Issuu on Google+

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

8. zenbakia. 2012ko martxoaren 23a

Langileen eskubideen defentsan Martxoaren 29rako greba orokorrerako deia egin dute sindikatuek 4-5

Jon Ander Intsausti 3 Iritzia 4-5 Berriaren aldeko ziztada 8-9 Gazte Eguna Lazkaon 10 Eduardo Aparecido 11 Lazkao Txiki gogoan 12

GOI B ERRI Martxoaren 29ko grebaren aldeko kartelak Lazkaoko Zubierreka industrialdean. MIKEL ALBISU


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Jon Ander Intsausti Txirrindularia

«Nire ametsa egunen batean Flandriako Tourra irabaztea da» Asier Zaldua Mutiloa Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) ez dago batere gustura ziklo-kros denboraldian egindako lanarekin, eta errepidean maila hobea erakusteko irrikaz dago. Lasterketa garrantzitsuenetan aurrean ibili nahi du eta denboraldi amaieran profesional mailara pasatu.

Liburu bat. Harry Potter. Musika talde bat.

Gustuko txirrindularia.

Amets bat.

Andre Greipel. Jatorra eta umila dela diote.

Janari bat.

Egurra ta kitto.

Abesti bat. Kortaturen Sarri, Sarri. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. 23 urte azpikoen Espainiako ziklo-kros txapelketa irabazi nuenekoa. Flandriako Tourra irabaztea.

Gustuko lasterketa.

Oilasko errea.

Flandriako Tourra.

Edari bat.

Zaletasun bat.

Coca Cola.

Zinera joatea, pilota, lagunekin eta neskarekin egotea...

Jaso duzun oparirik bereziena.

Oporretarako leku bat. Iaz Arcachonen izan nintzen eta asko gustatu zitzaidan.

Nire amak umetan oparitu zizkidan txirrindulari betaurrekoak. Lehenengoak izan ziren, eta sekulako ilusioa egin zidan.

Gorroto duzuna.

«Gorroto ditut tropelean besteok baino gehiago balira bezala hitz egiten dutenak»

ASIER ZALDUA

Diruz laguntzen duten erakundeak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Urretxu eta Zumarragako Udalak

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Tropelean goazela, besteok baino gehiago izango balira bezala hitz egiten dutenak.

Goierriko txoko bat. Larraitz.

Herriko alkate bazina... Festak luzatuko nituzke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea: goiberri.hitza.info Posta elektronikoa:

Urbialde plaza 7, behea. 20200.

Urretxu:

goierritarra@hitza.info otamotz@otamotz.com

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea: 

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero harreta / harpidetzak:

647 319 775 – oprieto@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Iñigo Igartza Bankuko langilea

Alabarekin elkarrizketa

K

aixo aitatxoooooouuu, zertan ari zara? - Egunon Marina, egunka-

ria irakurtzen. - Aitatxoooo ta zertarako? - Ba berriak jakiteko. - Aaaaaa eta ... ez al dira atzokoak? - Ummmm... Marina? Zer nahi duzu? - Nik... zer izan nahi duzu handia egiten zarenean aitatxo? - Nik? Ummm uste dut jada handia naizela. - Eeeeez aitatxooo, andereñoak dio handitzen garenean badakigula zer nahi dugun eta gai garela garrantzitsua zer den jakiteko. Helduek badakitela denboraz gozatzen eta independienteak direla beren erabakietan. - Ummmm... eta zergatik diozu ni ez naizela? - Aitatxooo! Zergatik pasatzen dituzu bi ordu atzoko zaharrak irakurtzen egiten duen eguraldiarekin? Zergatik erosten dituzu kotxe aldizkariak kotxe berria dugunean, eta, jada, zergatik aldatu nahi duzu? Zergatik pasatzen duzu asteburua telebistari so? - Baina Marina, aste gogorra izan dut! - Ez dakit aitatxooo! Ez dugu elkar ikusi, oso berandu etorri zara lanetik. Baina, zer egiten duzu hainbeste ordutan? Zertarako? Ezin duzu gurekin arratsalde bat pasa? - Baina lana garrantzitsua da.

- Eta gu? Eta zu? - Baina dirua behar da ... - Beste kotxe bat erosteko? Eta armairuetan kabitzen ez diren arropak erosteko? - Eta jateko, eta lasai bizitzeko eta... - Baina aitatxoooo, zu lasai bizi al zara? Astean zehar ez duzu bizitzarik eta asteburua eserita ematen duzu. Noiz jolasten duzu? - Begira Marina. Zure hiru lagun hartuko ditut adibide. Demagun Telmo txinatarra dela, Urki europarra eta Markel amerikarra. Urkik, Telmo txinatarrari erosten dizkio jostailuak eta Txinan lana sortzen da. Orduan Telmok, Markeli kotxeak eta oporrak erosten dizkio, eta Markelek Urkiri arropa eta beste beharrezko gauzak. Horrela dirua eta lana banatzen da, eta denok bizi gaitezke. - Baina aitxooo, denek zuk bezainbat ordu lan egiten badute, ez da denontzako lanik izango, ezta? Eta gainera, zer gertatzen da nire beste lagunekin? Zer egiten dute beraiek? Non bizi dira? Afrikarrak al dira beste lagunak ? - Ummm ba egia esan, denek gu bezela egiten badute ez dago denontzako. Denon artean sortzen denaren %65-a, pertsonen %2-ak du, eta beste denen artean %35-a. - Baina aitatxooo! Zergatik gara horren gaiztoak? Eta horrenbeste gaizto al dago munduan? - Ups! Beno, guk egiten ez ba-

«Nik denbora nahi dut eta gozatu eta nere lagunekin denbora pasa eta zuekin...»

dugu, beste norbaitek hartuko du gure lekua. Mundua horrela sortu dugu eta gero eta gehiago eskatzen dugu, baita geure buruari ere. - Aitatxoooooooooo! Eta zertarako gehiago? Nik behar ditudan baina jostailu gehiago ditut, eta berdin litzaidake banatzea. Ez dut gehiago nahi. - ....? - Aitatxoooooo! Mila esker. Orain badakit zer izan nahi dudan handia egiten naizenean. - Zer? - Ez dut zuek bezelakoa izan nahi. Nik denbora nahi dut, eta gozatu, eta nire lagunekin denbora pasa, eta zuekin eta amamarekin, eta pasiatu eta ipuiak irakurri eta Donostiara trenean joan, lehengusuekin jolastu, eta zuek baino gutxiago lan egin, nire lagunek ere lan egin dezaten... eta... - Ummm horrek decrecimiento esan nahiko luke. Gutxiago sortu, eta era berean langabezia gehiago. Orduan,soberan geundeke munduan eta merkatuak itxiko lirateke (edo ez), eta horren poderioz barne ekoizpena areagotu eta... baina lasiago bizi gintezke, eta banaketa normalizatuko litzateke. Filosfia horrekin, ekoizpenak, etekinak eta irabaziak ez lukete horrenbeste garantia, eta bizitza.. bizitza litzateke eta... ño! Lennon-ek zera esan zuen: «Bizitza, beste zerbaitetan gauden bitartean pasatzen den hori da». Eta gaitera, horrenbeste lan egiten al dut? Ezin al dut denbora gutxiagoan egin eta lehenago bukatu? - Aitxoooooo...????? - Arrazoi duzu! Joango al gara Urbiara pintxoa jatera? - ...? baaaaaaaai! - Marina? - Bai aitatxooooo? - Badakit zer izan nahi dudan handitzen naizean. - Zer aitatxo? - Zure aitatxo izan nahi dut! - … ??????????? - Maite zaitut Marina. Mila esker.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Gazta gustatzen al zaizu, Eneritz? Eta sagardoa? Eta nolatan egiten dizkizudan galdera hauek! Ba, berriki Zerainen martxan jarri duten (dugun) Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektuak eman dit galderak egiteko aitzakia. Zerain Dezagun Fundazioak bultzatuta, herriko bi produktu gastronomiko nagusiak uztartu eta hainbat ekimen jarri dituzte (ditugu) abian lehen sektorea turismoarekin uztartzeko bokazioan beste urrats bat emanda. Ez da nire asmoa testu hau gure herriaren promozio hutserako erabiltzea (nahiz eta hori inoiz ez dagoen soberan), baizik eta proiektuaren aurkezpenean Fermin Leizaola etnografoak aipatutako hitz batzuek sortu zizkidaten burutazio batzuk partekatzea. Leizaolaren esanetan, ez gazta eta ez sagardoa ez dira jaki edo edari hutsak, baizik eta gure ondarea, paisajea eta kultura dira. Urtetan zehar, belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza eta bizimoduei esker, egun ere bizi-bizirik daudenak Zeraingo gure komunitatean. Eta ez gazta eta sagardoa bakarrik, baita sagastiak, belardiak, baserriak, artzain-txabolak, mendiak, etab. ere. Norbaitek pentsa dezake Txomin Agirreren Garoako garaietara buelta-

tzeko desiatzen nagoela. Baina ez dago nire asmoetan horrelakorik. Kontua da, Zeraingo ekimen berriak erakusten digun moduan, ehunka edo milaka urtetako tradizioa duten bizimoduak-ogibideak egun ere posible direla garaira egokitutako modu berriak bilatuz, baina batez ere, elkarlana bultzatuz. Zerainen sagardogileak, artzainak, turismoko kudeatzaileak eta herritarrak bide berean lan eginda jarri da martxan ekimen berria. Baina hori posible izan dadin elkarlana, auzolana da gure eredua. Herri txikiok ez dugu beste modurik. Ala bai? (Galdera bota dut eta banoa ni sagardotegira).

Ion MuĂąoa

bat eta

Ni ere izan berri naiz sagardotegian bai! Ados nago Fermin Leizaolaren aipu horrekin; gazta eta sagardoa gure ondare, paisaia eta kulturaren zati dira, nola ez. Baita beste hamaika produktu ere, zerrenda luzexka osatu arte. Baina, azken aldian honekin lotuta dagoen eta gizartean antzeman dudan fenomeno bat aipatu nahiko nuke nik. Txomin Agirreren Garoako garaietara jo gabe, orain urte batzuk egunerokoak ziren hainbat jaki, eta era berean gure ondare, paisaia eta kulturaren adierazgarri direnak, kutixitzat hartzeko dagoen joeraz ari naiz. Ez nioke baliorik kendu nahi produktu edo jakiari, baina atentzioa ematen dit, niretzat ÂŤfenomenoaÂť den horrek; babarrunen kasua esaterako, taloarena... Auzolana bera ere, lehen egunerokoa zen. Orain, berriz, zenbait tokitan berreskuratze ahaleginetan ari dira; baita salmenta zuzena... Herri txikiak, elkarlana eta gazta aipatuta, ezinbestekoa zait Idiazabal aipatzea; Idiazabal herria, Nazioen Mundua ekimena eta

Saretik Bertso finala Martxoan Bertsoa lehiaketa herrikoiaren finala gaur, ostirala, jokatuko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Goierriko Hitzak eta Zubertsotan webguneak finala zuzenean, soinua eta irudia, eskainiko dute internet bidez. KKinzona irratiak ere FMz eta sareko streaming bidez emitituko du finala.

http://goierri.hitza.info http://zubertsotan.net http://kunkkinzona.net

Asteko irudia

Lore eta landare azoka Aste honetan iritsi zaigu udaberria, eta hari ongi etorria emateko, modu polit bat du Segurako herriak. XII. aldiz ospatuko den udaberriko lore eta landareen azokak, usain goxoz beteko ditu Segurako kaleak. Bertara gerturatu nahi duenak badu aitzaki polita.

bat

Eneritz Gorrotxategi

bide batez Jon Maiaren Gazta zati bat proiektua. Hauxe da herri baten txikitasunetik, elkarlana ardatz, autodeterminazioa helburu nazio, nazioarte eta haratago zabaldutako ekimenaren adibide eta eredu. Norbanako izatetik, geure txikitasunetik, auzolanean eta elkarrekin, hurrats handiak eman daitezke. Nik ere nahi dut A piece of cheese.

JOSU MAROTO


06 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Martxoaren 29ko greba orokorraren aldeko kartelak Lazkaoko Zubierreka industrialdean. MIKEL ALBISU

Eskubideen defentsan Lan erreforma berria langileen eskubideen eta lan baldintzen «aurkako erasoa» dela argudiatuta, greba orokorrerako deia egin dute sindikatuek martxoaren 29rako. Mobilizazioetan parte hartzera deitu dute sindikatuek. A.Zaldua/L.Agirre Goierri PPren gobernuak 2012ko otsailaren 11n argitaratutako lan erreforma, langileen eskubideei azken hamarkadetan egin zaien «erasorik bortitzena» dela salatu dute sindikatuek, «2008an krisia hasi zenetik, langileen eskubideen aurkako azken kolpe bortitza». LABen esanetan, «patronalaren eta kapitalaren mesedetan» egindako lan erreforma «inposatu» du PPren gobernuak. «Enplegua sortuko dutela aitzaki gisa erabili arren, lan erreformaren ezkutuko helburua langileen

soldatak erasotzea eta jaistea» dela dio ELAk. Era horretan, langileen eskubideen defentsan, datorren asterako, martxoaren 29rako, greba orokorra deitu dute sindikatu guztiek. Egunean bertan nahiz aurretik egingo diren mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute sindikatuek, «hamarkada luzetan asko kostata lortutako eskubideak hilabetetan ari baitira ezabatzen». PPk egin duen lan erreforma berriaren aldaketarik nabarmenenak eta langileengan

izango dituen eraginen laburpena irakur daiteke ondorengo lerrootan.

Kaleratzeak merkatu Langileen kaleratzeari dagokionean, kaleratze objektiboa errazten du lan erreformak. «Kaleratze denak bidezkoak izango dira. Izan ere, hiru hiruhilekotan jarraian sarrera jaitsierak dituen enpresari edo sarrera jaitsiera aurrikusten duenari, langileak kaleratzeko eskubidea aitortzen zaio». Horrekin batera, kaleratze bidegabeari dagokion kalte ordaina jaitsi

egingo da: lehen, 45 egun ordaintzen ziren lan egindako urte bakoitzeko, 42 hilabete gehieneko mugan; erreformarekin, 33 egun ordainduko dira lan egindako urte bakoitzeko, eta gehieneko muga 24 hilabetekoa izango da. Kontratazioak ere ezegonkorragoak izango dira. ELAren eta LABen esanetan, 50 langiletik beherako enpresetan urtebeteko froga-aldidun kontratuak egiteko aukera izango dute enpresariek, eta urtebete gainditzen ez duen langilea inongo kalte-ordaindik gabe kaleratu


GOIBERRI 07

ASTEKO GAIA

Prestakuntzako kontratua Langileari, lanpostu gaitu bat egoki betetzeko behar duen prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematea da prestakuntzako kontratuaren helburua. Lan Erreforma berriarekin, 33 urtera arte egon daitezke gazteak 513 euro kobratzen. Prestakuntzako kontratuarekin, sindikatuek diotenez, «bilatzen dena da lan-indar merkea izatea, eta ez enplegu normalera iristeko bidea eskaintzen duen kualifikazio profesionala lortzen laguntzea». Prestakuntzako kontratuaren aldaketarik nabarmene-

nak puntuz puntu laburbilduta ageri dira ondorengo lerrootan. gehienez 30 urte. Prestakuntzako kontratua 30 urtera artekoei egin diezaiekete. Orain arte, 25 urtera artekoa zen prestakuntzako kontratua egiteko adin muga. hiru urtera arte. Orain arte, prestakuntzako kontratua, gehienez ere, 2 urtera artekoa izan zitekeen. Erreforma berriarekin, hiru urtean egon daiteke gazte bat prestakuntzako kontratuarekin.

ahal izango dute, froga epea gainditu ez duela argudiatua. «Kaleratze librea» da hori, sindikatuek diotenez.

eman behar izaten zuen baimena. Orain enpresak zuzenean egiteko eskubidea izango du, Administrazio Publikoaren baimenik gabe. Horrekin batera, lan erreforma berriak beste aukera berri bat ireki du Enplegu Erregulazio Espedienteen kasuan: sektore publikoa osatzen duten erakundeek ere arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak eta ekoizpenaren alorrekoak argudiatu ditzake administrazio publikoarekin lan harremana duten langileak kaleratzeko.

Lan baldintzak Langileen lan baldintzei lotuta, hemendik aurrera enpresariek langileei soldata jaitsi ahal izango diete, antolakuntzarekin eta ekoizpenarekin lotutako arrazoiak medio. Langileen estatutua «desagertu» egin da. «Enpresariari dena aldatzeko eskumena ematen zaio. Lan harreman batean garrantzitsuena ordutegia, egutegia eta soldata erregulatuta egotea da, une oro nagusiak nahi duen guztia egin behar ez izateko». Lan erreforma berriarekin «erabaki guztiak enpresarien esku daude, lan hitzarmenak diona ere aldatu baitezakete. Honek eskubide guztiak bertan behera uzten ditu». Hemendik aurrera, lan hitzarmen bat ona edo txarra den baloratu beharrean, «lan hitzarmen hori betetzen den ala ez» kontrolatu beharko dela diote sindikatuek.

Erregulazio Espedientea Enplegu Erregulazio Espedienteen atalean ere, bada aldaketarik: orain arte administrazioak, lan-ordezkaritzak, esku hartzen zuen EEEak onartzerakoan; administrazioak berak

Ultraaktibitatea Negoziazio kolektiboa «ahulduta» geldituko da sindikatuen ustez, eta enpresetako lan itu-

Beste prestakuntzako kontratu bat. Hiru urte pasata, enpresak beste prestakuntza kontratu bat egin dezake, «beste jarduera edo zeregin baterako baldin bada». Erreformaren aurretik, prestakuntza kontratuaren gehienezko denbora tartea agortzen zenean, ezin zitzaion berriz ere prestakuntzako kontraturik egin. lanbide arteko gutxieneko soldata. Hitzarmen kolektiboan besterik onartzen ez denean, kontratuak

ezartzen duen soldata, lanbide arteko gutxieneko soldata izango du prestakuntzako kontratua daukan langileak.Hau da, lehenengo urtean 418 euro kobratuko ditu hileko, eta bigarren eta hirugarren urteetan, 513 euro. Enpresariak bere aldetik, Gizarte Segurantzan % 100eko beherapena izango du. Beraz, «ia doako kontratua dela esan daiteke kotizazioari dagokionean, eta oso soldata txikiarekin. Enpresariarentzat oso interesgarria», azpimarratu dute sindikatuek.

Lan Erreforma berriarekin, 33 urte eduki arte egon daitezke gazteak 513 euro kobratzen.

nek izango dute lehentasuna. «Hitzarmen kolektiboan adostutakoa enpresan bertan» gera daitekeela diote. Lan itunaren indarraldia amaitzen bada eta langileek akordiorik lortzen ez badute, amaitutako hitzarmenak gehienez bi urtean jarraituko du indarrean. Lehen ez zuen mugarik. Bi urteko epea amaituta, soldata izan ezik, hitzarmena hutsetik negoziatzen hasi beharko dute.

Lanera modu justifikatuan ez joatea, kaleratzeko arrazoia izan daiteke.

Martxoaren 29rako mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek indikatuak bi taldetan banatuko dira martxoaren 29ko mobilizazioetan. Batetik, ELA eta LAB; eta bestetik CCOO eta UGT. ELA eta LAB sindikatuek, eguerdiko 12ean, manifestazioa egingo dute Donostian. Arratsalde parterako utzi dituzte herrietako ekintzak: 16:30ean, solasaldiak egingo dituzte Beasaingo eta Urretxuko plazetan. 18:00etan edo 19:00etan, manifestazio bana egingo dute Beasainen eta Urretxu-Zumarragan (Oraindik ordua erabat zehazteko badago ere, Hitza egunkarian zehaztuko da eguna gerturatzen ari den heinean). UGTk eta CCOOk, Donostian bi manifestazio egingo dituzte: eguerdiko 12:etan eta arratsaldeko 6etan.

S

Hutsegiteak Absentismoan oinarrituta, bajan dauden langileak ere kaleratzeko bidea errazten du lan erreformak. Hemendik aurrera, lanera modu justifikatuan ez joatea, kaleratzeko arrazoia izan daiteke. Hau da, absentzia horiek %20 badira hilabetez jarraian (8 egun gutxi gorabehera), edo %25 etenkako lau hilabetean (20 egun gutxi gorabehera), langileak kaleratua izan daiteke. Sindikatuen arabera, «gaixotasunagatik edo lanez kanpoko istripuagatik gertatutako bajak zenbatzen dira, bajak, osasun zerbitzu ofizialek onartua izan badira eta 20 egun baino gutxiagoko iraupena baldin badu». Kasu honetan, kalte ordainda 20 egunekoa izango da lan egindako urte bakoitzeko, urtebeteko topearekin.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Orain, herriz herri Euskarazko komunikabideen sarea osatu eta haiek etorkizunari begira jartzeko ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpaina abiatu zuen iazko udazkenean Berria Taldeak. Diru laguntza eskaera hori herriz herri bideratuko dute orain. Iñaki Gurrutxaga Goierri Euskarazko Komunikazio Taldea, gaur egun Berria Taldea deitzen dena, 2003. urteko apirilean sortu zen, Egunkaria itxi ondoren, lehenbailehen euskarazko egunkari nazional bat sortzeko helburuarekin. Urte hartako ekainean argitaratu zuen lehen alea Berria egunkariak, 24.000 lagunek egindako diru ekarpenei esker. Berria Taldeak 380 lanpostu sortu ditu harrezkero: 270 taldeko enpresetan, eta beste 110 bazkidetza bidez sortutako enpresetan. Taldearen ustiapen

kontua 12.000.00 euro ingurukoa da, eta bederatzi urte luzeotan, diru laguntza publikoen ekarpena ez da %18tik pasatu. Gaur egun, ordea, hedabideen merkatua aldatzen ari da. Berria egunkariak inoiz baino irakurle gehiago dituen arren, diru sarrerak nabarmen ari dira beheraka, eta krisiaren ondorioz, publizitate fakturazioa %30 jaitsi da azken bi urteetan. Orain arteko lanari eutsi eta proiektu berriak garatzeko, Zure ziztada behar dugu kanpaina abiatu zuen taldeak iazko azaroan, eta joan direneko

hiru-lau hilabeteetan asko eta asko izan dira kanpainarekin bat egin dutenak, tartean herritar ezagun ugarik. Bost mila ziztada behar ditu taldeak.

Ekarpenak nola egin Diru bilketa kanpaina hori Internet bidez egin da orain arte, baina aurrerantzean herrietara ailegatu nahi du. Herritarrei diru ekarpenak egiteko deia egin diete, trukean hainbat abantaila eskainiz: urtean 100 edo 200 euroko ekarpena egin daiteke, aldi batean edo lau zatitan ordainduz, edo hilean 10 euro

Marian Bidegain

Ander Iturriotz Idazlea

Aitor Sarriegi Bertsolaria Hizkuntza bada gure herriko lehengai / funtsezko lanabesik nork ez du izan nahi? / ‘Berria’ jarri zaigu ziztada berri zai / Erlearen ziztadak behin sentitzean AI! / min ematen du baina sendatu ere bai

emanez. Ziztada ematen duten herritarrak Berrialagunak izatera pasako dira, eta Berria PDF bidez jasotzeaz gain, txartel bat eta informazio buletinak jasoko ditu, eta deskontuak izango ditu produktuetan. Informazio gehiago berria.info/berrialaguna gunean lor daiteke. Beasainen eta Urretxu-Zumarragan egin dira dagoeneko kanpaina hori dinamizatzeko bilerak, eta ekimena Goierri osora zabaltzea da orain helburua. Eskualdeko hainbat alkatek joan den astean eman zioten ziztada proiektuari.

‘Berria’ egunkaririk gabe mundu arrotz batean bizi beharko nuke, beste batzuek eraikitako eta inposatutako des-aberrian.

Maizpideko zuzendaria

Joseba Barandiaran

Gaur egun luxua da testuak euskaraz edukitzea; gure ikasleei ‘Berria’ irakur dezaten agintzen diegu.

Ekonomilaria Euskaldungoaren idatzizko erreferente nagusia da ‘Berria’, euskal kulturaren ispilu eta euskal erreferentzien bozgorailu.

Joanes Aierbe Errugbilaria

‘Berria’ da gure hizkuntzan argitaratzen den egunkari naziona bakarra, eta euskara da guri nortasu ematen diguna. Erasoei aurre egin behar zaie, baina babesa ere eman zaie euskarazko proiektuei.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Joan Mari Larrarte

Berria Taldearen kontseilari ordezkaria

«Euskarazko hedabideen alde urratsak egiteko eskatuko nieke herritarrei» I. Gurrutxaga Goierri Hedabideen krisi bikoitzak eraginda, Berria Taldeak diru-laguntza kanpaina abiatu zuen joan den urteko azaroan. Ekimen horrek eman duenaz aritu da Joan Mari Larrarte (Hernani, 1967), Hernani eta Lazkao artean bizi den Berria Taldeko kontseilari ordezkaria.

Zerk behartu du Berria Taldea ‘Zure ziztada behar dugu’ kanpaina abian jartzera? Hedabideek bizi dituzten bi krisiak daude oinarrian. Batetik, ekonomia krisia dago, eta bestetik, komunikabideak eredu aldaketa baten aurrean gaudela. Kontsumoa Internetera bideratzen ari da, eta diru-sarrerak gero eta murritzagoak dira. Gure proiektuari eutsi ahal iza-

teko laguntza sistema bat proposatu dugu. Orain arte produktuetan oinarritutako dirusarreretan oinarritu gara, eta kanpaina honekin proiektuan oinarritutako diru-sarrera bide bat antolatu nahi dugu.

Administrazioari lankidetzan aritzeko deia egin zenioten. Gure sektoreak gogoeta bat egin du, eta administrazioari eskatzen dioguna da gogoeta hori partekatzea, eta etorkizuna elkarrekin pentsatzea. Baina horrez gain, sektore honek inbertsioak behar dituela uste dugu, krisiak krisi, sektore hau estrategikoa baita euskararen normalizazioari begira.

Eta orain artekoak zer moduzko harrera izan du? Iazko azaroaren 26an aurkeztu genuen kanpaina, eta 1.750 ziztada inguru jaso ditugu. Etengabekoa da laguntzaile kopuruaren hazkundea, eta beraz, balorazioa positiboa da. Berrialaguna izeneko figura bat sortu dugu. Gauza iraunkor baten moduan planteatu dugu, laguntzaile horien ekarpenarekin bideratuko baitugu euskarazko hedabideen zabalkundea ziurtatu ahal izatea etorkizunean.

ALEX AREIZAGA

Orain hamar egun agerraldi bateratua egin zenuten euskaraz lan egiten duzuen hainbat komunikabidek. Egoera ez da inorentzat samurra. Mundu osoko komunikabideak daude egoera larrian. Urte as-

Oihane Zabaleta

Nerea Elustondo

Urretxuko alkatea

Bertsolaria

Euskal hiztunon komunitatea indartu behar dugu,eta krisialdi garaian, inoiz baino gehiago. Ahal dugun neurrian horrelako ekimenak babesten saiatuko gara.

Behinola hasi ziren erleak hegaz eta / elkarlanak sortu du euskal abaraska / ezti ‘Berria’ denez behar dugun bazka / erlauntza zain dezagun zizti eta sasta

al una

Gorka Izagirre Txirrindularia

Euskal Herrian daukagun euskarazko egunkari bakarra da ‘Berria’, eta babes hori ematea zilegia eta beharrezkoa da. Bertako hizkuntzari behar adinako laguntza ez zaiola ematen pentsatzen dut.

koan diru asko irabazi duten komunikabide asko gaizki pasatzen ari dira orain, baina guk ez dugu sekula irabazirik izan. Publizitatearen jaitsierak galeretan sartu gaitu biharamunean. Hala ere, komunikabideen inguruko negozio guztiak berriz asmatu behar direla uste dut.

Eta herritarrei zer mezu helaraziko zenieke? Arreta jartzeko eta benetako urrats sendoak egiteko euskarazko hedabideen alde. Herri hau euskaraz biziko den herri bat izatea nahi badugu, denoi dagokigu urratsak egitea. Eta erabileran apustua egiten den bezala, laguntza ere emateko.

Iñaki Murua Bertsolaria

Azeari Andonegi Lazkaoko alkatea

Ziztada berez minbera / handitzen duna gainera / baina hori bai ziztatuz gero mugitu ohi gera / Goazen guztiok batera / ezti ‘Berria’ egitera / eta krisia jarriko dugu azpikoz gainera

Gure izaera euskalduna da, eta herri euskaldun batek komunikabide euskaldunak behar ditu. ‘Berria’-k betetzen du lan hori, euskara hutsean lantzen baititu eduki guztiak.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Egitaraua azkaoko Gazte Asanbladak I. Gazte Eguna egingo du bihar, martxoak 24, goizetik hasita. 11:00. Gazte Olinpiadak. 14:30. Gazte bazkaria. 16:00. Argazki proiekzioa. 19:00. Kalejira trikitixarekin. 22:00. Kontzertuak: Limbo Bridge, The Last Strenght eta Cold Revenge.

L

Gazte Asanbladak antolatutako saioan Porrotx, Patakon eta Bonberenea txaranga izan ziren. AIMAR MAIZ

Gazte Eguna, lehen mugarria Estitxu Imaz Lazkao Herriko gazteen arteko harremana ahula zela iritzita, hutsune hori bete nahian eratu zuten orain hilabete batzuk Lazkaoko Gazte Asanblada. Ordutik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta gustura daude orain arte jasotako erantzunarekin. Azkenaldian Gazte Asanbladako kideak beraientzako garrantzia berezia duen ekitaldia prestatzen aritu dira: lehendabiziko Gazte Eguna. «Orain urte

batzuk egiten zen gazte festa Lazkaon, baina aspaldian ez, eta berreskuratu egin nahi izan dugu, gazteon arteko harremanak estutzeko balio handiko ekitaldia baita». Guztira, hogeita hamarrenbat kideko taldea ibili da antolaketa lanetan. Zaharrenak 30 urte ditu, eta gazteenak 16. «Hori bera oso positiboa izan da guretzat, bilgune horretatik kanpora 30 eta 16 urteko gazteek ez baitute normalean harre-

manik izaten». Aurrerantzean, dena den, gauzak aldatzea espero dute, eta ilusioz beteta ari dira lanean. Jada dena prest dute egun handirako, bihar, martxoak 24 egingo baitute Gazte Eguna. Gazte Asanbladako kideen hitzetan ekintza xumeak antolatu dituzte. «Zerotik hasi gara, eta ez dugu dirurik, beraz, aurrekontu gutxiko egitaraua prestatu dugu, baina aldi berean egitarau osatua dela irudi-

tzen zaigu». Beste herrietatik Lazkaora joandako guztiak ongi etorriak izango direla diote, baina helburua, Lazkaoko bertako gazteak, adin desberdinekoak, inguratzea dela azpimarratu dute. «Gazteok gazteontzat antolatutako jaialdia da, eta elkarlanean arituta, ziur gaude datozen urteetan jarraipena izateaz gain, erreferentziazko eguna bihurtuko dela».

Elastikoak salgai Gazte Egunerako elastikoak ere jarri dituzte salgai. Asmoa urtero ateratzea da, eta kolorea aldatuz joatea. Aurtengorako gorria aukeratu dute. Gazte Eguna behin bukatuta, elkartzen eta ekitaldiak antolatzen jarraituko dute, Gazte Asanblada «dinamikoa eta ekintzailea» izatea nahi baitute. Zentzu horretan interesa duten guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Brasilia Sao Paulo

Brasil Herritarrak: Brasildarrak. Biztanleak: 192 milioi. Azalera: 8,5 milioi kilometro koadro. Hiriburua: Brasilia. Hiri nagusiak: Sao Paulo eta Rio de Janeiro. Antolaketa politikoa: errepublika federala. Lehendakaria: Dilma Rousseff.Hizkuntza: portugesa (ofiziala) eta 180 hizkuntza indigena. Ostalaritzan eta telebistan egiten du lan Eduardo Aparecido Eliasek. Argazkian, tabernan. M.LUKI

Eduardo Aparecido Elias Zumarragan bizi den brasildarra

«Jendea triste dabilela sumatzen dut, Brasilen kontrakoa gertatzen ari da» Miriam Luki Zumarraga Eduardo Aparecido Elias Sao Pauloko (Brasil) Ribeirao Prieto herrian jaiotakoa da, 1976. urtean. Bederatzi urte dira Zumarragara etorri zela, eta ez dauka Brasilera bueltatzeko asmorik. Herriminari saudade esaten diote portugesez. Dioenez, noizean behin baino ez du nostalgia mota hori sentitzen. Hala ere, «badaezpada», urtean behin Brasilera joaten da.

Zerk ekarri zintuen Goierrira? Maitasunak. 2000. urtean Salamancara joan nintzen gaztelera ikastera. Han nengoela Madrilera joaten nintzen. Haietako bisita batean goierritar batekin maitemindu nintzen.

Goierrin daramazun denboran, zer egin zaizu deigarriena? Hasieratik, jendearen zintzotasuna. Hemengo jendea ezagutu, eta ikusten duzun hori da, iruzurrik gabe. Brasildarren arteko harremanak azalekoagoak dira. Bromazaleagoak dira eta itxuraz alaiagoak, baina behar dituzunean, ez dakizu hor egongo diren.

Zer da Goierritik gutxien gustatzen zaizuna? Egoera ekonomikoak gauzak aldatu dituela iruditzen zait. Jendearengan ez dut hasieran sentitu nuen poza sumatzen, tristeago daude, grisago. Urtean behin Brasilera joaten naiz eta han kontrakoa gertatzen ari

taberna. Horrelakorik ez dut aurretik ezagutu.

Goierrin geratzeko asmoa al daukazu? Bai. Orain, Zumarragara heldu nintzenean nerabea nintzela iruditzen zait. Pertsona osoagoa egin naiz hemen, eta ditudan balioak hemen jaso ditudala esango nuke. Gustura bizi naiz, lasai eta pozik.

dela esango nuke. Jendeak erosteko ahalmen gehiago dauka eta zoriontsuagoak direla ematen du.

Zer ekarriko zenuke Brasiletik?

Ba al dago harritu zaituen zerbait?

Erantzuna ia berdina da. Lagunak eta hemengo janari goxoak eramango nituzke.

Zein azkarra den hemengo poteoa! Urretxuko Santa Anastasia jaiak ziren iritsi nintzenean. Zur eta lur utzi ninduen tabernak jendez lepo ikusteak, eta zein azkar zihoazen tabernaz

Babeslea

Familia, lagunak, alaitasuna, eguraldia...

Zer eramango zenuke?

Sortu al zaizu euskara ikasteko gogorik? Bai. Ikasten ari naiz. Euskaltegira joaten naiz etorri nintzenetik eta piska bat badakit.


12 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Lazkao Txiki gogoan Apirilaren 3an 19 urte beteko dira Jose Migel Iztueta Kortajarena ‘Lazkao Txiki’ bertsolaria hil zela. Harrezkeroztik, lazkaotarrek urtero gogoratzen dute Euskal Herrian izan den bertsolari ezagunenetarikoa eta maitatuenetarikoa. Loinaz Agirre Lazkao Lazkaomendiko Abaliñe baserrian jaio zen Jose Migel Iztueta Lazkao Txiki, 1926ko irailaren 15ean. Auzoko eskolan, zortzi urterekin hasi eta oso azkar ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Bertsoarekin lehenengo harremana bederatzi urte zituela izan zuen, Zepai eta Uztapide bertsolariak kantuan entzun zituenean. Bertsoak liluratu egin zuen, eta bertsotarako zaletasuna piztu zitzaion. Oso gustukoa zuen irakurtzea. Manuel Lasarte zenaren arabera, 17 urte zituenerako irakurrita omen zeuzkan Orixeren eta Lizardiren lan guztiak. Bertsotan, plazan, Legorretan egin zuen lehenengo aldiz, 1942an. Berehala hasi zen nabarmentzen Lazkao Txiki, bere umorea tarteko zela. Txapelketetan ere maila ona eman zuen. 1962an, Gipuzkoako txapelketako finalean parte hartu zuen, eta 1964an, Gipuzkoako txapelduna izan zen. Euskal Herriko txapelketako finaletan ere parte hartu zuen

1962an, 1965ean eta 1976an. Umorezko gaietan nabarmendu bazen ere, sentikorra, zen oso Lazkao Txiki. Askotan, beti umorezko gaiak jartzen zizkietela kejatu izan zen, dramazko gaiak gustukoago izan arren.

Despertadoreak jo ez

Ordizia, 1964ko iraileko jaietan: Basarri, Lazkao Txiki eta Joxe Lizaso. LAZKAO TXIKI «IRRIZ ETA MALKOZ»

Lazkao Txikiren omenezko ekitaldiak asteburuan Lazkaon aur, martxoak 23, 20:30ean, bertso afaria egingo dute Lazkaomendiko Lartxai elkartean, Agin Rezolarekin eta Jexux Mari Irazurekin. Igandean, berriz, Lazkaon, Lazkao Txiki zelaian, bertsolari zenaren oroimenez ekitaldia egingo dute.

G

1993ko urtarrilaren 28an bihotzeko ebakuntza egin zioten Donostiako Poliklinikan. Bezperan, bertsotan aritu zen Donostian bertan. «Zuk lo jarriko nauzu, baina nork jarriko du despertadorea», esan zion anestesistari. Iratzargailuak ez zuen jo eta anestesiatik ez zen esnatu. Bi hilabetetik gora koman egin zituen. Apirilaren 3an hil zen. Oso bertsolari maitatua zen Lazkao Txiki, eta garai hartako komunikabideetan jarraipen zabala egin zioten Lazkao Txikiren osasun egoerari. Hileta elizkinean ere jendetza elkartu zen Lazkaoko elizan eta kanpoaldean. Euskal Telebistako marrazki bizidunei esker, belaunaldi gazteek ere ezagutzen dituzte Lazkao Txikiren ateraldiak.


14 GOIBERRI

ASTEBURUARI BEGIRA

Martxoan Bertsoko finala jokatuko dute Gaztetxean

ESTITXU IMAZ

Lasatarrak, Gabiri2 eta Be(k)tore Okocha taldeek jokatuko dute Martxoan Bertsoa lehiaketako finala, Urretxu-Zumarragako gaztetxean. 23:00etan. Saioa zuzenean entzun ahalko da KKinzona irratian eta goierri.hitza.info zuzenean ikusi ahalko da. Gaur, hilak 23, 23:00etan. Urretxu-Zumarragako Gaztetxean.

BERTSO ESKOLA

Laburbira euskarazko film laburren bilduma Zingi Zango elkarteak antolatuta, euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera izango da Legazpin: Hemen nago, Izena duena, Urrezko eraztuna, Aberria, Ohe azpiko zera, Zeinek gehiago iraun, Kantuka-revolta permanent eta InstalacĂ­on (galegoz). Gaur, hilak 23, 22:30ean. Legazpiko Gaztetxean.

Udaberriko lore eta landareen azoka Seguran Udaberriarekin batera, Udaberriko XII. lore eta landareen azoka antolatu dute Seguran. Goizeko 10:00etan hasita, lore, landare, hazi, barazki-landare eta lorezaintzarako tresneria salmenta eta erakusketa izango dira. Egun guztiko festa izango da: artisautza produktuak, trikitilariak, bonsaiaren zaintzaz ikastaroa, eta haurrentzako jolasak antolatu dituzte. Etzi, hilak 25, 10:00etatik 19:00etara. Segurako plazan.

Napoka Iria taldearen kontzertua Beasaingo Igartzan

TOPAGUNEA

Beasaingo Institutuko ikasleen antzezlana

TXINDOKI INSTITUTUA

NAPOKA IRIA

Rosa Rojoren zuzendaritzapean Uda gau bateko ametsa antzezlana aurkeztuko dute Beasaingo Txindoki Institutuko ikasleen antzerki taldeko kideek. Gaur, hilak 23, 19:00etan. Beasaingo Usurbe antzokian.

AEK-aren 25. urteurreneko ekitaldien barruan, Eibarko Napoka Iria taldeak Lehertarazi edifizioak diskoa aurkeztuko du, Beasainen. 2005ean sortu zuten taldea Miren Narbaizak eta Ander Mujikak. Gaur, hilak 23, 22:30ean, Beasaingo Igartza jauregian.


GOIBERRI 15

ASTEBURUARI BEGIRA

Aztiri Sarian parte hartuko du Gorka Maizek

Iparra-Hegoa ekitaldi sorta Seguran XVII. Iparra-Hegoa ekimenaren barruan, ekitaldi ugari izango da gaurtik aurrera. Gaur, hilak 23, Mixel Etxekoparren Hots, hats eta ahots musika emanadia entzun ahal izango da, Botikaxaharran, 19:00etan. Bihar, Margolari Nobelen lehiaketa izango da, goizeko 9:00etatik aurrera. Astelehenean, 18:00etan, Gartxot, konkista aitzineko konkista filma eskainiko dute Kultur Etxean. Asteartean, Nafarroaren konkista 1200-1512 gai hartuta hitz egingo du Nabarraldeko Be単i Agirrek, 19:30ean, Kultur Etxean. Martxoaren 23tik apirilaren 1era, Seguran.

BERTSOZALE ELKARTEA

Egoitz Armaolearen marka saiakera Hiru idirekin eta 2.700 kiloko harriarekin, marka saiakera egingo du Egoitz Armaolea Salegi zumarragarrak. Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak antolatu herri kirola saioa. Etzi, hilak 25, 12:00etan. Zumarragako Euskadi plazan.

MIRIAM LUKI

GOIBERRI

Osinalde bertsolari txapelketako finalean lekua izateko kanporaketak jokatzen ari dira. Bihar, Aztiri Saria jokatuko da. Gorka Maiz gabiriarrarekin batera, Nekane Zinkunegi, Jagoba Apaolaza, Josu Oiarzabal, Asier Azpiroz eta Aitor Salegi lehiatuko dira. Bihar, hilak 24, 20:30ean. Aztiriko Aztiri elkartean.



Goiberri [8. alea]