Page 1

2012-2013 ikasturtea

KONPETENTZIA

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE

DIGITALA

FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DUGU?

Goierrikuak taldea |


AURKIBIDEA

Los ordenadores provocadores de emociones ............................................................................. 2

La competencia digital e informacional en la escuela: ................................................................. 2

Nativos digitales, inmigrantes digitales......................................................................................... 3

Acreditaci贸n europea de manejo de ordenador v. 5 .................................................................... 3

European pedagogical ict license (epict)....................................................................................... 4

1


Los ordenadores provocadores de emociones Ordenagailuen mundua iritzi asko izan hasieratik. Batzuk alde daude eta beste batzuk aldiz ez dute begi honez ikusten tresna teknologiko hau. Desberdinketa honetan badaude ere muturreko pertsonak: teknofilikoak eta teknofobikoak. Teknofilikoak, teknologien arloan beti azken moda jarraitzeko prest daude eta hezkuntza arloari dagokionez, bertako arazoen konponbide bezala ikusten dute teknologia. Teknofobikoak aldiz, teknologiarekiko jarrera ezkorra erakusten dute eta irakasle nagusi asko alde honetan kokatzen dira. Jarrera ezkor hau izatearen arrazoiak desberdinak izan daitezke: aldaketa ez onartzea, ordenagailuek onurak ekarriko dituztela ez sinestea, formazio eza hardware eta softwareari dagokionean, denbora falta, baliabide falta etab. Irakasleen gaiarekin jarraituz, esan daiteke gehienetan formazio etapa baten ondoren ikuspuntu ezkorra aldatzen joaten dela eta ordenagailuek onurak ekar ditzaketela pentsatzen hasten direla. Izan ere, formazio gabeko irakasle askori antsietatea sortzen die arazo teknikoak, programen etengabeko aldaketak, softwarearen selekzioak ‌ Hala ere, irakasleei ematen zaien formazioa gehienetan ez da egokia izaten, izan ere, formazio teknikoa ematen zaie gehiago pedagogikoa baino. Irakasleen pentsamendu ezkorra, ordenagailuak beraien lan tokia kentzearen arrazoiarekin batera dator. Baina egia esanda, hau ez da inoiz gertatuko. Egia da bai, ordenagailuak oso tresna onak direla, baino irakaslearen lana errazteko balio du, eta ikasleak gidari bat behar dute beraien ikaskuntzan, horregatik ez da irakaslea inoiz desagertuko.

La competencia digital e informacional en la escuela: Egungo eskoletako geletan bai liburuek eta baita ordenagailuek ere paper garrantzitsua betetzen dute eta batera bizi dira. Honi dagokionez, XXI. mendeko kultura multimodala dela esan daiteke, modu askotara espresatu, produzitu eta elkarbanatzen baita informazioa. Arrazoi honengatik alfabetizazio berriak sortu dira: Ikus entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta digitala, informaziozko alfabetizazioa Guzti hauek integratuta multialfabetizazioa lortuko da, beharrezkoa gaur egungo informazioa tratatzeko. Hezkuntzari dagokion meta, ikasleak IKT erabiltzaile kontziente eta kritikoak bilakatzea izango da. Horretarako dimentsio batzuen garapena beharrezkoa izango da, batik bat; Instrumentala, Kognitiboa, Sozio jarrerazkoa eta Axiologikoa Ordenagailuei eta beraien erabilerari gelan dagokionez, egia da irakasleen papera zailtzen dela izan ere ikasle guztiek ez dute ikaskuntza erritmo berdina izango tresna hauei dagokienez eta beraz, metodologia flexibleagoa garatu beharko du irakasleak, ikasle bakoitzari arreta berezia eskainiz. Gainera gaur egun irakasleek reto bereziak dituzte teknologia digitalen aurrean, izan ere, ikaslegoa informatuagoa dago ( informazioz blai) eta beraz kritikoak izaten irakatsi behar zaie eta jasotzen duten informazio guztiari zentzua eta forma ematen. Beste aldetik, irakasleak jakin behar du bera ez dela ezagutza iturri bakarra ( lehen ez bezala), ikasleek beste hainbat 2


iturritatik jaso baitezakete informazioa. Honi dagokionez, irakasleak autoritatea galduko du eta bere papera ariketen antolatzaile eta ikuskatzailea izatea izango da. Gainera irakasleak ikaskuntza kolaboratiboa sortu behar du teknologia erabiliz. Gaur egunean ikasgela askotan irakasleek egiten duten akats nagusia hau da: askok teknologia erabiltzen dute tradizionalki egin izan diren ariketak burutzeko. Hau da, berrikuntza teknologian dago eta ez pedagogian. Beraz, azken hau da aldatu beharrekoa gaur egungo gizartea eta ikasleak aldatu egin baitira.

Nativos digitales, inmigrantes digitales Azken urteetan ikasleak izugarri aldatu dira eta, ondorioz, hezkuntza sistema ez dago haiei egokituta, ez die haien beharrei erantzuten. Gaur egungo unibertsitarioen belaunaldia teknologia berri hauekin hazi den lehena da eta, beraz, natibo digital deitu zaie. Hauen pentsatzeko eta informazioa prozesatzeko modua euren aitzindariengandiko oso desberdina da, esperientziak ere ezberdinak izan baitira. Hau esanik, zer dira natibo digital ez direnak; mundu digitalean jaio ez ziren arren nolabait teknologia berrietara ohitzen eta moldatzen direnak? Horiei Immigrante digital izena eman zaie. Esan bezala, teknologia berriak gustatzen zaizkien arren eta haietara moldatzen diren arren, nabari da ez direla horiekin hazi haien jarrera batzuetan (tresna baten erabiltze manuala irakurtzea, adibidez). Honek hezkuntzaren inguruan hausnartzera eramaten gaitu: immigrante digitalak natibo digitalen irakasle dira, kontuan izan gabe “hizkuntza ezberdina” hitz egiten dutela. Horrela, ikasle hauek ezin dute hezkuntzan arrakastarik izan, sistema ez badoa gizartearekin bat, garatuz eta eboluzionatuz. Ukaezina da, beraz, honen aurrean zerbait egin beharra dagoela. Ondorioz, irakasleek metodologia eta eduki jakin batzuk moldatu behar dituzte gaurko ikasleengana iritsi ahal izateko eta haien “hizkeran” aritzeko, beti ere, baliagarri diren gauzak mantenduz.

Acreditación europea de manejo de ordenador v. 5 Agiri hau lortu ahal izateko IKT-en inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta ordenagailu baten atal esanguratsuenak identifikatzea ezinbestekoa da. Gainetik azalduta, honakoak behar dira:  Hardware eta Software kontzeptuak ulertu eta bereiztea.  Sare informatikoak nola erabiltzen diren jakitea eta baita Interneten konektatzeko modu ezberdinak ere.  Informazio eta Komunikazio Teknologien kontzeptua ulertzea eta eguneroko bizitzako adibideak ematen jakitea.  Osasun eta ingurugiroarekiko faktoreen berri izatea. 3


ďƒź Autoreen eskubideen inguruko legedia eta datuen babesa ezagutzea.

European pedagogical ict license (epict) Lizentzia honek hainbat gai ukitzen ditu. Batetik, irakaskuntza eta ikaskuntzarako IKTen inguruko hainbat ezagutza zehazten ditu. Lehenik eta behin IKTak hiru modutan izan daitezkeela erabilgarri dio: ikasleentzako tresna lagungarri gisa (zailtasunak dituzten zerbait indartzeko, adibidez), irakasteko tresna gisa edota irakaste arlo gisa (ikasleei IKT-ak erabiltzen irakastea). IKT-ekin egin nahi den erabilera edozein dela ere, irakasleak zenbait ezagutza behar ditu: teknologiaren maneiua, teknologiaren ulermena (tresnarik egokiena aukeratzea, adibidez) eta teknologiaren inguruan hausnartzea. Bestetik, ordenagailuak ere ezinbesteko gaia dira. Honela, behar-beharrezkoa da ordenagailua erabiltzen jakitea (programa ezberdinak ezagutu eta erabiltzen jakitea, formatu ezberdinak ezagutzea ‌). Horrez gain, Internet ere ezagutu behar da, eta horrenbestez, bertan bilaketak egiteko, informazioa txertatzeko, webgune ezberdinak ezagutzeko ‌ gaitasuna izan behar da. Azkenik, testuen eta idazketaren garrantzia oso garrantzitsua denez, testu prozesadoreak ezagutu eta erabiltzen jakin behar dira, bai eta ikasleei ezagutza hau helaraztea ere.

4

Sintesiak  

ikt sintesiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you