Page 1

OSTEGUNA, 2017KO APIRILAREN 6A

GOIERRI.HITZA.EUS

GRAFISMOA: MIKEL ALBISU

Goierriko


2 //

‘BatZuk’ leloa, ‘Zirkorrika’ abestia

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

20. Korrika

Hasi berotzen zirkorrikalariok Bederatzi ordu inguru egingo ditu 20. Korrikak Goierrin larunbat goizaldean Urretxutik sartuko da ordu txikietan, 01:51ean, eta Udana gainetik irten 11:21ean

.

– IÑAKI GURRUTXAGA

Otxandion (Bizkaia) abiatu zen martxoaren 30ean Korrikaren 20. edizioa, eta datorren igandean, hilaren 9an, Iruñean (Nafarroa) bukatuko da Euskal Herri luze zabala zeharkatu ondoren. Denera 2.557 kilometro. Goierrira bukatu bezperan iritsiko da, Debagoienari lekukoa hartuz eta itzuliz. Deskargatik barrena sartuko da larunbat goizaldean, 01:51ean, eta Legorretaraino joango da lehen kolpean (04:45). Tolosaldeari lekukoa eman ondoren, zaldibiarrek hartuko dute Larraiztik behera datorren lekukoa 06:27an, eta Udana gaineraino eramango dute azkenik legazpiarrek 11:21ak aldera. Aurtengo leloa BatZuk da, eta abestiaren izenburua Zirkorrika. «Hizkuntza, Kultura, Mundu BAT sendotzeko bidean, ZUK ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun». Asier Amondo Korrika arduradunaren hitz horiekin laburbiltzen dute leloaren hitz-jokoaren esanahia. Helburua, hizkuntza indartzea, euska-

ra indartzea, norberak ere bat egin dezakeela gogoratzeko. Eta errepidean oinetakoak urratzen ari direnak zirkorrikalariak dira aurten. «Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara!». Hala dio Zirkorrika abestiaren lehen estrofak; eta estribilloak honela: «Bat, izan bat, egin bat, bat zuk eta bat nik bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat». Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia, bizia eta alaia.

Girotze lana herrietan Dagoeneko hamaika ekintza egin dira Goierriko herrietan 20. Korrikaren etorrera girotzeko, eta gaur-biharretan zer esanik ez. Ordu txikietan igaroko denez, gaupasa egiteko asmoa dute askok, eta herri gehienetan afariak, txokolatadak eta gosariak prestatu dituzte, baita kontzertu eta karaokeak ere. Hanka-zainak berotzen hasteko garaia duzue Goierriko zirkorrikalariok, Korrika badator eta!

Orain bi urte bezala –irudian, Segura–, aurten ere gauez egingo du ibilbidearen zatirik nagusiena. AEK

Korrikako ekitaldiak GAUR, OSTEGUNA Urretxu-Zumarraga. Korrika Txikia, 11:00etan . Lazkao. Korrika Txikia (15:30). Legazpi. Korrika Txikia (15:40). Segura. Korrika Txikia (15:45). Beasain. Barry Barrezekin kantu-bakarrizketa (19:00). BIHAR, OSTIRALA Ataun. Korrika Txikia (14:30); zirkoari ongi etorria eta antzerkia (18:00); erromeria gidatua (19:30); talo afaria eta Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak. Arama-Itsasondo. Korrika Txikia Itsasondotik Aramara (17:00); Herri afaria Itsasondon (21:30); DJa (23:00); Zumba (03:30).

Beasain. Korrika Txikia (10:00); buruhandiak (18:30); dantzariak (19:30); Herri kantu-afaria (21:00); Beroketa animatua (02:00). Ezkio-Itsaso. Korrika Txikia eskolatik (15:45). Lazkao. Buruhandiak (17:30). Legazpi. Bertso afaria Muruazpin. Jone Uria eta Andoni Egaña. Legorreta. Korrika Txikia (17:00); haurrentzako karaokea (18:30); BatZuk dokumentala (20:30); herri afaria (21:30); karaokea (01:30); kalejira (15:30). Ordizia. Korrika Txikia (10:30); haurrentzako jolasak (18:00); pintxo afaria (20:00); kontzertuak Gaztetxean (22:00). Ormaiztegi. Korrika Txikia goizean; herri afaria (21:00). Segura. Buruhandiak (17:00); tortilla txapelketa (18:00); dan-

tza, musika, pintxo eta ardo dastaketa (19:30). Urretxu-Zumarraga. Trakapoteoa (18:30); bertso luntxa (22:00); Trikuarri taldearen kontzertua (23:00) gaztetxean. Zaldibia. Korrika Txikia (11:30); marrazki eta kamiseta tailerra, eta merienda (17:00); pintxo potea herriko tabernetan. Zegama. Korrika Txikia (11:30); buruhandiak (18:00); trikipoteoa (20:00). Zerain. Potxolo pailazoa (17:00); musika eta mokadutxoa (18:30). ETZI, LARUNBATA Legazpi. Gaztetxearen 20. urteurreneko ekintzak: bazkaria, bertsolariak, elektrotxaranga... Ordizia. Fan&Go taldearekin erromeri bira Oiangun (18:00).


Koordinatzaileei elkarrizketak

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

//

3

20. Korrika

«Herri batzorderik gabe Korrika ez da ezer» MADDI JAUREGI KOORDINATZAILEA GOIERRI BEHEAN Jauregi (Legorreta, 1993) 20. Korrikako koordinatzailea da. Gazte Asanbladako kidea da Legorretan, eta Euskal Filologia ikasketak ditu. Euskararen aldeko borroka etxean jaso du umetatik. – MIRIAM LUKI Legorreta Nolatan Goierri beheko Korrikaren koordinatzaile? Glotodidaktika ikastaroa egin, eta Goierriko AEKko irakasle izateko zerrendan nago. Hortik deitu zidaten eta baiezkoa eman nuen bi aldiz pentsatu gabe. Orain artean zein lotura izan duzu Korrikarekin? Sekula ez dut batzordeetan parte hartu, Gasteizen egin nituen ikasketak eta batzordeetara etortzea zaila egiten zitzaidan. Korrika egunetan, halere, betidanik egin ditut laguntzaile lanak. Korrika ilusio handiz bizi izan

dut beti. Euskararen aldeko borroka oso presente egon da gure etxean; ilusioa, lanerako prestutasuna, zirrara berezi hori... Koordinatzaile lanari ekiterakoan nondik hasi zinen? Niretzat den-dena izan da berria. Lur hartzen ari denaren moduan, lehenengo eta behin nire lana zein zen argitu nuen. Hasteko herri batzordeak sortu behar ziren, batzorderik gabe Korrika ez baita ezer ere. Egun Korrika zerbait bada herritarrek parte hartu eta lanean jarri direlako da. Batzordeak eratzerakoan zero-

tik hasi behar izan al zinen Goierrin? Ez. Herri askotan lantaldeak aurrez bermatuta zeuden eta, behin eratuta, jende berria gehitzen joaten da. Inongo arazorik ez dugu izan batzordeak martxan jartzeko. Dinamikak ez dira asko aldatzen eta Korrika datorren bakoitzean ekintzak ere antzekoak dira. Herri bakoitzak bere erritmoa duen arren, nork bere martxa jarraitu, eta lan asko kentzen digute guri. Zein izan da hurrengo pausoa? Girotze fase bat egiten da. Aurkezpen bat materiala erakuste-

MIKEL ALBISU

ko, logoa, leloa, abestia, ibilbideak... Korrika Kulturalaren barruan herrietan egingo diren ekintzak ere zehazten ditugu. Ekintza asko egiten dira baliabide urriak izanda ere. Jendeak ideia orijinalak dauzka eta proposamenei ere baiezkoa ematen diete; gero aurrera ateratzen saiatzen dira zirt ala zart. Guk hori guztia bideratu egiten dugu eta informazioa jaso ere. Korrika aurten Goierrira iristen denerako urduriago? Ez dakit urduritasuna den, eran-

«Ekintza politiko gisa hartzen dut Korrika» MANEX MANTXOLA GOIERRI GARAIA Mantxola (Urretxu, 1991) euskal filologoa da eta bertsotan ere aritzen da. Goierri garaian ez dago AEKko euskaltegirik eta horrek erreferentzia espaziorik gabe lan egitera behartu duela nabarmendu du. – MIRIAM LUKI Urretxu Nolatan Korrikako koordinatzaile? Lagun bati zegokion baina berak ezin izan zuen eta koordinatzaile lanak nire gain hartzea eskaini zidan. Nik baiezkoa eman nion. Zein izan da orain artean Korrikarekin izan duzun lotura? Nik uste adinaren arabera ezber-

din bizitzen dela. Haurra nintzela eskolako irteera bat bezala hartzen nuen; sanblasetan elizara bedeinkatzera joatea bezala. Hazi ahala eta norbera politizatzen hasten den neurrian ekintza politiko bat bezala hartu, aldarriz jositako elastikoa jantzi, eta korrika egiten genuen. Korrika ekintza politikoa da?

MIRIAM LUKI

Bai, noski. Bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean eta bien arteko harremana ez bada parekidea, azpiratuta dagoen hizkuntzaren alde egitea hautu politikoa da. Gasteizera ikastera iritsi berritan, zeinen gutxi entzuten zen euskara harritu ninduen. Haur bati entzun eta poza hartzen nuen, opari bat zen. Korrika pasatzen zenean, ordea, Gasteizen euskara egon bazegoela konturatzen zinen eta Gasteiz euskaldun bat irudikatu ahal zenuen. Goierri garaian ez dago AEKko euskaltegirik. Traba al da hori antolaketa lanetan?

Neurri batean bai. Esango nuke jende askok Korrika euskararekin lotzen duela, eta sarritan AEKrekin ahaztu egiten garela. Zumarragan egon zen euskaltegia, kartelarekin akordatzen naiz, balkoi batetik zintzilik. Gainontzeko tokietan euskaltegia badago eta materiala banatu edo dena delakorako erreferentzia hori badauka jendeak. Neurri batean handicap bat da hemen ez egotea. Nondik hasi zinen lanean? Ibilbidea zehaztu, herri bakoitzean batzordeak osatu eragileekin, eskoletara bisitak egin, kilo-

tzukizuna sentitzen dut. Ibilbidea zehatz-mehatz ikasi dut nondik jo behar duten esan behar diedalako; izan ere, pentsa nahasten naizela eta okerreko bidetik bidaltzen ditudala! Nik uste aurreko Korrikatan beste urduritasun sentituko dudala beti kirioak dantzan jartzen dizkidalako, aurten zer edo zer gaizki aterako denaren mamua uxatu, eta ez dut aukera horrekin pentsatu nahi. Aurreko urteetan bezainbesteko emozioz edo gehiagoz biziko dut.

metroak saldu... Nik beste edozertarako ezingo nituzke komertzial lanak egin, ez zaizkit batere gustatzen diru kontuak, are gutxiago neure dirua ez bada. Korrikan sinesten dudalako saldu ahal ditut kilometroak. Jendearen aldetik zein jarrerarekin topatu zara? Urtez urte antzeko jendea aritzen da gurean. Elkarlana da. Ez da saltzaile eta erosle, koordinatzailea eta eragileak baizik; denok gaude alde berean. Eskualde batzuetan jende anitza elkartzen da, gurean gehienbat eskoletako jendea mugitzen da eta pare bat pertsona gehiago betidanik militatu dutenak euskararen eremuan. Agian euskaltegi bat bagenu ezberdina litzateke, bertako ikasleak mugituko lirateke, gune bat izango lukete identifikatzeko... Nola sentitzen zara Korrika iristen den egunerako? Beldur irrazional bat daukat, ez dakit zer den eta gaizki atera daitekeen horren gainekoa. Egunak aurrera, dena dela, beldur irrazional hori areagotzen bada ere, beldur arrazionalak gutxituz doaz eta eskertzekoa da. Iruñean ikusten dut nire burua, igandean, dena ongi atera denaren pozarekin.


4 //

Korrika argazkitan

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

20. Korrika 1. Korrika 1980

LAZKAO. Barandiaran eta Goierriko Euskal Eskola. AEK

4. Korrika 1985

2. Korrika 1982

ATAUN. San Martin auzotik gora. MARTIN ARRUABARRENA

MILA PAUSO, MILA ARGAZKI

3. Korrika 1983

LEGAZPI. Plaza parean, Aizkorri kalean gora. HOTS

5. Korrika 1987

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

12. Korrika 2001

ORDIZIA. Lekukoa eskuz aldatzen, Ordizian. AEK

14. Korrika 2005

13. Korrik

EZKIO. Iñaki Idia

15. Korrik

Aurreneko aldi hartan Barandiaranek lekukoa eraman zuenetik, Korrikaren edizio guztiak pasa dira Goierritik. Egunez ala gauez, irudi ikusgarriak eta jendetsuak uzten ditu urtero. ORMAIZTEGI. Ormaiztegiarrak eta beasaindarrak.

6. Korrika 1989

ORMAIZTEGI. Ormaiztegiarrak korrika. ANGEL ELORTZA

9. Korrika 1995

LAZKAO. Kari Estala andereñoa, lekukoarekin. AEK

BEASAIN. Koxkola txaranga, kamioi gainean. EGUNKARIA

7. Korrika 1991

URRETXU. Ikasleak Labeaga kalean. GOTZON ARANBURU

10. Korrika 1997

ITSASONDO. Joxe Mari Otegi, alkate zen garaian. AEK

8. Korrika 1993

IDIAZABAL. Emakume futbolariak. XABIER INTSAUSTI

11. Korrika 1999

SEGURA. Seguran behera, ondoan obrak direla. AEK

OLABERRIA. Miren Imaz andereñoa. AEK

16. Korrika 2009

LEGORRETA. Korrika Goierritik ateratzen. A. A.

18. Korrika 2013

ZUMARRAGA. Herriko tabernariak korrika. A. A.

GABIRIA. Gabiria

17. Korrik

ZALDIBIA. Zaldib

19. Korrik

ARAMA. Iker Irri


6 //

Korrikaren ekitaldi guztiak

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

20. Korrika Historia

Apirilaren 8an 20. Korrika Goierrira iritsiko da. Orain arteko guztiek zeharkatu dute eskualdea. Horrez gain, mezu egileak eta omendu bat ere bertakoak dira. Honelakoa izan da Korrika bailaran.

Hogei urratsek, Korrika handia – AIMAR MAIZ

bi lekuko izan dira. Aurrenekoa, 1980tik 1987ra bitartean erabilitakoa, Remigio Mendiburu artistak diseinatua zen. Donostiako San Telmo Museoan dago orain, Modernitatearen hasiera erakusketa iraunkorrean. 1989tik gaur arte, Juan Gorritik egindakoaren kopia bat dabil, eskurik esku.

amaika zeresan, une, pasadizo eta sentipen utzi du Korrikak, 37 urteotan. Aurten 20. ekitaldia du bi urtean behingo lasterketa sinbolikoak. Urte bikoitian hasi zen, ordea, 1980an. Goierrirekin lotura ez da pasaera hutsetara mugatzen.

H

BERTSOLARIEN PUNTUAK

GAUPASA HANDIA, HASTEKO

1980ko lehenengo Korrika Oñatin hasi zen, San Andres bezperan, larunbat gaueko 22:00etan. Elurrez zuri zegoen Euskal Herria. Debagoienean buelta bat jo, eta goizaldeko bostetan sartu zen Goierrin, Urretxun barrena. Ormaiztegin —jaietan betebetean zen—, «gaupasa handia» antolatu zuten Zubipen, Korrikari itxaroteko, bide batez. Imanol, Haizea, Gogor, Los Incansables... ziren jaialdian musikari. Eta, goizaldera, «xexenak». Festaren beroaldian, konturatzerako iritsi zen Korrika. Ez zuten harrapatu askok. BARANDIARAN, IZARRA

Korrikaren izen berezietako bat Joxe Migel Barandiaran etnologo ataundarra da. Hasieratik babesle sutsu izan zuen, baita garai zailenean ere. Hil zen urtean ez, baina beste sei edizioetan parte hartu zuen. 1980an Lazkaon eraman zuen lekukoa, «polikiegi»

Juan Joxe Agirre historia biltzailea, Korrikaren historiako une batean, 1997an Lazkaon. HITZA

ote zihoan kezkaz, Hiazinto Fernandorenarekin. 1985ean Zumarragan egin zuen, Luis Ugarte euskaltzale legazpiarrarekin. 1987an, Beasainera joan zen. Korrikak 1989an omendu zuen Barandiaran —goierritar bakarra da ohore horrekin—. 100 urtera zihoan. Sara etxetik bidera irten zen, petoa jantzita. Lasterketa geratu zen, eta lekuko berezi bat oparitu zioten. Ataungo haur bati eman zion gero lekuko ofiziala, zera esanez: «Oso pozik eta hunkituta nago, euskararen etorkizuna zuek guztiongan ikusten baitut». URTE GAIZTOTUAK

Lehen Korrikan, lekukoan zihoan mezua galdu egin zen, eta bu-

kaerako ekitaldian haren faltan egindako hitzaldi inprobisatuak hautsak harrotu zituen. AEK Euskaltzainditik kanpo geratu zen 1981ean, eta EAJk 1982an babes politikoa kendu, eta harremanak hautsi zituen: «Korrikari ezta pezetarik ere» idatzi zuen EBBk; AEK «KASen fronte kulturala» zela esan zen, prentsan. Diru laguntzak asko murriztu zizkioten AEKri, Korrikarako. Udaletan mozioz ukatu zitzaion sustengu ekonomikoa, nahiz eta herrietatik pasatzeko baimena edo udal baliabideak eman. Egoera hartan, soziologikoki lanketa sakonagoa burutu zen, babesa bilatu eta Korrika aurrera atera zedin: «Udalak ukatu zion laguntza, baina herriak jarri zuen bihotza», idatzi zuten Le-

gazpiko Hots aldizkarian, esate baterako, 1983an. BI MEZUGILE GOIERRITAR

Korrikaren 37 urteko eta oraindainoko 19 ekitaldietako historian, bi idazle goierritarrek parte hartu dute mezua idazten. 2005ean, Tere Irastortza zaldibiarrak ondu zuen mezua, Andolin Eguzkitza irakasle eta euskaltzain zenarekin batera. Orain hurrengoan, 2015ean, Lorea Agirre kazetari beasaindarrak. Zurezko lekukoaren barruan joan ohi da mezua, papertxo batean kiribilduta. Bukaerako ekitaldian zabaldu eta irakurtzen duten arte, ez da jakiten nork edo zer idatzi duen. Urteotan guztietan Korrikan

Mikel Mendizabalek 1997ko Korrikan zertzelada gogoangarria utzi zuen. Itsasondon lekukoa zeramanean, aurreko furgonetatik mikroa eman zioten; esku batean ikurra zuela, bestean mikroa, bertso hau bota zuen, pauso bizian: «Hau da Itsasondotik / pozik pasatzea,/ hementxe tokatu zait / testiguari heltzea. / nahiz eta nahiko nuken nik / zerbait kantatzea / lanik haundina daukat / arnasa hartzea». Bukaera-festetan Goierriko bertsolariak aritu izan dira. 1985ean Iruñean Euxebio Igartzabal; 1991n Baionan I. Murua... GOIERRIN HUTSIK EZ INOIZ

Korrikaren ekitaldi guztietan igaro izan da lasterketa Goierritik. Hasieran egun batean zeharkatzen zuen bailara osoa; 1989an, ordea, hiru sartu-irten egin zituen, bi egunetan. Azken urteotan, bi egun izan ohi dira. Hainbeste kilometro egin arren, Goierrin sekula igaro gabeko bide bat izango du aurten: Zeraindik Legazpira, Aztiritik.


Korrikaren ekitaldi guztiak

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

Korrika guztiak Goierrin KORRIKA 1 (1980) Nondik nora. Oñatitik Bilbora. Noiz. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra. Lel. Zuk ere esan bai euskarari. Abestia. Korrika-1 (X. Amuriza). Mezua. Rikardo Arregi (1966). Omendua. Xabier Peña Albizu. Goierrin. Azaroak 30. Ibilbidea. Urr-Orm-Beas-LazOrd-Itsad-Lego. KORRIKA 2 (1982) Non. Iruñea-Donostia. Noiz. Maiatzak 22-30. Leloa. AEK, euskararen alternatiba herritarra. Abestia. Korrika-2 (Akelarre). Mezua. Rikardo Arregirena (1980an galdu zena irakurri zen). Omendua. Rikardo Arregi. Goierrin. Maiatzak 26. Ibilbidea. Azk-Urre-Berg / LegOrm-Beas / Aleg-Zald-Ata-Etxa. KORRIKA 3 (1983) Non. Baiona-Bilbo. Noiz. Abenduak 3-11. Leloa. Euskaraz eta kitto. Abestia. Korrika-3 (Egan). Mezua. Ezezaguna. Omendua. Gabriel Aresti. Goierrin. Abenduak 6. Ibilbidea. Etzeg-Idiaz-Orm-ItsS.Lutzi-Zum-Urre-Aizp. KORRIKA 4 (1985) Non. Atharratze Sorholüze-Iruñea. Noiz. Mai.31-eka.9. Leloa. Herri bat, hizkuntza bat. Abestia. Korrika-4 (L. Aburuza). Mezua. Ezezaguna. Omendua. Piarres Laffitte. Goierrin. Ekainak 2 eta 7. Ibilbidea. Man-Orm-Salb-BeaLaz-Ord-Lego //Urr-Zum-Leg. KORRIKA 5 (1987) Non. Hendaia-Bilbo. Noiz. Apirilak 3-12. Leloa. Euskara, zeurea.

//

7

20. Korrika Historia Abestia. Korrika-5 (Oskorri). Mezua. Jon Enbeita. Omendua. Balendin Enbeita. Goierrin. Apirilak 7. Ibilbidea. Udana-Lega-UrreZum-Orm-Beas-Ord-Itsad-Lego / Larra-Zald-Lazk-Olab-IdiazEtzegarate.

Kanta. Bizi ganoraz (Kepa Junkera). Mezua. Mikel Laboa. Omendua. Mikel Laboa. Goierrin. Martxoak 17. Ibilbidea. Lego-Itsad-Ord-BeaLaz-Orm-Zum-Urre-Berg.

KORRIKA 6 (1989)

Non. Arantzazu-Bilbo. Noiz. Martxoak 14-23. Leloa. Euskal Herria korrika. Abestia. Euskal Herria korrika (Gozategi). Mezua. Juan Mari Torrealdai. Omendua. Luis Villasante. Goierrin. Martxoak 17. Ibilbidea. Lego-Itsad-Ord-BeaLaz-Bea-Orm-Zum.

Non. Iruñea-Donostia. Noiz. Apirilak 14-23. Leloa. Euskara korrika eta kitto. Abestia. Gu AEK-koak gara (Xanti eta Maider). Mezua. Ezezaguna. Omendua. J. Migel Barandiaran. Goierrin. Apirilak 18 eta 19. Ibilbidea. Urre-Zum-Ber// LegOrm-Bea-Ord-Itsd-Lego / Larraitz-Zald-Ord-Lazk-Ata-Lizarrusti. KORRIKA 7 (1991) Non. Gasteiz-Baiona. Noiz. Martoxak 15-24. Leloa. Korrika euskara, Euskaraz Euskal Herria. Abestia. Korrika-7 (Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe). Mezua. Remigio Mendiburu. Omendua. Remigio Mendiburu. Goierrin. Martxoak 21 eta 22. Ibilbidea. Lega-Zum-Orm-BeaOrd-Lego // Azko-Urr-Zum-Antzu. KORRIKA 8 (1993) Non. Iruñea-Bilbo. Noiz. Mar.26-api.4. Leloa. Denok maite dugu gure herria euskaraz. Abestia. Aide Korrika (Tapia eta Leturia). Mezua. Joxemi Zumalabe. Omendua. Martin Ugalde. Goierrin. Martxoak 31 / apir.2. Ibilbidea. Etzegar-Zeg-Idi-OlaLaz-Ord-Bea-Orm-Zum // UrrLeg-Oña. KORRIKA 9 (1995) Non. Donibane GaraziGasteiz. Noiz. Martoxak 17-26. Leloa. Jalgi hadi euskaraz.

KORRIKA 10 (1997)

KORRIKA 11 (1999) Non. Iruñea-Donostia. Noiz. Martxoak 19-28. Leloa. Zu eta ni euskaraz. Abestia. 1 eta 1 (Joxe Ripiau). Mezua. Ramon Labaien. Omendua. 11 pertsona/eragile. Goierrin. Martxoak 24 eta 25. Ibilbidea. Lego-Ord-Laz-BeaOla-Idi-Seg-Mut-Orm-Bea-Man // Antz-Urre-Zum-Lega-Oña.

KORRIKA 14 (2005) Non. Orreaga-Bilbo. Noiz. Martxoak 10-20. Leloa. Euskal Herria euskalduntzen, ni ere bai. Kanta. Ni ere bai (Afrika Bibang). Mezua. Andolin Eguzkitza eta Tere Irastortza. Omendua. Andolin Eguzkitza (euskaldun berri guztien ordezkari). Goierrin. Martxoak 15-16. Ibilbidea. Alts-Zeg-Seg-Idi-BeaOrd-Lego // Azk-Urr-Zum-Leg. KORRIKA 15 (2007) Non. KarrantzaIruñea. Noiz. Mar. 22-api.1. Leloa. Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. Abestia. Heldu (Niko Etxart eta Enrique Villarreal ‘El Drogas’). Mezua. Xabier Amuriza eta Miren Amuriza. Omendua. Euskal emakumeak. Goierrin. Martxoak 23. Ibilbidea. Leg-Urr-Zum-OrmMut-Seg-Idi-Ola-Bea-Laz-OrdItsd-Lego.

KORRIKA 12 (2001)

KORRIKA 16 (2009)

Non. Gasteiz-Baiona. Noiz. Mar.29-api.8. Leloa. Mundu bat euskara bildu Kanta. Big Beñat (F. Muguruza). Mezua. Andoni Egaña. Omendua. Bertsolaritza. Goierrin. Apirilak 2. Ibilbidea. Lego-Itsd-Ord-LazBea-Idi-Seg-Mut-Lier-Orm-SalbMan / Antz-Urre-Zum-Leg-Oña.

Non. Tutera-Gasteiz. Noiz. Mar. 26-api. 5. Leloa. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Abestia. Ongi etorri laguna (Betagarri). Mezua. Pirritx eta Porrotx. Omendua. Euskara ikasi dutenak eta hizkuntzaren transmisioa bermatu dutenak. Goierrin. Apirilak 2 eta 5. Ibilbidea. Ata-Laz-Ola-Idi-SegZer-Mut-Orm-Bea-Ord-AramItsd-Lego // Urre-Zum-Leg.

KORRIKA 13 (2003) Non. Maule-Iruñea. Noiz. Apirilak 4-13. Leloa. Herri bat geroa lantzen. Abestia. Gero bat gaurdanik (Ruper Ordorika, Mikel Laboa). Mezua. Martxelo Otamendi. Omendua. Ez Dok Amairu. Goierrin. Apirilak 6. Ibilbidea. Zum-Orm-Mut-SegIdiaz-Olab-Beas-Lazk-OrdItsasd-Lego.

KORRIKA 17 (2011) Non. TrebiñuDonostia. Noiz. Apirilak 7-17. Leloa. Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari. Abestia. Pausoz pauso euskalakari (Ines Osinaga – Gose).

Mezua. Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano. Omendua. Euskaltzaindia. Goierrin. Apirilak 13-14. Ibilbidea. Leg-Ord-Bea-Laz-OlaIdia-Seg-Zer-Mut-Orm-BeaMand // Urre-Zum-Lega-Oña. KORRIKA 18 (2013) Non. Andoain-Baiona. Noiz. Martxoak 14-24. Leloa. Eman euskara elkarri. Abestia. Bagoaz (Xabi Solano). Mezua. Amets Artzallus. Omendua. Euskara ikasten eta alfabetatzen ari direnak. Goierrin. Martxoak 14-15 eta 21. Ibilbidea. Leg-Itsd-Ord-Zal-LazOlab-Idi-Ola-Bea-Orm-Mut-ZerSegu-Zega-Otsaurte-Alts. KORRIKA 19 (2015) Non. Urepele-Bilbo. Noiz. Martxoak 19-29. Leloa. Euskahaldun. Abestia. Denok Korrikara. Mezua. Lorea Agirre. Omendua. Durangoko Azoka (50. urteurrenean). Goierrin. Martxoak 22-23. Ibilbidea. Lego-Ord-Bea-LazOla-Idi-Seg-Zer-Mut-Orm-ItsaEzk-Zum-Urre-Leg. KORRIKA 20 (2017) Non. Otxandio-Iruñea. Noiz. Martxoaren 30etik apirilaren 9ra. Leloa. Batzuk. Abestia. Zirkorrika (Xabier Zabala). Mezua. ?? Omenduak. Korrikaren sortzaileak. Goierrin. Apirilak 8, larunbata. Ibilbidea eta ordutegia. Urretxu (1:45)-Zumarraga (2:09)-Ormaiztegi (2:25)-Beasain (2:57)-Ordizia (3:55)-Arama (4:09)-Legorreta (4:22) // Larraitz- Zaldibia (6:27)-Ordizia (7:09)-Beasain (7:36)-Lazkao (7:42)-Olaberria (7:55)-Idiazabal (8:22)-Segura (9:00)-Mutiloa (9:26)-Zerain (9:33)-Aztiria (10:32)-Legazpi (10:38)-Udana (11:27).


8 //

Ibilbidea eta ordutegia

GOIERRIKO HITZA Osteguna, 2017ko apirilaren 6a

GRAFISMOA: MIKEL ALBISU

20. korrika

Ibilbidea herriz herri URRETXU-LEGORRETA Urretxu. Deskarga 01:45 Urretxu. Irimo 01:51 Urretxu. Labeaga kalea 02:02 Zumarraga. Soraluze 02:09 Zumarraga. Eliza parean 02:15 Zumarraga. Eitzaga 02:20 Ezkio. Santa Lutzi 02:25

Itsaso. Alegia auzoa Ormaiztegi. Industrialdea Ormaiztegi. Herrigunea Beasain. Salbatore Beasain. Igartza auzoa Beasain. Geltokia Beasain. Oriamendi kalea Beasain. Ezkiaga auzoa Ordizia. Geltokia Arama. Industrialdea Itsasondo. Herrigunea

02:31 02:37 02:44 02:57 03:10 03:20 03:30 03:43 03:55 04:09 04:15

Legorreta. Berostegi Legorreta. Herrigunea Aldaketa. Ikaztegiera

04:22 04:36 04:48

ZALDIBIA-LEGAZPI Aldaketa. Larraitz Zaldibia. Gaintzako bideg. Zaldibia. Herrigunea Ordizia. Majori auzoa Ordizia. Altamira Ordizia . Herrigunea

06:19 06:27 06:44 07:09 07:15 07:22

Ordizia . Urdaneta kalea Beasain. Lazkaibar (CAF) Lazkao. Senpere Lazkao. Herrigunea Olaberria. Herrigunea Olaberria. Ihurre Idiazabal. Katea auzoa Idiazabal. Herrigunea Segura. Herrigunea Mutiloa. Herrigunea Zerain. Herrigunea

07:29 07:36 07:42 07:48 08:01 08:15 08:22 08:33 09:14 09:26 09:39

Zerain. Aizpea Gabiria-Legazpi. Aztiria Legazpi. Makatza Legazpi. Olaberria indust. Legazpi. Kale nagusia Legazpi. Santikutz kalea Legazpi. Ikastola parean Legazpi. Kiroldegia Legazpi. Telleriarte Legazpi. Udana hasiera Aldaketa. Udanako gaina

09:52 10:18 10:25 10:38 10:44 10:50 10:56 11:03 11:09 11:14 11:27

20. Korrika  

Korrikak 20. edizioa du aurten eta Goierriko Hitzak gehigarri berezia egin du, Goierrin Korrikak izan duen ibilbideari errepasoa eginez eta...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you