Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
115. zenbakia. 2014ko irailaren 12a
GOI B ERRI Euskal diaspora ezagutuz Argentinako Necochean bederatzi euskal gazte hartu dituzte udan 10-12
E単aut Arretxe eta Izaro Intsausti Argentinan izan dira Hator Hona egitasmoarekin. M. ALBISU
Xabier Dorronsoro 3 Iritzia 4-5 Zumarragako Arcelor Mittal 6-8 Julian Alustiza 13 Beasaingo Igartza auzoko jaiak 14-15 Trenbideak 150 urte 16-17
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
Xabier Dorronsoro Zeraingo Udaleko langilea
«Oporretarako, Urbiako Dominikan txabola» Mikel Albisu Zerain Zerainen bizi da 18 urte zituenetik, eta bertako aguzila da Xabier Dorronsoro (Usurbil, 1979). Bere gain daude herriko garbitasuna, lorezaintza, mantentze-lanak, festetako muntaiak... Aizkolari bezala ere ari da bere bidea egiten.
Pelikula bat. Tasio. Musika talde bat.
Aguazilarentzat zein da buruhausterik handiena?
Sagardoa; zer bestela Usurbilgo jatorria izanda?
Elurra egiten duenean herriko jendea gustura edukitzea; baita elurra egiten ez duenean ere!
Oporretarako leku bat. Urbiako Dominikan txabola. Amets bat.
Eta aizkolariarentzat?
Euskaldunok gure hitza berreskuratzea.
Prestaketa fisikoa nola ondo eraman jakitea.
Itoitz.
Abesti bat. Txantxangorria. Janari bat. Errekako karramarroak.
Edari bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aizkolari bat.
Gure alaba Nahia jaio zena.
Azurmendiren indarra eta erritmoa, Nazabalen kirolari sena eta umiltasuna edo Larretxearen sendotasuna eta dotorezia.
Jaso duzun oparirik bereziena. Iaz apustu bat prestatzeko herritar talde batek oparitutako kamioikada egur.
Zaletasun bat.
Gorroto duzuna.
Uso ehiza.
Jendearen faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
«Buruhaustea izaten da elurra egiten duenean herriko jendea gustura edukitzea»
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Txurroko punta.
Herriko alkate bazina... Zerainen alkate izatea? Ez da giro...
Zerainen biziko ez bazina... Nafarroa iparreko edo Sakanako herri txiki euskaldun batean.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Andoni Salamero Irakaslea
Apaltasunaz dako oporrotan gure mendi-basoetako bazterretan ibiltzea egokitu zait. Gogoak gonbidatu izan banindu bezala, txoko desberdinotara hurbildu naiz, eta zer ikusi izateaz gain, zer ikasterik izan dut, bai alajaina!. Asfaltu beltzetik porlan bideetara, porlanetik bidezidorretara abiatuz gertuko paisaietan, naturaren baitan bakeaz gozatzeko aukera izan dut, eta haren bakardadearen isiltasunean ere sakontzeko bidea aurkitu. Bidean, joanean nindoala, iturritxoak ikusi izan ditut, iturritxo xumeak, antoxin bat zutenak, tutu edo hodi batetik ura polpolka zeriotenak; eta iturriok eraiki eta onbidea eginez itzalean egoten dakiten pertsona ezezagun horietaz oroitu naiz, musutruk mesede eginez era otzanean lanean aritu diren gizaki hauetaz; bejondeizuela zuoi, isilpeko ongileak, irakasbide jator zarete guretzat, hamaika zurrutada luze egiten jarraituko dut zuon alde. «Gorputzaren, haragiaren egia, ogia/izpirituaren, adimenaren ogia, egia/arimaren, go-
U
goaren egia eta ogia, ederkia», dio Joxan Artzek bere azkeneko liburuan, fin asko azaltzen du Usurbilgo poetak ogia, egia eta ederkia zer diren, baina, oraingoan neuk ogian jarri nahi nuke arreta. Aspaldi da ogiaren inguruko ekoizleen esku-lanean erreparatzen dudala, langile apal eta men hauen jardunean, egia esan, beren lanaren aldeko apustu gogorra egin dutela ohartzen naiz, plazaz plaza ibiltzen dira, batean zein bestean saltzen, eta, hurrengo baterako guri zer eskainiko diguten pentsatzen. Ezagunak dira Sagaspe, Berroeta baserrikoak, baita Hariztizabal-go Mailu eta Xabi, Goiti-ko Luis Mari eta Rakel, ogi ekologikoaren egile porrokatuak, eta Brinkola aldean, udara honetan, bere ilobari esker, ezagutzeko aukera izan dudan Igaralde baserriko Tibur, Artzain Egunean merezimenduzko omenaldia jaso zuena. Ez duzue guztiok meritu makala, zuon egite onak eta jarrera zintzoak badu, egiazki, hemengo honexen esker ona. Lerro hauen bidez ere, zuri, Serafin Jaka, zendu ondoren, soinez joanda ere, gogoz guregan zauden lehengusu eta la-
gun jatorrari, honako hitzok eskaini nahi dizkizut. Zeuk apalki emandako hitzak, bizipenak, sentipenak modu berean itzultzen dizkizut, zurekin bat eginez, sinpleki eta dotoreki tximeletak bere hegoak taupatzen dituen bezala, plegatze bakoitzean hegoak itxiz eta irekiz, hala ikusten baitut zure aritzea, eman eta aritu, aritu eta aritu, bide eginez, bide izanez. Bat egite garbian egin nahi dut zurekin eta etxekoekin, bai Miren, Andoni eta Joanesekin, gizakiagotzen gaituen Maitasun horrekin, biziarekiko eredu zen
eta den zure jakintza eta umiltasunarekin, ukitzen jarrai gaitzala eskatuz. Guztiagatik, eskerrik asko. Azkenik, Arcelor Mittal-eko langile guztioi hurbiltasuna adierazi nahi nizueke hemendik. «Hitzak, beti, egiten du bide», zioen Joxe Miel Barandianek, ba, izan bitez hitzik egokienak, zentzuzkoak, irtenbidearen ate, ez handien mesederako eta xumeen kalterako, ez, apaltasunaren iturriak jario egokia isur beza nagusiengan langileen errealitatea ulertzeko eta langileek bermatzerik izan dezaten eguneroko ogia, ezinbesteko baitzaie berori. Josu eta Jokinek aspaldiko kantu batean zioten moduan: «Morroiak nagusiari zor dio gorantza, bainan sekulan ez dut galdu esperantza, batak eta besteak berdin izateko, nagusia morroiari belaunikatzeko», bat egite horretan, elkar hartzearen ezagutzan dago irtenbidea edo gakoa, guk makurrarazten dugu edo goratzen bestea, uraren antzera malgu izanez edo ogia bezala, gozo zein mamitsu agertuz. Beraz, zer ikasi badugu, eta honetan, beste zenbait egoeratan bezala, Ghandi-ren hitzak aproposak dira: «Egiten den oro hutsa izango da, baina egitea komeni da». Egin eta ekin dezagun, elkar hartze horretan elkarrekin bada, hobeto, erakutsiko dugun nortasun zintzoak egingo du bestea.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Eskozia «Gizon guztiak hiltzen dira, baina denak ez dira benetan bizi», William Wallace Braveheart.
Aspaldiko! Zer giro dago Zumarraga alde horretan? Ez dakit herrian nola bizi ote duzuen, baina komunikabideetan behintzat, sortu du nahikoa burrunbada Arcelor Mittal enpresaren aldi baterako itxieraren kontuak. Lerro hauek argitaratzen direnerako aldaketarik izan ezean, badirudi enpresak martxan jarraituko duela, momentuz. Gehienok badakigu komunikabideetan zer saldu den baina, zer entzuten da kalean? Gaur, enkargu bat egitera joan behar izan dut zuen herrira. Etxera bidean, Urdaneta Hiribidean zehar autoan gindoazela, leihoa ixtea beste aukerarik ez dut izan arnasa hartzen jarraitu ahal izateko. Ez dakit kontatzea zilegi ote den, baina ezin izan dut etsi albokoari «fabrika zikin hori itxiko balute!» esan gabe. «Bai, bizi kalitatean zenbat irabaziko genukeen...» erantzun dit berak, buruarekin baiezko keinua eginez. Artiz Auzora iristerako ohartu gara biok esan dugunaz. «Pasatu
egin gara. Gu ere, bi lagun bakarrik goaz autoan» esanaz indartu du nire kideak metro batzuk aurrerago adierazi dugun desiraren kontraesana. Badaezpada, isilik pasa gara Arcelor Mittal enpresaren aurretik. Izan ere, hainbeste dira eskualdea hiltzeko moduak, ezta Azkarate?
Nerea Elustondo
bat eta
Udaldiaren amaiera korapilatsua ari da izaten gurean, bai. Arcelor Mittal enpresa itxiko zuteneko zurrumurrua hedatu zen tximistaren abiaduran herrian, eta handik egun gutxitara, enpresak martxan jarraituko duela eman zen aditzera. Istorioak amaiera on xamarra izan duen arren, horrelako egoera eta mugimenduak ez dira sekula debaldekoak izaten, eta kaltetuak utzi ohi dituzte, ia beti ahulenak: langileak. Euren lan baldintzek okerrera joko dutela dirudi, eta ziur aski ez dute eskaintzen zaiena onartu beste erremediorik izango, denok baitakigu zein den beste aukera: itxiera. Behin enbata igarota, zalantzak hartu ohi gaitu: zenbateraino zen benetakoa enpresaren ustezko osasun txarra eta zenbateraino, langileak (gehiago) estutzeko egindako xake mugimendua? Osasuna aipatzen hasita, eskualdean arnasten dugun airearen kalitatea aipatu behar, ezinbestean, zure hariari jarraipena emateko. Ikerketa askoren arabera, ingurune majo kutsatuan bizi gara, eta neurri batean Arcelor Mittal enpresak isurtzen duen keak dauka horren eragina. Baina ez da, noski, errudun bakarra, eskualdeko
bat Gorka Azkarate
biztanleok leku guztietara kotxez joateko dugun ohiturak ere izango baitu, besteak beste, eraginik. Oreka zaila dauka kontuak. Jende askori jaten ematen baitio, aipatu enpresak... Haatik, hori ez da aitzakia, enpresak ingurumenarekin zerikusia daukaten gutxieneko neurriak bete ditzan. Urdaneta hiribidean ez ezik inguruko beste kale batzuetan barrena igarotzean arnasten den kiratsari arreta ipinita, erraz jar dezake batek zalantzan, gutxieneko neurri horiek betetzen ote diren...
06 GOIBERRI
ASTEKO GAIA ARCELOR
Sirenaren dardara ArcelorMittal siderurgia multinazionalak Zumarragako lantegia aldi baterako itxiko zuenaren berriak lurrikara sortu, eta egun gutxiren buruan sindikatuek eta zuzendaritzak sinadura jarri zioten akordio bati. Momentuz ez dute itxiko. Miriam Luki Zumarraga Belaunaldi jakin batetik aurrerako urretxuarrek zein zumarragarrek Esteban Orbegozo lantegiaren sirena hotsa buruan daukate oraindik. Txanda bakoitzaren irteerari lotzen zitzaion bi herriotako zoko guztietan barreiatzen zen sirenaren zarata. Esteban Orbegozoren urteak ahitu ziren eta behargin asko bidean geratu zen. Hiru mila langiletik gora izatetik egungo 375 langile ingurura pasa da lanpostu kopurua, zuzenean fabrikatik bizi den familia kopurua, alegia.
Orain, Esteban Orbegozo zena ArcelorMittal altzairutegi multinazionalaren eskuetan dago. Dagoeneko sirenak ez du aldiro jotzen, baina azken asteotan lantegiaren dardara sentitu da Urretxun eta Zumarragan. Abuztuko oporralditik irten berritan, Zumarragako siderurgia lantegia urrian aldi baterako itxiko zutenaren albisteak hautsak harrotu zituen bi herriotan. Kezka eta beldurra hamaika zalantzekin batera zabaldu ziren. Asko dira bertan lanean ari diren langileak, eta askoz gehiago zeharka lantegiarekin
Merkatariak oso kezkatuta agertu dira; itxiko ez duten arren, mehatxua hor dagoela diote LABek ez du akordioarekin bat egin, eta enpresak konpromisorik ez duela hartu diote
lotutako langileak. Areago, lantegiaren hariak bi herrietako ekonomia ehuntzen dute oraindik ere. Mertxe Cobos BiTartean merkatari elkarteko lehendakariak aldi baterako itxieraren albistea «gogorra» izan zela dio, «merkataritza kaskar dabil oro har, eta lantegia itxiko balute egoera gehiago okertuko litzateke». Momentuz itxiko ez dutenaren azken berria gustura entzun dute, hala ere, «mehatxua hor dago, eta hau ez bada beste bat». Aldi baterako itxieraren asmoa bertan behera utzi du mul-
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
Matxerak, 30 urteetan zehar piezen moldeak eskuekin egiten atxera deitzen zieten produkzioaren lehenengo urratsean moldeak egiten zituzten emakumeei Esteban Orbegozo lantegian eta beste fabrika askotan. Urretxun eta Zumarragan ez dira gutxi urtetan lan hau bete zuten emakumeak. Siderurgian, orrazietan edo zumean, bi herritoako industrian emakume andanak lan egin zuen. Aurreko mendeko 1940ko eta 1970ko hamarraldien artean emakume askoren eskuek forma eman zieten egurrezko moldeei Orbegozoren lantegian. Molde haiei harrak deitzen zieten, eta haiek oinarri egiten zituzten burnizko piezak. Emakume beteranoenak hasierako urteak ondorengoak baino hobeak izan zirela diote, batik bat, lan baldintzei dagokienez. Urteen poderioz lana gordinagoa eta zikinagoa bihurtu zen. Orbegozon zenbat matxera aritu zen zehazki ez dago jakiterik; 150 inguru izango ziren.
M
tinazionalak. Sindikatu gehienekin (CCOO, UGT, ELA) akordio bat sinatu du: enpresak lantegiaren produkzioa handituko du eta langileak beren lan txandak lautik bostera igotzeko prest agertu dira; beharbada, seigarren bat ezarriko dute Gabon partean. LAB akordio horretatik kanpo geratu da. Sindikatu abertzalearen ustez, ÂŤenpresak ez du inolako konpromisorik hartu itxieraren aukera ez duelako baztertuÂť.
Aurreko astelehenean abian jarri zuten bosgarren txanda Zumarragako lantegian. Langileek enpresak jasotzen dituen eskarien araberako egutegiak izango dituzte. Hala eta guztiz ere, mamua hor geratu denaren sentsazioa geratu da airean. ArcelorMittal erraldoiak epe labur, ertain edo luzean Zumarragako lantegia ez dela errentagarria erabakiko balu, ixteko aukera mahai gainean dagoela argi utzi du.
Ezkerrean ArcelorMittal Irimotik ikusita. Eskuinean Esteban Orbegozoko tximiniak. A.APALATEGI/OTAMOTZ
Esteban Orbegozok 1930ko hamarkadan Fumisteria del Norte Zumarragako trenbide ondoan kokatu zuenetik, lantegia familia askoren bizibidea izan da. Eraldatuz joan den arren, gaur gaurkoz Zumarragako lantegi handiena da, eta hura ixteko beldurra fabrika bera bezain handia da .
08 GOIBERRI
ELKARRIZKETA ARCELOR
Antonio Molina
Zer nolako lan baldintzak?
Esteban Orbegozo lantegiko langile ohia
«Multinazional baten kontrako borroka latzagoa da, harriek ez dute balio» Miriam Luki Urretxu Antonio Molina (El Royo, Soria, 1933) trenez iritsi zen Zumarragara 20 bat urte zituenean. Alkorta eta Mendizabalen hasi zen lanean, eta ondoren Esteban Orbegozo lantegian aritu zen. Elkarrizketara paper batzuk eskuan iritsi da, sententzia baten fotokopia dakar, 1966an Orbegozo fabrikan jazotako lehenengotariko grebaren ondorioz kaleratutako langileari lotutako sententzia da. Urte hartan bertan bigarren greba bat egin zuten, irailean; haren ondorioz kaleratu zuten Molina. Sindikatu eta alderdi politikoetan aritutakoa da, ezkertiartzat du bere burua, eta orain ArcelorMittalen –garai bateko Esteban Orbegozo– egoera nola ikusten duen azaldu du.
Zergatik aukeratu zenuen Zumarraga? Sei anai-arreben artean nagusiena nintzen eta haurra nintzenetik etxean lagundu behar izan nuen derrigor. Amarekin baratzeetara joaten hasi nintzen haurra nintzela, 12 urterekin ganadua zaintzen nuen eta 15 bat urte nituela zerbitzari hasi nintzen aberats baten etxean. Bi urte egin nituen etxe hartan. Esklaboak bagina bezala hartzen gintuzten. Jarraian, nekazari lanetan ibili nintzen, baina lan hura oso txarra zen, esklabotzarekin zerikusi gehiegi zuen. Nik gisa hartako lanik ez nuela nahi ikasia nuen ordurako. Egun batean, Lasarten (Gipuzkoa) lanean ari zen bikote bat agertu zen herrian. Inguru honetan lan asko zegoela zioten. Orbegozo aipatu zidaten, eta 1951n Zumarragarako trena hartu nuen.
Sekzio asko zegoen: ikatz-sukaldeak, sukaldeentzako esmalteak, bi fundizio, osagarriak, galbanizatua eta hodien galbanizatua –burdin hoditerientzat–, besteak beste. Sailetik sailera soldaten arteko aldea nabaria zen, nabariegia. Arrisku handia zuten lan asko ere egiten zen, lan istripu asko egon zen, hildako asko; esate baterako, ijezketa edo laminazioan. Hainbat nagusiren jarrera ere salatzeko modukoa zen.
Zu zeu izan zinen kaleratutako bat. Bai, eta harrezkero ezin izan nuen inguruko lantegi batean ere lanik aurkitu; poliziak ederki asko bete zuen bere lana.
Eta zein aterabide aurkitu zenuen? Suitzara ihes egin nuen. Ordurako askotan eraman ninduten Martutenera –Donostiako kartzela– lantegiko protestetan nabarmentzeagatik.
Hori guztia bizi eta gero, nola ikusten duzu egungo Zumarragako ArcelorMittaleko egoera? MIRIAM LUKI
Garai hartan geltokian bertan lana eskaintzen zuenik bazegoen, ezta? Bai, iritsi nintzenean geltokia gainezka zegoen. Meliton pentsioan ostatu hartu nuen eta biharamunean Alkorta Mendizabalera joan nintzen han jende bila ari zirela esan zidatelako. Hurrengo egunean lanean hasi nintzen. Tornu batean jarri ninduten, baina ni inoiz tornu bat ikusi gabe nengoen!
Orbegozon hasi zinen. Bai, Esteban Orbegozoko sekzio batzuetan gehiago ordaintzen zuten. Alkorta Mendizabalen 340 pezeta ordaintzen zizkidaten astean, eta Orbegozon gehiago ordaintzen zutela jakin nuen. Piezak garbitzen zituzten sailean hasi nintzen, bertan hamalau hilabete egin nituen laurehun pezetatik gora kobratzen. Hala ere, lan hura arrisku-
tsua zela ohartu nintzen. Maskara batekin sartu behar ginen eta aldiro azterketa medikua egiten ziguten Esteban Orbegozoren klinikan. Urtebeteren buruan eztarriko arazoak izan nituen eta beste lanpostu batean kokatu ninduten, Siemens labeetan, hain zuzen. Labeetara gustura asko joaten ginen han oso ondo ordaintzen zutelako, 1.200 pezeta inguru. Dena dela, urteko egun guztietan egiten genuen lan, labeak etenik gabe lanean ari zirelako.
Zerk eragin zuen 1966ko greba hura? Garai hartan 3.000 lagun baino gehiagok genuen lan Esteban Orbegozoren lantegian. 1966. urtean bi greba egon ziren eta hainbat langile kaleratuak izan ginen. Grebak lan baldintza bidegabeen kontrako protestak izan ziren.
Multinazionalak lantegia aldi baterako itxiko duela esan izana presioa egiteko modu bat da. Langileei ordutegi malgutasuna eskatu die, eta hori izugarria iruditzen zait. Esklabotza garaira atzera egiten duen neurria da. Demagun zure txanda bete duzula 06:00etan hasita eta 14:00etara arte. Eskari bat sartu, eta edozein ordu dela ere deitu ahal dizute lantegira itzul zaitezen. Malgutasuna eskatu izana iruditzen zait kezkagarriena.
Irudikatu al dezakezu ArcelorMittalik gabeko Zumarraga bat? Bai. Multinazionala kostua txikiagoa den tokira joango da arazorik gabe. Langileak beldurtuta egotea ulertzekoa dela uste dut. Gure garaian lagun batek zioen gu, besterik ezean, harriekin defendatuko ginela. Aitzitik, multinazional baten kontrako borroka latzagoa da, harriek ez dute balio.
Publierreportajea
09
Mutur Beltz eguna prest dute Beasainen Irailak 18, ostirala:
18:00, Igartzan. Mutur Beltz Pintxoen aurkezpena, herriko ostalarien eskutik. Pintxoei laguntzeko sagardo dastaketa izango da.
Irailak 26, ostirala:
Mutur Beltz eguna iragartzeko karteleko argazkia. FOTOETXE Madril-Irun trenbidearen linea osoa inauguratu zeneko 150. urteurrenaren aitzakian, Igartzako Kultur Mahaiak (Beasaingo Udala eta herriko elkarte eta eragile desberdinak) Mutur Beltz eguna antolatu du irailaren 27an. Iraileko azkeneko astebururako trena, festa eta trikitixa protagonista izango diren ekitaldi desberdinak prestatu dituzte. Mutur Beltz egunarekin herriko eragile desberdinak harremanetan jartzea eta kultur sarea sendotzea ere lortu nahi du Udalak. Horrekin batera, beasaindar guztien festa eguna finkatu eta urtetik urtera errotzen joatea da asmoa.
Txokolatera mutur beltza, esta cuesta lo que cuesta abesten zuten Beasaindik trena pasatzen zenean
943 02 80 50
www.beasain.org
udala@beasain.net
17:30. Musika Eskolako trikitilarien kalejira, geltokitik Igartzara. Bidean haur batzuk urteurrenaren diptikoak banatuko dituzte. 18:00, Igartza. Kantu-jira taldearen kantu emankizuna. 18:15, Igartza. Ekitaldien aurkezpena eta erakusketaren inaugurazioa (urriaren 5era arte ikusgai). Trikitilariek alaituko dute erakusketa. 19:00, Igartza. Hitzaldia, Azpeitiako Trenaren Museoko zuzendaria, Juanjo Olaizola. Eta luncha. 22:00, frontoi estalia. Trikitixa jaialdia, Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
Irailak 27, larunbata:
17:00. Musika Eskolako trikitilariek eta Erraldoiek herriko haurrak lagunduko dituzte Erromeri Txikian, plazatik geltokira.Trenaren Bertsoak abestuko dituzte. 17:30. Urteurreneko pregoia. 17:45. Bertso desafioa, balkoitik balkoira. 22:30. Erromeri handia (parte-hartzailea izango da). 21:00. Plazapean afaria. * 18:00-20:00. Frontoian haur jolasak izango dira. * Ipuin kontaketa, frontoian 2-3 saio. Orduak zehaztu. * 18:00-20:00, Gernika pasealeku atzean (aparkaleku aldetik) bolatokia. * Gernika pasealekuan artisauak. Ordutegia zehaztu. * Argizpi taldekoak ibiliko dira ospakizunaren argazkiak ateratzen. * Erakusketa Igartzan irailaren 26tik urriaren 5era. * Herriko tabernariek Mutur Beltz pintxoa jarriko dute salgai egun horretan: Mutur Beltz pintxoa + sagardoa, 2,5â‚Ź Gainera, herritarrak afariko zozketarako zenbaki bat lortuko du. Zozketan sari ugari banatuko dira.
Irailak 28, igandea:
10:00. Beasain-Ormaiztegi-Altsasu-Ormaiztegi-Beasain bidaia gidatua.
10 GOIBERRI
ERREPORTAJEA HATOR ARGENTINARA
Hator Argentinara Izaro Intsausti eta Eñaut Arretxe Argentinan izan dira Necocheako Euskal Etxean. Hator Hona proiektuarekin euskal dantzak eta euskara erakusteaz gain, euskal diasporarekin harremanak sendotzea izan dute helburu. Loinaz Agirre Goierri Ahaztezinezko esperientzia bizi izan dute Izaro Intsausti ordiziarrak eta Eñaut Arretxe segurarrak aurtengo udan. Uztailaren 18tik abuztuaren 8ra, Argentinako Necochea herriko Euskal Etxeak sortutako Hator Hona proiektuan parte hartu dute. Hator Hona egitasmoa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da eta Euskal Herriko beste zazpi gazterekin batera, argentinarren neguko oporrak aprobetxatuz, hiru astez, euskara, dantza, trikitixa, panderoa, herri kirol eta gastronomia eskolak eman dizkiete argentinarrei. Hiru astez, astelehenetik larunbatera, arratsaldetan, Euskal Etxean bertan eman dituzte eskolak. Adin desberdinetako taldeak izan dituzte Arretxek eta Intsaustik. Arretxek, euskara eskoletan, 14-16 urte bitarteko talde bat eduki du, adibidez. «Interes handia zuten euskaraz eta Euskal Herriaz. 14-16 urte bitarteko gazteak girotzen badira, adibidez, jarraipena ziurtatuta dago». Euskal Etxera gerturatzen diren gehienak euskal jatorrikoak badira ere, denetarik dagoela diote. «Batzuk lehenengo hiru abizenak italiarrak dituzte eta euskal abizena ez dakite non daukaten. Baina ikaragarria da nola bizi duten hau dena». Dena den, helburu akademikoa baino harago doa Hator Honaren helburua: gazteen arteko harremanak sortzea eta
euskararen eta Euskal Herriaren harra piztea. «Euskal Etxekoek badakite Hator Hona programarekin hiru astean inork ez duela euskararik ikasiko edo trikitixarik jotzen ikasiko. Baina helburua, euskal kulturaren harra piztea da, eta Euskal Herriarekin lotura mantentzea», azaldu du Eñaut Arretxek.
Euskal komunitatea Eñaut Arretxek 22 urte ditu; Izaro Intsaustik, 27. MIKEL ALBISU
Eñaut Arretxek euskara erakutsi dien helduen taldeari. Eskuinetik bigarrena dagoena, Gabirian jaiotako Antonio Alustiza da. E.ARRETXE.
Izaro Intsausti, gaztetxoen dantza emanaldian. E.ARRETXE
Hator Honako gazteek hegaldia bakarrik ordaintzen dute eta Necocheako familietan eman diete ostatua gazteei. Arretxe, gabiriar jatorria duten Antonio Alustizaren eta Ignacioren (ikus 12.orria) etxean egon da. Intsausti, berriz, Hator Hona proiektuaren sortzaileetako baten etxean. Euskal komunitateak Necochea hirian duen indarra bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. «Hego Amerikako euskal etxerik handienetakoa da Necocheakoa. Gu harrituta gelditu ginen. Eraikina bera oso handia da eta urtean zehar ekitaldi asko egiten dituzte. San Sebastianak, Inauteriak, Sanjoanak, Saninazioak... Oso aktiboak dira eta ekintzak antolatzeko prestutasun handia dute», dio Intsaustik. San Inazio egunean, adibidez, ekitaldi handia egin zuten: 300 lagun elkartu ziren afarian. «Necocheako euskal komunitateak indar handia daukala ikusten da. Herriko plazan, Gernikako arbolaren kimua daukate, el retoño deitzen diote beraiek», gaineratu dute.
GOIBERRI 11
HATOR ARGENTINARA ERREPORTAJEA
2016ko azaroan Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatuko du Necocheako Euskal Etxeak. Urtero, Argentinako euskal etxe batek antolatzen duen festa handia da.
Harremanak sendotu Euskal Herritik 12.000 kilometrora Euskal Herria eta euskara nola bizi duten ikustea hunkigarria dela diote. «Indarra ematen du», gaineratu dute. «Lehenengo egunean izugarrizko harrera» egin zieten. «Agurra dantzatu ziguten, afaria antolatu zuten... Afalondoren, Otxote deituriko gizonezkoen taldekoek Boga Boga abestu ziguten. Hunkigarria zen benetan, hura antolatzeko zer nolako sentimentua jarri zuten ikustea. Ilusioz betetzeko esperientzia ona izan da». Bizitako esperientziaren ondotik, Euskal Herriko gazteentzat aukera ona dela diote. «Luxua da, hainbeste kilometrora euskal kultura nola bizi duten bizi eta ikusi ahal izatea. Hemen euskal munduan gabiltzanok ikusten dugu kosta egiten dela, beti tiraka ibili behar dela. Argentinara joan eta pilotari buelta ematea bezala izan da. Jendeak han gehiago eskatzen du». Garbi daukate Intsaustik eta Arretxek: «Ezagutu beharrekoa da. Gazte guztiei gomendatzen diegu. Gu ere itzuliko gara». Hori bai, neguan ezagutu dute
Necochea generalak sortutako herria da Necochea. Bertako Euskal Etxean ekitaldi ugari egiten dituzte urte guztian zehar. Argazkian, Gure Esku Dago giza katea. IGNACIO ALUSTIZA
Argentina, «eta udan ezagutu beharra dago. 2016ko euskal astea ez da aukera txarra izango», gaineratu dute.
Ezezagutza Argentinako egonaldiarekin «euskal diaspora zeinen gutxi ezagutzen dugun» konturatu dira goierritarrak. «Munduan zehar euskal etxeak badaudela bai, baina hortik aurrera ez nekien askoz ere gehiago. Euskara ikastea, txiki-txikitatik euskal dantzak ikasten hasten ikustea... izugarria da. Hemengo askok baino hobeto egiten dute dantza. Eta hori dena hemen ez dugu ezagutzen. Gure Esku Dago egitasmoarekin ere giza
«Hunkigarria da 12.000 kilometrora Euskal Herria eta euskara nola bizi duten ikustea» Izaro Intsausti Dantza irakaslea
«Euskal kulturaren harra piztea eta Euskal Herriarekin lotura mantentzea da helburua» Eñaut Arretxe
Euskara irakaslea
katea antolatu zuten Necochean. Askotan ez daukagu hangoen berri», dio Arretxek.
Harremanak saretu Euskal diasporaren eta Euskal Herriaren arteko harremana saretu beharra ikusten dute goierritarrek. «Diaspora ondo saretzeko lanean jarraitu behar dugu. Haiek badaukate gure berri. Interneta aldaketa handia izan da beraientzat eta gaur egun Internetarekin baliabide asko dituzte Euskal Herriko informazioa jasotzeko. Baina kontrakoa falta da: diasporan egiten dutenaren berri Euskal Herrian ezagutaraztea eta kanpoko babes hori sentitzea».
12 GOIBERRI
ELKARRIZKETA HATOR ARGENTINARA
Ignacio Alustiza Gabiriar jatorriko argentinarra
«Euskal Herrian ez da ondo ezagutzen diasporaren egoera, eta pena bat da» Loinaz Agirre Argentina Ignacio Alustiza (Necochea, Argentina, 1991)gabiriar jatorriko argentinarra da. Gabiriako Oñatibi-Haundi baserriko Antonioren semea. 1956an, Antoniok bi urte zituela joan ziren Argentinara bizitzera. Familian euskararik gorde ez bazuten ere, bilobak euskaraz ikasi du eta Necocheako Euskal Etxeko kideetako bat da.
Zure aitak euskararik ikasi ez bazuen ere, zuk zeuk euskara ikasi duzu. Bai, ikasi dut bai eta ikasten ari naiz oraindik ere. Euskara familian galdu egin zen. Garai hartan, beste herrialde batean hizkuntza mantentzea zaila izan zen. Argentinara etortzean aita oso txikia zenez, bere hizkuntza beti gaztelera izan da. Gainera, aitonaren eta aitaren anai txikia hona etorri eta urte pare bat geroago hil ziren. Harrezkero, amonak eta aitak beti erderaz hitz egiten zuten etxean. Nik amona ezagutu dut eta txikitan, honelaxe kantatzen zigun anaiari eta bioi berarengana goxokiak eskatzera joaten ginenean: Saltzen, saltzen, txakur txiki baten karameluak .... Gaur egun, zorionez, Argentinako euskal etxeetan eta unibertsitatean euskara ikasteko aukera dugu, eta saltzen eta txakur zer diren ikas dezakegu.
Necocheako Euskal Etxeko kide zara. Kide asko al zarete? Necocheako euskal etxean kide asko gara, bai. Ekintza asko egitera joaten da jendea, eta ez da beharrezkoa euskal jatorririk edukitzea. Ateak irekita daude bai euskara ikasi nahi duenarentzat, bai euskal dantzak gustatzen zaizkionaren-
pasatu eta gero, oso harreman politak sortzen dira euskal etxeko jendearen eta Euskal Herritik etorritako gazteen artean. Zorionez, hemendik hara ere joan dira hiru talde.
Nolako harremana duzue Euskal Herriarekin? Euskal etxeko helduekin hitz egitean konturatzen gara Hator Hona proiektuari esker Euskal Herriarekin harremana berpiztu egin dela. Eta urtero ikus dezakegu, adibidez, aitona-amonak euskararekin eta dantzarekin hasten direla. Eta beste aldetik komunikazio berriek, sare sozialek, Euskal Herriko eguneroko albisteak ematen dizkigute. Harremana geroz eta indartsuagoa dela esan daiteke.
Euskal sentimendua gordetzen al dute belaunaldi berriek?
I. ALUSTIZA
tzat, baita lagunekin tragotxo bat hartzera joaten denarentzat ere.
Euskal Etxeak zein funtzio betetzen du? Historian zehar, Argentina izan da munduan euskal etorkin gehiena jaso duen herrialdea. Euskal kultura mantentzea eta zabaltzea dira euskal etxearen funtziorik garrantzitsuenak, baina ez dago isolatuta. Hau da, Euskal Herrian ez gaudenez, lur honen kultura ere sartzen da, noski.
Bai, dudarik gabe. Argentinan 100 euskal etxe daude, gutxi gorabehera. Guztietan ikasten da euskara, eta ia-ia guztiek dute dantza talde bat. Ekintza gehiago ere egiten dira, baina hizkuntza eta dantza dira nagusienak. Ikusgarria da nola interesatzen zaien gazteei Euskal Herrian gertatukoa. Euskal jatorririk ez dutenei ere gertatzen zaie gauza bera. Nik uste dut Euskal Herrian ez dela ezagutzen ondo diasporaren egoera, eta pena bat da.
2016an Euskal Aste Nazionala egingo duzue Necochean. Zer izango da?
Eta Hator Hona proiektuak?
«Gaur egun euskal etxeetan eta unibertsitatean euskara ikasteko aukera dago»
Orain dela 10 urte sortu zuten Hator Hona proiektua. Asmoa da Euskal Herriko gazte talde bat eskolak eta tailerrak ematera etortzea (euskara, trikitxixa, panderoa, txalaparta, euskal dantzak, herri kirolak, euskal gastronomia). Hiru aste
«Euskal kultura mantentzea eta zabaltzea dira euskal etxearen funtzioak»
Argentinan urtero egiten da festa handi bat, euskal etxe guztiak biltzen diren festa: Euskal Aste Nazionala. Hitzaldi politikoak, euskara tailerrak, dantza emanaldiak, liburu aurkezpenak, erromeriak... denetik egiten da. Normalean Euskal Herritik etortzen dira musikariak, dantzariak, politikariak. 2016an necocheatarrei tokatzen zaigu euskal astea prestatzea. 2011n Goierriko talde bat etorri zen bere musikarekin festa animatzera, Drindots taldea. Animatzen bazarete, ongi etorria emango dizuegu.
GOIBERRI 13
MOTZEAN
Urtero parte hartzen dut. Aurten berezia izango da, gainera. Gure Esku Dago egitasmoaren barne Latxartegin jaialdia antolatu zuten eta abesbatza txiki bat sortu genuen egun horretarako. Kantu Afarian ere abesteko eskatu digute. Dena den, urtero joaten naiz, emaztearekin eta arrebarekin. Seme-alabak ere joaten dira. Ez dut asko balio abesteko, baina ondo pasatzen dut.
ASIER ZALDUA
Julian Auzmendi Legazpiko txistularia
ÂŤKantu afarian eta Gorostiagako erromerian parte hartuko dutÂť Asier Zaldua Legazpi Asteburu honetan legazpiarrek Agorreko Santikutzak ospatuko dituzte. Julian Auzmendik (Azkarate, Nafarroa, 1946) Gorostiagako erromerian eta kantu afarian parte hartuko du. Auzmendi txistularia, argazkilaria eta bidaiari amorratua da.
Festa zalea al zara? Urte askotan txistulari taldearekin eta dantzariekin jo dut herrian antolatzen diren festa guztietan. Horrez gain, txistu kontzertuak antolatu ditut, mi-
kologi taldeko kidea naiz, Artzain Eguneko antolaketan parte hartu dut... Saltsa askotan egon naiz. Festa zalea naiz, baina ez parranda zalea.
Agorreko Santikutzak gustuko al dituzu? Gehien gustatzen zaidana Gorostiagako erromeria da. Apur bat jaitsita dago, baina garai batean oso giro polita egoten zen. Dena den, eguraldiaren arabera gorabehera asko egoten dira. Kantu afaria ere oso gustuko dut. Oso giro polita sortzen da.
Bi ekitaldi horietan parte hartzeko asmoa duzu, beraz. Hala da. Txistulari taldea utzi nuen (kontzerturen batera edo bestera bakarrik joaten naiz), baina Gorostiagara txistua eramaten dut. Gazteei lekukoa pasa nien eta txistulari talde polita igo dela ikusi badut, ez dut jotzen. Nire beharra dagoela ikusten badut bakarrik jotzen dut. Aurten ere txistua eramango dut: ez dut gehiegi erakutsiko, baina hor egongo da, badaezpada ere.
Zer diozu kantu afariaz?
Dena den, gehien atsegin duzuna txistua jotzea da. Zer eman dizu txistuak? Dirurik ez, baina poz asko. Nire gustuko gauza bat egiteko aukera eman dit eta lagun onak egin ditut. Oraindik, Eguberri eta Urte Berri egunean, maiatzaren 3an eta Gorostiagako erromerian jotzen dut. Ez dut nire burua txistutik urrun ikusten, beti inguruan edo barruan. Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, OĂąatiko, Idiazabalgo eta Beasaingo kontzertuetan jotzen dut. Aitzakia horrekin, ez diot txistua jotzeari uzten. Izan ere, txistua jotzen ez da ahazten, baina urteekin baldartu egiten gara.
Bidaiatzea ere asko gustatzen zaizu. Azken 16 urteotan furgonetarekin bidaia asko egin ditugu. Espainiar estatuko herrialde guztietan egon gara, Murtzian ez ezik. Duela gutxi furgoneta anaia gazteenaren seme-alabei saldu diet.
14 GOIBERRI
MOTZEAN
Igartzako jaiak Aurtengo jaietan, garrantzia berezia hartuko du auzoan bertan dagoen Beasaingo Melmak gaztetxeak. Hamar urte bete ditu eta auzotarrekin batera ospatu nahi izan dute urteurrenaren data biribila, ekintza ugari eginez. Ane Arrieta Beasain Igartza-Loinazko jaiak ospatuko dituzte gaurtik igandera arte. Azken urteetako egitarau beretsua izango dute aurtengo jaiek ere, ezer falta gabe: musika, jan-edana, kirolak, jolasak... Eta aurten, zer ospaturik ere badute auzoan: Melmak gaztetxeak hamar urte bete dituela. Auzoko jaietan presentzia handia izan du gaztetxeak azken urte hauetan, batez ere gauetan antolatzen dituzten kontzertuengatik. Eta aurten, presentzia hori areagotuko dela esan liteke.
Lehen ekintza, jaietan 2004 urtean, Beasaingo gazte talde ezberdinek Piztu Gazte Asanblada sortu zuten, eta gaztetxe bat izatearen aldeko hainbat ekintza egin zituzten. Urte hartako abuztuaren 22an, Euskal Jai gaztetxearen desalojoaren manifestaziotik bueltan, goizeko 09:00etan, gazte-
Ezkerrean urteurreneko ospakizunetako argazki bat, eta eskuinean Igartzako dantzariak. I. BADIOLA / A. APALATEGI
txetik bultzatu zen Gazte Akelarrea azpimarratu dute kideek, besteak beste. Ekintza ezberdinak iragartzeko kartelak ere ezin aipatu gabe utzi. Gaztetxeko kideek eurek sortzen dituzte. Eta baita kamiseta eta txapetako irudiak eta logoak ere. txea dagoen udalaren lokala okupatu zuten, eurek dioten bezala, ÂŤilusioz eta borrokarako gogozÂť. Behin eraikina okupatuta, bertan egin zuten lehen ekintza Igartzako jaietan egin zuten. Bertso-afari bat izan zen eta gaztetxeko kideek gogoratzen dutenez, jende askok parte hartu zuen. Orduz geroztik, ehunka ekin-
tza antolatu dituzte bertan: kontzertuak, tailerrak, auzo-lanak, afariak... Eraikinari ere behin baino gehiagotan aldatu diote itxura; bai kanpotik eta baita barrutik ere. Gutxika joan dira aldaketak egiten: goiko zatiko sabaia eta zorua konpontzea, barra, sukaldea, rokodromoa... Hainbat dinamika ere sortu da bertatik. Beasaingo gazte-
Bihar da egun handia Autegestioaren bidez hamar urte betetzera iritsi dira, eta aste honetan zehar beste ekintza batzuk egin ostean, bihar, larunbata, izango dute egun handia. Antzerkia pailazoekin, bazkaria, txapelketa ezberdinak... 17:30ean, berriz, manifestazioa egingo dute kaleetan. (Egitarau osoa ikusgai dago goiberri.hitza.eus webgunean).
GOIBERRI 15
MOTZEAN
Egitaraua Irailak 12, ostirala: 17:00: Barraken irekiera. 18:00: Danbatekoa, buruhandiekin eta txistulariekin. 18:45: Haur jolasak Izartxo taldearekin. 19:30: Igartzako Loinazko VII. Ardo dastaketa. 22:30: Kontzertua: Sukarra 37.
Irailak 13, larunbata: 10:00: Igartza ume krosa. 11:00: Zurrumurru antzerki taldea, Pantxika eta Txinparta pailazoekin. 12:45: Igartzako dantzariak. 14:00: Gatetxearen X. urteurreneko bazkari herrikoia. 16:00: Igartza Loinazko XXIV. mus txapelketa. 16:00: Igartzako II. mendi duatloia. 17:00: Igartza Loinazko VI. patata tortilla lehiaketa.
17:30: Igartzako erromeria. 18:00: Mozorro lehiaketaren hasiera. 18:30: Duatloiaren sari banaketa. 19:00: Trikipoteoa mozorrotuekin. 20:00: Antzerkia: Detritus teatrus antzezlana gaztetxean. 21:00: Kontzertua: LadislaoIgnotus-Erantzun-DJ Olarius brothers... gaztetxean. 21:15: Herri afaria mozorrotuekin. 22:15: Mozorro lehiaketaren sari banaketa. 22:30: Dantzaldia Guri Bost taldearekin.
Irailak 14, igandea: 11:00: Puzgarriak. 11:00: Umeen pintxo lehiaketa. 11:30: Paella erraldoiaren prestaketa.
12:30: Laguntasuna errondaila. 14:15: Paella erraldoia janez, herri bazkaria. 17:00: Bakarrizketak: Kike Bigu-
ri eta Alex Rabanal. 17:45: Buruhandiak. 19:00: Trikipoteoa. 20:30: Festen amaiera.
16 GOIBERRI
GARAI BATEAN
Trenak 150 urte Norteko Trenbidea 1864ko abuztuan inauguratu zuten. Aldaketa sozial eta ekonomiko handia eragin du Goierrin Aimar Maiz Goierri ÂŤZegaman trena lehenengo aldiz pasa zenean, jende asko bildu omen zen Txarakorta inguruan; trena nolakoa zen ikusi nahi, nonbait, denek. Iturburuko aitona trena ikustean ondoeza egin eta lurrera erori omen zen, trena ezin zitekeela parte onekoa izan eta. Etxera gurdian eraman omen zuten gizarajoaÂť. Xabier Azurmendi iker-
tzaileak jasotako gertakari horrek ondo laburbil dezake zer kolpe eragin zuen trenaren etorrerak ordura arte erabat nekazaria zen Goierrira. Duela 150 urte izan zen mugarri hori. Norteko Trenbidea oso-osorik, Madrildik Parisera korritu zuen lehenengo trena 1864ko abuztuaren 15ean pasatu zen, egun hartan inauguratu baitzuten trenbidea, 1858an hasia.
Eraikuntza ez zen lan samurra izan, eta Madril-Paris bitarte guztian azkena bukatzen Altsasu eta Beasain arteko zatia izan zen. Aizkorriko pasabidea irekitzea (garai hartan ÂŤPirinioakÂťdeitzen zioten) lantsua suertatu zen. 184 metroko altuera-aldea berdindu behar zen, batetik, gehienez %1,6ko pendizarekin. Bestetik, 23 tunel eta 19 zubi eraiki behar ziren. Oazurtzako tunela, adibidez, hiru kilometro zuzen-zuzen dira. 160.000 metro kubo harkaitz atera zuten, hamabi potzu bertikaletatik gorantz (sakonenak 239 metro du). Materialak
eta hondakinak mugitzeko 30 zaldi potentziako indarra zuten bost makina erabili zituzten. Bigarren harribitxia Ormaiztegiko zubia zen, 34 metroko garaieran. 1,8 milioi kilo burdin erabili zuten. Altsasu-Beasain zatiaren zuzendari proiektugileak eurak izan ziren: Desorgeries eta Letourneur ingeniariak. Trena urtebete lehenago iritsi zen Goierrira, hala ere. Donostia-Beasain zatia 1963ko irailaren 1ean ireki zuten. Trenaren iritsierak eraldaketa nabarmena ekarri zuen Goierrira: industria pizteko motore izan zen batetik, eta
GOIBERRI 17
GARAI BATEAN
Ormaiztegiko tren zubia eta Lizarralde baserria, 1864an. AUGUSTE MURIEL–LETURIA SENDIAREN FUNTSA
Norteko Trenbidearen eraikuntza 1841. Espainiako Gobernuak aduanak Ebrotik Bidasoara pasatu, eta barne merkatua aldatu zuen. Garraiobide atzeratuak berritzen hasi ziren. 1856. Norteko Trenbidearen proiektua idatzi zuten. 1858. Trenbidea eraikitzen hasi ziren, lanak Tolosan ekainaren 22an punpa handiz inauguratuta. 1863-9-1. Beasain-Donostia arteko zatia ireki zuten. 1863-10-22. Donostia-Bidasoa zatia ireki zuten. 1864-8-15. Olatzagutia-Beasain zatia inauguratu zuten. 1864-8-20. Altsasu eta Beasain artean trenak zerbitzua ematen hasi ziren. Obrek, hala ere, beste lauzpabost urtean segi zuten. 1873. Santa Kruz apaizaren gerrillari taldeak su eman zion
Beasaingo geltokiari. Ferrokarrila foruak uxatzeko atea zela zioten. 1889. Ormaiztegin geltokia eraikitzen hasi ziren. 1899-7-12. Argikuntza elektrikoa zeukan estatuko lehen trena pasatu zen, ‘espres’ bat. 1909-9-9. Bigarren karrila kokatu zuten Altsasu-Beasain zatian. Beasaindik gora bide berrian pasatu zen lehenengoa tren militar bat izan zen,ingeniariekin. Beheranzko lehena, berriz, arratsaldeko ‘korreoa’. 1911-7-26. Beasain-Irun zatian bigarren karrila ireki zuten. 1929-7-7. Argindarra jarri zuten Altsasu-Irun arteko trenbidean, tren elektrikoentzat. Katenariak 1.500 volteko indarra zuen. «Ke gabeko» lehen trena San Tomas egunean (abenduak 21) pasa zen.
Zumarraga garraiobide gune garrantzitsu bihurtu zen. Madril-Irun zatiaren aurrekontua 153,4 milioi pezetakoa izan zen, baina azkenean 346,6 milioira igo zen. Lehen lau urteetan obrak mantso joan ziren, kontratista asko zeudelako; ezin burutu hala, eta Ernest Gouin et Cie konpainiari eman zioten lana, eta 1863rako bi zati bukatzea lortu zuen.
Inaugurazioko trena Madril eta Paris lotuko zituen trenbidea solemnitate osoz inauguratu zuten. Espainiako erregetzako Francisco Asis Borboikoa zihoan trenean, Isabel II.a erreginaren senarra. Ormaiztegiko zubian gelditu egin zen trena, halako eraikin puska hobeto behatzeko.
Donostian egin zuten ekitaldi nagusia. Trenean kazetari gisa zihoan Gustavo Adolfo Becquer poeta andaluziarrak idatzi zuenez, ibilbide osoan jendea trena ikustera irten zen. «Herrixketako bizilagunak bide ertzera irten dira, agurtzera. Herri handien sarreran garaipen arkuak ikusten dira; baserrietako leiho eta barandetatik, ezer hoberik ez, eta oheko estalkiak zintzilikatu dituzte», idatzi zuen, tonu nahiko lirikoan. Trenak 17 ordu igaro zituen Madrildik Donostiara, estreinako bidaian. Aurrez, pasaera-ordutegia fin zabaldu zuten, propagandarako. Olatzagutian abuztuaren 15eko 08:20an izango zen; Zumarragan 09:45ean, Beasainen 10:20an, Tolosan 11:05ean eta Donostian 11:40an, ekitaldirako.
Ospakizunak Goierrin Trenaren etorreraren 150 urteak gogoratzeko, Beasainen Mutur Beltz egitasmoa abiarazi dute. Irailaren 26an eta 27an izango da egitaraua. Bertso desafioa, erromeria eta Beasaindik Altsasura joan-etorriko tren bidaia berezia egingo dituzte. Ormaiztegin ere bereziki gogoratuko dute herriaren izenari horrenbesteko sona eman dion azpiegitura. Tren zubiari buruz argazki lehiaketa abian da, baina ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa badute, asteburu honetarako egitarauarekin.
18 GOIBERRI
INTERNET
saretik eu.wordpress.org
Inkesta goierri. hitza.info Goierrin egoera ekonomikoa beste eskualdeetan baino hobea ala antzekoa dela uste duzu?
✞ Hobea...........................%65 ✞ Antzekoa ......................%32 ✞ Okerragoa.......................%3 Hurrengo galdera:
Wordpress 4.0 euskaraz asieran blogak egiteko erreminta moduan egin zen ezagun, baina gero eta gehiago dira Wordpress erabiltzen duten atariak eta webguneak. Erabiltzeko erraza izateak, etengabeko berrikuntzek eta gero eta aukera gehiago eskaintzeak eman diote halako zabalkundea. Horrek, eta doako erreminta izateak, noski.
H
Oraingoan hizpidea eman duena ere, beste berrikuntza bat izan da; izan ere, Wordpress-en 4.0 bertsioa atera dute, Benny kode-izena duena. Bertsio honekin, erabiltzailearentzat sistema are errazagoa izatea lortu nahi dute. Baina ez da hori berrikuntza bakarra. Izan ere, bertsio berriarekin batera, Wordpress euskaraz erabiltzeko aukera izango da hemendik aurrera.
Zer iruditzen zaizu dendek eta merkatalguneek igande eta jai egunetan zabaltzeko aukera izatea?
Klik
15.000 sinadura ikastolaren alde Paueko Auzitegiak Ziburuko ikastola ixteko emandako aginduaren ondoren, ikastola hau zabalik manten dezatela eskatzeko sinadura bilketa egiten hasi dira. MesOpinions plataforma digitalaren bidez eman daiteke sinadura (webgunea frantzesez dago). Apenas astebeteko epean, 15.000 sinaduratik gora jaso dituzte.
Teknologia
Firefox 32 ere euskaraz Mozilla etxeak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera du Android sistema eragilea darabilten telefono mugikorretarako. Bertsio honen berrikuntzetako bat, hizkuntzei dagokiona da. 55 hizkuntzatan erabiltzeko aukera ematen du, tartean euskara. teknopata.net