Goiberri 174. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

174. zenbakia. 2016ko urtarrilaren 8a

Balkanetan, Angolan eta Kolonbian ibili ondoren, egun Brasilen bizi da Europar Batasunarentzat lan eginez. ASIER ZALDUA

Asier Santillan

Nazioarteko gatazketan aditua

ÂŤKapitalismo ase ezinari mugak jarri behar zaizkioÂť 6-7

Itziar Barrutia 3 Iritzia 4-5 Mirentxin gidariak 8-9 Aixa Vizuete 10 Leonardo Esnaola 11 2016: galdeketaren urtea 12-13


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Itziar Barrutia Mutiloako ostatukoa

«Nire ametsa sorkuntzari denbora gehiago eman ahal izatea da» Asier Zaldua Mutiloa Itziar Barrutiak (Beasain, 1981) Arte Ederrak eta Barnealdeen Diseinua ikasi zuen. Ostalaritzan lan egin du, batik bat. Lehenengo Itsasoko ostatuan, bere amarekin, eta orain Mutiloakoan, ahizparekin. Duela hiru urte hartu zuten ostatua, berak eta Nerea ahizpak. «Oso gustura gaude. Herriko jendeak oso ondo hartu gaitu», dio.

Zein zaletasun dituzu?

Dioten bezain zaila da, bai.

Garagardoa.

Argazkiak ateratzeko Mutiloako txoko egoki bat?

Oporretarako leku bat.

Bernaola eta meatze bideak.

Goierriko txoko bat.

Mutiloako ostatuko bezeroen plater kuttuna?

Amets bat?

Abesti bat. Beiruten Vagabond. Janari bat.

Biolina jotzea dioten bezain zai-

Pasta.

GOI B ERRI

Costa Rica. Kizkitza.

Zapoa artoaren testurarekin.

Liburu bat. Los renglones torcidos de Dios. Pelikula bat. Amama asko gustatu zait. Musika talde bat.

Musika jotzea, zinea eta argazkigintza. Harpa jotzen ikasi nuen eta orain biolinarekin hasi naiz.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

Edari bat.

la al da?

Beirut.

Sorkuntzari denbora gehiago eman ahal izatea.

Jaso duzun oparirik bereziena. Biolina.

«Beasainen biziko ez banintz, Mutiloan biziko nintzateke: oso pozik, gainera»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Iñaki Gurrutxaga Kudeatzailea: Ione Berasategi Koordinatzailea: Tere Madinabeitia Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Gorroto duzuna. Faltsukeria.

Mutiloako alkatea bazina... Oso zaila da Iñakik baino hobeto egitea.

Beasainen biziko ez bazina... Mutiloan: oso pozik, gainera.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.eus

Urretxu:

goiberri@hitza.eus

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.eus 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.eus


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Ganzarain Kazetaria

Goizaneren galdera oizane du izena Ordiziako Azokako inkilino berriak. Txoko berezia eta ikusgarria eman diote gainera. Feria garrantzitsu honetan –eta, oro har, nekazaritzaren arloan– emakume baserritarrek izan duten eta mantentzen duten garrantzia aitortu asmoz kokatu dute bertan. Egurra landuz sortutako eskultura da Goizane, Javier Arrieta artisau zegamarrak egina. Salmentarako posturan ageri den etxekoandrea irudikatzen du. Eserita, barazkiz betetako saskiak inguruan dituela. Izenak berak ere badu esanahia. Urteetan zehar, baita gaur egun ere, emakume baserritarrak eguna argitu aurretik azaltzen baitira Ordiziara asteazkenero. Bertako produktu eta bezeroekin duten konpromisoa goizean goizetik bete asmoz. Egistasmo eder honek hiru helburu omen ditu. Emakume baserritarrei eurei begirunea azaltzea, batetik; «beraiei eta euren ama, amona eta aurrekoei», haiek egindako lanaren errekonozimendu gisa. Azokara gerturatzen diren herritarrak ere gogoan izan dituzte eskul-

G

tura sortzeko garaian, baita ere, gure baserrietako andreei zor zaien «begirunea eta errespetua» gogoan izan dezaten. Eta azkenik, Ordiziako Azoka eta herria ezagutzera datozen bisitariengan pentsatu dute, Goizanek irudikatzen dituen laborarien garrantzia ezagutarazteko. Merezitako omenaldia, inondik ere. Ordiziakoa bezalako merkatu enblematiko batek bultzatua izateak, gainera, ikusgarritasun handiagoa ematen die lan isila bezain garrantzitsua egin duten goizane guztiei. Gogoan itsatsia dut gure herrian, asteartero-asteartero, baserritik azokara mando gainean jaisten zen etxekoandrearen irudia. Etxeko baratzako barazki eta lekak, jaki gozoak denak, bezeroen eskura jartzen zituen hark ere. Irabazi handirik egiterik ez zuen izango baserritar xume hark, baina hala ere luzaro eutsi zion herritarrekin zuen hitzorduari. Hainbat eta hainbat emakumeren bizia laburbiltzen du estanpa horrek. Baserriko lanak eta seme-alaben zaintza gutxi ez eta, salerosketaren ardura ere bere gain hartu izan dute gure ama, amona eta aurreko-

«Gogoan itsatsia dut gure herrian, astearteroasteartero, baserritik azokara mando gainean jaisten zen etxekoandrearen irudia»

ek. Ez bakarrik etxeko gaiak saltzeko garaian, baita egunerokoan falta diren beharrezko jaki eta produktuak erosterakoan ere, haiek kudeatu izan dute etxeko martxa. Horretan Euskal Herria ez da salbuespena izan. Munduko kultura eta herrialde gehienetan ere antzeko pisua dute emakume baserritarrak. Garapen bidean dauden herrialdeetan are nabarmenagoa da errealitate hori, kalkulatzen baita laborarien erdia baino gehiago emakumezkoak direla toki horietan. Hala ere, bada arrisku bat honen guztiaren atzean. Goizaneren irudia ohitura zaharrekin eta gure amonekin soilik lotzekoa, alegia. Aurretik izan direnen lana aitortzeaz gain, oraindik ere asko direlako kamaretatik urrun, etxean eta baserrian, produktu osasungarri, zaporetsu eta gozoak herritarren eskura jartzeko lanean dihardutenak. Produzitzeko nahiz saltzeko modu berritzaileak bilatzen dihardutenak, horietako asko. Lehen ez bezala, gainera, hainbatek beren ustiapenaren protagonista nagusi ere badira. Goizaneren eskulturari begira, ez da zaila ulertzea horiek guztiak irudikatu nahi dituela bere presentziak. Baina iruditu zait, baita ere, bere xalotasunean artelan horrek guri ere – erosleoi– galde egiten digula ea Azokara eraman dituen produktuak erosiko dizkiogun. Horixe delako egin diezaiokegun omenaldi onena.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

2015 urteko hitzak Bestelakoak izan dira 2015 urteko hitzak. Guk Errefuxiatuetaz hitz egiteko aukera izan dugu Asier Santillanekin.

Hasi gaitun egutegi berriari orriak kentzen. Zer ote zekarkigun bisurte honek? Hori ezin jakin pasa arte, ordea! Onena izango dinagu gure asmo berriak berehala gauzatzen hastea. Kultur mailan Donostiako kultur hiriburutzari erreparatu beharko zionagu nahi edo nahi ez. Azalkeriatik harago mamiz eta edukiz ondo hornitua etor dadila, eta luzaroan iraungo duten lan moduak eta ereduak eraikitzeko bada hobe. Nolanahi ere, gu gure txikian, herrian betiko egitasmoei eutsi beharko zienagu. Eta ez ditinagu falta, zorionez! Euskal Herri mailan, gure korapiloak askatzeko, pausoz pauso, abaguneak sortzeko gai izango ahal gaitun eta presoak nahiz iheslariak gerturatzeko modua asmatuko ahal dinagu! Goierri mailan, erabakitzeko eskubideari dagokion erronka izango dinagu eginkizun bikaina: 70.000 goierritarri kontsulta egitera goazen ekainean eta denon ahalegina beharrezkoa izango dinagu. Izugarrizko ilusioa pizteko aukera ezin hobea zegon, gizarte ekime-

netik bultzatuta. Egoki baliatzen asmatuko ahal dinagu! Lerro hauetatik, atrebentzia handiegia ez bada, nahi duen lazkaotarrari dei egin nahi zionat laguntzeko gogoa badu gerturatu dadila guregana. Denontzat zegon lekua: demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde dagoen edonorentzat. Asmo hauek guztiak ezin gauzatu, ordea, osasunak laguntzen ez bazigun. Beraz, osasuna eta askatasuna denontzat urte berrian!

Inazio Usarralde

bat eta

Konformista izanez gero ÂŤjoan zaigun hau baino okerragoa ez dadila izan, behintzat, berriaÂť esango diagu, bertan goxo. Ez gaituk, ordea, horrelakoak. Begiak ondo zabaldu eta ezin gaituk daukagunarekin konforme geratu. Ez horregatik! Aberatsak geroz eta aberatsago, pobreak pobreago; zapalduak zapalduago eta zapaltzaileak indartsuago; jenero indarkeria kasuak ugariagoa; eguratsa geroz eta kutsatuago; elkartasunez urriago; Euskal Herria geroz eta erdaldunago, espaĂąolago/frantsesago ... Horrela jarraitu behar al diagu? 2016ari begira, demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen inguruko erronkak aipatu dituk, IĂąaxio. Ez ote gaituk gai izango elkartu eta benetako etsaiari aurre egiteko? Garai batean bezala, Euskal Herri librea, euskalduna, Espainia eta Frantziaren bizilaguna, Europako beste herri bat izatea helburu hartuta, lortuko ote diagu elkarlanean aritzea? Guk etxean jaso genitian baloreak eta horiek dizkiagu habe eta bidelagun. Egun, ba al zakiagu zer balore eman seme-alabei?,

bat

Joxepa Madariaga etxeak ba al dik garrantziarik?, arduratzen al gaituk seme-alaba euskaldunak, solidarioak, lagunkoiak, arduratsuak hezteaz ala baloreez eta elkartasunaz eskola, akademia, lagunartea, gizartea, komunikabideak eta ingurua, auzoa, arduratu behar direla pentsatzen diagu? Bion artean galderaz eta eginkizunez bete diagu urte berriaren hasiera. Erantzuteko denbora eta ardura har ditzagula, lo geratu gabe!


06 GOIBERRI

ELKARRIZKETA

ASIER ZALDUA

Asier Santillan

Abokatua eta nazioarteko gaietan aditua

«Siriako errefuxiatuak hartzeko gogo falta salagarria da»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Asier Zaldua Urretxu Asier Santillan (Urretxu, 1970) nazioarteko gatazketan aditua da. Balkanetan, Angolan eta Kolonbian lan egin zuen eta egun Brasilen bizi da. Europar Batasunarentzat lan egiten du.

Nolatan nazioarteko gatazkekiko halako jakinmina? Urretxuko Gurutze Gorrian hamar urte pasa nituen boluntario gisa eta Zuzenbidea ikasi nuenean Nazioarteko Zuzenbide Publikoak liluratu egin ninduen. Beraz, 1992. urtean Bosniara joateko aukera izan nuenean, ez nuen asko pentsatu eta ia bi hilabete pasa nituen gerratearen biktimekin lan egiten eta bizitzen. Esperientzia honek munduko ateak ireki zizkidan eta bizitza beste ikuspegi batetik ikusten hasi nintzen. Argi nuen giza eskubideen arloan lan egin nahi nuela. Euskal Herrian giza eskubideen arloa oso politizatua egon da beti eta ni bezalako heterodoxo batentzat ez zegoen lekurik. Beraz, kanpora begiratu behar izan nuen. Deustun eta Alemanian master bat egiteko beka bat lortu eta Balkanetara itzuli nintzen.

Zer egin duzu ordutik? 2000. urtean Euskadira itzuli nintzen ELA sindikatuarekin lan egitera, baina ez nintzen moldatu. Lan taldean arazoak aztertu eta erabakiak hartzera ohituta nengoen, eta ez nagusi bati beti ‘bai’ esatera. Handik gutxira, Nazio Batuek Angolan lan egiteko deitu zidaten eta ondoren Kosovora bueltatu nintzen. 2007. urtean Europar Batasunak (EB) Kolonbian lan egiteko aukera eskaini zidan eta orain EBrekin Brasilen nago.

Zeintzuk dira bizi izan dituzun une latzenak eta pozgarrienak? Latzena, lagunak edo lankideak galtzea da. Ezagunak galdu ditut Afganistanen, Sirian eta Iraken. Lagun asko ditut hango aferetan eta hain ezagunak ez diren beste leku arriskutsu batzuetan. Azken aldi honetako une pozgarriei dagokienez, Ko-

lonbiako gobernuaren eta FARC-en arteko akordioa azpimarratuko nuke. Negoziaketen hasieran laguntzeko aukera izan nuen eta poztasunez ikusten dut prozesua aurrera doala. Dena den, akordioen exekuzioa oso zaila da eta horrek urduritasun eta kezka handiak sortzen dizkit.

Egun Brasilen bizi zara. Zertan zabiltza? Argentinan, Brasilen, Txilen, Uruguain eta Venezuelan ditugun garapenerako programak jarraitzen ditugu. Giza eskubideak, gobernu onak eta zuzenbide estatua sustatzea da gure lana. Bertako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin eta unibertsitateekin lan egiten dugu. Leku lasaia dela badirudi ere, arazo larriak daude: poliziaren indarkeria, arrazakeria, genero indarkeria eta indigenen aurkako indarkeria, esaterako. Prentsa askatasunaren eta informazio eskubidearen aldeko, ustelkeriaren aurkako eta migrazioaren inguruko proiektu asko ditugu. Oso gustura nago.

Nola ikusten da Euskal Herria Brasildik? Europako egoera ekonomikoak urduritasuna sortzen dit. Gobernuek nahiko gaizki jokatu dute herritarrekin eta honek ondorio larriak ekarri ditu. Luzera, aldaketa sakonak ez badaude, ondorio larriagoak ekarriko ditu. Desberdintasunak gehiegi handitu dira eta zerbitzu publikoetan, hezkuntzan eta justizian murrizketa larriak egon dira. Brasilen antzeko egoera batean murgiltzen hasi gara. Bestetik, ETAren su-etenaren inguruan, itxaropentsu eta harrituta nago. Itxaropentsu, azkenean, ETAk indarkeria baztertzeko erabakia hartu zuelako. Bere irauteak sekulako eriak eta minak sortu ditu gure gizartean eta, behingoz, beste gizarte bat eraikitzeko erronkaren aurrean gaude. Bestalde, gizarte zibila ez dut oso mobilizatuta ikusten eta horrek harridura sortzen dit. Erakundeak eta al-

derdi politikoak dira berradiskidetzea, memoria, egia... kudeatzen ari direnak eta ez dakit hori ona den. Memoria ofizial bat adostea ondo dago, baina gizarteak memoria honen eraikitze prozesuan parte hartu behar du. Erakundeek udalei txostenak ematen dizkiete eta alderantziz izan beharko litzateke.

Nola ikusten duzu mundua? Mundua nahiko nahastuta ikusten dut. Siria, Irak eta Afganistango egoeraren erantzuleak asko dira eta batzuk ez ditugu oso urruti, baina isil-isilik jarraitzen dute eta gizarte zibilak ez die konturik eskatzen. Kapitalismo ase ezinari dagokionez, arauak jarri behar dira: piztiei mugak jarri behar zaizkie. Bestela, jan egingo gaituzte.

Nola ikusten dituzu Siriako afera eta errefuxiatuena? Europako estatuek askoz ere hobeto erantzuteko medioak dituzte. Gogo falta, salagarria da. Gerra Europatik oso gertu dago. Bitartean, zertan ari gara? Ostrukarena egiten? Komunikabideei dagokienez, gaurko informazioa Bosniako gerraren garaikoa baino arinagoa da. Garai hartan, Bosniako gerrarekin gosaldu, bazkaldu eta afaltzen genuen. Irudi haiek tripetako mina ematen ziguten. Mina tripetatik bihotzera, bihotzetik burura eta burutik poltsikora. Solidarioagoak ginen. Orain, berriz, zer ikusten dugu? Eztanda bat noizbehinka, tankeak, abioiak eta, batzuetan, errefuxiatuak. Negu gorriko hotza, eztanden eragina, tankeen hots ikaragarria... ez ditugu ikusten, ez entzuten, ez sentitzen.

Etorkizunari begira, ze asmo dituzu?

«Kolonbiako negoziaketen hasieran laguntzeko aukera izan nuen» «Memoria ofiziala adostea ondo dago, baina gizarteak prozesuan parte hartu behar du» «Kapitalismo ase ezinari dagokionez, arauak jarri behar dira: piztiei mugak jarri behar zaizkie» «Beti defendatu ditut Europar Batasuna eta bere oinarriak, modan ez dagoen arren»

Doktoregoa amaitzen ari naiz. Balkanetan egondako urteetan ikasi eta ikusitakoak jaso ditut. Bestalde, modan ez dagoen arren, beti defendatu ditut EB eta bere itunek jasotzen dituzten oinarriak. Giza eskubideen, demokraziaren eta garapenerako elkartasunaren defendatzaile sutsua naiz. Euskaltasuna oinarritzat hartuta, oso europarra sentitzen naiz. Hala, EBrentzat lan egiten jarraituko dut. Bestalde, kanpoan egoteak ez du esan nahi gure eguneroko arazoak ahazten ditudanik. Rights International Spain (RIS) Gobernuz Kanpoko Erakundean lan egiten dut: memoria historikoaren eta justizia internazionalaren alde lan egiten dugu eta zuzenbide estatuaren aurkako ekintzak salatzen ditugu. Esate baterako, Mordaza legearen aurka jo dugu. Justizia sistema independentea behar dugu, Euskal Herrian pairatu ditugun indarkeria mota guztiekin eta giza eskubideen urraketekin bukatzeko.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Mirentxin gidariak Elkartasunak jarri zituen errepidean. Euskal preso politikoen senideei bisitak egiten laguntzen dien boluntario taldea da Mirentxin Gidariak. Goierri mailan 20 bat gidari aritzen dira borondatezko lan horretan, baina gehiago behar dira. Arkaitz Apalategi Seniderik ez bisitarik gabe . Lema horrek ezinhobeto laburbiltzen du Mirentxin Gidariak taldeko boluntarioen lana. Euskal preso politikoen senideei kartzeletara egin beharreko bisitetan laguntzeko sortu zen elkartea. Eta egun, dozenaka lagunen borondatezko lanari esker, senide horietako askok badute bidaidea, asteburuero dispertsioaren errepideetan barrena egin beharreko milaka kilometrotako bidean. Euskal Herrian barrena hainbat gidari talde sortu dira; ho-

rietako bat da Urretxu-Zumarragakoa. Pixkanaka hazten joan den taldea da, eta aurten laugarren urtea egingo dute lan horretan. Jone Arkauz eta Andoni Biain taldeko kideetako bi dira. Euskal presoen eskubideen alde lan egindakoak ziren biak, baina «senideekin beste harreman bat izan eta zuzenean eragiteko gogoa» zuten. Hala ezagutu zuten Mirentxin Gidariek egiten zuten lana, eta buru-belarri sartu ziren. «Jakin genuen Oñatin bazela Mirentxin gidari talde bat». Haiekin harrema-

netan jarri eta berehala hasi ziren elkarlanean. Hurrengo pausoa, Urretxun eta Zumarragan taldea sortzea izan zen. «Mirentxin gidari taldeak nola funtzionatzen zuen azaltzeko hitzaldi bat egin genuen hemen, eta uste baino jende gehiago animatu zen, zerrenda bat osatu genuen, eta harrezkero urtero egin dugu. Aurten laugarren urtea izango dugu».

Borondatezko lana Mirentxin Gidarien lana erabat borondatezkoa da. Eskatzen den bakarra, urtean behin aste-

buru bat hartu eta bidaia bat egitea da. Andoni Biainen arabera, «urte hasieran antolatzen da eta hartzen den konpromisoa da urtean asteburu bat horretarako gordetzea. Aurtengoak adibidez banatu ditugu, eta boluntarioek badakite 2016an zein asteburu tokatuko zaien». Urtean behin biltzen dira, eta han egiten dute urte osoko irteeren banaketa. Gero, taldeko arduradunak asteko bidaia egitea tokatzen zaien gidariekin biltzen dira, senideei eta bidaiari buruzko informazioa emateko.


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Dispertsioaren datuak

413

Preso politiko. Gaur egun espetxean dauden euskal preso politikoen kopurua da. Gehienak, Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta daude. Horien artean, 17 dira preso goierritarrak.

1.600

Kilometro. Preso politikoen senideek, bataz beste 1.600 kilometro egin behar dituzte asteburuero; kasurik okerrenetan, 2.200 kilometrotik gora ere bai.

Izena (Herria)

Espetxea

Joseba Arregi (Legazpi) Iban Apaolaza (Beasain) Lierni Armendariz (Beasain) Rufino Arriaga (Ordizia) Mikel Azurmendi (Beasain) Ainhoa Barbarin (Urretxu) Ismael Berasategi (Urretxu) Aitor Esnaola (Legorreta) Oskarbi Jauregi (Zaldibia) Xabier Makazaga (Segura) Idoia Mendizabal * (Ordizia) Pakito Mujika (Ordizia) Mikel Otegi (Itsasondo) Joseba Segurola (Urretxu) Xabier Zabalo (Zumarraga) Belen Gonzalez (Lazkao)

Villena (Alacant) 707 km. Alborote (Granada) 832 km. A lama (Pontevedra) 720 km. Puerto I (Cadiz) 1132 km. Picassent (Valentzia) 598 km. Picassent (Valentzia) 598 km. Moulins Yzeure (Frantzia) 736 km. Ocaña I (Toledo) 487 km. Picassent (Valentzia) 598 km. A Lama (Pontevedra) 720 km. Picassent (Valentzia) 598 km. Zuera (Zaragoza) 311 km. Ocaña I (Toledo) 487 km. Murtzia 793 km. Puerto I (Cadiz) 1.132 km. Lazkao Etxean preso. * Umearekin batera dago kartzelan

Urretxu-Zumarragako Mirentxin Egunean ateratako taldeko argazkia. MIRENTXIN GIDARIAK

Nazio mailako egitasmoa da, eta bidaiak, Etxeratekin elkarlanean antolatzen dira. Gidarien lana ostiral iluntzean hasi ohi da. Aurrena, furgonetaren bila joan behar izaten dute. Guztira 9 ibilgailu ditu Mirentxin Gidarien elkarteak. Haietako bat hartu, eta senideen bila joaten dira gero. Behin haiek jasotakoan, bataz beste 1.600 kilometroko bideari ekiten diote.

Gogorra, baina polita Mirentxin Gidarien lanak, euskal preso politikoen errealitatea gertutik eta beste era batera ezagutzeko aukera eman die boluntario gazteei. Biainen hitzetan, «bidaia bat egiten duzunean ikusten duzu zein gogorra den senideentzat, urtetan edo hainbat hamarkadatan, astebururo errepidera atera eta horrenbeste kilometrotako bidaiak egitea. Zigor bikoitza da haientzat, mendeku bat». Uste berekoa da Arkauz ere. «Senideekin jolasten dute, dispertsioarekin senide dituzten

presoak ikusteko zailtasunak jartzea besterik ez baitute lortzen. Eta kontuan izan behar da arriskutsua dela astero horrelako bidaiak egitea 40 minutuko bisita bat egiteko. Ze hemen jendea hil da errepideetan». Bidean zehar ere «denetariko egoerak» aurkitu izan dituzte, batzuk oso gogorrak. «Senarra bisitatzen 20 urte daramatzan emakume bat, orain semea ere bisitatzera joaten ikustea, adibidez». Familiarentzako oztopo garrantzitsua izateaz gain, dispertsioarekin edota argazkiak erakustearen debekuarekin «presoa deuseztea» bilatzen dutela azaldu dute, «errealitatetik kanpo utzi eta ikusezin bilakatu». Horregatik, egoera horren aurrean «borrokatu» egin behar dela uste dute, «bakoitzak bere esparrutik eta ahal duen eran». Egoera gogorrak ikusi arren, senideekin zuzeneko harreman hori izatea betetzen duen zerbait dela azaldu dute biek. Biainek azaldu duenez, «gidariei bi-

«Bidaia egiten duzuenean ikusten duzu zein gogorra den. Zigor bikoitza da, mendeku bat» Andoni Biain

Mirentxin gidaria

«Dispertsioarekin familiari oztopoak jartzeaz gain, presoa deuseztea bilatzen dute» Jone Arkauz

Mirentxin gidaria

Distantzia

daia zer moduz joan zaien galdetzean, normalean denak nekatuta etortzen dira, baina pozik bizitakoarekin, senideak ezagutzeaz gain, bidaietan sortzen den giroa ere oso polita izaten baita. Senideek. gainera, asko eskertzen dute, eta zentzu horretan oso aberasgarria da».

Boluntario bila Urretxu-Zumarragako Mirentxin Gidarien taldean 20 bat lagun ari dira boluntario lanean. Kopuru txarra ez bada ere, jende gehiago bildu nahi dute. «Aurten 14 bidaia ditugu hartuta, eta horiek egiteko 28 lagun behar ditugu». Izan ere, bikoteka antolatzen dituzte bidaiak, gidari bakarrak egiteko distantzia luzeegiak direlako. Taldea Urretxu-Zumarragan finkatuta badago ere, «Goierri beheko jendea ere» animatu da bidaiak egitera. Hori ikusita, beraien asmoa taldea Goierrira zabaltzea dela azaldu du Arkauzek. Egitasmoan parte hartzeko prest dagoenak, gidari bezala edo beste edonola lagunduz, mezu bat bidal dezake mirentxingidariak@gmail.com helbide elektronikora.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Internetez saltzen ditu liburuak, baita azoketan ere; irudian, Zumarragako Made in Urola artisau azokan. MAIALEN IGARTUA

Argitaletxeen babesik gabe, hiru liburu kalean Maialen Igartua Zumarraga Haurra zenetik irakurle sutsua izan da Aixa Vizuete (Zumarraga, 1989). Hamabost urte zituela, ordea, irakurri bakarrik ez, idazten ere hasi zen. «Burua ideiaz eta istorioz beteta nuen, eta koaderno batean apuntatzen hasi nintzen», adierazi du. 26 urterekin, hiru eleberri ditu argitaratuta, laugarrena bidean eta bosgarrena idazten hasita.

Saga bat osatzen ari da Vizuete, Lirio de sangre izenekoa. Fantasia, ekintza, umorea eta misterio puntu bat dituzte bere eleberriek. Neskato nerabe bat da protagonista, akats burokratiko baten ondorioz mundu magiko batera eramaten dutena. «Ez da goi mailako fantasia, dragoiekin eta zaldunekin, baizik eta fantasia urbano bat», azaldu du Vizuetek.

Hasieran afizio modura hasi zen Vizuete idazten; idaztea ihesbide bat zen berarentzat. Gerora, ordea, ingurukoei bere idatziak pasatzen hasi zen, irakur zitzaten. «Orduan hasi nintzen idazten nuenarekiko ardura sentitzen, besteek irakurtzeak eskatzen duelako ondo idatzi beharra edo». Idatzitakoa argitaratzea gustatuko litzaiokeela pentsatu zuen egun batean, eta goitik behera berridatzi zuen dena.

Babeslea

Bere kabuz argitaratuta Argitaletxeekin ez du zorterik izan Vizuetek, baina horrek ez du eragin bere idatziak kajoi bazterrean geratzea: diru apur bat bildu eta bere kabuz argita-

ratzea erabaki zuen. «Liburu batzuk saltzea lortzen dudanean, diru horrekin beste batzuk argitaratzen ditut». Internetez saltzen ditu liburuak Vizuetek, baita azoketan ere. Eta uste baino harrera hobea izaten ari da. «Uste nuen nire liburuak nerabeek irakurriko zituztela, baina konturatu naiz helduek ere erosten dituztela, eta gustatu egiten zaie, gainera». Hori dela eta, adin guztietako jendeari gomendatzen dizkio bere liburuak. Etorkizunean idaztea ogibide bihurtu nahi du Vizuetek. Eleberriak idazteaz gain, bideojokoetarako gidoiak ere idazten ari da orain, eta horrekin leku bat irekitzen saiatuko da.


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Esnaola, ruandarren izarra Berrogei urtean Ruandan behartsuei laguntzen aritu zen Leonardo Esnaola lazkaotarra. Abenduaren 9an hil zen. Aimar Maiz Lazkao Misiolari bokazioa hasieratik izan zuen Leonardo Esnaola Ollakindiak (Lazkao, 1932 – Donostia, 2015), ia-ia apaiz egin zenetik ibili baitzen Afrikan, geruza sozial baxueneko pertsonei laguntzen. Abenduaren 9an hil zen, apaiz erretiratuen Donostiako egoitzan. Baina aztarna sakona utzi du. Apaiztu eta gero, Angiozarren (Bergara, Gipuzkoa) bi urte egon ondoren, Angolara joan zen, misioetan, 1960an. Bi urtean izan zen han, Portugalen kolonia izatetik askatasuna lortzeko unean. Portugaldarrek kanporatu zuten, hango egoeraren berri emateagatik. Etxean hilabete pare bat besterik ez zuen igaro. 1962an Ruandara joan zen, Elizbarru-

tiak urte hartan zabaldu baitzuen garapen misioa — 2001ean itxi zuen—. Eskolak eta etxeak eraikitzeari ekin zioten euskal misiolariek; nekazaritza erakutsi eta elkarteak sortzen lagundu zieten ruandarrei; langabezia handiaren ezinean, gazteei irtenbide bat irakasten. 13 apaiz euskaldunek lan egin dute han.

Leonardo Esnaola, 1998an, Lazkaora etorri zen batean.

Gerrak ez zuen uxatu

GOIBERRI

«Beraiekin egon, beraien arazoak ikasi, ahal denean lagundu, arriskuetan egon, pozetan ere bai». Hala laburtu zuen Esnaolak berak haien Ruandako jarduna, 1998an, Goierritarra aldizkarian. Arriskuak ere bizi izan baitzituen. 1990ean gerra lehertu zen, eta 1994an giza-sarraskia

Oinarrizko eraikinak eta gizarte-sarea eraikitzen aritu zen, 1962tik 2001era, ruandarrekin

eragin zuten etnien arteko borrokek. Esnaolak han segi zuen bizitzen, eta lanean. Urte batzuk geroago, agintariek behartu zuten Ruanda uztera. Berriz itzuli ziren, hala ere. 2000n Isidro Uzkudun laguna hil zieten; eta 2002an Joxe Ramon Amunarriz, ustezko istripu batean. Rwanda Taldeak hartu zuen Lazkaon Esnaolaren lekukoa. «Gure izarra zen».


12 GOIBERRI

2016: GALDEKETAREN URTEA (I)

Eskutik helduta Gure Esku Dagok ekainaren 19rako antolatu duen erabakitzeko eskubidearen herri galdeketaren harira, gaurtik hasita, ‘2016: galdeketa urtea’ atal berezia argitaratuko du Goiberri astekariak, hamabostean behin. Loinaz Agirre Idiazabal 2008ko Idiazabalgo San Blas jaiak «historikoak» izan ziren. Aurreko urteetan bezala, herri kirol jaialdia aldarrikapenerako aitzakia bilakatu zen. Baina egun hartan, aldarrikapenak kirolak baino pisu handiagoa hartu zuen. Izan ere, sentsibilitate desberdineko eta kuadrilla bereko bi lagunek, Miel Mari Imazek eta Asier Oiarbidek, bata ezker abertzale ingurukoa eta bestea EAJko zinegotzia, eskuz esku, erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua irakurri eta eskubide horren alde lan egiteko konpromisoa berretsi

zuten jendez beteta zegoen Igarondo pilotalekuan. Harrezkeroztik, Autodeterminazio Eskubidearen aldeko Idizabalgo Herri ekimenak lehenengo, Nazioen Munduak gero, eta Gure Esku Dago dinamikak gaur egun, behin baino gehiagotan erabili izan ditu bi idiazabaldarrak eredutzat edo adibidetzat.

Omenaldi aurkezpena Miel Mari Imazek gogoratu duenez, «aurkezpen ekitaldia izan behar zuen hura formatuz aldatu egin zen, egun batzuk lehenago herri kirol taldean zebi-

len Mikel Garmendia hil baitzen. Omenaldi kutsu bat hartu zuen gehiago. Baina aurkezpeneko testua irakurri genuen. Hasierako mezu hura hantxe eman zen». Dena den, batarentzat zein bestearentzat, egin zutena «ez zen horrenbesterainokoa» izan. «Egia da Angelek [Oiarbidek] askotan aipatzen duen ekitaldia izan zela. Mezu txiki bezala eredugarria izan zen baina nik ez diot transzendentzia gehiegi ematen». Biek garbi dute, Gure Esku Dagoren arrakastaren gakoa ez zela beraiek irakurritako testu-

tik etorri. «Nonbait jarri behar baldin bada abiapuntua, ados, baina hortik aurrera, iritsi den lekura iristeko lan gehiago egin duenik bada. Gurdiari tira egiten asmatu dutenak eta zein garaitan zein ate jotzen asmatu dutenak beste batzuk izan dira. Hori bai, ez genuen pentsatuko gaur egungo dimentsiotara iritsiko ginenik». Irakurri zuten agiria ez dute etxeko paper artean aurkitu, baina Imazek ondo gogoan du irakurri zuten mezua: «Harrezkero eman izan den mezua izan zen: bat egiten dugun puntuan oinarrituz, alegia, erabakitzeko


GOIBERRI 13

2016: GALDEKETAREN URTEA (I)

eskubidearen aldeko aldarrikapenarekin bat eginez, herri kirola aldarrikapena egiteko tresna gisa erabiltzea». Hemerotekari tira eginda, 2008ko urtarrilaren 29ko Goierriko Hitza egunkarian honako kronika irakur zitekeen: «Idiazabalgo Herri Kirol Taldea eta Autodeterminazio Eskubidearen aldeko Idiazabalgo Herri ekimenak izaera eta pentsaera anitzeko pertsonek osatzen dute. Ez dugu alderdikeriarik nahi. Aniztasunaren barruan berdintasunean oinarritutako ekimen bat dugu hemengo hau. Bakoitzak izan ditzakeen azken helburu desberdinak errespetatuz, elkarrekin egin dezakegun bidea elkarrekin egitea dugu xede. Aldarrikapen hori sentsibilitate politiko desberdinek oinarritzat dutela ziur gaudelako hartu dugu». Herri kirol taldea 2008an Eskoziara eta 2009an Kataluniara joan zen, bi herrialdeetako errealitatea gertutik ezagutzeko helburuarekin.

Elkarrekin oinez 2008tik gaurdaino ez du euri

gutxi egin eta ur handitan sartuta dabil Gure Esku Dago. Lehenengo Idiazabalen, gero Goierrin, eta gaur egun Euskal Herrian, erabakitze eskubidea mahai gainean jartzeko ekintza ugari egin ditu eta egingo ditu. «Gure Esku Dagoren arrakastarik handiena izan da, Miel Mari eta biok metafora bezala hartuta, biok onargarria den termino batean ados jarri garela, elkarrekin oinez hasteko aukera ematen du horrek eta hori lorpen handia da», zehaztu du Oiarbidek. Ziur daude erabakitzeko eskubideak euskal herritar asko batzen dituela. Hainbat herritan lanean ari diren lantaldeak dira horren adibiderik nabarmenenak. «Gure Esku Dagoren aitzakian sentsibilitate desberdineko jende asko elkarrekin lanean ari da. Soziologikoki pauso handia da hori. Bidean oztopoak izango ziren, errezeloak ere bai, baina gainditu egin dira», diote. «Euskaldunon artean getoak eginda geneuzkan eta Gure Esku Dagorekin ikusi da elkar biltzeko, batzeko eta elkarrekin oinez hasteko gai ga-

2008ko urtarrilaren 27an Idiazabalgo San Blas jaietako herri kirol jaialdian irakurri zuten Miel Mari Imazek eta Asier Oiarbidek erabakitzeko eskubidearean aldeko aldarrikapena. ESTITXU IMAZ

«Gure Esku Dagorekin ikusi da elkarrekin oinez hasteko gai garela» Asier Oiarbide

2008an EAJko zinegotzia

«Ekainaren 19ko herri galdeketa gizartea saneatzeko ariketa polita izango da» Miel Mari Imaz

Ezker abertzale ingurukoa

rela», nabarmendu du Oiarbidek.

Gizartea «saneatzeko» Ildo horretan, ekainaren 19ko erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak «gizartea saneatzeko ariketa polita» izango dela uste du Imazek. Oiarbideri, dena den, kezka eragiten dio galdeketak: «Ez dut giro egokirik ikusten. EH Bildu eta EAJ txakurra eta katuak bezala dabiltza eta hortik adostasun batera iristeko ez dut aukerarik ikusten. ETAk armak utzi zituenetik gaur egunera arte egin dena oso gutxi da». Imazen ustez, «herriak mugitu behar ditu alderdi politikoak; Katalunian hori gertatu da. Gizartea eragiteko tresna bat gehiago da herri galdeketa. Alderdi politikoak orain baino gehiago kutsatu behar ditugu». Oiarbidek ere garbi du erabakitzeko eskubideak «herritarren indarra eta alderdi politikoen arteko akordioa» beharrezkoak dituela: «Gure Esku Dagok sekulako lana egin du, baina nik uste dut gutxi kutsatu dugula».


14 GOIBERRI

INTERNET

saretik Sarean ikusia

Hitzaren sakelekorako aplikazioa Goierriko Hitza sakelekoaren bidez jarraitzen dutenek, erreminta berri bat izango dute hemendik aurrera: Hitzaren APPa. Aplikazio honen bidez, Hitzaren edukiak modu errazagoan aurkitu eta irakurri ahal izango dira, eta agenda kontsultatzeko aukera ere emango du. Gainera, sakelekoaren pantailan botoia izanda, gunera errazago sartzeko aukera ematen du. Aplikazioa eskuragarri dago jada, APP Store nahiz Google Play plataformetan.

Webguneko bisitek gora Urte berriarekin batera, ohikoa izaten da pasa den urteari errepasoa egitea. Egunkari gehienek ateratzen dituzte urtekariak eta ale bereziak, eta Interneten ere, webgune asko dira gehien ikusitako bidalketak jasotzen dituztenak. Goierriko Hitzak ere, bere webgunearen datuei errepasoa egin die. Webguneari dagokionez, urtez urte hazten jarraitzen du bisita kopuruak. 2013an 336.000 bisita izan zituen, 2014an 391.000 izan ziren, eta 2015ean, 555.000. Datu horiek hilabetez hilabete aztertuta, apirila eta maiatza izan dira mugimendu gehien izan dutenak, biak ere 65.000 bisitako mugatik gora ibili baitira. Albisterik bisitatuenei dagokionean, berriz, Oianguko jatetxearen irekiera zela eta egindako erreportajea eta Joxe Azurmendi filosofo zegamarraren elkarrizketa daude.

Ikus-entzunezkoen arloari dagokionean ere, urtez urte gero eta bisita gehiago pilatzen jarraitzen du Goierriko Hitzaren Youtubeko kanalak. Aurten guztira 177.000 ikustaldi izan ditu; 500.000 minututik gora. Bideorik ikusienen artean, Zegama-Aizkorri proba eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia daude.

Urtez urte hazten jarraitzen du goierri.hitza.eus webgunearen bisita kopuruak Aurten guztira 177.000 ikustaldi izan ditu ‘Goierriko Hitza’-ren Youtubeko kanalak

Datuak

555.803

Bisita. goierri.hitza.info webguneak 2015. urtean zehar izan duen bisita kopurua da. albisterik bisitatuenak 6.750. Oiangun osagai guztiak prest. 4.447. Azurmendi. «Ez borondate txarrez, baina gizarte erabat espainolizatua daukagu». 3.939. Goierriko ehunka lagunek eman diote euskarari bultzada, Korrikan parte hartuta. 3.669. Irantzu Aizpurua ataundarra gogoratu dute Igartza zelaian. 2.883. Segura eta Zaldibia, Goierriko herririk gazteenak. bideorik ikusienak 25.398. Zegama-Aizkorri mendi maratoia 2015 20.552. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Amalur’ ikuskizun berria. 6.547. Circo Italiano Urretxun. 4.805. Korrika 19 Goierrin. 4.267. Irizarrek i8 autobus berria aurkeztu du.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.