Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

38. zenbakia. 2012ko azaroaren 30a

Erostarbe Susaeta

‘Berria’ko kazetariak

«Garai berrietara egokitzen asmatu behar dugu» 8-9

GOI B ERRI Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta ‘Berria’ egunkariaren ale bat eskuetan dutela. ASIER ZALDUA

Maria Jose Aldasoro 3 Iritzia 4-5 Gabiriako eskolak 100 urte 8-9 Maddi Mendizabal 10 Joseba Arruabarrena 11 Luis Sanchez Granjel 12


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Maria Jose Aldasoro Aramarra

«Perretxiko bila joatea gustatzen zait: Astigarretan txokotxo bat dugu» Asier Zaldua Arama Maria Jose Aldasoro (Beasain, 1949) Astigarretako Errementari baserrian jaio zen. Aitak CAF enpresan lan egiten zuen eta lantegitik gertuago bizitzea erabaki zuten. Hala, Aldasorok 14 urte zituenean, Aramara joan ziren. 23 urtez herriko taberna kudeatu du Aldasorok eta katekista ere izan da.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Musika talde bat.

Jaunartze eguna. Garai hartan gauza handia izaten zen. Soinekoa lehengusu batek utzi zidan, ilea orraztera Zumarragara joan nintzen...

Euskal taldeak. Euskal Herrian ez dugu Bisbal esango, ala?

Abesti bat.

Amets bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Nire seme-alabak ezkonduta eta ondo ikustea zen nire ametsa, eta lortu dut.

Iaz, nire urtebetetze egunean, bilobek guztion argazki bat oparitu zidaten.

Zaletasun bat.

Kroketak asko gustatzen zaizkit, bai egiteko eta bai jateko.

Janari bat.

Mendira perretxiko bila joatea. Astigarretan txokotxo bat dugu.

Edari bat.

Oporretarako leku bat.

Sagardoa.

Torreviejan (Alicante) etxea dugu eta hara joaten gara.

Liburu bat.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Ez naiz oso irakur zalea.

Euskal abesti guztiak gustatzen zaizkit.

«Euskal taldeak atsegin ditut: Euskal Herrian ez dugu Bisbal esango, ala?»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorroto duzuna. Ez dut ezer gorroto.

Goierriko txoko bat. Arama.

Herriko alkate bazina... Oraingoak eta aurrekoek egin dutena egingo nuke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Nekane Gonzalez Itzultzailea

Ditxosozko zaborra upa, Ibon! Aspaldiko! - Kaixo, Koldo. - Aizu, izan al zinen aurrekoan egindako manifestazioan? Mundiala izan zen! - Manifestazioa? Non, baina? - Hementxe, Legazpin. Atez atekoaren aurkakoa. - Ez. Lan kontuak direla-eta kanpoan izan naiz hiru bat astez, baina entzun dut horri buruzko zerbait, bai. Dena den, erretiratuek pentsio igoera eskatzeko egindakoa zela zirudiela esan didate. Adinekoak nagusi! Kar, kar, kar... - Zu, bai, zu adinekoa! 3.000 lagun bildu ginen. 3.000! Atez ateko sistema alde batera utzi, eta bosgarren edukiontziaren alde geundela adierazi genuen, argi eta garbi. Ea, orain, udal gobernuak gure iritzia kontuan hartzen duen, badu garaia eta! - 3.000 diozu? Alajaina! Gure herria xelebrea da gero! Lan baldintzak kaskartu, enplegua erregulatzeko espedienteak ezarri, enpresak itxi... azken batean, burutik behera kaka egiten utzi, eta herriak ez du kalera irteteko adorerik izan; ez, behintzat, kopuru horretan. Eta, orain, gure ongizateari begirako sistema eraginkor eta logiko bat jarri nahi dutela-eta jendea kalera! Hau da marka! - Zer diozu, Ibon? Atez atekoaren aldekoa al zaitugu? Bilduri bozka ematen dioten horietakoa? - Ez politizatu kontua, mesedez. Zaborrarekin daukagun

A

arazo larriarentzat irtenbide egokiena aurkitzea eta martxan jartzea besterik ez dut nahi, berdin dit noren ahotik datorren. Eta han eta hemen galdetzen eta informazioa biltzen jardun ondoren, argi ikusten dut atez atekoa dela biderik egokiena arazoa sakon-sakonetik bideratzen hasteko. Hortxe duzu, esaterako, Kataluniaren adibidea. - Astoaren putza! Horiek komeni zaiena baino ez dute lau haizetara zabaltzen. Legazpin, 3.000tik gora gara sistemaren aurka gaudenak, eta iritzi berekoak dira, besteak beste, Eskoriatza eta Astigarragako bizilagun ugari ere. Manifestazioan izandakoak horiek ere. - Baaaale. Beraz, jendetza bai, baina ez denak herrikoak, ezta? - Eta zer demontre axola dio horrek! Inposatutako sistema honen aurka dagoen jendea zen, eta kito. Ala... ez zaizu iruditzen inposaketa izan denik? - Baliteke. Udal gobernuak, hasiera batean, bai ala bai egin beharrekoa zela esan zuen, eta hori ez da proposamen edo iradokizun bat egiteko modua. Bat nator zurekin horretan. Jendeak badu bere iritzia emateko eskubidea. Horixe da helburua, gainera! Baina horretan ari garela iruditzen zait. - Bai, ba... ez du ematen. Guk bosgarren edukiontziaren aukera nahi dugu. Hori baita ondo birziklatzeko modu egokiena. - Bosgarren edukiontzia? Tira, tira, tira... Laurekin birziklatzeko borondaterik izan ez duenak zer izango du bosgarrena jarrita

ÂŤGuztiok lan pixka bat eginda, ingurune hobea utziko diegu gure seme-alabei eta haien ondorengoeiÂť

ere! Gainera, apustu egingo nuke manifestazioan izan ziren askok eta askok bosgarren edukiontzia zertarako den ere ez dakitela. Euren alderdi politikoak gidatuta besterik ez zirela kalera irten. Edo lan egiteko alferkeriak bultzatuta, bestela! - Ezta pentsatu ere! Bertan ginen guztiok ondo dakigu ez dugula gure bizimodua inoren aginduetara egokitu nahi. Era bateko eta besteko zaborra noiz atera behar dugun aldez aurretik zehaztuta izatea... besterik ez genuen behar! Eta non demontre sartu, gainera, hainbeste poltsa? Eta arrainaren hondakinak, zer? Etxezuloan sartuta eduki behar al dugu eau de toilette xelebrea, udal gobernuari egokia iruditzen zaion arte? - Ez izan aldrebesa, gizona! Ez dut uste astean behin pasako direnik horrelakoak jasotzera. Eta txarren-txarrenean, egongo dira gune berezi batzuk norbaitek etxean zerbait ÂŤtrabanÂť izanez gero, hara eraman eta botatzeko. - Bota, bota... Kontu izan jendeak poltsak errekara edo beste bazterren batera botako ez ote dituen! Hainbeste zaildu nahi dizkigute gauzak! - Koldo, faborez... Gauzak zaildu? Guztiok lan pixka bat eginda, ingurune hobea utziko diegu gure seme-alabei eta haien ondorengoei. Ez al du esfortzu txiki bat merezi? Kontzientziazioa da behar duguna. Zabor gutxiago sortzea, gauzak birziklatzea eta jokabide etikoagoa eta zintzoagoa izatea dira gakoa. Ezin dugu beti gure zilborrari begira egon; biderik erosoenaren bila etengabe. - Ez daukat oso argi nor den hemen etengabe bere zilborrari begira dabilena. - Tira, tira... Gu liskarrez liskar, eta Bizkaian ia-ia ez dakite atez atekoa zer den ere! - Bizkaitarrak beti atzetik, badakizu! - Horretan bat gatoz, behintzat! (Kar, kar, kar...).


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Berria Ez dira momentu errazak euskal kulturarentzat eta kazetaritzarentzat. Oraingoan Berria egunkarian lanean diarduten bi kazetari izango ditugu elkarrizketagai. Horietako bat da Igor Susaeta, GoiBerriko kolaboratzailea.

Beste Jazpana! bat pasa da eta bizirik gaude laugarren urtez jarraian Artola. Emaitza beraz, ez da txarra! Orain pentsatzen jarrita, harrigarria iruditzen zait hemen biok hizketan hainbeste denbora egon ostean oraindik gure jaialdi maite hau aipatu ez izana… (gure lagun eta ahaidekoek badakite zein monotematikoak bilakatzen garen…). Hala ere, eta gaia atera badut ere, ez da Jazpana! gaur hizpide izan nahi dudana; Jazpanari esker ezagutu dugun beste errealitate bat baizik: SGAEko banpiro madarikatuak! Jendeak jakin badaki, taberna bat baduzu, edo ileapaindegi bat, edo okindegi bat, edo margo denda bat, SGAEko banpiroak odola ateratzen dizula zure lokalean jartzen duzun musika dela eta, egileen eskubideak babesteko. Puntu hortararte ondo. Zer gertatzen da, ordea, taldea zuzenean zure lokalera edo jaialdira ekartzen baduzu? (Jazpana! kasu). Ba berdin berdin kobratzen dizutela! Bai bai, ez zarete gaizki irakurtzen ari! Zuk taldeari bere cachea ordaindu diozu, dirua etxera eraman du edo bidean

gastatu du (bakoitzak nahi duena egiten du diruarekin) eta SGAEko banpiroa diru eske agertzen zaizu aste betera, kobratu berri duen talde horren eskubideak defendatzeko aitzakiarekin! Ea, taldeari ordaindu diot ba? Zein eskubide babestu behar duzu zuk? Are gehiago, lau urteko esperientziari esker, talde horiek diru horren alerik ere ikusten ez dutela jakinda! Xoxik ere ez! Azaldu idazu zerbait Artola, nik ez baitut ezertxo ere ulertzen…

Mikel Alvarez

bat eta

Nik ere ez ba Mikel! Eta ez dakit gainera ulertzen saiatzeak merezi duen ere, egoera erabat kafkiarra baita! Baina bestalde, hasieran ulertezinak egiten zaizkigun jarreren aurrean beti da interesgarria bestearen larruan ipini eta bere jarrera eta ekintzen arrazoiak ulertzen saiatzea. Nahiz eta azkenean zentzugabekoak direnaren ondoriora iritsi, noski! Beraz, SGAEren jarrera ulertzeko xedez interneten bilaketa azkar bat eginez (eta badakizu hori guretzat egiaren pareko dela, gure aurrekoentzat ‘irratiak esan du’ zen bezalaxe), susmoa dut, ez ote diren gauzak diruditen baino konplexuagoak. Ez ote dugun kontzertu bat antolatzean, artistari jaialdira etorri eta abestiak jotzeagatik ‘soilik’ ordaintzen, eta ez jotzen dituen abesti horien eskubideengatik. Hots, egoera ideal batean guk Egan kontratatuko bagenu bezala eta jotzen duten abesti bakoitzaren entzuleen arabera, SGAEk abestien eskubideak kobratu. Baina berriz ere diotsut gaian gehiegi sakondu gabeko susmoa dela soilik, ni ez bainaiz legelaria.

bat Jon Artola

Horrela planteatuta SGAEren jarrerak zentzu arrastoren bat izan lezake, baina zurekin bat nentorke ziurrenik jokaera hori justua ez dela esatean, edo artisten eskubideak kudeatzeko duen monopolioa, erabiltzen dituen moduak eta abar salatzean. Hommo sampler garai hauetan autore eskubideen gaia birplanteatu beharraren kontuarekin ez hasteagatik. Zeren, azken batetan, ez al da tradizioa ez den oro plagio? Sortze prozesua remix bat? Kopiatzea maitasun adierazpen bat?


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Erostarbe eta Susaeta ‘Berria’ egunkariko kazetariak

«Garai zaila bizi dugu eta ‘Berria’-k jendearen laguntza behar du»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Urretxu Euskarazko prentsak sekula ez du oparotasunik ezagutu diru aldetik eta, egun, krisi horri, ohitura aldaketarena gehitu zaio, gero eta gutxiago baitira egunkaria irakurtzen dutenak. Berria egunkariaren kasua da egoera horren adibideetako bat. Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta kazetari goierritarrek gertutik ezagutzen dute gaia.

Zenbat urte daramazue ‘Berria’ egunkarian lanean? Igor Susaeta: Egunkarian hasi nintzen ni, 2002.urtean, eta ondoren Gara egunkarian aritu nintzen. 2004ko abenduaz geroztik Berrian nago. Kirolak eta Kultura sailetan aritu naiz. Gorka Erostarbe: 1999ko ekainean hasi nintzen Egunkarian. Itxi aurretik Kulturan eta gehigarrietan aritu nintzen, batez ere. Itxi zutenean Barkatu, ama gazteentzako gehigarria koordinatzen nuen. Berria ireki zenetik Kultura sailean aritu naiz, batez ere.

Asko aldatu al da zuen lana azken urteotan? G.E: Twitter eta Facebook berehalakotasunari begira izugarrizkoak dira, eta pentsatzeko modua ere aldatzen ari zaigu: 140 karakteretan pentsatzen dugu. Dena den, askotan, kazetaritzan albistea publikatzen lehena izateari garrantzia handiegia ematen diogu, eta horrek gauzak behar bezala lantzeari uzteko arriskua du. Hala ere, arrisku hori lehen ere bazegoen. Bestalde, sofatik egindako kazetaritza asko dago. Kalera geroz eta gutxiago joaten gara. Krisi garai honetan, kaleko sufrimenduen berri gertuagotik emango duen kazetaritza beharrezkoa da. Iritzia ugaldu egin da eta lubakiko kazetaritza, berriz, eskastu. I.S: Informazio asko sare sozialetatik lortzen dugu. Lehen teletipoen zain egoten ginen eta orain Twitterren zain. Hori aldatu da, baina nire ustez, izaera propioa izatea berehalakotasuna baino garrantzitsuagoa da.

Diseinuarekin, eduki landuekin... erakarriko dugu jendea. Erreportaje ederrak dira jendea asebetetzen dutenak. Besteek baino baliabide gutxiago dugunez, lan berezia egin beharra dugu, izaera propioa erakutsi.

Aldaketa horretan gizartean eman den aldaketak ere eragina izan du. Irakurleei zerbait eskatzerik ba al dago? I.S: Irakurleari ezin zaio ezer eskatu. Neurri batean behintzat, gure esku dago irakurle gehiago lortzea. Egunkaria hautatzeko orduan ohiturak asko eragiten du, eta guk produktu erakargarria eskaini behar dugu jendeak bere ohiturak aldatu ditzan. Hori da gure erronka. Edukiekin asmatu behar dugu, bereiziko gaituen zer edo zer eskaini behar dugu. Dena den, dagoeneko Berria gizartean errotua dago.

Nola ikusten duzue etorkizuna? G.E: Papera krisian dago eta erronka zaila baina erakargarria dugu. Garai berrietara egokitzen eta hedabide modernoa izaten asmatu behar dugu. Teknologia berriak informazioa zabaltzeko tresna egokiak dira, eta kazetaritzak sare sozialetan egon behar du, baina informatzeko tresna izan behar dira; ez egoa puzteko tresna. Edukiari garrantzia eman behar zaio. Garai nahasi samar hauetan irakurleen nahiak detektatzea garrantzitsua da. Tresna asko daude eta jendea sakabanatu egiten da, baina jendeak irakurtzen du. Belaunaldi berriak ordenagailuari itsatsita bizi dira, eta irakurle hori zertan dabilen detektatu behar da, zer interesatzen zaion jakin. I.S: Irakurleei zer komunikabide mota nahi duten, zer eduki gustatzen zaizkien... galdetzea ere garrantzitsua da.

‘Berria’ gizartean errotuta dagoela esan duzue. Zergatik? I.S: Euskarazkoa delako, eta kalitatezkoa. Euskarazko egunkariak bi hamarkada besterik ez ditu, eta pazientzia behar da. Denborarekin gehiago errotuko

da. Ahalik eta produktu onena kaleratzeko lan egin behar dugu. G.E: Sinplea da: hemengo informazioa euskaraz jasotzeko aukera eskaintzen duelako. Komunitate bateko kide sentiarazten gaitu eta denok dugu horren beharra.

Komunitate horretako kide izateko aukera ere ari zarete zabaltzen, besteak beste ‘Ziztada’ kanpainarekin. Zer da lortu nahi duzuena? G.E: Komunitate horretako kide izaten eta informazioa euskaraz jasotzen jarraitu nahi badugu, Berria beharrezkoa da. Garai zailak bizi ditugu, beste behin, eta Berria-k jendearengana jo behar izan du laguntza eske. Ziztada beharrezkoa du aurrera egin nahi badu. I.S: Jendeak argi eduki dezala,

«Produktu erakargarria eskaini behar dugu jendeak ohiturak aldatu ditzan» «Ahalik eta egunkari onena egiteko konpromisoa hartu dugu» Igor Susaeta

‘Berria’-ko kazetaria

«Garai berrietara egokitzen eta hedabide modernoa izaten asmatu behar dugu» «Beste behin ‘Berria’-k jendearengana jo behar izan du laguntza eske» Gorka Erostarbe ‘Berria’-ko kazetaria

ahalik eta egunkari onena egiteko konpromisoa hartu dugula. Ez dezala inork zalantzan jarri ahalegin osoa egingo dugula. Hartu eta eman.

Egunerokoaren ispilu dira egunkariak, eta denetariko albisteak ematea egokitzen zaizue kazetariei. Zein izan da zuen ibilbideko unerik gozoena eta mikatzena? G.E: Gogorrena Egunkariaren itxiera izan zen: ezin ulertua geunden denok. Martxelo Otamendi zuzendaria kartzelatik irten zenean bertan nengoen, eta gutxitan sentitu dut halako zirrararik. Ondoren, egunkari berri bat abian jartzea tokatu zitzaigun eta hori sekulako esperientzia izan zen. Kazetaritzak jendea ezagutzeko aukera ere ematen du eta, elkarrizketatuak merezi duenean, gauza ederra da. Ruper Ordorikarekin eta Mikel Laboarekin egotea, adibidez, oso atsegina izan zen. Robert Wyatt musikari ingelesarekin ere oso gustura hitz egin nuen: nire ingelesa kaxkarra delako barkamena eskatu nion eta berak lasai egoteko esan zidan, bere euskara nire ingelesa baino okerragoa dela. I.S: Pablo Ibarren senitartekoei elkarrizketa egin nien eta euren etxetik jota irten nintzen. Baina une hura pozgarria ere izan zen, era berean, halakorik egiteko aukera izugarria baita. Jendearen bizipenak entzutea oso atsegina eta aberasgarria da, eta kazetariok badugu horretarako aukera.

Bokaziozkoa al da kazetarien lana? I.S: Nik irrati esatari izan nahi nuen umentan. Dena den, psikologikoki lanbide gogorra da: egungo gizartean informazio jarioa etengabea da eta deskonektatzeko ahalegin handia egin behar da. G.E: Gurasoek oso astuna nintzela esaten dute, galdera asko egiten nituela. Aitak kazetaria edo guardia zibila izango nintzela esaten zidan. Aukeratzeko ordua heldu zenean, argi eduki nuen.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

100 urteko eskola Gabiriako Balentzategi eskolak 100 urte bete ditu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte mendeurrena ospatzeko. Ane Miren Aizpuruk txikitatik du lotura eskolarekin, bertako ikasle ez ezik, ia 30 urtez bertako zuzendaria baita. Asier Zaldua Gabiria Inork gutxik ezagutzen du Gabiriako Balentzategi eskola Ane Miren Aizpuruk bezain ondo. Izan ere, bertako ikaslea izan zen eta, dagoeneko, ia 30 urte daramatza zuzendari lanean. Gainera, ikastetxean bertan bizi da. 100 urte bete dituen eraikina Eustakio Balentzategi gabiriar indianoak emandako diruarekin eraiki zuten, eta ikastetxeari haren izena eman zioten. Balentzategi Kuban aberastu zen eta, itzuli zenean, eskola egiteko dirua eman zuen. Eraikitze lanak gertutik jarraitu zituen, gainera.

Ordura arte udaletxe ondoko eraikin batean hartzen zituzten eskolak herriko haurrek. Balentzategi ikastetxeak hiru solairu ditu. Hasiera batean, behean bi gela handi zeuden, eta goian irakasleen etxebizitzak, helburua azken horiei erraztasunak ematea baitzen. Gaur egun, zuzendaria ere bertan bizi da, eta dagoeneko oso ikastetxe gutxitan gertatzen da hori. Gabiria da garai bateko izpirituari heltzen dion bakanetakoa. Beste gauza batzuk asko aldatu dira, ordea. Duela mende

bat 6 urterekin hasten ziren haurrak eskolan, eta egun, berriz, 2 urterekin hasten dira. Gainera, mutilak eta neskak bereizita egoten ziren, gela banatan. «Ni hasi nintzenean oraindik hala zen», aipatu du Aizpuruk.

Lehen Hezkuntza osoa 14 urte bete arte Gabirian bertan ikasten zuten herritarrek, baina OHO garaian, 6. mailan, Ormaiztegira joan behar izaten zuten. Egun, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituzte Gabiriako herri eskolan. Beste aldaketa handi bat

euskararekin lotutakoa da: garai batean eskolak gaztelaniaz ziren eta, egun, euskaraz. «Leongo maisu bat zegoen Gabirian, eta hark alde egin zuenean hasi ginen D ereduarekin». Leongoaren ondoren, beste irakasle batek bi urte eman zituen Gabirian, eta 1985ean Aizpuruk hartu zuen ardura. «Ni hasi nintzenean bi gela zeuden: batean 3 eta 6 urte bitartekoak zeuden, eta bestean gainontzekoak. Egun, berriz, lau ikasgelatan banatuta daude. Lehen Hezkuntza osoa hemen eskaintzea erabaki genuen eta ez gara


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Gaur egungo ikasleak eta 1933-1934 ikasturtekoak. ASIER damutzen; herriarentzat aberasgarria izan da, gainera». Horren adireazle da ikasle kopurua. «Azken 25 urtetako batez bestekoa 25 ikaslekoa da, baina azken zortzi urtetakoa 50ekoa. Kopurua bikoiztu egin dugu». Ikasle kopuruarekin batera egin du gora Balentzategiko langile kopuruak ere. Egun, hamabi dira Balentzategin lan egiten dutenak: lau tutore; ingeleseko, musikako eta gorputz hezkuntzako espezialistak; aholkularia; erlijioko irakaslea; jangelako arduraduna eta bertako bi zaintzaileak. Jangela ere badute 60. hamarkadatik, eta hala, bakoitzak bere etxetik janaria eramateko ohitura kendu zuten. Gaur egun, haurrek herriko ostatuan bazkaltzen dute. «Kopuru handia da bazkaltzera gelditzen dena: 48 kidetik, 40 geratzen dira bazkaltzen». Eraikina udalarena izan da beti. Garai batean etxe erdia kultur etxean izan zen eta beste erdia eskola. Egun, hezkuntzak toki handiagoa du. Beheko so-

lairuan Haur Hezkuntzako bi gela daude, erdikoan Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko gelak eta goikoan hirugarren zikloa eta irakasleen gela. Lehen nesken gela zena, dantzarako, musikarako, psikomotrizitaterako, eskulanetarako, ekintza osagarrietarako... erabiltzen dute. Irakasle gehienak emakumezkoak dira. Garai batean, berriz, mutilena gizonezkoa zen eta neskena emakumezkoa. Irakasle gehienak kanpotik iristen ziren Gabiriara, eta oso gazte etorritako batzuk Aizpurutarren etxean bizi izan ziren. Hala, ez da harritzekoa egungo zuzendariari umetatik irakaslea izateko grina piztea. Gainera, bere amaren izeba bat irakaslea izan zen Gabirian bertan.

Ormaiztegitik Gabiriara Aizpuruk, baina, ez zuen jaioterrian lan egiteko asmorik. «Lehen urtea Donostian eman nuen eta ondorengo biak Ormaiztegin. Oposaketetarakozerrendan, lehen aukera bezala

ZALDUA ETA BALENTZATEGI IKASTETXEA

«Leongo maisu bat zegoen eta hark alde egin zuenean hasi ginen D ereduarekin» «Lehen Hezkuntza osoa hemen eskaintzea oso aberasgarria izan da herriarentzat» Ane Miren Aizpuru

Balentzategiko zuzendaria

Ormaiztegi jarri nuen eta bigarren aukeratzat Gabiria. Herrian lan egitea egokitu zitzaidala esan zidatenean ez nintzen batere poztu, baina ondo moldatu naiz. Harrezkero, tokiz aldatzeko aukera izan dut, baina ez dut Gabiria utzi». Herri txikia da Gabiria eta horrek alde onak eta txarrak ditu irakasle lanerako. «Onerako eta txarrerako, denok elkar ezagutzen dugu. Eskola aurrera ateratzen eta herritarrara etorritakoak gabiriar sentitzen saiatu naiz. Azken zeregin honetarako, uste dut mesedegarria izan dela ni gabiriarra izatea». Etorkizunean ere horiek izango dira helburuak: haurrak heztea eta eskolaren bidez herritarren arteko hartu-emana indartzea. Mendeurrenerako prestatu dituzten ospakizun ekitaldiak ere horretarako lagungarriak izango dira. Abenduaren 14an, 15ean eta 16an egingo dituzte ospakizun ekitaldiak, eta bertan elkartuko dira egungo ikasleak eta irakasleak eta aurretik Balentzategin aritutakoak.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Maddi Mendizabal zaldibiarra 13 urterekin hasi zen palan jokatzen. GOIBERRI

Pala jokalaria da Maddi Mendizabal zaldibiarra Ane Arrieta Zaldibia Maddi Mendizabal (Zaldibia, 1993) Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen, baina, denbora librean pala jokalaria da. Hamahiru urte ingururekin hasi zen lehen aldiz palan jolasten, eskolarteko txapelketa batean, eta orduan piztu zitzaion pala jokoarekiko zaletasuna. Palan baino lehen herriko pilota eskolan ibili zen, baina, «mutilek adin batetik aurrera indar gehiago dutelako eta diferentzia handiak sortzen direlako» utzi zion pilotan jokatzeari, eta pala munduan probatzen hasi zen. Orduan, Ataungo emakumeen pala taldean hasi zen entrenatzen. Egun, Irurako (Gipuzkoa) zortzi laguneko

neska talde batekin entrenatzen du, ostegunero. Berak azaldutakoaren arabera, «txapelketa mota asko daude urtean zehar». Orain Euskal Herriko txapelketa jokatzen ari dira abendura bitartean, eta dagoeneko sei partida inguru jokatu ditu. Uda garaian hasten den txapelketa da hau, eta herrietako festetan jokatzen dira, batik bat. Partidetan denek denen kontra jokatzen dute eta ez da txapelketa jarraia; asteburuero egiten dira finalerdia eta finala. Ordizian Gipuzkoa mailako Emakumea Pilotari txapelketa hasi zen duela pare bat aste. «Bost jardunaldi inguru izaten dira hauek, eta gero finalerdia

eta finala izaten dira eta denok denon kontra jokatzen dugu binaka» dio Maddik. Txapelketa honetan Hernaniko Goiatz Manzisidor du bikotekide. Partida hauek larunbat arratsaldero izaten dira. Urtarrilean, Euskal Herri mailako Liga Vasca hasten da .

Afizio lotua Aipatutako txapelketa horiek guztiak Gipuzkoako Federazioak eta Euskal Herriko Federazioak antolatutakoak izaten dira, baina, horiez gain, txapelketa pribatuak ere egiten dira. Esate baterako, Sakanako Mankomunitateak Etxarrin (Nafarroa) antolatzen duena. Partidak asteburuetan joka-

tzen dituzte, eta horrek parrandaren bat edo beste galtzera behartzen du zaldibiarra. Horregatik, aurten ez da urri hasieran hasi zen Gipuzkoako txapelketara aurkeztu, «txapelketa herriko festekin batera tokatzen zelako eta beste urteren batean ere festetako parrandaren bat galdu behar» izan duelako partidengatik. Palan ezezik, trinketean ere aritzen da Mendizabal. Martxotik aurrera hasten da trinkete txapelketa. Baina «entrenatu ahal izateko leku gutxi dago inguruetan, kirol honetan jokatzeko behar den frontoi mota bereziagatik». Hala ere, «trinketean baino, palan gusturago» aritzen da.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN

Eta, horrenbeste gustatzen ez zaizunik, zer du Londresek? Distantziak. Hiria ia Gipuzkoa bezain handia da. Edozein lekutara joateko ordu bat, gutxienez, behar duzu. Norbaitekin elkartzeko denborarekin antolatu beharra daukazu.

BBCn lan egiten duzu. Zertan?

Londres, gauez. Big Ben eta parlamentua. J. ARRUABARRENA

Joseba Arruabarrena

BBC telebistan produkzioen finantza arduraduna

«Londreseko gizartean sartzeko gakoa hizkuntza da, Euskal Herrian bezala» Aimar Maiz Londres Hemezortzi urte darama Joseba Arruabarrenak (Lazkao, 1972) Londresen. Ikasketak bukatutakoan New Yorkera joateko prestatzen hasi bazen ere, gertutasunagatik Ingalaterra aukeratu zuen. Lanerako ingelesa ikastea zuen helburu. Zerbitzari lanetik Paribas banketxera jauzi egin zuen, kontabilitatea ikasi eta gero. Handik Oxford Film&Television ekoiztetxera, eta han BBC telebistako ateak ireki zitzaizkion.

munduko kultura guztiak aurki ditzakezu. Hori izugarrizko zortea da; geroz eta jende desberdin gehiago ezagutu, kulturalki orduan eta aberatsago zara.

Eguneroko bizimodua nolakoa egiten duzue hirian? Suposatzen dut hemen eta han

Zer duzu gustukoen hirian? Aukera. Urteko 365 egunetan, 24 orduetan irekita dago. Beti daukazu zerbait egiteko aukera, eta beti aurkitzen duzu harrituko zaituen taberna, denda, antzerki berri bat.

Zenbat aldatu zitzaizun bizimodua Lazkaotik Londresera? Ingalaterrako kulturak, alde batetik, antza handia du euskal kulturarekin. Ingelesa oso organizatua eta errespetutsua da. Sozietate txikietan mugitzen da; sartzeko eta onartzeko oso zailak diren arren, behin barruan zaudenean beraietakotzat hartzen zaituzte. Sozietate honetan, hor bezala, hizkuntza da gakoa. Baina Londresen

antzekoa dela: etxetik lanera, eta lanetik etxera. Astebukaeran beti egiten dugu zerbait. Londresen jaialdi asko egon ohi da, zinemaldiak, musikaldiak, antzerkia... Asko gustatzen zaigu ahalik gehiena aprobetxatzea. Semeei ere asko gustatzen zaie landa. Somerset-era joan ohi gara; haiek animaliak ikusi eta zelaian jolastera, eta gu sagardoa edatera. Ondo etortzen da hiritik ihes egiteko.

«Benetan inspiratu nauen jendea Olinpiadetako eta Paraolinpiadetako kirolariak dira»

Babeslea

BBCren produkzioetako finantzak kontrolatzen ditut. Berak egiten dituen programetan, aurrekontua mantentzen dela ziurtatu beharra daukat, eta legalki edo editorialki papeleo guztia ondo eginda dagoela. Oso interesgarria da. Adibidez, Olinpiar Jokoetan, Eurovisionen edo musika kontzertuetan lan egin dut. Gogorra ere bada, dirurik ezin dutela gastatu esan beharra daukat eta.

Ingalaterrako gizartea goitik behera ezagutuko zenuen... Television Centretik —BBCren pirulia — jende ospetsu asko pasatzen da. Jenifer Lopez edo Beyonceren performazio bereziak ikusteko aukera eman dit. Interesgarria da ikustea ospetsuen jarrera nola aldatzen den kamera itzali bezain pronto. Baina benetan inspiratu nauen jendea Olinpiadetako eta Paraolinpiadetako kirolariak izan dira; kirolari dioten dedikazioa eta pasioa oso bereziak dira.

Familiarekin Lazkaon izan berri zara. Zer diote umeek? Bi mutikoak erabat zoratzen etorri dira. Euskal familia lehen aldiz ezagutu dute, eta konturatu dira zer garrantzitsuak diren niretzat sustraiak. Nahiz beraiek Ingalaterran jaioak izan, euskal kultura nire eta beren bizitzako parte dela ikusi dute. Betitik irakurri dizkiet euskal ipuinak ohera joandakoan. Ea Lazkaoko festetan trikitia dantzatzen duten osabekin.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Luis Sanchez Granjel Medikuntzaren historian garrantzia handia izan du Luis Sanchez Granjelek. Seguran jaio zen 1920an, eta Salamancara bizitzera joan bazen ere, beti mantendu zuen harremana Segurarekin; 2002an, omenaldia egin zioten. Loinaz Agirre Segura 1920 eta 1931 urte bitartean Segurako medikua izan zenaren semea zen Luis Sanchez Granjel. Seguran, 1920ko otsailaren 26an jaio zen, eta hamaika urte zituela Salamancara (Gaztela Leon) joan zen bizitzera. Aitaren bideari jarraituz, medikuntzaren bideari heldu zion. 1945ean Salamancako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen, eta 1948an doktoradutza bukatu zuen Madrilen. 1987an erretiroa hartu bazuen ere, gaur egun Medikuntzaren Historiako irakasle emeritua da oraindik Salamancan. Medikuntzaren arloan lan handia egin du Sanchez Granjelek, bai mundu akademikoan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan. Salamancako Unibertsitatean garrantzia handiko karguak izan ditu. Euskal Herriarekin ere mantendu du harremana. Euskal Herriko adiskideen Elkarteko ohorezko kide izana da; Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkarteko lehendakari izan zen; eta Leioako (Bizkaia) Medikun-

2002ko maiatzaren 25ean Seguran omenaldia egin zioten Luis Sanchez Granjeli. Argazkian, Luis Sanchez Granjel -eskuinean-, Luis Mari Telleria alkatearekin -ezkerrean-. SEGURAKO UDALA tzaren eta Zientzien Historiaren Euskal Museoko Errektoretzako kidea. Bergarako Unedeko unibertsitatean eskolak ere eman izan ditu.

Liburuak dohaintzan Ikerketa lan ugari egin izan du

eta guztiak aldizkari espezializatuetan eta monografikoetan idatzi ditu. Segurako herriak omenaldia egin zion 2002ko maiatzaren 25ean, ÂŤbere jaioterriari erakutsi dion maitasunagatik eta ibilbide zientifiko oparoagatikÂť.

2009an bere fondo pertsonaleko zenbait material udalari dohaintzan eman zizkion Luis Sanchez Granjelek. Harrezkeroztik, Segurako Udal Liburutegian bere lanak biltzen dituen bere izeneko armairua edo txokoa dago.


GOIBERRI 13

GOIERRI IRUDITAN

Goierriko ermitak (II)

Ezkio-Itsasoko Kizkitzako ermita, 1622an eraikia. GOIBERRI

Idiazabalgo Santa Isabel (XIV. mendekoa). GUILLERMO URRESTARAZU

Goierriko ermiten argazkiak bidali, goiberri@hitza.info helbidera. Bidalitako argazkien artean kamiseta zozkatuko dugu. Idiazabalgo San Esteban ermita.

GUILLERMO URRESTARAZU

Aztiriako Santa Marina. GOIBERRI


14 GOIBERRI

ASTEBURURA BEGIRA

Atzo hasita, festetan murgilduta dira ormaiztegiarrak. Gaur, hilak 30, San Andres egunean, besteak beste, herri kirol jaialdia egingo dute 13:00etan, Muxika egurastokian. Gaurtik igandera, Ormaiztegin.

GLU GLU PRODUCCIONES

Gluglu producciones antzerki taldearen Su Txikian antzezlana ikus daiteke gaur Beasainen. Usurbe antzokian izango dira bi saioak: 20:00etan euskaraz eta 22:30ean gazteleraz. Sarrerak, leihatilan, Kutxaneten eta Kulturtick-en eros daitezke. Gaur, hilak 30, 20:00etan, Beasaingo Usurben. 12â‚Ź

Euskararen eguneko ekitaldiak Seguran XABIER OLANO

ETITXU IMAZ

Ormaiztegin Su Txikian San Andres antzezlana festak dira Beasainen asteburuan

Euskararen Nazioarteko Eguna astelehenean bada ere, gaur, hilak 30, ospatuko dute Seguran. Arratsalde osoko festa antolatu dute herriko hainbat eragilek eta taldek: 15:30ean, Euskara Eskolatik plazara! ekitaldia egingo dute, 17:00etan buruhandiak, 18:00etan dantzariak, trikitilariak eta txistulariak, eta 19:00etan herriko korua eta gaztaina erreak izango dira. Gaur, hilak 30, 15:30etik aurrera, Segurako plazan.


GOIBERRI 15

PUBLIZITATEA



GoiBerri 38. alea