Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

26. zenbakia. 2012ko irailaren 7a

GOI B ERRI Ainara Gorostitzu eta Jose Mari Auzmendi

‘Hazi Hezi’ aldizkariaren bigarren alea prest dute hilabete honetan argitaratzeko. ESKEINE LEGORBURU

‘Hazi Hezi’ aldizkariko arduradunak

«Haurren heziketarako euskarazko aldizkaririk ez zegoen» 8-9

Maria Anjeles Garmendia 3 Iritzia 4-5 Gu Itsasoa 6-7 Jazpana! Art 10 Nerea Garrido 11 Orixe Olaberrian 12 Asteburuko proposamenak 13


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Maria Anjeles Garmendia Lierniko Mujika jatetxeko nagusia

«Tartetxo bat dudan bakoitzean Lierniko bide berdera joaten naiz» Asier Zaldua Mutiloa Lierniko Mujika jatetxeko Maria Anjeles Garmendiak (Itsasondo, 1956) lan asko izango du asteburuan. Izan ere, igandean auzoko festa ospatuko da. Garmendiak 30 urte baino gehiago daramatza bertan lanean.

Zaletasun bat.

Ez naiz liburuak irakurri zalea. Egunkaria, ordea, egunero irakurtzen dut.

Jaso duzun oparirik bereziena. Nire urtebetetze egunean opari asko egiten dizkidate eta guztiak gustura hartzen ditut.

Musika talde bat. La oreja de Van Gogh eta Amaia Montero, adibidez.

Gorroto duzuna.

Abesti bat. Xalbadorren heriotzean. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Ez dut zaletasun berezirik.

Semeen jaiotze egunak.

Oporretarako leku bat.

Amets bat.

Donostia. Urtean bitan bertara joaten gara: abuztuan hiru aste eta Gabonetan beste bi. Gainontzekoan, aste osoa Liernin ematen dugu.

koa, oso gustura edaten dut. Egun sargorietan, adibidez, oso ondo sartzen da.

Liburu bat.

Ez dut aparteko ametsik.

Janari bat. Dena gustatzen zait.

Edari bat. Txakolina. Noizean behin, fres-

Ez dut ezer gorroto.

Goierriko txoko bat.

«Urtean bitan Donostiara joaten gara: abuztuan hiru aste eta Gabonetan beste bi»

Lierniko bide berdea. Hara joaten naiz tartetxo bat dudan bakoitzean. Bertan erlaxatzen naiz. Herriko alkate bazina.... Lierniko parkea, jatetxe aurrean duguna, berrituko nuke.

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Judith Scott izeneko artista VE-ko Versión Española saioan ikusia dut ¿Qué tienes debajo del sombrero? filma, Lola Barrera eta Iñaki Peñafielek egin, eta Julio Medemek ekoiztua. Hunkigarria bezain dibertigarria iruditu zitzaidan Judith Scott protagonista nagusi duen luzemetraia. Judith Scott, Estatu Batuetan, Ohion jaioa, duela zazpi urte hil zen, 69 urterekin. Down sindromearekin jaio zen. Gormutua zen eta zazpi urterekin gaitasun urriko pertsonentzako instituzio batean sartu zuten, jaiotzetik bizi zuen inkomunikazioa areagotuz. 1987an, bereizketa inoiz gainditu ez zuen bere ahizpa bikiak barnetegitik atera eta berarekin eraman zuen etxera. Handik gutxira hasi zen Creative Growth Art Center-ra joaten. Zentro honetan urritasunen bat duten pertsonak ar-

T

telanak egiten dituzte, bestelako artistekin batera, izan ere sormen artistikorako gaitasun betea guztiok dugula sinetsita daude bertan. Judith Scott zentrora joaten hasi eta berehala hasi zen eskulturak egiten. Intsektu batek bezala iruten zituen bere eskulturak. Edozein eratako piezak hartu –asko lapurtu egiten zituen– lotu, eta hariaz, artileaz edo sokaz biltzen zituen, (euskaraz “ehundu” edo “irun” hitzak, antolatu, asmatu edo sortu ere esan nahi du). Judith-ek urte gutxiren buruan lortu zuen nazioarteko kritikaren onespena. Artista eta psikiatra bat baino gehiago saiatu da bere artelanetan zer esan nahi izan zuen azaltzen. Inor ez da ondorio zehatzetara iritsi, baina guztiak bat datoz bere lanen erabateko zintzotasuna azpimarratzean, izan ere, baldintza sozial edo kulturaletatik kanpo, bere me-

«Erabateko zintzotasunak ematen dio benetako balioa artelanari» Juditt Scott edo armiarma-emakumea. LEON A. BORENSZTEIN

taforak ezin ederragoak dira. Bere baitako premiazko behar batetik abiatzen dira bere lanak. Sailkapen ofizialen arabera, Judith Scotten artelanari Art Brut edo marjinala esaten zaio, kultura ofizialaren mugetatik kanpo egina delako. Jakina da ofizialtasunak ezberdintasun guztiak sailkatzeko beharra duela beti, kontrolatzeko besterik ez bada. Arteari buruz hitz egiten hasita, Euskal Herrian dugun erreferentziarik esanguratsuenarengana jo dut: Oteiza. Bere hitzen esanahia guztiz ulertzea ez da erraza, baina bere metaforak ezin ederragoak dira. Jorge Oteizak beti defendatu izan zuen arteak gizakiarentzat izan behar zuela, gizakia izan behar zuela helburu; kulturaren bidez gizaki berri bat sortu behar zela. Metafora erraz baten bidez azaltzen digu artea zer den: gizakia, izatearen artzaina da, artista izatearen ehiztaria, eta artea ehiza egiteko tranpa bera (euskaraz “arte” hitzak tranpa ere esan nahi du). Judith Scotten argazkia aztertzen saiatzen naiz, eta ez naiz arrazoizko pentsamendu bakarrera iristen. Eragiten didan zirrarak eramaten nau orduan eta bururatzen zait Judithek, sokaz eta artilez bildutako emakume forma duen eskultura honetan, bere benetako izatasuna harrapatu zuela. Inoizko gauzarik preziatuena harrapatu izan balu bezala sentitzen dela esango nuke, eta maitasunez lotzen zaio. Nik artista oso bat, pertsona oso bat ikusten dut argazki honetan, gutxitan bezala. Jakin nahiko nuke Oteizak zer pentsatuko zuen burutazio honi buruz. Bere azkeneko urteetan, arteak eta kulturak porrot egin zutela zioen, etsipenez baino gehiago, amorruz. Suposatzen dut ez lukeela iritziz aldatuko baina, agian, argazki honek zirrara eragin eta gogoa baretuko zion.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Summer nights Amaitu dira oporrak, eta hasi dugu dagoeneko ikasturte berria. Udako abenturak lagunei kontatzeko egunak dira hauek. Hori buruan, uda honetan berriro kusi dudan filme bat etorri zait gogora: John Travoltak eta Olivia Newton Johnek antzeztutako Grease. Animo ikasturtearekin eta Summer nigths abestiak dioen bezala: tell me more, tell me more!

“Tomate urte, saltsa urte”. Ezagutzen al duzu atsotitz hau, Eneritz? Zaila, ezta? Ez naiz harritzen; oraintxe asmatu berri baitut. Sarri pentsatu izan dut nork eta noiz sortu ote dituzten euskaldunon mundu-ulerkeraren adierazle eta hitz-altxorraren aberasgarri diren esaldi hauek. Milaka esamolde, esaera zahar edo atsotitz hizketarako ez-ezik, bizitzarako ere lagungarri izan dituenak euskaldunak mendetan zehar. Eta ezjakintasunak damaigun ausardia aprobetxatuz, nik ere bat sortu dut: “Tomate urte, saltsa urte”. Akaso ergelkeria irudituko zaizu, edo gutxienez zentzugabekeria behintzat bai. Baina udaren amaieran, kurtso berria gainean dugun honetan, Gotzon Garateren bilduman begira jarri eta ez dut egokirik aurkitu (esango nuke egungo munduan ibiltzeko atsotitz askotxo geratu zaizkigula zaharkituta) eta horregatik, neronek erdi-kopiatuz tomateak eta saltsa hizpide jarri. Goierriko baratzetara begiratu besterik ez dago aurten zeinen tomate urte ona den konturatzeko. Eta tomatea den urtean, saltsa ere izango da, ezta? BEZa gora, hauteskundeak, langabezia, aurrekontu murrizketak, lan-gatazkak... Eta are okerragoa: Javi Martinez ere “lanera” Muni-

chera joanda, Nafarroa gertuago dago Alemaniatik EAEtik baino. Ikasturte berrirako saltsa nahikoa ez bada, Klaudio Landak ETBn euskal famosoei buruzko saio bat egin dezala! Saltsak saltsa, hotzak hondatu arte tomatea jaten gozatuko dugu. Eta zuk, zein atsotitz jarriko zenioke kurtso berriari?

Ion Muñoa

bat eta

Gizarte honek lehengo lepotik duela burua! Egoera honi begiratuta zer esango dut bada! Hala ere, gauza bat aitortu behar dizut. Tomatea gure baratzeetan eta sukaldeetan oinarrizko produktu bilakatu den honetan, esamoldean erabiltzeko aukera, egokia iruditzen zaidala. Zuk jarritako adibideetan bezala, beti izaten da tomate saltsan ogia bustitzeko prest egoten denen bat, ezta? Nire iritziz, esaera zaharrak ez dira zahartzen, egoera berrietara egokitzen asmatzea da kontua. Izan ere, atsotitzetan, esaten denari baino gehiago, adierazi nahi denari erreparatu behar baitzaio. Hamaika ikusteko jaio gara, baina ez dakit hamabigarrenaren aurrean ez ote gauden! Gure arbasoen garaian ere ez zen gauerdiko ahuntzaren eztula izango babak eltzetik ateratzea, baina orain guri dagokigu beraiek ereindako uztak emandako fruituak defendatzea. Izerdia latz atera beharko dugu lortutakoa hutsaren hurrengoa izan ez dadin. Gustuko lekuan ez omen da aldaparik iza-

bat

Eneritz Gorrotxategi

ten, beraz, ea pixkanaka bidea egiten dugun eta hartara jakin egingo dugu urrutiko intxaurrak zenbat diren eta okela txarrari ez diogu saltsa ona bota beharko. Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu!


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Itsasoaren herria Euskal Herriak eta Goierriko hainbat herrik XVI. mendean itsasoarekin nolako lotura zuten agertzen du ‘GU, Itsasoa, munduaren ataria’ erakusketak. Miriam Luki Goierri Urarekin estuki lotuta dago Euskal Herriaren historia, mendi gailurretan iturburu duten errekez gain, mendeetan zehar itsasoak Euskal Herriari forma eta edukia eman baitio. XVI. mendean lurralde oso baten indarrak itsasoan nola metatu ziren jasotzen da GU Itsasoa, munduaren atari erakusketan. Baita indar metaketa horren emaitza zein izan zen ere. Zerainen ikusi daitekeen erakusketak atalka biltzen du in-

formazioa paneletan. Atal bakoitzak bestearekin izan zuen harremanean dago, hain zuzen, euskal ontzigintzaren arrakasta. XVI. mendean ÂŤmerkataritzan egungo Mannhattan-ekin eta itsas teknologia sorkuntzan Japoniarekin alderatu genezakeÂť, azaldu du grafikoki Jakoba Errekondo Zeraingo Udaleko teknikariak. Natura bera da lehenengo giltza: abiapuntua. Zer behar da ontzi bat egiteko? Burdina eta egurra. Mendiek gordetako

burdinaren kalitatea dela eta, euskal isurialde atlantikoan burdinola hidrauliko sare zabala zegoen. Euskal basoetan haritza zen nagusi; eta uretan ondo irauten duelako, egur sendoa delako eta erraz lantzen

isla da Ataungo Arrauneta pagadiaren izena. Egurraz gain, Zeraingo eta Legazpiko burdina ere itsasora iritsi zen. Basoetatik eta burdinoletatik gertu zeuden ontziolak, Euskal Herria lurralde txikia izatea

delako erabiltzen zuten haritza. Egur gehiago ere erabiltzen zuten: izeia mastak egiteko, intxaurrondoa lemak egiteko, ezpela txirrikak zein poleak egiteko eta pagoa arraunak egiteko. Egurrak itsasorik gabeko lurrak itsasoarekin lotu zituenaren

abantaila izan baitzen. Baita ontzigileen sormen gaitasuna ere. XVI. mendean, euskal ontzigileek estandarizatu egin zuten ontzien diseinua; ondorioz, eraikitzeko modua sinplifikatu egin zuten. Beste aurkikuntza nabarmen bat zuhaitzei forma


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Jakoba Errekondo

Zeraingo Udaleko teknikaria

«Herriz herri batel bat eraikitzeko asmoa dugu, bakoitzaren ekarpenekin» M. Luki Zerain Zeraingo museoan ikus daiteke irailaren 30era arte GU Itsasoa, munduaren atari erakusketa. Erakusketarekin bat egiten du tokiaren egur usainak, eta bertako usaina balitz bezala, udaletxean ere, zura da nagusi. Jakoba Errekondok (Usurbil, 1961) Zeraingo Udalean egiten du lan.

bidea emateko filosofia gisa baliatu ahal dugu.

Proiektua zabalagoa da. Erakusketa lehenengo urratsa da, Batelaren bidea egitasmoa jarriko baitugu martxan. Herriz herri batel bat eraikitzeko asmoa dugu, bakoitzaren ekarpenekin. Canadan uretatik atera dute Pasaian XVII. mendean eraikitako galeoia. Azpian batela aurkitu dute; batela zama lanetan erabiltzen zuten.

Nolatan sortu zen erakusketa hau osatzeko ideia?

‘Gu Itsasoa’ erakusketako irudi bat. MIRIAM LUKI

emateko teknikaren garapena izan zen. Haritzaren zura ipiñabarritu egiten zuten, hau da, adarrak ipintzen zizkioten zuhaitzei ontzigintzarako forma aproposak lortzeko.

Hiru proiekturen elkarlanaren abiapuntua eta emaitza da: Igartubeiti museoa, Albaola – itsas kultura berreskuratzeko Pasaian sortutako elkartea– eta Zerain Paisaia Kulturala. Itsasoa aberastasun iturria izan da milaka urtetan kostaldeko nahiz barrualdeko lurraldeentzat. Hori, halere, ez da posible lurralde oso bat inplikatzen ez bada.

Abiapuntua hori izanda, nola eraikiko duzue batela? MIRIAM LUKI

na zeneko kultura zabaldu eta sekulako aberastasuna sortu zuten.

Elkarlanaren gailurra izan liteke?

Herriko plazetara eramango dugu, eta bakoitzak emateko daukana gehituko dio. Herritarrek zer ekarpen egin dezakete? Eta eragileek? Ataunen arraunak, Ezkio-Itsason sagardoa, Idiazabalen gazta eta Zerainen burdina, adibidez.

Erakusketarekin lotutako webgunea egin duzue. Bai, edukiak sartu ditugu guitsasoa.com webgunean. Ekar-

Euskal lurralde osoa itsas jarduerari begira zegoela azaltzen du erakusketak. Itsasoa guztie-

Ontzigintzan, baso lanean eta merkataritzan elkarlanean aritu ziren. Elkarlanaz gain, herrilana egin zuten, komunitate bat sortu zuten, itsasoaren sarean lotuta zeuden. Egun, Euskal Herrian bizi den arazoari irten-

Sagardoaren ekoizpenak kontakizuna Goierrira dakar berriz ere. Itsasontzietako hornidura prestatzerakoan urik ez zuten hartzen, ura usteldu egiten baitzen. Barkuetan sagardoa zeramaten, hiru bat litro tripulatzaile eta egun bakoitzeko; 50.000 litro inguru espedizioko. Horrek ekarriko du dolarebaserrien sorrera. Igartubeiti da, Ezkio-Itsason, dolarebaserriaren adibiderik fidelena, denboran zehar iraun duena. Lurralde oso bateko indarrak koordinatuta zeudeneko garai hartan, Europako ontzigintzan

jazoko ziren aldaketen inspirazio iturri izan zen euskal itsas industria. Ondo egindako lana eta berritzeko gaitasuna ziren maisu-ontzigileen oinarria. Zeraingo erakusketan denboran zehar euskaldunek garatutako diseinuen berri ematen da. Ontzi ezberdinak, zeregin desberdinetarako: baleetarako txalupak, arrantzarako pinazak, bi mastako zabrak, itsasontziak, transatlantikoa, galeoia eta lantegi ontzia. Zoriak baino lanak eta beharrak zeresan handiagoa zutenaren emaitza da lantegi ontzia. Arti-

kora bale arrantzara atera behar izan zirenean sortu ziren lantegi ontziak, orduan ez baitzieten denborarik ematen koipea urtzeko kostara itzultzea. Irailaren 30era arte dago erakusketa Zerainen, eta sekretu, kontakizun eta jakingarri gehiago biltzen ditu. Komunitate baten irudia egiten du. Portuetatik barrualdeko basoetaraino eta meatzetaraino, orkestra baten moduan aritu zen gizarte batek lortutako arrakastaren istorioa kontatzen du. Euskararen herria itsasoaren herria zeneko garaiaren narrazioa da.

Kontakizuna beste zerbait komunikatzeko aitzakia al da?

penak jasotzeko eta mugimenduan egoteko grina dauka, osatuz joango da.

Euskaldunak aitzindari Euskaldunak bi urrats horietan aitzindariak izan zirela dokumentatu dute. Aitzitik, itsas industriaren garai hartako loraldian ez dago beso bakar baten arrauna, beso askoren arraun harmonikoa baizik. Euskal bide-sarean barrena, mandoak nahiz idiak gidatuta, egurra, burdina eta harria eramaten zutenen indarra dago. Basoko eta burdinoletako langileena, errementariena, merkatariena, tabernariena, arotzena, sagardo ekoizleena... Oraindik ere gehiago ziren itsasoarekin lotura zuten jarduerak.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ESKEINE LEGORBURU

Ainara Gorostitzu eta Jose Mari Auzmendi ‘Hazi Hezi’ aldizkariaren arduradunak

«Haurren heziketarako laguntza tresna izan nahi du aldizkariak»


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

Loinaz Agirre Goierri Erditze luzearen ondoren, Hazi Hezi etxerako haurren heziketa aldizkaria kaleratu dute Hik Hasi aldizkariak. Haurren heziketan, haurraren garapen integralean lagundu nahi duen tresna izan nahi du Hazi Hezik. Hiruhilabetekaria da. Bigarren zenbakia, hilabete honetan, etorriko da. Hazi Hezi ren proiektu honetan, bi goierritar dabiltza buru belarri: Joxe Mari Auzmendi koordinatzailea(Legazpi, 1954) eta Ainara Gorostitzu kazetaria eta erredakzio burua (Ataun, 1981).

Nondik nora sortu da ‘Hazi Hezi’ proiektua? Joxe Mari Auzmendi: Hik Hasi aldizkariak bultzatuta, Irrien Lagunak Klubak eta guraso.com webguneak elkarlanean osatu dugun proiektua da. Hik Hasi irakaskuntzarako aldizkaria da, baina haurren heziketarako, etxerako euskarazko aldizkaria sortzeko beharra ikusten genuen. Han eta hemen, ahaleginak egin izan dira, baina Euskal Herri mailako aldizkaririk ez zegoen, eta haurraren heziketan hutsune handia ikusten genuen; handiagotzen ari zen hutsunea, gainera.

Haurren heziketarako aldizkari eta material ugari dago merkatuan eta Interneten. Baina euskarazko aldizkaririk ez zegoen orain arte. Ainara Gorostitzu: Jendeak esaten digu: «Bazen garaia!» Harrigarria da hainbeste komunikabide daudenean, maila nazionalean ez egotea etxera begirako euskarazko heziketa aldizkari bat. Gaztelaniaz dozenatik gora daude, frantsesez ere asko, ingelesez zer esanik ez... Hemen jendeak kontsumitzen ditu aldizkari horiek. Beraz, euskaraz eta Euskal Herritik egindako aldizkariaren beharra badago.

Informazio ugari dago merkatuan, baina askotan kontraesankorrak ere izaten dira. J.M.A.:Filtroa oso garrantzitsua da. Gaur egun informazio

ikaragarri dago, batez ere Interneten, eta jendeak behar du filtro edo galbahe hori. Jendeari laguntza tresna eskaintzea da Hazi Hezi-ren helburua, galbahe horretan lan egitea, informazio fidagarria eskaintzea. A.G.: Aldizkaria, oso-osorik, hemen pentsatuta eta hemengo jendearekin egina dago. Guk hemen pentsatu eta hemen landu dugu; hemengo profesionalek hemengo tradiziotik egina da. Noski, mundura begira ere bagaude. Munduko ekarpenak jasoko ditugu, baina hemengo ikuspegitik. Hori bai, ez dugu errezetarik emango. Galderak planteatuko ditugu, erantzun batzuk ere bai... Laguntza tresna izan nahi du.

Heziketaz hitz egiten duzuenean, zein baloretan oinarritutako heziketaz ari zarete? A.G.: Haurrak, pertsonak, bere nortasuna gara dezan, pertsona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen lagundu nahi du Hazi Hezi-k, umeen behar emozionalak, fisikoak eta psikologikoak asetzen lagunduko duena. J.M.A.: Gure haurrak pertsona arduratsuak izatea nahi dugu, txiki-txikitatik pertsona arduratsua izatea oso balore garrantzitsua baita. Gaur egun, ez du balio, txintxoa eta jakintsua izateak. Arduratsua izan behar da. Hartutako erabakiek zein ondorio dauzkaten jakin behar dute haurrek.

Hazi Hezi-ren lehenengo aldizkariaren hitzaurrean, «etxekoentzako aldizkaria» dela diozue. Nortzuk dira etxekoak? A.G.: Komunitatea, tribu osoa hartzen dugu kontuan. Etxeari zuzentzen gatzaizkio, eta ez gurasoei bakarrik. Etxea edo familia bere ikuspegi zabalean hartzen dugu. Aitona-amonak, osaba-izebak, zaintzaileak... Aitona-amonek sekulako papera daukate, duda asko dauzkate. Beraientzako ere bada aldizkaria. J.M.A.: Gizartea asko aldatu da, eta garai bateko ereduek dago-

eneko ez digute balio. Eredu aldaketa egon da familietan. Ama batzuk esaten digute bere amaren ereduak ez diola balio, bere ama etxean zegoelako. Aitaren ereduak ere ez du balio, aita ez zegoelako inoiz etxean. Badakigu zerk ez digun balio, baina ez dakigu zer nahi dugun eta zerk balio digun. Hazi Hezi horretara dator, eredu desberdinak eskaintzera, aldaketa horri erantzutera. Familia eredu berriak ere hor daude; denak kontuan hartzen saiatuko gara.

Zein sail edo atal izango ditu aldizkariak? Zein gai mota landuko dituzue? A.G.: Adituen ekarpenak jasoko ditugu txandaka: psikologoak, sexologoak, nutrizionistak, osteopatak, homeopatak, pediatrak... Adituek aholkuak emango dituzte, eta , irakurleek galderak egiteko aukera izango dute. Haurren adin tarte guztiak kontuan hartuko ditugu aldizkari guztietan, haurdunalditik nerabezarora, eta gaiak adituekin landuko ditugu. Bestetik, arituen atala edukiko dugu. Hau da, gurasoengana, aitona-amonengana, irakasleengana joko dugu, euren kezka eta galdera errealei, eurek eman dizkieten soluzioak eta erantzunak jasotzeko.

Sormenaren atala ere edukiko dugu, eta Xabier Zabalak jolasak proposatuko ditu.

Prentsa idatzia krisian dagoela dirudi. Aldizkaria paperean argitaratzearen apustua egin duzue. Zergatik? J.M.A.: Interneten guraso.com hor dago, eta Euskal Herrira zabaltzen ari da, beraz, ez zuen merezi digitala egitea, eta papereraren aldeko apustua egin dugu. Interneten informazio asko dago, eta paperak aukeraketa bat egiten du. Hausnarketarako denbora dago, bai egiten duenarentzat, bai irakurtzen duenarentzat. Alde horretatik ere, bizitzako beste ikuspegi bat ematen du, eta tresna egokia iruditzen zaigu papera.

Paperaren krisiaz gain, krisi ekonomiko garaia ere bada. Ideiarik onenak krisialdietan sortzen direla esaten da.

«Haurren heziketarako euskarazko aldizkaririk ez zegoen orain arte»

A.G.: Beharra egon bazegoela, baina momentua egokia ote den esan izan zaigu. Baina bai, momentua da bai. Nahikoa hausnartuta daukagu, badakigu zer nahi dugun, eta krisiaren garaia ere ona dela uste dugu, balore guztiak ere krisian daudelako. J.M.A.: Azkeneko hamarkadetan aldaketa izugarriak ematen ari dira gizartean. Hazi Hezi- k ere lurrikara pixka bat ekarri du etxe bakoitzera. Jendea pentsatzen jarri dugu, eta garrantzitsua zer den eta zer ez den hausnartu du. Aldaketa handiak eman dira. Aitona-amonen papera, osaba-izebena... Dena aldatzen ari da. Momentu ona da hausnarketarako.

Koordinatzailea

Nola eskura daiteke Hazi Hezi aldizkaria?

«Gaur egun informazio asko dago, baina galbahe lana egitea garrantzitsua da»

J.M.A.: Urtean lau aldizkari argitaratuko ditugu. Kioskoetan eta liburu dendetan egongo da salgai, baina harpidetzak bultzatu nahi ditugu. Urteko 20 euro kostako da. Hikhasi.comen egin daiteke harpidetza. Hik Hasi ren harpidedunentzat merkeago izango da: urteko harpidetza, 15 euro.

Jose Mari Auzmendi

Ainara Gorostitzu Erredakzio burua


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Beasaingo Igartza jauregia, gauez. ARKAITZ APALATEGI

Igartza Guggenheim bilakatuko da Asier Zaldua Beasain Museo onenak eraikin zoragarrietan daude (Guggenheim, Louvre, El Prado, Hermitage...) eta beasaindarrek ere artea euren herriko eraikin ederrenera eramatea erabaki dute: Igartza jauregira, hain zuzen ere. Ekimenak Jazpanart! du izena eta Jazpana! jaialdia antolatzen duten gazteek bultzatu dute. Jazpana! jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 26tik 28ra egingo dute Bernedonean. Ekitaldi hori «landatarra eta postomodernoa» da eta hori izango da, hain zuzen ere, Jazpart! ekimenaren izpiritua. Antolatzaileen esanetan ez dago arte berria XII. mendeko jauregi ba-

tean erakustea baino gauza «rural postmodernoagorik». Helburua artista herrikoiek postmodernitatea nola barneratu duten (eta alderantziz) ezagutzea da. Gainera, artea eta musika uztartu nahi dituzte (Jazpana! musika jaialdia baita, batik bat), artelanak gizartera hurbildu, parte hartzea bultzatu, eztabaida sortu eta Igartzari ahalik eta zuku gehien atera.

Urriaren 21etik 26ra Horretarako, artelanak biltzen ari dira. Bilketa lana urriaren 2an amaituko da. Jendea parte hartzera bultzatu nahi dute. Edonork parte hartu ahal dezake (bakarka edo taldeka) eta era guztietako lanak aurkez

daitezke (instalazioak, bideoak, moda, eskultura...). Artista edo talde bakoitzak bi lan aurkez ditzake, gehienez. Parte hartu nahi dutenek euren lanaren argazkia eta deskribapena bidali behar dituzte ekintzak@jazpana.com helbidera, urriaren 3a baino lehen. Oinarriak jazpana.com orrian daude. Aukeratutako lanak urriaren 21etik 26ra bitartean erakutsiko dituzte Igartza jauregian. Garbiñe Irizar antolatzaileak esan duenez, dagoeneko lanak jasotzen hasi dira, baina gehiago espero dituzte, «oporrak izan berri ditugu eta jendeak orain martxa hartuko duela uste dugulako».

Egitaraua azpana! jaialdiaren antolatzaileek hainbat ekitaldi prestatu dituzte Jazpanart! ekimenaren barne. Inaugurazioa. Erakusketa urriaren 21ean inauguratuko dute (igandea), arratsaldean. Ondoren kontzertua izango da gaztetxean, hori Igartzatik gertu dagoelako. Hitzaldia. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko irakasle batek hitzaldia egingo du. Moda. Bi diseinatzaileren arropak ikusteko aukera izango da. Bideo-joko erakustaldiak eta performanceak. Horiek ere euren tokia izango dute.

J


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Suedian bizi naiz, Eskilstuna izeneko hirian. Stockholmetik ordubetera dago.

Zure lana zein den azaldu al dezakezu, labur? Nazioarteko ingeles ikastetxe batean lan egiten dut. Gaztelera eta heziketa fisiko eskolak ematen ditut.

Euskaldun asko al dago Europa iparraldeko herrialde horretan? Suedian euskaldun asko gaude eta taldea sortu genuen. Noizean behin elkartzen gara... bazkaltzeko edo poteatzeko, noski!

Ekonomia krisian murgilduta gaude. Zer moduzko egoera bizi duzue Suedian? Egia esan, nik neuk ez dut krisirik nabaritu, lana dut eta. Baina inguruko jendeak krisia nabaritu duela dio. Enpresa handietan lan egiten dutenek, batez ere.

Nerea Garrido, Stockholmeko alde zaharrean. GOIBERRI

Zumarragatik joan zinenean zer egin zitzaizun gogorrena? Familia eta lagunak utzi beharra, noski.

Nerea Garrido

Sarritan itzultzen al zara Zumarragara?

Suedian bizi den zumarragarra

«Suedian ere euskaldun asko gaude, eta taldea sortu genuen» Asier Zaldua Zumarraga Nerea Garrido (Zumarraga, 1978) gaztea da oraindik, baina dagoeneko urte asko daramatza jaioterritik kanpo. Lehenengo. Ingalaterran bizi izan zen, ondoren, Australian, eta egun, Suedian.

Noiz atera zinen Zumarragatik kanpora? 2001eko urrian irten nintzen herritik, eta Ingalaterrara joan nintzen.

Zer dela eta? Euskal Herrian lana aurkitzea zaila izango zela iruditu zitzaidan. Irakasle lanean aritzeko zerrendetan izena eman eta noiz hartuko ninduten zain ego-

teko gogorik ez nuen. Hori dela eta, urtebeterako Ingalaterrara joatea erabaki nuen. Hala, ingelesa hobetzeko aukera izango nuen.

Zertan ibili zara orain arte? Ingalaterran urtebete bizi ondoren, Australiara joan nintzen ingeleseko titulua lortzera... eta, bide batez, hango txokoak ezagutzera, noski! Handik Ingalaterrara itzuli eta familia batekin egon nintzen lanean, irakasle titulua lortu nuen arte. Ondoren, hainbat eskoletan ordezkapenak egin nituen, Suediara etortzeko aukera suertatu arte.

Non bizi zara, zehazki?

«Familia, janaria, igandetako giroa eta mendiak ekarriko nituzke Euskal Herritik»

Urtean bitan joaten naiz: udan eta Gabonetan. Izan ere, Gabonak etxetik kanpo igarotzea oso gogorra da.

Suediatik zer ekarriko zenuke Goierrira? Etxebizitzen alokairu merkea (kar, kar). Hemen jende askok ez du etxebizitzarik erosten, alokairuak oso merkeak baitira. Ur eta berogailu gastuak errentan sartuta daude eta etxe guztietan arropa garbitzeko gelak dituzte.

Eta Goierritik zer eramango zenuke? Ahal banu, familia, janaria, igandetan kalean izaten den giroa eta mendiak. Egia esan, gauza asko ekarriko nituzke .

Babeslea


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Orixe idazlearen bisita Nikolas Ormaetxea ‘Orixe’ idazlea, gerra aurreko euskal kulturgintzaren erreferenteetako bat izan zen; Olaberrian harrera beroa egin zioten, 1930ean. Arkaitz Apalategi Olaberria Gerra aurreko euskal kulturaren izen handietako bat zen Nikolas Ormaetxea Orixe idazlearena. Orexan jaio zen 1888an, eta Uitzin (Nafarroa) hazi. Lauaxeta, Lizardi eta Loramendi izan zituen gerra aurreko belaunaldi hartako kide eta lagun estimatuenak. Euskal Herriko euskaltzale askoren idolo ere bihurtu ziren idazle haiek. Horren erakusgarri da, Orixek 1930ean Olaberriara egindako bisita, eta bertako euskaltzaleek egin zioten harrera beroa. Hala idatzi zuen Zeleta ezizenez sinatzen zuen kronistak, El Día egunkariko Euskal Orrian, 1930eko irailaren 27an: «Esan bearrik ez dago zein pozik artuko genduan uri tontor onetako euskaltzaleak jaun argi ta idazle bikain orren etorrera izparra». Astearte goiz hartan, trenez etorri zen Orixe Beasaingo geltokira. Ordurako zain zuen olaberritar talde bat, harrera egiteko. «Intxustitar Zezioliok atseginez eskini zigun berezibil ederrean» joan ziren Olaberriko herriguneraino. Elizan «aita-

Orixe Olaberrian izan zeneko bi argazki. JESUS ELOSEGI/ARANZADI Z.E.

gure bat esan» eta herria bisitatu zuten. Gero, hamaiketakoa egin zuten erretorearen etxean. Zeletak idatzi zuenez, Orixek bertako paraje eta ikuspegiak goratu zituen: «Ze gauza ederra dan leku au! Zenbait erri txiki eta zenbait mendi aundi ikusten dan! Zein ederra dan gure euskalerria!» esan omen zuen. Kontzejuko tabernako Karmenek jarritako bazkaria jan zuten gero, «oberik ezindakoa» kronistaren arabera. Bazkal ondoan, Olaberriko euskaltzaleek olerki bat eskaini zioten Orixeri, eta hark, beste hainbeste egin zuen gero. Euskal kantak abestuz eta taldeko argazkia aterata bukatu zuten bisitaldia. Egun hura olaberritarren memorian geldituko zen luzerako. Orixeren bizimodua, ordea, gerrarekin batera okertu zen. Atxilotu eta Iruñean hartu zuten preso. 1938an, Frantziara atzerriratu zuten, eta handik, Ameriketara joan zen. Euzko-Gogoa aldizkarian idatzi eta hainbat lan argitaratu zituen. 1954an iztuli zen Euskal Herrira. Zazpi urte geroago hil zen, 1961ean.


GOIBERRI 13

ASTEBURUARI BEGIRA

Igartzako Dantzarien eguneko ekitaldia

Bihar eta etzi, Andra Mari festak ospatuko dituzte Mutiloako Lierni auzoan. Bihar, hilak 8, goizeko 11:30ean meza nagusiarekin hasiko dute festa, eta egun osoan, erromeria egingo dute Elustondo Anai Arrebekin. Etzi, hilak 9, goizeko 09:30ean, gazteen mailako XXXI. Lierniko Txirrindulari proba jokatuko da, Lierniko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Eguerdiko 13:00etan Meza Nagusia, 13:15ean toka lehiaketa, 14:30ean herri bazkaria eta 18:30ean herri kirolak antolatu dituzte mutiloarrek. Eguerdiko giroa eta iluntzeko erromeria Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariek alaituko dute. Etzi, hilak 9, egun osoan, Mutiloako Lierni auzoan.

GOIBERRI

Belokiko gurutzearen eguna igandean Belokiko Lagunen Elkarteak antolatuta, Beloki mendiko gurutzean festa egingo dute igandean, hilak 9. Goizeko 11:30ean urtean Zumarragan hil direnen aldeko meza egingo dute. Ondoren, Zaldua anaiekin erromeria eta hamaiketakoa antolatu dituzte . Etzi, hilak 9, Zumarragako Belokiko gurutzean, egun osoan.

Bertso trama Ordiziako azoka gaia hartuta Euskal Jaien barruan, urteroko bertso saioa antolatu du Goierriko Bertso Eskolak. Ordiziako azokaren 500. urteurrena gai hartuta, bertso trama egingo dute bihar, gaueko 22:15ean, Herri Antzokian, Aitor Sarriegik, Amaia Agirrek, Iker Zubeldiak eta Onintza Enbeitak. Tramagilea Josu Goikoetxea izango da. Bihar, hilak 8, Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean.

GOEIRRIKO BERTSO ESKOLA

Andra Mari festak ospatuko dituzte Liernin

ARKAITZ APALATEGI

ESTITXU IMAZ

Etzi, hilak 9, Igartzako Dantzarien eguna ospatuko dute Beasainen. Eguerdiko 12:00etan, udal ordezkariek udaleko bandera emango diete dantzariei. Igartzarainoko bidea egin ondoren, 12:30ean, ezpata dantza saioa egingo dute, Huelvako Puebla de Guzmaneko ezpata-dantzariekin batera. Bazkalondoren erromeria egingo dute Arrabots taldearekin Etzi, hilak 9, 12:30ean. Beasaingo Igartza jauregian.

Artisau azoka egingo dute asteburuan Legazpin Nabarherrik antolatuta Artisau azoka egingo dute asteburuan Legazpin, Euskal Herria plazan. Gaur, hilak 7, arratsaldeko 19:00etan hasiko da azoka, eta asteburu osoan egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Azokan 54 artisauk hartuko dute parte. Gaurtik igandera, Legazpiko Euskal Herria plazan.


14 GOIBERRI

GOIERRI IRUDITAN

Goierriko iturriak (eta IV)

Segurako Zabaleko iturria. GEMA IZUZKIZA

Legazpiko San Inazioko plazako iturria. JOSEBA BARANDIARAN

Segurako Arraitzeko iturria. GEMA IZUZKIZA - PELLO AGIRREZABAL

Legazpiko San Martingo pentsioko iturria. ALAITZ BARANDIARAN


GOIBERRI 15

GOIERRI IRUDITAN

Legazpiko Zabarain iturria. GB

Idiazabalgo metal iturria. JOSETXO ZUFIAURRE

Iraileko gaia: Armarriak rakurleen laguntzari esker, GoiBerriren txoko honetan, Goierriko hainbat iturri ezagutzeko aukera izan da. Iturri gehiagoren argazkiak ere iritsi dira erredakziora, eta GoiBerrin argitaratutakoak eta argitaratu ez direnak goiberri.com webgunean ikus daitezke. Goierriko ondarea biltzen jarraitzeko helbuarekin, bigarren gaia, armarriak da. Armarria nongoa den eta argazkilariaren datuak zehaztuz, goiberri@hitza.info helbidera bidali behar dira argazkiak.

I

Segurako Arrabale iturria. PELLO AGIRREZABAL

Uztailean bidalitako argazkien artean zozkatutako kamisetaren irabazlea: Pello Agirrezabal (Segura)


GoiBerri 26. alea  

GoiBerri aldizkariaren 26. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you