gauzatu aurrekontuek behar horiek ez dituztelako jasotzen.

Azkenik, UPNren gobernuaren politikak etengabe arlo guztietako pribatizazioen alde egin du (Nekazaritza, Hazienda, Etxebizitza, Informatika...). Iberdrolaren kasua aipatzekoa da, inbertsio publikoa espekulatzeko erabili baitu. Gobernuak sortutako enpresa publikoek ez dute sektore publikoa bultzatu eta indartu. Egindako lana ikusita ematen du UPNren kide eta beraien lagunen artean karguak banatzeko, dagozkien soldata eta milioi askoko dietekin, sortu direla.

EUSKAL HERRIA GORRIA, BERDEA ETA MOREAREN ALDE!

Nafarroan PSNk burutzen duen politika, PSOEk Madriletik inposatzen duenaren ispilu da. Kanpora begira batzuetan makilatzen saiatzen diren arren, aurrekontu “sozialagoen� beharraz hitz egiten duten hitz eta keinuen bidez, beren politikak ez du inolako ikuspegi aurrerakoirik. Gainera, zehaztu den bezala, UPN eta PSNren arteko etengabeko hitzarmen sakonak (Nafarroa 2012 plana, aurrekontuei begirako akordioak, etab.) direla eta, bi alderdi hauen politikak programa bakar batean uztartu dira.

11


KRISIARI AURRE EGITEKO; EZKERRA DA ALTERNATIBA Na-Baik, bere aldetik, sistema neoliberala zalantzan jartzen ez duten eta sistema honi aurre egiten ez dioten zutabeetan oinarritzen ditu bere proposamenak. Horren lekuko Bankaren finantziaziorako Dekretuei erakutsitako babes orokorra Kongresuan (aldeko bozka batentzat eta abstentzioa bestean), azpiegituren porlanezko politikari emandako babesa eta aldarrikapena (AHT…), edo Nafarroan gordetako ixiltasuna eta EAEn emandako babesa (PNV, EA) Elkarteen Gaineko Zergaren beherapenaren aurrean. Ezker Batuari dagokionez, krisiaren aurrean ezkerreko diskurtsoa plazaratzen badu ere (2009ko aurrekontu eta Dekretuen kontra agertu da), maila mediatikora mugatzen du. Gure aldetik, ezker abertzaleak krisiari aurre egiteko mota guztietako baliabide politiko eta ekonomikoak izateko beharra azpimarratzen du. Aldaketa politikoaren beharra, “kendu zaitez zu, ni jar nadin” edota makilaje operazio hutsetan ez da oinarritzen, baizik eta erradikalagoa eta sakonagoa den zerbaitetan, eskenatoki politiko eta ekonomiko berrietan oinarrituta dago. Modu honetan, egun proposatzen dizkiguten estatutu erreforma hutsak, Foru Hobekuntzarena Nafarroan eta Gernikako Estatutuarena EAEn, krisiaren eraginez sortutako arazoei aurre egin beharrean, irteerarik gabeko eskenatoki batera garamate.

Testuinguru honetan, gure proiektu independentistak, herri bezala dagokigun autodeterminazio eskubidean oinarrituta egoteaz beste, globalizazio politika neoliberala eta kapitalistaren kontrako harresia da. Gure lurraren eta burujabetza ekonomiko, kulturalaren… defentsak, kapitalaren erresuma, bere instituzio ezberdinen (FMI, BM, OMC, G-8…) eta hauen zerbitzura dauden estatu espainiarra eta frantsesaren kontra eremu ezberdinetatik dagoeneko altxatzen ari diren borrokak indartu eta osagarritzen ditu.

Bukatzeko, ezker abertzaleak bere proiektu sozialistak egun duen balioa azpimarratzen du. Azken 20 urteotan nolanahi ibili den kapitalismoak ezberdintasun sozialen handitzea, guda politika militarraren sustatzea eta gero eta gehiago areagotzen ari den ingurugiroaren kontrako erasoak besterik ez ditu ekarri. Horren aurrean, demokrazia sozialista batean oinarritutako beste jendartea eraiki nahi dugu. Demokrazia, lau urtetik behin bozkatzeko eskubidea izatetik haratago, bizitzako eremu (sozialak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak, etab.) guztiak aintzat hartuko dituen zutabea izatera pasa dadin borrokatzen dugu.

12


Euskal Herria gorria berdea morea Erabakietan herritarren parte hartze zuzena –kontsultak, erreferendunak,...-, autonomiaz kudeatutako eremu sozialen sorkuntza, mota guztietako hautetsien kontrol zuzena eta berauek kentzeko aukera, etab. ibiltzen garen eremu eta borroka ezberdinetan mahaigaineratu beharreko aldarrikapenak izateaz gain, defendatuko dugun demokrazia sozialista horren oinarrizko elementuak dira.

13


14


Euskal Herria gorria berdea morea

KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA Dekalogo hau, beste ezerren gainetik, lanerako eta mobilizaziorako tresna izan nahi du. Kapitalak eta bere Gobernuek gure herriko gehiengo sozialaren kontra bultzatutako erasoei elkarlanean erantzuten hasteko helburuarekin, gure herriko eragile sozial guztiei zuzendutako proposamen irekia da. Hurrengo hilabeteetan eraso hauek sakondu eta zabaltzeko mehatxuaren aurrean aurkitzen garenean gainera.

Dekalogoa, gure herriko pertsona guztiei, langileei, gazteei, jubilatuei, ikasleei, emakumeei, etorkinei‌ ASKI DA! ozena esan eta kapitalaren eta bere gobernuen politika neoliberalaren aurrean alternatiba eraikitzen hasteko ezker abertzaletik egiten den deialdia da. Gaur egun pairatzen duguna (iruzurra, ustelkeria, txikizioa, diru-gosea‌) atzean utzi eta elkartasunean eta demokrazian oinarritutako beste baterantz urratsak ematen joan gaitezen.

BERAIEK SORTU DUTE, BERAIEK ORDAIN DEZATELA: ez gure diruarekin! ez gure lanaren kontura! ez gure osasunarekin! ez gure lurraren kontura!

15


KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

DEKALOGOA:

1.- ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN ALDEKO JOKAERA.

-Hiri-lurrak eta eraikitzen ahal diren lurzoruak udalekotu. -Zerga progresiboak, hutsik dauden etxebizitzak jabeei kentzera iritsi arte. -Alokairuzko etxebizitzen aldeko apustua eta etxe-birgaitzearen alde egin. -Nafarroako Gobernuak eta udalek etxebizitza publiko-burtsa izatea. -Jabetza pribatuko etxebizitzak eraikitzeko diru-laguntzarik ez. -Kooperatiben aldeko lana. -Bigarren etxebizitzaren jabetzari zerga bereziak jarri. -Mailegua duen etxebizitza pribatua, alokairuzko etxebizitza publikoa bilakatu.

2.- ZERGA-SISTEMAREN ERABATEKO ERREFORMA. BANKU ETA ENTREPRESEN LAGUNTZA BAZTERTU.

16

-PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga): errenta altuen progresibitatearen igoera eta soldata minimoaren kopurua bikoiztu ordaindu behar ez dutenen kopurua. -Elkarteen gaineko zerga: tasen igoera orokorra eta bere progresibitatearen igoera. -BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): oinarrizko produktuen gaineko tasak jaitsi (elikadura, elektrizitatea, gasa...) eta beharrezkoak ez diren eta luxuzkoen gainekoak igo. -Ondarea: zerga mantendu eta progresiboa egin eta hau areagotu. Jabetza handien gaineko zerga bereziak. -Iruzurra: iruzurraren aurkako aurrekontua hirukoiztu (inspekzioak, baliabideak‌) enpresari eta profesionalen iruzurrei aurre egiteko. Bankuek duten sekretu eskumena kendu. -Banku eta enpresen egoera hobetzeko diru publikorik ez: azken urteetako mozkin erraldoiekin konpon ditzatela beren arazoak!


Euskal Herria gorria berdea morea

3.- GASTU SOZIALETAN (HEZKUNTZAN, OSASUNGINTZAN, GIZARTE LAGUNTZAN...) DIRU GEHIAGO INBERTITU.

-Europako erreferentziak berehalakoan aplikatu. Aurrekontuetan gastu sozialei emandako dirua igo: barne-produktu gordinaren (BPG) %17,5etik %28ra (%7a Osasungintzan, %5a Hezkuntzan). -Hezkuntza eta osasungintzako sare publikoak sustatu eta zentru berrien eraikuntza bultzatu. Sektore pribatuari diru-laguntzak kendu. -0-3 ziklotik haur hezkuntza publikoa eta doakoa izateko eskubidea bermatu. -Zentru nahikoak eraiki eta urritasunen bat duten pertsonei eta 3. adinekoei kudeaketa publikoaren bidez arreta zuzena bermatu. -Kontzertu ekonomikoak, sozialak eta hezkuntza-itunak administrazioak lan horiek egin ezin dituenean bakarrik. -Gizarte zerbitzu publikoak, nahikoak eta doakoak, bizitza familiarra, pertsonala eta laborala uztartzeko. -Oinarrizko errenta: 804 euro arteko igoera (Eskura dagoen bataz besteko Errentaren %50a).

4.- ALFERRIKAKO GASTUAK KENDU.

-Errege-etxeari, Armadari, Poliziari, epaitegi bereziei eta abarri emandako diru-ekarpenak bertan behera utzi. -Administrazioari eta politikoei emandako diru kopuruak jaitsi: dietak, protokolo gastuak, bidaiak, talde parlamentariei beren funtzionamendurako ematen zaizkienak... -Zinegotzi eta legebiltzarkideen soldatak soldaten batezbestekoarekin parekatu. -Eliza katolikoari, eta oro har edozein erlijioari ematen zaizkion diru-laguntzak kendu. Frankismoak Elizari emandako ondasunak, eta azken urtetan eskuratu dituenak, berreskuratu.

17


KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

5.- GURE LURRAREN DEFENTSAN

-Itoitzeko urtegia hustu eta Nafarroako ubidea eta AHTren obrak berehalakoan gelditu. Ekologiaren aurkakoa delako, garapen antisoziala bultzatzen duelako eta enpresa eraikitzaile eta porlanezko-fabriken alde egiten duelako. -Diru kopuru horiek ingurugiroa errespetatuz, behar sozialen garapen eredua bultzatzeko erabili. -Elikaduraren burujabetzan oinarritutako nekazaritza eta abeltzantzaren ereduaren alde. Produkzio txikiari babes osoa. Transgeniko eta erregaiez sortutako produktuak baztertu. -Sozio-ekonomiako politika deszentralizatua sustatu. Eskualde natural eta historikoen defentsa eta biziberritzerako plan zehatzak.

6- EMAKUMEEN AUTONOMIA ETA ASKATASUNAREN ALDE

-Berdintasuna soldatetan. Lantokietan sexu-diskriminazioarik ez (emakumeen soldata gizonezkoen soldaten %70a da). -Etxe-langileen lana beste edozein lan bezala hartu eskubide eta laguntza sozialei dagokionez eta berau Barne Produktu Gordinean barneratu. -Etxeko lanak egiten dituzten emakumeei oinarrizko errenta ordaindu, eta etxe-langileen lana beste edozein lan bezala hartu: gizarte segurantza, erretiroa, oporrak, lanaldiaren iraupena... -Genero indarkeriari aurre egiteko baliabide publiko nahikoak (hezkuntza, politika sozialak, judizialak, etab.).

18


Euskal Herria gorria berdea morea

7.- UDALETAN ERABATEKO AUTONOMIAREN ALDE.

-Udal finantziazioaren eredu aldaketa (proiektuei diru-laguntzak): udal politika ekonomikoaren eta inbertsioen inguruan erabakizeko autonomia. -Tokiko Ogasunen Fondoa: Nafarroako Gobernuak bildutako guztiaren %25a gutxienez sartu -Udal eskuduntza gehiago –politikoak eta ekonomikoak-, bereziki babes soziala eta gizarte zerbitzuen alorrean. -Polizia eta Guardia Zibila gure herrietatik kanpora! Kuartel eta kontrol gehiagorik ez! Herritarren segurtasunean erabateko udal eskuduntza.

8.- KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKO DOAKOEN DEFENTSA.

-Atzera egin Nafarroako Gobernuak egindako pribatizazioetan: Nekazaritzan, Haziendan, Industrian, Herri-Lanetan, Ongizatean, Informatikan... -Sektore publikoa bultzatu bere aurrekontuak indartuz eta enpresa pribatuei emandako diru-laguntzak berari zuzenduz. -Zerbitzu publikoaren sustapen orokorra, aurrekontuak indartuz eta enpresa pribatuei onartutako diru-laguntzak bertan inbertituz -Enpresa publikoa interes sozialei atxikitu eta ez pribatizazioei, enpresa pribatuen onura eta lagunarteari. -Gastu burokratikoak gutxitu eta administrazio funtzionamendua arindu: Administrazioan dauden buruzagitza eta zuzendaritzak erdira jaitsi.

19


KRISIAREN AURREKO EZKERREKO DEKALOGOA

9.- EUSKARAREN NORMALIZAZIOA ETA KULTURAREN DEMOKRATIZAZIOA.

-Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatu. -Belaunaldi berrien zein helduen eta etorkinen euskalduntasuna bermatzea: haur eskolak, eskolak, lan-bide eskolak eta unibertsitatea euskaldundu, eta helduen euskalduntze alfabetatzea doakoa. -Administrazio eta haren barne jarduera zein zerbitzu publikoak euskalduntzeko neurri eraginkorrak hartzea. -Lan mundua euskalduntzeko, enpresak euskara planak indarrean jar ditzaten bultzatu. -Euskarazko hedabideei eta euskalgintzari zuzendutako dirulaguntza politika indartzea. -Aurrekontuen % 2a gutxienez erabiltzea, urtero, aipatutakoak betetze aldera.

10.- ETORKINENTZAKO ESKUBIDE POLITIKO ETA SOZIAL OSOAK.

-Gizarte Segurantza eta Ogasuneko diru sarrerak osatu ondoren, pertsona etorkinak kanporatzeko asmoa dago orain. Europako itzulerako zuzendaritza ukatu! Gure herritik inolako kanporaketarik naziotasun arrazoiak edo “paperak� ez dituztelako! -Pertsona etorkinentzako erabateko eskubide zibil, ekonomiko eta sozialak. Lan munduan bazterketarik ez! Bazterketa kultural edo sozialik ez! -Pertsona etorkinak hezkuntzan, lan munduan eta sozialki integratu daitezen baliabide nahikoak. -Bizitzako eremu ezberdinetan beren kulturen onarpena.

20


KRISIA+NAFARROA+GORRIA+BERDEA+MOREA