Txostena eskarne

Page 6

Antzinako egiptoarrek “bizitzaren ibaiâ€? izendatu zuten Nilo ibaia. Haren uraren mende bizi dira 200 milioi pertsona inguru. Nilo ibaia munduko ibairik luzeena da; emariak gehituta 6.700 km-ko bidea egiten du Mediterraneo itsasora iritsi arte. Ibilbide osoan zehar hainbat paisaia igarotzen ditu, Afrikako hamar herrialdetan barrena. Mende luzetan, asko izan ziren arrakastarik gabe Niloren iturri nagusiaren bila ibili zirenak. Gaur egun badakigu Nilo urdinaren iturri nagusia Sakala iturburua dela (Pedro PĂĄez jesuita espainiarrak aurkitu zuen Etiopiako lurralde garaietan). Amaieran delta sortzen da, bi adarretan banatzen dena: Roseltta eta Damietta. Duela 8 mila urte hasi zen gizakia lur hauek lantzen. Akaziak, eukaliptoak, kotoia, azukrea eta zerealak daude deltan. Ibai handi honek faraoien mundua ekartzen du gogora, ertzean piramideak eta eraikin famatuak ikus baitaitezke. Nilo ibaian historiak bat egiten du naturarekin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.