Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
99. zenbakia. 2014ko apirilaren 11
Txakurrak soka motzean Txakurren eta pertsonen elkarbizitza arautzen ari dira zenbait udal 8-9
Aitor Iraeta 3 Iritzia 4-5 Stijn Callen 6-7 Nora Tobar 10 Eukaristi kongresua 1945 11 Imanol Prieto 12 Errigora 13
GOI B ERRI
Pertsona bat bi txakurrekin paseatzen Urretxun. JOSUNE ZARANDONA
GOIBERRI 03
KATE moTZEAn
Aitor Iraeta
ZAPE pottoka elkarteko kidea
«Ilar bildu berriak baserriko arrautza frijituekin da nire janari gustukoena» Mikel Albisu Zaldibia Jatorrizko euskal pottokaren berreskurapenean eta sustapenean diarduen ZAPE pottoka elkarteko kidea da Aitor Iraeta (Zaldibia, 1976).
Liburu bat.
Zer du pottokak beste animaliek ez dutena? Aske izateko gogoa.
Janari bat.
Faltsukeria.
Eta pertsonek ez dutena?
Ilar bildu berriak baserriko arrautza frijituekin.
Goierriko txoko bat.
Momentuan sentitzen dutena adierazten dute.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Benito Lertxundi.
Nire emaztea ezagutu nuen eguna.
Abesti bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Benitoren Lertxundiren Baldorba.
Gorroto duzuna.
Abeslari bat.
Edari bat.
Zaletasun bat.
Etxeko sagardoa.
Zaletasun gehiegi ditut, baina bat esatekotan, irakurtzea.
oporretarako leku bat.
Pelikula bat. Eraztunen jauna.
Mugarik gabeko Euskal Herri euskaldun bat ikustea.
Bill Brysonen Ia denaren historia labur bat.
Brasilgo Fernando de Noronha irla.
Amets bat.
Lanerako buzoa.
«Pottokek aske izateko gogoa dute, eta momentuan sentitzen dutena adierazten dute»
Osin berde, Arkakan.
Herriko alkate bazina... Plazako frontoia estaliko nuke, adibidez.
Zaldibian biziko ez bazina... Tristura latza, zuhaitza sustraiak moztuta!
MIKEL ALBISU
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Joxe Agustin Arrieta Egiguren Beasaingo La Salleko irakaslea
In memoriam: Joxe Martin Garmendia z zait erraza egiten Joxe Martinen bizitza bi hitzetan borobiltzea. Zaldibiko semea genuen, baina izatez goierritar petoa, herriko semea eta bere ikasleen irakasle, artzain, babesle eta zuzentzaile. Lehengo astelehenean bere hileta ospakizuna ospatu genuen: sakona eta sentikorra, esanguratsua eta maitasunez egina. «Bikain» jator bat luzatu nahi diot Santa Fe Kristau Elkarte osoari, benetan ospakizun txukuna eta polita. Gure protagonistaren nortasun agiriak Joxe Martin izena zeukan, bere zutabeak beste hauek ziren: familia, eliza eta jendea, eta azkenik, ikastetxea. Gure Beasaingo La Salle-San Jose ikastetxeko zutabe nagusi bat izan da. Pastoraltza Departamenduko arduradun nagusia, matematikako irakasle trebea eta ikasleak goxatzen ze-
E
kiena. Gauzak bere tokian uzten zituena. Lagunen laguna eta leiala. Zaldibian jaio zen 1961ean. Lehenengoz herriko eskolan lehen ikasketak burutu zituen, ondoren Batxilergoa Goierriko Institutuan eta Magisteritza – maixu ikasketa nagusiak– Donostian egin zituen. Bere irakasle lana Ordizian hasi zuen (hamalau urte Milagrosa ikastetxean) eta gero hamazazpi urte Beasaingo La Salle ikastetxean. Beti prest, beti zerbitzari, beti bihotz zabalik ikasleen eskakizunetara, eta zer esanik ez, langile bai bere etxean, bai Parrokiko hainbat ekintzetan eta gure ikastetxeko beste eremutan. Langile aspergaitza eta batez ere lagun ona, zintzoa eta fina.Euskaldun osoa, irakasle trebea, zaldibitar petoa eta batez ere, ikasleen entzule eta bidegile izan da gure Joxe Martin. Joxe Martinen azken sei hilabeteak nahiko gogorrak eta oz-
«Euskaldun osoa, irakasle trebea, zaldibitar petoa eta batez ere, ikasleen entzule eta bidegile izan da »
pinak gertatu zaizkio. Garai hauetako hitzak erabiliz, nahikoa kalbario bere haragian bizi izan du. Eta ez da erraza korapilo hau etetea. Gaixotasun latza eta gogorra pairatu baitu. Mundu honetan gaiztoak gailentzen baldin badira eta errugabeak injustiziaz sufritzen badute, Jainkoak ez ditu errugabe horiek bere ezinean uzten. Azken hitza ezin dezake gaiztakeriak eduki, zuzentasunak baizik. Eta mundu honetan galtzaile bukatu dutenak, bizitza hau galeran bizi izan dutenak, Jainkoak piztu egingo ditu zuzentasunezko biziera emateko. Bestela, ez luke sentidurik izango zintzo jokatzeak. Hilak piztuko direlako, ziurtasun sendoa daukagu, esperantzaz ari gara hemen: ezer ez dago betirako galdua. Jainkoa leiala da, ona da hori jakitea eta ez ahaztea. Lehengo igandean ordu aldaketa izan genuen. Baina garrantzitsua beste hau da: geure erloju pertsonala beste ordu batean jarriz, mundua zuzentasunaren, maitasunaren eta itxaropenaren klabean ikustea. Joxe Martin beti puntuan ibiltzen zen irakaslea eta laguna genuen: gertuko ikasleekin, laguna irakasleekin, etxe maitalea familiarekin, kristau zintzoa parrokia eta herriarekin eta konprometitua munduarekin. Hauxe Joxe Martinen testamentua. Goian bego!
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Zortzi abizen euskaldun Ez da aste santua aurreratu ez, ez dira prozesioak. Zortzi abizen euskaldun ikusteko ilarak dira!
Iparra-Hegoa egitasmoaren edizio berri bat ospatu da azkeneko asteetan Seguran. Orain arte egitasmoaren entzuera bai, baina barru-barrutik ezagutzeko aukera aurten izan dugu estrainekoz. Benetan harritu nauela ezin ukatuko dut, Nerea. Harritu, zentzu onean, noski. Giro ikaragarria, sekulako mugimendua eta txapela kentzeko moduko antolakuntza. Egitasmoaren helburuak, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako biztanleen arteko harremanak sendotu eta bultzatzea, iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunen arteko loturak estutzea, zehatzago esanda. Kantu, dantza, bertso... era guztietako agerpen kulturalak biltzen ditu Iparra-Hegoak bere baitan, eta segurarrek ez ezik, Goierriko beste herrietako jende askok ere hartzen du parte bertan. Horrelako dinamikak benetan txalogarriak direla ez al duzu uste, Nerea? Mugaz alde bateko eta besteko hainbeste euskaldun batera ikusteak, non eta Goierriko bihotzean kokatzen den Segura bezalako herri txiki batean, zer pentsatua eman zidan niri behintzat: zenbateraino ezagutzen dugu elkar iparraldeko eta hegoaldeko,
hegoaldeko eta iparraldeko, euskaldunek? Festa giroan urtean zehar tarteka elkartzen garen arren, egunerokoan zer daukagu amankomunean? Ezer gutxi, esango nuke. Baina nola aldatu hori? Badakit formula magikorik ez dagoela eta egoera den bezalakoa dela, baina polita litzateke elkarrekiko gertuago sentitzeko arrazoiak bageneuzka; ez litzateke seinale txarra izango hori...
Gorka Azkarate
bat eta
Hemeretzigarrenean ezagutu duzu, aidanez! Ederra da Seguran sortzen den giroa, ezta? Bejondeiela zopajaleei! Ingurukoek badugu zer ikasia eurengandik. Euskararen Herrian sinesten dugunontzat, topaleku bikaina da zalantzarik gabe. Energia txute bat, bertaratzen denarentzat. Nik kale egin dut aurtengo edizioan, baina imaginatzen zaitut Kuxkuxtukoen erritmoan ÂŤZazpi ahizparen gai den oihala, ebakirikan erditik, alde batera hiru soineko, utzirikan lau bestetik...Âť tonu guztietako ahotsekin batera eztarria urratu beharrean kantari. Gure zauriari kantari, alegia. Iparra eta hegoa, batzen gaituena ospatzen. Halako dinamikek gogorarazten digute, mugak muga eta oztopoak oztopo, gure egunerokotasunek badutela zerbait amankomunean: euskara eta euskaraz bizi nahia. Eta hala ere, arrazoi duzu. Salbuespenak salbuespen, gutxiegi ezagutzen dugu elkar Bidasoaren bi aldeetako euskaldunok. Ez da kasualitatea, noski. Denok ere, ez gaude alperrik hainbeste urtetan beste batzuen menpe. Bizi garen tokietan bizi gara eta kontsumi-
bat
Nerea Elustondo
tzen duguna kontsumitzen dugu. Badira mugak, oharkabean kasi, nahi gabe, lekuz mugitzen ditugunak. Goierrin bertan, gehienok izango gara Esperanza Agirrek udaltzainekin izandako topaketaren jakitun. Baina, badakigu Jean Rene Etchegaray nor den? Iparra-Hegoa bezalako egitasmo asko beharko ditugu...
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
ANE ARRIETA
Stijn Callen SOS Arrazakeriako kidea
«Etorkinak ez daitezela dituzten dudekin eta arazoekin gelditu»
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Ane Arrieta Beasain Beasaingo Udala etorkinentzako informazio eta salaketa zerbitzu berria ematen hasi da aste honetan. Zerbitzu hau SOS Arrazakeria elkarteak kudeatzen du, Stinj Callens (Belgika, 1958) SOS Arrazakeriako kidearen bidez.
Goierrin ba al dago horrelako beste bulegorik?
nen lagunak, bikotekideak, lankideak eta halkoak ere.
SOS Arrazakeriak kudeatzen duenik behintzat ez. Badaude etorkinentzako beste laguntza batzuk, baina Beasaingo hau Goierrin dagoen lehena izango da. Donostian, Tolosan... ere ematen dugu zerbitzua.
Ez da lan samurra izango, ezta?
Zer eskainiko duzue zerbitzu honen bidez?
Txanda eskatu behar da aurrez, ezta?
Bi helburu nagusi ditu gure zerbitzuak: salaketak jaso, aztertu eta kudeatzea, eta informazioa eskaintzea.
Bai, hitzordua eskatu behar da aurrez, 943 24 56 26 edo 943 24 56 27 zenbakira deituta. Bi telefono zenbaki hauek GIpuzkoa mailako SOS Arrazakeriaren zenbakiak dira, eta bertara deitutakoan, zein herritako bulegora joateko txanda nahi duzun zehaztu behar duzu.
Zer nolako informazioa emango duzue? Aholkuak eta informazioa emango diogu behar duen jendeari: baimenak berritzeko laguntza, paper kontuak, erroldatzeak, diru-laguntzak... Administrazioaren aurrean dituzten dudak argitzen ditugu, batez ere.
Eta salaketekin zer egiten duzue? Etorkinen aurkako jarrerak salatzen ditugu guk. Askotariko salaketak iristen zaizkigu. Horregatik, lehenik, salaketa entzun, arazoa benetan arrazakeria edo diskriminazioa den ikusi, eta hala bada, justifikatu dezakegun aztertu, eta gero, ebaluatu egiten dugu benetan poliziarengana joateak edo epaiketa bat egiteak merezi duen. Guk abokatu bat dugu eta harrek laguntzen digu hortik aurrerakoan.
Nork egin dezake salaketa? Hobe izaten da salaketa biktimak berak egiten badu, baina edonork egin dezake. Etorri-berriei normalean gehiago kostatzen zaie, beldur dira edo ez dira dituzten eskubideen kontziente, baina, ez dute zertan beldur izan.
Noiz eta non egongo ahal izango dute zurekin? Astearteetan 16:00etatik 19:00etara Beasaingo udaletxeko Berditasun saileko bulegoan. Goizetan berdintasun teknikariak egoten dira bertan, eta arratsaldez libre dagoenez, bertan egongo naiz.
Zergatik komeni da txanda eskatzea? Arrazoi askogatik: batetik, pertsona bat baino gehiago ez batera gerturatzeko, bestela, jendeak itxaroten egon beharko lukeelako; jendearen erosotasunerako praktikoagoa da. Gainera, zenbat datozen kalkulatzea ere komeni izaten da, txandak egoki banatzeko, bakoitzak behar duen denboraren arabera.
Telefonoz ere egin al daitezke kontsultak? Bai, egin daitezke, eta baita gure emailera idatzita ere (sosarrazakeria@euskalnet.net). Baina, nik nahiago dut bulegora etortzen badira. Paper kontuak telefonoz egitea oso zaila da, dokumentua irakurri arazi behar diet... Askoz ere hobeagoa da bulegoan hitz egitea. Tratua gertuagokoa da, eta sarri gauza oso intimoak kontatzen dizkidate. Eurentzako ere hobe dela iruditzen zait. Baina, tira, nahiago duenak, ondo azalduz gero behintzat, egin dezake, bai.
Eskatu al dizute zitarik? Bai, asteartean ireki genuen Beasaingo bulegoa eta aurrez zita eskatuta zuten hiru lagun etorri ziren.
Zer motatako jendeak jotzen du zuengana? Gehientean etorkinak izaten dira, baina, etortzen dira etorki-
Orokorrean ez. Oso arazo larriak ekartzen dizkidate askok; oso larriak. Batzuetan zerbait egiteko aukera egoten da, baina beste batzuetan, eginahalak eginda ere, ez dago ezer egiterik. Horrek inpotentzia handia sortzen dit. Lan hau, azkenean, ez da nire lan-orduak amaitzen direnean amaitzen. Kezka, inpotentzia... nahi gabe ere etxera eramaten dituzu.
Bezeroaren arabera ere asko aldatuko da kasu bakoitza. Izugarri. Gehienetan bezeroaren eta gure arteko jarrera oso ona izaten da. Gu laguntzen saiatzen gara, eta hori eskertu
«Zenbait pauso ematen direnean, batzuetan berandu izaten da atzera egiteko» «Ohartu daitezela erabakiak hartu aurretik ondo informatuta egotea komeni zaiela»
egiten dute normalean. Baina, batzuetan, ez dute ulertzen zenbait gauzetan ezin diegula lagundu. Gauzak nahasten dituzte, eta ez dute ondo ulertzen gure funtzioa. Guk funtzio batzuk ditugu, eta beste funtzio batzuetarako beste leku batzuetara jo behar dute. Eta hori ulertzea kosta egiten zaie batzuetan.
Bestelakoak ere izango dira, ala? Bai, noski. Eta norbaitengatik zerbait egitea lortzen duzunean, asko asebetetzen zaitu.
Denbora asko al daramazu lan honetan? SOS Arrazakeria Bartzelonan hasi zen lehenik, eta 1993 inguruan hasi ziren Gipuzkoan lanean. Ni hasieran bezero edo erabiltzaile bezala hasi nintzen SOS Arrazakeriarekin harremanetan jartzen. Tolosako etorkin talde batetan nenbilen eta laguntza eske jotzen nuen. Gero, 2007an inmigrazioari lotutako kurtso teknikoa egin nuenean, praktiketan hasi nintzen, eta lanpostu bat hutsik gelditu zen eta eman egin zidaten. Asko interesatzen zitzaidan gaia eta gustura hartu nuen.
Garrantzitsua al da zuengana jotzea? Bai. Denak gonbidatzen ditut etortzera. Etorkinak ez daitezela dituzten dudekin eta arazoekin gelditu. Ohartu daitezela erabakiak hartu aurretik ondo informatuta egotea komeni zaiela. Adibidez, laneko zenbait gauza sinatu aurretik. Kontratuetan eta beste mota askotako paperetan sinatutakoan, adibidez. Zenbait pauso ematen direnean, batzuetan berandu izaten da atzera egiteko.
«Salaketak jaso, aztertu eta kudeatu, eta informazioa eskaini nahi dugu»
Bezeroen pribatutasuna gordetzen duzue?
«Hobe izaten da salakea biktimak berak egiten badu, baina edonork egin dezake»
Noski baietz. Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoa dugu, eta beste protokolo batzuk ere baditugu gure elkartearen barruan. Alde horretatik lasai egon daitezke bezeroak. Lege aldetik ere, zer kontatu beharra dagoen ere badakigu.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Soka motzean Haur parkeetan, berde guneetan eta espaloietan txakurren gorotzak aurkitzea ohikoa dela eta, Urretxuko Udalak bizilagun askoren kexak jaso ditu. Arazoari irtenbide bat emateko kanpaina bat jarri berri du martxan. Josune Zarandona Urretxu Txakurrak gizakiaren lagunik onenak direla esan izan da beti. Baina bada horrela ez dela pentsatzen duenik ere. Hala, txakurrak jabetzan dituzten eta ez dituzten bizilagunen eskubideak babesteko eta animaliei beraiei zor zaien errespetua eta defentsa bermatzeko, arau eta lege ezberdinak jarri dituzte indarrean azken urteetan Goierriko zenbait udaletxetan. Urretxun, esaterako, 1997an onartutako animaliak edukitzeko eta babesteko arauen udal ordenantza betearazteko kan-
paina jarri du martxan udalak. Kanpaina honek, aldeko eta kontrako jarrerak piztu ditu bizilagunen eta txakur jabeen artean. Unai Badiola Urretxuko zinegotziak esan duenez, «gu udal gobernuan gaudenetik ohikoak izan dira gai honen inguruan bizilagunek agertutako kexak. Gehienak, kalean jaso gabe gelditzen diren txakur gorotzen ingurukoak». Urretxun, egun «600dik gora txakur daude erregistratuta». Txakur jabe batzuk «oinarrizko arauak errespetatzen dituzte, baina
Urretxun ohikoak dira jasotzen ez diren txakur gorotzen inguruan jarritako kexak
beste asko daude paso egiten dutenak». Hala, oso ohikoa da txakurren gorotzak, adibidez, «haur parkeetan, gune berdeetan, espaloietan...» aurkitzea. Lorezaintza zerbitzuko langileak ere «oso ohituta daude horrelakoak ikustera».
Bizilagunen kexak
Jabe askok oinarrizko arauak betetzen dituzte, baina beste batzuk «paso egiten dute»
Bizilagunen kexak gora egin zuten eta 2012an hainbat saiakera egin zituen udalak, arazoa konpontzeko bidean. Hasiera batean, herriko bost bat berdegunetan kartelak jarri zituzten, «txakur jabeei lorategiak gu-
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
21:00etatik 00:00etara. Badiolak aurreratu duenez, «txakur jabeak ez daude gustura ezarritako ordutegiarekin». Udalak bilera bat egin du berriz beraiekin, eta ordutegia zabaltzea erabaki dute guztien artean. Unai Lazkano Urretxuko udaltzainburuak zehaztu duenez, «Basagastiko gunean egun osoan zehar eraman ahal izango da txakurra aske aurreratzean, eta eguneko zentroan 09:30etik 12:00etara eta 14:30-16:00etara ere aske eraman ahal izango dira txakurrak».
Jabe batzuen «utzikeria»
txienez errespetatu zitzaten» eskatuz. Baina kanpaina ez zen «eraginkorra» izan. Gai honetan aditua den Gestican enpresarekin bigarren saiakera bat egin zuen orduan udalak. Enpresa honek «txakurren gorotzak jasotzeko herrian 10 edukiontzi berezi» jartzea proposatu zuen. Honek suposatuko zukeen gastua ordaintzeko, ordea, «txakur jabeei tasa bat kobratzea» beharrezkoa izan zen. Tasaren gaia Gipuzkoako Foru Aldundiari galdetu eta gero «horrelakorik ez zegoela egiterik» ikusi zuten, eta proposamen hura ere horretan geratu zen. Aurretik txakurren gorotzak jasotzeko «plastikozko poltsen posteak ere jarri zituzten» eguneko zentroaren ondoko berdegunean. Baina «poltsak desagertu egiten ziren eta jabe askok gorotzak jaso gabe» jarraitzen zuten. Hala, 2013an herritarren kexek berriro egin zuten gora eta, orduan, «sentsibilizazio kanpaina bat» erabaki zuten. Kanpaina horren oinarria
1997an onartutako udal ordenantza izan zen. Ordenantza horren puntu garrantzitsuenekin eskutitz bana bidali zitzaien txakur jabeei, «batez ere, gorotzak jaso eta txakurrak kalean lotuta eraman behar zituztela gogorarazteko». Puntu horretara iritsita, Ana Alustiza urretxuarra, Nekotz klinikako albaitaria eta txakur jabea, udalarekin harremanetan jarri zen.
Txakurrak aske Alustiza lege bat jartzearen aldekoa da, baina jabeak «legea betetzeko aukera» izan behar dela dio. Bere iritziz, «ezin da txakurra beti lotuta eraman. Txakurrek ere beren beharrak dituzte, korrika egin behar dute». Udaleko ordezkariekin bilera bat egin zuen eta horrek txakurrak aske eraman ahal izateko guneak eta ordutegi bat zehaztea ahalbideratu zuen. Azarotik Pagoetan, Basagastin, Lizeoan eta eguneko zentroan askatu daitezke txakurrak, 06:00etatik 08:00etara eta
Txakurrak ordutegi jakin batean eraman ahal izango dira aske aurrez zehaztutako guneetan. Kartelak jarri dituzte ohartarazteko. J. ZARANDONA
Ordizian ere txakur gorotzak jaso behar dituzte jabeek rte batzuetatik hona, Ordiziako Udalak ere txakur gorotzak jasotzea behartzen duen araudi bat du indarrean. Egun 990 txakur daude erregistratuta eta araua betetzen ez duten jabeek 300 eta 1.200 euro bitarteko isunak jaso ditzakete. Udalak hartu duen azken neurria txakurren pixak eta gorotzak jasotzeko Urban Dog Nature izeneko egitura berriak jartzea izan da. Urte beterako proba pilotua da, eta udaletik herria garbiago edukitzeko eta lorategiak ongarritzeko modu bat dela uste dute.
U
Alustizak ordutegi aldetik mugak jartzea egoki ikusten du, baina «gai honekin malguak izateko» eskatu dio udalari. Baimendutako ordutegitik kanpo «inguruan inor ez dagoelako edo eragozpenik sortuko ez duelako txakurra aske eramatea» ez zigortzea eskatu du. Kontrara, «baimendutako ordutegian, Lizeoa, adibidez, haurrez beteta dagoela ikusiko banu, ez nuke txakurra askatuko». Gorotzen gaia konplexuagoa dela uste du, eta «txakur jabe askok gizatasun falta handia» dutela ere onartu du. Ubaldo Cerezo urretxuarrak bi txakur ditu, «Hispanier bat eta Yorkshire bat». Bera, udalak martxan jarritako kanpainarekin haserre dagoen txakur jabeetako bat da. «Nik beti izan ditut txakurrak, eta ez ditut inoiz lotuta eraman», esan du. Txakurrak aske eramateagatik ez duela inoiz inorekin arazorik izan ere gaineratu du. Dioenez, «isunak ordaintzeko prest» dago, «baina ez dut txakurrak lotuta eramateko asmorik». Gorotzen gaiari lotuta, onartu du txakur jabe askok ez dituztela jasotzen, eta «zerbaitetara behartu behar izatea tristea» dela gaineratu du. Hala ere, zenbait gaiekin lotuta, «txakur jabe askoren aldetik utzikeria asko» dagoela uste du.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
ÂŤTxindokin taldean atleta onak daude eta asko ikasten ari naizÂť Nora Tobar atletak Espainiako federazioaren kontzentrazio batean parte hartuko du Aste Santuan. Asier Zaldua Ataun Nora Tobarrek (Ataun, 2000) brontzezko domina lortu zuen Espainiako atletismo txapelketan, konbinatu proban. Aste Santuan Murtzian (Espainia) egingo duten kontzentrazio batean parte hartzera gonbidatu dute. Bera izango da gazteena.
Zein kiroletan aritu zara? Eskola kirolean denetik pixka bat egin nuen: saskibaloia, futbola, atletismoa... Azken hau nuen gustukoen. Joko Olinpikoak, adibidez, oso gustura ikusten ditut. Zoritxarrez, telebistan oso atletismo gutxi ematen dute.
Nor duzu gustuko atleta?
ASIER ZALDUA
Babeslea
Txindoki taldean bertan oso atleta onak daude eta asko ikasten ari naiz. Alazne Furundarena, adibidez. Bestalde, Euskadiko txapelketan Naroa Agirrerekin lehiatu nintzen. Luzera saltuan berak irabazi zuen eta ni bigarren gelditu nintzen. Oso lorpen garrantzitsua izan zen niretzat, Agirre umetatik miresten baitut.
txien gustatzen zaidana. Aire librean xabalina-jaurtiketa ere egiten dut.
Zein probatan moldatzen zara hobekien? Altuera-jauzian eta hesi-lasterketan. Altuera-jauzian ez nintzen batere ondo moldatzen, baina denek bote handia nuela esaten zidaten. Eneko Barandiaran entrenatzailearen laguntzari esker, asko hobetu dut.
Espainiako txapelketan brontzezko domina lortu duzu. Altuera-jauzian, batez ere, oso ondo ibili nintzen. 1,63 metroko jauzia egin nuen eta marka horrekin Espainiako altuera-jauzi txapelketa irabaziko nuen.
Kontzentrazio batean parte hartzeko deitu dizute. Murtziako Los AlcĂĄzares herrian egingo dugu, Aste Santuan. Oso gustura nago.
Esan al dizuete zer egin behar duzuen egun horietan? Ez digute zehatz-mehatz esan, baina igandean, astelehenean eta asteartean goiz eta arratsaldez entrenatuko dugu.
Dena den, normalean proba konbinatuan parte hartzen duzu.
Nori eskaintzen dizkiozu garaipenak?
Hala da. Pista estalian bost proba dira: hesi-lasterketa, altuera-jauzia, luzera-jauzia, pisu-jaurtiketa eta 600 metroko lasterketa. Azken hau da gu-
Entrenatzaileei eskerrak eman nahi dizkiet. Bestalde, gehien miresten nauen pertsona nire ahizpa da eta garaipenak berari eskaini nahi dizkiot.
GOIBERRI 11
GARAI BATEAN
Eukaristi kongresua Ane Arrieta Segura Aste Santuko prozesioan begirada gehien jasotzen duen taldea izango da, akaso, aingerutxoena. Aurten ere, haur talde batek hartuko du aingerutxoz janzteko ardura. Irudiko aingerutxoak, ordea, ez dira Aste Santukoak. 1945 urtean Seguran ospatu zen Euskaristia Kongresuko argazki bat da. «Egun handia; oso solemnea» izan zela gogoratzen du Anttoni Aldanondok: «Obispoak eta inguruetako apaizak etorri ziren. Artzapezek edo, aukeratzen zuten non egin. Seguran behin bakarrik egin zen, eta hemen inguruan Tolosan bakarrik egin zuten. Sor Milagrosek erakutsi zigun hegoak egiten, eskolan: zetazko paperarekin, pentsa! Nork bere jantzia prestatu genuen». Goitik, ezkerretik hasita, lerroka: Maria Teresa Izagirre, Anttoni Aldanondo / Mari Karmen eta Maria Intxausti / Kontxita Gabilondo, Klarita Agirre, Miren Mujika / Izaskun Imaz, Mariatxo Ordozgoiti / Pakita eta Josefina Artola.
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Imanol Prieto Lazkaoko, Ataungo eta Olaberriako parrokoa. ASIER ZALDUA
Imanol Prieto
Lazkaoko, Ataungo eta Olaberriako parrokoa
«Gure lana jendeari bere arazoen erdian Jainkoaren maitasuna adieraztea da» Miriam Luki Zumarraga Imanol Prieto (Zumarraga, 1977) Nafarroako elizbarrutian apeztu zen, eta orain bi urte Lazkaoko, Ataungo eta Olaberriako parrokietako parrokoa da. «Zorion betea Jainkoak soilik asetu» ahal duela dio.
Noiz sortu zitzaizun apaiz egiteko grina? Sendotze sakramentua jaso ondoren, 19 urte nituenean hartu nuen erabakia.
Zein da ondoren egin zenuen ibilbidea? Selektibitateko azterketa egin eta gero, Toledoko (Gaztela-
Mantxa, Espainia) seminarioan filosofia eta teologia ikasketak egin nituen. Sei urtez egon nintzen han, eta jarraian Nafarroara joan nintzen. Nafarroako elizbarrutian apeztu nintzen, eta Baztango zein Sakanako parroki batzuetan egon nintzen. 2010. urtetik Gipuzkoan nago; lehenengo Arrasaten, gero Goierrin.
Nolakoa da egun bat apaiz gazte baten bizitzan? Egun mota asko dago. Batzuetan lan gehiago egin behar da, beste egun batzuk lasaiagoak dira. Hala ere, gure lana ez da
mezarekin batera amaitzen; kristau ikasbidea prestatu eta eman, gaixoei bisita egin, hiletak egin, Caritasen bitartez behartsuei lagundu eta abar... Ikusten ez den arren, horrek guztiak badauka lan bat atzetik. Gure lana jendeari bere arazoen erdian Jaunaren maitasuna eta bizitzaren zein heriotzaren zentzuak adieraztea da; gure laguntasunarekin eta gertutasunarekin.
Nolakoa da zure kristau komunitatea? Komunitate bakoitza ezberdina da, herriaren eta auzoaren
arabera; hori ez da zailtasun bat, aberastasun bat baizik.
Aste Santua dator; nola bizi duzue zuek? Egun hauetan gure fedearen mamia ospatzen dugu. Kristoren heriotzaren eta berpizkundearen misterioa. Askotan ospakizunak sakonki bizitzeko zailtasunak baditugu ere, behar bezala ospatzen ahalegintzen naiz.
Erlijio ikuspuntutik nola ikusten duzu egungo gizartea? Egungo gizarteak ez du Jainkoaren maitasuna, errukia zein elizaren aberastasuna ezagutu. Materialismoaren ondorioz Jainkoaren esperientzia falta da. Baina, beste toki batzuetan dagoeneko gertatzen ari den bezala, seguru nago fedearekiko jarrera aldatuko dela; batik bat, gizakiok zoriontasunerako eginda gaudelako, eta zoriontasun betea Jainkoak baino ezin du asetu.
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Nafarroako oliba olioa eskura Errigora proiektuaren barruan, apirilean Nafarroako olioa salduko dute, euskararen eta ikastolen alde. Loinaz Agirre Goierri Iazko Gabonen inguruan hasitako proiektua da Errigora. Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herrian zehar zabaltzea da egitasmoren helburuetako bat. Nafar hegoaldeko nekazarien zein ekoizleen eta Euskal Herriko kontsumitzaileen artean zubilana egin nahi du Errigorak: «Euskal Herriko txoko ezberdinetara nafar produktuei bide berriak ireki» nahi dizkio. Era berean, kontsumo bide berriak jorratzen ari da Errigora, «bertako produktuak, Nafar hegoaldeko produktuak, urrunekoen ordez, gure kontsumo ohituretan txertatuz». Adibide bat jarri du Errigorak: «Esaterako, urtean 24 zainzuri lata edo 20 litro olio kontsumitzen baditugu, posible da hemengoak kontsumitzea eta ez urrunekoak izatea».
Euskararen alde Nafarroako nekazaritzari bultzada emateaz gain, lan molde berri horrek badu beste helburu bat: Nafarroako Erriberako
euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea, «euskararen alde nafar produktuak saltzeduz».
Udazkeneko kanpaina Gabonetan Erriberako hainbat produktuz osatutako saskiak saldu zituzten. Goierrin 1.161 saski saldu ziren. Izan zuen arrakasta kontuan izanda, urte osora zabalduko dute eskaintza. Ildo horretan, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren bigarren egitasmoa ari dira aurrera eramaten egunotan: apirilean, Nafarroan bertan ekoitzitako olioa salduko dute. Errigora komunitatea eta sarea osatuta, Nafarroako produktuak prezio hobean lortzeko aukera izango da.
«Euskararen alde nafar produktuak saltzeko» egitasmoa da Errigora
Oliba olioaren Errigora kanpainaren irudia. GOIBERRI
Udaberriko eta udako kanpainak: oliba olioa eta kontserbak daberriko eskaintza oliba olio birjina estra da; Nafarroako Cascanten ekoiztutako oliba olioa. Bost litroko bidoietan, oliba olio birjin extra konbentzionala (16,5 euro) edo olio birjin extra ekologikoa (22 euro) erosteko aukera dago. Bidoiak bakarka eros daitezke, edo lau bidoietako kutxa. «Errigoraren proposamenarekin, zeure herrian eta ekoizleen jatorrizko prezioetan eskuratu ahal izango da olioa». Auzolanak erraztuko du bide hori: «Eskaera banaka beharrean auzolanean egiten badugu bitartekaritza eta bestelako gastuak aurreztuko ditugu, horrela ekoizlearen jatorrizko prezioan erosi ahal izango dugu olioa». Apirilaren 15a baino lehen egin behar dira eskaerak. Goierrin, CAF eta Indar enpresetako enpresa batzordeek bat egin dute egitasmoarekin. Ekainean, berriz, udako kanpainaren barruan, kontserba loteak erosteko aukera izango da. Zainzuriak, orburuak, piperrak edo potxak. Ekainaren 15erako eskariak egin beharko dira. Interesa dutenak Errigora Auzolaneanekin harremanetan jar daitezke, facebook edo twiter bidez.
U
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik Teknologia
Irudia
Dantzalekua oroimenean
Windows XP-ren agurra
Gazte askoren bilgune izan zen Zumarragako Tiffanys dantzalekua 80ko hamarkadan. Garai hartako zenbait lagun elkartzekoak direla eta, erreportajea egin du Hitzak, eta harekin batera, 1981eko irudiak dituen bideoa argitaratu du. Bost mila bisitatik gora izan ditu egun gutxitan. goierri.hitza.info
Hamahiru urtez munduko ordenagailu gehienen sistema operatiboa izan eta gero, Windows XP eguneratzeari utzi dio Microsoft etxeak. Konpainiak Windows 8 bertsioa instalatzeko gomendatu die erabiltzaileei. Askoren artean, ezustea eta alarma ere eragin du berriak. windows.microsoft.com
Inkesta goierri. hitza.info Zer iritzi duzu Goierriko autobus zerbitzu publikoaren inguruan? ✞ Ona da, gustura nago ...................................%13
✞ Ordutegia hobetu behar da...........................%25
✞ Linea gehiago behar dira ....................................%63
Klik
Han eta hemen
20.000 mapa denen eskura
Skype zerbitzua ere euskaraz
AEBtako New York hiriko liburutegi publikoak, 20.000 mapatik gora jarri ditu sarean, denen eskura, Creative Commons lizentziapean. Kartografia arloko irudi eta dokumentu historikoak dira. Map Warper baliabidearen bidez eskura daitezke. maps.nypl.org/warper
Dagoeneko 10 urte egin ditu bideo bidezko elkarrizketak egiteko aukera ematen duen Skype erreminta ezagunak. Koniker etxeak egindako lanari esker, orain euskaraz ere erabili ahal izango da. Euskarazko bertsioa webgune honetatik har daiteke: baieuskarari.org