GoiBerri 86. zenbakia

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Giltzapeko urte luzeei errepasoa Juani Delgado eta Kepa Solana legazpiarrak etxean dira 22 urte kartzelan egin ondoren 8-9

86. zenbakia. 2014ko urtarrilaren 10a

Juani Delgado eta Kepa Solana joan den azaroan atera ziren kartzelakik. GOTZON ARANBURU

I単igo Izuzkitza 3 Iritzia 4-5 Mikel Balentziaga 6-7 Mutamu 10 Antzerki Garaia 11 Idiazabal Gaztaren Ibilbidea 12-13 Herri historikoak Goierrin 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

Iñigo Izuzkiza Musikaria eta rally gidaria

«Kontzertuak egiteko: tabernak, gaztetxeak edo kostaleko herriak» Mikel Albisu Mutiloa Zaharberritze eta eraikuntza lanetan lan egiten du, Egurra Ta Kitto taldean bateria jotzen du eta rallyetako gidaria ere ba da Iñigo Izuzkiza (Mutiloa, 1987). «Gustoko tokian aldaparik ez da», dio eta denerako denbora ateratzen du.

Zaletasun bat.

Alpeak.

Mendia.

Amets bat.

Berri Txarrak.

Presaka ibiltzea.

Kontzertua egiteko leku bat.

Abesti bat.

Goierriko txoko bat.

Tabernak, gaztetxeak edo kostaleko edozein herri...

Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak.

Rallya lehiatzeko errepide bat.

Janari bat.

Hondarribiako rallysprinteko errepidea.

Itsasoko arrain freskoa.

Liburu bat.

Amesteari ez uztea.

Oraindik ez zait zaletasun hori sortu.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Pelikula bat. En busca de la felicidad. Musika talde bat.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Edari bat.

Rally gidari bat.

Mendiko ura eta ardoa.

Sebastian Loeb.

Oporretarako leku bat.

2013ko azaroaren 23a. Argazki bilduma bat.

Gorroto duzuna.

«Herriko alkate banintza, Mutiloako Rallya sortuko nueke, ja, ja, ja...»

Asko diren arren, Aizkorriko mendi puntak.

Herriko alkate bazina... Mutiloako Rallya, ja, ja, ja...

Mutiloan biziko ez bazina... Euskal Herriko baserriren batean.

MIKEL ALBISU

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Lazkao, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

607 530 424 – publi@goiberri.info 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Garbiñe Etxaniz Makrobiotikan aditua

Elikatzen ikastea ure bizitzako funtziorik garrantzitsuenetako eta beharrezkoenetako bat elikatzen ikastea da, arlo guztietan eragiten digulako: fisikoa, sentimentala eta izpirituala. Kontua da ez garela konturatzen elikadurak gugan duen eraginaz, eta horregatik, ezinbestekoa da esnatzea eta gai honen inguruan sentsibilizatzea; egoki elikatzeak, gure gorputzari benetan behar duena emateak, onura handiak ekarriko dizkigu, eta gaizki elikatuz gero, berriz, kalteak neurri berean jasango ditugu. Elikadura beraz, tresna oso boteretsua da. Elikatzen ikastea gure bizitza mugiarazten duen energia sakonena erabiltzen ikastea da. Prozesu horrek bi atal garrantzitsu ditu, eta horietan arreta jarri behar dugu, egunetik egunera hobetzeko: a) Jateko modua b) Hartzen ditugun elikagai motak eta horiek prestatzeko modua. Mahai gainean jartzen duguna.

G

Halere, askotan elikagai motak aldatzen ditugu, saiatzen gara kalitate oneko produktuak erosten eta horiek modu orekatuan prestatzen, eta hala eta guztiz ere pertsona batzuen bizi-kalitatea ez da aldatzen. Izan ere, benetan garrantzitsua da nola jaten dugun eta jateko unean nola gauden aztertzea. Egun, gabezia afektibo handiak ditugu, eta gauza batekin jabetu behar dugu: elikagaiak prestatzen dituenaren emozioak eta sentimenduak izaten dituztela jakiek. Elikagaiek lotura handia dute maitasuna, babesa eman eta jasotzearekin. Giza bizitzaren etapa guztietan, elikagaiek bihotza asetu eta jendearen arima animatzeko helburua izan dute. Elikagaiek familiako sentimenduak armonizatzeko gaitasuna dute, antsietatea baretu dezakete, tristura lasaitu. Elikadurak oso lotura estua du bizitza sentimentalarekin, eta horregatik, gure bizitza afektiboa aztoratua dagoenean, ia beti elikatzeko moduan izaten du eragina. Elikagaiak ez dira materia fi-

«Jakin behar dugu elikaduraren bidez gure familia zaindu eta babestu dezakegula»

sikoa bakarrik, elementu afektibo eta psikologiko sakonak dituzte, eta jaten ditugunean gure barnean sartzen dira. Gaur egun, etxekoak elikatzeko oso denbora gutxi erabiltzen dugu, sukaldean denbora asko pasatzea denbora galtzea iruditzen zaigu, eta askotan nahiago dugu aurrez prestatutako jana edo janari azkarra erosi; baina ez gara konturatzen horrek izugarrizko gabeziak eta sufrimendua eragiten digula. Jakin behar dugu elikaduraren bidez gure familia zaindu eta babestu dezakegula. Txina, Japonia edo Tibeteko monastegietan esate baterako, sudaldatzeaz arduratzen direnak espiritualtasun oso handiko pertsonak izaten dira. Bere onetik aterata dabilen pertsona bat ezin da sukaldean sartu, badakitelako pertsona horrek prestatutako jakiek gainontzekoen arimak aztoratuko dituela.

(Santiago Portilla-ren Salud, alimentación esencial y desarrollo humano liburutik moldatutako pasartea)

Txinpartak «Gustura ikusiko nuke Jose gizajoak jarri zuen aurpegia Mariak haurdunaldiarena kontatu zionean» Aitziber Garmendia Aktorea

Sagardo denboraldia Dagoeneko Goierriko sagardotegi batzuk irekita daude, eta gainerakoak datozen egunetan irekiko dituzte. Sei Dolare sagardotegi daude (Aulia, Etxezuri, Oiharte, Olagi, Otatza eta Urbitarte), eta gainerako beste sei (Amebi, Artzai enea, Balentiña, Korta, Labekoak eta Tximista).


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Jokoz kanpo Kantuan ere ikusi ahal izan dugu Gabon hauetan Mikel Balentziaga, bere taldekideekin. Athleticen jokatzen duen zumarragarraren elkarrizketa irakurri daiteke ale honetan.

Zein itxura hartu dion urte berriari estreinako egun hauetan? Segundo gutxi batzuetan pentsatzen jarrita, ez dun oso zaila sumatzea datozen hilabeteetan hedabideek nolako albisteak haizatuko dizkiguten. Esate baterako, etxe askotan krisiaren adarra lepo barrenean mehatxuka izango diten. Gure poltsikoek gero eta zulo gehiago izango ditizten, hori seguru: argia gora, hipotekei (ezin) eutsi, lehendik aski txikia dutenen soldataren batzuk jaitsi‌ Euskal Herriko egoerari erreparatuta, berriz, ez geundekenan batere gaizki pauso baikorrik ikusiko bagenu presoen eta iheslarien etorreran eta ETAren desarmearen auzian. Bi gai horietan aurrerapausorik izanez gero, beste gauza batzuk ere mugituko ditun. Horrekin batera, independentzia zaleok adi-adi erreparatu beharko zienagu Katalunia eta Eskoziako prozesuei, eta hango indarrarekin geure bidea egiten hasiko bagina‌ Emakumeen aurkako indarkeriak gurean ez balu albisterik sortuko pozik nengokenan.

Horri guztiari, Madrildik iragarri diren bi gaiek ere nire arreta piztuko diten: Wert legea (hezkuntza) eta GallardĂłn legea (abortua). Horiek gurean zein eragin izango duten ez dun erraza igartzea baina, seguru asko, ez dun gure onerako izango! Beraz, ez zaigun besterik geratzen: funtsean, alor guztietan, Lazkao, Euskal Herri edota mundu hobe bat nahi badugu, ahalegintzen segitu beharko dinagu, bakoitza bere etxetik hasita!

Inazio Usarralde

bat eta

Urte berria, urte zerria, urte zirria, urte irria... Puntu asko jarri dizkidak, eta denei ezin diedanez erantzun, bi gaitaz ariko nauk: Batetik, bertsoen errimetan, olatuaren puntan bukatu diagu 2013.a eta hasi 14.a. Aparretan ez gaituk itoko, noski, hi eta ni, bertsozale segituko baitiagu. Asko izango dituk, ordea, bertsoa = BEC formula dela uste izan eta, ondoko hilabeteetan, muturrekoa hartuko dutenak gure herrietan antolatuko ditugun bertso-afari eta bazkari, bertso-poteo eta era guztietako saioetan. Maila apalagoan, lasaiago jardun beharra ditek bertsolariek, bertso onak botaz eta saio onak eginez, tartean direla ez hain onak eta baita txarrak ere. Bertsolaritzak bertsolari asko behar ditik, BECeko zortzi izarrak baino askoz gehiago. Bertsozaleak behar ditik, herrietan, auzoetan, elkarteetan, eskoletan, kalean; saioak antolatuko dituzten, bertsoarekin gozatuko duten zaleak. Izan gaitezela, beraz, 14.000 baino gehiago egunez egun, han eta hemen. Bestetik, ETAren desarmea, presoak, independentzia ‌ gaien bueltan: triste nagok, egungo estrategia politikoak hala eskatzen

bat

Joxepa Madariaga

duela eta gure onerako omen dela esaten ditek, baina tristura sentitzen diat lege oso gogorrak aplikatu ondoren, beren kondena bete (askok zegokiena baino handiagoa), kalean libre utzi eta beren familia, lagun eta herri kideok ongietorririk ezin antolatu izan dugulako, ezin izan dugulako sentitzen dugun poza adierazi, ezin izan ditugulako besarkatu. Bihotzean mina sentitzen diat. Aurrerapausoak ematen ari gaituk eta pazientzia beharko diagu. Halaxe, sendatuko ahal zaidak bihotzeko mina!


06 GOIBERRI

ELLKARRIZKETA

ATHLETIC

Mikel Balenziaga Futbolaria

«Futbolean talde lanak agintzen du, foku azpira talde osoa ateratzen da»


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

Miriam Luki Zumarraga Athleticeko jokalaria da Mikel Balentziaga (Zumarraga, 1988). Egun Athleticen jokatzen ari da, dagoeneko sei urte dira futbol profesionalean ari dela. Bizkaikoak denboraldi ona egiten ari dira, laugarren dira Espainiako Ligan eta Balentziaga titular bezala ateratzen ari da partida gehienetan.

Baloi baten atzetik itsuan doan haur horietako bat al zinen? Txikitatik gustatu izan zait futbola. Gustatu bai, jokatu ere bai, baina ez nintzen bereziki nabarmendu. Futbola, orduan, zaletasuna baino ez zen.

Zumarragako Urola futbol taldean hasi zinen? Urolak eskolarteko txapelketa bat antolatzen zuen, eta 8-9 urte nituela txapelketa hartan parte hartu nuen. Ondoren, Urolako eskolan urte eta erdi egin nuen eta Realak, 11 urte nituela, Bruneteko (Madril) txapelketara eraman ninduen.

Madrildik bueltan etxean jarraitu zenuen. Brunetetik bueltan Realak ez ninduen aukeratu eta Urolara itzuli nintzen; bi urte eta erdi egin nituen Zumarrragako taldean. Bi urte pasatxo haien ondoren Realak deitu egin ninduen eta Xabier Jorge Urretxuko lagunarekin batera Realean jokatzen hasi nintzen. Orduz geroztik, Realeko talde guztietan –kadete, jubenil, bigarren taldea, Sanse– jokatu nuen. Sansen bigarren urtez jokatzen ari nintzela Athleticek deitu ninduen.

Athleticen zaudenetik Numantzian eta Valladoliden ere jokatu duzu. 2008-2009 denboraldian Athleticen aritu nintzen, baina gero Numantziara joan nintzen utzita. Hurrengo denboraldian itzuli egin nintzen baina oso gutxi jokatu nuen Athleticen. Ondoren, Valladolidera utzita joan nintzen; bi urte egin nituen han eta denboraldi honen hasieran Bilbora bueltatu naiz.

Futbolaren lehenengo mailan

egoteko bide luzea egin duzula ematen du. Valladoliden oso-oso gustura egon naiz. Konturatu naiz hemendik kanpo ere futbola egon badagoela. Orain, han egindako lan guztiaren uzta jasotzen ari naizenaren sentipena daukat.

Athleticen denboraldi polita egiten ari zarete, laugarren zaudete taulan. Denboraldi ona egiten ari gara, bai. Hemendik bukaerara arte horrela jarraitzea nahiko nuke. Pertsonalki gustura nago egiten ari naizen lanarekin. Denboraldi hasieran lesioak izan nituen eta kostata bada ere, aurrera egitea lortu nuen. Osatu nintzen eta honezkero dezente partida jokatu ditut. Sentsazio onak ditut jokatzen dudanean, eta ezin dut gehiago eskatu.

Defentsen lanaren balioa ukaezina da, baina aurrelariei dirdira gehiago ematen zaie. Defentsa zara, azalduko zenuke zuen tokiaren ezaugarriak zeintzuk diren? Gure lana defendatzea da, baina ez da berdina erdian edo hegalean jokatzea. Hegalean ari bazara eraso egitea ere eskatzen dizute. Atzera begirakoa eginez gero, konturatzen naiz sei urte hauetan futbolari bezala aldatu egin naizela. Athleticen hasi berritan defendatu baino hobeto erasotzen nuen. Egun, hegalean arituta ere, lehenengo lana defendatzea dela jakin badakit. Gure tokian atea ondo defendatu behar da; ondoren, erasotu ahal den guztietan erasotu egin behar da. Haur guztiei erasotzea gustatzen zaie, niri ere hala gertatzen zitzaidan, baina defentsa onik gabeko erasorik ez dago.

Gipuzkoarra zara, eta Bizkaiko lehenengo taldean jokatzen duzu. Zaleen artean nahikoa lehia egoten da, zer gertatzen da aldagelan? Zaleen artean lehia dago, baina lehia sanoa dela esango nuke. Bi taldeen arteko derbietan dagoen giro ona ikusi besterik ez

dago. Aldagelan laguntasun handia dago gure artean. Nik Realean jokatu dut eta lagun asko dauzkat han. Gure artean inoiz Realekoekin batera jokatu ez duenik badago, baina batera jokatu ez duenak haien kontra jokatu du eta ezagutu, ezagutzen ditu.

Euskal Selekzioaren partidek lagunduko dute laguntasun hori sendotzen, ezta? Abenduaren 28an Peruren kontra irabazi egin zenuten San Mames Berrian, zuk ere jokatu zenuen. Bai, Euskal Selekzioak asko laguntzen du gure arteko hartu emanak indartzen. Orain bi urte jokatu nuen lehenengo aldiz, eta egia esateko partida horietan sortzen den giroa ez da edozein egunetan sortzen. Euskal Selekzioaren partidak oso pozgarriak dira euskaldun guztiontzat.

«Sentsazio onak ditut jokatzen dudanean eta ezin dut gehiago eskatu» «San Mames zaharrean sortzen zen giroa estadio berrian sentitzea lortu dute» «Atera eta epaileak partida hasi dela esaten duen arte kirioak dantzan dituzu» «Haurrei jarduera guztiekin gozatzeko esango nieke, ez bakarrik futbolarekin»

San Mames Berria amaituta ez dagoen arren, han jokatzen ari zarete jada. Alderik nabaritu al duzu? Zaharrak bazuen bere xarma, han sortzen zen giroa itzela zelako. Nire ustez, giro hori estadio berrian sentiaraztea ere lortu dute. San Mames Berria erabat bukatuta dagoenean, giro hori oraindik eta ikusgarriagoa izango dela uste dut.

Giroa aipatu duzu, nola bizi duzu foku guztiak zuei begira jartzen diren zelaira ateratzeko une hori? Une hori zailena dela esango nuke. Atera eta epaileak partida hasi dela adierazten duen arte kirioak dantzan izaten dituzu. Denbora pasa ahala urduritasunak hobeto kudeatzen dira, naturaltasuna gailentzen da. Futbolean talde lanak agintzen du eta foku azpira ateratzen garenean norbanakoa baino taldea ateratzen da gehiago.

Gabonak pasa berri dira eta telebistan erabat itxuraldatuta ikusi zaitugu. Zer moduz Ringo Starrena egiten? Athleticeko prentsa arduradunak egin zidan proposamena. Euskal Telebistako Gabon Kantuen saioan Beatles taldea osatzeko lau lagun behar zituzten eta ez nuen dudarik egin, are gehiago beste hirurak Markel Susaeta, Oscar de Marcos eta Iker Muniain zirela jakinda. Hiru orduko grabaketa izan zen, eta sekulako barreak egin genituen.

Zer esango zenioke futbol eskolan hasi berria den zortzi urteko haur futbolzale amorratuari? Egunerokoan dauzkan jarduera guztiekin gozatu behar duela, ez bakarrik futbolarekin. Beste kirolei erreparatu diezaiela esango nioke, ez dadila futbolarekin itsutu. Lehenengo mailan jokatzeko ilusioa izango dute denek, baina guztiak ez dira maila horretara iritsiko. Edozein modutan, ikasketekin saia daitezela esango nieke haur guztiei.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Kartzelako bizipenak Kartzelatik irten berri, bizitakoaren iraganaz, orainaz era geroaz hausnartu dute Solanak eta Delgadok. Josune Zarandona Legazpi Espainiako espetxe ezberdinetan 22 urte egin eta gero, herria, mendiak, koloreak, usainak... aldatuta aurkitu dituzte Kepa Solanak eta Juani Delgadok etxera bueltan. 1991n atxilotu zituzten, elkarrekin. 2009ko urrian eta 2012ko otsailean ziren irtetekoak, baina Parot doktrina ezarri eta 10 urtez luzatu zieten ordurako beteta zuten kartzela zigorra. Urriaren 22an Estrasburgoko Areto Nagusiak bigarrenez bota zuen atzera doktrina eta azaroaren 26an eta 27an lortu zuten askatasuna, bi legazpiarrek. Bista atzera botata «kartzela pertsonak suntsitzeko tresna» dela azaldu du Solanak. Barruan gauzak beste dimentsio bat hartzen dute, horregatik «edo ohitu egiten zara edo erotu egiten zara», dio. Kartzela barruan «defentsak eraikitzen dituzu bizirauteko. Orain, kalean defentsa horiek apurtu eta egunerokoan bizitzen ikasi behar dugu», dio. Giltzapean etorkizunaren kontzeptuak esanahia galtzen du, nolabait, eta «egunez egun bizi beharra dago», dio Delgadok. Garrantzitsuak dira guztiz, hala ere, kanpoan dagoenarekiko zubiak, harremanak eraikitzea, baita «barruan zure hizkuntza bera erabiltzen duten lagunak edukitzea ere», adibidez.

Biak bat datoz espetxeko bizimodua oso gogorra dela esatean, «batez ere euskal presoen kasuan», zehaztu dute. Kartzela guztiak ezberdinak diren arren, euskal presoen kasuan egunero «preso bakoitzaren gaineko informeak idazten dituzte». Pertsona kontrolpean edukitzeko, presioa egiteko bitartekoak dira horiek Solanarentzat. «Intimitatea ere lapurtzen dizute. Urte guzti hauetan nire bikoteari ‘ maite zaitut’ esan diodan bakoitzean, norbaitek entzun edo irakurri duela jakin badakit».

Bizirautearen borroka Azken urteetan «presoen borrokari esker» barruan zenbait gauza aldatu direla diote, «gauza materialak batez ere». Baina, oinarrian, egoerak gogorra izaten jarraitzen du: «Presoek protestan jarraitzen dute oraindik, eta gu analfabeto batzuk eginda ateratzen gara kartzelatik», dio Solanak. Kalean egonagatik buruak oraindik barruan jarraitzen du, ezinezkoa baita goizetik gauera 22 urte bat-batean ezabatzea. Delgadori 2012ko otsailean, ateratzeko zehaztuta zuen egunean bertan, jakinarazi zioten Parot doktrina ezarri ziotela. «Niri baino lehenago beste preso batzuei ere ezarri zieten, eta burua hasita zegoen jada

egoerara egiten. Dena den, danbatekoa handia izan zen», dio. Solanak bere bikotekidearen bitartez jakin zuen, «telefonoz, irteteko data baino lau hilabete lehenago». Une «gogorrak» izan zirela diote biek. «Inpotentzia sentitzen duzu, are gehiago, ilegala dela jakinda», zehaztu du Solanak. Baina etsi eta «asimilatzea baino ez da geratzen» dio Delgadok; izan ere kartzelan «esperantza galtzen ere ikasten da». Doktrina atzera botatzeko saiakeren berri izan zutenean mesfidantzaz jarraitu zituzten albisteak. Solanak aitortu duenez, «urriaren 22an hasi nintzen ni sinisten». Delgado ere iritzi berekoa da: «Kalean egon arte oso zaila da guztiz sinistea, espetxekoa beti izan baita gezurrez jositako mundua». Legeak oraingo honetan beraien

«Borroka armatuaren bidea aukeratu genuenon bizitza ere ez da erraza izan» Kepa Solana Preso ohia

«Estrasburgok hartutako erabakia zaplazteko handia izan da demokratentzat» Juani Delgado Preso ohia


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

Kepa Solana eta Juani Delgado Legazpiko Lekanazpi elkartean. GOTZON ARANBURU

alde egin badu ere, guztientzat ez dela berdina diote, «legea espainiarrentzat eginda» dagoela uste du Solanak. Dena den, «Estrasburgokoa zaplazteko handia izan da demokratentzat», Delagoren iritziz. Estrasburgoko epaiak bazterrak nahastu dituela jakin badakite biek, eta «zenbait komunikabideren aldetik egon den desinformazioa ikaragarria» izan dela uste dute. Solanak irakurketa garbia egiten du gaiaren inguruan: «ETAk borroka armatua baztertzen zuela iragarri zuenean errealitatea beste bat izatera pasa zen, baina batzuk oso eroso bizi ziren egoera horretan».

Etorkizuna «gure esku» Biktimen gaiak sortu duen zalapartaren gainean, biktimek justizia eskatzea ulertzen duela dio Solanak, «baina ez dut mendeku nahia ulertzen» zehaztu du. Ondorioak alde guztietan egon direla eta, «biktima guztiak aintzat hartuta, alde guztietatik eman behar dira pausoak, bakoitza gauden lubakietatik ateratzeko», dio. Biktimen mina ulertu beharra dagoela, baina «borroka armatuaren bidea aukeratu genuenon bizitza ere ez da erraza izan» uste du Solanak. Guztiarekin borrokatzeak merezi izan duela ondorioztatu du Delgadok, eta etorkizuna «konplexua» bada ere, «gizartearen eskuetan zati handi bat» dagoela uste du. Solanaren iritziz, bestalde, «aldebakartasunaren kontzeptua» garbi eduki beharra dagoela eta «euskaldunoi gugan sinisten hasteko garaia iritsi zaigula» dio. Espainiak bake prozesua «kakaztu» nahi duen arren, «Euskal Herriaren historia beste balio batzuetan» eraiki behar dela esanez amaitu du.


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Tutan Come On taldea, Urretxu eta Zumarragako musika taldeek eskaini zuten kontzertuan. MUTAMU

Mutamu: rock musika, eta lokal duinen alde Asier Zaldua Urretxu Urretxun eta Zumarragan musika zaletasun handia dago; Mutamu taldea da horren lekuko. Rock musika bultzatzeko eta rock taldeen interesak defendatzeko sortu zen elkartea. Horrezaz gain, aspalditik entsegu lokal duinak aldarrikatzen ari dira. Mutamuko talde gehienek Sarralden entseatzen

Babeslea

dute, Urretxuko Udalak utzitako lokaletan, baina toki hobe bat nahi dute. «Udalak abian jarritako parte hartze prozesuan parte hartzen ari gara eta badirudi Sarraldeko lokalak txukuntzeko asmoa dagoela», azaldu du aipatu du Jon Ayuso Mutamuko kideak. Euren ustez, erabat beharrezkoa da. «Itoginak daude

«Sarraldeko lokaletan itoginak daude eta segurtasun falta nabaria da»

txuko Udala asmo onez ari dela uste dugu. Egiten den guztia onerako izango da. Merezi du ahalegina egitea, Urretxun eta Zumarragan zaletasun handia baitago», amaitu du.

Mutamuko taldea

Mutamu Eguna

eta segurtasun falta nabaria da. Edozein tokitatik sar daitezke lapurtzera. Hamaika lokal daude eta erabiltzaile guztiok instrumentuak etxera eramaten ditugu. Beste batzuek, berriz, nahiago dute alokairua ordaindu». Itxaropentsu ageri da. «Urre-

Aldarrikapen eta festa uztartuta, Mutamu Egunaren barruan, urte bukaeran 20 bat kontzertu antolatu zituzten. Rock jaialdia egin zuten gaztetxe ondoan. Motz tabernarekin batera antolatu zuten, eta Urretxuko eta Zumarragako udalen laguntzarekin. «Kanpoko taldeak ere ekarri genituen, jende gehiago erakartzeko».

Jon Ayuso


GOIBERRI 11

MOTZEAN

Antzerki Garaia iritsi da Beasaingo eta Ordiziako udalek, elkarlanean, Antzerki Garaia egitaraua osatu dute beste urte betez. Loinaz Agirre Beasain Urte berriarekin batera hasiko da Antzerki Garaia Beasainen eta Ordizian. Aurten ere, bi herrietako udalek elkarlanean osatu dute zortzi antzezlanetako egitaraua. Lau antzezlan Ordiziako Herri Antzokian egingo dituzte eta gainerako lauak, Beasaingo Usurbe Antzokian. Zortzitik sei euskaraz antzeztuko dituzte, eta bi gazteleraz. Antzezlan bakoitzeko sarrerak 10 euro balioko du, baina denboraldi osorako abonua ere eros daiteke 60 euroan. Antzokietako leihatiletan, Beasaingo udaletxeko Kultura-Euskara Sailan eta Ordiziako Barrena jauregian eros daitezke abonuak. Hamar sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek, sarrera prezio berezia izango dute.

Aktore ezagunak Beasainen eta Ordizian aktore ezagun ugariren lan berriak ezagutzeko aukera izango da. Gaur, adibidez, Asier Hormaza

eta Mikel Laskurain ariko dira Figuranteak lanean; hilaren 24an, berriz, Julian Iantzi eta Gurutze Beitia izango dira Usurbe Antzokian, La última oportunidad lanean. Oihan Vegak ere, Euskararen espektakulue zuzendu eta aurkeztuko du. Otsailaren 21ean, Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak KokaKola eta Barea obra aurkeztuko dute. Alberto San Juanek, berriz, Autorretrato obraren egilea, zuzendu eta antzeztuko du.

Mendigurenen ‘Hamlet’ Martxoan bi goierritar izango dira protagonista. Martxoaren 14an, Xabier Mendiguren beasaindar idazleak egokitutako William Shakespearen Hamlet obra aukeztuko dute Beasainen. Martxoaren 28an, berriz, Aitziber Garmendia zaldibiarra Iker Galartzarekin batera igoko da Ordizian oholtza gainera, Ondoko Tipoa lana aurkezteko. Apirilaren 11n, azkenik, Loli Astorekak, Miren Gojenolak, Ana Elordik eta Zuhaitz Gurrutxagak Hiru lana aurkeztuko dute.

Zortzi antzezlan, bi eskenatoki aur hasi eta apirilera arte, 8 antzezlan ikusteko aukera izango da Beasaingo eta Ordiziako antzokietan. Hilak 10. Ados Teatroa taldearen Figuranteak lana. Ordiziako Herri Antzokian. 22:15ean. Hilak 24. Glu Glu Producciones taldearen La última oportunidad. Beasaingo Usurbe Antzokian. 22:15ean. Otsailak 7. Pikupe Produkzioak taldearen Euskararen Espektakulue. Ordiziako Herri Antzokian.22:15ean. Otsailak 21. Koka-Kola eta barea.Beasaingo Usurbe antzokian. 22:15ean. Martxoak 7. Autorretrato de un joven capitalista español. Ordiziako Herri antzokian. 22:15ean. Martxoak 14. Artegrama taldearen Hamlet.Beasaingo Usurbe antzokian. 22:15ean. Martxoak 28. Txalo Produkzioak taldearen Ondoko Tipoa lana. Ordiziako Herri Antzokian. 22:15ean. Apirilak 11. Txalo Produkzioak taldearen Hiru lana. Beasaingo Usurbe antzokian. 22:15ean.

G


12 GOIBERRI

IBILBIDEA

Artzain txabolak gertutik ezagutzeko aukera izango da Aizkorrin eta Aralarren. ZALDIBIAKO UDALA

Idiazabal gaztaren ibilbidea, sei etapatan Goierrin barrena, 95,7 kilometroko ibilbidean, Goierriren muina ezagutu daiteke. Idiazabal Gaztaren Ibilbidearekin –GR-283– Idiazabal Gazta egiteko ziklo osoan barneratu gaitezke, Goierriko paisaiaz eta gastronomiaz gozatuz. Loinaz Agirre Goierri Proposamen desberdina da aurkeztera gatozena: astebetean, sei etapatan, Idiazabalgo Gazta eta Goierri gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen duen ibilbidea egitea. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283 osatutako ibilbidea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidean Idiazabal Gazta egiteko ziklo osoa, ardiak bazkatzeko Aralar eta Aizkorriko-Aratzeko parke naturalak, gaztaren erdigune diren Ordizia eta bere azoka, eta bere izena ematen dion Idiazabal bisitatuko ditugu. «Ezagutu itzazu Goierriko sekretu guztiak, mugitu zaitez Txindoki, Larrunarri edo Euskal Cervinoaren begiradapean, eta kirola eginez sekula bizi gabeko esperientzia gastronomiko, kultural eta paisajistikoaren

jabe egingo zara», diote ibilbidearen sustatzaileek aurkezpenean. Webgune berezia sortu dute ibilbidearen informazio osoa emateko: www.rutadelquesoidiazazbal.com. Ibilbide bakoitzaren zehaztasunak eta azalpenak emateaz gain, ostatuen berri ere ematen du. Ibilbide zirkularra da. Idiazabal Gaztaren Ibilbideak guztira 95,7 kilometro ditu eta sei etapaz osatzen da. 9,777 metroko desnibel metatua du,

desnibel positiboa 4,920 metro da eta negatiboa 4,857.

Segura- Mirandaola Meatzaritza eta burdingintza dira protagonistak etapa honetan. Zeraingo Aizpeako labeak, Burdinaren Mendiko meatzeetatik ateratako minerala lantzeko erabilitakoak, XX. mende hasierako ingeniaritzaren erakusgarriak. Mutiloan ere meatzaritzaren arrastoak nonahi ageri dira. Aztiriatik jaitsiko gara Legazpi aldera. Kondairak eza-


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Zailtasun ertaineko sei ibilbide Goierrin barrena ilbide zirkularra denez, nondik hasteak ere ez dauka garrantziarik. Arantzazu-Etxegarate eta Lizarrusti -Ordizia etapak 7 ordutik gorakoak badira ere, gainerakoak, 4-5 ordu ingurukoak dira.

I

Segura-Mirandaola Iraupena: 4h 25 min. Zailtasuna: Ertaina. Distantzia: 12,6 km. Gutxieneko altuera: 240 m. Gehienezko altuera: 615 m.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea Luzera: 95,7 km. Etapak: 6. Zailtasuna: Ertaina.

Mirandaola-Arantzazu gun egin duen Mirandaolako burdinola historikoan.

Mirandaola-Arantzazu Duela urte batzuk berritu eta martxan dagoen burdinola da Mirandaola. Urteko igande gehienetan, olagizonak lanean ikusteko aukera dago. Telleriarte auzoan, berriz, ibilbide honekin zerikusi zuzena duen museoa bisitatuko dugu: Artzaintzaren Ekomuseoa. Ibilbidean aurrera eginda, Brinkola pasa eta Barrendiolako urtegia inguratuta, artzain-txabolak daude Jandoainen. Biozkornatik, Mallatik eta Durutik pasata, Arantzazura iritsiko gara.

Arantzazu-Etxegarate Arantzazutik Urbiako zelaietara igoko gara. Hango megalito-

ek eta txabolek adierazten dute aspalditik bizi izan dela gizakia han. Oltza ingurutik aurrera, San Adriango pasabidera iritsiko gara. Aizkorri aldez alde gurutzatzen du ibilbidearen lehenengo zatiak. A単abasotik, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoaren mugara gerturatuko gara. Etxegarate dugu han gure zain, etaparen amaiera.

Etxegarate-Lizarrusti Geure arbasoek makina bat aldiz egindako bidea da etapa hau. Ibilbdean zehar ikusiko ditugun megalito eta tumulu ugariak dira horren lekuko. Hasieran, berehala ikusiko dugu Altzaniako pagadi ederra. Gipuzkoa alde batean, Nafarroa bestean, gailur artean goaz. Alde guztietara begiratuta ere,

ikusgarria da inguratzen gaituen paisaia.

Lizarruti-Ordizia Menditik hirira doan bidea, megalitoz betetako eremu karstiko batetik, artzainen ohiko ibilbidean. Lareoko urtegiaren ikuspegiak gozatu eta artaldeak nonahi ikus ditzakegu, larreetan bazkatzen. Artzain txabolak ere ikus daitezke bidean; Oiduiko txabola esate baterako. Zaldibia zeharkatuta Ordiziara iritsiko gara.

Ordizia-Segura Etapa osoan zaindaria eta erreferentea da Txindoki. Beasainen Igartzako monumentumultzoan geldialdi bat egitea merezi du. Handik aurrera, belaze artean Olaberriara iritsiko gara. Txindoki talaia bada, Olaberria da Goierriko balkoia. Handik aurrera Idiazabala iritsiko gara, Ibilbideari eta Euskal Herriko gazta ezagunenari izena ematen dion herrira. Han daude Artzainen monumentua eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa. Ibilbidea itxiz, Seguran amaituko dugu azken etapa.

Iraupena: 4h 45 min. Zailtasuna: Ertaina. Distantzia: 12 km. Gutxieneko altuera: 445 m. Gehienezko altuera: 1.190 m.

Arantzazu-Etxegarate Iraupena: 7h 35 min. Zailtasuna: Handia. Distantzia: 20,7 km. Gutxieneko altuera: 670 m. Gehienezko altuera: 1.200 m.

Etxegarate-Lizarrusti Iraupena: 5h 40 min. Zailtasuna: Ertaina. Distantzia: 14,5 km. Gutxieneko altuera: 640 m. Gehienezko altuera: 950 m.

Lizarrusti-Ordizia Iraupena: 7h 55 min. Zailtasuna: Handia. Distantzia: 22,93 km. Gutxieneko altuera: 150 m. Gehienezko altuera: 885 m.

Ordizia-Segura Iraupena: 3h 55 min. Zailtasuna: Ertaina. Distantzia: 13 km. Gutxieneko altuera: 140 m. Gehienezko altuera: 335 m.


14 GOIBERRI

GARAI BATEAN

Herri historikoak Goierrin Denboraren joanean eskualdeko udalerri antolamendua aldatu egin da. Herriek batze edo bereizte prozesuak izan dituzte, udalerri berriak sortu dira edo antzinako historikoak desagertu, auzo bihurtuz. Hona azken bi mendeetakoak. Aimar Maiz Urtea udalerri bat gehiagorekin bukatu du Gipuzkoak. Igeldori herri izaera onartu, eta 89. senidea bihurtu da. Goierrik gaur egun 22 udalerri ditu, baina azken bi mendeotan gora-beherak izan dira. Herri batzuk batu, besteak bereizi, denetariko joerak izan dira. Batzeko joera 1960ko hamarkadan izan zen. Frankismoaren atzaparrek oratuta, ekonomikoki itota zeuden herri asko. Aldamenekoekin elkartzea izan zuten irtenbidea, nola udalak bultzatuta, hala goragoko organoek behartuta. Bi batze kasu izan ziren Goierrin. Altzaga Itsasondori lotu zitzaion, 1966an. Biztanle gutxiko herria izanik, «finantza egoera larrian» zegoen. Eskaera onartu zioten, eta Itsasondoren menera igaro zen. Udal beregaintasuna 1992an berreskuratu zuen, Udalbatza eratu eta atzera herri gisa ibilian hasiz. Lehenago, Oria Ibaiko Batasunean egon zen Altzaga, Itsasondo, Arama, Gaintza, Legorreta eta Zaldibiarekin batera. 1615ean hiribildu titulua erosi eta Ordiziaren eraginpetik atera ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietara multzoan joateko —eta gastuak gutxitzeko— izan zen elkargoa, 1845 arte.

Altzagako herrigunean, 1915ean. INDALECIO OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Ezkio eta Itsaso Ezkio, 1921ean. Baserritarrak laian. I.OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Beasainen ingurura Industri jarduera handitzeak Beasaini ekarri zion aberastasunaren anparoan, inguruko herri beregainak ere erakarri zituen. Beasaini batzen lehenengoa Gudugarreta izan zen, 1882an. Udalerri izana zen 1615etik —ordura arte Segura-

ren agindupean zegoen—. Txikia zen Gudugarreta, eta ekonomikoki bideragarria ez zenez, lehenago ere saiatu zen Beasainen sartzen, baina Gipuzkoako agintariek ukatu egin zioten eskaria. 1882an lortu zuen. Behin XX. mendean, beste bi herrik egin zuten gauza bera: Arriaranek 1927an eta Astigarretak 1929an. Astigarretaren kasuan, bizilagunek eskaria egina zuten aurretik ere, «nahiz eta Beasain hasiera batean baietza emateko uzkur azaldu zen», dio Josetxo Zufiaurre etnografoak Beasaingo mugak liburuan. Arriaranek bestelako bidea egin zuen. 1692an Itsasorekin elkartu zen, eta orduz geroztik udalerri bakarra osatu zuten, alkate funtzioa bi urtean behin txandakatuta. Hala, 1927an Itsasorekin lotura eten, eta Beasaingo auzo izatera igaro zen. Orain 210 urte Olaberria Lazkaotik bereiztu zen, 1804ko urriaren 15ean ofizialki.

Itsasoko herrigunearen bista. I.OJANGUREN—GUREGIPUZKOA

Batutako azkeneko kasua Ezkiok eta Itsasok osatzen dute. Oraindik indarrean da, nahiz eta bereizte asmoak planteatu dituzten bi herrietako bizilagunek, aurten. Itsasok eta Ezkiok 1965ean osatu zuten udalerri bakarra: Ezkio-Itsaso. 1385ean Urretxuri batu zitzaion Ezkio, eta horregatik Segurarekin iskanbilak izan ondoren, 1441ean Segurara lotu zen. 1661ean banandu zen Areriako alkatetza nagusitik. Itsaso 1461ean izendatu zuen Gaztelako erregeak herritzat, eta Arerian sartu zen.


GOIBERRI 15

INTERNET

saretik Datuak

Inkesta goierri. hitza.info

261.781

Ba al duzu gabonetako loterian jokatzeko ohiturarik? eta hala bada, zenbat jokatzen duzu?

Bisita. goierri.hitza.info webguneak 2013. urtean zehar izan duen bisita kopurua da. Ikusitako orrialdeak, guztira, 336.818 izan dira. Hilabeteka, maiatza eta urria izan dira bisita gehien pilatu dutenak, biak ere 30.000 inguruan.

· Ez, ez dut jokatzen .....%40 · Bai, 50 euro edo

albisterik bisitatuenak

gutxiago............................%37

· Bai, 50-150 artean ......%19 · Bai, 150 eurotik gora.....%4

2013ko datuei errepasoa Han eta hemen

Bertan sortutako aplikazioei sariak Gipuzkoan sortu eta garatutako aplikaziorik onenak saritu zituen Foru Aldundiak, Eguberrien atarian. Euskal Herrian Ihesi (Iametza), GOZ Pro Suite (Igarle), Domoalert Security (Domoalert), Ialdamio (Iker Pedrosa), Segapoto (Ion Lizarazu) eta Elhuyar hiztegien sakelekoetarako aplikazioa daude sarituen artean.

Urte berriaren etorrerarekin batera, asko dira urte zaharrari errepasoa egiteko aprobetxatzen dutenak. Azken egunotan urteko albisteak edota urteko argazkirik onenak biltzen dituzten albiste eta post ugari ikusi ahal izan ditugu sarean. Goierriko Hitzak ere, bere webgunearen datuei errepasoa egin die. Webguneari dagokionez, urte oparoa dela esan daiteke, guztira 261.781 bisita bakar izan baititu goierri.hitza.info webguneak. Ikusitako orrialde kopuru osoa, berriz, 336.818koa izan da. Datu horiek hilabetez hilabete aztertuta, maiatza eta

urria izan dira mugimendu gehien izan dutenak, biak ere 30.000 bisitako mugan ibili baitira. Albisterik bisitatuenei dagokionean, berriz, Legorretan atez atekoaren ontziak puskatu zituztenekoa izan da denetan irakurriena. Azken urteetan ikus-entzunezkoen inguruan egindako apustua ere ari da emaitzak ematen. Aurten, Goierriko Hi-

tza ren Youtubeko kanalak 102.546 ikustaldi izan ditu; denera, 220.000 minututik gora. Bideorik ikusienen artean, Zegama-Aizkorri proba eta Korrika 18 daude, besteak beste.

1.667. Atez ateko ontziak puskatu dituzte Legorretan. 1.337. Urte eta erdiko zigorra ezarri diete Ordiziako jaien harira auzipetutako lau goierritarrei. 1.225. Leire Lopez preso beasaindarra aske geldituko da. 842. Beasaindar bat Guggenheim museotik bota dute. 749. Fidantzapean aske utzi dute Euri Albizu segurarra. bideorik ikusienak 7.291. Zegama-Aizkorri mendi maratoia 2013 2.480. Korrika 18 Goierri garaian. 2.238. ‘Dantza zati bat’ Beasainen. 1.192. Bertsolari Txapelketa Nagusia Legazpin. 1.151. ‘La Herida’ filmaren grabaketa Etxeberrin.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.