Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

9. zenbakia. 2012ko martxoaren 30a

GOI B ERRI Eztia ekoizteko garaia Mendiak lorez bete diren honetan, erleak lanean hasi dira 8-9

Aikur erleen museoko Elias Otegi eta Josune Epelde, erlauntzekin lanean. GOTZON ARANBURU

Gorka Telleria 3 Iritzia 4-5 Laureano Telleria 6-7 Klak!son 10 Gorka Berasategi 11 Argazki zaharra 12 Atagoiti-Aztiria 13 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Gorka Telleria

Ijittu elkarteko kidea

«Alaba jaio zen eguna, 2009ko urriak 11, ez dut sekula ahaztuko» Asier Zaldua Itsasondo Gorka Telleria (Itsasondo, 1976) Ijittu kirol elkarteko kidea da. Herriko jaietan haurrentzako txirrindularitza lasterketa eta Altzagaratera igoera antolatzen dituzte, urrian mendiko bizikleta ibilbidea eta ondoren ziklo-kros lasterketa. Ordiziako txirrindularitza eskolako kidea ere bada.

Oporretarako leku bat.

Itsasondok txirrindulari bikainak eman ditu. Zein duzu gustukoena?

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Bakoitzak berea du: Jokin Mujika lehena izan zen, ondoren Aitor Garmendia heldu zen, Zugaitz Ayuso eta Mikel Gaztañaga koadrilakoak ditut...

Amets bat.

Pirinioak. Mendian ibiltzea ere oso gustuko dut.

Liburu bat. Ez naiz irakurri zalea: aldizkariak bakarrik irakurtzen ditut.

Musika talde bat. Berri Txarrak.

Abesti bat. Abesti bakar bat aukeratzea oso zaila da. Alaba jaio zenekoa: 2009ko urriak 11. Osasuna edukitzea.

Janari bat. Haragia.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Sagardoa.

Txirrindularitza.

Jaso duzun oparirik bereziena. Ez dakit.

«Ez dakit zer egingo nukeen alkate banintz, ez baitut politikarako balio»

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorroto duzuna. Gezurra.

Goierriko txoko bat. Aralar aldea.

Herriko alkate bazina... Ez dakit zer egingo nukeen. Ez dut politikarako balio.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Dionisio Amundarain Itzultzailea

Berradiskidetu ala herritartu adira hitz potolo asko, euskaraz eta erdaraz, aztertu beharko liratekeenak. Adibidez, zer esan nahi dugu berradiskidetu behar dugula esatean? Eta gaztelaniaz reconciliar esaten dutenean? Nago, berez zer esan nahi duten jakin gabe edo kontuan hartu gabe erabiltzen ditugula termino asko. Biktima batek eta haren familiartekoren baten borreroak berradiskidetu egin behar omen dute. Baina berriro adiskidetu behar izateko, izan al dira inoiz adiskide? Hain zuzen, nik ulertzen dudan moduan, berradiskidetuk berriro adiskidetzea esan nahi du. Badirudi, ETAko bati beste inori eskatzen ez zaiona eskatu nahi diotela. Niri inork ez dit eskatuko, uste dut, nire euskalduntasunaren kontra dagoen baten adiskide izatea. Ala bai? Kristaua naizelako, halakoaren adiskide behar ote dut izan ezinbestean? Hori eskatzea, adiskide izatea eta kristau izatea faltsutzea da. Gainera, ETAkoen eta biktimen arazoaz ari garela, maila zibilean ari gara, eta ez maila erlijiosoan. Adiskidea, niretzat, naturaz edo kreazioaz kidea izateaz gain, beste zerbait da. Adiskidea, niretzat, Kristoren salbazioaren harian kide izateaz gain, beste zerbait da. Adiskidetasuna, agian, Aristotelesek esan zuena da: «adiskidetasuna, bi gorputzetan bizi den arima da; adiskidetasuna, bi arimetan bizi den bihotza da».

B

Edota XIX. mendeko poeta batek esana: «adiskidea, ozenki pentsatzeko modua ematen dizun pertsona da». Bestetik, duela gutxi Bilboko, Gasteizko eta Gipuzkoako gotzainek argitaratu duten izkribua dago. Bibliako puntu asko kontatzen sekulako erakustaldia egin ondoren, betiko lelora etorri dira: «Indarkeria guztien behin betiko amaiera emanez ETAk egin duen iragarpena pozik eta itxaropenez hartua izan da gure aldetik eta gizartearen aldetik, baina bera behin betirako desagertu dadin desiatzen eta eskatzen jarraitzen dugu». Alde batetik, Elizaz duten ikuspegi faltsua nabari da: «gure aldetik eta gizartearen aldetik»; nonbait, gotzainak ez dira gizarteko kide, baizik gizartearen gainetik leudeke; Vatikano II.a kontzilioak agertu duenaren kontra argi eta garbi; hartan izan ere, Lumen Gentium konstituzioan, herria aipatzen da lehenik (2. kap.) eta hierarkia gero (3. kap.). Bestetik, «indarkeria guztien behin betiko amaiera emanez ETAk…» diote; beraz, ETAk bukatu du gure arteko indarkeria guztia? Benetan txundigarria! ETAren adierazpenarekin bukatu al da Espainiako eta Frantziako gobernuen indarkeria? Izugarria gure gotzain hauen zozokeria eta txolinkeria! Gogora dakarkit horrek beste pasadizo bat. Duela gutxi arte, Ostiral Santuko otoitz batean, Orixek dakarren itzulpenean, hau errepikatzen zen gure elizetan, urtea joan urtea etorri: «Egigun otoitz judu gor-

«Garaia da, exortzismo guztiak alde batera utzi, eta giza liberazioan pentsatzen zintzo hasteko»

bizien alde ere...». Lehenik eta behin, «judu gorbizi» hori, latineko «pro perfidis judaeis»en aldean, eufemismo samarra dela uste dut. Gaur, zorionez, gure eliz hizkuntzatik uxatua da esapide gezurti hori. Esapide horren arabera, juduak izango ziren Nazareteko Jesus heriotzara galdu zutenak. Gaur bestela hartzen da krimen hura: erromatar inperioa izan zen hilketaren erantzule nagusia; erromatar inperioa eta hark morroi eta kide zituen judu agintariak, eta ez judu-herria. Uste dut, beste horrenbeste esan beharko litzatekeela gurean. Beste guztien gainetik, espainiar eta frantziar inperioak dira gure arteko indarkeria guztien erantzule nagusi. Badirudi, gure gotzain hauek, besteak beste, oraindik ere badiren exortzisten munduan bizi direla. Beren indar guztiak gaitz guztien erantzule litzatekeen deabru pertsonal baten kontra jarri nahi lituzkete, ETA litzatekeelarik demonio pertsonal horren akolito. Uste dut, garaia dela, exortzismo guztiak alde batera utzi, eta giza liberazioan pentsatzen zintzo edo bulartsu hasteko. ETAtik libra gaitzazu ez, baizik gaitzetik, zapalkuntzatik, gezur sozialetik, injustiziatik, ideologia zekenetatik libra gaitzazu esaten hasteko. Hasierara itzuliz, ETAkoei biktimekin berradiskidetu daitezen eskatzeak ez du, ez buru eta ez hanka. Hau da behar dena: ETAkoei eta guztiei herritartu daitezen eskatzea. Hiritar edo horrelako kontzeptu artifizial eta hutsalak baztertu, eta herritartasuna bilatzea. Gure kasuan, euskal herritartasuna. Beste lur-eremu batzuetako herritartasuna mespretxatzen ez duena, baina bertakoa sendotuz. Horiek horrela, atrebentzia handiz bada ere, nire gonbita, ETAkoei adina biktimei, orobat Euskal Herrian bizi nahi duten guztiei, euskal herritartzeko premia handiz eta ahalegin osoz.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Olinpoan aspertuta bizi ziren jainkoak lurtar hilkorrei erronka berriak jartzen dibertitzen ziren garaian, ba omen zen muino baten gainean eraikitako herrixka bat . Behin, herrixka hartako biztanleen borondate ona proban jarri nahian, harri multzo erraldoi bat jarri zuten jainkoek herrixkatik ateratzeko zegoen bide bakarraren erdi-erdian. Herritarrak, herrixkatik ezin zirela irten konturatu zirenean, jainkoak madarikatu zituzten, baina harri pila hura mugitzen saiatu ere egin gabe, biratu eta etxera itzuli ziren. Asto gainean alboko herrira bidean zihoan nekazaria izan zen harri multzo haren aurrean jainkoak madarikatu gabe pentsakor geratu zen bakarra. Astotik jaitsi, eta harriak kentzeari ekin zion. Halaxe aritu zen urteetan, harriak kendu eta kendu, harik eta harriak mugitzeko gauza izan ez zen arte. Tarteka gerturatu izan zitzaion herritarren bat edo beste laguntzera, baina harri pilak erraldoia izaten jarraitzen zuen… Gaiz aldatuz, azken boladan puri-purian dabilen gaia da zabor bilketarena gure artean. Legazpin, laster jarriko da martxan atez

atekoa. Desinformazio asko zabaldu da bilketa sistema honen inguruan, eta herritar denak ez daude pozik. Ni (eta beste asko), bai. Hondakinen arazoari irtenbide jasangarria eman nahi bazaio, herritarren borondate ona baino zerbait gehiago beharko dela konbentzituta nago. Eta zu Gorka, zer moduz Zumarragan? Erabiltzen al duzu bosgarren edukiontzia? Ala oraindik ere dena berdera botatzen jarraitzen dutenetakoa zara?

Nerea Elustondo

bat eta

Aizu, errespetu pixka bat, mesedez. Nola “oraindik ere”? Jakin ezazu ni ez naizela zabor guztia edukiontzi berdera botatzen dutenetakoa. Bueno, tarteka botoi-pila bat edo beste bota izan dut, baina ezer askorik ez (kar, kar). Bosgarren edukiontzia? Bai, noski, atarian orritxoa jarri zuten bezain laster eman nuen izena, eta etxean dauzkat bosgarren edukiontzia irekitzeko giltza, zabor kubo marroia eta patata, arto edo ez dakit zerez egindako zabor-poltsa biodegradagarriak. Beharbada nahikoa ez, baina bada zerbait. Ipuin polita kontatu didazu, baina Olinpoaren erreferentziak urrun xamarrekoak zaizkit tamalez. Horrelakoetan beti kontatzen dudan istorioa etorri zait berriz ere burura, nire izeba bati jazotakoa (based on a true story). Mutil koxkor batek goxoki poltsa hutsa lurrera nola botatzen duen ikusi eta nire izebak, lurretik poltsa jaso eta errieta egiteko modu zeharkakoa hautatuz “aizu, mutiko, poltsa hau erori zaizu”. Mutikoak, ez bat ez bi: “ez , lasai, ez zait erori, bota egin dut”. Harrapazan!

Saretik Bertsomovieda Beasanigo Arrano elkarteak antolatu duen Bertsomovieda lehiaketan aste honetan ireki dute bideoak bozkatzeko epea. 20 lan aurkeztu dituzte guztira, eta Goierrin egindako hainbat lan daude horien artean. Apirilaren 15era arte egongo da bozka emateko aukera. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina lani eman diezaioke bozka, baina ezingo du lan bakoitza behin baino gehiagotan bozkatu.

Bertsomovieda.com

Asteko irudia

Greba orokorra

bat Gorka Azkarate

Atez-atekoa? Emango diguzue esperientziaren berri. Neroni eszeptiko xamarra naiz, egia esan behar badizut, zaborraren kontu honetan; are gehiago, kristo guztia birziklapen tasak, zaborra kudeatzeko sistema ezberdinak, balizko errauste plantak isuriko lituzkeen gas kutsakorren izen xelebreak aipatzen ari den honetan. Euskal Herriko ohiko alderdikeriak erabat kirastu duen gaia dela ez dut aipatu, baina horrek ez dauka garrantziarik, ezta Nerea?

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Laureano Telleria Segurako prozesioaren antolatzailea

«Antolatzen laguntzeko jendea badago, baina ez buru izan nahi duenik» Iñaki Gurrutxaga Segura Aurten 30 urte beteko dira Laureano Telleria (Segura, 1935) eta haren jirako hainbat lagun Segurako Aste Santuko prozesioa antolatzen hasi zirenetik. Gaur, Ostiral Santuko aurreko ostirala, eta azkeneko hiru hamarkadetan bezalaxe, elizan elkartuko dira prozesioan ateratzen dituzten santuak garbitu, txukundu, jantzi eta datorren asterako dena pronto uzteko. Prestaketa horien nondik norakoak eta beste hamaika kontu azaldu ditu Telleriak, orain astebete Segurako sakristian egindako elkarrizketan.

Gaur elizan elkartuko zarete prozesioan ateratzen diren santu guztiak pronto uzteko. Hala ere, aurreko lanak ere egin beharko dituzue, ezta? Prozesioa bukatu eta berehala lan asko izaten da trasteak jasotzen, eta orduan, inbentario moduko bat egiten dugu orri batean: zer dagoen, zer ez, zer dagoen puskatuta, zer aldatu beharrean... Bi mila piezatik gora dira mugitu beharrekoak; arropak direla, eskularruak, kandelak... Horiek jasota daudela, abenduan konponketekin hasten gara. Egia esan, konpondu beharreko lan asko artelana da, eskulana, eta denbora asko behar izaten da.

Eta zenbat jende elkartzen zarete? Nola egiten duzue lan banaketa? Jende asko, nahiz emakumezko nahiz gizonezko. Hogeita hamar lagunetik gora izango gara! Gizonezkook egiten ditugu lanik zakarrenak-edo: irudiak jaitsi, andak jaitsi, pisudun lanak... 08:30ean hasten gara gu. Gero, 09:30ak aldera, emakumezkoak etortzen dira irudiak janztera. Arropa denak txukun-txukun jasota edukitzen dituzte. Irudi horiek aste eguneko arropekin egoten dira elizan, eta prozesiorako arropak janzten dizkiete. Ondorenean, haiek bukatzen dutenean, gizonezkoak hasiko gara berriz: andan jarri, lotu eta dena prest utzi.

Jaietako arropak janzten dizkiezuela, alegia. Horrela hots egiteko ohitura omen duzue. Hala da, bai! Emakumeena oso lantegi berezia izaten da. Dena plantxatuta edukitzen dute, eta egunean bertan ere plantxatzen dituzte. Hariekin eta orratzekin-eta, hor ibiltzen dira.

Arropa bera ere berezia izaten da, kalitate handikoa. Belusezkoak izaten dira. Arropa horietako batzuk orain hamarhamabost urte berritu genituen, eta ahal den material oneneko oihalak erosten saiatu izan gara, beti ere, dirua ailega-

tzen zen moduan. Arropen diseinua, berriz, aurrekoen berbera izaten da. Bartzelonatik ekarri genituen behin oihalak, eta Alemaniatik ere bai beste behin. Bolada batean Euskal Gobernuak asko lagundu zigun, eta orduan berrikuntza ona egin genuen.

Zenbat dirutaz ari gara ba? Milioiak, baina milioak pezetatan! Inauteri itxura hartzen ari zen prozesioa orduan: traje bat

«Bi mila piezatik gora dira mugitu beharrekoak; arropak, kandelak, eskularruak...» «Prozesioak lan asko dauka antolatzen, baina herriak asko laguntzen du» «Gazteei-eta elizak irrist egiten die, baina prozesioan denak hemen izaten dira»

puskatuta, bestea nola edo hala lotuta, bestea sokekin... Ez baitzegoen! Hau herri txikia da, eta diru eske ez dago hasterik.

Dirurik ez, baina herriak lagundu lagunduko du, azken unean baldin bada ere. Segurako prozesioak lan asko dauka antolatzen, baina herriak asko laguntzen du. Hori horrela da. Santu Eramalearena, esaterako, lan zakarra da. Lan gehientsuenak borondatearekin egin daitezke, baina santua eramateko borondatea eta indarra behar dira, eta horretarako gaztea behar da.

Eta ba al dago? Gazteei-eta elizak irrist egiten die, baina prozesioan denak hemen izaten dira. Ni ere harritu egiten naiz. Santu eramale aritzen direnetatik %95-edo, hiletetan-eta bakarrik etortzen dira elizara, baina Aste Santuan txintxo azaltzen dira.

Irudiak-eta elizan uzten dituzue, baina paso bizidunak-eta bestela prestatzen dituzue. Burdinazko mahai batzuk dauzkagu, eta zapiekin ondo estalita utziko ditugu irudiak, elizaren bueltan. Paso bizidunak, berriz, udaletxean janzten ditugu.

Lehen etxeetan jasotzen omen ziren santuen arropak. Noiz galdu zen ohitura hori?


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Egitaraua Erramu igandea. Meza eta erramu bedeinkatzea Sorkundetarren komentuan, 11:00etan. Ostegun Santua. Azken Afariko meza 17:00etan, eta prozesioaren irteera, 18:15ean. Ostiral Santua. Gurutze Bidea Santa Engrazitik Sorkundetarren komentura (08:00); Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna (16:30) eta prozesioaren irteera (18:15). Larunbat Santua. Pazko Gaua eta Meza Santua Sorkundetarren komentuan (21:30). Pazko Igandea. Meza Sorkundetarren komentuan (11:00).

Gu hasi ginenean. Batzuk komentuan egoten ziren, eta beste batzuk apaizari-eta laguntzen zioten emakumeen etxeetan. Orain urte batzuk lokal bat txukundu genuen sakristia gainean, eta traje guztiak han edukitzen ditugu, izen eta guzti.

Zuek denak ere adinean aurrera zoazte. Segidarik ba al dago? Hor ikusten dut nik arazoa! Jendeak izugarri laguntzen du, eta eskerrak horri. Hemen dagoen lanarekin, eta jendea ezezkoan jarriko balitz... Eta pena da. Orain 300 urteko agiriak dauzkagu, aintzinatik datorren prozesioa dela diotenak: ÂŤ... esta procesion que viene de tiempo immemorial...Âť

Eta zuek eutsi egin nahi? Horixe ba. Izugarrizko arazoa daukagu momentu honetan. Ez dakit udaletxeari edo zeini esan beharko diogun, laguntzeko jendea badago, baina buru izan nahi duenik ez dugu bilatzen. Hiru lau lagun gabiltza orain, eta denak 70 urtetik gorakoak. Hamaika saiakera egin dugu, baina ezin. Guk esaten diegu sekretu den-denak erakutsiko dizkiegula.

Sekretu asko al dago ba?

GOTZON ARANBURU

Ikusten ez den lan asko dago: janzteko erak, nora eraman, nora ekarri... Horiek dira esaten ditudan sekretuak edo lanak.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Erleak lanean Erlezain Eguna ospatuko dute igandean Zegaman, eta erlearen inguruko hainbat jakintza ikasteko aukera egongo da; bertara joan ezin duenak Urretxuko Aikur museoan ere badu erleen munduak ezkutuan dituenak ezagutzeko aukera. Asier Zaldua Urretxu Erleek loreak behar dituzte eztia sortzeko eta, beraz, neguan egonean egoten dira. Gordeta duten eztia jaten dute, eta apenas irteten dira. «Neguan, eguraldi ona egiten duenean bakarrik irteten dira, baina lorerik ez dagoenez, ezin dute lanik egin». Hala jakinarazi du Urretxuko Aikur museoko Josune Epeldek. Aikurren, erlearen inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen dute, erleen ziztada mingarriak burutik kendu, eta erlea zein animalia langilea den ikasita amaitzen dute bisita

Aikurrera joaten direnek. Epelderen arabera, «erleen antolaketak bisitariak txunditzen ditu». Erlezainen ezkutuko lana ere ezagutu daiteke Santa Barbara bidean dagoen museo honetan. Eguzkia berotzen hasi eta loreak irtetearekin bat hasten da denboraldia erleentzat eta erlezainentzat. Epeldek azaldu duenez, «martxoko lehen asteetan lan asko egin dute erleek. Erlauntzak eztiz beteta dituzte eta polen pila bat ekarri dute». Otsaila oso hotza izan da eta, loraldia atzeratu egin da. Saha-

tsa ohi baino beranduago loratu da, eta txikori lorea loratzen ari da dagoeneko. Gustura hartu dute, beraz, erleek martxoko beroa. «Otsaila horren hotza izanda, behar zuten. Jana eskasten ariko zitzaien». Izan ere, erleek eztia behar dute bizirauteko. Hori dute elikagai eta jana ziurtatzearekin batera erregina arrautzak ipintzen hasiko da. «Hemendik aurrera jan asko behar dute ume horiek guztiak elikatzeko. Garai honetan erreginak egunean 2.000 eta 3.000 arrautza inguru jar ditzake, eta maiatza alde-

ra 70.000 erle egon daitezke erlauntza batean». Iraila bukaera bitartean egingo dute eztia, eurek jateko, kumeei jaten emateko eta neguarako gordetzeko.

Polinizazioa Erlezainek behar baino ezti gehiago egitera bultzatuko dituzte, ordea, bizi diren erlauntzan gainean kaxak jarriz. Baina eztia ez da erleek sortzen duten produktu bakarra. Gizakiarentzat horren osasuntsua den propolia ere egiten dute. Erlauntzak desinfektatzeko era-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

biltzen dute erleek propolioa, baina horiek ez dira intsektu hauen ekarpen bakarra. Garrantzitsuena ere ez, sikiera. Izan ere, nektarra eta polena biltzen duten bitartean, naturarentzat behar-beharrezkoa den polinizazioa egiten dute. «Polena lore batetik bestera pasatzea funtsezkoa da, loreak ernaltzeko. Nahi gabe egiten dute: ileak polenaz zikintzen zaizkie eta lore batetik bestera pasatzen dute». Lan hori beste intsektu batzuek ere egiten dute, baina erleek beste inork ez bezala egiten dute: bidaia bakoitzean lore mota bakarretik hartzen dituzte polena eta nektarra. «Irteerako 1.000 eta 1.500 lore bisitatzen dituzte, espezie berekoak. Etxera heltzean, paparoa eta hankak hustu eta berriro irteten dira. Hurrengo bidaian beste lore mota bat aukera dezakete. Jana gertu badute, kilometro bateko erradioan ibiltzen dira, eta bestela, hiru kilometro urrundu daitezke». Hala, erlategiak jana dagoen tokian presta-

tzen dituzte erlezainek, «bestela, gehiago nekatzen dira, gehiago jan beharra dute, istripuak izateko aukera handiagoa dute, denbora gehiago galtzen dute...».

Urretxuko Aikur museoko argazkiak: ezkerrean kanpoko erlauntzak eta eskuinean erleak. GOTZON ARANBURU/ASIER ZALDUA

Liztorra eta barroa Bidai horietan, ordea, «etsaiei» ere egin behar izaten die aurre erleek. Tartean, gizakiari eta azkenaldian horren ezaguna egin den Asiako liztorrari. Epeldek azken hau dagoeneko Euskal Herri osoan zabaldu dela uste du; baita, arazoa ez dela aditzera eman den bezain larria: «Arazo askoz ere serioagoak ditugu: barroa bera, adibidez». Epelderen arabera, «liztorra bere burua elikatzeko sartzen da erlauntzetara, ez txikizioa egitera, eta hala, erlauntza bakarra dagoen tokian habia egiten badu, seguru aski nabarituko da. Baina, berarekin bizitzen ohitu beharko dugu». Etorri da eta zaila izango da kontrolatzea, «hemengo erleak ez baitu ezagutzen eta oraindik ez daki bere burua babesten».

«Sasoi honetan erreginak egunean 2.000 eta 3.000 arrautza jar ditzake» «Asiako liztorra baino arazo serioagoak ditugu: barroa izeneko akaroa, adibidez» Josune Epelde Erlezaina

Epeldek azaldu duenez, barroa «akaro bat da eta jada tratamenduetara ohitu da». Asiatik datorren akaroa da eta hango erleak garbitzen ikasi zuen, baina «hemengoak ikasiko al du?». Ingurua nahiko kutsatuta dago pestizidekin Aikurreko arduradunaren ustez, eta «erlea hortxe dabil... Guk kontrolatu ezin ditugun gauza asko daude eta jendea kezkatuta dago. Erlea ez da erraz ohituko halako toki kutsatu batean bizitzera. Bizimodua aldatzen ez badugu, zer gertatzen den ikusi egin behar». Baikorrak izateko arrazoiak ere badaudela dio, ordea: «Egungo erlauntzekin transumantzia egitea garai batean baino errazagoa da, autoan eraman baititzakegu mendira. Erleak ere mugitu egiten dira: udaberrian bailarako loraldiak aprobetxatzen ditugu eta udan mendira eramaten ditugu. Han beste loraldi batzuk dituzte: txilarra, haritza, artea... Hauekin egiten duten eztia ilunagoa da, fuerteagoa».


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Astean behin Klak!son taldeko musikariak Antzuolan elkartzen dira, eta bertako musika lokaletan egiten dituzte entseguak. HITZA

Klak!son: sailkatu ezin daitekeen musika librea Miriam Luki Urretxu Klak!son taldea Urretxuko, Zumarragako eta Antzuolako musikariek osatzen dute. Talde bat baino, proiektua dela diote, aho batez, Mikel Arriaran bateriajotzaile zumarragarrak eta Aritz Ormazabal baxu-jotzaile urretxuarrak. Taldean sartutako azken musikariak dira. Izan ere, Klak!son-en ibilbidea luzea da jada, eta hainbat musikari igaro dira bere abestien partituretatik. Sortzen duten musikak ezaugarri bat badu, ezin dela sailkatu da. «Gure artean ez dago lider jakinik. Hortaz, erabaki guztiak denon artean hartzen ditugu», dio Ormazabalek. Horrek, sormenaren alde eta kontra egiten

duela gehitu du Arriaranek, «malguagoa eta irekiagoa da gure musika. Baina, poliki lan egiten dugu, ezinbestean». Estilo zehatzik ez daukate. Entzutean ondo sartzen den musika sortu nahi dute. «Berria eta originala izatea baino, berezkoa eta gurea izatea nahi dugu», azaldu du bateria-jotzaileak. Taldeko kide bakoitzaren gustu musikalak oso bestelakoak dira. Heavy zale bati rock zalea gehitzen zaio; aurrekoei post-punk-a gustuko duena. Blues-a eta funky-a gogoko dituenarekin osatzen da Klak!son taldea. Iaz, urte amaieran, lehenengo diskoa plazaratu zuten, Zai

at Devo city izenekoa. Hiru urteko ibilbidearen emaitza da, beraiek ekoitzitako artisautza lana. Musikari gazteek euren lanak merkaturatzeko dituzten aukerei buruz galdetuta, «aukerak, egon badaude. Musika talde gutxik dute merkatu handirako sarrera txartela. Baina, baliabide digitalek aukera berriak sortu dituzte», dio Ormazabalek.

‘Klak’ doinua Astero Antzuolan (Gipuzkoa) egiten dituzte entseguak. Hango lokalean grabatu zuten, ia bere osotasunean, Zai at Devo city. Jon Pinillos zumarragarraren letrak kantatzen ditu Mikel Bargiela abeslari antzuolarrak.

Asier Alkorta gitarra jotzailea eta Jon Gurutz Biteri piano jotzailea osatzen dute Klak!son. Abestien egilea izateaz gain, Pinillos produkzio lanetan ere aritzen da. Diskoaren ekoizpena norberak egin badezake ere, banaketarekin arazo gehiago daudela dio Ormazabalek. «Honetan ere, bide berriak bilatu behar dira». Mila ale atera dituzte. Urretxuko eta Zumarragako hainbat tabernatan salgai dago, 5 euroan. Apirilaren 13an Abadiñon (Bizkiaia) joko dute. Taldearen izena ez dago autoen turutarekin lotuta. Klak onomatopeiaren doinutik dator, «iratzarri zaitzakeena, mugiarazi», argitu du Arriaranek.


GOIBERRI 11

GOIERRITARRAK MUNDUAN MUNDUTARRAK GOIERRIN

Buenos Aires

Argentina Herritar izena: argentinar. Eremua: 2.766.890 km2. Hiriburua: Buenos Aires. Biztanleak: 40,6 milioi. Dirua: Pesoa. Hizkuntza: gaztelania (ofiziala), kitxua, guaraniera, aimara, maputxe, tobera, ona, txiriguanoera, pueltxe, tehueltxe, vilela... Argentinako hiriburua, Buenos Aires. GORKA BERASATEGI

Gorka Berasategi Ordiziarra Argentinan

«Euskal Herriko hedabideetan zabaltzeko gai berrien bila nabil beti» Loinaz Agirre Ordizia Euskal Herritik kanpo denboraldi batez bizitzeko gogoa zuen Gorka Berasategik (Ordizia, 1984). Beste herrialde batean nola bizi diren ezagutu eta herrialde ezezagun batean bere kabuz zenbateraino moldatzeko gai zen probatu nahi zuen. Argentina aukeratu zuen abentura horretarako. 2008tik bertan bizi da ordiziarra. Kazetaria da lanbidez.

interesgarri iruditzen zaizkidan gaien atzetik. Buenos Aireseko gida bat ere idatzi dut Astero argitaletxearentzako. Laster argitaratuko da. Horrez gain, Euskaltzaleak diasporako elkartean euskara eta gaurkotasun tailerra ematen aritu naiz.

Nola egiten duzu kazetari lana?

Zertan zabiltza Argentinan? Argentinarrekin hartuemanean, haien bizimodua eta kultura ezagutzen. Baita lanean ere. Hainbat hedabide euskaldunekin kolaboratu izan dut: Euskadi Irratiarekin, Argiarekin, Berriarekin, Gara egunkariko Gaur8 gehigarriarekin... Euskal Herriko hedabideetan zabaltzeko gai berrien bila nabil beti,

«Matea eta Buenos Aireseko kultur agenda eramango nituzke Goierrira» Gorka Berasategi Kazetaria

Argentinako eta Hego Amerikako gertakizunak jarraitzen ditut eta arreta ematen didaten gaietan sakontzen dut. Zorionez, Argentinan, hitz egiteko

Babeslea

prestutasun handia du jendeak. Testua prestatu ondoren, Euskal Herrira bidaltzea da hurrengo pausoa.

Ekonomia krisian murgilduta gaude hemen. Zer moduzko egoera bizi dute Argentinan? Argentinan ekonomia hazkunde handia izan dute azken urteotan. 2001eko krisiarekin alderatuta egoera asko hobetu dela dio jendeak eta lana egon badago. Dena den, lan baldintzak kaxkarrak dira orokorrean, eta bizi baldintza duinetatik baztertuta jarraitzen du jende konpuru handi batek. Buenos Airesen begi bistakoa da hori.

Argentinatik zer ekarriko zenuke Goierrira? Matea eta Buenos Aireseko kultur agenda.

Eta Goierritik zer eramango zenuke Argentinara? Txindoki.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Duela 35 urteko Ordizia errugbi taldea da argazkikoa, Derion, 2. mailara igotzeko faseko partida jokatu zutenekoa. GOIBERRI

Ordiziako errugbilariak

Loinaz Agirre Ordizia Derion (Bizkaia), 1977-1978 denboraldian ateratako argazkia da. Bertan, 2. mailara igotzeko faseko partida jokatu zuten ordiziarrek Gernika taldearen aurka. 12-9 irabazi zuten goierritarrek. Ordiziako taldekideak ageri

dira argazkian. Zutik daudenak, ezkerretik eskuinera, Garmendia, De Castro, Osinalde, Ardanaz, Arizmendi I, Mujika, Aiestaran eta Castejon dira. Pikotxean ageri direnak, berriz, Latasa, Korta I, Larra単aga, Otegi, Arzizmendi II, Korta II eta Garmendia.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Legazpi

Irteera

Aizaleku

Helmuga

Atagoiti-Aztiria

Aztiriko herrigunea, atzean Aizkorriko mendizerra elurtuta duela, Gainzabal muinotik. AIMAR MAIZ

Aizaleku babesle Atagoiti lepotik Aztiriarako bideak bi artzaintza leku batzen ditu, baso artean eta Aizalekuren magalean. Aimar Maiz Gabiria Txirrinduzaleentzat eta urtean behingo rallyarentzat gogoko mendate bihurtu den Atagoitiko lepoa Gabiriaren eta Legazpiren mugan dago. Artzaintza lekua da, eskola zaharreko Urbiako azken artzainetatik biren sehaska: Atagoiti eta Irazola. Aizaleku mendiaren (811m) magaletik, baso pistaz, Aztiria auzunera joango gara; Aizkorri atariko gainera. Artaldeen ne-

guko bazkaleku da Aztiria (605m), eta etxe ardien tradizioak irauten du oraindik ere. Atagoiti baserriaren ertzetik (513m) bidezidorrean gora abiatuko gara, zelai buruko baso-bidera segituan iristeko. Ezkerrera dagoen bidegurutzean eskuineko bide-adarrari helduko diogu. Pista nagusia da, eta hari jarraitu behar zaio aurrerago dauden beste bi gurutzeetan ere, harik eta Aztiriko

baserrietara iritsi arte. Marka zuri-gorriekin seinalatuta dago. Aizalekuren bizkar ia osoa pinudiek hartua daukate gaur egun, tarteka pagadi zaharren bat ikusiko badugu ere. Bidean aurrera, Usardi aldean —argindar linea igaro eta aurreraxeago— zabalune politak irekitzen dira. Gabiriako Madariaga bizkarra lehenik, atzean IzazpiKizkitza mendilerroa, eta hondoan Ernio begizta litezke. Bi bihurgune itxi gaindituko ditugu bidean. Bigarrenean — trenbide-egurrez egindako eserleku bat dago—, gorantz Aizaleku tontorrerainoko pista hasen da. Aurrera, berriz, Arala-

Luzera: 3,3 kilometro Denbora: 60 min. Altuera max: 614 metro Desnibela: 101 metro Zailtasuna: Erraza

rren ikuspegia azalduko da parez pare, Txindoki tentea buru eta Goierriko bailarak oinetan.

Gaintzabal, bista gozatuz Metro gutxi batzuk eginda, Aztiriko jatorrizko herrigunera iritsiko gara. Baztarretxe etxea igaro, eta Etxeaundi, Etxetxo Goikoa, Etxetxo Behekoa eta Garakoetxek osatzen dute multzoa, txalet berriagoekin. Jada asfaltozko bidean, Zerain-Legazpi errepidera irten aurretik, merezi du Gaintzabal muinora (614m) joatea, ezkerrera geratzen den pistan. Aizkorriren eta Aralarren begiraleku paregabea da. Santa Marina ermita, elkartea eta bi jatetxe zain aurkituko ditu ibiltariak pauso batera, pagopeko plazaren bueltan.


14 GOIBERRI

AHOLKUA

2011ko errenta zergaren ezaugarriak itortu beharreko errentak hauek dira: zergadunak urte naturalean lortutako etekin eta irabazi guztiak aitortu behar ditu; lanaren etekinak (soldatak, pentsioak...) kapital higigarriaren etekinak (kontuen interesak, letrak, dibidenduak...); Ondasun higiezienen (etxebizitza, lokal, etb) alokairutik lortutako etekinak; jarduera ekono-

A

tik jasotakoak 55 urte baino gehiago eta jan edo jarduerengatik 600 €tik gorako diru sarrerarik ez denean, lehenengo urtean izan ezik. Salbuetsiak daude baita zahartasun eta elbarritasun aseguruak hauen jatorria elbarritasuna denean. Gizarte Segurantzako eta prestazio publikoak: prestazio familiarrak eta zurtztasun prestazioak. Langabezi prestazioa: ordainketa bakarrean egiten denean.

Kontuan hartzeko datak

Zuzenki aholkularitza mikoen etekinak (enpresaburuak eta profesionalak); ondare irabazi eta galerak (pisuen salmentak, akzioena...), eta errenta egozpenak (nazioarteko zerga gardentasuna).

Desgaitasunagatik jasotako prestazioak: ezintasun iraunkorragatik edo baliazintasun handiagatik jasotakoak. Baita ere ezintasun iraunkor osoaga-

- Autolikidazio proposamenak onartzea: 2012/04/11tik 2012/05/04ra. - Errenta mekanizatuko hitzordua eskatzea: 2012/04/16tik 2012/06/08ra. - Aitorpenak aurkezteko epea: 2012/04/17tik 2012/06/24era.

Ezintasunagatik: Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, desgaitua denean, edo 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaitua zergadunarekin bizi eta aurreko ahaide edo asimilatuen zerrendan sartuta ez dagoenean: Adineko pertsonak mendekoak izateagatik: Zergaduna, aurreko edo ondorengo ahaidea, ezkontidea, izatezko bikole-laguna (2/2003 Legearen, maiatzaren 7koaren, arabera eratua) edo zeharkako ahaidea, laugarren mailaraino, hau barne, mendeko pertsona denean eta 60 urte baino gehiago dituenean. Baita ere, mendeko pertsonak 65 urte edo gehiago dituenean eta zergadunarekin bizi izanik aurreko ahaideen zerrendan sartuta ez dagoenean: Adinagatik: 65 urtetik gorakoentzat: 319€ ; 75 urtetik gorakoentzat: 584€. desgaituaren ondare babestua

Pertsona desgaituen ondarea babesteari buruzko 41/2003 Legean araututako ondare babestuari egindako ekarpenek %30eko kenkaria dute. 3.000€-koa da urteko muga. Ohiko etxebizitza errentan hartzeagatik Orokorra % 20 - Muga: 1.600€; 35 urte baino gutxiagoko eta familia ugariak % 25 - Muga: 2.000€. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik Orokorra: inbertsioaren % 18; finantzazioaren % 18 (interesak). 35 urtetik beherakoak: Inbertsioaren % 23; finantzazioaren % 23 (interesak). Familia ugariaren titularra Inbertsioaren % 23; finantzazioaren % 23 (interesak). Etxebizitza-kontua Epea: 6 urte (2008, 2009, 2010 eta 2011an bukatzen direnak 2 urte gehiago izango dituzte eta 2012koak urtebete gehiago). Saldoa mugitzeko aukera dago, baina abenduaren 31 aurretik berriro

sartu behar da. Zergaduna ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitzeko epea amaitu aurretik hiltzen bada, ez da kenkaria galtzen. Dohaintzak eta lehentasunezko jarduerak Mezenasgoaren (GKEentzako dohaintzak...) eta lehentasunezko jardueren aldeko dohaintzak: %30; zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten zergadunek jarduerei emandako kopuruak: %18. mugak Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik: Urteko kenkaria 2.160€koa da gehienez. Familia ugarien kasuan edo zergadunak 35 urtetik baino gutxiago dituenean, 2.760€-koa da muga. Batera aitortzen denean muga hori ez da bikoizten. Dohaintzengatik eta lehentasunezko jarduerengatik: Dohaintzengatik aplikatzen den kenkariaren oinarriak ezin du gainditu zergaren oinarri likidagarriaren %30a. Kuotengatik Sindikatuen kuotengatik eta alderdi politikoen aldeko kuota eta ekarpenengatik: %30-a.

Errenta salbuetsiak

Kenkariak Orokorra Zergadunek 1.327€-ko kenkaria izango dute urtean. Autolikidazio bakoitzeko egingo da kenkari hau. Jarduera ekonomikoa sustatzeko 400€, 15.000€ baino oinarri ezargarria txikiagoa dutenentzat. Langabetuen eta pentsiodunen konpentsazioa Zergadunek kontzeptu horiengatik jasotako %1eko kenkaria izango dute, Oinarri Ezargarria 20.000€-takoa edo gutxiagoa bada. Autolikidazio bakoitzeko praktikatuko da kenkari hau. familiar eta pertsonala Ahaideengatik: lehenengoa 558€; bigarrena 691€; hirugarrena 1.168€; laugarrena 1.380€; bosgarrena eta hurrengoak 1.804€. Adinagatiko gehikuntza: 6 urtetik beherakoa, 319€. Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik: %15 Aurreko ahaideengatik: 266€ zergadunarekin bizi denean edo honek ahaidea bertan bizi dadin modu jarraituan egoitza bati diru kopuruak ordaintzen dizkionean.


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Iparra-Hegoa ekimenaren azken txanpa asteburuan

Apirileko lehenengo igandearekin batera ospatzen dute zegamarrek Erlezain eguna. Aurten XIV. edizioa ospatuko dute. Goizean 10:30ean hasiko da festa, kiroldegian. Euskal Herriko gozogile onenen produktuen erakusketa eta Gipuzkoako XIV. Ezti lehiaketa, kandela tailerra, ezti dastatze gidatua, durrunba, erlezainei omenaldia (Juan Galdeano hernaniarra), Aitxuri herri eskolako haurrei zuzendutako marrazki lehiaketako eta ezti lehiaketako sari banaketak, gozoak dohainik dastatzeko aukera eta herri bazkaria izango dira goizean zehar. Arratsaldean, bertso saioa egingo dute, Aitor Sarriegik, Andoni Ega単ak, Iker Zubeldiak eta Sebastian Lizasok. Bertso saioa ere kiroldegian antolatu dute, 18:30ean hasita. Etzi, hilak 1, 10:30ean hasita. Zegamako kiroldegian.

TXOMIN ARIZAGA

Erlezain Eguna ospatuko dute Zegaman

Argi Berri saria, Osinalde aurreko azkeneko saioa Manex Mantxola urretxuarra, Endika Igartzabal gabiriarra eta Amaia Iturriotz zumarragarra arituko dira bertsotan, Maindi Muruarekin, Imanol Uriarekin eta Josu Sanjurjorekin batera. Bihar, hilak 31, 20:30ean, Ordiziako Argi Berri elkartean.

GOTZON ARANBURU

UXUA BARANDIARAN

Geriziondoko ekitaldiarekin amaituko da XVII. Iparra-Hegoa. Igandean, egun osoko festa egingo dute Seguran: Euskal Herriko produktuen azoka, musikariak, dantzariak, txakolin dastatzea, gereziondoko ekitaldia, eta herri bazkaria, Kuxkuxtu txarangarekin. Etzi, hilak 1, 10:00etatik aurrera. Segurako plazako karpan.



Goiberri 9.alea