Goiberri 207. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

207. zenbakia. 2016ko urriaren 7a

GOI B ERRI Idoia Agirre Futbolaria

«AEBetan kirol guztiak berdin baloratzen dituzte» 8-9

Idoia Agirre futbolari legazpiarrak AEBetako unibertsitate ligan jokatzen du. GOIBERRI

Jon Ordozgoiti 3 Iritzia 4-5 Altxa Gudari musika talde gaztea 6 Marino Lejarreta II. Klasika 7 Starbluesen ‘Gu Geu’ 10-11 Makilari gorazarre 13 Goierriko mendizale beteranoak 14-15


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Jon Ordozgoiti Zaldibiako areto futbol taldeko entrenatzailea

«Festarako gogoa izanez gero, plan denak dira onak!» Mikel Albisu Zaldibia Zaldibiako areto futbol taldea Gipuzkoako ligan ari da lehiatzen, herriko jokalariekin. Jon Ordozgoiti da (Zaldibia, 1983) entrenatzailea, eta berak dioenez, hori lortzeko sekretua urte askoan elkarrekin jokatzea da, «baita taldeko giro ona, eta partida ondorenetako poteo eta afariak ere».

Pelikula bat. Aupa Etxebeste! Liburu bat. Requiem por Navarra , Pello

Zaldibiko festetarako plan bat.

Edari bat.

Festarako gogoa izanez gero, plan denak dira onak!

Oporretarako leku bat.

Zaletasun bat. Lagunartea, irakurtzea, herriko kirolarien probak jarraitzea.

Euskal Herria burujabe bateko herritar izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Musika talde bat.

Taldean jarraitzeko zalantzan nintzen batean, lagunek bertso batekin oparitutako koadroa.

Berri Txarrak.

Zerk sortzen dizu irribarrea?

Abesti bat. Gatiburen Ihes. Janari bat.

Lagun artean, giro ederrean pasatako momentuek.

Guerrarena.

Izebaren tripakiak. Sagardoa. Moncayo mendi ingurua (Zaragoza, Espainia).

Amets bat.

Goierriko txoko bat.

«Lagun artean, giro ederrean pasatako momentuek sortzen didate irribarrea»

Aralarko Arrantsao saroia.

Herriko alkate bazina... Lan handiegiak niretzat, Joxean oso ondo ari da!

Zaldibian biziko ez bazina. Antzeko egitura, giroa eta inguruak dituen beste herri batean.

MIKEL ALBISU Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia

Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joxe Begiristain Euskara teknikaria

Irakurzaleen topaguneak herriz herri

rakurketa bakarka, norberak bere baitan egiten dugun jarduera da. Bai behintzat literaturazaleok liburuak geure gogoz irakurtzen ditugunean. Inoren agindurik gabe irakurri eta irakurritakoaz inori azalpenak eman beharrik gabe aritzen garenean. Ez gara hasiko hemen literatura irakurtzearen plazeraz inor konbentzitu nahian (esaldi tipikoa, bestalde, topikoaren seinale). Literaturak dagoeneko harrapatuta dituelako, irakurle taldeak osatzen dituztenak ditut oraingoan hizpide. Eskola garaiak eta derrigorrezko literatura irakaskuntzak bizi dituztenek ere badute tokia, noski, baina jeneralean, adin horretatik eta esperientzia horietatik dagoeneko aldendu direnak dira, herriz herriko irakurle taldeetan dabiltzanak. Literaturazaleak, alegia. Nik dakidanez, UrretxuZumarraga, Ordizia, Beasain, Lazkao, Idiazabal, Segura eta Gabirian behintzat, badira irakurle taldeak Goierrin. Orain Ataunen ere irakurle taldea sortze-lanetan gabiltza. Baina ez gara hutsetik abiatzen: gutako batzuk Ordizian, Beasainen... urteak darama-

I

tzagu hilero-hilero, irakurri dugun liburuaz beste batzuekin hausnarketak partekatzen. Ataunen bertan ere aritu zen bere garaian lagun-taldetxo bat. Gainera, bada herrian talde bat urteak daramatzana Liburu Azoka Atauna inguratzen. Ba, talde horietako hainbat lagun elkartu gara eta baietz, aizue! Aukera ikusten genuela Ataunen ere hilero elkartzeko prest geundekeen taldetxoa osatzeko: Ataungo Irakurle Taldea. Badakigulako asko garela liburuak atseginez irakurtzen ditugunok, zorion-iturri zaizkigulako. Eta horietako batzuk gogo onez joango liratekeela liburua esku artean, bakar-bakarrik bizi izan duten esperientzia (bizitza) hori, beste batzuek nola bizi izan duten jakitera. Inori azalpenik eman beharrik gabe bere borondatez irakurtzen aritzen den hura, noizbehinka inoren altzora gerturatzeko tentazioz egon daitekeelako. Jabetzen delako, literaturara behartuta edo helburu ludikoz edo beste hamaika arrazoiengatik inguratu bazen ere, orain, irakurtzeko gaitasun literario maila jakin baten jabe egin dela. Bere izatea eta inguratzen duen mundua ulertzeko modua baldintzatu diola irakurzaletasunak, nahitaez. Eta,

ÂŤEz gara hasiko hemen literatura irakurtzearen plazeraz inor konbentzitu nahian. Literaturak dagoeneko harrapatuta dituelako, irakurle taldeak osatzen dituztenak ditut orain hizpideÂť

bukaerarik ez duen bizitzen ikaste-prozesu horretan, berak bere kabuz bakarrik ikasitakoa aberastea beste arriskurik ez duela hartuko irakurle taldean. Irakurzaleen topaguneak jakin-minari erantzuten diolako: irakurle bati edozein generotako literatura-testu batek irakatsi dionari, testu horrek berak beste bati eman diona gehituko diolako. Edmund Wilson idazleak esana omen da, ez daudela bi pertsona, liburu bera irakurri dutenak! Egiaztatu nahi al duzu hori? Irakurzalea, nahiz oraindik sekula liburu bat irakurri gabea, edozein dago gonbidatua Ataunen aurki lehenengo aldiz elkartuko garen irakurle taldera. Adi, beraz, lehen hitzordua noiz izango dugun herritar guztiak jakinaren gainean jarriko dituen oharrari. Handik aurrera, elkartuko garen guztion artean erabakiko ditugu zein liburu irakurri, zenbateko maiztasunez eta bestelako kontuak. Gainontzeko herrietan ere beso zabalik hartzen gaituzte, baina topagunea zenbat eta gertuago, jende gehiagorengana iritsi gaitezke. Beste asmorik ez dugu: Atauna edo noranahira, baina Goierriko irakurzaleak, herriz herri martxan diren irakurle taldeetara gonbidatzea.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Goierrin rocka eta bluesa Starbluesek lehen diskoa plazaratu du: ‘Gu geu’. Ordiziako eta Tolosako bina gaztek osatzen dute taldea.

Txikitasunaren amua jaurti zenidan aurreko alean kalekide alproja horrek, eta bai koxk egin ere neuk. Bada, bilo bereko hariari tira egingo diot oraingoan ere. Auzo berekoak gara biok, eta egin nahi nuke auzoaren aldarria, txikitasunaren metafora bizi eta argiena delakoan. Baina ez soilik auzoa jende edo biztanle jakin bat bere baitan hartzen duen kokagune fisiko bezala ulertuta. Ez, ez. Auzoari izaera mental bat erantsi nahi nioke, abstraktua, suprafisiko eta suprageografikoa, eta egun ia gauza guztiek kategoria politikoa dutenez, baita izaera suprapolitikoa ere. Gure auzotik kanpora goazenean ere, auzo egitea (espresio berria to!) izan behar genuke etengabeko desira. Denaren hasiera eta helmuga, bilgune, jaigune, eztabaidagune, plazergune. Gune! Urteak dira, edo are, hamarkada pasatxo igual, estatu-nazio kontzeptua gainbeheran zela entzuten hasi nintzenetik. Eta neurri batean egia dela frogatu da. Merkatuak, konpainia transnazionalek, eliteen aristokraziak, sosaren gobernuak aspalditxo hartu zioten gaina estatuaren kontzeptuari; baina hara non, azken bizpahiru urtean estatuaren kontzeptua gartsuki eta indar biziz entzun dudan berriro ere hainbaten ahotan. Ez da aldarri berria jakina, eta ez diot oker daudenik ere. Zenbaitek arrapostu egingo dit nola ote

litekeen bestela posible herri independente bat. Nik ez dakit. Horra egia. Baina zalantza asko ditut estatuaren kontzeptu klasikoa ote den gure arazoen panazea berria. Enfokea aldatzea datorkit burura, baldin eta gizarte ustelkirasdun hau errotik eraldatzeko esperantza bizirik izan nahi badugu. Eta auzo mental, abstraktu horiek balira gure estatuak? Auzoz auzo eratuko bagenu gizarte berri hori? Akaso auzo guzti horiek sinbolikoki batuko lituzkeen estatu moduko zerbait izan bai, baina harreman eta kudeaketa guneak auzotik auzorakoak eratuko bagenitu? Tira, bota dizut matraka, Josu. Auzolotsak utzi, jaitsi auzoko tabernara, eta segiko dugu auzo egiten...

Gorka Erostarbe

bat eta

Hegoamerikako ezker mugimenduan bizi egon den eztabaida da: munizipalismoaren eta estatu-egitura zaleen artekoa, zapatismoa eta hegemonia elektorala defendatzen dutenen artekoa. Uste dut estatu-egituren papera ez dugula gutxietsi behar, izan ere, funtzionatu dezake ematen zaion norabidearen arabera, behetik gora datozen bizitza-alternatiba berriak hauspotzeko. Baina, behin hori esanda, subiranotasuna auzo eta herrietatik eraikitzea bezainbesteko ideia bizigarririk ez zait bururatzen. Baina nola eraiki harreman – eta kudeaketa– guneak auzotik auzora? Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zait, zaintzari eta harremanei zentralitatea ematea produkzioaren kaltetan. Zer egin dezaket egunero nire kontsumoa murrizteko eta, aldi berean, nire inguruarekin ditudan harremanak sendotzeko? Hori bai litzatekeela iraultza! Baina, iraultza hori, harreman eta zaintzaren zen-

bat Josu Aztiria

tralitatea gauzatzeko, errotik desagerrarazi beharko genuke gure herriotan oraindik nagusi den kontrol soziala eta auzokidearen bizitza-aukeren epaiketa moral etengabea. Gakoa: bizitza ona auzolanean sortu eta norbere bizitza bizitzen uztea.


06 GOIBERRI

GAZTEAK

Altxa Gudari, urtebete punk-rock doinuak joz Iñaki Gurrutxaga Zaldibia Gaztetasunaren ilusioak eta musika eskoletan ikasitakoa plazan erakusteko gogoak bultzatuta sortu zuten oraintxe urtebete –irailaren 25ean– Ordiziako eta Zaldibiako bost gaztek Altxa Gudari musika taldea. «Horixe izan zen gure artean adostu genuen lehenengo izena. Gero, jo behar genuen lehen kontzertuaren kartelerako izen bat behar zela esan ziguten, eta horixe jartzeko esan genien». Iñaki Oria abeslaria (Zaldibia, 2001), Aimar Aiestaran (Zaldibia, 2001) eta Hodei Munduate (Zaldibia, 2003) gitarra-jotzaileak, Ibai Lopez baxu-jotzailea (Ordizia, 2001) eta Gorka Ormazabal bateriajotzailea (Ordizia, 2000) dira Altxa Gudariko bost kideak. Gaztetxoak dira, baina seriodemonio aritzen dira oholtzan. Aurreneko kontzertua apirilaren 8an jo zuten Ordiziako Gaztetxean Usurbilgo Kezka taldearekin; hurrengo biak Zaldibian, gaztetxearen urteurrenean –Zaldibiako Gureran taldearekin– eta gazte festetan; eta atzetik beste hiru etorri ziren, hirurak Ordizian: gaztetxean, Oiangun eta Eskarabilla auzoko jaietan. Hurrengo zuzenenekoa, berriz, gaur bertan –urriak 7– dute Zaldibian, Santa Fe jaien barruan. Oraingo honetan ere Gureranekoe-

Babeslea

Aiestaran, Oria, Ormazabal, Munduate eta Lopez, Altxa Gudari musika taldeko boskotea. GOIBERRI kin ariko dira. «Asko lagundu eta animatu gaituzte», nabarmendu dute. Kontzertua plazan da, 23:00etan hasita.

‘Altxa gudari’ abestia

Kanta berriak sortzea eta Goierri inguruan jotzea dira epe motzean dituzten helburuak

Astean behin, eta batzuetan bitan, elkartzen dira entseatzeko Ordiziako Majori kiroldegian dauden musika lokaletan. «Hasierako kontzertuetan 11 kanta inguru jotzen genituen, baina pixkanaka errepertorioa zabaltzen ari gara». 80ko hamarkadako taldeen (Kortatu, La Polla, Cicatriz...) bertsioak jo izan dituzte batez ere, baina baita Soziedad Alkoholika, Iheskide eta Oliba Gorriak taldeenak ere, besteak beste. «Azkeneko kontzertuetan 18 bat abestirekin ari gara. Saiatzen ari gara pixkanaka kanta

berriak sartzen, eta jotzen ditugunen artean euskarazkoak gaztelerazkoak baino gehiago izaten». Uzta propioko lehen kanta ere sortu dute, Altxa gudari izenekoa, eta gaurko kontzertuan joko dute estrainekoz jendaurrean. Estilo askotako musika dute gustuko –ska, reggaea, rocka, punka...–, eta haien talde kutunen artean Egurra ta Kitto, Zartakoka, Skakeitan eta Bi Bala daude. Taldearen estiloaz galdetuta, oinarrian punk-rocka dagoela erantzun dute. Bi helburu nagusi dituzte aurrera begira: batetik, kanta berriak sortzea; eta bestetik, Zaldibiatik eta Ordiziatik kanpo kontzertuak jotzea. E-mailez jar daiteke haiekin harremanetan: altxagudari@gmail.com.


GOIBERRI 07

MOTZEAN

Juanma Garate, Dioni Galparsoro, Ezequiel Mosquera, Iñaki Gaston eta Fabio Parra, iazko festan. GOTZON ARANBURU

Txirrindulari ohien festa Marino Lejarreta Klasikaren bigarren edizioa egingo dute etzi Ordizian. Neil Stephens, Arritxu Iribar eta Baque Kafeak enpresa omenduko dituzte, eta taldekako erlojupekoan txirrindulari ohi ezagunek parte hartuko dute. Asier Zaldua Ordizia Txirrindulari onenak elkartzen dituen proba Frantziako Tourra da eta txirrindulari ohi onenak elkartzen dituena, berriz, Ordiziako Marino Lejarreta Klasika. Bigarren edizioa igandean izango da, eta aurten ere aurpegi ezagun asko elkartuko dira Ordizian. Txirrindulari ohien festa handia bihurtu da dagoeneko proba hau. Bigarren ekitaldi honetan, Ordiziako Klasika lau aldiz irabazi zuen Neil Stephens txirrindulari ohia, Arritxu Iribar kazetaria eta Baque enpresa omenduko dituzte. Lehen ekitaldiak larunbatean izango dira. 18:00etan Lejarreta, Stephens, Michael Rogers eta Iribarrekin mahai-ingurua egingo dute Barrena kultur etxean. Ondoren, 19:30ean, Ordiziako Twin Melody bikoteak plazan joko du.

20:00etan Serafin Zubirik Nino Bravoren kantak abestuko ditu, Hondarribiako bandarekin. Igandean taldekako erlojuaren aurkako proba egingo dute. Bost laguneko 64 taldek parte hartuko dute, iazko bikoitza. Iaz oso txirrindulari ezagunek parte hartu zuten (Joane Somarriba, Claudio Chiappucci, Massimiliano Lelli, Joseba Beloki, Alvaro Pino, Gorospe anaiak, Fabio Parra, Allan Davis, Roberto Laiseka, Alberto Leanizbarrutia...) eta aurtengo partaidetza ere luxuzkoa izango da.

Parte-hartzaileak Stephens australiarra da eta bere eskutik punta-puntako australiarrak etorriko dira: aurten Paris-Roubaix klasika irabazi duen Mathew Hayman, munduko erlojupeko txapelketa hiru aldiz irabazi zuen Michael Rogers eta Hugh Carthy. Hay-

man eta Carthy profesionalak dira oraindik eta araudiak baimentzen duen hirugarren profesionala Amets Txurruka bizkaitarra izango da. Txirrindulari ohien zerrenda ere bikaina da: Melcior Mauri, Peio Ruiz Cabestany, Mathieu Hermans, Chechu Rubiera, Joseba Beloki, Abraham Olano... Zubiri abeslariak ere parte hartuko du: ibilbidea tandemean egingo du, Carthyrekin. Aipatzekoa da ere Roberto Solozabal Atletico Madril futbol taldeko jokalari ohiak ere parte hartuko duela. Benetan bikaina da parte hartzaileen zerrenda. «Marino Lejarreta, Neil Stephens, Julian Gorospe eta Joseba Belokiren laguntzari esker lortu dugu halako partaidetza bikaina», azaldu du Jose Luis Sanz antolatzaileak. Oso gustura daude ekime-

nak izan duen harrerarekin. «Marino oso garrantzitsua izan zen Ordiziako Klasikarentzat, Tourra Ordizian amaitzen zela esaten baitzuen. Hori dela eta, iaz bera omentzea erabaki genuen. Emaitza ikaragarria izan zen: txirrindulari ezagun asko etorri ziren, solasaldia moztu egin behar izan genuen jendeak galderak egiteari uzten ez ziolako... Nahiz eta zubi baten erdian antolatu dugun, aurten ere arrakastatsua izatea espero dugu». Helburuetako bat uztaileko klasikarako dirua ateratzea da. Hori dela eta, aurten partaidetza zikloturistei irekitzea erabaki dute. Bestalde minbizia duten haurren gurasoen elkarteak, Aspanogik, postu bat jarriko du. Bertan probaren maillotak salduko dituzte eta salmentatik lortutako diruaren portzentaje bat beraientzat izango da.


08 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

Idoia Agirre Futbol jokalaria

«AEBetako futbola oso ezberdina da Euskal Herrikoaren aldean» Asier Zaldua Legazpi Idoia Agirre (Legazpi, 1993) futbolaria Amerikako Estatu Batuetan master bat egiten ari da eta unibertsitate ligan jokatzen du. Aurreko denboraldian hiru aldiz izendatu zuten asteko jokalari. Irailean urteko kirolari onenari dagokion saria eman zioten Legazpin. Amerikara joan aurretik, Legazpiko Ilintxan, Urretxu eta Zumarragako Urolan taldean eta Realean jokatu zuen.

Nolatan futbolzalea? Betidanik gustatu al zaizu? Noren eraginez? Etxean ere futbolzaleak al dira? Txikitatik gustatu zait kirol desberdinetan aritzea. Hala, Legazpiko Haztegi ikastolan hasi nintzen kirolean. Bertan kirol gehienak probatu nituen, baina nire gustukoena betidanik futbola izan da. Nire etxean ez ziren oso futbolzaleak, baina nire anaia futbolean hasi zenean gurasoak futbol munduan sartu ziren. Ondoren ni izan nintzen futbol munduan sartu zena.

Noiztik jokatzen duzu futbolean? Zein taldetan eman zenituen lehen pausoak? 11 urterekin Legazpiko Ilintxa taldean hasi nintzen. Eskola kirola amaitu eta kirol bat aukeratzeko aukera eduki nuenean,

ez nuen zalantzarik izan: futbola hautatu nuen. Lau urte eman nituen Ilintxan.

Zein taldetan ibili zara ondoren? Ilintxan jokalari gutxirekin gelditu ginen, eta Urretxu eta Zumarragako Urolara joan behar izan nuen. Denboraldi bat eman nuen Urretxu eta Zumarragako taldean. Realarekin entrenatzera joaten nintzen eta hurrengo urtean beraiekin fitxatu nuen. Bost denboraldi eman nituen Realean.

«Reala utzi eta beste herrialde batera joatea benetan gogorra izan zen» «Kirol guztiak berdin baloratzen dituzte, bai gizonezko eta bai emakumezkoenak» «Ohore da bat niretzat Irene Paredes legazpiarrarekin jokatu izana»

Zergatik erabaki zenuen Euskal Herria utzi eta Amerikako Estatu Batuetako Anderson unibertsitatera joatea? Masterra egitera etorri nintzen Amerikako Estatu Batuetara eta niretzat egokia zen programa zutela ikusi nuen. Aukera hori edukita, ez nuen zalantzarik izan.

Gogorra izan al zen Reala uztea? Noski, Reala nire bihotzeko taldea da. Reala utzi eta beste herrialde batera joatea gogorra izan zen.

Zer aurkitu zenuen Hego Karolinako Anderson unibertsitatean? Futbol maila hemengoaren parekoa al da? Amerikako Estatu Batuetako futbola Euskal Herrikoaren oso desberdina da. Oso fisikoa da.

Alde teknikoa apur bat alde batera uzten dute.

Egun Connecticut estatuan ikasi eta jokatzen duzu. Nolakoa da zure eguneroko bizitza bertan? Hemengo bizitza ikasketetan eta kirolean zentratzen da. Unibertsitateko kirolariok ez dugu ia denbora librerik. Beraz, futbolean jokatzen eta ikasten ematen dut eguneko denbora gehiena.

Bertako bizimodua Euskal Herrikoaren oso ezberdina al da? Zeintzuk dira hango bizimoduaren eta hemengoaren arteko aldeak? Amerikako Estatu Batuetako bizimodua Euskal Herrikoaren oso desberdina da. Okerrena denetarako autoa behar dela da. Dena oso urruti dago. Supermerkatu txiki batera joateko edo beste edozer gauzatarako ere autoa behar da. Ordutegia ere Euskal Herrikoaren oso desberdina da. Arratsaldeko bostak aldera afaltzen dugu, adibidez.

Zer ekarriko zenuke handik eta zer eramango zenuke Euskal Herritik Amerikako Estatu Batuetara? Amerikako Estatu Batuetatik kirolaren garrantzia eramango nuke Euskal Herrira. Hemen kirol guztiak berdin baloratzen


GOIBERRI 09

ELKARRIZKETA

dituzte, bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak. Horri esker, gu oso baloratuak sentitzen gara. Adibidez, Seattle hirian jokatuko dugun txapelketa bat telebista nazionalean emango dute. Euskal Herritik gastronomia ekarriko nuke Amerikako Estatu Batuetara. Hango janaria faltan sumatzen dut. Hemen fast food asko dago eta orokorrean nahiko gaizki jaten dute.

Zer moduz joan zen lehen denboraldia? Lehen denboraldia oso ondo joan zen, unibertsitatearen historiako denboraldi hoberenetakoa izan zen.

Arlo pertsonalean, oso arrakastatsua izan zen. Zenbat gol sartu zenituen eta zenbat aldiz izendatu zintuzten asteko jokalari? Aurreko denboraldian 22 gol sartu nituen. Egia esan, ez nuen espero hainbeste gol sartzea. Horri eta taldekideen lanari esker, hiru aldiz asteko Jokalari izendatu ninduten.

Zergatik erabaki duzu taldez aldatzea? Ez diot futbolari bakarrik begiratzen. Ipar ekialdean, Connecticuten, praktikak egiteko aukera gehiago dut. Hori dela eta, etorkizunean lagunduko didan unibertsitate batera etortzea erabaki dut.

Ni beti korrika egiteagatik nabarmendu naiz. Beraz, bizkorra naizela esan dezaket. Hemen ere, egunero nire abiadura hobetzeko entrenatzen dut. Esperientzia ere badut. Izan ere, unibertsitateko liga da, eta gehienak graduak egiten ari dira. Beraz, ni baino gazteagoak dira. Esperientziak asko laguntzen dit.

Noiz arte egon behar zara AEBetan? Nire asmoa masterra bukatutakoan Euskal Herrira itzultzea da.

Bertan lan egiteko asmoa al duzu? Zertan lan egitea gustatuko litzaizuke? Dagoeneko lan egiten ari naiz: 6 eta 10 urte bitarteko haurrak entrenatzen ditut. Hurrengo ebaluazioan nire masterrarekin erlazionatutako lan batean hasiko naiz. Hainbat eskaintza ditut eta orain aukeratzea tokatzen zait.

Futbolean luzaroan jarraitzeko asmoa al duzu? Urtez urte noa. Horrela gehiago gozatzen dut. Ezin dut hurrengo denboraldian zer egingo dudan esan.

Futbol munduan gelditzen al zaizu ametsik betetzeko? Amerikako Estatu Batuetako txapelketa irabaztea. Hemen denok hori irabazteko jokatzen dugu.

Nola hasi duzue denboraldi berria?

Zer diozu Legazpin eman dizuten sariari buruz?

Denboraldia oso ondo hasi dugu. Hala ere, aurten beste futbol talde batean nago, beste multzo batean jokatzen dugu, eta beraz ezin dut iazkoarekin konparatu. Denboraldi bukaeran iazkoa eta aurtengoa konparatzeko aukera edukitzea espero dut, horrek bi taldeak Txapelketa Nazionaletara heldu garela esan nahiko baitu.

Eskerrak eman nahi dizkiet legazpiarrei nitaz gogoratu izanagatik [Irailaren 16an banatu zituzten Kirol Sariak]. Kanpoan bizi naiz eta, beraz, zaila da nire lana jarraitzea. Nitaz gogoratu izana ohore bat da.

Zeintzuk dira zuen erronkak denboraldi honetarako? Jokatzen dugun guztia irabaztea..

Nolako aurrelaria zara? Ze ezaugarri dituzu?

Legazpi futbolari harrobi bikaina da‌ Zer diozu Paris Saint Germain taldean jokatzen ari den Irene Paredesi buruz? Berarekin jokatu al duzu inoiz? Realeko nire lehen denboraldian jokatu nuen Irene Paredesekin. Oso futbol jokalari ona da, estatuko onenetakoa. Ohore bat da niretzat berarekin jokatu izana.


10 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

‘Gu geu’ Starblues Starbluesek ‘Gu geu’ bere lehenengo diskoa aurkeztu eta kaleratu berri du Gaztelupeko hotsak diskoetxearekin. Taldea 2010ean sortu zuten eta sei urteren ostean, egindako lana kaleratzeko ordua zela azaldu dute taldekideek. A. Vierbücher Ordizia Goierri barrenean sorturiko blues-rock taldea da Starblues. 2010ean ekin zion bere ibilbideari eta sei urte hauetan sortutako hainbat lanekin taldearen lehenengo diskoa aurkeztu zuten orain egun gutxi Ordiziarrock jaialdiaren barruan. Denborak aurrera ez duela egiten iruditu arren, orain dela urte asko ezagutu ziren Ordizia-

ko musika eskolan Jon Barreros eta Urko Ruiz de Apodaka Starblues taldearen sortzaileak. Musika eskolan kombo talde bat sortu zen, eta hantxe hasi zen beraien arteko harreman musikala. Bakoitza bide batetik zetorren, talde ezberdinetatik, alegia, baina euren bideek topo egin zuten. Musikaren esparruan garatzeko ideia asko zuten biek buruan. Ideiak elkarba-

natzen hasi ziren momentuan konturatu ziren bien aldetik bazegoela zerbait berria egiteko gogoa, eta garai hartan erabaki zuten blues talde bat sortzea; horrela sortu zen Starblues. «Konbo taldean bateria jotzen zuen beste tipo bat bazen, Fermin Etxeberria, tolosarra bera» adierazi du Jon Barrerosek. Etxeberria Starblueseko hirugarren taldekidea da.

Probatzen hasi ziren; hainbat abesti ezagunen bertsioak egin zituzten eta beraiek sortutako beste hainbat ere jotzen zituzten. «Bertsioekin jendea harrapatzen joatea zen intentzioa. Ondo aukeratutako abesti ezagunek beti dute bestelako tiradizoa», dio Barrerosek. «Hala ere garbi genuen, guk geuk ere abestiak egingo genituela» gehitu du Ruiz de Apodakak.


GOIBERRI 11

ERREPORTAJEA

Ordiziarrock

Ezkerreko irudian, Urko Ruiz de Apodaka, Fermin Etxeberria, Jon Labaien eta Jon Barreros taldekideak. Eskubikoan, ‘Gu geu’ diskoaren azala. IKER BENITO (MALAX)-STARBLUES

Segituan konturatu ziren, gauza oso interesgarria atera zitekeela proiektu hartatik. «Starblues hiru musikarik osatzen genuen; gitarra, baxua eta bateria genituen baina beste zerbait falta zela sentitzen genuen» nabarmendu du taldeko ahotsak. Laugarren taldekidea sartu zen orduan, tolosarra baita ere, Jon Labaien (teklatua). «Maila oso handia izan behar da hiru pertsonek bakarrik osatutako taldeak handi sonatzeko», dio Barrerosek. «Gure artean, ea ze beste instrumentu sar genezakeen hitz egiten hasi ginen; beste gitarra bat? Teklatu bat agian? Andoni gure irakaslearen laguntzari esker, Labaienekin, laugarren taldekiderekin harremanetan jarri ginen», dio Ruiz de Apodakak. Jon Labaien, rocketik datorren musikaria da. «Hasiera batean pixka bat kostatu zitzaion arren, gustura aritu zen lehenengo momentutik», esan du baxu joleak. «Beste estilo batetik zetorrenez, oso erronka handia izan zen Starblues berarentzat», gehitu du. Gaur egun, taldekideetako bat izaten jarraitzen du Labaienek eta «oso gustura» dabil.Beste estilo batetik etortzeak «beste ukitu bat ematen dio taldearen osotasunari», adierazi dute bi ordiziarrek.

zen», nabarmendu dute bi taldekideek. «Horregatik ate joka hasi ginen han eta hemen, eta azkenean Gaztelupeko Hotsak diskoetxekoei aurkeztutakoa gustatu eta Pottoka estudioetan diskoa grabatzeari ekin genion». Disko berriak zortzi abesti ditu. Taldeak sortutako zazpi, euskaraz abestuak, eta bluesaren eta rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten zaituen beste gai instrumental bat; Otis Rush, Stevy Ray Vaughn eta Ray Charles

«Taldea sortu genuenetik garbi genuen gure abestiak sortuko genituela» Jon Barreros

Gitarra eta ahotsa

‘Gu geu’ disko berria Sei urteko ibilbidearen ondoren Starbluesen lehenengo diskoa kalean dago. «Aurretik maketatxo bat egin genuen, joaten ginen tokietan gure burua aurkezteko» gogoratu du Barrerosek. «Sei urteren ondoren, beste pauso bat emateko garaia

«Sei urteren ondoren, beste pauso bat gehiago emateko garaia heldu zitzaigun»

Urko Ruiz de Apodaka Baxua eta koroak

bezalako kutsua agerian dago. Starblues izeneko kantak egiten dio sarrera diskoari. «Musika tresnen shufflea, Otis Rushen eta powerblues hirukote onenen espirituarekin, hammondaren soinu bikainak gainerako taldekideak biltzen ditu» diote. Ondoren, Beldurra iluntasunean dator, «gai barrenkoia, ezin hobe landutako pasarte harmoniatsuez ondua». Jarraian, Gu geu, «asmoen adierazpen garbia, zeinetan taldeak Stevie Ray Vaughn gogoratuaren nerbioa erreferentziatzat harturik, eta Sonny Boy Williamsoni keinuren bat eginik, pasartez pasarte aurrera egiten duen rockaren molde agerikoan amaitzen duen lelora iritsi arte; disko honetako gai berezienetakoa da», Starbluesekoen iritziz. Gezur`N´ Blues , «betiko blues hertsiranzko itzulera, slow ez konformista baten kutsuarekin; aipagarria da gai honetan Jon Barrerosek bere gitarrarekin eta Jon Labaienek hammondarekin zein pianoarekin egiten duten lan aparta», adierazi du Ruiz de Apodakak. Ondoren, «iristen dira rock and roll moldeko eta jai giroan entzuteko» Musikaz Itsu eta Irudi biziak gaiak, «sarrera, New Or-

Ordiarrocken 13. edizioa egingo da aurten.Ordizian entseatzeko lokalak irekitzea zen antolatzaileen hasierako helburua. 2014an azkenik lortu zuten helburu hori eta ordundik probaleku horietako emaitzak jendarteratzeko asmoarekin jarraitzen dute. Aurtengoan, 5 eszenatoki, 15 talde, 80 musikari, nazioarteko artistak, musika estilo anitzak, disko azoka eta catering zerbitzua eskainiko dituzte. urriak 14. Xabier Crehueten kontzertua, 19:30etik aurrera, D’Elikatuz zentroan. urriak 20. Kontzertua The Machetazo taldearen eskutik, 19:30ean, D’Elikatuzen. urriak 21. Mohawk taldearen emanaldia 19:30etik aurrera, D’Elikatuz zentroan. Eta Gaztetxean, 21:00etan, The sworn liars, Gureran, Altxa gudari, Znort facers eta Barracuda. urriak 22. Bedeinkatuak, Flatron eta Mammut & The palmeras stuck taldeen kontzertua herriko kaleetan zehar ibiliko den kamioi rocken, 12:00etatik aurrera. 14:30ean rock bazkaria sagardotegian. Plaza Nagusian, 19:00etan, Ordiziako banda rock eta Pirata taldeen kontzertua; eta 20:00etatik aurrera pilotalekuan, Nikkin, Zesura, Get dead, Sorkun, Meinstein eta Bi bala taldeen kontzertua.

leanseko estilo petoari jarraitzen zaion pianoak egiten du eta mamboa, jazza eta shufflea hein bertsuan ageri dira». Lagun ezezagun gaian «taldeak berriro ere heltzen dio bluesrock bizienari» dio Barrerosek. Errepidean gaiak ematen dio amaiera diskoari. «Boogietik countryraino iristen diren estiloen nahastura bat da, sailkatzen zaila den pieza bat osatzen dute». Hori bai, Jon Barrerosek ondutako gai bakoitzaren originaltasuna erakusten du.


12 GOIBERRI

INTERNET

saretik Albisteak

Sarean ikusia

Mendizale beteranoen ibilerak sarean

‘Beasain Kultura’ APPa Beasaingo Udalak herriko kultur ekitaldien berri izateko aplikazioa garatu du sakelako telefonoetarako. Beasain Kultura izena du APPak, eta bere helburua, «kultura herriko txoko askotara eta publiko mota guztietara» iristea dela azaldu dute bultzatzaileek. Hala, kultur eskaintza ahalik eta osatuena egiteko, «udalak eta kultur eragileek indarrak batu» ohi dituztela gogorarazi dute, eta horren erakusgarri da aplikazioa. Doan deskargatu daiteke APPstore eta Google Play plataformetan.

teknopolis.elhuyar.eus

Teknopolis: zientziaren leihoa TBn eta sarean ientziaren eta teknologiaren alorrean, telebistako saiorik beteranoenetako bat da Teknopolis. ETBk eta Elhuyar etxeak ekoizten duten saioak, 18 urte daramatza antenan. Pasa den astean ekin diote denboraldi berriari; hemeretzigarrena, dagoeneko. Asmo eta ilusio berriz ekin diote gainera denboraldi horri, eta horretarako, saioaren irudia berritu dute. Nagore Remente-

Z

riak zuzentzen du saioa, eta azken denboraldietan bezala, Iñaki Leturia ormaiztegiarra izango da aurkezle lanak egingo dituena. Leturiak berak denboraldi berriaren aurkezpenean azaldu duenez, aurten «gai tematikoak» lantzeko asmoa dute, gai bakoitzaren «ertzak» erakutsiz. «Eta guztia irudi berrituarekin jantziko dugu». Telebistako irudia ez ezik, saioaren webgunea ere berritu dute, eta gailu mugikorretara egokituta dagoela azaldu dute.

Erretiroa hartuta zeuden hainbat mendizale elkartu eta Goierriko Mendizale Beteranoak taldea sortu zuten 2009an. Geroztik hainbat irteera, zeharkaldi eta bira egin dituzte; azkena, Pirinioetako zeharkaldia. Horiek guztiak, blog batean (gmb.eus) bildu dituzte eta edonorentzako erabilgarri daude.

Goierri Gorri taldeak badu webgunea Aurten sortu dute Goierri Gorri, emakumezkoen eskualdeko lehen futbol kluba. Momentuz 130 bat jokalarik bat egin dute eta zortzi talde osatu dituzte. Asmoa, ordea, Beasaingo eta Lazkaoko jokalariez gain, beste herri batzuetakoek ere parte hartzea da. Klubaren inguruko informazioa goierrigorri.com webgunean aurki daiteke.


GOIBERRI 13

MOTZEAN

Makila, gure lagun zaharra Koldo Cadierno margolari zumarragarrak ‘Makilari goraipamena’ erakusketa ireki du. Asier Zaldua Zumarraga Txakurra gizakiaren lagunik finena dela esan ohi da, baina gizakiak badu txakurra bezain fidela den beste lagun bat: makila. Gainera, seguru aski, hau da bere lagun zaharrena. Halako lagun on batek aspaldi merezi zuen omenaldi bat, eta omenaldi hori zuhaitz baten izena daraman herri batean antolatu dute, noski: Zumarragan. Makilari omenaldia Koldo Cadierno margolari zumarragarrak prestatu du: Makilari goraipamena erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. Bertan, ekialdeko erara egindako margolanak ikus daitezke. Lan guztietan makila da protagonista eta testu batzuk ere egin ditu. Cadiernok erakusketak bi

irakurketa dituela azaldu du. «Makila, alde batetik, bidearen metafora da. Eta bidea, bizitzaren metafora. Bestalde, makila da, seguru aski, gizakiak erabili zuen lehen erreminta. Dena den, nire ustez erreminta hau gizakia baino zaharragoa da: seguru aski beste espezieren batek erabili zuen gizakia sortu aurretik».

Erabilpen asko Zumarragako margolariaren ustez gizakiak asko zor dio makilari. Izan ere, hamaika erabilpen eman dizkio historian zehar: arrauna, aitzur-kirtena... Denetarako balio du, txakurra baino merkeagoa ateratzen da (ez baitzaio jaten eman behar) eta, gainera, Pinttok bezala, ez du koska egiten.

Koldo Cadierno margolari zumarragarra, ‘Makilari goraipamena’ erakusketan. ASIER

narria pintzelkada sinpleak dira».

ZALDUA

Ordutegia Erakusketan, makilez gain, edankuiak ikus daitezke. Izan ere, horiek ere aspalditik bidea egiten lagundu diote gizakiari. «Likidoak eramateko erabiltzen direnez, hauek ere bidaiekin estuki lotuak daude», aipatu du. Bidea zen pinturako gai nagusietako bat da, eta Cadiernok teknika hau erabili du, hain zuzen ere, erakusketako bastoiak, edankuiak eta pertsonak margotzeko. Tinta eta lagunek eman dizkioten paper eta kartoi zatiak erabili ditu. «Asiako tradizioa jarraitzen saiatu naiz. Honen oi-

Makilari goraipamena erakusketa igandea arte egongo da zabalik. Zumarragako kultur etxeko aretoko ateak egunero irekitzen dituzte: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Aipatzekoa da, bestalde, Cadiernok sumi-e (pintura japoniarra) ikastaroa emango duela urriaren 13tik aurrera. Eskolak hileko lehen ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:30era. Hilaren 12a baino lehen eman behar da izena, arte ederren eskolan.


14 GOIBERRI

ERREPORTAJEA

Goierriko mendizaleak L'Ilouko mendatean, atzean Midi d'Osseau dela, Pirinioetako zeharkaldian ibilitakoen talderik handiena. JUANJO MUXIKA

Esentziara ibilian Goierriko Mendizale Beteranoek Pirinioak aldenik alde zeharkatu dituzte, bi urte pasan eta 37 etapatan.

Aimar Maiz Hendaiako hondartzatik Banyulseko itsasertzera. Kantauri itsasotik Mediterraneora. Goierriko Mendizale Beteranoak tal-

deak osatu duen azken aurreko proiektua da, Pirinioetako goi ibilaldiarena. 2014ko apirilean hasi eta aurtengo abuztuan bukatu, 37 etapatan zatituta, 775


GOIBERRI 15

ERREPORTAJEA

Pirinioetako goi ibilbideko etapak

Okabe mendira (1.466m) igotzen, Nafarroa Beherean. KOLDO AUZMENDI

kilometro luzeko zeharkaldia egin dute. Mendizaleen garai bateko esentziari fidel, gainera: taldean, korrika-txikirik gabe, txango bakoitza ondo antolatuta, eta azkenari itxaronda. Ibilbidea ez dute jarraian egin; ez denboran, ez espazioan. Tavascan-Areu etaparekin jarri zuten azken puntua, abuztuaren 27an. Euskal Herria, Okzitania, Espainia, Andorra eta Kataluniako lurrak zapaldu dituzte: 9 etapa Mendebaldeko Pirinioan, 11 Erdialdekoan eta 17 Ekialdekoan. «Lehenengo 11 etapak egun bereko joan-etorrietan egin genituen. Ondorengo zortziak, bi eguneko irteera batean eta hiru eguneko bitan; eta azkeneko 18 etapak, seina eguneko hiru irteeratan, 2014, 2015 eta 2016ko abuztuetan», diote Goierriko Mendizale Beteranoek. Batez beste, 30 lagun eta 66

urtekoak izan dira etapako, (edadekoena 78koa); gehienekoan 58 lagun, gutxien 16. Desnibel metatu handieneko bidea Andorran egin zuten, Serratetik Vall d’Inclesera: 1.725 metro igo eta 1.560 metro jaitsi. Etaparik luzeenak 34 kilometro zituen. Zeharkaldian 20 gailur igo dituzte. Tuc de Mulleres (3.010 m), Pica del Carlit (2.920) eta Canigo (2.785) aipatu dituzte.

Proiektuak kateatzen Goierriko Mendizale Beteranoak 2009an hasi ziren, Euskal Pirinioko bira eginez. Harrezkero, 7 hiriburuak oinez lotu dituzte; Nafarroako mugetan zehar eta euskal kostalde luzean ibili dira, eta Euskal Herriko zeharkaldi handia burutu dute. Azkenekoa, Nafarroako Zezenen Ibilbidea egin dute, Tuteratik Debara, 9 etapa. Irailaren 29an bukatu zuten.

Etapa

Km Eguna

1. hendaia-lizuniaga 2. lizuniaga-elizondo 3. elizondo-aldude 4. aldude-orreaga 5. ibañeta-beherobia 6. beherobia-iratisoro 7. iratisoro-iturtzaeta 8. iturtzaeta-belagua

26

2014-4-1

Orduak Zenbat Des+ Des6:50

55

28

2014-4-9

6:35

48

1.030 1.045

16

2014-5-7

4:35

58

925

755

18

2014-6-5

4:55

45

1.275

700

23

2014-7-15

6:05

47

720

1.435

19

2014-10-2 6:10

50

1.495

18

2014-10-8 4:50

47

1.705 1.170

16

2014-10-21 4:45

47

950

1.180

9. ernaz-laskun 10. oza-candanchu 11. somport-portalet 12.p.espagne-respomuso 13. respomuso-c.soques 14. p.esp.-baysellance 15. baysell.-gavarnie 16. gavarnie-heas 17. heas-parzan 18. parzan-biados 19. biados-san jaime 20. besurta-vielha 21. vielha-restanca 22. restanca-bonaigua 23. bonaigua-esterri 24. esterri-tavascan 25. tavascan-areu 26. vallferrera-serrat 27. serrat-soldeu 28. soldeu-puymorens 29. puymorens-bollosa 30. bollosa-eina 31. eina-vallter 2000 32. vallter-merialles 33. merialls-cortalets 34. cortalets-amelie lb 35. amelie-las illas 36. las illas-l’ullate 37. l’ullate-banyuls guztira batez beste

17

2014-10-28 5:20

54

615

1.460

26

2015-6-18 7:10

43

1.325

17

2015-6-30 5:50

46

150

21

2015-7-14

7:40

27

1.395

15

2015-7-15

5:50

27

630

15

2016-6-28 6:10

21

1.330

19

2016-6-29 5:35

21

320

17

2016-6-30 6:30

18

1.090 1.025

25

2016-7-13

8:45

16

1.590 1.725

22

2016-7-14 6:55

16

1.495

22

2016-7-15

16

1.020 1.460

20

2016-8-22 9:00

23

1.185 1.500

16

2016-8-23 7:40

22

1.175

21

2016-8-24 8:30

20

1.430 1.355

21

2016-8-25 8:10

19

665

25

2016-8-26 9:40

18

1.620 1.460

19

2016-8-27 6:50

19

1.270 1.140

23

2015-8-24 8:50

26

1.525 1.790

23

2015-8-25 9:00

22

1.725 1.560

24

2015-8-26 7:30

26

1.235 1.055

21

2015-8-27 7:50

26

1.400 1.275

19

2015-8-28 4:55

26

255

23

2015-8-29 8:40

24

1.700 1.185

23

2014-8-25 6:35

24

555

14

2014-8-26 6:30

24

1.150

34

2014-8-27 9:30

24

315

20

2014-8-28 6:50

23

1.380

995

24

2014-8-29 6:05

24

1.030

620

24

2014-8-30 7:45

24

830

6:35

775

247

21

6:40

1.300 1.200

810

760 1.015 725 1.325 150 1.620

930

750

1.770

700

1.010 620 2.305

1.780

41.35542.215 30

1.115

1.140



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.