Page 1

URTEKARIA

OSTIRALA, 2016KO ABENDUAREN 30 XIII. URTEA., 2.809. ZENBAKIA

Goierri 2016

TESTUAK: JOSUNE ZARANDONA

IKUR BATEN ITXIERA

MAIALEN IGARTUA

GOIERRI.HITZA.EUS

Arcelor Mittalen zuzendaritzak apirilaren 17an iragarri zuen Zumarragako lantegia ixteko asmoa, eta lau hilabeteren buruan halaxe egin zuen, Goierri garaian ondorio lazgarriak utziz 4 //


2 //

GOIERRI HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

EAJ izan da alderdi bozkatuena Urtekaria Politika

.

.

Jeltzaleek 12.531 boto batu zituzten, eta EH Bilduk 11.506 Elkarrekin Podemos izan zen 3. indarra, PSE-EEri aurrea hartuta Abstentzioa %35ekoa izan zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren irailaren 25ean, eta emaitza joera orokorraren errepika izan zen Goierrin. EAJk lortu zituen boto gehien eskualdeko 22 herrietan, 12.531 guztira; boto guztien %37. Bigarren, 1.025 boto gutxiagorekin EH Bildu geratu zen %34ko sostenguarekin. Elkarrekin Podemos alderdia izan zen hirugarren indarra, botoen %12,5 eskuratuta, bai Legebiltzarrean, hala Goierrin, PSE-EEk baino 900

boto gehiagorekin. PSE-EEk duela lau urte baino 2.411 boto gutxiago jaso zituen, %42ko jaitsierarekin. Herrika, EH Bilduk 14 udalerritan lehenengo indarra izatea lortu zuen (2012an 18 herritan izan zen bozkatuena), eta EAJk lautik zortzira igo zuen tokian tokiko garaipenen zerrenda. Besteak beste, Zumarragan alde handiz irabazi zuen, PSEren gainbehera eta Podemoserako boto aldaketa baliatuz. Olabe-

Herritar bat Ormaiztegiko hauteslekuan botoa ematen. M. IGARTUA

rrian eta Ormaiztegin ere EAJ nagusitu zen, tradizioz aldekoago zaizkion herri hazienen ondoan: Beasain, Idiazabal, Urretxu, Legazpi eta Ordizia.

PSE-EEren gainbehera

EH Bilduk herri txiki eta ertainetan eutsi zion nagusitasunari. Lazkao izan zen koalizioak irabazi zuen herri jendetsuena, baina han ere jeltzaleekiko aldea 232 bototik 133ra erori zitzaion. Elkarrekin Podemos hirugarren aukera bozkatuena izan zen Goierriko 20 herritan, tartean Beasainen, Ordizian, Legazpin eta Lazkaon. Alderdi sozialistatik boto erauntsia joan zen Podemosera. PSE-EEren ohiko gotorleku Zumarragan 572 boto izan zituen eta lehen postua galdu zuen, lehenengoz 2012. urtetik hona.

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK Herria Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga

EAJ-PNV 2016 2012 27 34 39 40 304 374 2.532 2.537 127 123 121 116 31 33 556 582 96 107 963 909 1.632 1.639 270 292 31 40 189 170 1.624 1.576 294 300 320 329 1.285 1.296 179 216 322 365 71 81 1.518 1.482

EH BILDU 2016 2012 43 49 56 64 557 599 1.693 1.993 164 199 140 162 35 34 465 546 167 175 1.096 1.141 1.400 1.456 312 377 80 76 127 171 1.517 1.700 275 321 398 463 948 1.110 587 581 384 418 72 89 990 1.243

ELK/ PODEMOS 2016 8 5 50 851 33 12 3 73 29 297 589 96 15 63 634 48 45 430 64 62 5 792 -

PSE-EE 2016 1 1 2 614 3 1 0 29 7 166 483 14 0 52 390 14 7 442 18 16 0 1.053

2012 2 4 12 1.098 5 4 0 33 19 386 838 59 0 96 709 30 18 734 44 8 0 1.625

PP 2016 0 0 3 286 7 1 0 27 4 54 211 17 0 17 234 16 4 119 7 3 0 286

2012 0 1 1 318 2 1 0 31 6 74 256 23 0 35 266 24 5 174 7 3 0 345

C’s 2016 0 1 0 64 0 0 1 2 2 17 44 6 0 7 44 3 5 49 5 1 0 70

GOIERRI

12.531

11.506

4.204

3.313

5.724

1.296

1.572

321

12.641

12.967

-

* Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioa osatzen duten alderdiak, bakoitza bere aldetik aurkeztu ziren 2015eko hauteskundeetan.

Beste

Zuri

Nulo

Errolda Partehar

1 1 5 95 1 3 1 9 1 29 57 8 1 23 54 8 2 58 6 9 0 152

1 4 7 44 2 1 1 7 4 46 53 12 1 1 19 9 4 28 8 5 2 32

0 0 5 18 0 2 0 1 3 12 46 2 0 3 9 3 4 12 0 1 12 21

116 147 1.266 9.964 484 393 101 1.734 475 4.119 6.859 1.085 195 756 6.971 976 1.095 5219 1161 1.153 197 7.896

%68,97 %72,79 %73,7 %62,19 %69,63 %71,5 %71,9 %67,42 %65,89 %64,26 %65,17 %68,11 %65,64 %62,83 %65,06 %68,65 %72,05 %64,59 %75,28 %69,56 %82,28 %61,35

524

291

154

52.362

%64,93

ITURRIA: EUSKO JAURLARITZA


GOIERRI HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

Urtekaria Politika

Espainiako hauteskundeetan ere EAJk jaso zituen bozka gehien Hauteskunde urtea izan da 2016a. Eusko Legebiltzarrekoez gain, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara ere deituta zeuden ekainaren 26an 54.034 goierritar. Espainian, aldaketaren aldeko alderdi berriek behera egin zuten, eta inork gutxik espero bazuen ere, PPk sendotu egin zuen bere gehiengoa eta ordezkaritza. Euskal Herrian eta Goierrin, ordea, oso bestelakoak izan ziren emaitzak. Elkarrekin-Ahal Dugu koalizioak igoera handia izan zuen, eta horren eragina herri txikienetan ere nabaritu zen. Guztiarekin, EAJ izan zen berriro ere, Goierriko lehen indar po-

Politika egunez egun URTARRILA 7, Beasain. Herriko euskal presoak gerturatzeko eskaera onartu zuten osoko bilkuran EAJren eta EH Bilduren aldeko botoekin. 28, Ordizia. EH Bilduk Hartu hitza, piztu Ordizia ekitaldia aurkeztu zuen, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten udal gobernua geldialdi egoeran dagoela salatzeko. 28, Legazpi. Errefuxiatuentzat materiala biltzeko mozioa onartu zuen udalak Irabazi alderdiak urgentziazko mozioa sartu eta gero. 29, Zaldibia. Picassenteko espetxetik (Valentzia) Curtis Texeiroko (A Coruña, Galizia) espetxera lekualdatu zuten Oskarbi Jauregi euskal preso zaldibiarra. OTSAILA

litikoa, 9.542 botorekin. Bigarren posturako lehia bizia izan zen Elkarrekin-Ahal Dugu eta EH Bildu koalizioen arten. Talde moreak 66 boto eskaseko aldea atera zion, iazko abenduko hauteskundeetan bigarren indar izan zen EH Bilduri.

Koalizio moreak gora

Elkarrekin-Ahal Dugu izan zen Goierrin gorakada nabarmena izan zuen alderdi bakarra, iazko abenduko bozetan baino 1.228 boto gehiago eskuratuz. Koalizio morea izan zen alderdirik bozkatuena Legazpin eta Zumarragan, eta bigarren egin zuen Beasainen eta Urretxun, besteak beste.

2o, Goierri. Martxak egin zituzten Goierri behetik Zaragozako Daroca eta Zuera espetxeetara, presoen eskubideak aldarrikatu eta sakabanaketa politikarekin amaitzeko. 29, Ordizia. Jose Migel Santamaria Ordiziako alkatearen aurka agertu ziren pintadak gaitzetsi zituen udaletxeko bozeramaileen batzordeak. Elkarretaratzea egin zuten herriko plazan. MARTXOA 30, Beasain. Hainbat udal ordezkarirekin bildu zen Denis Itxaso diputatua herriko kultur eta kirol egitasmoak ezagutzeko. APIRILA 16, Arama. Autodeterminazio aldarria berretsi zuten Goierriko hainbat hautetsik. Gure Esku Dagok, 85 urte dira gaur egungo alkate eta zinegotzi guztiak eta

EAJk irabazi zuen gainontzeko herri garrantzitsuenetan, hala nola, Beasainen, Urretxun eta Ordizian. EH Bildu, berriz, herri ertain eta txikietan nagusitu zen, tartean, Lazkaon, Seguran, Zaldibian, Ataunen eta Zegaman. PSE-EEk eta PPk jaitsiera nabarmena izan zuten 2015eko abenduko bozetan, baina eutsi egin diote boto kopuruari, eta zenbait kasutan zertxobait igo ere. PSE-EEk, orokorrean, abenduan baino 12 boto gehiago jaso zituen ekainean, eta PPk 27 gehiago. Ciudadanosek, aldiz, behera egin zuen, eta 193 boto gutxiago jaso zituen eskualdean.

1979tik honakoak gonbidatu zituen ekitaldira. 16, Beasain. Giza eskubideen aldeko Goierriko Hartu Trena! dinamika aurkeztu zuen Sare elkarteak Beasainen. 21, Legazpi. EAJk eta PSE-EEk iazko uztailean adostutako programa berretsi zuten, ordura arteko emaitzak positiboki baloratuta. MAIATZA 5, Lazkao. Alkatearen aurkako pintaketa gaitzetsi zuen udalak EH Bildu eta EAJren izenean. 11, Lazkao. Euskal Herria bizi da izeneko hitzaldia egin zuen Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak Arerian. 18, Beasain. Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea Eudeleko zuzendaritza berriko ordezkarietako bat izango zela jakinarazi zuten. EKAINA 8, Urretxu. Jon Luqui Urretxu-

3

Etxean eta libre gelditu ziren 04/08 sumarioko auzipetuak

250

Zortzi urteko amesgaiztoa bukatu da 04/08 sumarioko auzipetuentzat. 2007ko Segurako polizia operazioaren harira zabaldutako auzia itxitzat eman zuten urtarrilaren 13an, defentsak, akusazioak eta fiskaltzak akordioa lortuta. Hala, 35 auzipetuek ez zuten kartzelara itzuli beharrik izan. Tartean ziren, sumario horretan auzipetutako bost goierritarrak: Karmele Aierbe, Egoitz Apaolaza, Asier Imaz, Eusebio Lasa eta Peio Galvez. Ezustean iritsi zen akordioa, berez ahozko epaiketa saioa martxoaren 7ra arte luzatzekoa baitzen.

ko alkateak Borja Semper PPko ordezkariak El Mundo egunkarian esandakoak gezurtatu zituen. 21, Ordizia. Ordiziako udal gobernuaren gardentasun falta salatu zuen EH Bilduk prentsaurrekoan.

azaroaren 5ean Azkainen (Lapurdi) atxilotu zituen Xabier Arin ataundarra eta Deniz Elizagoien senar-emazteak libre utzi zituen, baldintzapean Parisen. 12, Beasain. Sortu birfundatzeko Goierri mailako bilera egin zuten Beasainen. 30, Ordizia. Udal dinamikan ez parte hartzeko erabakia hartu zuen oposizioak —EH Bildu eta Ordizia Orain— ; udal gobernuaren «jardun autoritarioa» salatzearekin batera.

Aurkezpena Ordizian. M. ARANBURU

GOIERRITAR Ezker Abertzaleak urte hasieran martxan jarritako Abian prozesuak parte hartu zuten goierritarren kopurua da hori. Eskualdeko hamasei herritan garatu zuten prozesua. Tesi nagusiak %93ko babesa jaso zuen.

UZTAILA 6, Legazpi. Udal gobernuak lehen urtearen balorazio «oso positiboa» egin zuen. IRAILA 29, Legazpi. Udalak aho batez onartu zuen 1936ko altxamendu frankista gaitzetsi eta biktimak oroitzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa. AZAROA 3, Ataun. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea aho batez onetsi zuen Ataungo udalbatzak. 9, Ataun. Frantziako Poliziak

ABENDUA 1, Beasain. Beasaingo EH Bilduk azaroaren 25ean EAJren aldeko botoekin onartu zen udal egitura berriaren aurka dagoela esan zuen prentsaurrean. 14, Ordizia. Kalera kalera mobilizazio zikloa abiatu zuten Ordizian. Presoen auzia jendarteratzea eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzea ditu helburu.


4 //

Urtekaria Politika

Gipuzkoako 89. udalerria da Itsaso, aldundiak dekretua onartu eta gero Nahi al duzu Itsaso berriro udalerri izatea?, galdera horri erantzun behar izan zioten itsasoarren pasa den irailaren 18ko deitu zuten herri galdeketan. 140 lagun zeuden botoa ematera deituak, eta 119k eman zuten botoa, parte hartzea, hortaz, %85ekoa izan zen. Baiezkoaren alde agertu ziren 88 lagun eta ezekoaren hautua egin zuten beste 26k. Lau boto zuri izan ziren eta bakarra balio gabea. Urtea amaitzerako Gipuzkoako 89. udalerria izango da Itsaso. Gipuzkoako Foru Aldundiak dekretua onartuta –abenduaren 22an publikatu zen aldizkari ofizialen– , Ezkio eta Itsaso bakoitza bere aldetik funtzionatzen hasiko dira. Garikoitz Aiesta izango da Ezkioko alkatea — bera itsasoarra den arren—, eta Itsason batzorde kudeatzaile bat osatuko dute 2019ko udal hauteskundeak egin arte. Batzorde horrek bost kide izango ditu. Itsaso Bherria taldeko eragile Pilare Muxikak azaldu du herritarren artean batzarra egingo dutela, «batzordeko kideak aukeratzeko modua erabakitzeko».

Goierriko 23. udalerria

Ezkio eta Itsaso 1964. urtean elkartu zituzten, Francoren diktadurapean. Itsasoarrek 2014an eman zioten hasiera desanexio espedienteari. Itsasoarrek, ezkiotarrek eta udalak elkarlanean eraman dute aurrera bereizketa prozesua, eta elkarren artean adostu dituzte baldintzak. Behin prozesua amaitu eta espedientea onartuta, Itsaso Goierriko 23. herria bihurtu da.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Erabakitzeko aroaren hasiera .

Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan 15.724 goierritarrek hartu zuten parte, botoa ematera deitutakoen %27k Parte-hartzaileen %95,3k baiezkoa bozkatu zuten Hasierako data ekainaren 19koa bazen ere, bi aste lehenago, ekainaren 5ean egin zen azkenean Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen inguruan Goierrin antolatu zuen herri galdeketa. Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? izan zen galdera, eta parte-hartzaileen %95,3k baiezkoaren alde bozkatu zuen. Egun «historikotzat» jo zuten antolatzaileek ekainaren 5a. Goierriko 23 herrietako 15.724 lagunek eman zuten botoa, horretarako aukera zutenen %27k. Anjel Oiarbidek pozik hitz egin zuen datuak eskuartean: «Hemen ez da ezer bukatzen, hasi baizik. Aro bat hasten da, erabakiaren aroa. Eta erabakiaren aroa ez da ez hasten ez bukatzen ekainaren 5ean. Garai berri bat hasi da, atzera pausorik ez duen garai bat», esan zuen idiazabaldarrak, emaitzak jakin berritan.

Aldea herri batetik bestera

Parte hartze datu horiek, herrizherri xehatuta, —herri txiki eta handien artean, batez ere— aldea handia izan zen herri batetik bestera. Zerainen esaterako %72,86ra iritsi ziren. Gaintzan %72,64ra eta Mutiloan %71,50era. Beste puntan gelditu ziren Zumarragako datuak, Goierriko bigarren herririk handienean, apenas gainditu baitzuten %13ko parte-hartzea. Joera hori gainontzeko herri hazienetan errepikatu zen. Beasainen %21,14ra iritsi ziren, Legazpin %20,96ra, Ordizian %22,95era eta Urretxun %20,62ra. Lazkaon maila gainditu, eta %32,21era iritsi ziren.

Segurako gazteak, ekainaren 5ean, galdeketako boto-paperak eskuan dituztela. HITZA

Emaitzak herriz herri

HERRIA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio Gabiria Gaintza Idiazabal Itsaso Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

ZENTSOA

(%)

BAI

EZ

ZURIAK

154 164 1.365 11.478 350 404 106 1.856 140 527 4.552 7.290 1.201 200 818 8.252 1.171 1.212 5.675 1.187 1.267 210 8.487

PARTE-HARTZEA

76 88 811 2.425 188 197 77 871 83 193 1.463 1.528 468 143 173 1.894 485 686 1.177 786 621 153 1.144

49,35 53,65 59,41 21,14 53,71 48,76 72,64 46,93 59,29 36,62 32,21 20,96 38,97 71,50 21,15 22,95 41,42 56,60 20,62 66,22 49,01 72,86 13,43

75 82 776 2.329 185 193 67 825 72 183 1.415 1.476 440 132 171 1.786 466 644 1.127 764 594 149 1.108

0 6 25 80 2 4 4 33 7 6 28 41 18 10 2 84 12 33 42 14 27 2 30

1 0 6 7 0 0 5 9 3 2 11 5 5 0 0 14 4 3 7 3 0 1. 5

58.066

15.730

27,08

15.059

510

91

*Boto baliogabeak 70 izan ziren guztira

Oroimenaren Eguna ospatu zuten azaroan hainbat herritan

Jon Altolagirre urretxuar gazteari elkarrizketa

GOIERRI // Azaroaren 10ean

URRETXU // Apirilaren 12an Jon

Oroimenaren Eguna egin zuten Goierriko hainbat herritan: Beasainen, Legazpin, Legorretan, Ordizian eta Zumarragan. Azken herri honetako ekitaldian biktimen senitartekoek lore eskaintza egin zuten udaletxe atzeko monolitoan. Amaitzeko alderdi politiko guztiek adostutako adierazpena irakurri zuten, bost minutuko isilune eta guzti.

Jon Altolagirre. ASIER ZALDUA

Altolagirre (Urretxu, 1983) Europako Parlamentuan lan egiten duen gazteari egindako elkarrizketa argitaratu zen GOIERRIKO HITZAn. Iazko irailaz geroztik Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariaren taldean lan egiten du. Europan «estatu batzuk sekulako pisua» dutela zioen elkarrizketan, eta «ez diotela horri uko egin nahi».


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

Herri ekimenak eta udalek bat egin dute Mutiloako zabortegiaren aurka .

Mutiloako zabortegira 100.000 tona hondakin bideratuko dituela jakinarazi zuen irailean GHK-k Erabakiak ezinegona eta haserrea sortu ditu goierritarren artean Gipuzkoako hiri-hondakinen errefusari isurpen tratamendua emateko zerbitzua Mutiloako Lurpe zabortegiari esleitu diotela jakinarazi zuen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak irailaren 28an prentsa ohar bidez. Lurpe zabortegia Ferrovial taldearen jabetzako Cespa enpresak kudeatzen du. Gaiak ezinegona eta haserrea sortu du, Mutiloan ez ezik, baita Gabirian eta Ormaiztegin ere, zabortegiak azken bi herri horiei ere «zuzenean eragingo» diela ziurtzat jo baitzuten Gabiriako zein Ormaiztegiko alkateek. GHKren esanetan, «hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak duen azpiegituren faltaren arazoari irtenbide partziala» eman nahi diote erabaki honekin. 24,8 milioi euroko esleipena da, eta 100.000 tona hondakin tratatzea aurreikusten dute. Zabaldutako informazioen arabera, 2017ko martxoan hasiko dira hara zaborra eramaten.

Ezinegona eta haserrea

Mutiloako, Gabiriako eta Ormaiztegiko udal agintarien artean ez ezik, herritarren artean ere ezinegona eta haserrea sortu zituen GHKren erabakiak. Hala, eta zabortegiaren aurka egiteko, Goierri BirZirik plataforma sortu zuten urriaren 25ean Mutiloako udaletxeko ganbaran egin zuten herri batzarrean. Plataformak udaletan mozioak aurkeztu zituen azaroan, zabortegiaren afera bertan behera uzteko ahaleginean.

5

Urtekaria Gizartea

Errefusa biltzeko edukiontzi grisak ugaritu dira Goierrin

Hondakinak gaika jasotzeko sistema ezberdinak eztabaida iturri izan ziren aurreko legealdian. Orain, eztabaida gaindituta, egungo birziklatze tasen datuak hobetzea hartu dute helburu Goierriko udalerri gehienek. Helburu hori jomuga izanda, Goierriko herri askotan edukiontzi bidezko sistemak jartzea adostu dute udal gobernu ezberdinek. Ordizian, 2013tik atez ateko sistema izan da indarrean, baina martxoan gaiaren inguruko herri galdeketa egin ostean, txipdun edukiontzien sistema bueltatu zen herriko kaleetara irailaren amaieran.

Legorretan herri galdeketa

Mutiloako Lurpe zabortegia Cespa enpresak —Ferrovial taldearen jabetzakoa— kudeatzen du. A. APALATEGI

Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak, Lurpeko zabortegian «hondakin industrial solido geldoak soilik» isuri daitezkeela adierazi zuen urrian, Mutiloako Hiri Planteamenduko Arau Subsidiarioetan adierazita dagoenez. Hortaz, Gipuzkoako hondakinen errefusa Lurpera eramateak «udal mailako legezko baldintzak urratzen dituela» ondorioztatu zuen. Jon Enrique Ormaiztegiko alkateak, bere aldetik, adjudikazioa egiteko modua eta gardentasun falta kritikatu baditu ere, proiektuak «lege aldetik parametro guztiak» betetzen dituela esan zuen urrian. Amaitzeko, abenduaren 18an manifestazio jendetsua antolatu zuen BirZirik plataformak protesta gisa.

Hiru eskari eta lau konpromiso hartu dituzte udalek mozioaren bidez Goierri BirZirik plataformak mozio bat aurkeztu zuen azaroan Goierriko udaletan. Mozioaren bitartez hiru eskaera luzatu zituzten, eta udalei lau konpromiso hartzeko ere bai. Lehenengo eskaera GHKrentzako da, esleipen prozesua gelditzea eskatuz. Bigarrena, aldundiarentzat, hondakinen kudeaketa arazoari konponbide partekatu eta arduratsu bat aurkitzeko lan-mahai bat eratzea eskatuz. Eta hirugarrena, Ferrovial enpresarentzat, hiri hondakinak jasotzeko kontra-

tua sinatzeari uko egin diezaiola eskatuz. Udalei egindako eskaeren artean lau konpromiso hartzea eskatu diete plataformak. Lehena, etxeko hondakinak behar bezala sailkatzea derrigorrezkoa dela dioen mezu bateratua eta bakarra eman dezatela exijitu diete. Bigarrena, gehienez hilabetean 5,8 kilo errefus sortzea ziurtatuko duen bilketa sistema eraginkorra berma dezatela. Hirugarrena, hondakin sorkuntza murrizten eta sortutako egoki sailkatzeko emaitzak etengabe hobetzen saiatzea. Eta azkenik, herri mugimenduekin adostutako mobilizazio eta ekimenei atxikimendua ematea.

Legorretan 2013tik indarrean dagoen atez ateko sistemak ere amaiera gertu du. Urrian, Legorretako udalbatzak hondakinak edukiontzi bidez biltzea adostu zuen, eta ingurumen mahaia osatu. Herri galdeketa egingo dute gaiaren inguruan, eta prozedura erabakitzeko lanean daude gaur gaurkoz. Beasainen, ere urriaren amaieratik martxan da errefusa biltzeko edukiontzi grisa, alderdi politiko guztiek aho batez adostuta. Sistema zaharrarekin hondakinen %50 biltzen zen gaika Beasainen. Sistemaz aldatuta, %70era iristea dute helburu orain. Urretxun ere, edukiontzi berdeak kendu eta grisek hartu zituzten kaleak azaroaren amaieran. Gauza bera egingo dute Zumarragan urtarrilean, Gabonen ondorenean.


6 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Urtekaria Gizartea Enirio-Aralar Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin urrian hasi eta azaroan bukatu zuten Goroskintxu txabolara doan pista.

Pista berriak Aralarren

A

ralarren pista berriak egiteko proiektua errealitatea da jada. Urriaren 17an sartu zituzten lehendabiziko makinak eta hasi zituzten lur mugimenduak. Goroskintxu txabolara doan pista egina dago, eta abenduaren 20ko batzarrean 2017an Eniriotik Doniturrietako txaboletara bidea zabaltzea erabaki dute, baita 2019. urtera arteko plangintza ere. Proiektuak hautsak harrotu ditu, aldeko eta kontrako bozak azaleratuz. Enirio Aralar Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso du pisten

Gizartea egunez egun URTARRILA 7, Beasain. Udalak Bernedo Eneako aparkalekuan ezarrita zegoen TAO sisteman aldaketak egin zituen. Ondorioz, ordaindu beharrik gabe eta denbora mugarik gabe aparkatu ahal da gune osoan. 10, Lazkao. Astotxo eguna egin zuten Lazkaon Enkarterri arraza autoktonoaren lehiaketa eta Egiptoko ihesa antzerkia egin zituzten 150 lazkaotarren parte hartzearekin.

proiektuak. Goroskintxutik gora ere luzatuko da pista, Saltarriko zeharreraino. Landarlan ingurumen elkartearen arabera, pista horrek Pardeluts aldera jarraituko du, eta Igaratzaraino iritsiko da, buelta osatuz. «Azkenik, Amezketatik Igaratzaraino irekiko da beste bide bat. Bide nagusi horietatik luzera txikiagoko beste lau adar ere aterako dira, txaboletaraino. Guztira, 4,4 bat kilometroko luzera izango dute pista berriek».

Iritzi kontrajarriak

Pista berriarekin, Goroskintxu inguruan lan egiten duten eta bizi diren artzainen zein abel-

12, Ordizia. MUren Goierriko Campusak gora egin zuen unibertsitate europarren sailkapenean. 30, Urretxu. Eraso sexistak salatzeko manifestazioa egin zuten, 300 lagunen parte hartzearekin. OTSAILA 2, Beasain. Udalak garai bateko eta gaur egungo 20 baserritar omendu zituen astearteroko azokaren 90. urteurrenean. 13, Ordizia. Argi Berriko mus txapelketan, Mitxel Zudaire eta Jose Luis Miragaya beasaindarrak izan ziren irabazleak.

Urrian sartu ziren lehendabiziko makinak Aralarren pistak eraikitzeko obrak egiten hasteko. EGUZKI

tzainen «irismen arazo larriak» konponduko dira. «Larreak egoera onean mantentzea ekarriko du, ganaduzaleak direlako mendiko habitata egoki eta jasangarri zaintzen dutenak. Bide batez, mendizaleen eta mendiaz gozatu nahi duten gainontzeko lagunen segurtasuna hobetuko da», dio Mankomunitateak. Proiektua ingurumen «berme guztiekin» egingo dela ere agindu du. Baina bada, proiektua zalantzan jartzen duenik ere. Landarlan eta Gipuzkoako hainbat natur elkartek salatu dutenez, «in-

gurumen inpaktuaren azterketa azalekoa» egin da. Gipuzkoako Foru Aldundiak «ingurumen inpaktuaren azterketa lege eskakizun ugari bete gabe eta proiektuaren inpaktu larriak kontutan hartu gabe: paisaian, lurzoruan, habitatean, lurpeko uretan...» onartu duela salatu du.

23, Urretxu. Ormazabal etxea bota zuten, urretxuarren artean ikusmin handia sortuz. 23, Goierri. Goierriko suhiltzaile boluntarioen lana aitortzeko ekitaldi ofiziala egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. 27, Zaldibia. Iñaki Arizaga aizarnazabaldarrak eta Iñaki Iraola getariarrak irabazi zuten Zubi-Buruko 41. mus txapelketa. 29, Segura. 1982. urtean eraikitako Errebote eraikina bota zuten.

rrenaren harira, Gaztaizale dastatze eta uztartze zikloari hasiera eman zioten. 17, Goierri. Hezkuntza sistema propioaren alde deitutako mobilizazio egunarekin bat egin zuten Goierriko ehunka ikaslek. 30, Ordizia. Artzain Eguna ospatu zuten. Urteko lehenengo azoka berezia izan zen; artzainen bizimoduari omenaldia egin zioten.

MARTXOA 15, Idiazabal. Gaztaren Interpretazio Zentroaren 10. urteu-

Aralar, «herri mendia»

Abeltzaintza estensiboa larreak kontserbatzeko tresna dela aitortu eta artzainen lana ere eskertu du elkarteak. Baina, Enirio-Aralar herri mendia dela ere

APIRILA 3, Zegama. Gipuzkoako Ezti Lehiaketa egin zuten Erlezain Egunean. Donostialdeko Aimar Zuloaga izan zen irabazlea.

esan du, «denona, eta herritar guztien interesak kontutan hartuta kudeatu» behar dela gehituz. Horregatik, proiektua bertan behera uzteko eskatu dute ingurumen elkarteek. Pisten afera auzitegira ere iritsi da. Eguzki erakunde ekologistak eta Landarlanek auzibidera jotzea erabaki zuten azaroan, Aralarko pistak eraikitzeko «legez kanpoko egoera» salatzeko. Gipuzkoako Auzitegiko Ingurumeneko Fiskal Delegatuak eraikuntza lanak baimentzeari buruzko ikerketa zabalik dauka.

Lehiaketa herrikoia Mireia Telleria idiazabaldarrarentzat izan zen. 15, Ormaiztegi. Antziñe okindegiko Ane Mujika hil zen. Heriotzaren atzean bankuen presioa zegoela salatu zuen Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak. 26, Beasain. Pako Etxeberria antropologo eta Aranzadi Zientzia elkarteko lehendakariak Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika saria jaso zuen. 30, Legazpi. Ander Aranburu hilda aurkitu zuen Ertzaintzak Santikutz jaien testuinguruan. Bi lagun atxilotu eta espetxean sartu zituen.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

500.000

Unibertsitatea

7

Urtekaria Gizartea Ekintzaileak

LITRO SAGARDO 2016ko sagardo uzta emandako zenbakia da hori. Ia milioi erdi litro sagardo egin zituzten Goierriko zazpi dolare sagardotegitan. Urte hasierarekin ireki zen txotx denboraldia Aulia (Legorreta), Urbitarte (Ataun), Otatza eta Oiharte (Zerain), Etxezuri (Olaberria), Olagi (Altzaga) eta Tximistan (Ordizia).

Amiantoaren eraginez hiru goierritar hil ziren GOIERRI // Asviamie, Euskadiko

Balluerka errektore Nekane Balluerka (Ordizia, 1966) da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore berria. Lehendabiziko emakumezkoa izango da postu horretan. Azaroaren 24an egin ziren unibertsitateko hauteskundeak, eta Balluerkak botoen %66,3 eskuratu zituen. Unibertsitateko hautesle talde guztietan irabazi zuen Balluerkak, eta IĂąaki Goirizelaiak 2012an lortutakoa baino babes handiagoa izan zuen. HITZA

MAIATZA 16, Legazpi. Euskadiko Ogiaren Lagunok elkarteak Tibur Agirreri saria eman zion Brinkolako Igaralde baserrian duen Ogiaren Txokoan egiten duen lan didaktikoagatik. 27, Goierri. Eskualdeko eskolen %90ek uko egin zioten hirugarren mailako azterketa egiteari. 31, Ordizia. Idiazabal Gaztaren Kofradiak Euskal Gastronomia Akademiaren saria jaso zuen. EKAINA 5, Goierri. Legazpi eta Gabiria artean dagoen Aizaleku gurutzeak 50 urte bete zituen. 21, Goierri. Jokin Garcia ingeniaritzako ikasleak eta Goierri

Eskolako Aitor Zuriarrain irakasleak XII. Felix Sopelana Memorialeko sari bana jaso zuten, Gipuzkoako Peritu eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eskutik. 22, Legazpi. CIE Automotive enpresako tximiniak sua hartu zuen. Bi langile Zumarragako Ospitalera eraman zituzten kea arnasteagatik. UZTAILA 2, Lazkao. Minbizidun haurren eta haien sendien alde egun osoko festa antolatu zuten. 23, Zumarraga. Lehendabiziko bataio zibila egin zuten, Paula eta Alba txikiei hiritargora ongi etorria egiteko. 29, Zaldibia. Herriko zaborrak

Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi zuenez, hiru izan dira amiantoaren eraginez 2016an hil diren goierritarrak. Otsailaren 20an Abundio Legaz legazpiarra, otsailaren 22an Luis A. Cardozo beasaindarra, Olaberriako Arcelor Mittal enpresako (garai bateko Aristrain) langilea, eta martxoaren 27an Manuel Santas Conde beasaindarra.

kudeatzeko eredu propioa garatu nahi zuela jakinarazi zuen udalak. IRAILA 4, Legazpi. Gipuzkoako 26. Artzain Eguna ospatu zuten. Olaberriko Aizpea kooperatibak irabazi zuen gazta lehiaketa hirugarrenez. 7, Ordizia. Euskal Jaietako aparteko azoka eta 48. Gazta Txapelketa egin zituzten. Joseba Intsausti ordiziarrarena izan zen gaztarik onena. 8.000 euro ordaindu zituen Asteasuko Okeletxe enpresak gazta erdiagatik. 14, Legazpi. Brinkolako urtegian hilik agertu zen desagertuta zegoen Ainara Nazabal urretxuarra.

Goierriko robot-a Hank izena du, eta Europako lehen exkoeskeletoa da. Goierritarra da, Goierri garaiko GogoaMobility Robots enpresak egin baitu, Plasnor, Met-Meka eta Estrulaser Tubo enpresen laguntzarekin. Urriaren 21ean aurkeztu zuten Urretxuko ONBideratu zentroa. Exoeskeletoa armadura bat bezalakoa da eta lesio fisikoak eta neuronalak dituztenei zangoen mugikortasuna berreskuratzen lagunduko die.

URRIA 3, Segura. Langile bat hil zen Aldaola baserriko pinudi batean lanean ari zela, ebakitzen ari zen pinu bateko adarrak buruan jo ostean. 18, Goierri. Euxebio Zabala zumarragarrak eta Juan Karlos Korta ezkiotarrak Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa irabazi zuten. 22, Olaberria. Dominak eman zizkieten 25, 50 eta 60 ateralditik gora egin dituzten odol emaileei. AZAROA 10, Legazpi. OtaĂąu mendiaren magalean udan egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako haizeola XI. mendekoa dela

jakinarazi zuten Burdinola elkarteak eta Arkeolan fundazioak. 16, Gabiria. Donostiako Kursaalen egin zen World Cheese Award lehian munduko 66 gazta onenen artean sailkatu zen Baztarrika gaztandegia. ABENDUA 2, Goierri. Gipuzkoako Foru Aldundiak baserri bideak konpontzeko 2016ko laguntza plana amaitutzat eman zuen. Goierrin 19 herritako 43 bide konpondu zituen udalekin batera elkarlanean. 15, Goierri. Etzegarateko bidesarien kobraketak Bidelan enpresari esleitu zizkion Bidegik 16 milioi euroan.


8 //

Urtekaria Ekonomia

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Goierrin iaz baino 140 langabe gutxiago zeuden azaroan ..

Langabezia tasak behera jarraitzen du, baina modu apalean Goierrin 1.853 emakume zeuden langabezian azaroan Kontratu gehien zerbitzuen sektorean egin dira

Langabeziaren datuek hobera egin dute Goierrin, 2016. urtea hasi zenetik, baina oso apal. Urtarriletik azarora igaro diren hamaika hilabeteetan, joera orokorra beheranzkoa izan da, azken hilabeteetakoaren antzera. Urte hasieran baino 140 langabe gutxiago zeuden azaroan langabezian Goierrin. Iaz zenbatutako langabe kopuruarekin alderatuta 140 langabetu gutxiago daude eskualdean. Hala ere, Goierrin oraindik 3.293 langabe daude langabezia erregistroan, Lanbideren arabera. Herriz herri aletutako datuen errepasoa eginez, gorabeherak izan dira langabetu kopuruari dagokionean, herri batzuetan gora egin du eta beste batzuetan behera. Emaitza orokorrean bezala, gorabehera horiek ere oso modu apalean eman dira eta ez dago nabarmentzeko datu deigarririk. Herri handi gehienetan egin

Ekonomia egunez egun URTARRILA 20, Legorreta. Gipuzkoako lehenengo bitcoin kutxazaina jarri zuten Garikano auzoan, N-1 errepidearen ondoan dagoen zerbitzuguneko jatetxean. 22, Ordizia. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak Orklira bisita egin zuen enpresaren garapen aurreikuspenak ezagutzeko . 27, Goierri garaia. Uggasa garapen agentziak 2013an eskualdeko egur sektoreko enpresak bultzatzeko martxan jarritako ekimena amaitutzat eman zuen. 28, Segura. Bi izarreko hotel berria inauguratu zuten. Imaz hotelak jatetxe eta taberna izaten ere jarraituko du.

du behera langabeziak. Beasainen, 723tik 635era; Lazkaon, 219tik 206ra; Urretxun, 334tik 315era; eta Zumarragan 638tik 630era. Ordizia izan da salbuespena, 558 langabetutik 582ra egin baitu gora aurten.

Zerbitzu sektorean gora

1.853

Herri txikiagoetan eman da, batez ere, gorakada langabe dau-

EMAKUME LANGABEZIAN Goierrin azaroan 1.853 emakume zeuden langabezian. Gizonezkoak 1.372 ziren bitartean. 25 eta 44 urte artekoak. Adin tarte horretan 940 emakume langabe zeuden, eta 614 gizonezko. 45 urtetik gorako langabeak 748 emakume eta 589 gizonezko ziren. OTSAILA 10, Goierri. Enpresa partehartzaile integralari buruzko liburu bat kaleratu zuen Jose Luis Elorzak, Enpresa parte hartzaile integrala izenburupean. 11, Ordizia. Herriko dendek euren produktuak on-line saldu ahal izateko comercioelectronico.eus doako aplikazioa martxan jarri zuten. Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun arloak eta SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak sustatu zuten programa. 24, Goierri. Sasieta Mankomunitateak 1,6 milioiko aurrekontua onartu zuen. MARTXOA 10, Itsasondo. Jaso enpresan aste beteko lanuztea egin zuten «hitzarmen duin baten alde». 11, Beasain. Oriamendi kaleko

den pertsonen kopuruan. Adibidez, Zaldibian 58 langabe izatetik 72 izatera pasa dira; Ormaiztegin 55etik 59ra; eta Idiazabalen 83tik 87ra. Egin diren lan kontratuei erreparatuta, berriz, aurreko urteetako joera errepikatu da eta zerbitzu sektorean sinatu ziren azaroan Goierriko kontratu gehien: 1.841. Ondoren, industrian izenpetu ziren beste 598 pertsona. Eraikuntzan 216 kontratu berri egin ziren, eta nekazaritzan gorakada ere nabarmentzekoa da, 60 kontratu berri egin baitziren azaroan, iaz hilabete berean egindako bi kontratuen aldean. Langabe zeuden pertsonen adinari erreparatuta, berriz, 25 eta 44 urte artekoak ziren gehienak, 1.554 guztira; gizonezkoak 614 eta emakumezkoak 940. 45 urtetik gorakoen taldean 1.337 ziren langabe zeudenak, hemen ere emakumeak gehienak. 25 urtez azpikoak 334 ziren.

lanen likidazio inpartziala eskatu zuen udalak, 2014tik ordaindu gabeko arazoari irtenbidea emateko. APIRILA 8, Ordizia. Tolosako Fronton jatetxeko Roberto Ruiz sukaldari beasaindarrak ebaki zuen Idiazabal Gazta berria Artzain Egunean. Abadiñoko Itxaso Barrenetxeak jaso zuen Idiazabal Jatorri Izendapeneko erregulartasun saria. 5, Goierri garaia. Urola Garaia Mankomunitateak 1,7 milioi euroko aurrekontua onartu zuen 2016rako. Urte honetan hiru zerbitzu berri eskaini ditu. 26, Lazkao. Azkar lantegiaren jarduera eten eta langileak Lasartera bideratu zituzten. 28, Ordizia. Europa mailan puntakoa izango den laser bat hasi ziren garatzen IK4 Lortek ikerketa zentroan.

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

Urtekaria Ekonomia

3.293 Langabezia

LANGABETU Langabeziak behera egin du iaztik Goierrin, baina oso gutxi. Aurtengo azaroan, 3.293 langabetu zeuden eskualdean, iazko azaroan baino 140 langabe gutxiago. Beasainen, Lazkaon, Urretxun eta Zumarragan behera egin du, baina iazkoaren oso parean gelditu dira datuak. Herri txikiagoetan gora egin du, baina maila berean. HERRIA

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

2016

2015

8 3 58 635 23 10 5 87 27 206 354 68 7 41 582 59 50 315 72 47 6 630

5 9 58 723 32 13 1 83 30 219 353 82 5 45 558 55 48 334 58 75 9 638

3.293

3.433

Iturria: EUSTAT

MAIATZA 3, Ordizia. 2016ko udal aurrekontua onartu zezala eskatu zion oposizioak —EH Bilduk eta Ordizia Orainek— udal gobernuari. 6, Legazpi. Eskualdeko Ekintzailetasunaren Eguna antolatu zuen UGLEk. 17, Ordizia. Get Goierrik antolatuta, Gamesak Hego Amerikako aukerez hitz egin zuen mahai inguru batean. 19, Beasain. Ekintzaileentzako Anezka zerbitzu enpresa gune berria inauguratu zuten Kale Nagusian. 26, Ordizia. Inbertsioak handituta, aho batez onartu zuten Ordizian, azkenean, 2016ko udal aurrekontua. EKAINA 7, Goierri. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.500 biztanletik beherako herrietara 25 milioi

9

Lanbideren bulegoa, Beasainen. ARKAITZ APALATEGI

euro bideratuko zituela jakinarazi zuen, zuntz optikoa sartu eta baserri bideak eta argindar sarea berritzeko helburuarekin. 21, Ormaiztegi. Irizar enpresak i8 modeloko ehun luxuzko autokar saldu zituen Europako herrialdeetan. 21, Beasain. CAFek Napoleseko metroa egiteko sei urteko kontratua sinatu zuen. 23, Ordizia. Udalak herrian enpleguaren sustapena eta ekonomiaren garapena bultzatzeko lehenengo plana garatuko zuela jakinarazi zuen. 28, Beasain. AEB Amerikar Estatu Batuetako Maryland hirirako 26 tranbia arin egiteko kontratua sinatu zuen CAF lantokiak. 28, Ordizia. Saltokietako arduradunen %89k euskaraz ongi egiten duela ondorioztatu zuen Ordiziako Udaleko

Merkataritza sailaren ekimenez burututako azterketa batek. UZTAILA 5, Goierri. Fashion Ole, Gonerlux eta Arri enpresa ekimenek irabazi zuten Goieki garapen agentziaren XIX. Enpresa Ekimen Berrien lehiaketa. 19, Beasain. Fundiciones Estanda enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten 10 langileren kaleratzea salatzeko. 22, Beasain. Fundiciones Estandako langileek manifestazioa egin zuten kaleratzeen aurka. ABUZTUA 1, Urretxu. Pello Rodriguez Mondragon korporazioko makina-erreminta eta automatizazio industrial saileko lehendakariorde izendatu zuten.


10 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Urtekaria Ekonomia

Olaberrian lan itun Etzegarateko kamioien bidesaria berriaren Bidelanen esku aurreakordioa AZPIEGITURAK Bidegi Foru egin zuten urrian //

Apirilean manifestazio jendetsu bat antolatu zuten. Amaiera enpresako atarian izan zen. GOTZON ARANBURU

Aurrez iragarritako itxiera baten kronika

Arcelor-Mittalen zuzendaritzak martxoaren 17an iragarri zuen Zumarragako lantegia ixteko asmoa. Negoziaketa prozesu luze baten ostean, langile gehienek enpresa uzteko hautua egin zuten udan.

A

ste Santuko oporretarako maletak prestatzen harrapatu zituen asko eta asko albisteak. Arcelor Mittal enpresak Zumarragako lantegia ixteko asmoaren berri eman zuen martxoaren 15ean. Aurrez iragarritako itxieraren lehendabiziko urratsa izan zen. Arcelor Mittaleko langileek batzarra egin zuten martxoaren 17an, eta enpresaren eskaintza ez onartzea eta lantegia zabalik mantentzearen alde borrokatzea erabaki zuten orduan. Negoziaketa prozesu luze eta neke-

tsu baten hasiera izan zen erabakia. Enpresako zuzendaritzaren eta langile batzordearen lehendabiziko bilera gauzatzea ez zen lan erraza izan. Informazio falta salatu zuten langileek behin baino gehiagotan, eta beraiekin «hitz egiteko borondate falta» ere egotzi zioten zuzendaritzari.

Protesten kate luzea

Apirilaren hasieran, zuzendaritzak Zumarragako langile guztiak Avilesera bidaltzeko eskaintza luzatu zuen. «Bilera tentsio handikoa izan da. Erakundeak eta gu bat gatoz denok Zumarra-

gako lantegia irekita mantentzea nahi dugu», esan zuen Leo Bote langileen ordezkariak. Apirilaren 12ko goizaldean hasi ziren lantegiko labeak itzaltzen, eta orduan hasi zen lan-jardueraren amaierako atzera kontaketa. Protesta jendetsuak antolatu zituzten langileek eta senitartekoek. Apirilaren 12an herritar askoren babesa jaso zuen manifestazio jendetsua egin zuten bi herrietako kaleetan. Apirilaren 20an, mobilizazio eguna deitu zuten Goierri mailan, eta ehunka lagunek giza-kate erraldoia osatu zuten. Eta maiatzaren 19an Espainiako

50

MILIOI EURO Paradisu fiskaletan diru kopuru hori ezkutatuta izatea leporatu zion Madrilgo Fiskaltzak Jose Maria Aristrain enpreburu olaberriarrari. Zerga iruzurra. Azaroan jakitetara eman zenez, fiskaltzak 64 urteko kartzela zigorra eta 1.190 milioi euroko isuna ordaintzeko eskaera egin zuen, zerga iruzurra leporatuta.

Olaberriko Arcelor Mittal altzairutegian lan hitzarmen berri baterako aurrearkordioa adostu zuten urriaren erdialdean enpresaren zuzendaritzak eta Enpresa Batzordean gehiengoa daukaten bi sindikatuk —UGTk eta LABek—. Lan hitzarmen berriari esker 2013an txikitutako soldatak lehengoratuko dituzte LABek jakinarazi zuenez, baita «antzinatasunean bost urtekoen kontaketa berriro hastea» ere. Maiatzaren bukaeran hasi ziren lan baldintzen neurri-sorta berria negoziatzen Enpresa Batzordea eta zuzendaritza. Udan egindako mobilizazioei eta «langileen irmotasunari esker» urrian atzera negoziazioei berrekin ziotela esan zuen sindikatu abertzaleak.

elkarteak Etzegarateko bidesaria eta Deskarga-Antzuola-Bergara bide zatia egiteko kontratuak esleitu zituen abenduan 58 milioi eurotan. Etzegaraten kamioiei bidesaria kobratzeko instalazioak egiteko eta kobraketa lau urtez kudeatzeko kontratua Bidelani esleitu dio 16 milioi euroan. 2018an jarriko da martxan.

92, 4

Udal aurrekontuak

MILIOI EURO Goierriko 22 udalen artean 2016. urterako izan duten aurrekontua. Gehienek, mantendu edo igo egin dute diru kopurua. HERRIA

lantegi guztietako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten enpresa atarian.

Itxieraren eragina

Uztailean zuzendaritzak erabakiaren berri emateko data zehaztu zien langileei. Gehiengoak — 200 bat langile— enpresa uztea eta urteko 45 lan egun kobratzea erabaki zuten. 85 Avileseko lantegira joatekoak ziren —gaurgaurkoz enpresak oraindik ez die euren etorkizunari buruzko zehaztasunik eman, eta zain jarraitzen dute—. Beste 21 aurrejubilatu zituzten. Eta Zumarragako enpresan 8 langilek dihardute txatarra sailean lanean. Itxierak eragin nabarmena izan du Goierri garaiko industriaren alorrean. Baita inguruko enpresa txiki eta bestelako negozioen jardunean ere.

Altzaga Arama Ataun Beasain Ezkio-Itsaso Gabiria Gaintza Idiazabal Itsasondo Lazkao Legazpi Legorreta Mutiloa Olaberria Ordizia Ormaiztegi Segura Urretxu Zaldibia Zegama Zerain Zumarraga GOIERRI

Aurrekontua 307.500 406.000 1.578.331 17.123.633,46 1.157.800,44 465.000 234.190 3.579.487 810.108 7.510.939 10.591.559 1.665.513,26 515.000 2.419.500 14.763.398 1.464.124 1.526.000 8.593.895 1.644.222,58 1.948.793,85 425.406 13.713.672 92.444.072 Iturria: UDALAK

Rubiorena jatetxea Repsol gidan sartu dute aurten BEASAIN // Urtebete da Urki Ba-

lerdi zeraindar sukaldariak Beasaingo Rubiorena-Gutizi jatetxea kudeatzen duela. Lehenengo urteurrena betetzeko atarian, 2017ko Repsol Gidarako aukeratua izan da Rubiorena-Gutizi. Aitorpen hori, «eguneroko lanaren eta ahaleginaren errekonozimendua» dela adierazi zuten gidaren arduradunek. Gida berean dago Urkiola jatetxea ere.

Urki Balerdi. MIKEL ALBISU


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

11

Urtekaria Ekonomia

Goierrik bisitariak gehitzen jarraitzen du

Iazko turismo datuak hobetzea lan zaila bazen ere, aurtengo udan errekorrak hausten jarraitu du Goierrik alor honetan. Goierri behean %23,2 egin du gora bisitarien kopuruak; %20, berriz, Goierri garaian.

K

anpotik, zein Euskal Herritik bertatik datozen bisitarientzako Goierri interes gune garrantzitsua da. Edo hori ondorioztatu daiteke behintzat, turismoarekin lotuta aurten eman dituzten datuei begiratuta. Azken urteetako joerari eutsi eta aurten ere gora egin du Goierri ezagutzera etorri diren bisitarien kopuruak. Goierri behean, aurreko ekitaldian jasotako datuak hobetzea zaila zela iragarri zuten iaz Goiturretik. Baina lortu da. Izan ere, %23,2 egin dute gora uztailean eta abuztuan bederatzi turismo bulegoak —Ataun, Beasain,

Ekonomia egunez egun IRAILA 14, Legazpi. Udalak parte hartze prozesu bat jarri zuen abian 2017an herrian egingo dituzten inbertsioak herritarrekin batera erabakitzeko. URRIA 13, Beasain. CAFeko altzairutegia ez ixteko eskatu zuten ELA eta LAB sindikatuek. 13, Urretxu. Udala herritarrekin biltzen hasi zen, auzoka, 2017ko udal aurrekontuak prestatzeko. 24, Ordizia. 2017ko udal aurre-

Idiazabal, Lizarrusti, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zegama eta Zerain— bisitatu dituzten lagunen kopuruak. Iaz, 12.686 izan ziren, eta aurten 15.639. Maila berean egin dute gora

20.403

BISITARI Goierriko turismo bulegoetatik udan pasa diren bisitarien kopurua da. 15.639 izan dira Goierri behean, iaz baino %23,2 gehiago. 4.764 lagun, berriz, Goierri garaian, iaz baino %20 gehiago.

kontua herritarrekin batera zehazteko partaidetza prozesua jarri zuen abian udalak. 25, Beasain. Indar enpresako langileek lanuzteak iragarri zituzten lan hitzarmen duin bat lortzeko helburuarekin. 27, Zumarraga. Arcelor-Mittal enpresako langileen emazte eta bikoteen inguruan Kalaka etxean ekoitzitako Altzairuzko emakumeak dokumentala aurkeztu zuten Zelai Arizti kultur etxean. AZAROA 3, 8 eta 10, Beasain. Lanuzteak egin zituzten Beasaingo CAF enpresan, azpikontratazioen aurka protesta egiteko.

baita ere, Goierri garaiko turismo datuek. Guztira, 4.764 lagunek egin dute bertako turismo bulegoetara bisita, iazko kopurua %20an haziz. Datu horiez gain, esan, 10.500 turistek bisitatu dituztela Goierri garaiko gune turistikoak.

Jatorri ezberdinetakoak

Goierri garaia bisitatu duten pertsonen jatorriari erreparatuta, %58 igo da Espainiako beste toki batzuetatik etorritakoen zenbatekoa. Atzerriko estatuetatik etorritako bisitarien kopuruan eman da gorakada handiena, dena den, iazkoarekin alderatuta, %236 gehiago izan baitira aurtengo udan.

4, Goierri. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdeko ondasun higiezinen inguruko balioak berrikusi eta eguneratu zituen. Eguneraketen berri eman zien herritarrei eskutitz bitartez. 14, Beasain. CAF enpresako zuzendaritza enpresa batzordearekin bildu zen, azpikontratazioen gaiari buruz hitz egiteko. 22, Beasain. Beasaingo eta Irungo CAF lantegietako langileek beste lau lanuzte iragarri zituzten azaroaren 29rako eta abenduaren 1, 5 eta 7rako. ABENDUA 1, Itsasondo. Jaso enpresako langileek greba hasi zuten lan

Bisitariak Ordiziako azokan. D´ELIKATUZ

hitzarmen duin bat eskatzeko helburuarekin. 1, Urretxu. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia Urretxuko Mugitegi industrialdean dagoen Sortzen inkubategian izan zen bisitan, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan. 7, Goierri. Goierriko Birzitek Engineering enpresak Ecoembes erakundearen R saria jaso zuen pixoihalak birziklatzeko eta balioztatzeko aurkeztutako soluzio iraunkorragatik. 12tik 16ra, Olaberria. Gamesa burdindegiak 30 urteko ibilbidea ospatzeko hainbat ekintza antolatu zituen. 14, Itsasondo. Itsasondoko Jaso

garabi enpresako langileek manifestazioa egin zuten Jaso Itsasondo, hitzarmen duin baten alde lelopean. 15, Legorreta. Lan hitzarmen duin baten alde protestak egiten hasi ziren Legorretako MMI enpresako langileak. 19, Ordizia. Ordiziako Udalak 71.467 euro bideratu zituen kooperazio programetara. Gobernuz kanpoko zazpi erakundek jaso zituzten diru-laguntzak Amerikan eta Afrikan proiektuak garatzeko. 23, Olaberria. Egun osoko greba deitu zuten Arcelor-Mittalen, aurrejubilazioen akordioa aldarrikatzeko helburuarekin.


12 //

Irribarriak historia egin du buruz buruko txapeldun gazteena bihurtuta Urtekaria Kirola

.

.

Maiatzaren 29an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zuen finala Urrutikoetxearen aurka Aramarrak 22 eta 13 irabazi zuen Garaipena debutatu eta hamalau hilabetera iritsi zen Kirolaren esparruan 2016. urtea Iker Irribarria Aramako pilotari gaztearen urtea izan da zalantzarik gabe. 19 urterekin buruz buruko txapeldunik gazteena bihurtu zen, maiatzaren 29an Bilboko Bizkaia pilotalekuan Urrutikoetxearen aurka jokatu zuen finala 22 eta 13 irabazita. Hori da aurten pilotari aramarrak egin duen ekintza gogoangarriena, baina ez bakarra. Izan ere, pilotaren gailurrera iritsi da, debutatu eta hamalau hilabetera. Banakako Txapelketaren historian, finalera iritsi eta irabazi duen pilotari goierritar bakarraren titulua ere bereganatu du. 1940an hasi zen buruz buruko profesionala, eta 71 ekitaldi izan ditu harrezkero.

Garaipena eta omenaldia

Txapela jantzi berritan hunkituta eta esker onez agertu zen eta lortutakoa «ikaragarria» zela azaldu zuen Irribarriak: «Nire txikitako ametsa betetzea lortu dut, eta ezin dut sinetsi ere egin». Finalean sendo aritu zen aramarra; txapelketa osoan zehar harrituta utzi zituen jarraitzaileak bere ezker kolpe indartsuarekin;

Kirola egunez egun URTARRILA 9, Ordizia. Ampo Ordizia errugbi taldeak agur esan zion Espainiako Errege Kopako ibilbideari Alcobendasen aurka 13 eta 32 galdu eta gero. 17, Urretxu. Eire-Bankoa xake txapelketari hasiera eman zioten. 17, Mutiloa. Gipuzkoako taldekako bola txapelketa jokatu zen. Urnietako Santa Kruz bolari taldeak irabazi zuen, lider zegoen Zeraingo taldea gainditu eta gero. 31, Goierri. Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak Euskadiko

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Ion Izagirrek Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen Alpeetan Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak ere nekez ahaztuko du 2016 urtea. Uztailaren 23an Frantziako Tourreko azkenaurreko etapa irabazi zuen Morzinen, Alpeetan, eta Rioko Olinpiar Jokoetan ere izan da. Kontratu berria ere sinatu du 2016an, eta datozen bi urteetan Bahrain-Meridan ariko da. Alpeetan garaipena lortuta «amets bat» bete duela esan zuen Izagirrek uztailean GOIERRIKO HITZAri eskainitako elkarrizketan. Meta zeharkatzean «bikotearekin, familiarekin eta urte guztian zehar ondoan izan dituen jendearekin» gogoratu zela esan zuen. Garaipena, dena den, ez zen opari bat izan. «Azken kilometrora arte» ez zuen garbi izan irabaz zezakeenik: «Ez nekien Pantano non zetorren, eta azkeneko igoera gakoa izan zen», esan

zuen. Behin mendatean gailurrera iritsita, aldapan behera «dena» eman zuen. «Nire buruarekiko segurtasun handiarekin nindoan» aitortu zuen.

Movistar utzita Bahrainera

Urriaren erdialdean egin zen ofizial, bestalde, Izagirrek bi urterako kontratua sinatu zuela Bahrain-Merida taldearekin. «Erronka handia da niretzat, eta helburu berriak lortzeko lan egiteko gogoz nago», esan zuen albistea ofizial egin berritan. Jon Ander Insausti mutiloarrak ere —Izagirreren lehengusua— urte beteko kontratua sinatu zuen talde berarekin. Rioko Olinpiar Jokoetan ere izan zen Izagirre Espainiako Txirrindularitza Federazioarekin batera. Erlojupeko proba eta errepidekoa jokatu zituen Castroviejo getxoztarrarekin batera.

Omenaldi beroa egin zioten Ordiziako Tximista sagardotegian. G. A.

baina eskuinarekin ere ondo moldatu zen finaleko partidan. Araman bertan eta Goierrin mugimendu handia sortu zuen Irribarriak. Aramatik, esaterako, bi pisuko autobusa antolatu zuten finaleko partidarako. Bilboraino joaterik izan ez zutenentzat Aramako ostatuan jarri zuten finala, eta topa eginez ospatu zuten herritarraren garaipena. Merezitako omenaldia ere es-

kaini zioten final gauean bertan Ordiziako Tximista sagardotegian. Txalo eta oihu artean egin zioten harrera senide eta lagunek. Momentu hunkigarriak ere izan ziren, batez ere, arrebak eta beste hiru dantzarik agurra eskaini ziotenean. Ospakizunak ez ziren Ordizian amaitu. Ekainaren 3an pilota jaialdia eta afaria ere antolatu baitzituzten Araman bertan.

Kros Txapelketa irabazi zuen. Eneko Agirrezabal segurarra seigarren izan zen gizonen mailan.

lako txirrindularitza denboraldia hasi zen Urretxun. Euskadi Fundazioko Cyril Barthe izan zen irabazlea. 16, Beasain. Leire Nazabalek Euskadiko txapelketa irabazi zuen gimnasia erritmikoko bakarkako Euskadiko Oinarria Txapelketan.

OTSAILA 5, Beasain. Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketaren atarian gelditu ziren Iñaki Azurmendi eta Donato Larretxea, Lawrence O’ Toole eta Iker Vicenteren aurka Antzizar kiroldegian jokatu zuten norgehiagoka galdu eta gero. 21, Idiazabal. Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak hiru aldiz jaso zuen 213 kiloko harria bere jaioterrian, marka pertsonala hobetuz. MARTXOA 12, Urretxu. Afizionatuen mai-

APIRILA 9, Gabiria. I. Leharrei mendi lasterketa egin zuten Gabirian. Juanjo Igartzabal zumarragaraztiriarrak eta Laida Elizegi zaldibiarrak irabazi zuten proba. 16, Ordizia. Goierriko 7 orduak ikuskizuna egin zuten Beti Alai pilotalekuan. 23, Goierri. Antonio Agirre segurarrak irabazi zuen Goierriko

Tourreko azkenaurreko etapa irabazi zuen Morzinen. MOVISTAR TEAM

28. Bola Txapelketa. Emakumeen txapela Garbiñe Alustiza zeraindarrarentzat izan zen, eta gazteena Patxi Ormazabal gabiriarrarentzat. MAIATZA 8, Segura-Zerain. Jokin Lizeaga urnietarra eta Eva Moreda andaluziarra izan ziren I. Sanson mendi lasterketan, proba luzeko irabazleak, eta Imanol Intza zumarragarra eta Ana Reina irundarra laburrekoak. 22, Lazkao. Iker Azkarate txirrindulari lazkaotarrak irabazi zuen afizionatu mailako 23 urtez azpikoen Euskadiko txapelketa. 31, Beasain. Zuma Hine talde beasaindarrak bosgarrenez ira-

bazi zuen Futbol 7ko Espainiako Txapelketa. EKAINA 11, Urretxu. Junior mailako Urretxuko Saria txirrindulari proba jokatu zen. Unai Iribar izan zen helmugaratzen lehena, eta beretzat izan zen baita, junior mailako Gipuzkoako txapela ere. 29, Goierri. Beasaingo eta Lazkaoko futbol elkarteek nesken futbola indartzeko Goierri Gorri kluba sortu zuten. Irailean hasi ziren jokatzen. 29, Beasain. Vignemale mendian orain 40 urte hil ziren Sebastian Sanchez beasaindarra, Fernando Terradillos ordiziarra eta Jose Luis Orbegozo azpeitia-


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

Urtekaria Kirola

Alzelai legazpiarra lehen euskalduna Altitoy eski proban

Legazpi-Gabiria eta Goierri rallyak jokatu ziren martxoan

ESKIA // Igor Alzelai legazpiarra

AUTOMOBILISMOA // Martxoa-

eta Iñigo Lariz elgoibartarra izan ziren, otsailaren 28an Pirinioetan jokatu zen Open Altitoy Ternua mendiko eski lasterketako lehen euskaldunak —sailkapen orokorrean 18. postua lortu zuten—. Probaren barruan bi lasterketa egin behar izan zituzten, eta 4 ordu eta 47 minutuko denbora behar izan zuten biak gauzatzeko.

13

Irabazleak Legazpitik Gabiriara.

Zegama-Aizkorri

ren 6an, eta negu giro gordinarekin jokatu zen Legazpi-Gabiria 18. Rallyesprinta. Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindia bizkaitarrek irabazi zuten lasterketa, Lancer Evo IX autoarekin. Hilaren 19an egin zen Goierriko III. Rallyesprinta ere Bizkaira joan zen, Aingeru Castroren eta Alaitz Urkiolaren (BMW M3) garaipenarekin.

1.091

‘‘

«Etorkizunean entrenatzailea izan eta nesken errugbi taldea sortzea da nire ametsa» Amaia Erbina Errugbi jokalaria

Eliteko III. Pala Motz lehiaketa jokatu zen abenduan Olaberrian PILOTA // Abenduaren 8tik

10era jokatu zen Olaberrian Elite mailako III. Pala Motz lehiaketa, munduko palari onenen partaidetzarekin. Finalean goierritar batek jantzi zuen txapela. Gari Arrieta olaberritarra eta Javier Labiano iruindarra 40 eta 30 nagusitu zitzaizkien Mitxel Fernandez eta Asier Muruzabal iruindarrei. Aparteko giroa azpimarratu zuten antolatzaileek.

Futbola

MENDIZALE Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxak 1.091 mendizale batu zituen maiatzaren 22an; gehienak, 601, Urretxukoak eta Zumarragakoak izan ziren. Aizkorrin Barrena. Irailean berriz, Aizkorrin Barrena mendi martxak 800 mendizale bildu zituen Legazpiko mendietan.

Dominguez eta Trigueros Ehunmilak lasterketan garaile MENDI LASTERKETAK // Uztai-

Lasterketarik gogorrena Kilian Jornetek zortzigarrenez irabazi zuen XV. Zegama-Azikorri mendi maratoia, eta Yngvild Kaspersen izan zen onena emakumezkoetan. Baina hotza, haizea eta euria ere izan ziren protagonista aurtengo ekinaldian, eta lasterkari asko erretiratu egin behar izan ziren. Lehenengo goierritarrak bi zegamar izan ziren: Beñat Katarain (56. postuan) eta Saioa Arkonada (13. postuan). JAVI COLMENERO

rrari omenaldia egin zien Beasaingo Aizkorri elkarteak.

ka jokatu zen. Simon Yates izan zen onena helmugan.

UZTAILA

IRAILA

2, Ordizia. II. Ordizia Saria atletismo mitina jokatu zen, puntako atleten parte hartzearekin. 17, Beasain. Elite eta 23 urtez azpikoen mailako txirrindularien 89. Loinatz Klasika-6. Jon Lazkano memoriala jokatu zen Loinatz Txirrindulari elkarteak antolatuta. Cartucho-Magro taldeko Gonzalo Serrano madrildarrak irabazi zuen. 19, Zumarraga. Mikel Mesonero izendatu zuten Urretxuko eta Zumarragako Urola kirol elkartearen futbol saileko presidente berria. 25, Ordizia. Ordiziako 93. Klasi-

10, Legazpi. Aitziber Osinalde legazpiarrak Canfranc-Canfranc maratoia irabazi zuen Huescan. 11, Idiazabal. Axari Trail Euskadiko Txapelketa jokatu zuten. Aritz Egeak eta Oihane Kortazarrek irabazi zuten. 18, Zaldibia. Zaldibiako Sari Nagusia txirrindularitza proba jokatu zen., Lehendakari lehiaketako azkena 23 urtez azpikoen mailan. Lizarte taldeko Sergio Samitier izan zen onena. 23, Urretxu. Bidasoa eskubaloi taldeak Iker Serrano aurkeztu zuen.

laren 8 eta 10 artean jokatu zen Ehunmilak probaren 7. edizioa. Proba luzean, Javi Dominguez (23:22:37ko denbora) eta Silvia Trigueros (29:45:08) izan ziren azkarrenak. G2H proba Daniel Agirrek eta Leire Martinezek irabazi zuten. Marimurumendi, Aritz Egea urretxuarrak eta Andrea Garaik irabazi zuten. URRIA 9, Ordizia. Marino Lejarretaren omenezko klasika egin zuten Ordizian. 1980 eta 1990 arteko izarrak bildu zituen probak. Seto Team taldeak irabazi zuen lasterketa. 23, Ataun. Hiru auzoetako 36. korrikaldia egin zuten Ataunen, Joxe Martin Barandiaran Mantza zenaren omenez. Jose Antonio Blanco eta Izaro Rubio izan ziren lasterketan azkarrenak. AZAROA 1, Legazpi. Legazpiko Elite mailako Ziklo-Kros txapelketa egin zuten Urtatzan. Olatz Odriozolak eta Ismael Estebanek irabazi zuten. 12, Urretxu. Ramon Iurrebaso

Irene Paredes PSGra Irene Paredes futbolari legazpiarrak Athletic taldea utzi zuen Paris Saint Germain taldera joateko. Ekainaren 30ean amaitu zitzaion talde zuri-gorriarekin zuen kontratua, bost denboralditan bertan jokatu eta gero. Irailaren 11n hasi zuten liga Frantzian. Azaroan jokatu zuten Txapeldunen Ligan Paredesek PSGk egindako hiru goletatik bi sartu zituen Kazygurt (LSK) taldearen aurka. C GAVELLE / PSG

aizkolari «elektriko» urretxuarra hil zen. 12, Lazkao. Lapke pilota elkartea Gipuzkoako Kluben arteko Txapelketan irabazle izan zen 1. mailan. Finala Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu zen. 13, Goierri. 52. Behobia-Donostia lasterketa egin zen. Guztira, 25.228 korrikalarik hartu zuten parte, tartean 522 goierritarrak ziren —iaz baino 18 gutxiago—. Eneko Agirrezabal segurarra zazpigarrena izan zen, lehendabiziko goierritarra. 18, Urretxu-Zumarraga. Uztailean hil zen Jon Maroto mendizale urretxuarra omendu zuten Ostadar mendi astearen baitan. 20, Beasain. II. Beasaingo Ziklo Kros sari nagusia jokatu zen. Is-

mael Esteban eta Olatz Odriozola izan ziren irabazleak. 21, Ordizia. Wade Kelly Ampo Ordiziako entrenatzaile australiarrak kargua utzi zuen dimisioa aurkeztu eta gero. ABENDUA 4, Beasain. Txindoki Atletismo taldeko Jose Antonio Blanco Txuri ordiziarrak eta Ainhoa Sanz urretxuarrak irabazi zuten III. Oiangu Krosa. 6, Beasain. Ehunmilak urteko Ultra Trail Onena izendatu zuten Carreras por montaña web gunean urtero antolatzen duen lehiaketan. 26tik 30era, Beasain. Saskibaloi kanpusa egin zuen Beasaingo Arri BKL saskibaloi taldeak.


14 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Urtekaria Kultura

Mujika, gorriz. AIMAR MAIZ

Haritz Mujika izan zen garaile Osinalde 45. Bertso Sariketan GABIRIA // Haritz Mujika astea-

suarrak irabazi zuen Osinalde 45. Bertso Sariketa. «Oso gustura aritu naiz. Saio ona atera da. Ondo borobildu dut, eta pozik noa etxera», zioen saioa bukatutakoan. Unai Mendizabal zizurkildarrak eraman zuen entzuleen saria, eta bigarren postua ere berarentzat izan zen. Eneko Araiztegi segurarrarentzat izan zen bertso onenaren saria.

‘‘

«Bide luzea bete dut musikarekiko lotura sendotzen. Jardundako ibilbidearen emaitza da ‘Estutu’ diskoa» Iñaki Garitaonaindia ‘Gari’ Musikaria

Kultura egunez egun URTARRILA 8, Zumarraga. Euskal Harriaren ABDak beldurrezko film laburren sorta bota zuten Zelai Arizti aretoan. Urretxuko eta Zumarragako gazteek Deabru debalde film laburra egin zuten. 24, Beasain. Igartza musika zikloari hasiera eman zioten Lucia Gomez mezzosopranoaren eta Gerardo Grifon organo jotzailearen kontzertuarekin. 30, Legazpi. Legazpiko musikariek Subeltza eguna antolatu zu-

Goierriko idazle, musikari eta ekoizleen 36 tituluko uzta izan da 2016an

Seguran egiten den Euskal Herriko dantza suelto txapelketak 40 urte Xabier Artola eta Idoia Besada irabazleen azken dantza. SEGURAKO UDALA

.

Hogeita hiru liburu argitalpen, bederatzi disko, eta lau ikus-entzunezko utzi ditu 2016ak Goierriko letretan, musikan eta dokumentalgintzan. Denetariko ekoizpenak dira, hasi literaturatik, eta tokiko historia, gida edo argazkigintza liburuetaraino. Liburugintzaren alorrean, 13 titulu argitaratu zituzten euskaraz, 8 gaztelaniaz eta beste bi bi hizkuntzatan. Idazle beteranoen fikziozko lanek ez dute hutsik egin, literaturan. Xabier Mendiguren Elizegik, Patxi Zubizarretak edo Pello Lizarraldek helduentzako irakurgai bana atera dituzte.

Itzulpenak eta beste

deek egin zituzten gidari lanak. Herri bazkaria eta dantzaldiarekin borobildu zuten goiza txapelketaren unea iritsi zen arte. Hamar bikotek hartu zuten parte txapelketan. Irurako Xabier Artolak eta Pasaiako Idoia Besadak osatutako bikoteak eraman zuen txapela, azkenean. Joxe Mari Telleria eta Naxario Altuna txistulariei eta Mari Karmen Izeta udal langileari omenaldia ere egin zieten, urte hauetan egindako lana eskertzeko.

Itzulpenen atalean, Garazi Goiak Naomi Woopden Mrs Hemingway euskaratu zuen. Aipatzekoa da, baita, Elkarrek argia ikusi eta 26 urtera Txaro Idiakez ezkiotarrak itzuli zuen Joyce Barkhouseren Port Lajoyeko sorgina berrargitaratu duela. Bertsogintzak ere utzi du altxor txiki bat. Urte amaieran kaleratu baitzuten, Ataunen, Sabino Auzmendiren bertso jarrien liburua. Karlos Gimenez musikaria ere nobedade izan da, baina ez musikagatik, La voz rendida poesia liburua argitaratu zuelako baizik. Gaztelaniazko narratiban, Aixa Vizuete zumarragarra, Pedro Zirauki erriberar-legazpiarra eta Koldo Gutierrez poeta beasaindarra izan dira 2016 honetako izen berezietako batzuk.

29, Olaberria. Olaberriako kultur aldiari hasiera eman zioten, Olaberriako Udalak eta herriko elkarteek antolatuta.

irabazi zuen Beasainen antolatzen den ipuinen ahozko narrazio lehiaketa.

Izaskun Bernedok aurkeztutako Zeuk erabaki lanak jaso zuen lehen saria.

OTSAILA

MARTXOA

APIRILA

MAIATZA

13, Ezkio-Itsaso. Igartubeiti baserri-museoak antolatutako Areago kontakizun laburren lehiaketako sari banaketa egin zen. Patxi Zubizarretak eta Gorka Azkaratek irabazi zituzten lehenengo eta bigarren sariak. 25, Legazpi. Jose Antonio Azpiazu legazpiarrak Y los vascos se echaron al mar bere azken liburua aurkeztu zuen kultur etxean.

4, Urretxu. Patxi Andionek Iparragirreren kantak abestu zituen Iparragirre bertso-paper, narratiba eta poesia sari banaketan. 7tik 13ra, Segura. XXI. IparraHegoa kultur astea egin zuten. 18, Ordizia. Jesus Toral kazetari ordiziarrak Buscame bajo la lluvia bere bigarren eleberria kaleratu zuen. 19, Beasain. Irati Goikoetxeak

3, Lazkao. Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki hil zela 23 urte bete ziren. 11, Beasain. Igor Alustiza Nikkin musikari beasaindarrak Ihes bere lehen diskoa kaleratu zuen. 16, Legazpi. Gipuzkoa osoko musikariak bildu ziren Legazpin Donostia 2016aren baitako Emusik jaialdian. 29, Beasain. Bertsomoviedako sari banaketa ekitaldia egin zuten. Jon Martin bertsolariak eta

18, Beasain. Musika sormena bultzatzeko Igartza Musika beka sortu zuten Musikenerekin elkarlanean. 31, Ordizia. Irakurketa erraza egitasmoa aurkeztu zuen DarDar produkzioak enpresak Zuhaizti zentro sozialean.

Xabier Artola eta Idoia Besada bikoteak irabazi zuen txapelketa Joxe Mari Telleria eta Naxario Altuna txistulariei, eta Mari Karmen Izeta udal langileari omenaldia egin zieten Dantzaren hiriburu bihurtu zen urrian Segura. Bertan urtero egiten den Euskal Herriko dantza suelto txapelketak 40 urte bete ditu aurten. Modu berezian ospatu zuten segurarrek aurtengoa, eta I. Dantza Eguna ere antolatu zuten propio horretarako. Baina ospakizunak ez ziren urriaren 15era soilik mugatu, apirilaz geroztik hainbat ekintza antolatu baitituzte segurarrek. Maiatzaren 28an, esaterako, Azpilla dantza taldeak emanaldia

egin zuen, urte guzti hauetan dantza txapelketan parte hartu dutenei omenaldia egiteko.

ten gaztetxean. Bikuñako lokaletan entseatzen duten sei taldek eskaini zituzten kontzertuak.

Txapelketa eta omenaldia

Urriaren 15ean bertan txapelketako ikusleak dantzari bihurtu nahi izan zituzten. Goizean goizetik musikaz alaitu zituzten herriko kaleak I. Dantza Eguna antolatuz, eta ondoren, herriko plazan polka erraldoi bat osatu zuten bertaratu ziren guztien artean. Azpilla dantza taldeko ki-

EKAINA 9, Ormaiztegi. Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa ireki zuten Zumalakarregi museoan.


GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

//

15

Urtekaria Kultura

Dantza

Ikus-entzunezkoa

‘‘

ZUMARRAGA: Irrintzi dantza taldeko Eneko Galdos dantzariak Opus Lirica taldeak otsailean Donostiako Kursaalen eskainitako La Traviata ikuskizunean parte hartu zuen. Hiru aldiz atera zen taula gainera eta euskal dantzak egin zituen. ASIER ZALDUA

«Unean-unean bizi edo sentitzen dudan gogoaren zein aldartearen arabera bideratu ohi dut nire idazteko jarduna» Xabier Mendiguren Elizegi Idazlea

‘Euskal baleazaleen triskantza’ Islandiako zinema jaialdian

Musika

IKUS-ENTZUNEZKOA // Euskal

ORDIZIA: Urriaren 22an egin zen Ordiziarock jaialdiaren 13. edizioa, nazioarteko kutsu nabarmenarekin. Bost eszenatokitan banatuta, nazioarte mailako 15 talde eta 80 musikari aritu ziren. Estilo anitzak bildu zituzten aurtengo jaialdian. IBAI LAMARKA 12, Urretxu. Kalegorrian musika jaialdiaren 4. edizioari hasiera eman zitzaion. 17, Legazpi. Legazpi Hiria argazki lehiaketako sariak banatu zituzten. Mikel Martin bilbotarrak jaso zuen lehenengo saria eta Iosu Garairentzat izan zen herrikoa.

9, Ataun. V. Gau Ibilaldi Mitologikoa egin zuten Ataunen.

UZTAILA

IRAILA

4-9, Ordizia-Arama. Goierriko Jazzaldiaren 5. edizioa egin zuten. Aurten egutegia lau egunera zabaldu zuten. 8, Lazkao. Eneko Aizpurua idazleak Lehertu da festa hirugarren liburua argitaratu zuen.

3, Zumarraga. Eñaut Elorrietak eta Gorka Hermosak kontzertua eskaini zuten Antion, Antioko Musika zikloaren barruan. 7, Legazpi. Iñaki Gurrutxaga Gurru musikari legazpiarrak Aleike bere bakarkako lehenda-

ABUZTUA 4, Beasain. Deakin Hicks AEBtako taldearen eta Eneko Dorronsororen emanaldia eskaini zuten Igartza Musika zikloaren barruan.

baleazaleek 1615eko udan Islandian bizi izandako gertakari ilunak jasotzen ditu Euskal baleazaleen triskantzak dokumentalak. Eñaut Tolosak, Beñat Iturriotzek eta Ander Arrese arkeologoak gidatutako lana Islandiako Reykjaviceko Nazioarteko Zinema jaialdian eskaini zuten urriaren 9an. Ikus-entzunezkoa Beasaingo Usurbe antzokian estreinatu zuten, aurretik, maiatzaren 27an.

biziko diskoa kaleratu zuen. Etxean grabatu eta nahastu zuen oso-osorik. 24, Lazkao. Oin-Arin dantza taldeak 50 urte bete zituen 2016an. Ospatzeko dantzari ohiak eta oraingoak elkartu zituzten desfilea eta saioa egiteko. URRIA 13-17, Goierri behea. Siriar Karabana Kulturala Urretxun, Zumarragan eta Legazpin izan zen Siriar herriarentzat askatasuna lelopean. 22, Urretxu-Zumarraga. He!zurre Fest egin zuten gaztetxean. Kontzentrazio musikatua ere

‘Aundiya’-ren grabaketak Aitor Arriegi eta Jon Garaño zuzendariak Aundiya filma grabatzen aritu dira 2016an zehar. Filmak XIX. mendean bizi izan zen munduko pertsonaiarik altuenaren historia kontatzen du, Migel Joakin Elizegirena, hain zuzen. Filmeko hainbat grabaketa Goierrin egin zituzten maiatzean zehar, Ezkio-Itsason eta Zerainen, adibidez. Altzoko handiak asko bidaiatu omen zuen munduan zehar, eta garaiko kokalekuen bila lan handia hartu dute. ZERAINGO UDALA

egin zuten, entseatzeko lokalak eskatzeko. 28-29, Beasain. Jazpana! Fest jaialdia egin zuten Beasainen. Hamahiru musika taldek osatu zuten aurtengo kartela. 29, Beasain. Txanbo Aranbururi omenaldia egin zioten Goierriko txistulariek, Beasaingo Txistulari Alardean. AZAROA 4, Legazpi. Jorge Gil zuzendari legazpiarraren Kalebegiak filma aurkeztu zuten Latxartegin, zineklub taldeak antolatuta. 30, Legazpi. Jose Mari Urzelai legazpiarrak Legazpi XX. men-

dea, 1975-2000. Ziklo industrial baten amaiera trilogiako azken liburua aurkeztu zuen. ABENDUA 8, Beasain. Ekaitz Goikoetxeak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen duen VI. Oihenart aforismo lehiaketa irabazi zuen. 12, Legazpi. Gorka Salmeronek Patrizio Etxeberria fabrikan aterako argazkien erakusketa ireki zuen kultur etxean. 13, Urretxu. Maialen Akizu urretxuarrak irabazi zuen bertsolari gazteen 23. Xenpelar saria.


16 //

GOIERRIKO HITZA Ostirala, 2016ko abenduaren 30a

Goierri Festak Beasain

Ormaiztegi

Loinatz jaiak. Kuadrillen eguna. Lagun taldeak blusa koloretsuekin. ARKAITZ APALATEGI

Urretxu

Santa Anastasia jaiak. Txupinazoa eta pregoia. A. ZALDUA

San Andres jaiak. Helduen danborrada. ARKAITZ APALATEGI

Idiazabal

Segura

San Blas jaiak. Haurren play-backa. MIKEL ALBISU

Zumarraga

Santa Isabel jaiak. Tradiziozko ezpata dantza Antioko baselizan. ASIER ZALDUA

San Joan jaiak. San Joan eguneko prozesioa. A. APALATEGI

Lazkao

San Migel jaiak. Lau buruhandi berri aurkeztu zituzten jaietan. AIMAR MAIZ

Urtekaria 2016  

Goierriko Hitzaren 2016. urteko errepasoa egiten duen urtekaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you