Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

335. zenbakia. 2019ko uztailaren 5a

GOI B ERRI

Ehunmilak ultra-trailaren hamar urteko bilakaeraz hitz egin dute antolatzaileek, eragile sozial eta ekonomikoek, eta kirolariek. MIKEL ALBISU


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

TERE MADINABEITIA

Aitor Arizmendi Aramako bake epailea

«Lan ugari egiten ditugu bake epaileok, nik oraindik ez dut bikoterik ezkondu» T ere Madinabeitia Arama Haurtzaroa Araman igaro eta gero, Ordiziara joan zen bizitzera Aitor Arizmendi Aranburu (Arama, 1991), eta han jarraitzen du, baina lotura estua mantentzen du jaioterriarekin, bertako bake epailea baita. Aramarren jaiotza eta heriotza agiriak sinatzea edo hauteskundeetako dokumentazioa Donostiako epaitegira eramatea dira bake epaile bezala dituen lanetako batzuk, baita bikoteak ezkontzea ere, baina oraindik ez du halakorik egin. Arizmendik beste lanbide bat ere badu: Zaldibiako Eus-

kaber Eusko Labeldun arrautza enpresako banatzailea da, eta herriz herri ibiltzen da furgoneta gidatzen. Gustuko ditu errepidean ibiltzea eta bezeroekin tratua.

Zaletasun bat.

Liburu bat.

Jaso duzun oparirik onena?

Evaristoren Que dura es la vida del artista.

Gurasoek detaile asko egin dizkidate, ez nuke bat aukeratzen jakingo.

Janari eta edari bana. Onddoak eta zizak, eta garagardoa poteatzeko, sagardoa afaltzeko eta ura ajearentzako.

Rallyak eta kotxearekin zerikusia duen guztia (hiru kotxe klasiko ditut), eta musika.

Amets bat? Euskal Herri libre bat izatea.

Oporretarako leku bat. Palentziako familiaren etxea, eta Asturiasko mendia.

Goierriko txoko bat.

Musika talde bat eta abesti bat.

Lazkaomendi.

La Polla Records eta Ellos dicen mierda batetik; Valentzian, BECen eta Madrilen ikusiko ditut. Eta bestetik, Doctor Deseo eta Abrazame.

Herriko alkate bazina…

Pelikula bat. El precio del poder.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

«Lazkaomendi edo Larraitz inguruan biziko nintzateke, Txindoki ikusten den leku batean»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Orain artekoek ondo egin dute, ez nuke ezer aldatuko.

Ordizian biziko ez bazina… Lazkaomendi edo Larraitz inguruan, Txindoki ikusten den leku batean.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

Eguneroko ogia

z dut aukerarik izan oraindik aldaketen eragin erreala f ro gat ze ko. Baina aitortu behar dizuet gaia interesez jarraitu dudala, ogizale eta ogijale amorratu gisa –Espainiako Estatuko biztanleen urteroko 31,87 kiloko kontsumoa sobera gainditzen dut–. Oinarrizko elikagaietan oinarrizkoenari buruzko legedia berriaz ari naiz, ogiaren osaketa eta merkaturatzea arautzen eta eguneratzen dituen erreformaz. Ore amarekin edo hirin integralarekin egindako produktuek bete beharreko ezaugarriak finkatzen ditu eta, besteak beste, kontsumitzaileari kalitate-bermeak eskaintzen dizkio halako produktuak erosteko garaian. Zorionez Goierrin okindegi ederrak baditugu, bezeroari bertako ogia, bikaina eta gozoa, eta arreta adeitsua eskaintzen diotenak. Mugatua delako gurean frankizia handien eragina. Erosi ohi dugun eguneroko ogiaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, beraz, dendariari edo okinari berari galdetu besterik ez dugu. Hala eta guztiz ere, egiari zor, araudi berriaz gaindi estimatuko nuke ogi barietate bakoitzaren osagaien inguruko informazioa dende-

E

tan ikusgarri egotea. Kontserbagarri eta bestelako gehigarririk baduten jakin ahal izateko, batik bat. Beste produktu batzuekin gertatu ohi den moduan, kontsumitzaileoi erabakiak hartzeko garaian lagungarri izango litzaioke. Ikusten duzuen moduan, udako oporren aurreko nire azken artikuluan eguneroko ogiari buruzko iritzi kritikoaren berri ematera nindoan. Baina, ezinbestean, utziko didazue gaiz kolpetik aldatzen. Egunkarian irakurri berri dudan notiziak horretara bultzatu nau eta. Londresen jazo da. Gizon bat etxeko lorategian eguzkia hartzen delarik, metro gutxi batzutara sortutako hots izugarri batek asaldatu du. Danbateko labur eta gogorra izan da. Zarataren jatorria deskubritu duenean iritsi da, ordea, benetako sustoa. Lorategian gizon baten hilotza aurkitu du eta ingurua odolez beteta. Zerutik jaurti izan balute bezala. Poliziaren ikerketak konfirmatu du hasiera batean sinesgaitza dirudien hipotesia. Hegazkin batetik jauzi da hildako gizasemearen gorpua. Aurretik ere Londresen gertatu omen dira halakoak. Jatorrizko abiapuntuan, Afrikan gehienetan, gizaseme edo emakume bat hegazkinaren lu-

ÂŤHaiek ere, guk bezala, bizitza duin eta zoriontsu bat besterik ez dute nahi. Ez daitezela gure bihotzak gogortu, ogi zahar eta lizuna bezalaÂť

rrartzeko trenean ezkutatzen da, Europa helburu duen hegaldi batean. Gerra, pobrezia edo goseari ihesi, ogibide eta bizitza duinak amets, izoztuta hilko da hegazkinaren tripetan, atmosferako tenperatura hotza dela eta. Hegazkinak lur hartzeko garaian, gurpilak zabaltzen dituenean, bere gorpua Londreseko lorategi batean eroriko da. Ogiaz idazten hasi naiz, baina zaila da horrelakoez aritzea, guregandik ez oso urrun horrelako egoerak bizi direnean. Gure arazoen tamaina ispiluaren aurrean jartzen digute. Tamalez eguneroko ogia bezain ohikoak bihurtu zaizkigu Londreskoa bezalako heriotz triste eta tragikoak. Europako atarian, Mediterraneo Itsasoan, noiznahi gertatzen dira Afrikako migratzaileen heriotz bidegabeak. Eta Europako agintariek bizitza hobe baten bila datozen milaka pertsona horiei gizalegezko arretarik eta laguntzarik bermatzen ez dieten bitartean, begitandu zait gure ongizatearen lorategian etzanda jarraitzen dugula, zerura begira. Gurekin zerikusirik ez balu bezala. Haiek ere, guk bezala, bizitza duin eta zoriontsu bat besterik ez dute nahi. Ez daitezela gure bihotzak gehiago gogortu, ogi zahar eta lizuna bezala.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Hamarkada bat bete du Uztailaren 12, 13 eta 14an jokatuko da Ehunmilak ultra-trailaren X. edizioa. Urteurren hori oinarri hartuta osatu du Josu Marotok txoko honetako irudia.

Zuk badakizu baina agian irakurleek ez. Garraio publikoan mugitzen naiz eta egunero Legazpitik Donostiarako bidea trenean egiten dut. Neguan aurpegi berdinak ikusten ditut egunero. Elkarrizketak entzutean badakit nor den abokatua eta nor irakaslea, nork dituen hiru seme-alaba eta nork senar jubilatua. Bakoitzak badu bere eserlekua reserbatua. Baina arropak arintzen diren heinean, treneko aurpegiak ere arinagoak egiten zaizkit. Ile hori batzuk, motxila handiekin besteak. Donostiara iritsi eta zein zaila egiten den Bilbao Plazara doan zubia gurutzatzea! Autobus geltoki berria eta Tabakalera martxan jarri zituztenetik hiriburuko txoko hori turistaz beteta egoten da. Eta turistak diot, ez bidaiariak. Banderatxo luzea daraman gazte baten atzetik doaz guztiak aurikularrak jarrita, denak batera leku berdinera begira, argazkiak ateratzen. Donostia oso estetikoa da eta oroigarri politak eramango dituzte etxera, baina Donostiari buruz ezer gutxi ez dute ikasiko.

Berriz, hirian barrenera sartuta bidaiariak ere badaude. Turistek egiten dituzten gauza berdinak egiten dituzte askotan, baina horiek zergatik egiten diren informatzen dira, eta tabernan pintxo bat jan ostean ÂŤeskerrik askoÂť esaten dute, eta itxuraz hain erakargarri ez diren baina janari oso goxoa duten jatetxeetan bazkaltzen dute, eta zezenaren txapa erosi beharrean Nafarroako kateena eramaten dute etxera, norbaitek galdetzen badie atzean duen historia kontatzeko prest.

Nagore Belastegi

bat eta

Sanferminetan murgilduta pasako dituzte datozen bederatzi egunak iruindarrek, eta haiekin batera mordoxka bat nafarrek eta baita Euskal Herriko beste puntu batzuetako herritarrek ere. Eta noski, atzerritik datozen ehunka bisitarik ere. Turismoaz eta bisitatzen den herriaz sortzen den iruditeriaren inguruan egiten duzun aipamenak horixe ekarri dit gogora, Nafarroako hiriburura datozenetako askok zer ulertzen ote duten gure jaiez, gure tradizioez eta, finean, gure herriaz. Zezenak, neurrigabeko parranda‌ Hori bai, eta hori baino askoz gehiago ere bai. Berdintsu azken aldian Donostiara uholdean iristen diren turistek edo Lapurdiko hondartzetan topatzen ditugun atzerritarrek. Postaleko argazki bat baino gehiago, sustrai sakonak dituen historia baten jabe garela ba ote dakiten. Berezko hizkuntza dugula, zapaldu eta isildu nahi izan dutena. Tradizio eta kultura aberatsa dugula. Gerrak eta gatazka politikoak azken hamarkadak markatu dituela. Eta azken urteotan ziklo berri bati bide eman nahian

bat Iraia Oiartzabal

gabiltzala. Aniztasunean aberastu nahi dugula herri hau (eta ez naiz diruz neurtzen den aberastasunaz ari), berdintasunean eta bizikidetzan‌ Postaletan agertzen ez diren mezuak dira honakoak, eta pena litzateke eslogan hutsean galdutako herri bat irudikatu nahi izatea. Gure onena daukagulako oraindik ezagutzera emateko.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

ÂŤSegurtasun protokoloak zorrotz betetzen dira, eta korrikalariak eskertzen duÂť Lander Ugalde Gurutze Gorriko mendi salbamenduko boluntarioa da. Urtero egin du lan Ehunmilak proban. Kerman Garralda Zubimendi Segura Lander Ugalde (Segura, 1993) Gurutze Gorriko Larrialdi Egoerako Erantzun Azkarretako Taldeko kidea da, eta besteak beste, mendi lasterketetan segurtasun eta prebentzio lanak egiten ditu.

Ehunmilak proban zeintzuk izaten dira artatzerik ohikoenak? Arazoak, ahal diren neurrian, ekidin egin behar dira, horregatik, prebentzioa izaten da gure eginbehar nagusiena. Jende asko pilatzen da mendian lasterketaren aitzakian, eta guztien segurtasuna bermatu behar izaten dugu. Baina Ehunmilak oso proba gogorra da, eta artatzeak ohi baino gehiago izaten dira: oinetan babak, bihurrituak, zorabioak...

Zuen laguntza behar duen korrikalariak nola eskatzen du?

KERMAN GARRALDA ZUBIMENDI

Korrikalariak elkarren artean beti laguntzen dira, eta askotan beraiek ematen digute abisua kontrol-guneren batean. Gainera, egun korrikalari guztiek GPSa eraman behar izaten dute segurtasuna bermatzeko, eta lana asko errazten du horrek.

Nola antolatzen zarete? Beasaingo udaletxean koordinazio puntu bat izaten dugu, eta postu txikiagoak izaten di-

tugu lasterketa guztian zehar: Aralarren, Larraitzen, Lizarrustin, Etzegaraten... Puntu bakoitzak bere lantaldea du. 12 orduko lanegunak izaten dira, eta bitartean gainerakoek atseden hartzen dute. Gutxi gorabehera, lur orotako 30 ibilgailu eta ehun pertsona ibiliko gara lanean.

Kanpoko laguntza behar izaten duzue? Ehunmilak oso proba handia eta gogorra da, eta Goierriko Gurutzen Gorriaren baliabideak ez dira nahikoak. Zumarragatik, Azpeititik eta Tolosatik ere pasatzen denez ibilbidea, eskualde horietako Gurutze Gorriak ere lan egiten du. Are gehiago, boluntarioak Gasteiztik, Gernikatik, Durangaldetik... etortzen dira, baita Mirandatik ere.

Korrikalariek eskertzen dute boluntarioen lana? Oso barneratua dugu mendikultura, eta horregatik segurtasun eta antolaketa lanak oso ongi egiten dira. Mundu mailako korrikalariek ere aitortzen dute hori, eta eskertzen dute. Jaso izan ditugu esker oneko eskutitzak, eta bete egiten zaitu horrek; baina, segurtasuna, ardura handiko lana ere bada, eta zorrotz bete behar izaten ditugu protokolo denak.


GOIBERRI 07

PUBLIZITATEA


08 GOIBERRI

EHUNMILAK. 10 URTE ANTOLATZAILEAK

Mikel Valdivielso

Andoni Zubeldia

Lasterketa burua da Mikel Valdivielso. Ibilbideaz, segurtasunaz eta boluntarioen kudeaketaz arduratzen da zehazki, eta oro har, «denaz» arduratzen da. «Nahiz eta lanak banatuta izan, saiatzen naiz denen gainean egoten». Horrelako proiektu bat aurrera eramateko beharrezkoa den dirua biltzeaz ere arduratzen da: «Babesleak ere aurkitu behar dira. Nahiko proiektu sufritua da».

Lasterketaren zuzendariaren kargua du Andoni Zubeldiak proiektuaren sorreratik. Zubeldiak nabarmendu du ez daukala lan zehatzik; «Azkenean, lasterketako arlo guztietaz arduratzen naiz. Egia da, pisu gehiena Mikelek eramaten duela, eta urte askoan laguntzaile bezala nabil ni». Antolatzaile taldeko beste guztiei bezala, «denetik egitea» egokitzen zaio Zubeldiari ere.

Mali Kortaberria

Iera Acin

Aralar da EHM eta G2H lasterketen gune garrantzitsuenetako bat, eta gune horren ardura du Mali Kortaberriak. Hura arduraduratzen da gune guztia bere osotasunean antolatzeaz: boluntarioak antolatu, kontrol gunea prestatu... Korrikalarien segurtasunerako oso garrantzitsua duen lan bat ere kudeatzen du: Aralar osoan balizak jartzea. Aurten, 8.704 jarriko dituzte.

Ehunmilak proiektuaren diru kontuez arduratzen da Iera Acin: izen-emateen ordainketez eta itzulketez –nahiz eta aurtengo plataformarekin asko erraztu–, diru laguntza publikoen kudeaketaz, ordainketak egiteaz... Horrezaz gain, elkartearen bete beharrak betetzea ere badagokio: «Arrastaka mendi talde bat izan arren, enpresa txiki batek bezala funtzionatzen du».

Lasterketa burua

Aralarko gunea

Lasterketa zuzendaria

Finantza arduraduna

Ehun mila ordu eta kilometro Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi probak antolatzeko ostegunero biltzen da talde gidaria.


GOIBERRI 09

ANTOLATZAILEAK EHUNMILAK. 10 URTE

J. Ignacio Martin

Iñaki Mozo

Korrikalarien izen emateak kudeatzen ditu: epe barruan mediku txostenak bidaltzen dituztela ikusi, eta ondoren, korrikalariei dortsalak esleitu, bajaren bat baldin badago, itxarote zerrendako hurrengoari deitu... Behin zerrendak osatuta, korrikalariei bidaltzeko eta emateko gutunazalak eta materiala prestatu behar izaten dira. Hori guztia, datuen babeserako legea betez.

Komunikabideekin eta sare sozialekin etengabeko harremana du Iñaki Mozok, Ehunmilei buruzko albisteak zabaltzeaz arduratzen baita. Hurrengo edizio bat egongo dela eta zein datatan izango den jakinaraziz hasten da bere lana; bigarren lana izaten da izen ematea noiz irekiko den esatea. Eguna iristen denean, berriz, mikrofonoa askatu gabe, irteeran eta helmugan izaten da, hizlari lanak ere egiten baititu.

Izen-emate arduraduna

Komunikazioa

MIKEL ALBISU

Loinaz Agirre Beasain Duela 18 urte, Zegama-Aizkorri mendi maratoia (42 kilometro) antolatzea «astakeriatzat» jo zen, eta duela 10 urte Ehunmilak (168 km.) eta Goierriko Bi Handiak (88 km.) antolatzea, «erokeria». Bateko zein besteko, antolatzaileek arrazoi zutela ikusi da, astakeria eta erokeria horiek egiteko, dortsalak baino korrikalari gehiago daudelako, eta mendi lasterketetan Goierri mundu mailan erreferentzia bilakatu delako. Ehunmilak proiektuaren sortzaile Mikel Valdivielsoren esa-

netan, «erotuta geundela esaten ziguten, ezinezkoa zela, eta, pertsona jakin batzuen babesa salbu, nahiko bultzada eskasa jaso genuen». Baina Ehunmilek 10 urte beteko dituzte aurten, eta inoiz baino korrikalari gehiagok hartuko du parte: 1.295 lagunek. Eta horiek baino gehiago dira, 1.600, lasterketak antolatzeko ezinbestekoak diren boluntarioak. Bizimodu bat bihurtu da askorentzat Ehunmilak: korrikalarientzat, zein antolatzaile batzordea osatzen duten kideentzat. Ostegun arratsalderoko plana dute.

Iñaki Erauskin Jasangarritasuna eta aparkalekuak

Ibilbidean zehar eta anoa postuetan hondakinak behar bezala sailkatzen direla bermatzeaz arduratzen da Iñaki Erauskin. Korrikalariek araudian duten bete beharra da gainera. Bestalde, korrikalarientzat eta bisitarientzat Beasaingo aparkalekuak –Gipuzkoa plaza, Bernedo Enea eta Adif, eta CAFekoa– antolatzeaz arduratzen da: txandak antolatu, informazio eman....

Josemi Cobos

Arropen arduraduna Batez ere, merchandaising-az arduratzen da Josemi Cobos, arropa salmentaren kudeaketaz alegia. Salmenta postuak antolatu, salmenten eta diruaren kontrola eraman... Korrikalariei eman beharreko arropaz ere arduratzen da. Behin Ehumnilak amaitutakoan, soberan gelditutako arropa saltzen aritzen dira Beasaindik kanpora ere.


10 GOIBERRI

EHUNMILAK. 10 URTE URTEZ URTEKOA

1. edizioa. Euria, behe lainoa eta hotza. Datak: 2010eko uztailaren 16tik 18ra. Korrikalariak: 370. EHM: 261 irten, 118 iritsi (%45,2) Gizonezkoak: 1. Imanol Aleson (25:14:18), 2. Iker Urizar (26:03:09), 3. Joxelu Albizuri (26:04:54). Emakumezkoak: 1. Nerea Martinez (29:26:18), 2. Jaione Sasieta (39:04:45), 3. Jone Pelaez (41:32:44). Lehenengo goierritarrak: Carlos Moran (5.) eta Jaione Sasieta (2.). G2H: 109 irten, 61 iritsi (%55,9) Gizonezkoak: 1. Xabier Larrion (13:39:05), 2. Ernesto Angulo (13:39:11), 3. Aitor Urbieta (14:33:08). Emakumezkoak: 1. Elena Calvillo (15:36:48), 2. Monica Grajera (16:16:26), 3. Leire Iruretagoiena (16:16:27). Lehenengo goierritarrak: Xabier Larrion (1.). eta Elena Calvillo (1.).

4. edizioa. Beroa, hezetasuna, ekaitzak eta denbora onak. Datak: 2013ko uztailaren 13tik 15era. Korrikalariak: 579. EHM: 268 irten, 161 iritsi (%60) Gizonezkoak: 1. Imanol Aleson ( 22:59:19), 2. Javi Dominguez (23:09:22), 3. Joxelu Albizuri (25:03:22). Emakumezkoak: 1. Nerea Martinez (28:07:47), 2. Jaione Sasieta (29:15:15), 3. Maddi Arrazola (30:31:33). Lehenengo goierritarrak: Xabier Irazustabarrena (11.) eta Jaione Sasieta (2.). G2H: 311 irten, 232 iritsi (%74,6) Gizonezkoak: 1. Iñaki Catalan (11:05:07), 2. Juan Romano (11:08:48), 3. Gaizka Baranano (11:14:17). Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (13:15:40), Mar Ferreras (13:31:31), 3. Miryam Talens (14:38:48). Lehenengo goierritarrak: Xabier Mendizabal (12.) eta Nuria Molina (115.).

7. edizioa. Beroarekin ediziorik onenetakoa. Datak: 2016ko uztailaren 8tik 10era. Korrikalariak: 1.035. EHM: 409 irten, 215 iritsi (%52,5) Gizonezkoak: 1. Javi Dominguez (23:33:37), 2. Adur Mendizabal (24:28:41), 3. Jon Aizpuru (24:54:39). Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (29:45:08), 2. Severine Duhalde (35:23:54), 3. Agurtzane Argiarro (37:25:42). Lehenengo goierritarrak: Adur Mendizabal (2.) eta Arantxa De La Fuente (8.). G2H: 420 irten, 338 iritsi (%82,6) Gizonezkoak: 1. Daniel Agirre (10:09:47), 2. Iokin Garai (11:02:35), 3. Mikel Etxeberria (11:26:20). Emakumezkoak: 1. Leire Martinez (12:53:23), 2. Elena Calvillo (13:08:30), 3. Aitziber Osinalde (13:55:30). Lehenengo goierritarrak: Iker Zurutuza (6.) eta Elena Calvillo (2.). MMM: 206 irten, 181 iritsi (%87,8) Gizonezkoak: 1. Aritz Egea (3:31:30), 2. Iñaki Uribetxebarria (3:45:39), 3. Aleix Bautista (3:55:07). Emakumezkoak: 1. Andrea Garai (4:40:30), Ainhoa Lendinez (4:40:30), 3. Araitz Irazu (4:44:09). Lehenengo goierritarrak: Aritz Egea (1.) eta Izaro Rubio (6.).

2. edizioa. «Dena bikain» ate

Datak: 2011ko uztailaren 15etik 17ra. Korrikalariak: 4 EHM: 235 irten, 95 iritsi (%40,4) Gizonezkoak: 1. Javi Dominguez (24:29:16), 2. Jose (25:11:17), 3. Pedro Germano (26:11:17). Emakumezkoak: 1. Nerea Martinez (28:00:56), 2. L goiena (29:04:24), 3. Jaione Sasieta (33:17:40). Lehenengo goierritarrak: Bene Aguilar (8.) eta Jaion ta (3.). G2H: 180 irten, 115 iritsi (%63,8) Gizonezkoak: 1. Zigor Iturrieta (11:23:13), 2. Iker Zuru (11:46:33), 3. Luis Lasa (11:51:53). Emakumezkoak: 1. Leire Ezpeleta (16:56:51), 2. Vick mero (17:29:05), 3. Carmen Cases (19:06:01). Lehenengo goierritarra: Iker Zurutuza (2.).

5. edizioa. Inoizko gogorrena

Datak: 2014ko uztailaren 11tik 13ra. Korrikalariak: 6 EHM: 271 irten, 150 iritsi (%55,3) Gizonezkoak: 1. Javi Dominguez (23:29:10), 2. Iman (24:40:29), 3. Iñaki Catalan (27:04:57). Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (28:48:23), 2. El Calvillo (29:30:08), 3. Jone Urkizu (29:53:19). Lehenengo goierritarrak: Adur Mendizabal (6.) eta Elena Calvillo (2.). G2H: 340 irten, 240 iritsi (%70,5) Gizonezkoak: 1. Pedro Etxeberria (10:41:29), 2. Iokin Garai (10:44:52), 3. Nuno Manuel Mendes (10:52:47). Emakumezkoak: 1. Aitziber Osinalde (13:25:09), 2. Ester Alves (14:12:05), 3. Leire Martinez (14:38:14 Lehenengo goierritarrak: Juan Karlos Valdivielso (4.) eta Nuria Molina (7.).

8. edizioa. Errekorra eta Alb e

Datak: 2017ko uztailaren 7tik 9ra. Korrikalariak: 1.13 EHM: 409 irten, 215 iritsi (%52,5) Gizonezkoak: 1. Javi Dominguez (22:22:03), 2. Jon A Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (28:45:17), 2. Ele Lehenengo goierritarrak: Jon Aizpuru (2.) eta Elena G2H: 515 irten, 351 iritsi (%68,1) Gizonezkoak: 1. Daniel Agirre (10:17:22), 2. Mikel Et rria (10:38:48), 3. Gorka de la Horra (10:54:53). Emakumezkoak: 1. Aitziber Osinalde (13:02:28), 2. Monica Grajera (13:16:51), 3. Maddi Mujika (13:54:58). Lehenengo goierritarrak: Adur Mendizabal (5.) eta Aitziber Osinalde (1.). MMM: 212 irten, 198 iritsi (%93,4) Gizonezkoak: 1. Bartosz Gorcyca (3:39:19), 2. Aleix Bautista (3:40:44), 3. Ruben Hernandez (3:41:56). Emakumezkoak: 1. Esther Casajuana (4:27:22), 2. O na Arratibel (4:38:51), 3. Amaiur Iglesias (4:43:05). Lehenengo goierritarrak: Juan Karlos Valdivielso (4.) Arratibel (2.).


GOIBERRI 11

URTEZ URTEKOA EHUNMILAK. 10 URTE

era zen.

415 Vicente Benito eire Irureta-

e Sasie-

utuza

ky Ro-

: hotza, euria eta lokatza.

611.

nol Aleson ena

4). )

erto Zeraini omenadia.

3. edizioa. Euria, hotza eta lasterketa lehiakorra. Datak: 2012ko uztailaren 12tik 14ra. Korrikalariak: 495. EHM: 193 irten, 112 iritsi (%58) Gizonezkoak: 1. Aitor Leal (23:26:55), 2.Imanol Aleson (24:05:35), 3. Manuel Merillas (25:21:53). Emakumezkoak: 1. Xari Adrian (30:55:11), 2. Jone Urkizu (31:02:00), 3. Jaione Sasieta (33:14:45). Lehenengo goierritarrak: Juan Karlos Valdivielso (9.) eta Jaione Sasieta (3.). G2H: 302 irten, 150 iritsi (%49,6) Gizonezkoak: 1. Javi Dominguez (10:52:29), 2. Luis Lasa (11:30:27), 3. Iker Zurutuza (11:30:33). Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (13:50:59), 2. Monica Grajera (13:57:43), 3. Rakel Aperribai (15:31:46). Lehenengo goierritarrak: Iker Zurutuza (3.) eta Rakel Aperribai (3.).

6. edizioa. Bikaina, gozatzeko urtea izan zen. Datak: 2015eko uztailaren 10etik 12ra. Korrikalariak: 827. EHM: 254 irten, 157 iritsi (%61,8) Gizonezkoak: 1. Imanol Aleson (24:11:29), 2. Jerome Rodrigues (24:28:31), 3. Joan Marc Falco (25:01:31). Emakumezkoak: 1. Jaione Sasieta (32:27:54), 2. Agurtzane Argiarro (24:35:37), 3. Arrate Bastida (35:30:37). Lehenengo goierritarrak: Adur Mendizabal (7.) eta Jaione Sasieta (1.). G2H: 442 irten, 362 iritsi (%81,9) Gizonezkoak: 1. Iokin Garai (10:13:50), 2. Ion Azpiroz (10:18:19), 3. Pedro Etxeberria (10:35:04). Emakumezkoak: 1. Silvia Trigueros (12:15:34), 2. Aitziber Osinalde (12:19:54), 3. Elena Calvillo (12:34:24). Lehenengo goierritarrak: Manuel Somoza (9.) eta Aitziber Osinalde (2.). MMM: 131 irten, 122 iritsi (%93,1) Gizonezkoak: 1. Iker Zurutuza (3:41:36), 2. Jon Gartziandia (3:59:44), 3. Jon Otermin (4:01:47). Emakumezkoak: 1. Itziar Andueza (4:37:23), 2. Ainhoa Lendinez (4;37:50), 3. Amaia Insausti (4:38:14). Lehenengo goierritarrak: Iker Zurutuza (1.) eta Itziar Andueza (1.).

36.

Aizpuru (23:14:38), 3. Felipe Artigue (23:53:45). ena Calvillo (29:55:08), 3. Jone Urkizu (32:43:46). Calvillo (2.).

xebe-

iha-

) eta Oihana

9. edizioa. Ekaitza dela eta bertan behera bi lasterketa. Datak: 2018ko uztailaren 13tik 15era. Korrikalariak: 1.083 EHM: 435 irten ziren, Azpeitian lasterketa bertan behera utzi zuten Gizonezkoak: 1. Javier Dominguez (5:54:53), 2. Jon Aizpuru (6:12:52). 3. Unai Dorronsoro (6:12:54). Emakumezkoak: 1. Ewa Majer (6:49:26), 2. Elena Calvillo (7:18:33), 3. Noelia Camacho (8:10:05). G2H: 436, Larraitzen lasterketa bertan behera utzi zuten Gizonezkoak: 1. Alvaro Ramos (1:47:33). 2. Raul Macarro (1:47:35), 3. Daniel Agirre (1:47:37). Emakumezkoak: 1. Uxue Fraile (2:03:01), 2. Aroa Sio (2:03:24), 3. Mayi Mujika (2:07:02). MMM: 212 irten, 200 iritsi (%94,3) Gizonezkoak: 1. Aleix Bautista (3:48:04), 2. IĂąigo Arantzamendi (3:54:05), 3. Marc Costa (4:08:49). Emakumezkoak: 1. Ingrid Ruiz (4:24:30), 2. Amaiur Iglesias (4:46:43), 3. Sara Perez (5:03:32). Lehenengo goierritarrak: David Martin (4.) eta Jone Cerezo (9.).


12 GOIBERRI

EHUNMILAK. 10 URTE ERAGIN EKONOMIKO ETA SOZIALA

Dantzariak agurra dantzatzen Ehunmilak ultra trailaren irteeran aurretik. IÑAKI GURRUTXAGA

Herri oso baten proiektua Ehunmilak proiektuak herriko bizitza aldatu du Beasainen eta herri oso bat batzen duen ekitaldia dela esan daiteke. Uztaileko bigarren asteburua gorriz markatutako asteburua da askorentzat, arrazoi batengatik edo bestearengatik. Loinaz Agirre Beasain Kirol ekitaldi bat baino askoz ere gehiago da Ehunmilak. Horixe da beasaindarrek sentitzen dutena eta horrela bizi izaten dute gainera uztaileko bigarren asteburua. Bakoitzak ahal duen neurrian lagundu nahi izaten duen proiektua da. Boluntarioen elastikoa harrotasunez janzten den asteburua, Ehunmilen parte direla erakutsiz. Beasaindarrek eta goierritarrek asko ematen diete Ehunmilei, baina Ehunmilek ere asko

ematen die beasaindarrei eta goierritarrei. Salbatoreh hoteleko Jon Aierbek garbi du: «Gurea bezala sentitzen dugu Ehunmilak. Bakoitzak ahal duen eran laguntzen du. Beasainen ispilu oso ona da Ehunmilak». Plazape tabernako Felix Huizi ere iritzi berekoa da: «Beasainentzat oso garrantzitsua da Ehunmilak». Huiziren esanetan, beasaindarrek agendan gorriz markatutako egun bat gehiago da uztailaren bigarren ostirala: «Loinatz jaietan

Mariren jaitsierarekin gertatzen den bezala: Ehunmilen irteera ikusi, pote batzuk hartu, ogitarteko bat afaldu eta 23:00etan G2Hko irteera ikusten dute askok eta askok». Elkarbizitzarako ekitaldia da gainera Aierberentzat : «Herri guztia batzen gaitu. Elkarbizitza handia dago, eta oso polita da». Helburu zehatz bat hartuta, elkartzen ditu sentsibilitate eta adin desberdinetako boluntarioak eta korrikalariak. Horren adibide da korrikalariek

entrenatzeko sortzen dituzten kuadrillak. Horregatik guztiagatik Aierbek dei argia egin du: «Erakundeei esango nieke Ehunmilak gehiago laguntzeko. Beasainen izena munduan zehar zabaltzen du, eta horrelako gauza gutxi daude». Dena den, esaera zahar batek dioen bezala, inoiz ez du euria denon gustura egiten. Ehunmilen kasuan ere, amaitzeko gogoz egoten direnak ere izaten dira, batez ere, Kale Nagusiko bizilagunak eta dendariak.


GOIBERRI 13

ERAGIN EKONOMIKO ETA SOZIALA EHUNMILAK. 10 URTE

Goierriko ostatuetan gertatzen den bezala, Beasaingo Salbatoreh hoteleko hamalau logelak beteta egoten dira Ehunumilak izaten den asteburuan. Batez ere, Ehunmilak ultra trailean parte hartzen duten korrikalariek eta familiartekoek hartzen dituzte: «Asteazken-ostegunetik astelehenera arte». Gabonen aurretik betetzen da. Jon Aierberen esanetan, «itxaron zerrenda izaten dugu eta logelaren bat hutsik geldituz gero, deitu egiten diegu. Aurten zazpi logela hartu dituzte portugaldarrek, bost egunerako datoz». Aierberentzat, bezero oso ona eta fidela da korrikalaria: «Oso eskertuak dira gainera. Pasta eta arroza beti izaten dugu eta asko eskertzen dute. Ahal dugun guztia laguntzen diegu korrikalariei eta beraiekin datozen laguntzaileei». Aierbek eskerrak eman nahi izan dizkie «hau dena posible egiten dutenei».

«Zazpi logela hartu dituzte portugaldarrek, bost egunerako» Jon Aierbe

Loinazko San Martin plazan izaten dute irteera eta helmuga Ehunmilek lasterketek, eta plazapean dagoen Plazape tabernan ere «Ehunmilak egiten» dituzte barraren atzean lanean: «Gogorra da, baina oso polita da». Ostegunetik hasten dira gainera lan gehiagorekin: «Egun horretan pintxo potea berezia izaten da. Korrikalariak dortsalak jasotzera etortzen dira eta giro oso polita egoten da pintxo potean». Nahiz eta hiru proben irteerak izaten diren une gorenenak, etengabeko lana izaten dute tabernan: «Etengabe izaten da jendea. Korrikalarien zain egoten dira familiartekoak eta lagunak; korrikalari bakoitzak 6-7 lagun mugitzen ditu. Lehen, garai batean, Beasaingo jaietara jende asko etortzen zen kanpotik danborrada eta mozorroak ikustera. Baina gaur egun ez dago horrelakorik; Ehunmilak probak lortu du hori».

«Osteguneko pintxo potea ere berezia izaten da» Felix Huizi

Salbatoreh hotela

Plazape taberna

Koldo Agirre

Niko Osinalde

Prestatatzaile fisikoa

«Kirol ohiturak aldatu ditu Ehunmilak ultra trailak» «Kirol ohiturak» aldatu ditu EHM eta G2H iraupen luzeko mendiko lasterketek. Koldo Agirre prestatzaile fisikoaren esanetan, «gaur egun, G2H-a prestatu eta egitea ‘normaltzat’ hartzen dugu, nahiz eta oso proba gogorra izan. Erresistentzia luzeko probak prestatzea oso ohikoa da eta horretarako entrenamendu luzeagoak sartu beharrean egoten da jendea». Kirol materialari dagokionean, «orain oinetako erosoagoa, eta amortiguazio gehiago duen oinetakoak bilatzen ditugu orokorrean, kilometroen ondorioz gorputzak, artikulazio zein muskuluek gutxiago sufritzen baitute. Motxilak, frontalak.... ere derrigorrezko bilakatu dira korrikalarien artean».

Goitur

«Korrika egitera datorrena itzuli egiten da oporretan» Goiturreko Niko Osinalderen ustez, Goierrira jendea erakartzeko oso tresna baliagarriak dira Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak: «Korrika egitera edo ikustera datorren bezeroa, oso fidelizagarria da. Horrek esan nahi du, nahiz eta astebukaera horretan beteta egon, turista hori, jaso duen harreragatik, oporretan edo zubietan itzuli egiten dela; hori horrela dela badakigu. Dirua gainera, ez dute ostatuetan bakarrik uzten, nonbaiten jan behar dute eta bertako produktuak ere erosten dituzte, Idiazabal Gazta edo sagardoa adibidez». Horrekin batera, bi mendi lasterketa horiei esker, «Goierri mendiarekin lotzea lortu da eta jende asko etortzen da bertako ibilbideak egitera».


14 GOIBERRI

EHUNMILAK. 10 URTE KORRIKALARIEI GALDEZKA

Lasterketa bat baino gehiago Loinaz Agirre Beasain Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak ultrek bizitza aldatu diete hainbati. Beste bizimodu bat mota bat sortu da Beasainen, ezaugarri bereziak dituzten proba horien ondorioz.

Amaia Barandiaran (Beasain, 1975) 1.- Gogoan dut Valdik aipatu zuenean Beasainen ultramaratoi bat antolatzeko bere ideia. Orduan ez nuen pentsatuko uztaileko bigarren asteburua gure etxean gorriz markatua egongo zenik. Senarra antolakuntzan eta laguntzen eta lasterketan parte hartzen. Azaroan izen ematea zabaltzen denetik –gainditu beharreko

lehen oztopoa– asteburuko plan gehienak Ehunmilei begira egiten ditugu. Lagun onak egin ditut eta momentu paregabeak elkarbanatu ditugu. 2.- Desberdina da, batez ere, etxean korrika egiten dugulako, herri guztiak parte hartzen du modu batera edo bestera, eta herria batu egiten dela sentitzen duzu. Pultseratxoa janztearekin batera, oilo ipurdia ere jartzen zait. 3.- 2015ean eta 2016an Marimurumendin, eta 2017an eta 2018an G2H-n. Iaz, aurretik nekiena erakutsi ziguten: antolakuntza eta koordinazio ezin hobeko proba dela eta egoera okerrenetan ere, korrikalariak une oro babestuak gaudela. 4.- Aurreko urteetan bezala, helburua Beasainera iristea eta herrian sortzen den giro majiko hortaz gozatzea. Hala ere, orain arte lagun artean egindako lasterketa eta entrenamendu bakoitza da benetako lorpena eta benetan merezi duena.

Inkesta 1.- Zer suposatu du Ehunmilak ultra-trailak zure bizitzan? 2.- Zertan da desberdina Ehunmilak? 3.- Zein probatan eta zenbat aldiz parte hartu duzu? 4.- Aurtengorako zein helburu dituzu?

ere badut: Javi Dominguezek Aizkorri baino lehen ez aurreratzea...[barrez]. 2017an Aizkorri igotzen pasa gintuen.

Eriko Aranburu (Beasain, 1975) 1.- Urteko helburu bat. Azaroan urruti eta erraza ikusten dena, eta konturatzerako iritsi eta zaila bihurtzen dena. Garrantzi handiagoa ematen diot ibiltzeko sortu dugun talde onari. 2.- Herrian dela, giro aparta sortzen dela eta festa itzela bihurtzen dela bertako eta kanpoko jendearentzako. Herritarren inplikazioa, antolakuntza aparta.... edozein partaideri ematen zaion garrantzia, jendearen babesa. Paregabea. 3.- Bi alditan bakarrik, eta G2Han, 2017an eta 2018an. 4.- 21:59:59 segundo barruan egitea, eta ezin bada, arazorik gabe etxera! Beste helburu bat

Itxaro Mendizabal (Ordizia, 1977) 1.- Lehenengo ediziotik boluntario hasi nintzen, eta batez ere jendea ezagutzeko balio izan zidan. Bikoteak parte hartzen zuen garai haietan eta niri giroa gustatzen zitzaidan. Hori bai, denak erotuta zeudela pentsatzen nuen, ez nuen ulertzen horrelako lasterketak egiteko gaitasuna nola izan zezaketen... 2.- Parte sentiarazten zaitu. Gure ingurua da, gure mendiak, betiko lekuak... Beste lasterketak ez ditut asko ezagutzen, as-


GOIBERRI 15

KORRIKALARIEI GALDEZKA EHUNMILAK. 10 URTE

IÑAKI GURRUTXAGA

kotan kanpotik bizitzea lortu dudan arren. Ehunmilek badu zerbait berezia ordea. Ez dakit giroa den, boluntarioak, herrietako parte-hartzea.... 3.- Aurreneko aldiz, Marimurumendin parte hartuko dut. 4.- Entrenamenduekin gozatzen ari naizen adina gozatuko banu lasterketa, zoragarria litzateke! Denboran bukatzea lortzen badut, ni pozik. Aurreneko aldia da maratoi batean parte hartuko dudana.

Hur Ezeiza (Beasain, 1976) 1.- Lasterketa ikusgarria da, ez 100 milako ultra bat delako soilik, batez ere dagoen «rollo» onarengatik; jendea uneoro

animatzen, boluntario pila bat, antolatzaileak burubelarri lanean, korrikalariak... Uda hasieran izaten da eguraldi onarekin batera; osagai guztiak ditu koktel perfektoa osatzeko. Beti helmugan inguruan egoten naiz, asko gozatzen dut giroaz. 2.- 10 urte daramatzagu helmuga parean lasterketa ikusten eta korrikalariak animatzen. Korrikalariak helmugara iristen ikustea hunkigarria izaten da, emozio hori kutsatuta sentitzen naiz eta horrek nolabait parte hartzera bultzatu nau. 3.- Aurten lehengo aldiz G2H burutzen saiatuko naiz, 2018an izena eman eta lasterketa bertan behera gelditu baitzen. 4.- G2H-n estreinatuko naizenez, oso argi dut lasterketa amaitzea da helburua. Eta horrekin batera, lasterketaz gozatzea eta minik ez hartzea, familia bat atzean dudala beti buruan daramat eta. Egia esan G2Hko 88 kilometroei errespetu handiz begiratzen diet.

MMMn beste bi aldiz atera naiz. 4.-Bukatzea, ondo bukatzea!

Sonia Reyes (Beasain, 1972) 1.- Mendia ezagutzea, lehen asfaltoan ibiltzen nintzen. Beti buruan presente daukazun zerbait da, herriarekin oso lotuta dago. Erronka bat izan da parte hartu dudan guztietan: lehenengo G2Ha taldean egin genuen, «pasada» bat izan zen; bigarrenean erretiratu egin nintzen; eta hirugarrena oso ondo. 2.- Beasaingoa izanda, barruan daukadan zerbait da. Herrira iristen zareneko poza, jendea nola «bolkatzen» den... Kanpoko lasterketetan ez dago horrelako girorik. 3.- G2H-n hiru aldiz atera naiz eta bi aldiz bukatu dut; aurtengoa izango da laugarrena.

Aitor Garmendia (Beasain, 1977) 1.- Ehunmilak proba mendia gustatzen zaion ororentzat amets bat egi bihurtzea da. 2.- Ehunmilak ultra-traila etxean delako da desberdina. Gainera antolaketa ikaragarria da. 3.- G2H-n behin, eta EHM-n 8 aldiz atera eta 6tan amaitu dut (iazkoa barne). 4.- Aurten aurrenekoz irteeran ez naiz izango. Denboraz justu ibili naiz eta ondo prestatu gabe eta ez gozatzeko, hobeto nago etxean. Inbidia ederra pasatzeko nago! Animo parte hartzaile eta boluntario guztiei!


16 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

‘Dantza’ filma grabatu bitartean egindako argazkia, Igartubeitin ikusgai dagoen erakusketan ikus daitekeena. XABIER ARTOLA ZUBILLAGA

Dantza, zinema, sagarrak ‘Igartubeiti dantzan’ erakusketa ondu dute ‘Dantza’ filmak baserrian utzitako irudi eta materialekin.

Miriam Luki Ezkio Ez dirudi espiritualitatearen nahiz bizitzaren sakralizazioaren beharra dagoenik guztia zenbatu, saldu eta eros daitekeen bizimoduan. Ikus ezin daitekeena ez da, printzipioz, sinesgarria. Haatik, Ezkioko Igartubeiti baserrira sartu, eta zentzuak zabalik izanez gero, hitzez ezin adieraz daitekeen zerbait senti daiteke, akaso, espiritualitatetik eta sakratutik zer edo zer baduena. Baserria mendeetan zutik egon da eta sagarra zukutzeko arbasoen sistema gorde du. Han, espazio hartan, grabatu zuten Telmo Esnal zuzendariak eta bere lantaldeak Dantza filma. Eta dantzak ere, are tradiziotik datozen herri dantzek,

badute sakratutik, badute espiritualitatetik. Igartubeiti dantzan erakusketak batuketa bat dakar: baserria, filmaren grabazioa eta sagar usaina, ez soilik atzoko nahiz gaurko sagarrena, gure kulturaren oinarri den sagarraren sinboloaren aroma baizik. Batuketa horren emaitza da Xabier Artolaren argazkiekin Igartubeitin ikusgai dagoen erakusketa. Artola filmaren grabazioaren lekukoa izan zen bere kameraren objektiboaren beste aldetik. Lekukotza horren isla da erakusketa. Bildumak bi atal barne biltzen ditu. Aurretik Handia filmarekin egin bezala, baserrian jarri duten atalean fikzioak eta errealitateak bat egin dute; hala gertatzen da zinean ere.


GOIBERRI 17

ERREPORTAJEA

Making off-a; besteak beste, argazkian Telmo Esnal zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz. XABIER ARTOLA

Interpretazio zentroan, aldiz, filmari eta errodajeari buruzko informazioa batu dute, hala Telmo Esnal zuzendariak idatzitako lekukotzak nola Koldobika Jauregi arte zuzendariaren sorkuntza prozesuaren testigantzak; adibidez, zirriborroak eta dantzariek Igartubeitin jantzi zituzten jantziak eta egurrezko kaxak zeinen gainean dantza egin zuten. Kirikoretak, Jauregik filmerako espresuki sortutakoak, baserri barruan daude. Interpretazio zentroan Artolaren argazkiak ere badaude. Making off edo filmatze prozesuaren argazkiak dira, non ikusleek filman agertzen ez diren jakingarrien berri izango duten. Erakusketa Igartubeitin gauzatzen ari diren proiektu zabalagoaren barruan dago. Hain zuzen, Zinema eta Igartubeiti proiektua dute esku artean. Aurretik Handia filmaren grabaketa lana oinarri beste erakusketa bat egin zuten; orain, Dantza filmarena. Dantza filmaren erdigunean sagarra kokatu du Telmo Esnalek: «Igartubeitiko zatia filma-

ren erdian dago, une berezia da sagarra sagardo bilakatzen den unea». Juan Antonio Urbeltz folklore adituak filmaren dantzen koreografiak ondu zituen. «Garai batean, baserrietan, familia giroan egiten zen dantza, gari neurri baten gainean dantzatzen zuten eta erronka han goian orekari eustea zen. Nik Traziako tradizio batetik edan nuen, gurearekin ez dute zerikusirik, baina oinarria berbera da».

«‘Dantza’ filman une berezia da sagarra sagardo bilakatzen dena, Igartubeitikoa» Telmo Esnal

Film zuzendaria

«Sagarra gure espiritualitate sakonenaren parte da, paradisuko fruitu debekatua» Juan Antonio Urbeltz Folklore aditua

Hizkuntza baino gehiago Urbeltzek ederki adierazi du dantzaren zentzua zein den: «Dantza ez da hizkuntza soila, dantza tradizionalak euren eskola dira eta euren baitatik baino ezin dira berritu». Sagarraren gaiari ere heldu dio adituak: «Sagarra gure espiritualitate sakonenaren parte da, paradisuko fruitu debekatua da. Dantza filmak hainbat elementu jaso eta josi ditu, eta Europan nekez onduko da halako beste testigantzarik». Adituak beste ñabardura bat egin du. Hain zuzen, zinearen eta bestelako arte sorkuntzen premiari azpi-

marra egiten diona: «Estaturik gabeko herri bat gara, ez dugu gure etnografia propioa jasoko duen erakunderik eta film honek hutsune hori betetzen du». Xabier Artola, Koldobika Jauregi bezala, Alkizan bizi da. «Koldobikak deitu zidan proiektu arraro batean sartuta zegoela esateko. Irakurtzeko paper batzuk eman zizkidan eta hasieratik erakarri ninduen. Etorri nahi al dek?, galdetu zidan». Eta joan zen. Igartubeitin argazkiak egitea zaila dela dio, eta errodajearen baldintzei buruz mintzatu da argazkilariaren ikuspuntutik: «Alde batetik onak dira. Errepikak daude, argiztapena emanda dator, eszenak ere bai... Aitzitik, isilik egon behar da eta ezin zara ia mugitu». Zailtasunak zailtasun argazkiak egin zituen. Gero erakusketa prestatu zuen. Zarautzen eta Donostian egon da jada, eta Bertizen (Nafarroa) ere jarriko du.

Erakusketaz gain Igartubeiti dantzan erakusketaren bueltan ekintza ugari prestatu dituzte Ezkioko baserrian irailaren 30era bitartean, erakusketa itxiko duten egunera arte. Haurrentzako tailerrak egingo dituzte dantza oinarri hartuta eta beste tailer bat antolatu dute familia osoari zuzenduta. Irailean Dantza filmeko arte zuzendari Jauregik eta Artola argazkilariak gidatutako bisita izango da. Irailaren 28an Dantza filmaren emanaldia egingo dute. Bien bitartean, Igartubeiti Baserri Museoko webgunera Jauregiri eta Artolari egindako elkarrizketak igoko dituzte. Halaber, sare sozialetan lehiaketa bat antolatu dute; egurrezko zabarrarekin dantza egin eta argazkiak sare sozialetara igo behar dira. Urbeltzek Igartubeitik hunkitzen duela dio. Erakusketa honek dantzaren emozioa gehitu dio berez hunkitzeko gaitasuna duen baserri-tenpluari.


18 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

domeinuak.eus

Klik

Film bat jaitsi izanagatik auzia

Euskara eta eremu digitala, EHUn aztergai EHUk datozen egunetan ekingo die Udako Ikastaroei, eta horien artean, Euskara eta euskal kultura eremu digitalean jorratuko dituena antolatu dute. Hilaren 10 eta 11n izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta hasten den egun berera arte eman daiteke izena. Etxepare Institutuarekin elkarlanean antolatu dute, eta euskara eta euskal kultura nazioartean lantzen duten hainbat adituk parte hartuko dute, tartean EHU, TĂźbingen eta Santa Barbara unibertsitateetakoak. uik.eus

PuntuEus: Bost urte eta 10.000 domeinu Duela bost urte sortu ziren aurreneko PuntuEus domeinuak, eta izen bereko fundazioak, urte horien balantzea egin du. Epe horretan 10.000 domeinu erregistratu dira, eta beste bi urtean 15.000ra iristea jarri dute helburu. Hainbat urtetako ahaleginen ondoren, 2013an onartu zuten ‘.eus’ luzapena duten domeinuak erregistratzeko baimena. Hasiera hartan 4.000 domeinutan jarri zuten bizirauteko gutxieneko muga, baina aise

gainditu dute kopuru hori. 10.000ko langara iristeak, datu sinbolikoaz haratago, izango du beste onurarik ere, hemendik aurrera merkeago eskaini ahal izango baitituzte domeinu berriak; hain zuzen ere, 19 euroan ari dira eskaintzen, aste honetan abiarazi duten kanpaina berriaren bitartez. Bi urtean, 15.000 domeinura iritsi eta Euskal Herriko merkatuan hirugarren domeinu erabiliena izateko erronka jarri diote orain beraien buruari.

Euskal Herrian aurreneko aldiz gertatu da. Ekoiztetxe batek Euskaltel konpainiako bezero baten kontrako salaketa jarri du, doako plataforma batetik film bat deskargatu izana leporatuta. 150 euroko kalteordaina eskatzen zioten. Epaileak ordea, atzera bota du salaketa, ez duelako frogatutzat eman deskarga legez kanpo egin zenik. eitb.eus

Aritz Egearen saiakera, zuzenean Aritz Egea mendi korrikalari urretxuarrak Ordizia eta Txindoki arteko marka berria jartzeko saiakera egingo du bihar. 1978an IĂąaki Maiorak jarritako 1:26:28ko denbora ondu beharko du horretarako. Saiakera zuzenean jarraitu ahal izango da Goierriko Hitza-ren webgunean, streaming bidez. goierri.hitza.eus


Profile for Goierriko Hitza

GoiBerri 335. zenbakia  

Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi lasterketak Beasainen 10. urtez.

GoiBerri 335. zenbakia  

Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi lasterketak Beasainen 10. urtez.

Advertisement