Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
82. zenbakia. 2013ko azaroaren 29a
Nonahi eta noiznahi euskaraz ‘Euskarak 365 egun’ egitasmoa martxan da Goierrin ere 6-7
Ordiziako hainbat eragilek Hitzaroren deialdiarekin bat egin dute. MIRIAM LUKI
Maria Dolores Mendizabal 3 Iritzia 4 Segurako gaztetxea 10 Merkataritza gehigarria 9-31
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE MOTZEAn
M. Dolores Mendizabal Lore saltzailea
«Hortentsia da nire lore kuttuna: itzala eta ura besterik ez ditu eskatzen» Asier Zaldua Arama Maria Dolores Mendizabal (Itsasondo, 1954) Aramara ezkondu zen. Bere senarrak lore munduan lan egiten zuen eta berari laguntzen hasi zen. Alargun gelditu zenetik, bera da negozioaren arduraduna.
kuttuna da. Goierrin egin dituen kontzertu ia guztietara joan naiz.
Abesti bat. Benito Lertxundiren edozein.
Janari bat. Patata tortilla.
Edari bat.
Lore bat.
Sagardoa.
Hortentsia: lore ederra da eta itzal apur bat eta ura besterik ez ditu eskatzen.
Oporretarako leku bat.
Zaletasun bat.
Ez dut kanpora joateko ohiturarik izan eta ez dut horren falta sumatzen.
Ibiltzea.
Amets bat.
Liburu bat.
Ingurumena ondo ikustea.
Egunkaria irakurtzea asko gustatzen zait, baina libururik ez dut irakurtzen. GOIERRIKO HITZA egunero irakurtzen dut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Musika talde bat.
Gorroto duzuna.
Benito Lertxundi nire abeslari
Egun ahaztezin asko ditut.
Jaso duzun oparirik bereziena. Bilobatxoen jaiotza. Ez dut ezer gorroto.
Goierriko txoko bat.
«Benitok Goierrin egin dituen kontzertu ia guztietara joan naiz»
ASIER ZALDUA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Arama oso leku goxoa, polita eta lasaia da.
Herriko alkate bazina... Arama ondo ikusten dut.
Araman biziko ez bazina... Euskal Herriko herri txikiak zein baino zein politago daude.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Karmele Aierbe Muxika Sortuko kidea
Euskararen Nazioarteko Eguna benduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna. E u s k a ra r e n aldeko aldarrikapena egiteko eta ospatzeko eguna. Euskarak, bere aldarrikapenerako egun bat izatea ona izanik ere, ez da nahikoa. Egun bakarreko euskaldunak «bilakatzea», normalizaziotik oso urruti dagoen euskarari, onura gutxi dakarkio. Euskarak, egun bateko bultzadatik harago, normaltasunez euskaraz bizi eta Euskal Herri euskalduna lortzeko, gure herriko txoko guztiak blaituko dituen bitarteko politiko, ideologiko, kultural eta soziolinguistiko egokiak behar ditu. Mende askotako zapalkuntzek eta oztopo politikoek, gaur egun ere, euskararen oraina eta geroa oztopatzen jarraitzen dute. Erasoek ez dute etenik (ikusi besterik ez dago, Behatokiak urtero ateratzen duen dosierra) Euskararen aldeko motibazioa gutxiagotzea eragin dute, euskaldun gehienoi gu-
A
txitasun sentimendua sorrarazi digute eta euskarari duen balioa kendu egin diote. Euskal Herriko berezko eta bakarra den euskarak baino, estatu handietako erdarek askoz balio handiagoa dutela sinestarazi digute. Euskal Herrian bertan eta UNESCOk egindako azterketa soziolinguistikoek, euskararen egoera zaurgarria eta duen arriskua begi bistan jarri izan digute. Atzera bueltarik izango ez duen eta irabazpidean jarriko dugun, neurri egoki eta azkarrak hartu ezean, desagertu diren hizkuntza gutxiagotu askoren zorte berdina izan dezake. Azken 30 urte luze hauetan, euskaldunen kopurua oso gutxi igo da eta erabilera izugarri ari da jaisten. Arnas guneak diren Herri Euskaldunetan ere, nabarmen jaitsi da. Honek hauxe erakusten du, egungo hizkuntza politikak desegokiak direla eta ez dutela balio Euskal Herri Euskalduna bilakatzeko. 30 urte luzetako hizkuntza politikek, gaur egun ditugun baino hiztun gehiago , zergatik ez di-
«Euskaraz bizi nahi dut-era pasatzeko garaia da» tuzte irabazi eta erabileraren aldeko herri gogoa gehiago piztu? Euskal Herri euskalduna irabaztea zailtzen duen menpeko hizkuntza politikak direlako eta oso minimoen azpitikoak. Erdaren itsasoa handitzen doan heinean, euskararen su-
garra motelduz doa. Horrenbestez, iritsi da, norbanakoaren jarrera aldatzeko eta konpromisoa hartzeko garaia. Euskal Herrian, normaltasunez euskaraz biziko garen egoerak irabazteko norberaren ikuspegia, euskararen alde egotetik ‘euskaraz bizi nahi dut’ -era pasatzeko garaia da. Iritsi da, herriz herri, arloz arlo, egun ditugun hizkuntza politikak gainditu eta hizkuntza politika berria abian jartzeko eta gauzatzeko garaia. Iritsi da, euskarari dagokion tokia emateko eta aitortzeko garaia. Euskararen nazioarteko eguna ezezik, euskaraz bizitzeko garaia dugula aldarrikatzeko eta praktikan jartzeko izan behar du abenduaren 3ak. Euskaldunok Euskal Herri osoko gizarte esparru ezberdinetan, gure egunerokotasunean, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartu behar dugu, inoren baimenaren zain izan gabe. Goazen denok, norbanakotik hasi eta herri bakoitzari dagozkion konpromisoak hartu eta euskararen aldeko indarrak biltzera. Goazen, inposatutako erdal asimilazioa gainditzera. Goazen, eguneroko lankidetzan, elkarlanean eta denon arteko auzolanean adostasuna bilatuz, Euskal Herri euskalduna eraikitzera. Bere hizkuntzari eusten dion herri zapalduak, bere askatasunaren giltza eskura izango du beti.
806 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Ordiziako hainbat eragilek Hitzaro euskara elkartearen deialdiarekin bat egin, eta mosaikoaren argazkian parte hartu zuten. MIRIAM LUKI
Euskara 365 egunez Lazkaoko Gerrikok eta Ordiziako Hitzarok ‘Euskarak 365 egun’ egitasmoarekin bat egin dute.
Miriam Luki Goierri Bizkaiko Durangaldean orain bi urte Euskarak 365 egun egitasmoa martxan jarri zuen Berbaro euskara elkarteak. Topaguneak Euskal Herriko elkarte guztietara zabaldu nahi izan du aurten egitasmoa abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira. Lazkaoko Gerrikok eta Ordiziako Hitzarok Topagunearen gonbiteari baiezkoa eman diote, eta egitasmoa Goierrira ekarri dute. Joxepa Madariaga Lazkaoko Gerriko kultur elkarteko kideak , kanpainaren asmoa zein den azaldu du: «Euskararen Eguna egunero dela aldarrikatu nahi dugu. Egunero euskararen nahiz euskal kulturaren alde lanean ari den norbanako, talde
zein elkarte ugari dago Euskal Herrian. Euskarak 365 egun kanpaina lan horren aldarrikapena da». Azaroaren azken astean eta
Arantxa Murua Agirre «Hitzaro euskara elkartearen deialdiarekin bat egin dut. Tamalez, euskararen alde egunero lan egin behar da, eta hori gogoratzea garrantzitsua dela uste dut. Ordiziako Mintzalaguna egitasmoaren izenean mosaikorako argazkia egitera etorri naiz, horrelako egitasmoekin bat egitea ezinbestekoa baita».
GOIBERRI 07
ASTEKO GAIA
kararen herrian leloa ipini dute; besteetan, Noiznahi, nonahi, orain, hemen. Azaroaren azken astean Lazkaon zein Ordizian kartelak jartzeko saioak egin dituzte. Madariagaren esanetan, «ahal bezainbeste kartel» jartzea eskatu diete, eta normalean iristen ez diren tokietan ipintzea ere bai». Egitasmoak beste ardatz bat ere badauka. Elkarteek herri bakoitzean hogei eragileren edo talderen ordezkari biltzeko konpromisoa hartu dute elkarteek. Kartelak eskuetan dituztela argazkia egingo diete, eta bakoitzari euskararen inguruko esaldi bat eskatuko diote. Material hori Topagunera bidaliko dute, eta Euskaren Egunean Topaguneak argazkiekin zein esaldiekin osatutako mosaikoa argitara emango du Internet bidez. Kontuan izanda, Euskal Herrian 30 elkarte inguruk egitasmoarekin bat egin dutela, Topaguneak 600 bat argazkirekin osatuko du mosaikoa.
Euskararen unibertsoa
abenduaren lehenengoan, kanpainaren kartelak nonahi jartzeko asmoa daukate. Kartel batzuetan egitasmoaren izenaren azpian Geu izateko eus-
Madariagak dioenez, «Lazkaon urtetan ez dugu Euskararen Egunaren inguruko ospakizun berezirik egin. Iaz, presaka eta korrika mintzodromoa antolatu genuen eta ondo atera zen». Aurten, Euskarak 365 egun kanpainaren harira Joseba Tapiak Tximela kapitainaren izarrak disko berria aurkeztu du
‘Euskarak 365 egun’ egitasmoak euskararen aldeko eguneroko lana aldarrikatzen du Topaguneak argazki mosaikoa argitara emango du Internet bidez Euskararen Egunean
365 egun kanpaina uztartuz, Emakumea eta Bertsolaritza hitzaldia eraman zuten Ordiziara. Abenduaren 3an Larrun Arri abesbatzaren kantu-jira antolatu dute, eta abenduaren 4an, «Ordizian pintxo pote eguna dela baliatuz, euskararen aldeko manifestu bat irakurriko dugu eta abesti batzuk kantatuko ditugu plazan». Horrezaz gain, egun horietan Ordiziako tabernetan euskarazko musika entzun dadila nahi dute.
Boluntario gutxi
Gerrikon –asteartean izan zen–. Abenduaren 3an bertan mintzodromoa eta jaia egingo dituzte. «Euskaraz ez dakiten euskaltzaleentzat ere izango da lekua. Zenbat eta gehiago elkartu, orduan eta ikusgarriagoa agertuko zaigu euskararen unibertsoa». Aintzine Anduaga Ordiziako Hitzaro euskara elkarteko kidea da, eta dioenez, Topagunearen proposamenari baiezkoa eman zioten «euskararen alde egin beharreko lana egunerokoa delako». Kanpainaren baitan hiru ekintza antolatu dituzte nagusiki. Astelehenean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko aldarria eta Euskarak
Anduagak azaldu duenez, «elkarteak zein norbanakoak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu ahalik eta jende gehien bildu dadin. Gure elkarteak arazo ekonomikoak izan ditu garai batean. Orain, diru arazorik ez dugu, baina boluntario aldetik larri gabiltza». Ordiziako Hitzarok Topagunearen gonbitea jasotzeaz gain, datozen urteetan egitasmoarekin jarraitzeko asmoa du: «Jarraitu eta poliki-poliki zabaltzea ere nahiko genuke». Lazkaon nahiz Ordizian egitasmoa finantzatu ahal izateko errifak jarri dituzte salgai. Hori guztia, abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira egingo dute. Euskararen egun bat 365 egunetan egiten denaren erakusleiho gisa. Egun bat 365 egunetan egiteko dagoenaren aldarria.
Amaia Iztueta
Igor Eguren
Maddi Caballero
Jose Luis Gonzalez
«Euskararen alde zerbait egitea garrantzitsua da. Euskarak 365 egun egitasmoa interesgarria iruditu zait euskararen aldeko lana ez baita egun bakarreko lana, egunerokoa baizik. Bultzatzeko moduko ekimena da eta hemen nago nire aletxoa jartzeko prest. Ordiziako Sorturen izenean etorri naiz».
«Joseba Sarrionandia idazleak dioen bezala ‘euskara da gure territorio libre bakarra’. Esaldia poetikoa da, baina ahaztu egiten zaigu askotan. Gizartearen aurrean euskara gurea dela eta euskaraz bizitzeko beharra aldarrikatu behar dugu egunero. Ordiziako Udalaren izenean etorri naiz».
«Eskolan eman digute Euskarak 365 Egun egitasmoaren berri, eta euskarari bultzada bat ematera etorri gara. Abenduaren 3a Euskararen Eguna da eta ongi dago euskarak bere eguna izatea, hala ere, euskararen alde egin beharreko lana egunerokoa dela uste dut, eta horregatik nago hemen».
«Tamalez, Ordizian euskara nahi baino gutxiago entzuten dugu, eta batzuetan horrelako ekintzetan aurpegia ematea beharrezkoa da. Herritarrak batu eta euskarari bultzada eman behar diogu. Gurean, oraindik ere, euskara gainditu gabeko irakasgaia dela gogoratu behar da. Hitzaroko lehendakaria naiz».
08 GOIBERRI
GAZTEAK
Segurako gazte asanbladako kideetako batzuk, gaztetxearen aurrean. SEGURAKO GAZTE ASANBLADA
Segurako gaztetxea: ametsa betetzera doa Asier Zaldua Segura Segurako gazte asanbladak bere ametsa beteko du azkenean: herrian gaztetxea irekitzea. Beheko eskoletako hormigoizko eraikin txikian egongo da eta larunbat honetan hartuko ditu lehen ekitaldiak. Emakumeen ingurukoak izango dira, hain zuzen ere. Egungo gazte asanblada 2008an hasi zen lanean, eta 40 lagun inguruk parte hartzen
Babeslea
dute gaur egun ekintzetan, herriko gazte gehienek. Bost urte hauetan akelarrea, autodefentsa ikastaroa, irteerak, zine eta antzerki emanaldiak, haurrentzako jolasak, truke azoka eta erreka garbiketa antolatu dituzte, besteak beste. Gainera, San Joan festetan bazkaria antolatzen dute eta liburu eta disko azokan parte hartzen dute. Horretaz guztiaz gain, euren
aurretik asanbladatik pasa diren gainontzeko guztiek bezala, gaztetxea lortzeko lan egin dute. Azken hilabeteetan horretan jardun dira buru-belarri. «Azken urteetako egitasmo garrantzitsuena da. Udalarekin batera lan egiten ari gara, eta oso gustura gaude, indarberrituta. Izan ere, gaztetxea ez edukitzeak gure jarduna asko baldintzatu du. Ekitaldi guztiak ezin dira plazan egin eta, gainera, ez dugu elkartzeko edo gauzak gordetzeko tokirik», esan dute gazteek. Gaztetxea segurar guztien etxea izatea nahi dute. «Gaztedia eraikitzailea eduki nahi dugu. Eta gazteek ondo pasatzea. Beste herri batzuetako
gaztetxeak itxiak dira. Segurakoa aktiboa eta irekia izango da. Kukutza zenaren modukoa izatea nahi dugu», azaldu dute Segurako gazte asanbladako kideek.
Bizilagunei mezua Horrekin lotuta, beheko eskolen ondoan bizi diren bizilagun batzuek ez dute ondo hartu erabakia. Gazteek lasaitasun mezua igorri nahi dute: «Udalarekin lan egiten ari gara eta arkitektoen eta ingeniarien aholkularitza dugu. Gaztetxeak gaizki ikusita egon dira beti eta bizilagunek gure egitasmoa ezagutzea nahi dugu. Eurekin harreman ona eduki nahi dugu», amaitu dute.
2013ko azaroaren 29a
GOI B ERRI Goierriko merkataritza
bira eta bira aurrera begira
M erkataritza gehigarria
10 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 11
AURKEZPENA
Goierriko merkataritza
bira eta bira aurrera begira Krisialdiak, pentsatzeko eta hausnartzeko garaiak izaten dira. Atzera begiratu beharrean, aurrera begiratu eta aurrera egiteko garaia. Errealitate, behar eta garai berrietara egokituz, geldirik egon gabe eta ilusiorik galdu gabe, berpentsatu, berrasmatu, berritu eta sortu behar den garaia. Goierriko merkataritza bira eta bira ari da. Etengabe, mugimenduan, etengabe aurrera begira. Itxi diren dendak asko dira, baina gehiago dira negozio berria ireki dutenak. Goieki eta Uggasa garapen agentzietako inkubategietan laguntza eskaintzen zaie bere kontura enpresa berria ireki nahi duten goierritarrei. Goiekiko Inkubategiko Maialen Sanchezen esanetan, ÂŤnorbere kontura enpresa sortzea langabeziatik irteteko irtenbide bat izan daiteke, negozio ideian dago gakoaÂť.Bideragarritasun planak egin behar dira lehenengo, ÂŤnegozio ideiaren estrategia definitzeak laguntzen baituÂť. Ekintzaileentzat finantzazio bide desberdinak daude gainera. Uggasak Sortzen Ideia Sortzaileen Zure Saria proiektua ere sortu du. Gaur bertan, adibidez, Sortzen topagunea antolatu dute Zumarragan.
Negozioei beste ukitu bat eman dienak edo ideia berriak gauzatu dituztenak asko dira, gehigarri honetako orrietan ondo ikus daitekeen bezala.
Elkarlana eta indar metaketa oinarri Elkartzeak eta indarrak metatzeak ere emaitza onak ematen ditu. Dendariak eta ostalariak elkarteetan elkartu izan dira, eta gaur egun gero eta herri gehiagotan ari dira merkatari elkarteak sortzen eta zeudenak indartzen. Beasaingo Bareak, Ordiziako Ordizian eta Lazkaoko LazkaOn elkarteak dira horren adibide. Dinamizazio ekintza bereziak egiten dituzte kontsumoa igotzeko eta herrietako merkataritza txikiari indarra emateko. Izan ere, dendak eta tabernak dira herriari bizia ematen diotenak. Dendetako eta tabernetako erakusleihoek eta argiek bizia ematen diete herriei. Baina kate hori eten ez dadin, beharrezkoa da herritarrek herrian bertan kontsumitzea. Goierritarron esku dago, Goierrik bizirik eta biraka jarraitzea, etorkizunari begira aurrera egiten jarraitzeko.
12 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Maialen Sanchez Goiekiko Inkubategiko teknikaria
«Enpresa sortzea langabeziatik irteteko irtenbide bat izan daiteke, negozio ideian dago gakoa » Goieki, Goierri Eskualdeko Garapen Agentziaren helburua, eskualdeko ekonomia dinamizatzeaz gain, eskualdeko behar sozioekonomikoak asetzea da. Enpresa berriak sortzen laguntzeko Inkubategi zerbitzua eskaintzen du Goiekik, Ekintzailetza programaren barruan. Maialen Sanchez da bertako teknikaria.
Inkubategia Tel.: 943 16 18 31 www.goierri.org maialen.goieki@goierri.org
Enpresa berri bat sortu nahi duenak zer bide jarraitu behar du?
tan jarraitzea eta gai ezberdinetan aholkularitza eta laguntza eskaintzea da.
Negozio ideia bat duen edozein pertsonari lehenik eta behin negozio ideiaren inguruan bideragarritasun plana lantzea gomendatzen diegu Goiekitik. Bideragarritasun plana dokumentu bat da, non enpresa berri horren negozio ideia eta estrategia definitzeaz gain, berau martxan jartzeko beharrezkoak diren baliabideak hartzen ditu kontuan, amaieran negozioaren bideragarritasuna aztertzeko helburuarekin. Beraz, bideragarritasun plana lehenengo urratsa izango litzateke ondoren gainontzeko pausuak eman ahal izateko. Goieki, Goierri eskualdeko Garapen Agentzia izanik, bere sorreratik izan du helburu eskualdean enplegua eta aberastasuna sortzea eta ekintzailetza horretarako bide bat da.
2013. urtean zenbat enpresa berri sortu dira Goierrin? Zein izan azken urteotako joera?
Goiekin Inkubategia daukazue. Zein da Inkubategiaren helburua? Ekintzaileek laguntza eskaintzen diegu euren enpresa proiektua aurrera eraman dezaten, proiektuaren fase guztietan laguntza eta aholkua es-
Maialen Sanchez, Goiekiko Inkubategiko arduraduna, Amaia Valdivielsorekin. LOINAZ AGIRRE
kainiz enpresa martxan jarri arte. Norbere kontura enpresa sortzea langabeziatik irteteko irtenbide bat izan daiteke, negozio ideian dago gakoa.
Zein zerbitzu eskaintzen dituzue? Batetik, enpresaren eratze prozesuaren inguruan aholkulartiza ematen dugu. Izaera juridikoari eta diru laguntzei buruzko informazioa ematen dugu. Aldi berean, entitate finantzario ezberdinekin hitzarmenak ditugu baldintza hobeagoetan finantzaketa lortu ahal izateko. Enpresa zentroan bertan kokatzeko aukera ere ematen dugu. Sortutako enpresen eboluzioa eta dituzten arazoak ezagutzeko asmoarekin, aktibita-
teko lehenengo hiru urteetan bakoitzari jarraipena egiten diogu jarduera sendotu arte. Jarraipen hau egitearen helburua ekintzaileekin harremane-
«Bideragarritasun planak negozio ideiaren estrategia definitzea laguntzen du» «Sortzen diren enpresak, batez ere, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetakoak dira»
2010an 34 enpresa sortu ziren; 2011an 25; eta 2012an 16. 2013ko datuak itxiak ez izan arrren, esan dezakegula goranzko joera nabarmentzen hasi dela. Momentu honetan 2011ko datuen inguruan gabiltza.
Ze enpresa mota sortu dira batez ere? Sortu diren enpresak batez ere merkataritza, ostalaritza eta zerbitzutako enpresak dira.
Zein perfiletako jendea? Ditugun datuen arabera, orain arte sortu diren enpresak, %61 emakumezko dira eta %39 gizonezko. Gehiengoa langabezi egoeratik zetozen pertsonak izan dira eta 25-35 urte bitartekoak.
Laguntzak badaude enpresa berriak sortzeko? Momentu honetan Lanbideko laguntzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzak daude. Laguntzak negozio ideien bideragarritasun planak lantzeko eta enpresen altak emateko daude.
14 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Indarrak batuz Bareaken Beasaingo merkatari eta ostalari elkartea da Bareak. 2004an sortu zuten herriko merkatariek, eta ordutik, herriko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin ari dira lanean. Sektorearen alde lan egin dute, eta merkataritzaren defentsa izan dute jomuga, Beasainen ere sektorea indartzeko asmoz. Urteetan egindako lanari esker, merkatari eta ostalari elkarte sendoa da Bareak, eta Beasainen eskaintzen diren zerbitzu ezberdin asko herritarren eskura jartzen ditu. Bide horretan jarraitu nahi dute eta, horretarako, dinamizazio ekintza ugari egiten dituzte urtean zehar. Bezeroen fidelizazioa eskertzeko balio dute ekintza horiek guztiek, elkartea ezagutzera emateko, eta horrela, sektorea indartzeko. Baina Bareakek ez du soilik
BAREAK
bezeroen beharretara begira lan egiten. Gero eta denda, taberna eta jatetxe gehiago dago herrian, eta Bareakeko kide direnek gero eta abantaila gehiago dituzte. Zerbitzu gehigarri ugari dituzte eskura, eta sektoreak eskatzen dituen kostuak murriztea ere badute helburu. Hala, etengabeak dira ia urte guztian formazio ikastaroak, kanpora begira lan egiteko eta baita negozioa indartzeko ere.
Sektorea sendotzen doa Urtean zehar dinamizazio ekintza berriak egin ditu Bareak elkarteak Beasainen. Herrian erosketak egiteagatik bezeroek lortzen dituzten ohiko abantailez gain –deskontuak, opari txe-
MERKATARI ELKARTEA
keak, promozioak, beherapenak...–, pintxoaren ibilbidea da aurten Bareakek egin duen ekintza berrietako bat. Sakelakoarekin egindako argazki lehiaketa ere egin dute, herriko merkataritza eta ostalaritza jarduera islatzea helburu duena. Igandean, abenduaren 1ean, amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Urrian pintxoaren ibilbidea ere egin dute elkarteko ostalariek sustatuta, eta Gabonei begira ere hari dira ekintzak egiten. Bono Beasain Bareak Opari Txartelarekin 40 euro ordainduta 50 euro kontsumitzeko aukera izango dute herrian erosten dutenek; hala, 10 euro jasoko dituzte opari. Bareakek
200 bono jarriko ditu salgai, eta abenduaren 2tik aurrera erabili ahalko dira.
2014an bide beretik 2014an ere jomuga eta helburu berdinen alde egingo dute lan Bareak osatzen duten merkatariek eta ostalariek. Elkartea indartzea izango da helburuetako bat, herrian ireki diren establezimendu berriak erakarriz. Eta ez Beasain erdialdekoak bakarrik; auzoetan garatuko duen egitasmo berria ari da prestatzen Bareak 2014rako, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak herriko beste auzoetara ere zabaldu nahi baitituzte. Webgunean eta sare sozialetan ere badu presentzia elkarteak; orain gehiago gainera, webgunea berritu baitute; bertan plazaratuko dituzte eskaintza eta ekintza guztiak.
Informazio gehiago: bareak.info
Argazkigintza Foto Josetxo Marin Foto Ordizia Aseguru-agentzia Laborak Kutxa bankaseguroak Belardenda Gorosti Oreka Osasun Zabale Bidaia agentzia Halcon Bidaiak Bitxigintza, erlojugintza Munduate erlojutegia Hidalgo bitxitegia Burdindegia Alonso burdindegia Galdeano burdindegia Dekorazioa Belen dekorazioa Ganbara altzariak Hemen diseinu altzariak Mi Casa Drogeria Arregi drogeria Ehiza eta arrantza Otegi armategia Ehungaiak / opariak / osagarriak Kixmi Lekuona osagarriak Elektrizitatea Mugar Elikadura Elikaleku Garin Izotz janari izoztuak Goierriko Baratza Pagosa Koxka goxokiak Siglo XX plater prestatuak Insausti harategia Ugalde edariak Unanue gozotegia Goen arrandegia Eraikuntza Cregan Estankoak Crehuet Tabakoak Etxezortu Tabakoak Estankoa-liburudenda Mujika liburudenda Estetika, lurrindegia Sapphira Ione Biñaspre Josune Lirain Etxeko ehun-gaiak Echeverria Hogar Arkupe De La Cuesta Etxetresna elektrikoak Carrion Suquia Hogar Haur txikientzako gaiak
Sehaska Haurren oihal denda Gofi Mirentxu Matti Ostalaritza Aldasoro Amonane Haizpe Herrikoa Ilunpe Kikoenea La Granja Leizea Martinez Olano Ostadar Pias Pottoka Tximista Txindoki Txola Urdin Zubibi Ileapaindegia, Estetika Alazne E.R. Matxain Jos & Bel Josune & Klaude Leire Mintegi Maite Maos Informatika Urdanet Zans Xeronet Jantzidendak El Kilo Ness Porfirio Fernandez Vicuña Confección Piccola Palomo Confección Ttipi Ttapa Vicuña Sport Mertzeria Arantxa Irurena Lena Nekazaritza produktuak Goierriko Nekazal Kooperatiba Oinetakoak Arrate Oinetakoak Oskarbi Oinetakoak Optikak Goen Optika Multiopticas Osasuna Farma Etxe Ordizia Osasun Zentrua Publizitatea Acv Multimedia Tandem komunikazio grafikoa Turismoa D’Elikatuz
GOIBERRI 15
PUBLIERREPORTAJEA
Gabonetan ere zurekin Ordizian, Ordiziako Merkatari Elkartea 1978. urtean sortu zen Ordiziako Merkatarien interes sozial eta kulturalak defendatzeko helburuarekin. Ekimen berriak burutzea, sustapen eta koordinazio-lanak egitea da helburu nagusia. Udalaren laguntzarekin, herriko hirugarren sektorea indartzea eta bezeroei produktu eskaintza anitza ematea da asmoa.Gaur egun, Ordizian, Ordizian kokatuta dauden ia 100 dendaz osaturik dago: ehungintza, elikadura, bitxigintza, osasungintza, ostalaritza, edergintza, etab. bezalako jarduera desberdinak biltzen ditu.
Abantailak eta ekintzak Urte guztian bezala, «Gabonetan ere zurekin gaude» eta Ordizian-eko dendetan erosketak egitea abantailak ditu. Besteak beste, abenduaren 1etik 15era, 10 Eguberri saski zozkatuko dituzte txartelaren erabiltzaileen artean. Saskiak abenduaren 20an 18:00etan, D’Elikatuzen banatuko dituzte. Urte osoan Ordizian elkartearen txartelaren erabiltzaileek % 2ko deskontua izango dutela Lazkaoko Avia gasolindegian, eta 100 punturen truke 5 euroko txekea jasoko dute. Elkartasunerako garaia izaten da abendua eta bi elkartasun ekintza bultzatuko ditu Ordizianek abenduan. Batetik, abenduaren 14an, 10:00etatik 20:00etara, Elikaduraren Bankurako arroza, pasta, lekak,
azukrea eta kontserbak jasoko dituzte Plaza Nagusian, Ordizian Elikatuz lemapean. Bestetik, abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean, ‘Etiopia Utopia’ fundazioarekin batera, Zure opariak bildu kanpaina egingo dute. Opariak euro 1n truke paketatzeko aukera izangoo da, Kale Nagusiko 25ean, orain arte Oskarbi outlet izan den lokalean. Bertan ateratzen den dirua, Etiopiako Wukron lantzen ari diren proiektu desberdinak laguntzeko erabiliko da. Gabonei begira, Ordizian elkarteak lehenengo gehigarria kaleratuko du, eta kale plano berriarekin eta Ordizian poltsekin batera, gabonetako azoka berezi egunean banatuko dute. Azkenik, erakusleiho lehiaketa ere egingo dute.
D'elikatuz Zentroa, 2. solairua ordizian@ordizian.com 943 88 73 40 / 615 79 64 68
16 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Lazkaon etxean bezala Merkataritzaren sektorean indarra hartzen ari den herria da Lazkao. Gero eta gehiago dira beren negozioa herrian irekitzearen aldeko apustua egin dutenak, eta elkarrekin herria dinamizatzea dute helburu. Lazkaon Merkatari Elkartean aurkitu dute batzuek elkarlanean aritzeko gunea, eta elkarteko kide diren bazkideek Lazkao herri dinamikoago bat egiteko helburuz ari dira lanean 2010etik. Hiru urte hauetan egindako kanpaina ezberdinen bidez, herritarrak herrian erostera animatu dituzte, eta dinamizazio kanpaina horiekin elkarren arteko sinergiak sortu dituzte. Bide horretan jarraitzeko, baina, ezinbestekoa da herrian sektore honetan aritzen direnen inplikazioa sendotzea. Lazkaon elkartearekin bat eginda merkataritzaren sektorean ordezkaritza zabalagoa lortuko dute bazkideek, eta beraien interesen alde egiteko indartuta aterako dira. Gipuzkoa mailako taldean ere badago Lazkaon (DENDARTEAN), herrian, eskualdean eta Gipuzkoan lan egiten duten gainerako elkarteekin batera merkatarien interesen defentsa eraginkorragoa izatea dute helburu.
Elkarlana oinarri Geroz eta ordezkaritza handiagoarekin, Lazkaotarrek herrian egiten dituzten erosketak suspertu egingo dira eta sektorea indartzea lortuko da. Bide horretan, eta herritarrei beraien babesa adierazteko, ekintza ezberdinak antolatzen ditu
Lazkaon merkatari elkartea
Kalean egongo dira aurten ere Lazkaon elkarteko kideak, herrian erosi daitezkeenak erakusten. M. ALBISU Lazkaon elkarteak urtean zehar. Ekintza horien helburua ere, herrian merkataritza indartzea da, lazkaotarrek herrian zer duten jakin dezaten, eta behar duten hori etxean erosi dezaten, herrian, eta herritarrei. Lazkaon Elkartearen helburua, gainera, herriko ostalariekin –tabernekin eta jatetxeekin– elkarlanean jardutea ere bada. Izan ere, sektorea indartzeko elkarlan hori garrantzitsua iruditzen
zaio elkarteari, eta indarrak batuz herri bizi bat sortzea da helmuga.
Herritarrak saritzeko Lazkaon elkarteak ind a r b e r r i t z e ko duen helburua tarteko, ugari dira urtean zehar herrian antolatzen dituen ekintzak eta eskaintzak. Gabonetara begira ere ari dira jada kanpaina berezia egiten. Urrian eta azaroan egin duten moduan, abenduan ere
Bat egin gurekin eta gozatu abantailez!
Ana Cristina edergintza, Arriaran mertzeria, Ipotx, Gazi Gozo,Lazkaonet, Manako, Hiru txoko, Mikel Optika, Magala fisioterapia eta Gerriko liburudenda.
erosketa baleak zozkatuko dituzte, nekazalturismo batean egonaldia ere bai eta afaria herriko jatetxe batean. Ezin ahaztu facebook sare sozialean sarri egiten dituzten eskaintzak ere. Horien berri izateko, facebook/LazkaonMerkatariElkartea helbidean sartzea besterik ez duzu. Bertan, eskura dituzu eta klik soil batean Lazkaon Elkartearen eskaintzak eta ekintzak. Lazkaon elkarteko bazkide diren dendek, gainera, erakuslehio lehiaketa ere egingo dute datozen egunetan, herriko dendak Gabonei begira ere jarri direlako. Datorren urtera begira, bestalde, elkartzea sendotzea dute helburu Lazkaon, hala, elkartea handitu eta herriko erosketak herritarrekin batera dinamizatzeko.
LazkaonMerkatarienElkartea
GOIBERRI 17
PUBLIERREPORTAJEA
Erosketak eroso, atsegin eta azkar, Eroskin
Ordiziako Eroskik ia 28 urte daramatza goierritarrei zerbitzua eskaintzen. Urte guztiotan merkatuaren aldaketetara eta beharretara egokitzen jakin izan du, «geldirik ezin delako egon, etengabe hobetzen jarraitu beharra dagoelako», dio Juan Ramon Ruiz, Eroskiko kudeatzaileak. Goierritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eta osoena eskaintzen jarraitu nahi du Eroskik.Azken bi urteotan ere pausoz pauso horretan aritu da, bezeroen hitza jaso eta entzunez. Eroskira gerturatzearekin batera nabari dira aldaketak, lehenengo egindako egokitzapena aparkalekua handitzea eta txukuntzea izan baita. Zuhaitzak ere bizia hartu dutela dirudi. Harategiaren zuzeneko salmentarako lekua jartzea izan da bezeroek gehien eskatzen zuten beste hobekuntzetariko bat; beraz lekua egokitu dute urdaitegiaren ondoan jarri dute. Hotz gunea handitzea, eta lurrindegi saila handitzea eta ate ondora ekartzea izan dira gainerako aldaketarik nabarmenenak. Parafarmaziari leku handiagoa eskaini diote. Berrikuntza lanak bi urtean luzatu izan badira ere, merezi izan duela uste dute. «Pabilioi itxura izatetik erakargarriagoa
Produktu freskoek gero eta leku gehiago daukate Ordiziako Eroskin. Beheko argazkian, Juan Ramon Ruiz eta Ana Arruebarrrena M. A.
egin dugu. Pozgarria da jasotzen ari garen erantzuna». Fisikoki hobekuntzak egitearekin batera, jakina, produktuen kalitatea bermatzea da Eroskiren lehentasuna. Bertakoari garrantzia eman nahi diote, eta «arrandegian adibidez, mostradorearen erdia, bertako arraina da. Hondarribiakoa, Pasaiakoa, Donibane Lohizunekoa edo Bermeokoa».
Zerbitzuak gehituz Eroski atseginago eta erakargarriago bat ziurtatzearekin batera, erosotasuna eta azkartasuna eskaini nahi dizkie Eroskik bere bezeroei. Erosotasunerako gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu Eroskik, garai berrietara egokituz: etxez etxeko zerbitzua eta On line zerbitzua. Etxez etxeko zerbitzua, bezeroak dendan bertan egindako erosketak Eroskik etxera eramatean datza. «Gero eta adineko pertsona gehiagok erabiltzen duen zerbitzua da». On line zerbitzuak ere gero eta erabiltzaile gehiago ditu, batez ere gazteen artean: etxetik internet bidez erosketak egin eta Eroskik etxeraino eramaten ditu erosketak. Doako Eroski Visa txartelarekin gainera, finantzaketa erosoarekin egin daitezke erosketak.
GOIBERRI 19
AURKEZPENA
Goierriko merkataritza
bira eta bira aurrera begira Etengabe egoera berrietara moldatzen jakitea da aurrera egiteko ardatz nagusietako bat. Merkatua eta erosketa ohiturak aldatzen ari da, besteak beste, krisialdi ekonomikoaren eraginez. Goierrin merkatari asko dira ideia berriak martxan jarri dituztenak. Eroski,Tandem, Imana, Kilimak, Itoiz, Alex, Migdala, Maitte, Udaberri, Bertatik Bertara egitasmoa, Jaiak, Meitai Maitie, Sukia eta Nekotz dira horren lekuko. Bakoitzak bere esparrutik duen onena eskaintzen die goierritarrei. Horietako asko gainera, Goierritik kanpora ere, erreferente diren dendak dira, eta eskualdea handi egiten ari dira guztien ahaleginari esker.
Ahalegin eta adibide ugari Era batera edo bestera, denek berrikuntzak ekarri dituzte Goierrira, bezeroen beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko, eta Goierriri bizirik eusteko. Ilusioa zabaldu dute eskualdean, eta egoera zailagoetan ere, aurrera egitea posible dela erakutsi dute. Goierri bira eta bira, aurrera begira dagoenaren erakusgarri dira
ondorego orrietan beraien lana goierritarrei erakutsi nahi izan dieten merkatariak. ● Eroski. Erosketak eroso, atsegin eta azkar. ● Tandem. Zabaldu bidea komunikazioari. ● Imana. Merkataritza txikiaren bi aurpegiak. ● Kilimak. Kilimak eginez jolasten. ● Itoiz. Janzteko beste era bat. ● Alex.Kirola esku eskura. ● Migdala. «Gaur daukagunarekin gustura sentitzea da garrantzitsuena». ● Maitte. Sukaldeko lanak Maitteren esku. ● Udaberri. Diseinuzko kirol jantziak. ● Bertatik Bertara egitasmoa. Elkartuta eta elkarlanean. ● Jaiak. Euskal jantzien eta mozorro denda. ● Meitai Maitie. Ume eramaileak eta haziera. ● Nekotz. Albaitaritza kilinika. ● Suquia. Sukaldeak eta etxetresna elektrikoak.
20 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Leire eta Erkuden bost urte betetzera doaz Ordizian TANDEM Komunikazio Grafikoa enpresa martxan jarri zutenetik. Datorren urtean beteko da bosgarren urteurrena, eta irekieratik komunikazio bide ezberdinak erabiliz beste enpresengandik bereizteko beharrezkoa eskaini die Goierriko bezero ezberdinei. Bosgarren urteurrenari begira ere, bide beretik jarraitu nahi dute lanean, beti bezeroarekiko gertutasuna oinarri eta helburu dutela. Horregatik, 2014ra bitarteko bide honetan, beraiekin bat egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie TANDEM-ek. « Bost urte hauetan bezeroek gugan izan duten konfiantzak aurrera jarraitzeko indarra eman digu, beraiek, bezeroak, baitira benetan garrantzia dutenak guretzat», adierazi dute. «Bezeroak erakusten digun konfiantza eta fideltasuna da lanean gustora jarraitzeko dugun motorra». Bezeroaren helburuak aztertu eta identifikatu ondoren, identitate sendo bat sortzea
eta eskaintzea da beraien helburuetako bat, bera baita, nolabait, enpresa identifikatuko duena. Horretarako, euskarri kreatibo eta grafiko ezberdinen aukera zabala eskaintzen dute bezeroaren helburuak merkatura zabaltzeko. Kreatibitatea, lana eta eraginkortasuna oinarri hartuta komunikatzeko bide berriak bilatzen saiatzen dira. Komunikazio grafikoari dagokion hizkuntza bisuala zerbait kontatzeko, transmititzeko, informatzeko, hunkitzeko, harritzeko... erabiltzen dute. Sorreratik, eta urte hauetan guztietan merkatuan beraien tokia egitea lortu dute eta, orain, lorpen horiek zabaltzeko
«Eskerrik asko bost urte hauetan gugan konfiantza izan duzuen eta aurrera egiten lagundu diguzuon guztioi»
TANDEM komunikazio eta diseinu grafikoa Goierri Eskola, 3210 bulegoa (Ordizia) www.tandemkomunikazioa.com
672 085 183 (Erkuden) 672 085 167 (Leire)
eta finkatzeko lan egin nahi dute aurrera begira. Orain ia bost urte Ordizia erdigunean hasi zuten beraien ametsetako bidea Leirek eta Erku-
denek eta ia urte bete da Goierri Eskolako 3. eraikinean duten bulego berrian lanean ari direla. Bertatik eskaintzen dute komunikazio eta diseinu grafikoarekin lotutako zerbitzu zabala.
GOIBERRI 21
PUBLIERREPORTAJEA
Merkataritza txikiaren bi aurpegiak Gero eta gertuago daude jada Gabonak, eta askorentzat atseden eta opor egunak ere bai, besteak beste, aisialdiaz gozatzeko. Beste batzuentzat, ordea, lan egunak izaten dira Gabonak. Hala ere, pozik eta gogoz heltzen diogu urte sasoi honi, eta salmenta duin batzuk egiteko indartsu gaude, nahiz eta geroz eta gehiago kostatzen den helburu hori lortzea. Izan ere, krisia, Internet bidezko on-line salmentak, eguraldia, eta erosotasunez eta pribilejioz betetako merkatal zentro handiak ditugu parez pare, eta horrek asko zailtzen du gure lana. Merkatari txikiok ezin dizkiogu bezeroari pribilejio eta erosotasun horiek denak eskaini, eta horrek are eta zailagoa egiten du gure egunerokoa. Jende askoren ustez mauka eta pagotxa da gurea, baina guk egin behar izaten ditugun esfortzu ekonomikoak eta pertsonalak ahaztu egiten dira horrelakoetan, eta ez dira kontuan hartzen. Esfortzu handia eskatzen digu merkatarioi, nahiz eta
askoren ustez hori dena beherapenekin eta deskontuekin konpontzen den.
Gertutasuna oinarrian Zorionez, ordea, bezeroarekin dugun harreman zuzena eta gertukoa askok baloratzen dute oraindik. Erosleen eta sal-
ÂŤBezeroarekin dugun harreman zuzena askok baloratzen dute oraindikÂť Inma Arregi
Imana jantzi denda
Garagartza plaza, 9 20240 Ordizia 943 88 46 62
tzaileen arteko komunikazio zuzen hori bilatzen duen jende asko dago, eta bezero-erosle harremana baino giza harremana eta lagun artekoa sortzen da. Horregatik guztiagati, eskerrik asko urte hauetan guztietan gure ondoan egon zareten guztioi, eta mila esker denbora honetan gugan izan duzuen konfiantzagatik.
22 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Kilimak eginez jolasten «Kilimak egitea jolas bat da, zentzumenak lantzen ditu, elkarri egiten dizkiogu eta gustura sentiarazten gaitu». Esaldi horixe ikus daiteke Beasaingo San Inazio kalean dagoen Kilimak dendan. Alazne Elortza eta Nerea Manzisidor beasaindarrentzat jolastea kilimak egitea bezala da. Jolasak zentzumenak lantzen ditu eta elkarrekin jolasten bada are eta erakargarriagoa da. AisiHezi elkarteko kideak dira Manzisidor eta Elortza. Beasaingo ludotekak eta gaztelekua kudeatzen dituzte, baina aisialdi zerbitzu ezberdinak eskaintzeaz gain, beste proiektu batzuk ere badituzte buruan. Ametsetako bat egi bihurtu da: jostailu hezitzailetan espezializatutako Kilimak denda. Irailean ireki zuten Beasaingo San Inazio kalean. «Ludotekan hainbeste urtean lanean arituta, joko batzuk ezagutzen genituen baina hemen inguruan eskuratzeko aukerarik ez genuen. Askotan on line erosten genituen, edo Donostiara joaten ginen...», diote.
Jostailu hezitzaileak Jostailu «hezitzaileak» saltzen dituzte Kiliman. «Jostailu guztiak izan daitezke hezitzaileak ematen zaion erabileraren arabera. Oso determinatuak diren jostailuak daude. Alde batetik, material gehiena, % 95, egu-
Kilimak denda San inazio 6 Beasain www.kilimak.com info@kilimak.com 943882314 aisihezielkartea.blogspot.com aisihezi@hotmail.com 659208071 // 659340004
rrezkoa da. Asko kooperatiboak dira, talde lana bultzatzen dutenak. Behar jakin batzuetarako den materiala ere badaukagu: logopedak aholkatzen dituztenak, zahar etxeetarako...», dio Manzisidorrek. Azken batean, «aisialdi hezitzailea lantzea da helburua». 0tik 99 urtera bitartekoentzako jostailuak saltzen dituzte. «Jostailua umeentzat dela uste du jendeak baina pena da. Helduentzako jostailuak direnak ere baditugu». Dendara lasai eta denboraz joan, galdetu eta jostailuak ezagutzea aholkatzen dute. «Konpromisorik gabe etorri, begiratu, aztertu, galdetu... Haurrari buruz zenbat eta ezaugarri gehiago jakin, orduan eta errazago asmatuko dugu». Prezio, era eta helburu desberdinetako jostailuak aurki daitezke: magnetikoak, kooperatiboak, taldekakoak, estrategikoak, eskulanak, eraikuntzak, kartak, haurzaintza... Liburuetan ere aukera zabala daukate Kilimak dendan. Dena den, «argi izan behar dugu gure seme-alabei egin diezaiekegun oparirik onena da gure denbora», azpimarratu dute. Alemaniatik eta Frantziatik ekartzen dituzte jostailu asko eta asko, herrialde horietan familian jolasteko ohitura handiagoa baitago: «Txiki-txikitatik garrantzia handia ematen zaio familian jolasteari. Hemen ez dago horrelako ohiturarik, eta oraindik ere gehienak banakako jolasen bila etortzen dira», diote.
Goiko argazkian Alazne Elortza eta Nerea Manzisidor. Adin guztietarako jostailu hezitzaileak saltzen dituzte Kiliman. LOINAZ AGIRRE
GOIBERRI 23
PUBLIERREPORTAJEA
Itoiz: janzteko beste era bat Azaroa hilabete berezia da Nerea Garmendia zaldibiarrarentzat. Duela 9 urte, azaroaren 11n ireki zuen Itoiz denda, Beasaingo San Inazio kalean. Duela bi urte, berriz, azaroaren 3an, Beasainen oinezkoentzako egokitutako Kale Nagusira lekuz aldatu zuten Itoiz. Dendaren azalera handitu egin dute, eta horrek produktu ezberdinen aukera zabaltzea ahalbideratu du. Ondorioz, edonork aurkitu dezake Itoizen oparitarako detaile bereziren bat. Aldaketarekin gustura daudela diote Nerea Garmendiak eta Ikerne Urrestarazuk.
ere, soinekoetan dago aukerarik zabalena Itoizen, baina baita jertseetan eta kamisetetan ere. Osagarrietan ere bada non
aukeratua Itoizen: poltsetan, karteretan eta fularretan. Forma, estilo eta neurri desberdinetako poltsekin dituzte beteta goikaldeko apalak. Zintzilik, be-
Aire-lurrintzaileak
Arropak eta osagarriak Moda gaztean erreferentea da. Itoizeko arropak eta osagarriak ikutu berezia daukate. Batez
rriz, fular eta gerriko ugari. Hasierako dendan protagonismoa zuen sorginaren ondorengo batzuk ere badaude, Itoiz berriaren hormetan zintzilik. Bitxiek ere bitrinak betetzen dituzte Itoizen. Lepokoak, belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak... Gustu guztietakoak dauzkate. Bitxiak batez ere, oparitarako saltzen dituztela diote.
Ikerne Urrestarazu eta Nerea Garmendia. LOINAZ AGIRRE
Itoiz dendaren beste berezitasun bat, usaina da. Boles D’Olor etxeko aire-lurrintzailea erabiltzen dute. Usain horren bila bezero ugari gerturatzen da Itoizera, mota eta usain desberdinetako aire-lurrintzaileak baitituzte.
24 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Alex, kirola esku eskura Zumarragan dago Alex kirolak denda, tradizioak, esperientziak eta kirolak bat egiten duten kirol denda. Bi belaunaldiko tradizioa, kirolerako zaletasuna eta 20 urtetik gorako esperientzia jartzen du Alex Albisuak bezeroen esku. Erosle eta bezero bakoitzak behar duen horren inguruko aholkuetan oinarrituta, marka ugaritako eta kirol askotarako materiala eskaintzen du Alex Kirolakek Zumarragan. Salgai dauden produktuen ezagutzak bezero bakoitzak dituen beharretara egokitutako materiala dago bertan, eta dagoeneko Goierri garaian erreferentziazko denda bihurtu da. Eta ez bakarrik kirola maite dutenentzat, baita egunerokotasunean kirol materiala erabiltzne dutenen artean ere. Izan ere, merkatuan dauden
maka ezagun ugarirekin egiten du lan Albisuak, denak kirolera bideratuta. «Kirol popularra egiteko beharrezko material guztia dugu goierritarren eskura, gizonezkoei eta emakumezkoei zein 8 eta 14 urte arteko umeei zuzenduta», azaldu du
Albisuak. Horrez gain, mendirako beharrezko materialerako txoko bat ere badago Alex Kirolak dendan.
Hiru atal nagusi Umeei zuzendutako gunean, egunerokoan erabiltzeko kirol
arropa eta material osagarriak eskaintzen ditu Albisuak Zumarragan. «Emakumeei zuzenduta, berriz, fitness kirolerako eta mendirako materiala eta gizonezkoentzat, mendirako materialaz gain, kirol multi polibaleenteetarako materiala daukagu», dio Albisuak. Materiala dendan bertan izateaz gain, alexkirolak.com webgunearen bidez ere egin litezke erosketak. Webgune horretan, dendan eskaintzen dituen material guztiak ditu Albisuak, eta on-line erosteko aukera dago. Sarearen bidez, gainera, ugariak dira Alex Kirolakek bere bezeroei eta jarraitzaileei facebook bidez eskaintzen dizkien aukerak eta zozketak: Reala ikustera joateko sarrerak, Behobia lasterketarako dortsala, deskontuak...
SORALUZE, 6 ZUMARRAGA 943 72 52 22
alexkirolak.com
facebook/alexkirolak
GOIBERRI 25
PUBLIERREPORTAJEA
Maialen Olano Moda diseinatzailea
«Gaur daukagunarekin gustura sentitzea da garrantzitsuena» Moda diseinatzailea, irudiaholkularia, personal shoppera, erakusleiho-apaintzailea eta askoz gehiago da Maialen Olano, Migdala dendako jabea. Berak, «saltsera ederra!» dela dio. Jarrain dagoen elkarrizketa ere, Olanoren positibismoaren isla da.
Bertute eta akats berdinak ditudala esango nuke. Bi aurpegiko jokua da: etortzen diren aukera guztiei bai esatea da bertutea, eta ezetz esaten ez jakitea da akatsa.
Beasainen duzuen denda lekuz aldatu duzue. Bai, horixe egiteko ilusioa genuen. Beasaingo Kale Nagusia merkataritza sektorera bideratu da, eta guk ere salto hori eman nahi izan dugu, bezeroari erraztasuna emateko asmoz. Guretzat ere aldaketa pozgarria izan da eta, momentuz, oso gustura gaude.
Badakigu goi mailako joskintzan sari bat jaso duzula Parisen. Zer esanahi izan du zuretzat sari hori jasotzeak? Polita izan da, eta lanari dagokionez oso positiboa. Zerbait bihotzez egiten denean eta beste pertsona batzuei lan hori iristen zaienean, oso pozgarria da –gai horretaz asko ulertzen dutenak badira ba!–. Denoi gustatzen zaigu baloratuta sentitzea.
Zorionekoa sentitzen al zara? Bai, asko gainera.
Zer zara, botila erdi beteta ikusten duen horietakoa? Egia esan, botila erdi hustuta ikusten duen horietakoa izan naiz urte askotan, baina orain, beti erdi beteta ikusten dut. Agian, hala nahi dudalako eta sinisten duzun hori iristen dela sentitzen dudalako.
Zortekoa eta zoriontsua zara, beraz? Bai, beti tokatzen zait hartu nahi dudan trenen bat parean, eta ez dago ezetz esaterik. Beldurrak gelditu arazi egiten zaitu bakarrik, baina... Egindakoaren penarik ez izatera iritsi naiz, beraz... Zerbait parean tokatzen denean, hartu egiten dut. Oso zaila egiten zait ezetz esatea.
Parisetik saltoa emanda, nora iritsiko ote da Migdala? tela iruditzen zaizkidan gauzak utzi, eta kitto!
Zein pertsona jantziko zenuke? Ez dakit zein izan daitekeen, baina izugarri gustatuko litzaidake bere itsurarekin gustura ez dagoen bati goitik beherako
«Asko gustatuko litzaidake bere itsurarekin gustura ez dagoen bati aldaketa egitea» aldaketa bat egitea. Jantziez gain, hilea, makillajea... dena aukeratzen lagunduko nioke gustura.
Zu polita ikusten al zara? Ja, ja, ja! Egia esan, uste dut barrutik kanpotik baino politagoa naizela.
Eta nola iristen zara denera?
Bai ezta; zergatik?
Ui! Bizitza bat gutxi dela iruditzen zait egin nahi dudan guztia egiteko. Garrantzi gutxiago du-
Hala sentitzen naizelako. Baina oraindik badago zer hobetu!
Zein da zure ametsa.
Hemendik 30 urtera nere semearekin hizketaldi asko izatea.
Ez dakit, inoiz ez da jakiten; gaur daukagunarekin gustura sentitzea da garrantzitsuena.
Zein da esan dizuten piroporik politena.
Zein proiektu duzu buruan?
Ama ona naizela entzutea izan da piroporik politena.
Egungo krisia kontuan hartuta, zer egingo zenuke politikaria izango bazina. Zer egin jakingo banu, orduantxe sartuko nintzateke politikari! Ez dakit zer egingo nukeen, baina batzuei gustura adieraziko nieke askotan iruditzen zaidala pertsona arruntak txotxongiloen gisan erabiltzen gaituztela, eta denok dugula egia jakiteko eskubidea.
Zein bertute eta akats dituzu.
Eginda ditudan lan batzuekin erakusketa bat egiteko eskatu didate, eta gustatuko litzaidake ondo irtetzea.
Non eta noiz egingo duzu erakusketa? Ea sei hilabete barru dena lotuta izatea lortzen dudan. Lekua oraindik ez dakit zein izago den, baina leku ezberdinak eskaini dizkidate eta ikusiko dugu. Hala ere, niri ilusio berezia egingo lidake erakusketa Beasaingo Igartza jauregian jarri ahal izatea. Ea amets hori betetzeko aukera dudan!
26 GOIBERRI
PUBLIERREPORTAJEA
Sukaldeko lanak Maitteren esku Maite Garmendiak ostalaritza munduan ibilaldi luzea eta oparoa egin ondoren, Maitte denda ireki zuen 2008an Lazkaon. Kalitatezko sukaldaritza, % 100 naturala, kontserbanterik gabea prestatzen dute Maitten, etxera eramateko edo lokalean bertan jateko. Bezeroekin hitzartuta eta adostatuta, taldeentzako eta enpresentzako menuak prestatzen ditu. Catering zerbitzua ere aukeran eskaintzen du Maittek. Goierritarrei lanak errazteko dago Maite Garmendia, bere
lemak garbi esaten duen bezala: «Eguberri hauetan utzi gure esku sukaldeko lanak». Ehiza-sasoian adibidez, «jeneroa eramanda», Maitten edozein ehiza mota prestatzen dute. Maittek ordutegi zabala dauka, 07:30etik 20:30era. Eskaintza zabala dauka Maittek, bezeroen beharretara egokitzen eta adosten ditu menuak. Abendurako gainera, Interneteko webguneari eta sare sozialei indar handiagoa eman nahi diote. Besteak beste, Mai-
» Gomendioak: Askotariko frijituak (onddo, txanpiñoi, urdaiazpiko, bakailaozkoak, tigreak... ), albondigak, isatsa saltsan, txipiroiak tintan, txipiroiak plantxan, bakailaoa ajoarrieroan, Maitte errezeta, sagar tarta, pantxineta, arroz esnea... » Eguneko menua: 12 euro (lokalean) eta 8,50 euro (eramateko). » Eguneko platera: 6 euro. » Asteko atsedena: Igande arratsaldeetan. » Ordutegia: Astelehenetik larunbatera 07:30etik 20:30era. Igandeetan eta jaiegunetan, 08:30etik 14:00etara. » Harremanetarako: 943 08 76 74 - info@maitte.es www.maitte.es
ttek aurreratu duenez, «deskontuko bonoak jarriko ditugu».
Gero eta zerbitzu gehiago Gainera aurrez prestatutako janaria ere eskura daiteke bertan eta baita delicatessen produktuak edo gutiziak ere: era askotako kontserbak, italiar pasta, olioak, ardoak, lekaleak, txokolateak, bonboiak, gailetak... Dena den, denda soila baino gehiago da Maitte. 20 lagunentzako tokia duen kafetegia eta
Maite Garmendiak kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen ditu. MAITTE
taberna ere bada. «Kafe goxo bat edo pintxo desberdinak dastatzeko aukera dauka hurbiltzen denak». 25 lagunentzakok terraza ere badu. Gero eta zerbitzu gehiago ari dira eskaintzen Maitten. Odolki-sasoian adibidez, Ormaiztegiko Deba etxeko odolkiak dastatzeko aukera dago. Horrekin batera, enkarguz, erretako arkumea eta oilaskoak saltzen ditu. Baserriko oilaskoa 16,75 euroan eta normalak 9,75 euroan.
GOIBERRI 27
PUBLIERREPORTAJEA
Udaberri, diseinuzko kirol jantziak Denda kontzeptu berria ekarri du Julen Agirre beasaindarrak Goierrira: denda eta bulegoa uztartzen ditu, Udaberri marka propioarekin eta mailoten pertsonalizazioarekin. Udaberria «alaitasuna da, naturan martxan hasteaz gain, kirola egiten hasteko garaia izaten da. Eguna luzatzen hasten da, jendea kalera ateratzen da… Zikloaren hasiera». Udaberriak dituen konnotazio positibo guzti horiek biltzen ditu. Kalitate goreneko arropa teknikoa eta diseinua batzen du Udaberri markarekin. «Gaur egun jendea kirola egiteko ere dotore janzten da. Kirola modu eroso eta jantzian egin dezagun, Udaberri linea propioa sortu dugu». Udaberriren funtsa, «kalitate gorena eta moda uztartzea da, beste inon aurkituko ez duzuna eskaintzea». Bide horretan, korrikarako, txirrindurako, spininerako eta triatloietarako jantziak diseinatu ditu Gsport markaren arropetan. Guztia, gainera, prezio onean eskuratu daiteke kirola egiteko arropa edo egunerokotasunean kalean eroso erabiltzeko arropa. Zapatiletan ere gero eta aukera zabalagoa dauka. «Hemen beste inork saltzen ez dituen markak ekartzen saiatu naiz». Tecnica, K-swiss eta Scott markako zapatilak ditu
adibidez. «Oso goi mailako materiala da, baina oso prezio onean». Kirolerako osagarrietan ere aukera zabala dauka. Kirolarientzako Full Gas markako elikadura osagarriak ere saltzen ditu. «Gipuzkoan Full Gas produktuak hemen bakarrik eros daitezke».
Kaleko arropa Kirola egiteko diseinuzko arropaz gain, kalean edozein momentuan janzteko arropa ere diseinatzen du Agirrek Udaberri markarekin: kamisetak, sudaderak, txamarrak, biserak, poltsak, toailatxoak... Agirrek Udaberri Gsport dendaren aterak ireki nahi dizkie goierritarrei, Goierrin sortutako ekimenarekin bat eginez. «Sartu eta ikus dezatela, Kirol oso espezializatutik hasi eta kaleko edozein pertsonak eros dezakeen materiala daukagulako, irudi oso zainduarekin».
Pertsonalizazioa Udaberri dendak marka propioa edukitzeaz gain, badu beste aktibitate bat ere: mailoten pertsonalizazioa. «Enpresentzat, laguntaldeentzat, taldeentzat ekipazio pertsonalizatuak egiten ditugu, diseinutik fabrikazioraino. Ez dago gutxieneko kopururik, bakarra ere eginda daiteke».
Euskadiko Gsport etxearen banatzaile ofiziala da Udaberri. L.A. R
Nafarroa etorbidea, 27 - Beasain 943- 16 66 00 - www.udaberri.eu
28 GOIBERRI
GURE LURRA
Xabier Velle eta Aitor Mendia (Merkataritza dinamizatzeko bulegoko kideak), Edurne Etxeberria (Uggasa-Turismoa), Josune Macaya (Uggassa-Ingurumena), Jone Azpeitia (Legazpiko udal teknikaria), Eli Elgarresta (Gabiriako udal zinegotzia eta artzaina), Unai Badiola (Urretxuko zinegotzia), Manex Aranburu (Goimen), Bittor Areizaga (Zumarragako udal teknikaria) eta Gorka Sasieta (Baserritar ekoizlea). L A
Bertatik Bertara, elkartuta eta elkarlanean Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko helburuarekin abiatu da Bertatik Bertara proiektua. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Helburu horrekin eskualde oso batek egin du bat: Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Ormaiztegiko,
Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako erakundeek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak.
Urretxutik abiatu Urretxuko Udalak sektore desberdinekin egindako parte hartze prozesuetan erein zen, gerora Bertatik Bertaran bihurtu
zen egitasmoaren lehenengo hazia. Unai Badiola zinegotziak gogoratu duenez, «baserritarrak bildu zirenean garbi azaldu zen, herritarrek ez zekitela Urretxuko baserrietan zer ekoizten zen, eta jakinda ere ez zekitela non saltzen ziren. Gabezia bat, edo katea hautsi egiten zela ikusten zen». Beraz, elkar ezagutza kanpaina martxan jar-
tzea beharrezkoa ikusi zuten. «Baserritarrek esan zuten zentzu gutxi zeukala Urretxura bakarrik mugatzea. Eskualdeko ikuspegia eman behar zitzaiola garbi ikusi zen, produktu asko osagarriak izan litezkeelako». Gainerako herriek ere begi onez ikusita, Bertatik Bertara marka eta egitasmoa aurkeztu zuten maiatzean. Lanerako
GOIBERRI 29
PUBLIERREPORTAJEA
konpromisoa adostu dute eragile desberdinek: «Garrantzitsua da merkataritza txikia, turismoa eta gastronomia ere talde honetan egotea, iruditzen zaigulako dena zirkulu bat dela. Ondo funtzionatzeko, zirkulu bat izan behar du», gaineratu du Badiolak. Elkarlanak dagoeneko frutuak eman ditu: «Batetik, baserritarrei zein produktu ekoizten dituzten galdetu zaie. Bestetik, dendetan beste galdeketa bat egin da: ikusteko eskualdeko baserrietako zein produktu saltzen dituzten», zehaztu du Goimeneko Manex Aranburuk. Behin identifikazioa eta seinalizazioa bukatuta, triptiko bat argitaratuko dute, ekoizleen eta saltzaileen berri emanez. «Baserria, baserriaren historia, zein produktu ekoizten dituen, harremanetarako modua zehaztuko dira bertan», gaineratu du.
Baserritarrak elkartuta Gorka Sasieta Itsasoko baserritarra ere gustura dago Bertatik Bertara egitasmoarekin. «Kalearen eta baserriaren arteko hurrunketa ikusten dugu, eta beharrezkoa ikusten dugu baserritar-kontsumitzaile arteko elkarrizketa sortzea». Hala ere, baserritarrak euren artean elkartzearen beharra ere nabarmendu nahi izan du Sasietak. «Bakoitza bere aldetik ibili beharrean, proiektu komun batean aritzea beharrezkoa da. Denon artean arituta, bertako produktuari beste balore bat emateko aukera daukagu». Horretarako herri desberdinetako baserritarren arteko Baserritarren foroa sortze bidean dira eta partaidetza anaitzena izatera deitzen dute.
Baserriaren eta merkataritza txikiaren defentsan elkartuta zkio-Itsaso, Ormaiztegi, Gabiri, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalak, eragileek, 44 baserritarrek eta 28 dendarik eta ostalarik bat egin dute helburu berarekin: baserriaren, eta aldi berean, merkataritza txikiaren defentsa egitea. «Urola Garaiko eragile denak daude inplikatuak, Turismoa, merkataritza ostalaritza, baserritarrak, udalak, Uggasa eta Goimen garapen erakunde gisa», dio Goimeneko Manex Aranburuk. Urretxu-Zumarragako Bi-Tartean eta Legazpiko Ilinti merkatari elkarteen babesa ere badu Bertatik Bertara egitasmoak.
E
Unai Badiolak aurreratu duenez, baserritarrek mahai gainean «ideia interesgarriak» jarri dituzte. «Helburu batzuk jarri dira: kontsumitzaileenganaino nola iritsi, orain arte aplikatu diren nekazal politikak zertara eraman gaituzten, intentsibo izate hori, hausnarketa egin... Gure ustez, besteak beste, politika horiek eraman gaituzte gauden lekura eta guk uste dugu horrekin hautsi behar dugula». Aranburuk gaineratu due-
nez, «beharrezkoa da elkarrizketa baserritarren eta kontsumitzaileen artean. Bien artean egiten dugulako etorkizuna. Baserritarrak egiten duenak zuzenean eragiten du gizartean, nahiz eta askotan ez garen jabetzen».
Merkatariak gustura Xabier Velle Merkataritza dinamizatzeko bulegoko kidearentzat garrantzitsua da eragile desberdinen artean «konexioa
«Hasieran ikusi genuen herritarrek ez zekitela baserrietan zer ekoizten zen»
«Salmentak formalizatuta, salmenta kopurua igo egingo litzateke»
Urretxuko zinegotzia
Merkataritza bulegokoa
«Beharrezkoa da baserritarkontsumitzitzaile arteko elkarrizketa sortzea»
«Baserriaren aldeko gizarte mugimendua sortzea aldarrikatu behar dugu»
Baserritarra
Goimeneko teknikaria
Unai Badiola
Gorka Sasieta
Xabier Velle
Manex Aranburu
bilatzea sareen bidez. Alde batetik, baserritarrekin eta merkatariekin, nola lotu daitezkeen». Sarea bera nola indartu ere aztertu behar dela dio. «Bertako produktuak bultzatu behar ditugu, eta horretarako beharrezkoa da eskualde mailako komunikazioa hobetzea», gaineratu du Vellek. Hori bai, salmenta puntuak «ofizializatu» egin behar direla uste du. «Saltzen dira, baina ezkutuan bezala. Salmentak formalizatuta, salmenta kopurua igo egingo litzateke». Orain arte egindako bidearekin gustura daude. «Oso positiboa da, gogoa eta ideiak badaude». Kanpotik datozenentzat ere bertakoa kontsumitzeko eta bertakoa ezagutzeko bideak jarri behar direla uste dute . Turismo sektorearekin elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du Goimeneko teknikariak. «Kultur ekintzetan uztartu daiteke, kirol munduarekin... Adibidez, kirol probetako sarietan bana daitezke baserriko produktuekin osatutako loteak». Aurrera begira, gizartean «baserriaren aldeko gizarte mugimendua sortzea» aldarrikatu du Aranburuk.
30 GOIBERRI
ERREPORTAJEA
Zerbitzuen gida osatua Eskualdean goierritarren eskura dauden zerbitzuak gero eta gehiago dira, alor eta esparru ezberdinetan ere gora egin baitu eskaintzak azken urteetan. Orain, eskualdeko 22 herrietako zerbitzu horiek denak Goierriko lehen zerbitzu gidan dituzu bilduta. Goierriko Hedabideak k o m u n i k a z i o enpresak –GOIERRIKO HITZA ren eta GoiBerriren argitaratzailea– argitaratu duen Goierriko Zerbitzuen Gidan, atalka eta herrika banatuta, modu erraz eta erabilgarrian daude jasota eskualdeko zerbitzu guztiak: dendak, edergintza, elikadura, enpresak eta zerbitzuak, erakundeak, etxegintza, motorra, osasuna eta ostalaritza. Interes orokorreko informazioa bildu da bertan, eta esparru ezberdinetako telefonoak eta helbideak modu erraz eta erabilgarrian aurkitzeko aukera ematen du. Aipatutako bederatzi atalez gain, farmaziei, garraioei, osasun zerbitzuei... bu-
ruzko informazio ere bertan izango duzu eskura. Goierrin egiten den mota honetako lehen gida da, eskualdeko 22 herriak hartzen dituena
eta euskara hutsean. Goierriko Hedabideak enpresak zerbitzu gida berritzailea, modernoa eta erabilgarria egin du, goierritarrei eta GOIERRIKO HITZA egunkariaren eta GoiBerri aldizkariaren harpideei banatzeko. Datozen egunetan banatuko zaie Goierriko Zerbitzuen Gida harpide guztiei –zu ere harpide bazara eta ez baduzu
gida jasotzen, gerturatu GOIERRIKO HITZAk eta GoiBerrik Bea-
sainen (Oriamendi,32) eta Urretxun (Iparragirre,11) dituen bulegora–. Aben-
duaren 13tik 15era bitartean eskualdean egingo diren liburu eta disko azoketan ere eskuratu ahalko da gida.
Interneten ere bai Paperean bilduta dagoen hori guztia eta gehiago, sarean ere eskuragarri egongo da goierrikozerbitzuak.com helbidean. Behar duzun zerbitzu, telefono
edo helbide hori bertan eskuratu ahalko duzu, eta etengabe berrituko den informazioari esker, Goierriko eguneroko eskaintza modu errazean aurkituko duzu. Etengabe berrituko diren albisteen bidez, gainera, eskualdeko zerbitzu guztien berri izateko aukera ematen du webguneak. Eskualdean zerbitzuen alorrean antolatzen diren ekitaldien, deialdien, eta eskaintzen berri izateko, jo Goierriko zerbitzuak biltzen dituen sareko lehen gida honetara, eta ez galdu eskualdeak eskaintzen dituen zerbitzuen berri izateko aukera. Zuk ere etxekoek, etxean eta etxekoentzat egindako gidan parte hartu nahi baduzu, eta zure zerbitzuaren berri emateko modurik errazena eta eraginkorrena erabili nahi baduzu, bidali mezu bat jizagirre@bidera.eu helbidera.
@
goierrikozerbitzuak.com