Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

290. zenbakia. 2018ko uztailaren 6a

Atseden hartzeko betarik gabe Bete-betean biziko du Ehunmiletako trilogia Mujika-Calvillo Beasaingo familiak 8-9 Elena Manso 3 Iritzia 4-5 Mikel Mujika txirrindulari gaztea 6 Eguzkiaren arriskuak 7 Dani Garcia, Eibartik Athleticera 10-11 Uztakale Legazpin 13 Oiangu pilota elkartea 14-15 Elena Calvillo eta Mikel Mujika, Haritz eta Aitor semeekin. Ama-semeak lehian ariko dira, eta aita, haiei babesa ematen mendian. MIKEL ALBISU

1 / 2 ( + &

 CDR X]WLDN XUUHNRJ *XUHEHWD E9CG9C<AJ9 <M ãáâé:AD

VVV LTKSHNOSHB@RFHOTYJN@ BNL

JNM ST@



(*8=.,7$.2 %(7$855(.2(1 ELOGXPD%(55, *8=7,(7$1

$UUDVDWHÅ&#x17E;%HUJDUDÅ&#x17E;'RQRVWLDÅ&#x17E;(LEDU (UUHQWHULDÅ&#x17E;,UXQÅ&#x17E;/DVDUWH2ULDÅ&#x17E;7RORVD *NMSRTKS@STHSY@YTYTQDNOSHJ@MJ@MO@HM@QDMDY@TF@QQH@J $YHMFNC@ADRSDDRJ@HMSY@A@SYTDS@MDQ@AHKH

1DIDUURD(WRUELÅ¢7HO %($6$,1  -0%DUDQGLDUDQ(QSÅ¢7HO 25',=,$

KDGDM@YDQAHSYTNOSHJNDS@M


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAN

MIKEL ALBISU

Elena Manso Ile apaintzailea

«Itxura aldaketa behar duen norbaiti moztuko nioke ilea, Trumpi adibidez » Mikel Albisu Itsasondo Itsasondon bizi da Elena Manso (Ibarra, 1976) eta ile apaindegia du Beasaingo Ezkiaga auzoan. «Ordu asko egiten ditugu lanean, beraz, langintza hau gustatu egin behar zaizu, bokaziozkoa da», dio Mansok. Bezeroarekin harremanean, berriz, «hiztun ona izateaz gain, entzuten jakitea oso garrantzitsua» dela dio.

Nori moztuko zenioke ilea?

tan ere oso ondo pasatzen dut.

Oporretarako leku bat.

Janari bat.

Extremadura eta Kadiz.

Pasta edozein modutara.

Amets bat.

Edari bat.

Seme-alabek hain zaila ez izateko, mundua hobetzea.

Garai honetan, garagardo fresko bat.

Jaso duzun oparirik bereziena. Nire bikotearekin afari bat Mirador De Ulia jatetxean.

Pelikula bat. Dirty dancing edo zientzia fikziozkoak. Friky xamarra naiz.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Liburu bat.

Haurren edozein txorakeriak.

La catedral del mar, Ildenfonso Falconesena edo Palmeras en la nieve Luz Gabasena.

Herriko alkate bazina...

Itxura aldaketa behar duen norbaiti, adibidez Donald Trumpi.

Musika talde bat.

Zein zaletasun dituzu?

Abesti bat.

Mendira joatea. Zumba saioe-

Fitoren Ojos de serpiente.

Fito y los Fitipaldis.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

GOI B ERRI

«Bezeroarekin, hiztun ona izateaz gain, entzuten jakitea oso garrantzitsua da»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Josu Iñigo Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Zaila da herritar guztiak konforme izatea. Hasteko gure auzoa hobetuko nuke.

Itsasondon biziko ez bazina. Ez dakit. Legorretan, Ibarran, Ibizan...

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – jizagirre@hitza.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Alardeak, sanferminak eta sexu erasoen minak ehin baino ge h i a go t a n ukatu zait hainbat eta hainbat herritako festen aitzakian egiten diren izugarrikeriei buruzko iritzia emateko nire balizko eskubidea. Iruñean zezenik gabeko jairik (entzierroa barne), adibidez, ezinezkoa omen liteke (noiz arte?); Lekeition antzarak bizi-bizirik buruz behera zintzilikatu eta lepoa zarrastatuz akabatzen zituztenean ere, ezin genuen kontra egon, bertakoak ez ginenez. Baina horren urrutira joan beharrik gabe ere, gure herriko festetan asto-karrerak egiteari utzi ziotela, ez dira horrenbeste urte. Horiek, animalienganako tratu txarren adibide ezagunenetako soil batzuk baizik ez dira. Horiek, ordea, nolabait esateko, lausotuta ari dira geratzen: tratu txarrak inorengan nabarmendu badira azken aldian, emakumeengan dira. Jakina da, alde batetik, emakumeen eta gizonen parekidetasunerako berdintasun planak, kopuruz behintzat kontaezinak ditugula (beste gauza bat da horien eraginkortasuna gaurgaurkoz). Jakina da, bestalde, ordea, emakumeenganako indarkeria, oso dagoela onartua gure artean ere, horren aurrera-

B

koiak eta horren kulturalki jantziak omen garen euskal herritarrongan. Eta horien harira, lotsatzekoak zaizkigun bi adibide behinik aipatuko ditut segidan, bietan ere sexu erasoak ematen baitira: Irungo eta Hondarribiko Alardeak eta bortxaketak (non-nahikoak). Irunera lan kontuengatik joaten naiz eta hango lankide batzuk Alardeari buruzko nire iritzirik ez dute onartzen; areago, Irungoa (bertakoa) ez naizenez, ez omen naiz nor, Alardean emakumezko askok eta askok nozitzen duten gutxiespena (suabe esanda) gaitzesteko. Hondarribikoaz, berriz, bertako inorekin eztabaidatzeko aukerarik ez dut izan, baina Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburua irakurtzea besterik ez dago, urteroko auzo lotsa izugarria nozitzeko zain egon beharrik gabe. Hori alde batetik. Eta bestetik, Iruñean 2016ko sanferminetan La Manada-ko talde bortxaketak duela gutxi hartu duen bideak agerian uzten duen egoera da: zilegi da emakumezkoa jolaserako giza haragi soiltzat hartzea. Nola mereziko dute ba kartzela, mundu zabalean zehar horren ugariak diren emakume bortxatzaileek?... Non da justizia? Justiziarik ez dago eta gizartea politikarien

«Jakina da emakumeen aurkako indarkeria, oso dagoela onartua gure artean ere, horren aurrerakoiak eta horren kulturalki jantziak omen garen euskal herritarron artean»

aurretik doa, dagoeneko ez dira hitz joko topiko soilak. Nazka hitza, berriz, ez da nahikoa bost gizonezko horien jokabideak eragiten diguna zehazteko. Nazka hitza are eta leunean leunegia da, bortxatzaileak libre utzi dituzten epaileen jokabidea ahalbideratzen duen legea egin zuten politikarien duintasun ezak sorrarazten diguna definitzeko. La Manada-koen auzia Espainiako justiziak daramala esanez zurituko dugu, gure, euskal herritarron errua: noiz arte, ordea, haien aginduetara eroso? Eta Alardeetakoa? Espainiak inongo zer esanik ez duen gure udal aginte-eremuetan gertatzen da! Iruñekoa bortxaketa izan zen. Baina Irungo eta Hondarribiko Alardeetan urtero baztertutako emakumeek nozitzen duten mina ere, genero indarkeriazko sexu erasoen ondorioa da. Biak gertatzen dira Euskal Herrian. Alardeetan gertatzen dena, udal agintariek galarazi behar luketen egoera da eta bortxatzaileena, horientzat neurriko zigorrik ezarri eza, dagokion legea egin zuten politikarien errua da. Bietan, azken finean, apropos ala ezjakinean, baina justiziarik ezean, politikarien erantzukizunpeko jokabide mingarriak daude atzean.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Hitzordu garrantzitsuak Mendi lasterkariek hitzordu garrantzitsuak dituzte datorren asteburuan Beasainen, Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi probekin; Elena Clavillo eta bere familiarekin solasean aritu da GOIBERRI hiru lasterketa handi horien harira.

Japonia-Kolonbia aipatuz gero, ziur Errusian jokatzen ari den Munduko Futbol Txapelketa etorriko zaizula burura, Asier! Eta ez zara oker ibiliko, ez! Baina norgehiagoka horretan futbolaz gain, japoniarren garaipenaz gain (2-1), badago komunikabide guztiek harriduraren harriduraz bolo-bolo lau haizetara zabaldu duten beste gai bat, zabor bilketarena, hain zuzen. Hemen, komeni izan denean era baterako ala besterako trataera eman zaion gai honek, aho bete hortz utzi zituen partida hori jarraitu zuten kazetari guztiak. Eta zer dela eta? Partida amaitu bezain laster eta euren taldearen garaipena ospatzearekin batera, eurek utzitako zaborra biltzen hasi zirelako Japoniako jarraitzaileak. Poltsa urdin bana eskutan, gerria makurtu eta guztia jaso, dena txukun-txukun utzi arte. Sekulako lezioa eman zutela nabarmendu zuten kazetari guztiek. Eta hemen zer, Asier? Lehengo lepotik burua? Munduko beste puntan arrunt bilakatu den gaia hemen oraindik ika-mikarako hizpide? Nahi duzunean Ordiziako plaza bisitatzera animatu nahi zaitut, ikus dezazun japoniarrek emandako ikasbide horretatik zein urrun gauden oraindik. Herria era eta kolore guztietako edukiontziz betetzen ikasi dugu, baina portzentaje handi batek ez daki

oraindik zertarako diren. Gustura irakurri nuen aurreko batean Jakintza Ikastolako ikasle batzuen eginbeharra besteek Plaza inguruan utzitako zabor guztia biltzea izan zela. Baina noiz arte horrela? Badugu zer ikasia, ez duzu uste? Eta nola ikusten duzu zuk Legazpiko plaza? Gai organikoak batzeko poltsak ematen dituen makina betetzeaz arduratzen den langileak orain gutxi hala esan zidan, ezbairik gabe Legazpi dela horrelako poltsak gehien erabiltzen dituen Goierriko herria. Egia ote? Eta bitartean ez ahaztu udan eguzki izpiek igorritako D bitaminak gorde behar ditugula, euskaraldia ere hor dugu ate joka eta!

Aitor Calvillo

bat eta

Zerbait ikasiko genuen Legazpin. ETB1eko Irrikitowneko esketxa berrikusi nuen herenegun. Balkoian ezkutatuko Iker Galartzak ÂŤniri bakarrik bururatzen zait Legazpiko amorantea aurkitzea!Âť oihukatzen zuen, zintzilikatutako zabor poltsen usainagatik kexu. Izan ere, garai horretan, ikur politikoak berritu egin genituen. Urte batzuk lehenago ezker abertzalekoak Egin egunkaria erabiliko zuen besapean. Gerora, organikoaren ontzia hartuko zuen eta jeltzaleek Euzkadidun ikurrinak kendu zituzten balkoietatik, zaborpoltsei toki egiteko. Baliteke, orduko asperdurak eraginda edo, gure herrian zaborren kudeaketaren eztabaida itzali izana, baina, esango nuke berriz ere piztuko dela, ezinbestean, eta dagoeneko, plazan dagoen belaunaldi berriak beste sentsibilitate bat ekarriko duela.

bat Asier Iriondo

Granadan preso bizi den lagun batek kontatu zidan, Europako estaturen batean ihesean ibili zen garaian, zaborrak ondo sailkatzea zela bere kezka nagusia. Isunen bat jasoz gero, bere ezkutalekua zein zen jakingo zuten beldur zen.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

«Bereziki gustatzen zait bizikletan entrenatu eta neure barnera biltzea» Mikel Mujika (Legazpi, 1998) txirrindularia denboraldi oso ona egiten ari da. Gehiagora doan kirolaria da. Miriam Luki Legazpi Atsedenaldi labur bat hartzen ari dela hitz egin du GOIBERRIk Mikel Mujika txirrindulariarekin. Denboraldiaren lehenengo atala bukatuta, bigarrenari heltzeko pronto dago. Lasterketak ezin amaituta hasi zen, baina, etsi gabe, gogor borrokatu da eta Eibar Energia Hiria talde afizionatuaren elastikoarekin lehiatzen ari da. Espainiako Txapelketan parte hartu berri du Euskal Selekzioarekin.

Nolatan hasi zinen txirrindularitzan? Haurren kategorian hasi nintzen 12 urterekin. Aita zikloturista da eta bere zaletasunak bultzatuta hasi nintzen. Inguruko gehienak futbolean ari ziren arren, niri ez zitzaidan gustatzen eta txirrindularitzari heldu nion.

Babeslea

MIRIAM LUKI

Infantiletan hasi zineneko urte haiek nola gogoratzen dituzu?

animatu ninduen eta aurrera egin nuen.

Poligonoetan zirkuitu itxietan ibiltzen ginen. Gero, kimuetan errepidera ateratzen ginen eta 50 kilometro inguruko lasterketak izaten ziren. Nik ez nuen lortzen amaitzea, tropeletik urruntzen nintzen eta epaileek kanporatu egiten ninduten. Jubeniletan lasterketak amaitzen hasi nintzen eta horrek bultzada eman zidan.

Orduan, aitarengandik jasotakoaz gain, bizikletak badu zer edo zer harrapatu zaituena.

Nola lortu zenuen eustea?

Aurtengo denboraldian emaitza onak lortzen ari zara.

Progresio bat sumatu nuen, gero eta kilometro gehiago egiteko gauza bainintzen. Horrek

Bai. Lehiakortasuna behar da, hobera egiten duzula ikusteko aukera ematen dizulako, bakarrik edo taldean entrenatzea gustuko dut, bizikletan noala paisaia berriak ezagutu eta neure barnera bildu... Azken hori bereziki gustatzen zait.

Orain arte ez dut aparteko emaitzarik lortu. Jubeniletan hasi arte herriko taldean aritzen zara, baina gero afizionatuetara salto egiteko talde bat behar duzu. Nik talde askotara deitu nuen eta ezezko asko jaso nituen. Azkenean, Eibar Energia Hiria taldeak ozta-ozta baietz esan zidan .

Ez zitzaien penatuko.

Ez [irribarre egin du]. Aurtengo denboraldia oso serio hartu dut. Entrenatzailea daukat eta elikadura ere zaintzen dut.

Helburu gehiago izango dituzu. Lasterketa bat bukatzea lehenengo, gero aurrerago sartzen saiatu, gero ihesaldi batean sartu, gero lehenengo hamarretan... Jubeniletatik afizionatuetarako saltoa oso handia da. Mendi asko dago ibilbideetan eta 140 kilometro inguru bete behar dira.

Lorpen batzuk zerrendatuko? Santikutz proban, Legazpin, 13. egin nuen. Nafarroako Itzulian –bost eguneko lasterketa– 11.a izan nintzen sailkapen nagusian. Espainiako Txapelketan egon naiz Euskadiko Selekzioarekin...

Hurrengo hitzorduak? Antzuolakoko Txirrindularitza Saria eta denboraldia amaitu bitartean beste hainbat.


GOIBERRI 07

MOTZEAN

Eguzkiak gogor jotzen duenean zein lainotuta dagoenean iristen dira eguzki izpiak azalera. Irudian, Urretxuko igerilekua MIRIAM LUKI

Eguzkiaren arriskuak Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abiatu du aurten ere. Ordizian eta Legorretan izan dira jada melanina frogak egiten eta aholkuak ematen. Haurrekin lanketa bereziak egiten ari dira. Miriam Luki Urretxu «Euskal Herrian ez dago eguzki arrisku pertzepziorik», dio Maider Sierra Minbiziaren Aurkako Elkarteko langileak. Gurean eguzkia lainoek estaltzen dute maiz, eta «eguzkia zeruan dagoela ahazten zaigu, baina eguna argitzen denez gero, eguzkia hor dago beti». Sierra eta bere lankideak Gipuzkoako 15 herritan azaleko minbiziaren inguruko prebentzio kanpaina egiten ari dira azken zazpi udatan bezala. Goierrin, Ordizian

eta Legorretan egon dira jada melanina frogak egiten eta hainbat aholku ematen. Eguzkiak bidaltzen dituen izpi moten artean, UVA izpiak ez ditu ezerk ere gelditzen; «horiek dira gure azal barneko geruzetan lesio zelularrak sortzen dituztenak». Nola babestu? «Guk jendea eguraldiaz gozatzera animatzen dugu, baina arduraz gozatu dezatela», dio Sierrak. Ematen dituzten aholkuak honakoak dira, besteak beste: krema

babesa bi orduz behin berritzea eta bainua hartu ostean ere bai, begiak eguzkitako betaurrekoekin babestea, kapelu hegalzabalak erabiltzea, haurrei eta adinekoei arreta berezia ematea, eta hori guzti hori, lainotuta dagoenean ere egitea gomendatzen dute. Izan ere, Sierraren hitzetan «eguzkia ez da hartzen, eman egiten du». Erredurak saihestu behar direla erantsi du, hala ere, «azaleko minbizia erredurengatik sor daiteke edota azala kanpo-

an dagoen denbora tartea kontuan hartuta, izan ere, azalak erradiazioa metatzen du». Horrenbestez, lanagatik edo beste arrazoiengandik kanpoan denbora luzean dabiltzanei eguzki izpiez babestu daitezen ohartarazi die Sierrak. Azken datuen arabera urteko ehun bat azaleko minbizi kasu atzematen dira Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Horiek kirurgia beharra dutenak dira, «zortez, lesio asko, dermatologoen kontsultan sendatzen dira».


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Enbor berekoak Mendi lasterkarien familia da Beasaingo Mujika-Calvillorena. Aitaren eta amaren zaletasuna, bere egin dute bi semeek ere. Uztailaren 13 eta 15 artean, Goierriko eta Gipuzkoako mendietan kilometro ugari egingo dituzte korrika. Loinaz Agirre Beasain Enbor bereko ezpala esaera zaharra bete-betean bat dator Beasaingo Mujika-Calvillo familiaren kasuan. Mikel aita (49 urte) hasi zen lehenengo korrikan, Elena ama (48 urte) ondoren; Haritz (23 urte) eta Aitor (19 urte) semeek ere bide bera hartua dute. «Egia esanda, txikitatik ibili izan dira alde batetik bestera, karreratik karrerara. Mikelek asfaltozko maratoiak egiten zituen haurrak txikiak zirenean eta berarekin batera joaten ginen astebukaera pasa», adierazi du Calvillok. Horrelakoetan, nazkatzea izaten da aukeretako bat, eta bestea, kutsatzea eta gurasoen bidea jarraitzea. Beasaingo familiaren kasuan, bigarren aukera gailendu da. Haritzen esanetan, «horrelako karreretan egoten den giroa ederra izaten da. Nik uste dut horrek ere kateatzen duela».

1.253 korrikalari Datorren asteburua izango da horren enbor bereko ezpala esaeraren lekuko: beste 1.250 korrikalarirekin batera, Elenak Ehunmilak ultra trailean (168 km.) hartuko du parte; seme zaharrenak, Haritzek, Goierriko 2 Handiak trailean (88 km.) eta seme gazteenak, Aitorrek, Marimurumendi maratoian (42 km.). Oraingo honetan Mikel, batetik bestera ibiliko da etxekoei animoak ematen. Lasterketa aurreko egunotan ez da giro Mujika-Calvillo familiaren etxean; lasterketa

aurreko urduritasuna eta tentsioa nabarmena baita. «Haserretuta ibiltzen gara askotan». Hainbeste ordutako entrenamenduen emaitzak datorren asteburuan ikusiko dituzte. Bakoitzak bere lasterketa amaitzea du helburu.

EHM hirugarren aldiz Elenak hirugarren aldiz egingo du Ehunmilak; G2H ere beste hiru aldiz egina du. «Aurten lehenengo aldiz bakarrik egingo dut eta urduri nago. Ea nola moldatzen naizen», azaldu du. Beasaingo plazatik 18:00etan abiatuko dira EHMko korrikalariak eta ia Irimotik Tolosara artekoa gauez egingo du. «Gauerako batez ere, gps-a eramango dut. Ea Tolosara arte irauten didan bateriak». Entrenatzeko modua ere aldatu egin du aurten, eta kezka sortzen dio horrek ere: «Aurten gutxiago ibili naiz lasterketetan, eta erritmo motelagoetan nabil mendian. Kilometroak sartu ditut, baina beldur hori daukat, lehian ez naizenez ibili, nola aurkituko naizen». Lehenengo helburua bukatzea du Calvillok, eta bigarrena, 30 ordutik jaistea, bigarren gauari ahalik eta ordu gutxien kentzea. «Izan ere, lehenengo gaua, damarakizun tentsioarekin, ondo pasatzen da, baina bigarren gaua gerturatzen ari denean sartzen zait logalea. Horregatik, bigarren gauetik ahalik eta denbora gutxien pasatu nahi dut korrika». Hirugarren EHMk izanda, ibil-

«Gorputzak gelditzeko esaten dizu, baina segi eta segi egin behar da» Elena Calvillo

«Oraindik ez dut horrelako proba luzerik egin, eta ez dakit nola aterako den. Ikusiko dugu» Haritz Mujika

«Orain Bartzelonan ikasten egonda, entrenamenduak egiteko zailagoa daukat» Aitor Mujika

«Ez dakit nola antolatuko naizen, aurten Haritzena ere joan beharko naiz eta» Mikel Mujika

bidea ondo ezagutzen du Beasainen bizi den ordiziarrak, eta Lizarrustitik Etzegaratera bitarteko tartea «oso gogorra» egiten dela dio. «Gaua ere gogorra egiten zait batzutan, baina Tolosara ailegatuz gero ondo. Tolosan dutxatu egiten naiz eta arropak goitik behera aldatzen ditut. Jan, edan eta pixka bat berpiztuta ateratzen naiz». Calvillok aurreratu duenez, «aurtengoa azkena» izango dela uste du. «Eguna bera baino, aurretik egin beharreko lan guztia izaten da gogorrena. Eskerrak Mikel hor dagoen, lehertuta iristen naiz». Ostirala eta astelehena jai eskatu ditu lanean, errekuperazioa luzea izaten da eta: «Aste hori osoa puztuta, erretentzioekin egoten zara... pixkanaka joaten da errekuperatzen».

Lehenengo aldiz Haritzek bi aldiz parte hartu du Marimurumendi maratoian eta aurten lehenengo aldiz barrubarrutik biziko du G2H proba, uztailaren 13an Loinazko San Martin plazatik 23:00etan abiatuta. «Oraindik ez dut horrelako proba luzerik egin, eta ez dakit nola aterako den. Ikusiko dugu. Azkeneko asteak luzeak egiten dira. Entrenamendu asko egiten dituzu, buruari bueltak eman...». Hala ere, ilusio handiarekin ekingo dio erronkari eta bukatzea du helburua; «15 ordu inguruan ibili nahiko nuke. Baina hain luzerik egin ez dudanez, ez dakit». Ilusioarekin batera, bel-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

durraren sentipena ere badu, «bukatuko dudan ala ez, edo zertarako gai izango naizen... Ezjakintasun horrek beldurtzen nau. Ea gai izango naizen hainbeste kilometro egiteko... erritmoa kontrolatzen jakingo dudan...». Gauez ez da gehiegi ibili eta Haritzek ere, Lizarrustitik Etzegaratera artekoari dio beldurrik handiena. Aitak ere egina du G2H traila eta eguraldiak lasterketa baldintzatzen duela uste du: «Eguraldi onarekin, Aralar ondo pasatzen da baina eguraldi txarrarekin, Aralar konplikatua da». Aitorrek ere lehenengo aldiz egingo du maratoi bat uztailaren 15ean, 09:00etan korrika hasita. «Nire karrerarik luzeena izango da. Orain Bartzelonan ikasten egonda, entrenamenduak egiteko zailagoa daukat, han ez dago eta mendirik. Normalean, beroa egiten du gainera». Min hartuta ere ibili da; «ikusiko dut nola nagoen, eta zer moduz ateratzen den».

Aitaren kilometroak Aitak ere kilometro ugari egingo ditu datorren asteburuan uztailaren 13an 18:00etan hasita, batetik bestera, sendiartekoen atzetik, anoa postuetan babesa eta animoak emanez. Aurreko edizioetan Elenari jarraitzen ibili izan da autoarekin batetik bestera ibilbideko puntu desberdinetan, baina aurten, Haritzek ere beharko ditu aitaren animoak, eta elkarbanatu egin beharko dituzte amasemeek. «Ez dakit oraindik nola antolatuko naizen, aurten noiz behinka Haritzena ere joan beharko naiz eta». Hori bai, gauza bat argi dute: Elena, Haritz eta Mikel, Aitor animatzen izango dira uztailaren 15ean Loinazko San Martin plazako irteera puntuan, eta ibilbideko hainbat puntutan.

Garrantzitsuena, burua Gurasoek esperientzia dute lasterketa luzeetan, eta argi

Mikel, Haritz eta Aitor Mujika aita-semeak, eta Elena Calvillo ama, familian argazkian, Beasainen. MIKEL ALBISU daukate, horrelakoetan burua dela garrantzitsuena: «Sufrimenduzko momentuak izaten dira; lehenengo maratoian bada ere bai. Azkenean, hankatako mina, tripatako arazoak, baxualdiak.. izaten dira, baina buelta eman behar zaio. Eta egia da, momentu txar hori pasatu egiten dela, eta beste gorpuzkera bat izaten dela. Baina ez erretiratzeko konbentzimendua eduki behar da. Gorputzak gelditzeko esaten dizu, baina segi eta segi egin behar da». Egoskorrak izatea beharrezkoa dela, alegia.

Ondoen antolatutakoa Norbere buruarekiko borroka horretan, laguntza handia ematen dute zaleek eta boluntarioek. Mujika-Calvillotarrek –aurten Elena ez– antolakuntzan ere parte hartzen dute 1.500 boluntarioekin batera. Antolakuntzari dagokionean, Mikelek eta Elenak argi dute, horrelako lasterketa luzeetan, antolakuntza aldetik «onenetakoa» dela: «Anoa postuak izugarriak dira, markajea ere bai, boluntarioen jarrera.... Beste lasterketa batzuekin alderatuta, nik uste dut hau onenetakoa dela. Korrikalariak eta laguntzaileak oso ondo zaintzen dituzte. Egin ditudan beste ultretan ez dut geolokalizatzailerik eraman eta segurtasuna bermatzeko garrantzitsua da». Mikelek gaineratu duenez, «luxua da» Beasainen Ehunmilak bezalako lasterketa bat edukitzea. «Antolakuntza aldetik oso ondo dago. Ondo irabazitako fama dauka Ehunmilak». Beasainentzat eta Goierrirentzat elkarbizitzarako ariketa polita izateaz gain, ia 1.300 korrikalarik, 1.500 boluntariok eta ehunka ikuslek osatzen duten «ospakizun bat da» Ehunmilen asteburua.


10 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Dani Garcia

Athletic taldeko futbolari zumarragarra

«Senitarteko, lagun eta ordezkariek abagunea baliatzeko esan didate»


GOIBERRI 11

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Zumarraga Dani Garciak (Zumarraga, 1990) Athletic taldearekin fitxatu du. Aurretik, Urolan, Realeko gazte mailako taldean, Alacant B, Alacant, Getafe B eta Eibar taldeetan jokatu du. Beste batzuei baino gehiago kosta zaio gorenera heltzea, baina dagoeneko Lehen Mailako erreferenteetako bat da.

Zer esango zenuke Eibarren igarotako sei urteez? Nire urte onenak izan dira. Orain, are eta hobeto egitea da nire erronka. Exijentzia orain artekoa bainoa handiagoa izango da. Izan ere, urtero Athleticen helburua Europan jokatzea da. Eibarrek baino askoz ere jarraitzaile gehiago ditu eta talde historiko bat da. Talde handi batetik beste talde handi batera pasa naiz.

Zure onenean, kontratu berria sinatzeko ordua heldu zaizu. Dagoeneko 28 urte dituzu, gainera. Zure bizitzako kontratu garrantzitsuena da. Argi zegoen Eibar taldea utzi beharra zenuela. Nik Eibarren gelditzeko asmoa nuen, baina senitartekoek, lagunek eta ordezkariek abagune hau aprobetxatzeko, beste bide bat hartzeko, esan didate. Eibarren oso gustura nengoen eta beldur pixka bat ematen zidan taldea uzteak. Oso arraroa egingo zait nire taldekide ohien aurka jokatzea, baina erabaki zuzena hartu dudala uste dut eta oso gogotsu nago.

Zergatik fitxatu duzu Athleticekin? Beste talde batzuen eskaintzak izan ditut, Ingalaterrakoak barne, baina Athletic izan da gogotsuen azaldu dena. Bere garaian Ingalaterrara joatekotan egon nintzen, baina erabaki zuzena hartu dudala uste dut. Etxean jarraituko dut eta hori oso garrantzitsua da niretzat.

Zumarragatik gertu egoteari garrantzi handia ematen diozu. Alacanten eta Madrilen jokatu nuenean, lagunei Zumarragan ito egingo nintzatekeela esaten

nien. Egun, ordea, ez dut alde egiteko gogorik. Gainera, herrian deskonektatzeko aukera dut. Hemen bizilagun bat gehiago naiz.

Eibarren bazenekien astero jokatuko zenuela. Athleticen postua irabazi beharko duzu. Athleticek entrenatzaile berria duenez, denok egoera berean gaude. Bestalde, Athleticeko jokalari ia guztiak ezagutzen ditut. Uda honetan beraietako askorekin egon naiz hainbat tokitan eta primeran hartu naute. Are gehiago, oporrak hasi aurretik mezu bat bidali zidaten ezer behar banuen beraiekin harremanetan jartzeko. Athleticen aldagela Eibarrekoaren oso antzekoa da.

Zumarragako bi jokalari zaudete Lehen Mailan eta bitako inork ez du Realean jokatzen. Gainera, biak Athletic taldeko jokalariak zarete. Biok Realean jokatu genuen, baina Athleticen bukatu dugu. Athleticen Zumarragako bi jokalari egotea oso deigarria da. Mikelek eta biok badakigu zumarragar gehienak Realzaleak direla, baina oso errespetatua sentitzen naiz. Inork ez dit lekuz kanpoko ezer esan.

Zumarragako haurrak Athleticekoak egingo dira... Ez dut uste... Gutxi batzuk Athletic zaleak dira, baina Realak indar handia du hemen.

Kuadrillakoak ere Realekoak al dira? Gehienak Realekoak dira. Realaren aurka jokatu dudanean, batzuk Eibarrek irabaztea nahi zuten, baina beste batzuk ez. Batzuk oso Realzaleak dira. Endika, batez ere. Anoetan berdinketa lortu genuenean, nirekin hitz egiteari utziko ziola esan zidan.

Zumarragako Argixao futbol zelaian gaude. Zein oroitzapen ekartzen dizkizu zelai honek? Oroitzapen guztiak onak dira. Hemen beste inon baino ordu gehiago pasa ditut. Ondoan bizi nintzen eta egun guztia Argixaon ematen nuen. Bazkal-

tzera joateko ordua heltzen zenean, gurasoek txistu egiten zidaten. Bazkalostean Argixaora itzultzen nintzen, afaltzeko ordua heltzen zen arte. 15-16 urterekin hasi nintzen herrigunera jaisten. Haurtzaroa hemen eman nuen. Zapaltzen ari garen belar artifizial hau nire taldekideek eta nik estreinatu genuen. Oker ez banaiz, Urolaren kadete mailako taldean nengoen eta Realaren aurka jokatu genuen.

Argixao zelaia eta Urola taldea hain dituzu maite, non sekula ez diozun Argixaora etortzeari utzi. Azken denboraldi honetan lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan naiz. Ahal nuen partida guztietan egon naiz. Entrenatzaile lana utzi behar dudala

«Herritar gehienak Realzaleak dira, baina oso errespetatua sentitzen naiz» «Eibarren oso gustura nengoen eta beldur pixka bat ematen zidan taldea uzteak» «Beste eskaintza batzuk izan ditut, baina Athletic izan da gogotsuen azaldu dena» «Athleticek entrenatzaile berria duenez, guztiok egoera berean gaude»

esaten dut, baina asko gustatzen zait.

Hurrengo denboraldian ere Urolarentzat lan egingo al duzu? Zumarragan bizitzen jarraitzeko asmoa dut. Lagunekin eta familiarekin egotea oso garrantzitsua da niretzat. Egun batzuetan Bilbon geldituko naiz, baina gehienetan Zumarragara etorriko naiz.

Urolari laguntzeaz gain, futbol campus bat antolatzen duzu Zumarraga eta Urretxuko haurrentzat. Zumarragakoa naiz eta herriko haurrak oso pozik daude Zumarragako bi futbolarik, Mikel Balenziagak eta nik, Lehen Mailan jokatzen dugulako. Horrek motibazioa ematen die eta, nire ustez, campusa Zumarragan antolatzea oso garrantzitsua da haurrek motibazio hori galdu ez dezaten. Haurra nintzenean, nire motibazioa Alberto Alejandro Realean ikustea zen.

Zer moduz moldatzen zara neska-mutikoekin? Oraintxe bertan ez daude oso pozik nirekin, Athleticekin fitxatu dudalako. Ulertzekoa da, Zumarraga eta Urretxun gehienak Realekoak baitira. Campuseko neska-mutiko guztiek nirekin egon nahi dute eta talde guztietara hurbiltzen naiz. Lan polita da, baina pazientzia pixka bat behar da. Izan ere, sekulako energiarekin jaikitzen dira. Haurrak gozatzen ikustea oso polita da. Gure helburu nagusia hori da, hain zuzen ere: haurrek gozatzea. Campusera 6-12 urteko haurrak etortzen dira eta adin horretan formazioa ez da horren garrantzitsua oraindik. Garrantzitsuena ondo pasatzea eta elkar errespetatzea da.

Munduko Kopa ikusten ari al zara? Partida guztiak ikusten ari naiz. Orain arteko onena Kroazia iruditu zait. Uruguai ere asko gustatzen zait. Baina kanporaketetan zer gertatuko den asmatzea oso zaila da.


12 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

izarkom.eus

Klik

Chromek nahiago ditu HTTPSak

Telefonoak ipuinak ere kontatzen ditu Euskal tradizioko ipuinetan nabigatzeko aukera ematen duen APPa sortu du Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren, Erein argitaletxearen eta Orona fundazioaren laguntzarekin. Mayi Ariztiak izen bereko liburuan jasotako 15 ipuinetatik hiru hartu, eta bizia eman diete, transmedia komunikazioa erabiliz, eta Abentura grafiko baten itxura emanda. Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak egin ditu gidoilari lanak, eta Maite Gurrutxagak ilustrazioak. Aplikazioa doan jaitsi daiteke: galtzagorri.eus

Euskarazko Wikipediak hazten jarraitzen du Munduan gehien irakurtzen den entziklopedia da Wikipedia. Milioika artikulu ditu, 300 hizkuntza ezberdinetan. Horietako bat da euskara, eta egunetik egunera, hazten jarraitzen du euskarazko wikipediaren artikulu kopuruak. Gaur egun, 294.000 euskarazko sarrera daude idatzita, eta egunero, horietako 70.000 artikulu bistaratzen dira. Norbanako eta talde askoren borondatezko lana dago artikulu horietako askoren atze-

an. Baina erakundeek ere, bultzada eman nahi diote. Iaz Euskal Wikilarien Elkarteak (EWE) eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioari esker, unibertsitateetako ikasleak ere parte hartzen hasi dira. Ikasturte honetan, 829 ikasleren artean, 217 artikulu berri idatzi eta 716 artikulu hobetu dituzte, eta baita 300 irudi berri gehitu ere. EWEk antzeko hitzarmenak sinatu ditu Elhuyar Fundazioarekin, Susa argitaletxearekin edota Berria egunkariarekin.

Google erraldoiaren Chrome nabigatzaileak â&#x20AC;&#x2DC;ez seguruâ&#x20AC;&#x2122; izendatuko ditu HTTPSrik ez duten webguneak. Aurrez eman zuten abisua eta uztaila etortzearekin batera bukatu da epea. HTTP webguneei ezarriko dien blokeo horrek Chromeren 68. bertsiotik aurrera izango du eragina. Egun, webguneen %68k betetzen dute HTTPS protokoloa, Googleek emandako datuen arabera.

Baserriko jakiak azokatik sarera Lapurdiko laborari talde batek teknologia berrien aldeko apustua egin du. Xixtroak taldea eta webgunea sortuta, Internet bidez eskatu daitezke baserriko produktuak. Momentuz Lapurdin bertan banatzen dituzte eskariak, baina nork daki, ideia hori beste toki batzuetara ere ez ote den zabalduko. xixtroak.com


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Ez da kasualitatea Legazpiko Uztakale egitarauak bertso musikatuak eta emakume bertsolariak oinarri dituen ikuskizuna proposatu du gaurko. Nerea Elustondo herritarra bertan izango da. Tere Madinabeitia Legazpi Nerea Elustondo, Eli Pagola, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsolariak izango dira gaur Legazpin Uztakale programaren barruan eskainiko den ikuskizunaren protagonistak. Bertso musikatuak ditu oinarrian, eta Ez da kasualitatea du izenburua. Lau emakume bertsolariekin batera, bi musikari: Ixak Arruti gitarrarekin eta Gari Otamendi bioliñarekin. Hitzordua 19:30ean da, Agirre-Etxeberri parkean. Lau emakume bertsotan batera eta bakarrik ikustea ez da kasualitatea, eta hortik horrelako emanaldiei jarritako izenburua. Egitasmoa Martxoaren 8ko ospakizun baten harira sortu zen, 2009an, eta harrez gero makina bat bertso saio antolatu dira ezaugarri horrekin: lau emakume bertsolari, eta emakume bat gaiak jartzen: Maite Berriozabal. Nerea Elustondo ere aritu da horrelako saioetan behin baino gehiagotan, eta bere herriko hitzordurako egokitu zaizkion gainerako kideekin abestu badu ere, lehen aldia izango da laurak batera arituko direna.

Emakumearen ikuspegia Elustondok dioenez, bertsoaren munduan ez da naturala emakumez soilik osatutako

kartela osatzea, eta Ez da kasualitatea saioek badute aldarrikapen kutsua alde horretatik, baita feminismo puntua ere. Hori dela eta, gizonezkoak nagusi izaten diren ohiko bertso saioetan ez bezala, emakumearekin zerikusia duten gaiak jorratu daitezke, hala nola, zaintza, hilekoa, menopausia, haurdunaldia... edota egunerokotasunarekin lotutako gaiei beste ikuspegi bat eman, emakumezkoena, feminista. Publikoaren gehiengoa ere emakumezkoek osatzen dute-

Nerea Elustondo eta Eli Pagola, gaur Legazpin izango diren lau bertsolarietako bi. NEREA BEDIALAUNETA. LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

nez, eta formato txikiko bertso saioak izanda, musikak lagunduta gainera, konplizitatea eta «giro beroa»sortzen dela dio bertsolari legazpiarrak.

Legazpiko saioa Ezaugarri horiei guztiei eszenatokia erantsi behar zaie Legazpiko gaurko saioan, izan ere, Agirre-Etxeberri parkean egingo da Ez da kasualitatea bertso musikatuen saioa, aire librean eta zuhaitzez inguratuta. Horixe publikoa erakartzeko nahiko «amu» izan daitekeela esan du Elustondok, baina ez da ahaztu behar herritarra dela bera eta ekitaldi hau sustatzen duen Bertso-Olariak bertso elkarteko kidea ere bai. Beraz, osagaiak ez dira falta giro ezinhobean bertsolaritzaz gozatzeko gaur arratsaldean.

Uztakale kainaren 26an hasita, bere ibilbidearen zatitxo bat egin du jada Uztakale egitarauak. Uztailaren 20ra arte, ordea, geratzen da oraindik zertaz gozatu Legazpin. Jolas parkea. Uztailak 10, asteartea. Ludoteka, puzgarriak, gizaki-futbol-mahaia... Euskal Herria plaza, 17:00-20:00. Musika. Uztailak 11, asteazkena. Moltovivace Brass Band taldearen ‘Jazz & Fusion Music’ ikuskizuna. Laubide, 19:00. Zirkua eta antzerkia. Uztailak 12, osteguna.’Haiek naiz’ ikuskizuna Rojo Telon taldearekin. Kale Nagusia, 19:30. Musika jaialdia. Uztailak 13, ostirala.‘Baratze bat nahi dizut egin’ Herri Sahararraren aldeko elkartasun jaialdia, Legazpiko musika taldeekin. Bikuña kiroldegia, 19:00. Ikusentzunezkoa. Uztailak 14, ostirala. ‘Natura’, Ikatzako argazkilariekin. Azoka, 22:30. Erraldoiak eta buruhandiak. Uztailak 17, asteartea. Urolatarrak txarangak lagunduta. Erdigunea, 19:00. Musika. Uztailak 18, asteazkena. material birziklatuak musika tresna bihurtuta, Trakamatraka taldea. Laubide, 19:00. Kale ikuskizuna. Uztailak 19, osteguna. ‘Sagartu’, Hika teatroa & Ohinkari Dantza taldeak. Kale Nagusia, 19:00. Erromeria ibiltaria. Uztailak 20, ostirala. Elustondo anaiaarrebak trikitilariak, Korosti dantza taldea eta herritarrekin. Erdigunea, 18:30. Ikusentzunezkoa. Uztailak 20, ostirala. ‘Bidaiak’, Ikatzako argazkilariekin. Azoka, 22:30.

E


14 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Oiangu Pilota Elkarteko palarien aspaldiko irudi bat. Erdian ageri da Jesus Mari Albisu. OIANGU

Denbora pasa baino gehiago Oiangu Pilota Elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko festa antolatu dute larunbaterako.

Ariane Vierbücher Ordizia Goierriko Oiangu pilota taldea Gipuzkoako klubik indartsuenetakoa da eta aurten 25 urte bete dira bere sorreratik. Urteurren borobila, festa giroan ospatuko dute, urte hauetan guztietan klubetik pasatako lehengo eta oraingo palariak elkartuta. Eurentzat bigarren etxea izan den Ordiziako Beti Alai pilotalekuan egingo dute urteurrenaren festa larunbatean, hilak 7. Gehienbat eskupilotan aritzen zen jendea garai hartan, eta hala zen Jesus Mari Albisu (Idiazabal, 1944) Oiangu taldeko sortzaileetako baten kasuan ere. «Idiazabalen oso pilotari gutxi zegoen. Nik Iñausti baserriko Jose Luisekin joka-

tzen nuen eskupilotan», argitu du Albisuk. Gustura aritzen ziren elkarrekin, oso urte onak izan ziren, baina tamalez, istripua izan zuen Albisuk eta eskupilotan jokatzeari utzi behar izan zion. Handik hamar bat urtera, Iñaustiko lagunarekin bueltaka, palan hasi ziren, gomazko pilotarekin. «Hasieran denborapasa zena, pixkanaka seriogo hartzen» hasi zirela adierazi du Albisuk. Goierriko herri desberdinetako pilotaleku askotan jokatu zuten. «Ormaiztegira joaten hasi ginen, Zegamara ondoren eta Idiazabalen ere jokatzen hasi ginen», gogoratu du idiazabaldarrak. Ordizian ere, Andonegi, Xabi Aierbe eta beste banaka batzuk ere ari-


GOIBERRI 15

ERREPORTAJEA

tzen ziren palaz jokatzen garai hartan. Denbora gutxian txapelketak jokatzen ere hasi ziren, baita maila polita erakutsi ere. «Gipuzkoako txapelketako finalerdietan sartzea lortu genuen» nabarmendu du Albisuk. 1981ean Idiazabalgo pilotalekua berritu zuten, eta urte berean itxi zuten Ordiziakoa, hura ere berritzeko. «Gertu-gertuan horrelako pilotalekuak izanda, zergatik ez eskola bat sortu?», horixe izan zen Albisuk eta Iñaustikoak izandako burutapena. Posible zelakoan, ideia hari forma ematen hasi ziren. «Ordizian eta Idiazabalen eman ziren eskolak», argitu du Albisuk. Harrezkero, makina bat palari pasatu dira taldetik.

Ordiziako Beti Alai pilotaleku zaharreko irudia. OIANGU

Etorkizuneko erronkak Orain arteko ibilbidea oparoa izan da Ordiziako klubarentzat eta etorkizuna ere halakoxea izatea espero du Gorka Berasategik (Olaberria, 1980). Oianguko jokalari izandakoa da eta gaur egun klubeko zuzendaritza taldeko kide. «Gaur-gaurkoz, 30 bat palari ditugu, horietako asko maila oso onean ari dira» nabarmendu du. Aurrerantzean ere orain arteko mailari eta jokalari kopuruari eusteko intentzioarekin, «gaztetxoentzat eskola ere martxan» dute, Berasategik argitu duenez. «Harrobia garrantzitsua da, are gehiago Ordizia be-

zalako herri batean. Herrian dugun kirol eskaintza sekulakoa da, eta ez da erraza pilotari kopuruari eustea, baina bide onetik ari garela esango nuke, une honetan 40 bat pilotari gaztetxo ditugu taldean» Etorkizunari begira taldeak duen erronka nagusietako bat «gaztetxoek jokatzen jarrai dezatela» da.

Urteurren festa Ez dira egunero 25 urte betetzen, eta horregatik, ospakizun berezia antolatu dute. «25 urte hauetan uneren batean, denbora gutxiz edo luzez klubeko

«Hasieran denborapasa zena pixkanaka serioago hartzen hasi ginen» Jesus Mari Albisu

Oiangu Pilota Elkartea

partaide izan diren guztiak bildu nahi ditugu, eta festa giroan pasako dugu larunbata», adierazi du Olaberrikoak. Ordiziako Beti Alain bilduko dira 70 lagun inguru. Goizean pala partidak jokatuko dituzte, gaztetxoek lehenengo eta beteranoek ondoren. Gainera, urte hauetan bildutako argazki, kamiseta, material eta bestelako gauzen erakusketa jarriko dute bertan. Eguerdian, denak batera bazkaltzera joango dira eta ondoren, taldeko historia kontatzen duen bideoaren emanaldia egingo dute eta sorpresak ere ez dira faltako.


GoiBerri 290. zenbakia  

Mujika-Calvillo famili kirolaria prest da Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi probetan parte hartzeko.

GoiBerri 290. zenbakia  

Mujika-Calvillo famili kirolaria prest da Ehunmilak, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi probetan parte hartzeko.

Advertisement