Page 1

Osasun gehigarria, 2016ko azaroa

IÑAKI GURRUTXAGA

BIZITZA OSASUNTSUA


osasuna 3

G OIERRIKO H ITZA k osasunari eskaini dio esku artean duzun aldizkari berezi hau. Bertan argitaratutako iritzi artikuloak, elkarrizketak eta erreportajeek eskualdeak zer nolako osasuna duen jakiteko arrastoak ematen dituzte. Elikadura, osasun publikoa, odontologia, neguko gaixotasunak eta loa dira datozen orrietan xehatu diren gaietako batzuk; irakurlearentzako informazio iturri izango dira batzuk, aholkuak jasotzeko bidea beste batzuk. Osasunarekin eta osasunarentzako lan egiten duten profesionalek ere badute tokia aldizkari honetan. Izan ere, Goierrin asko eta asko dira alor horretan lan egiten dutenak. Horiek ere beren alea jarri dute, eta goierritarrak bizitza osasuntsuagoaren bidean jarriko dituzten gomendio eta argibideak eskaini dituzte orri hauetan.

OSASUNTSU DAGO GOIERRI


4 iritzia

ELIKADURA OSASUNGARRI BAT ERAMATEN ERAKUSTEN DIZKIGUTEN ERRAMINTAK Idoia Noain D’elikatuz zentroko nutrizionista

Guztiok dakigu bizitzan zehar gure elikadurak duen garrantzia. Hain zuzen, elikadura horrek baldintzatuko ditu, gure hazkuntza egokia, bai fisikoa, baita psikologikoa ere, gure osasuna eta, noski, gure bizitzaren garapen egokia ere. Beraz, egunean zehar horren beste alditan egiten dugun ekintza baten menpe, jatea alegia, egongo da gure osasuna. Eta ondo edo gaizki egiteak ondorio garrantzitsuak izango ditu. Hala ere, askotan ez gara ondo elikatzen, ez gure gorputzaren beharren arabera behintzat. Eta hau, gaur egun gero eta ohikoagoak diren hainbat gaixotasunetan islatzen da. Haien artean, gizentasuna, kolesterol edo triglizeridoen maila altuak odolean, hipertentsioa, diabetea, minbizi mota

batzuk... Baina jaten ere ikasten da. Zer eta zein neurritan jan behar dugun jakin beharra daukagu eta horretarako erraminta desberdinak erabiltzen ditugu.

Elikadura piramidea oinarri Orain dela urte askotatik hona, gehien erabili izan dena elikadura piramidea izan da. Bertan jaki talde guztiak agertzen


osasuna 5 dira, eta ematen diguten elikagai garrantzitsuena eta horiek duten funtzioaren arabera sailkatzen dira. Talde bakoitzaren kontsumo frekuentzia egokia zein den ere adierazten da. – Piramidearen oinarrian, laboreak aurkitzen dira eta beraz, gehien behar ditugunak izango dira. Gainera, labore horiek integralak izatea gomendatzen da eta frekuentziari buruz ematen diren gomendioak bete ahal izateko, ogia gure elikaduran ezinbestekoa bihurtzen dela ere ohartzen gara. – Hurrengo mailan fruituak eta barazkiak aurkitzen dira. Eta maila berdinean olibazko olioa ere azaltzen da eta ez beste koipe mota batzuk. – Hurrengo mailan esnekiak kokatzen dira eta gainera koipe bajukoak izatea gomendatzen da. – Gero, proteiko guztiak kokatuko dira. Bertan haragi txuriak, arrarinak, arrautzak lekaleak eta fruitu lehorrak tartekatzea gomandatzen da, haragi gorriak noiz behinkarako utziko ditugula. – Eta bukatzeko, noiz behinka hartu beharreko elikagaiak topatuko ditugu.

Plater osasungarrira salto Baina, gomendio horiek guztiak emanda askotan jendeak ez daki elikagaiak egunean zehar nola banatu behar dituen guztia era egoki batean aurrera eraman ahal izateko eta informazio gehigarria behar izaten du. Hau da, otordu bakoitza nola egituratu behar duen azaldu behar izaten da, emandako kontsumo frekuentzien gomendioak bete ahal izateko. Hori ikusirik, 2011. urtean, Harvardeko Unibertsitatetik beste erraminta bat atera dute. My plate izenarekin kaleratu dute eta beranduxeago hemen ere ezagutaraztea eman dugu, plater osasungarria izenarekin. Hau praktikogoa gerta daiteke egunerokotasunean. Bertan, otordu bakoitza nola egituratu behar dugun adierazten baita eta era honetan frui-

tu eta barazkien garrantziaz ohartzen gara, plateraren erdia osatzen dutelako. Beste erdia, laboreen eta proteikoen artean banatzen da. Beranduago eskema hori osatzen dute, mezu batzuk gehituz: ariketa egiteko gomendioa, nahikoa likido edatekoa, freskagarriak ekidinez, koipea olibazko olioa izatea, koipe asetuak eta trans motakoak ekiditea, laboreak integralak izatea, frutak kolore guztietakoak izatea, barazkietan ere barietatea eta proteinetan, guztiak tartekatzen joatea eta haragi gorriak saihestea. Edozein eratara, elikadurak gure osasunean duen garrantziaz ohartu eta ditugun erraminta desberdinez baliatu beharko ginateke, osasuntsu jaten ikasteko. Zeren eta, gogoan izan, zer jan hura izan!


6 elkarrizketa

Tomas Plazaola, Goierriko osasun publikoaren koordinatzailea

ÂŤPRODUKTU KIMIKOAK ETA ERRADIAZIO ELEKTROMAGNETIKOAK DIRA OSASUN PUBLIKOAREN ERRONKAK GAUR EGUNÂť Tomas Plazaola (Legorreta, 1953) albaiteroa da, baina 2000tik alboratuta du lanbide hori, Tolosa-Goierriko Osasun Publikoko Eskualdeko koordinatzailea delako ordutik. Goierritarren osasuna zaintzea da bere ardura. Ba al du albaitaritzak osasun publikoarekin zerikusirik? Dudarik gabe. Lanean 1980an hasi nintzen Errezilen, herri albaitero bezala. Lanaren zati bat Nekazaritza sailerako egiten nuen, eta bestea Osasun sailerako. Handik Beasaingo hiltegira joan nintzen, eta Irungo Monterora gero. Eta gero, aukeratu behar izan nuen Nekazaritza sailerako albaitero gisa lan egiten jarraitu, edo Osasun publikoaren sailera pasatu, elikadura eta horrelako gaiak kontrolatzeko. Osasun publikoan geratu nintzen, hasieran Zumarragan zegoen bulegoan. Baina 2000n Tolosara etorri ginen, hemen jarri zutelako Tolosa-Goierriko eskualdeko bulegoa, Gipuzkoa osokoak lau eremutan elkartu eta gero. Eibarren, Irunen eta Zarautzen daude besteak, eta bosgarren bat Donostian. 2000. urtetik naiz Tolosa-Goierriko osasun pubikoko eskualdeko koordinatzailea. Nola dago osatuta Tolosa-Goierriko eskualdea? Guztira 56 udalerri daude; Goierri garaiko edo Urola Garaikoak, Goierri behekoak, Tolosaldeakoak eta Donostialdekoak sartzen dira, Donostia izan ezik. Guztira 187.000 biztanleren osasun publikoaz arduratzen gara. Koordinatzaileaz gain, ni, zortzi teknikari daude, eskualdeko bi hiltegietako albaitariak eta legionella eta ur analisiez arduratzen den farmazialari bat

TERE MADINABEITIA

barne. Osasun publikoko lau laguntzaile eta bi administrarik osatzen dute gure lantaldea. Zer da osasun publikoa? Populazioaren osasuna ziurtatzea da gure eginbeharra, eta horretarako arrisku faktoreak prebenitu, osasunerako arriskuetatik babestu, bizimodu osasungarriak sustatu, eta kontrol eta zaintza egiten dugu. Hiru esparrutan egiten dugu lan, zainketa epide-

miologikoko sistemak, osasunaren babesa eta osasunaren sustapena. Azken biak dira garrantzitsuenak. Nola gauzatzen da osasunaren babesa? Bi arlotan banatzen dugu, ingurumenarekin zerikusia duen osasuna eta elikadurarekin zerikusia duena. Zer lan egiten duzue ingurumenaren arloan? Edaten dugun ura ikuskatzen dugu


osasuna 7 eta analisien bidez, legeak ezarritako parametroak betetzen direla ziurtatzen dugu. Goierrin uraren kalitatea egokia da, batez ere Arriaran eta Barrendiolako araztegiei esker. Uraren fluorazioa ere neurtzen dugu, eta dentistekin harremanetan izaten gara behar denean tratamendu bereziak jar ditzaten. Legionella agertu ez dadin ere adi egoten gara, eta ospitale, lantegi, kiroldegi, hotel eta abarretan beharrezko tratamenduak egiten dituztela kontrolatzen dugu. Igerilekuetako uren kloro maila eta erabiltzen diren produktu kimikoak egokiak direla ere zaintzen dugu. Ospitale eta kontsultetan hondakin sanitarioak modu egokian kudeatzen dituztela ere begiratzen dugu, xiringa eta bisturiak, adibidez. Elikadura ere zaintzen duzue. Jaten dugun guztia kontrolatzen dugu, elikagai seguruak egiten direla eta iristen zaizkigula bermatzeko. Horretarako sukalde handiak eta sektoreko industrien kontrola eta ikuskapenak egiten ditugu, baita jatetxe eta tabernatan ere, besteak beste baldintza higieniko-sanitarioak egokiak direla ziurtatzeko. Elikagaien laginketa mikrobiologiko eta kimikoak egiten ditugu toki horietan, eta emaitzak ia beti onak izaten dira. Baina batzuetan alerta batzuk iristen zaizkigu, elikagairen batek edo bestek, gehienetan kanpotik ekarritakoak, toxi-infekzio bat duela edo eragin dezakeela esanez. Gure lana da horiek non dauden aurkitzea eta, hala badagokio, erretiratzea. Hiltegiak ere zuen ardurakoak dira. Bi hiltegi dira gure eskumenekoak, Tolosakoa eta Zeraingo Luma Gorrirena. Hiltegietatik ateratzen den haragia ona dela ziurtatzen dugu analisien bidez, eta animalien ongizatea bermatu ere bai. Animalien identifikazioa, garraioa, hiltegietako ukuiluen egoera... eta hilketa prozesua bera nola egiten den ere aztertzen dugu, sufrimendurik gabekoa izan dadin. Hori guztia entzunda, herritarrok ondo zainduta gaudela dirudi.

Horixe da gure lana. Eta egiten dugun lan horren berri urtero helarazten diegu udal guztiei, memoria batean. Dena den, esan behar da autokontrol sistemak ere oso eraginkorrak direla eta guk sistema horiek ikuskatu besterik ez dugula egiten askotan. Baina zuen lana ezagunagoa da osasunaren sustapenagatik. Bai, horretan zentratu gara azkenaldian. Piska bat ahaztuta egon da osasunaren sustapena, medikuetatik hasita. Medikuek komunitate mailan lan gutxi egiten dute. Gu, herritarrok, medikuarengana gutxiago joateko profesional horiek kanpora atera behar dira elikaduraren bitartez edo ariketa fisikoa egitera bultzatuz, adibidez, bizitza osasungarria lantzera. Prebentzioaz ari zara? Ez, sustapenaz, biak batera badoaz ere. Ohiturak aldatzeaz ari naiz, eta heziketaz. Adibidez, eskola umeek gaur duten arazo larriena gutxi mugitzen direla eta grasa asko jaten dutela da, eta horren ondorioz, gizentasuna. Guk ikusi behar dugu eskolatan ariketa fisikoa egin dezaten, elikadura aldatzeko eta harreman sozialak areagotzeko zer egin behar den, beren ongizatea ziurtatzeko, fisikoa zein psikikoa. Osasuna eta pertsonaren alderdi sozio emozionala bat eginda egon behar dira ongizate hori lortzeko. Beste adibide bat, koloneko minbiziaren prebentziorako galbahetzeak egiten ari diren honetan, emaitzak hobetu nahi baditugu, elikadura aldatzeari ekin behar diogu.

ÂŤEdaten dugun ura eta jaten dugun guztia kontrolatzea da gure lanetako batÂť ÂŤMedikuek bizitza osasungarria agindu behar dute errezetak eman baino gehiagoÂť

Eta nola sustatzen duzue osasuna? Kanpainen bidez? Hala da. Hor dago, adibidez, Goierrin oso ezaguna den Tipi-Tapa egitasmoa, orain Zaldibiara eta Ormaiztegira zabaldu nahi duguna. Adineko pertsonei zuzendutako kanpaina da, eta ariketa fisikoa egitera bultzatzeaz gain, beren sare soziala indartzea du helburu, lehen aipatutako alor sozio emozionalaren harira. Gosari osasungarrien tailerrak eskoletan, eskolara oinez joateko kanpainak, kerik eta zigarrokinik gabeko guneak eta abar ere guk bultzatutakoak dira. Bestalde, Zumarragan eta Urretxun, osasun zentroak gidatuta eta udal agintari eta teknikariak, ikastetxeak, kale hezitzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza, guraso elkarteak eta beste eragile batzuk osatutako mahai bat dago martxan 2012tik, haur eta gazteen arazoak lantzeko: droga eta alkoholaren kontsumoa, ludopatia, sexualitatea, dolua, bulling-a, internet bidezko jazarpena... Tailerrak eta formazio saioak egiten ditugu gero, ikasle, irakasle eta gurasoekin. Zeintzuk dira osasun publikoaren erronka nagusiak gaur egun? Produktu kimikoak eta erradiazio elektromagnetikoak. Lehenek disfuntzio hormonalak eragin ditzakete, adibidez, eta horiek gure sistema hormonala aldatzen ari dira. Antzutasuna, gizonak geroz eta lehenago burusoiltzea, tiroides arazoak... Gure lan eremua etorkizunean, mikrobiologikoa baino, kimikoa eta elektromagnetikoa izango da. Wifia, erraustegia... eremua oso zabala da. Goierrin zer nolako osasuna dago? Ikusi besterik ez dago, ona. Baina gure gaitz kroniko guztien %90 datoz elikadura desegokitik, behar bezainbeste ez mugitzeagatik eta alkohola edo tabakoa bezalako gai toxikoak kontsumitzen ditugulako. Ohitura aldaketak behar dira, desmedikalizazioa lortzeko eta, azken finean, bizitza osasuntsua izateko. Medikuek zeresan handia dute horretan, eta bizitza osasungarria agindu behar dute errezetak eman baino gehiago.


8 erreportajea Agur katarroei

NEGUAK EZ ZAITZALA PRESTATU GABE HARRAPA Hotza eta hezetasuna ate joka ari dira eta katarro, gripe eta neguko beste gaixotasunei aurre hartzeko garaia da orain. Eztula, doministikuak, mukiak, buruko mina, eztarriko mina, sukarra... udazkenarekin eta neguarekin, hotzarekin eta hezetasunarekin bereziki, lotzen diren gaixotasunen sintomak dira. Aurten oraindik hotz handiegiko egunik egin ez duen arren, negua ate joka ari da –abenduaren 21ean iritsiko da–, eta hobe da kata-

rroa edo gripea harrapatu aurretik zenbait neurri hartu. Aholkuak ugariak izan daitezke, eta oinarrizkoenetatik hasi behar da: ondo jantzi, ondo jan eta edan eta ondo lo egin. Hortik aurrera, urteroko botika, pilula eta jarabeak hartzen hasi baino lehen, hona hemen neguari aurre egiteko hainbat trikimailu.

Geruzak. Arropa geruza desberdinak jantzi, hotza dagoenean jartzeko, eta epeldu ahala kentzeko. Ezkerreko eskuarekin jan. Eskuineko eskuarekin dirua hartzean, autobuseko barra heltzean, ateak irekitzean... bakterio eta birus ugari ukitzen dira. Ezkerrekoa gutxi erabiltzen da, garbiago dago. Ohean ondo tapatu. Arroparekin bezala,tapaki geruzak erabili eta oinak babestu bereziki. D bitamina. Eguzkitik hartzen du gorputzak, kaltzioa eta fosforoa xurgatzen laguntzeko. Neguan beste bide batzuetatik har daiteke bitamina hori: arrain koipetsuak, gazta, gibela, barrengorriak... Alhoholik ez. Alkohola edateak ez du gorputza berotzen, odolean duen eraginagatik eta deshidratatu egiten duelako. Leiho eta pertsianak. Etxean egunez pertsianak ireki, eguzkia sartzeko, eta gauen itxi, hotzari oztopoak jartzeko, eta beroa barruan mantentzeko. Begiak gehiago kliskatu. Hotz handiarekin hezetasuna jaitsi egiten da eta begiak lehortu.Aldiro-aldiro kliskatzean, hidratatu egingo dira begiak. Txokolatea jan. Txokolateak duen teobromina osagai kimikoak eztula arintzen laguntzen omen du. Amodioa egin. Astean behin edo bitan amodioa egiten dutenek sistema inmunitario indartsuagoa omen dute. Oinetakoak zaindu. Oinak hozten badira, errazagoa da katarroa harrapatzea. Ondo aukeratu behar dira oinetakoak, batez ere euria egiten duenean.


publierreportajea 9


10 erreportajea

NOIZTIK EZAGUTZEN DIRA DENTISTAK? ODONTOLOGIAREN DATU HISTORIKOAK Dentistarengana joatea, askorentzat desatsegina bada ere, ohikoa bihurtu da azken urteetan, hortz eta haginen zainketa oso barneratuta baitago gizartean. Hortz klinikak, dentisten edo odontologoen kontsultak, ortodontziaz arduratzen diren profesionalak... Aukera zabala da. Baina, noiztik arduratzen da gizakia bere hortz eta haginen osasunaz?

Antzinaroan Urte asko egin behar da atzera, Antzinako Egiptora, hain zuzen. Kristo Aurreko 2600. urtean omen daude datatuta odontologiari buruzko lehen aipamenak, hortzetako arazoak sendatzen zituzten mediku eta petrikiloen ingurukoak alegia. Txinan, bestalde, hagineko mina arintzeko akupuntura erabiltzen zen garai hartan. Munduaren beste puntan, Ameriketan, K.a. 800. urtean maien zibilizazioan harri bitxiak txertatzen zituzten hortzetan. Mende bat geroago, etruskoek eta feniziarrek marfila eta itsas maskorrak erabiltzen zituzten galdutako hortzak ordezkatzeko, urrezko alanbreekin lotuta. Eta Greziara salto eginez, K.a. 460. urtean Hipocrates medikuak elikadurak hortzen osasunean eragina duela ikusi

David Teniers ‘The Younger’ margolari britainiarrak 1630-1640 artean egindako lana.


osasuna 11 zuen. Garai hartan bertan asmatu zuten Txinan eta Indian hortzetako lehen pasta, aurretik ere, eta zibilizazio desberdinetan, hortzak garbitzeko nahasketa desberdinak erabiltzen bazituzten ere. Erroman, bestalde, urrea erabiltzen hasi ziren hortz eta haginetako zuloak betetzeko. Historian aurrera eginez, 650. urtean Indiako hainbat medikuk ahoko 75 gaitz identifikatu zituzten.

Odontologiaren aita Odontologiaren historiaren hurrengo mugarria 1250. urte inguruan dago, Frantziako bizarginak dentista lanak egiten hasi zirenean. Mende batzuk geroago, 1728an odontologiaren aita gisa ezagutzen den Pierre Fauchard zirujau eta dentistak lanbide horri buruzko liburua argitaratu zuen, besteak beste hortz, hortzoi eta ahoko hezurren gaitzak, protesiak, tresneria eta higiene aholkuak jasoz. Mende horren amaieran, dentistentzako lehen aulkia merkaturatu zen, eta 1839. urtean aho zirujiaren lehen eskola ireki zen Baltimoren (AEB). Portzelanaren erabilera (1800), hortzetarako zeta (1815), uren fluorazioa (1844), hortzak ateratzeko anestesiaren erabilera (1844) eta X izpien lehen aparatua (1896) XIX. mendeko aurrerapenetako batzuk izan ziren.

Azken aurkikuntzak XX. mendean aurkikuntzak eta aurrerapenak harrigarriagoak dira, eta 1954an hortz eskuila elektrikoa asmatu zuten Suitzan. 1970eko hamar-

Gaurko dentisten kontsultek ez dute zerikusirik XVII. mendekoekin.

kadan, aldiz, brackets bidezko lehen ortodontzia tratamenduak egiten hasi ziren, eta 1980an hortzak ordezkatzeko inplanteei buruz hitz egiten hasi zen. 1989an, berriz, hortzak etxean zuritzeko tratamenduak merkaturatu ziren. Eta XXI. mendeak zer ekarri dio odontologiari? Aurrerapen teknologikoek ortondotzia gardena edo ikusezina ekarri dute besteak beste, eta inplanteak jartzea da gehien eskatzen den tratamenduetako bat.

Bitxikeriak Akupuntura erabiltzen zuten Antzinaroan Txinan hagineko mina kentzeko. Harri bitxiak txertatzen zituzten hortzetan maiek, eta erromatarrek urrea erabiltzen zuten enpaste gisa. Hortzetako pasta. Antzinako zibilizazioek nahasketa desberdinak erabiltzen zituzten hortzak garbitzeko. Brackets bidezko ortodontzia 1970eko hamarkadan hasi zen erabiltzen. Inplanteak 1980koak dira.


12 erreportajea

TIPI-TAPA, LAGUNAK ETA ARIKETA FISIKOA EGINEZ Goierrin ere ezaguna da ibilaldi osasungarriak ardatz dituen egitasmoa. Adineko jendeari zuzenduta, partaide asko ditu herriz herri. Lazkao pausoka, Goazen Ordizia, Ttipi etapa (Urretxu eta Zumarraga), Legaztipi etapa, Izalbira (Idiazabal), Pikuak kalera (Legorreta), Ondo ibili ondo izan (Beasain), Tipi-Tapa (Itsasondo)... Goierriko herri askotako adineko pertsonek gonbite erakargarria jaso dute azkeneko urteetan etxetik irten eta taldean ariketa fisikoa egiteko. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren sailak, bizi-ohitura osasungarrien alde egin duen apustuari jarraiki, Tipi-Tapa egitasmoa jarri du martxan tokian tokiko udal, osasun zentro eta hainbat elkarteren laguntzaz. Helburua? 65 urtetik gorako pertsonek ariketa fisikoa egitearekin batera, taldekideekin sozializatzea. Titi-Tapa egitasmoaren inguruan talde desberdinak sortu dira parte

hartzen duen herri bakoitzean, eta talde horietako bakoitzak autonomia du antolaketarako. Denek, ordea, egitura berari jarraitzen diote: irail-urrian hasi eta ekainera arte, eskolan bezala, astean behin hitzordua egiten dute –asteko egun eta ordu berean beti– herrian zehar ibilaldi osasungarriak egiteko. Herri bakoitzean ibilaldi bat baino gehiago zehaztu da, luzera desberdinekoak, oinez egiteko, eta taldekideek beren egoera eta baldintza fisikoen arabera aukeratzeko.

Boluntarioen laguntza Ekintza edo ibilaldi osasungarri horiek, gainera, mugikortasun murriztuko pertsonei ere zuzenduta daude, eta horiei laguntzeko, eta adinean

Goazen Ordizia taldeak, ibilaldi osasungarriez gaiz, jatorri ezberdineko jendea ezagutzeko aukera eskaintzen du, boluntarioei esker. A.VIERBĂœCHER

oso aurrera doazenei laguntza eskaintzeko, boluntarioen taldea dago. Nagusilan, Gueske, jubilatuen elkarteak, gizarte laguntzaileak, kirol hezitzaileak, ikasleak, herritarrak... ugari dira boluntario lan horietan laguntzeko prest daudenak. Horrek, leku askotan, belaunaldi desberdinen arteko harremanak ahalbidetu eta bultzatzen ditu, baita kulturen artekoak ere. Tipi-Tapa ibilaldietan parte hartzen dutenek hainbat onura jasotzen dituzte, ariketa fisikoa egiteak dakartzanetatik abiatuta. Lagun berriak egiteko aukera eta bakardadetik ihes egin eta lagunartean tartetxo bat igarotzeko aukera ere eskaintzen du. Ibilaldiei esker, gainera, norberaren herri hori eta inguruak hobeto ezagutu ahal dira. Horrek guztiak partehartzaileen osasun fisikoa eta mentala hobetzea dakar.


osasuna 13 Herriz kerrikoak BEASAIN: Ondo ibili, ondo izan. Ostegunetan, 10:00etan, Gernika pasealekuan. Asmube, Aranealde, Aita Meni eta Nagusilan elkarteetakoak dira boluntarioak. Lau ibilaldi: Urbialde plazan, 275 metro; futbol zelairano, 2,4 kilometro; Oria bidea, 2,9 kilometro; eta kiroldegiaOria, 5,9 kilometro. Amaieran salda hartzen dute ibiltariek. IDIAZABAL: Izalbira. Hastear dago egitasmoa.Lau ibilaldi osatu dituzte eta astearteetan 11:00etan izango da hitzordua, herriko plazan. ITSASONDO: Tipi-Tapa. Astearteetan, 17:00tan da hitzordua plazan, herri inguruan lagunartean paseo bat emateko. Saio batzuetan gimnasia ere egiten dute. LAZKAO: Lazkao pausoka. Astearteetan 10:30ean plazan. Sei ibilbide: 600 metrokoa motzena, 4 kilometrokoa luzeena. Udalak, Txindoki egoitzak, Orobione, Azki eta Nagusilan elkarteek, San Benito ikastolak eta Osakidetzaren herriko anbulatorioak parte hartzen dute. LEGAZPI: Legaztipi Tapa. Ostegunetan 10:30ean, Euskal Herria plazan. Nagusilan, Gueske eta Buztintegi elkarteko kideak eta kiroldegiko begiraleak ari dira laguntzaile gisa. Garaguneko erabiltzaileek ere parte hartzen dute.Hiru ibilbide daude, 1.300 metrokoa motzena eta 4.600 metrokoa luzeena. LEGORRETA: Pikuak kalera. Ostegunetan 10:30ean plazan. Lau ibilbide daude. Amaieran, hamaiketakoa dute jubilatuen elkartean. Aldapa Haundi, Jo ta Ke eta Bilkoin elkarteak, Ugarotarrak guraso elkartea, Ugaro ikastetxea, Aldaieta jubilatu elkartea eta udaleko Ongizate lantaldea ari dira boluntario lanak egiten. ORDIZIA: Goazen Ordizia. Plaza Nagusian, ostegunetan, 10:30ean. Hiru ibilbide, ordu betean egin daitezkeenak. Amaiera Zuhaizti jubilatuen etxean dute, salda bero baten inguruan. URRETXU ETA ZUMARRAGA: Ttipietapa. Asteazkenetan elkartzen dira 11:00etan bi herriak elkartzen dituen Areizaga-Kalebarren plazan. Lau ibilbide daude prestatuta, baina hitzordu bakoitzean bi egiten dira, bata motza eta bestea luzea. Bi begiralek laguntzen dute.

INKESTA Zergatik ateratzen zara astero ibilaldi osasuntsuak lagun artean egitera?

Emilia Marcos 76 urte, Legazpi.

Jose Orozko 93 urte, Legazpi.

Euriarekin ez, baina bestela astero etortzen naiz Santikutz Egoitzatik. Ibiltzea komeni zait, kilo batzuk hartu ditudalako, eta depresioari aurre egiteko jendearekin egotea ondo datorkit. Gustura nabil. Lagun asko egin ditut, eta ateratzen garen bakoitzean zigilua jartzen digute txartel batean, eta betetzean, opari bat ematen digute.

Ariketa fisikoa egitea komeni zaidalako ateratzen naiz astero. Gainera, lagunak egiten ditugu. Ibilbidean zehar asko hitz egiten dugu, baita txisteak kontatu ere. Hasiera-hasieratik hartzen dut parte Legaztipi-Tapan, eguraldi ona ala txarra izan. Ibilbide luzea egiten dut, Mirandaolaraino, ia bost kilometro.

Rosa Mari Erostarbe 64 urte, Legazpi.

Manuel Fernandez 76 urte, Legazpi, Nagusilan

Ibiltzera etortzen naiz, ariketa fisikoa egitea komeni zaidalako, kiloak eta osasun kontuak tarteko. Jende berria ezagutzen duzu ibilaldi hauetan eta, gainera, oso ondo lagunduta joaten gara Nagusilaneko eta beste elkarteetako boluntarioekin. Kuadrilla polita osatzen dugu eta oso giro ona izaten dugu gure artean. Nik ibilaldi laburra egiten dut, ia kilometro eta erdikoa, plazatik kiroldegiraino.

Ni Nagusilan elkarteko kidea naiz, eta lau astetik behin laguntzaile gisa etortzen naiz ibilaldietara eta besteetan, taldean ibiltzera. Legazpin batez beste 15 lagun atera gara azken hilabeteotan, gutxi. Ekimen honi bultzada bat eman behar diogu. Oinez ibiltzea osasungarria da, eta taldean eginez gero, sozializazioa ahalbidetzen da: lagunak egiten dira, beste kulturatako jendea ezagutzen da...


14 erreportajea

LOA, ATSEDEDENERAKO EZINBESTEKOA Gorputzak egunean zehar ahitutako energiak berreskuratzeko loa behar du gauean. Koltxoiak eta burkoak garrantzia handia dute lo ondo egiteko. Gizaki helduek egunean zortzi bat ordu lo egiten dituztela kontuan hartuz, 75 urte bizitzera iristen denak 2025 urte igarotzen ditu lo, bizitza osoaren ia %33a. Loa gorputzaren behar eta egoera fisiologiko bat da, ezinbestekoa egunean zehar ahitutako energia guztiak berreskuratzeko. Lo egitea, jatea eta edatea bezainbestekoa da bizitzeko, eta gorputzak zein buruak behar duten atsedena hartzeko ezinbestekoa. Baina lo egitea bakarrik ez, lo ondo egitea da gakoa eta, horretarako, behar-beharrezkoa da leku lasaia eta isila eta ohe eroso bat izatea. Koltxoiak eta burkoak paper garrantzitsua dute horretan, eta horiek auke-

ratzeko orduan onena profesionalengana jotzea da. Sintetikoak, naturalak, mistoak,

Aholkuak Ohitura. Egunero ordu berean oheratu. Lotara bakarrik. Ohera lo egitera joan, ez irakurtzera, telebista ikustera... Goiz afaldu. Lotara joan baino bi ordu lehenago afaldu, digestioa eginda egoteko. Kafeina. Kafea, kola, tea... ez hartu edo gutxitu, loa galarazten dutelako. Logela. Ilun egon behar da, argirik gabe, eta bere tenperatura 18ยบC ingurukoa. Komuna. Lotara joan aurretik komunera joan, gauean txizagurak ez esnatzeko.

ekologikoak. latexekoak, malgukidunak, artilezkoak, gogorrak, bigunak... merkatuan eskaintza zabala dago, eta norberak bere pisu, gorputz osakera, gustu eta aurrekontuaren arabera aukera dezake bat edo bestea. Baina bizkarrari eta osasunari begira, aholku pare bat: koltxoien zainketa egokirako eta iraupenerako, fabrikatzaile bakoitzak agindutako iraulketak egitea batetik eta, bestetik, koltxoia 10 urtero aldatzea. Burkoek ere sekulako garrantzia dute lo ondo egiteko, burua eta bizkar-hezurra modu egokian kokatzen laguntzen dutelako. Koltxoiari ematen zaion garrantzia bera eman behar zaio burkoari ere.


publierreportajea 15


Osasuna 2016  

Goierriko Hitza egunkariak ateratako osasun gehigarri berezia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you