Issuu on Google+

NAFARROA: ARALAR-EZKER ABERTZALEA, AKORDIO POLITIKO OROKORRA 1- Euskal Herria historian zehar berezko nortasuna eta bere etorkizunaren jabe izateko borondatea iraunkorki berretsi duen nazioa da. Nafarroa Garaia, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoarekin batera, Euskal Herria izeneko lotura sozial, linguistiko, historiko, ekonomiko eta kulturala duen errealitate baten parte da. 2- Euskal Herriaren artikulazio instituzionalarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Egungo errealitate juridiko-politikotik abiatuta, zeinak Hego Euskal Herrian bi eremu instituzional ezberdindu jasotzen dituen (Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea), eremu horiek barne biltzen dituzten lau lurraldeen instituzionalizazio prozesu bat bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, euskal herritarren eskubide nazionalak gauzatu ahal izateko. - Prozesu horren baitan organo instituzional bat sortuko da, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroarentzako Autonomia Estatutu bat lantzeko, eremu bakoitzeko jendartearen gehiengo batek berretsi beharko duelarik. - Egungo errealitate instituzionalari erreparatuz eta herritarren borondatearen onarpenetik, Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantziatzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu 3- Euskal Herria osatzen duten lurraldeen batasuna helburu izanik, Nafarroa erabaki esparru moduan defendatzen dugu, bere jendarteari dagokion erabakitze eskubideari loturik. Eskubide honen garapena bere etorkizunaren inguruko hautu garrantzitsu guztietan efektiboa izan behar du. Nafarroako herritarrek duten eskubide horren onarpenak, proiektu guztiak (autonomista, federalista eta independentista) aukera berdintasunean defendagarri eginen du, bai eta gauzagarri jendartearen gehiengo batek horrela nahi izatekotan. 4- Euskal Herriak pairatzen duen gatazkari aterabidea emanen dion prozesu batekin konpromisoa hartzen dugu. Gatazkaren konponbidea Estatu espainiarrak eta frantziarrak jendartearen erabakitze eskubidearen eta Euskal Herriaren onarpenean oinarritzen dela ulertzen dugu Mota ezberdinetako biolentzien aurrean, Gernikan hitzartutako “Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa�-rekin dugun konpromiso irmoa argi utzi nahi dugu, bai eta jasotzen dituen edukiak ETAk, Estatuak eta alderdiok bermeak izanen dituen biolentziarik gabeko eskenatoki bat egingarri eta Euskal Herriaren normalizazio politiko progresiboa bultzatuko dituen oinarri demokratiko moduan onartzen ditugula. Aipatu biolentziak burutzen dituzten eragileek akordio hau onartuko ez balute ondorengoa hitzartu beharra dago: -

Biolentzia erabiltzen duenari eskakizun argi, explizito eta iraunkorra, aipatu edukiak bere egin eta jarduera horiek behin betiko alde batera utzi ditzan. Ekimen biolentorik egotekotan, gerta litezkeenen aurrean aurkakotasun erabatekoa adieraztea, bere amaiera eskatuz eta Gernikako akordioa bere egiteko aldarrikatuz.


5- Ezker abertzaleak alderdi bat erregistratuko du Estatu espainiarrak gainontzeko alderdiei eskatu dizkien aldagaiak betez. Gerta litekeen sektore baten eskubide zibil eta politikoen urraketa, eragile politiko, sozial eta sindikalak eta jendartea bere osotasunean zartatzen dituen defizit demokratiko bat da Zerrenda berdinean ezker abertzaleko pertsonak egotea, negoziazioak ematen dituen ordezkari politikoen inguruko errespetuan oinarritu behar da. Beste modu batera esanda, ezker abertzaleari dagokion ordezkaritza politikoa errespetatuko dela bermatu behar du Aralarrek, horretarako egon daitezkeen aukera guztiak aztertzea beharrezkoa izanik.

Iru単ean, 2010eko abenduaren 29an


Aralar_EA_20110108_eus