2
moda eta edergintza gehigarria publizitatea
moda eta edergintza gehigarria osagarriak
3
TAMAINA HANDIKO BUFANDAK GOXOTASUNA LORTZEKO UDAZKEN KOLOREEKIN IRITSI DA SASOI BERRIA. OSAGARRIEN ARTEAN, BUFANDA HANDIAK DIRA TENDENTZIA NAGUSIA. JAKINA, MUSUKOEK LEKU BEREZIA IZANGO DUTE AURTEN.
L. G
U
dazkena iritsi bezain pronto, armairuak aldaketak izaten ditu gorputzen tenperatura sasoi berrira egokitzeko. Arropen materiala, adibidez, goxoagoa izaten da, eta koloreek ere gorabeherak izaten dituzte. Ordiziako Ness By Esti Garciara udazkena kolore lasaiekin iritsi dela ikus daiteke, baina udaberriko koloreak oraindik ere nabari dira dendan: «Udazken koloreak ditugu, marroixkak, beisak, curry kolorekoak, baina baita arrosa eta laranja itxurakoak ere», azaldu du Esti Garcia arduradunak. Jertseak, kazadorak, txamarrak... Hotzari aurre egiteko garaian, dena den, osagarriak ezinbesteko piezak dira. Bufanda izaten da osagarri nagusia, eta badira urte batzuk tamaina handikoek indarra hartu zutela. Ness By Esti Garcian tamaina handiko eta kolore ezberdineko zapiak ere badituzte: «Zapi handiak eramatea da tendentzia». Artilezkoak izan ohi dira, izan ere, «goxotasuna» izaten da jendeak arropetan bilatzen duena. Gainera, jokoa eman dezakeen jantzia da: lepoan lotuta, sorbaldetatik behera jarrita, pontxo gisa... Bestalde, oinak goxo mantentze aldera, galtzerdiek ere badute garrantzia udazken partean. Ness By Esti Garcian kolore desberdinekin eta motibo biziekin egindakoak dituzte.
4
moda eta edergintza gehigarria emakumezkoen moda
AUKEREN AUKERA GERO ETA GEHIAGO DIRA ARROPA BATI AHALIK ETA ERABILERA HANDIENA, DESBERDINENA ETA LUZEENA BILATZEN DIETENAK, TENDENTZIEI KEINU EGINEZ.
F
rantseseko mode hitzetik dator moda hitza. Leku jakin batean, denboraldi jakin batean erabiltzen diren jantzi, apaingarri eta osagarrien multzo bezala definitu daiteke moda. Asko eta asko modaren jarraitzaile sutsuak dira, eta oso gustuko dute pasareletako eta aldizkarietako azken-azken joerak soinean eramatea. Hala ere, gero eta gehiago dira, jantzi baten iraupena luzatzen saiatzen diren herritarrak eta diseinatzaileak, urtetik urtera aldatzen doan modaren ñabardura nabarmenak hainbesteko zehaztasunekin ez betetzen. Beasaingo Migdalako Maialen Olano diseinatzailea da joera horren jarraitzailea. Denboran ondo irauten duen arropa diseinatzen du: «Oso tendentzia erradikalak ez zaizkit gustatzen. Iruditzen zait arropa batek bizi pixka bat gehiago behar duela. Baina bai, tendentziak beti egoten dira». Norberaren buruarekin gustura sentitzea bezalakorik ez dago, eta helburu hori lortzeko profesionalen aholkuak eta trukoak garrantzitsuak izaten dira.
Dolores Cortes
SOINEKOAREN ALDAKORTASUNA
Joko handia, aldakortasun handia ematen duen pieza horietako bat da soinekoa, beste jantzi edo osagarri desberdinekin konbinatu daitekeena.
Joko handia, aldakortasun handia ematen duen pieza horietako bat da soinekoa. Udarako freskoa eta negurako goxoa; beste jantzi edo osagarri batzuekin konbinatu daitekeena; eta zapatillekin edo oinetako dotoreagoekin eramateko egokia. «Era desberdinetan jantzi daiteke soineko bat. Azken urteetan modan izan den aldaketarik handienetakoa da, gauza finak, osagarri oso-oso desberdinekin nahastea. Honela, egoera desberdinetan erabili dezakegu arropa berdina». Luzeagoak, motzagoak, zabalagoak, gerrialdean estutu daitezkeenak, mauka luzeagoak edo motzagoak... bakoitzari hobekien doakiona aukeratzeko abaniko zabala dago gainera. Loredunak oraindik ere asko, «baina beste tendentzia batzuk sartzen ari gara, negukoagoak direnak: koadroak, oilo-hanka deritzona... estanpatu abstraktuagoa ere badator». TXAKETA-PRAKA BIKOTEA, EDO BANAKA Jostunen trajea deitzen zaion txaketa eta praka bikoteak ere joko handia ematen du; biak batera, edo banaka erosi eta erabiltzeko aukera ematen baitu. Jaka beste edozein praka edo gonarekin, eta prakak, edozein jertse edo txaketarekin. Aurtengo udazken-neguan ere asko ikusiko da, kolore desberdinetakoak.
moda eta edergintza gehigarria emakumezkoen moda
PRAKAK, ESTUTIK ZABALERA Prakei dagokionean, «gorputz bakoitza mundu bat denez eta praka bakoitza ere bai», norberaren gustukoak aurkitzea da gakoa, eta praken kasuan ere abaniko zabala dago. Zabalagoak eta estuagoak, luzeagoak eta motzagoak. «Garrantzitsuena norbera gustura sentitzea da». Praken aldakortasuna bilatzea ere aukera ona da: «Txandal itxurako prakak egin ditugu, dizdira pixka batekin. Zapatilekin eraman daitezke lasai asko, eta okasio berezi bat ateratzen bada, oinetako jantzixeagoekin». ARTILEZKO JERTSEEN GOXOTASUNA Jertseetan ere nahi adina aukera dago: itxiak, irekiak, zabalagoak, luzeagoak... Artilezko jertseek ematen duten goxotasuna ezinbestekoa da udazken-neguan. KOLOREAREKIN BIZITASUNA Neguari kolorea jartzearen aldekoa da Olano, batez ere jertseetan eta txamarretan: pastel koloreak (berdeak, arrosak, urdinak...), txuri mota guztiak (artile eta bainila kolorekoak ere bai), berdeak, granateak, gorriak... «Kalabaza kolorea ere asko dator», aurreratu du. Horiek guztiak, betiko beltzarekin edo urdin ilunarekin konbinatuta, oso emaitza interesgarriak lortzen dira.
5
BOLUMENAK Modako aldizkarietan gehien nabarmentzen diren tendentziak ondorengoak dira. ZURIA. Jertse edo beroki zuriak indarrean sartuko dira aurtengo udazken-neguan. Eta zer esanik ez, alkandora zuriak, parpaila edo bolanteekin. Lepoalde handi zuriak ukitu berezia emango du. PARPAILAK, FLEKOAK, LAZOAK. Gonak, soinekoak edo poltsak, parpailekin edo flekoekin apainduak ikusiko dira. Jantzirik sinpleenak eraldatzeko, lazoa izango da beste aukera bat. JANZKI TRAJE KOLORETSUAK. Jostunen janzkiak ere asko ikusiko dira kaleetan. K0ADROAK. Loreak oraindik ere toki handia izango badute ere, koadro handidun txamarrak, jertseak eta alkandorek lekua irabaziko dute. DIZDIRAK. Zilar kolorea, dizdira izpiak... jantzi askotan errepikatuko dira.
Dolores Cortes
TXALEKOAK. Estiloa edozein dela ere, txalekoek indarra hartuko dute berriz ere. Gorputz motaren arabera, estuagoak eta zabalak aukeratzea komeni da. HARIZKO PUNTU LODIA. Jertseetan, zabalak, neurri handikoak eta harizko puntu lodikoak armairuan izan beharreko beste jantzietako bat da.
6
moda eta edergintza gehigarria gizonezkoen moda
GOXOA ETA SENDOA UDAZKENAREKIN BATERA, JAKAK ETA TXAMARRAK JANZTEKO GARAIA IRITSI DA. EGURALDI LEHORRAREKIN ETA BUSTIAREKIN ERABILTZEKOAK DAUDE AUKERAN.
U
datik udazkenera pasatzean, arropa goxo eta sendoagoak hartzen du armairuko espazioa etxeetan. Mikel Lizarraldek azaldutakoaren arabera, berotik hotzerako salto hori oso nabarmena izan da azken urteotan tendentziei dagokienez: «Aldaketa erradikala izaten da, lehen beste modu batera planteatzen zen». Izan ere, udaberrian eta udazkenean erdibideko prendak erabiltzea izaten zen ohikoena, baina orain neguko arropak erabiltzen dira zuzenean. Zapatak izan ezik, denetarik aurki daiteke Mikel Lizarralde jantzidendan: orain, udazken-neguko denboraldiari begira, jertseek, sudaderek, gabardinek, bomberrek, plumiferoek eta antzerakoek hartu dute indarra. Hotzetan enborraren goiko zatia berotzeko hiru aukera desberdin eskaintzen ditu. Lehenik eta behin, lehorretan erabili daitezkeenak: «Beroki luzeak, txaketa motzak, karratudunak, lisoak, forma eta itxura desberdinetakoak, eta baita komandoak ere bai». Bigarrenik, busti daitezkeenak, nylonezkoak izan ohi direnak, adibidez, plumiferoak edo gabardina antzerakoak. Eta azkenik, larrua: «Larrua da erdi-
moda eta edergintza gehigarria gizonezkoen moda
bideko hori betetzen duena udatik udazkenerako saltoan», azaldu du Lizarraldek. Jaken artean estilo moteroa da tendentzia nagusia. Prenda horiek esklusiboak dira Zumarragan, neurrira egiten baitituzte Zaragozako enpresa batean eta dendan ez dagoena neurrira eros dezakete bezeroek: «Modelo bakarra ekartzen dut bakoitzetik, eta daukanak hori dauka eta ez dago besterik». Kamisetek, ordea, ez dute horrenbesteko indarrik udazken-negu denboraldian. Lizarraldek azaldu du kamiseta ere look baten janzki garrantzitsuena izan daitekeela, baina konbinatuta erabiltzen da sarri: «Kamisetak modu desberdin batean erabiltzen dira, agian alkandora potolo bat gainetik jantzita eta irekita kamiseta ikusteko, baina azpiko jantzi gisa, gainetik jertse bat edo jarrita», azaldu du. Koloreei dagokienean, bestalde, kolore ilunak gailentzen dira hotza iristearekin batera. Halere, beltzak indarra galdu du Lizarralderen arabera: «Beltza gehiegi erabili da eta orain ikusi da jendea aspertu egin dela eta berrikuntzak sortu behar direla; urdin marinoa da aurreko beltza». Halere, kasu zehatzetarako beltzak badu presentzia, ezkontza edo an-
7
tzerako zeremonietarako batik bat. Prendarik kasualenen artean, aldiz, kolore bitxiak erabiltzeko tendentzia dago: «Prenda sportak koloretsuagoak dira». ERABILERA ASKOTAKO TRAJEAK Trajeak ere saltzen dituzte Mikel Lizarralde jantzi dendan, baina udazken-neguko denboraldia ez da sasoirik onena horretarako Lizarralderen arabera: «Neguko denboraldia murritzagoa da, lanerako ez baduzu behar, horrenbeste zeremonia ez daudelako». Halere, trajeari erabilera bat baino gehiago ematen saiatzen dira osagarriak erabiliz: «Egun berezirako agian korbata berezi bat jartzen diogu bizitasuna emateko baina bulegoan lan egiten baduzu ere erabili dezakezun trajea egiten dugu». Gorbatez gain, badituzte beste osagai batzuk ere, udazkenean erabilgarriak izan daitezkeenak. Larruzko gerrikoak izaten dira gehien erabiltzen direnak, baina udazken kolore ilunei bizitasuna ematekoak ere badituzte: «Fantasiazkoak dira, baina galtza bakeroekin erabiltzeko gerriko urdinak ere badira tendentzia».
Amets Bat
8
moda eta edergintza gehigarria berokiak
HOTZARI AURRE EGITEKO UDAZKEN-NEGUKO BEROKIAK NAHIZ ETA PASARELAK EDO MODAK TENDENTZIA BAT INDARTU, BETIKO BEROKI KLASIKOAK EZINBESTEKOAK DIRA.
E
dozein tendentzia edo estilo etorrita ere, garrantzitsuena bakoitza eroso eta ondo ikusten den arropa erabiltzea da. Eta zer esanik, udazken eta neguan, berokiekin. Lazkaoko Amets Bat dendako Amaia Sukiaren eta Maialen Romanen esanetan, aurten indarrean beroki edo abrigo luzeak datoz, emakumezkoetan gehienbat. «Bata estiloko txaketa, edozein momentuan janzteko balio duena, gerrikoarekin lotuta edo dena aske eramateko aukerarekin, bakoitzak bere estiloa eramanez». Lumadun luzeak ere indarrean datoz. «Aurreko urtean ugari ikusi genituen egun hotz haietan jantzita eta aurten berriz ere errepikatzen dira». Painuzko beroki luze kuadrodunak ere bai, bai neska eta bai mutiletan: «Edozein jantzirekin eta osagaiekin ondo datorren estanpatuak dira kuadroak». Betiko koloreez gain, «beltza, grisa, lur tonoak, camel, marroi iluna, laranja, beisa.... nabarmenduko nituzke».
10
moda eta edergintza gehigarria oinetakoak
UDAZKENEAN, BOTAK MILITAR ITXURAKO BOTAK TENDENTZIA DIRA AURTEN. HORIEZ GAIN, ZAPATILA ITXURAKO ZAPATA ESKAINTZA ZABALA DAGO GOIERRIKO OINETAKO DENDETAN.
O
inetakoen aukera zabala da Oskarbi dendan. Zapatak, botak, zapatilak...forma eta gustu desberdinetakoak. Orkarbi Gurrutxaga arduradunak azaldutakoaren arabera, militar itxurako botak tendentzia dira aurten, Dr. Martens linea jarraituz: «Lehengo urtetik datorren tendentzia da, baina pisuak eta formak aldatzen dituzte». Horrela, pisu bakarrekoez edo betikoez gain, pisu bikoitza dutenak ere aurki daitezke dendan. Kanperoek ere indarra hartu dute: «Punta gehiagorekin, gutxiagorekin...baina kanpero itxura mantenduta». Bestalde, zapatila itxurako zapaten eskaria ere handia da: «Egunetik egunera nabari da zapatila asko zapata estiloko bukaerarekin egiten dituztela». Hau da, zapatilak tendentzia bilakatu direlarik, zapata markek zapatilak egiten dituzte tendentzien motibuekin. Animal printa edo kamuflajekoa, adibidez, asko eramaten da: «Ez total looka, detaileak baizik». 17 eta 25 urte bitartekoek, berriz, marka zehatzak eskatzen dituzte: «Vans eta Converseak nahi dituzte gazte askok». Horiek ere plataformarekin edo gabe izan daitezke. Betikoak, baina transformatuta.
moda eta edergintza gehigarria ile apainketa
11
PUNTA-PUNTAKO LOOK-AK URTE EZBERDIN HONEN AURREAN, AUSARTU LOOK EZBERDIN BATEKIN. HONA HEMEN BI GOMENDIO UDAZKEN HONETAN ITXURA ALDATU NAHI DUTENENTZAT.
rsvponline
DEGRADATUAK, KIZKURRAK
KOLORE BIKO ILEA
Degradatuak aukera bikaina dira ile motzetarako eta udazken honetan dudarik gabe orrazkera arrakastatsua izango da ile kizkurra albo degradatuekin. Orrazkera hauetan ilearen erdiko zatia izaten da gehien moldatu behar dena, eta horregatik aukera onena itxura naturala duten kizkurrak dira, gehienez gel finkatzaile apur bat beharko dutenak. Degradatua tupearekin konbinatzea aurtengo udazkenean punta-puntan egongo den beste orrazkeretako bat izango da ile motza duten pertsonetan. Ile kizkurra ez da oztopo bat izango tupea eraman nahi dutenentzat, alderantziz, kasu askotan abantaila bat izango da; kizkurrek ematen duten bolumenari esker, errazagoa izango delako desiratutako tupe hori lortzea. Gakoa alboak gehiegi ez moztean dago, horrela erdiguneko zatiarekin alderatuta ikusiko den kontrastea ez delako horren handia izango. Hala ere, badaude alboak oso motzak nahiago dituztenak, horrela erdiko zatia nabarmenago geratzen baita.
Hasiera batean look horrek berria eman dezakeen arren, kontua da berriro ere bueltan datorren moda bat dela, izan ere, kolore biko ilea 90eko hamarkadan egin zen ezaguna bertako jendartean. Ile beltza berdearekin nahastuta, ilehoria arrosa argiarekin, ilegorria platino koloreko horailarekin‌ hamaika konbinazio egin daitezke. Look hori batez ere neska gazteen artean zabaldu da, Instagram sare sozialaren bidez. Horrez gain, famatu askok aukeratu duten estiloa da hau; izan ere, edozein ile kolore eta mota duten pertsonek eraman dezakete tendentzia hau.
Punta-puntakoa den look-a ile marroi eta ilehoriaren arteko konbinazioa da. Horretarako, ile marroia dutenek, kopeta-iletik bi ile sorta hartu eta dekoloratu egiten dituzte. Ausartenek, beriz, ile guztia bi zatitan banatu eta azpiko kapa osoa ere ilehoria jartzen dute.
peinados.es
ILE MARROIA ETA HORIA
12
moda eta edergintza gehigarria edergintza
NEGUAN ERE AZALA ZAINDU AZALA ZAINTZEA UDAREKIN LOTUAGOA BADAGO ERE, NEGUAN ARE ETA GARRANTZITSUAGOA DA AZALA ONDO ETA EGOKI ZAINTZEA.
L
eku guztietan aipatzen dute zeinen garrantzisua den udaran azala zaintzea: ez erretzeko, orbanik ez izateko, azala ez joateko‌ Plana edozein dela ere, eguzkitako krema ematea gomendatzen dute. Baina jende askok ez dakiena da udaran baino garrantzitsuagoa dela udazken eta neguan azala zaintzea. Udazkena heltzen denean, gehienak erlaxatu egiten dira eta ez dute ezer egiten eguzkiarengandik babesteko; beharrezkoa dena ez da urtaro honetan azala modu berezi batean zaintzea, udaran bezainbeste zaintzea baizik. Haizea, berogailua, hezetasuna‌ asko dira azalean tenketasun sentsazioa eragiten duten faktoreak, eta hori ekiditeko funtsezkoa da hau hidratatuta mantentzea, lehorragoa egoten baita. Adituek diotenez, tenperaturak baxuak direnean, eta bereziki haizea lehorra denean, azaleko hezetasuna bizkorrago lurruntzen da, eta ondorioz, lau aldiz gehiago kostatzen zaio berezkoa duen hidratazio naturala mantentzea.
URTARO HOTZETAN AZALA ZAINTZEKO GOMENDIOAK Hidratatzea: Azaleko krema egunero eta behin baino gehiagotan ematea, norbere azal motari hobekien egokitzen zaiona. Dutxa oso beroak ekiditea: Neguan dutxa beroak oso tentagarriak diren arren, geroz eta beroago, orduan eta hezetasun gehiago galduko du azalak. Hobe da ur epela erabiltzea. Hotzarengandik babestea: Eskularruak, bufandak edota jertse potoloak jantzita, azala lehortzea saihestu daiteke. Ez ahaztu ezpainak: Hotzaren ondorioak gehien pairatzen dituen gorputzeko zatietako bat dira ezpainak, horregatik ezinbestekoa da hauek hidratatzea. Ur asko edatea: Kanpotik hidratatzea garrantzitsua den arren, are garrantzitsuagoa da barrutik ere hidratatuta mantentzea. Barruko zaintza, kanpoko emaitza.
moda eta edergintza gehigarria edergintza
13
MUSUKOA, PIKORTAK ETA MAKILLAJEA, NOLA KUDEATU? Aurtengo egoera ezohikoa eta arraroa izaten ari den arren, moldatzea besterik ez da geratzen. Duela hilabete batzuk arazorik eragiten ez zuten gauzak, gaur egun traba bilakatu dira zenbait kasutan. Horren adibide izan daitezke musukoaren eraginez aurpegian ateratzen diren pikortak, edota makillajea musukoarekin uztartu beharra izatea. PIKORTAK Traba hauen aurrean, zenbait irtenbide proposatzen ditu Une Edergintza zentruko Jaione Larreak. «Musukoak blokeatu egiten du azalak arnasteko duen ahalmena. Normalean urtean zehar soilik lau pikorta ateratzen zaizkienei, orain musukoen eraginez lau izan ordez hamar izango dira». Horren aurrean, batez ere goizean eta gauean, azala oso ongi garbitzea gomendatzen du horretarako egokiak diren produktuekin. Horrez gain ezinbestekoa da azala hidratatuta mantentzea, azal motari dagokion kremekin. MAKILLAJEA Musukoa makillaje oinarriarekin eta ezpainetakoarekin zikintzea ere oso ohikoa da, baina horrek ez du zertan eragozpen bat izan behar makillatzen jarraitu nahi duten pertsonentzako. Oinarriari dagokionez, hauts finkatzaileak gomendatzen ditu Larreak, solteak edota konpaktuak. «Behin makillatu eta gero, hauts hauek makillajearen gainean ematen dira, horrela zikintzea ekiditeko eta azken emaitzak gehiago irauteko». Ezpainetako finkoak badauden arren, normalean beti «pitzatu» egiten dira. Horretarako ere badaude ezpainetako finkatzaileak. «Pintzel txiki batekin aplikatzen den likido garden bat da, ez du zikintzen eta oso testura atsegina du». Ezpainak margotu ostean, paperezko zapi batekin gehiegizkoa kendu, eta gero produktu hori aplikatuz gero, ezpainetakoa bere horretan mantenduko da ordu luzez.
14
moda eta edergintza gehigarria ezkontzak
EMAZTEGAIAK, BOHO ETA ERROMANTIKO
1.
LEHENENGO ARAUA. Bizitzako beste hainbat momentutan bezala, ezkontza jantzia norberaren gustuekin eta izaerarekin bat datorrena izatea da garrantzitsuena. Honela, estiloak ere bakoitzaren izaerarekin bat etorri behar du, eta noski, bakoitzaren gorpuzkerara ahalik eta ondoen egokitu.
2.
SOINEKO ARINAGOAK. COVID-19 garai honetako ezkontzak jende gutxiagokoak direnez, soineko arinagoak aurkitzen ditu emaztegaiak. Motzak asko. Leire Santillanen esanetan, boho eta erromantiko estilotakoak daude bogan. «Estilo horiek aukera ematen dute soineko politak egin eta osagarri polit batzuekin osatuz, ezkontza jantzi dotore bat diseinatzea. Aldi berean, soinekoa beste edozein momentutan erabili ahal izango da». Evase formako soinekoak ere asko aukeratzen dituzte emaztegaiek, gerria markatu eta aldak soinekoaren bolumenaren azpian geratuz. «Oso ondo geratzen da».
Leire Santillan
3.
BOLEROAK, KAPAK. Soinekoa osagarriekin apainduz eta osatuz, ezkontza soineko berezia sortzeko aukera izango da. Bolero eta kapa landuagoak erabil daitezke. «Fantasia gehiena soinekoaren gainetik eramaten diren jantzietan erabiltzen dugu, boleroetan eta kapeta adibidez, parpailekin, gipureekin, gasekin, tulekin...». Buruan, buru gainekoak, belo motzak eta pamelak aukeratu daitezke egun handirako.
4.
KOLOREA. Batez ere zuria aukeratzen dute emaztegaiek; askok, pastel kolorearekin uztartuta. «Kolore biziagoekin ausartzen direnak ere badaude, beltz pittin batekin ere bai. Dotore geratzen da zuria eta beltza uztartuta».
5.
BOLUMENAK. Geroz eta gehiago bolumenekin animatzen dira emaztegaiak, mauketan, barrenetan, eskumuturretan, lepo inguruan edo bular aldean bolanteak, flekoak, hiru dimentsiotako aplikeak, loreak, lumak edo flekoak erabiliz.
Leire Santillan
6.
AMABITXIAK. Emaztegaien kasuan bezala, egun bakarrerako soinekoaren ordez, egunerokotasunean erabiltzekoa izan dadin bilatzen da. Horretarako, «batzuetan, dagoen bezala erabil daiteke, eta beste batzuetan, konponponketa txiki bat eginda, edo osagarriak aldatuta».