Page 7

GOIBERRI 07

ERREPORTAJEA

idazten ari da, Oria ibai-arroko arkitektura ondare industrialaren inguruan.

Oria, Gipuzkoako eredu Zergatik zentratu da Oria ibai arroan? Bada, Gipuzkoan, ibai ibilgu nagusien inguruan garatu zelako industria, uraren indarra baliatzeko, eta Oriaren ibaiarroa izan zen industrializatuenetako bat. Gainera, lurraldean indar handiena izan zuten industria sektoreek presentzia nabarmena izan zuten Oria inguruan: papergintza, ehungintza, metalurgia... Hori dela eta, Oria ibai-arroko industria ondarea aztertzeak lurralde osokoa ulertzen lagundu dezakeela uste du Otamendik. Goierriren kasuan, esaterako, hainbat lantegi nabarmentzen ditu, beren balio historiko eta arkitektonikoagatik esanguratsuak: CAF enpresaren arkitektura multzoa, Olaberriko Aristrain lantegiko eraikinak, edota garai batean Bellota enpresarena izandako eraikina — gaur egun AMPOk harrerak egiteko erabiltzen duena—.

Ondarea arriskuan dago

Hori guztia dela eta, industria ondarea balioan jartzea oso garrantzitsua iruditzen zaio Otamendiri, eta beharrezkoa. «Industria ondareak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu». Balioan jartzeko, lehen pausoa industria ondarea aztertzea eta ondo ezagutzea dela adierazi du, «ezagutzen ez duguna ez baita sekula baloratzen». Eta horretan ari da, hain zuzen ere: doktoradutza tesia

Beasaingo Manufacturas Olaran lantegiaren erdia bota egin zuten 2011n, etxebizitzak egiteko; beste erdia babestuta dago. ARKAITZ APALATEGI

«Erabilerarik ez duten lantegiek aukera paregabeak eskaintzen dizkigute» Irati Otamendi Arkitektoa

Baina, ematen al diogu behar adinako balioa industria ondareari? Otamendiren ustez, ez. Gizarteak eta administrazioak ondare industrialaren garrantzia ulertzeko zailtasunak dituela iruditzen zaio. «Oso argi dut ez dugula baloratzen daukagun altxor hau». Hain zuzen ere, horixe da tesian orain arte ateratako ondorio nagusia: arkitektura ondare industrial aberatsa dugula, baina arriskuan dagoela, baliorik ematen ez zaiolako. Industria ondareak bizi duen egoera zai-

laren adierazgarri, bi adibide aipatzen ditu: Beasaingo Manufacturas Olaran eta Legorretako paper fabrika. Lehena, erdi eraitsita dago. Etxebizitzak egiteko bota zuten lantegiaren erdia, 2011n. Legorretako paper fabrika, berriz, nahiko hondatuta dago, eta aldundiak eraisteko asmoa du. Bulegoen eraikina eta tximinia izan ezik, gainontzeko zatirik handiena eraitsi nahi dute.

Erabilera berrien bila Zerk eragiten du, ordea, industria ondarea balioan ez jartzea? Otamendiren ustez, eragina izan dezake «ondare gaztea» izateak. Hau da, espazio eta denborari dagokionean, gertu dugu oraindik industria. Eta adibide oso argi bat jartzen du: «Erraz ulertzen dugu errota bat kultur ondarearen parte dela. Bada, errotak ere eraikin industrialak dira, baina denboran urrutiago ditugunez, errazago aitortzen diegu balioa». Gauza bera gertatzen da gaztelu edota elizekin. Dena ez da negatiboa, ordea. Egoera kezkagarria bada ere, irtenbideak eta alternatibak badaude. Otamendiren esanetan, industria eraikinak unean uneko beharretara moldatzeko baldintzarekin eraikitzen dira. Ondorioz, erabilera berriak hartzeko potentzial handiko eraikinak dira, orokorrean. Hau da, industria eraikinak egokiak izan daitezke beste ekintza mota batzuetarako ere. Otamendik argi du bere mezua: «Erabilerarik ez duten lantegiek aukera paregabeak eskaintzen dizkigute!». Lantegi zikinen ordez, gizarteak ere altxorrak ikustea gustatuko litzaioke.

Profile for Goierriko Hitza

Goiberri 183. zenbakia  

Jose Antonio Azpiazu historialari legazpiarra

Goiberri 183. zenbakia  

Jose Antonio Azpiazu historialari legazpiarra

Advertisement