Goierritarraren eta Otamotzen astekaria
79. zenbakia. 2013ko azaroaren 8a
Asier Zabaleta Dantzaria
ÂŤHarrobi bikaina da Euskal HerriaÂť 6-7
Igor Elizegi 3 Iritzia 4-5 Ehiza goiz bateko kronika 8-9 Pilotari gazteak 10 Zapata konpontzailea 12 Onddo denboraldia 13 Ertza konpainiako zuzendaria da Asier Zabaleta ezkiotarra. GORKA RUBIO/ARGAZKI PRESS
02 GOIBERRI
PUBLIZITATEA
GOIBERRI 03
KATE mOTZEAn
Igor Elizegi Atabalaria
«New Yorkeko maratoia egin nahi nuke eta, hala, hiria ezagutu» Ane Arrieta Zegama Igor Elizegi Txikito (Zegama 1976) atabalaria da. San Martin eguna, egutegian ondo markatzeko eguna izaten da zegamarrentzat, eta egun horretan, Elizegik, Zegamako Txistu Taldearekin batera, ganaduz eta postuz betetako kaleak alaitzen ditu, bere atabalarekin.
arratsaldetan. Opari bat.
Atabala jo duzun egunik ederrena.
New Yorkeko maratoia egin nahi nuke eta, bide batez, hiria ezagutu.
Atabala gustura Bartzelonara joan ginenean jo nuen. Oso irteera polita izan zen. Autobuskada bat txistulari joan ginen. Han kalejiran ibili ginen eta Euskal Etxean afaldu genuen. Ederki pasa nuen.
Erosi ezin daitezken horietakoak.
Afizio bat. Korrika egitea, neure buruari pixka bat gogor egiteko. Realaren jarraitzailea ere banaiz, batzuetan majo sufrituz.
Amets bat
Oporretarako leku bat. Pirinioak. Udan astebeteko irteera egiten dugu lagunek, mendian pixka bat ibili eta...
Gorrotu duzuna.
Abesti bat.
Pazientzia falta; azkar aserretzen den jendea.
Ken zazpi taldearen Udazken
Gustuko duzuna. Alaitasuna eta umorea.
«Atabala gustura Bartzelonara joan ginenean jo nuen. Oso irteerea polita izan zen»
ANE ARRIETA
Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo, Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga
GOI B ERRI
Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Lierni Ormazabal Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011
Herriko alkate bazina. Alkate ez; festetako zinegotzi izango nintzateke ni! [barrez].
Zegaman biziko ez bazina. Gipuzkoako herri txikiren batean, Zegamatik ahalik eta gertuen, bisitan etortzeko ere.
Egoitzak: Beasain:
Webgunea:
Oriamendi, 32. 20200.
Posta elektronikoa:
goiberri.hitza.info
Urretxu:
goiberri@hitza.info
Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.
Publizitatea:
Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08
Bezero arreta / harpidetzak:
673 69 90 95 – asubinas@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info
04 GOIBERRI
IRITZIA
Joseba Imaz Kazetaria
Abesten ote zioten Santa Barbarari unkitu egin nau orain dela gutxi Leonen jazo den gertaera tristeak. Sei lagunek, seirak meatzariak, bizia galdu dute ia 700 metroko sakoneran lanean ziharduten bitartean. Ezusteko eraso ikusezin batek lapurtu die azken arnasa. Grisu izeneko gas madarikatu horrek ez baitu biriketan sartu aurretik aterik jotzen; ikatz beltz artean sortutako zirrikituetatik atera eta, gupidarik gabe, hilgarri bihurtzen du airea. Pola de Gordoneko istripuak gogora ekarri dit Leongo eta Asturiaseko meatze guneetako herritarren kasta. Inoiz bertan egon denak badaki zertaz ari naizen. Minako lanaren gogortasuna eta arriskua inork baino hobeto ezagututa ere, badute asturiarrek eta leondarrek halako lotura sakoneko bat ogibide horrekin. Geratzen diren ikatz ustiategiak isteko zorian daudela jakiteak –agintarien utzikeria lagun– ez du ahuldu atxikimendu hori. Agian, bada-
H
kitelako horixe izan dela arbasoen bizibidea, denboraren joan-etorrian, agian, badakitelako aberastasun-iturri izan direla lurpeko ondasun horiek. Oraindik ere gogoratzen dut La Pola Llavianako (Asturias) biztanleek, iazko herriko festetako egun handian, zer nolako sentimenduz abesten zuten En el pozo Maria Luisa kanta. Meazuloan hiru lagun galdu dituen langilearen istorioa da, saminez beteriko kanta, Santa Barbara bendita izenez ere ezaguna. Lehen aipatutako atxikimendu sakoneko horren erakusgarri da ereserki hori. Euskal Herrian ere garrantzitsua izan da, Asturiasen eta Leonen moduan gaur arte iraun duen arren, meategien presentzia eta eragina. Goierrin baditugu horren lekukotza ugari. Aralarren, adibidez, orain dela ez asko arte martxan izan ziren meategiak. Aldi berean 160 bat langileren jarduna hartu omen zuten paraje haiek, garairik oparoenean. Anastasio Balerdi amezketar artzainak kontatua da behin, mina horien inguruko
bide bazter batean, meatzari bat aurkitu zuela konortea galduta. Bizkarrean hartu eta salbu jarri behar izan zuen, bere onera etortzen zen bitartean. Orain dela gutxi egindako aurkikuntzek erakusten dutenez, 3.500 urte badituzte Aralarreko zenbait aztarnek. Euskal Herriko zaharrenak omen dira Arritzagan arakatu dituzten hainbat osin, arrakala eta meazulo eta, arkeologoek diotenez, meatze lanetan zailduta zegoen jendeak egin zituen. Euskal lurrek kanpotik zetozen herriengan sortzen zuten interesa azaltzeko baliagarri izango omen dira arrasto horiek guztiak. Zerain, Mutiloa eta Legazpiko meatze guneetako aztarnak ere hor daude, iragan aberats baten lekuko. Hauek, agian, ezagunagoak bazaizkigu ere,
goierritar askok ez diogu merezi duen arretarik eskaini gure historiaren bilakaeran hain garrantzitsua izan den aktibitateari. Errazagoa zaigu ikusaraztea eta aitortzea –gutxitxo bada ere– baserriak eta nekazaritzak gurean izan duen eta duen garrantzia; konturatu gara, baita ere, industriaren garapenak berebiziko eragina izan duela eskualdearen garapenean. Baina ez gara askotan gogoratzen beste hainbat ogibide gure-gureak ditugula, edo izan ditugula, behintzat. Euskal Herriaren itsas historiaren garrantzia aldarrikatzen dutenei askotan entzun izan diegu: euskaldunok ez omen dugu gure historiaren kapitulu handienetako hori ezagutzen. Eta agian berdina esan genezake meatzaritzari dagokionez ere. Zerain, Mutiloa eta Legazpiko herriek egindako lanari esker, gertu-gertu daukagu iragan aberats hori ezagutzeko aukera paregabea. Aprobetxatu beharko genukeena. Hemen ere, Asturiasen nahiz Leonen baino tamaina apalagoan bada ere, izango ziren istripu latzak, istorioak, kantak eta ohiturak. Agian, abestuko zioten Santa Barbarari. Ez dakit hainbesteko atximendurik edo loturarik izango zen, baina ondare hori guztia gabe zaila da gure egungo Goierri ulertzea. Lurpean ere baditugulako sustraiak.
GOIBERRI 05
IRITZIA
Asteko irudia
Josu Maroto
Udazkena Udazkena, perretxikoen sukarra iritxi da Euskal Herrira.
Hil da Lou Reed, eta urte batzuen bueltan zenduko dira Bob Dylan, Neil Young, Leonard Cohen… 70ak pasata dauzkate. Apur bat gaztetxoagoak dira Bruce Springsteen eta Tom Waits, adibidez. Zineman ere joan zitzaizkigun Robert Mitchum, James Stewart, James Cagney, Lee Marvin… Clint Eastwoodi eta Kirk Douglasi ez zaie askorik falta azkena emateko. Eta horiek guztiek existitzeari uzten diotenean zeintzuk izango dira gure mito bizidunak, Unai? Egin denboran aurrera, eta imajinatu ezazu 2043an zaudela. Nork hartuko du aipatu ditudan horien lekukoa? Musikariengan pentsatzen hasten naiz, eta ez zait izen bakar bat ere okurritzen. 40-50 urteko zein musikarik dauka gaur egun haiek eduki zuten eta duten oihartzuna? Oraintxe ez zait bat bera ere bururatzen, eta kontua ez da bat gogora ekarri arte atzeratzea idatzi-edo hau. Zineman, igual, badaude gehiago, ezta? Eta Euskal Herrian? Laboa joan zen, Lete ere bai… Muguruzak 50 urte, Ruperrek 57… Haiek desagertzean zeinek hartuko die leku-
koa? Ikusten al duzu talde emergente-rik? Halere, izan fedea, sortzen ari garen marrubizko muxuetako gizarte hiper-zuzen, supertxotxolo, ezin sektarioago eta hutsal honetatik aterako da-eta zerbait. Buff Unai, idatzitakoa ikusita, uste dut gure artekoak amaiera kontsentsuatu bat behar duela, motibatzen gaituen zerbait edo norbait falta zaigula-edo, akatsak zuzenduko dizkigun norbait edo zerbait… Bestela, Reeden adinera helduko gara, baina ez haren mailara.
Igor Susaeta
bat eta
Garai bateko mitoak badoaz edo joango dira, baina bat edo beste ez dituzu aipatu. Manolo Escobar, adibidez, zeinek ez du ezagutzen? Begira jarri nahiz eta kuriosidadez esango dizut El Ejidon jaio zela eta Benidorm-en hil 82 urte zituela. Almeriako plaza batek bere izena du ta jaioterrian kalea ere ba du bere izenean. Ez didazu ukatuko batzuentzat mito bat ez denik ala? Kar, kar, kar... Pentxatzen jarrita aktorerik edo musikaririk ez dut gogoratzen zure moduan, baina bai kirolariak mito bizidun gisa. Adibidez, Miguel Indurain txirrindulari handia Tourra 5 aldiz irabazia, jarraian gainera. Edota Mike Tyson boxealari estatubatuarra, 20 urte besterik ez zituela munduko txapelduna izan zena. Michael Jordan saskibaloi jokalaria partidako batez beste 30 puntu egiten zituenak, NBA-ko ligako errekorra du gainera gaur egun ere! EdoDick Fosbury altuera jauzia lehen aldiz atzeraka salto egin zuen gizona. 2043. urtean, berriz, gaur egungo batzuk ere mitoak izango direla deritzot. Rafael Nadal izango da bere 57 urterekin, ATP-ko mun-
bat Unai Kerejeta
dialeko sailkapeneko lehen sailkatua izan zena eta Grand Slam pilo bat irabazi zituena. Sebastian Vettel Formula 1-eko gidaria 56 urte edukiko dituena jarraian munduko txapelketa pila bat irabazi zituena. Michael Phelps, Sebastian Loeb, Tiger Woods, Lionel Messi... Ikusten duzunez askoz ere errezagoa da kirol mitoetaz idaztea gainontzekoetaz baino; zergaitik ote? Telebistak idukiko du, seguru, zer ikusirik.
06 GOIBERRI
ELKARRIZKETA
GORKA RUBIO/ARGAZKI PRESS
Asier Zabaleta Dantzaria
«Zoritxarrez lan gehiago egiten dugu kanpoan Euskal Herrian baino»
GOIBERRI 07
ELKARRIZKETA
Xiker Esnal Ezkio-Itsaso Betidanik darama barruan dantza Asier Zabaletak (EzkioItsaso, 1972). Lanak, ordea, sarritan eraman du kanpora dantzari goierritarra, eta munduko hainbat herrialdetan taularatu du dantza garaikidea. Batetik bestera ibiltzea plazer handia izan da Zabaletarentzat, baina gero eta astunagoa egiten zaiola aitortu du.
Munduko zein tokitan zabiltza orain? Kanaria Handian, Mesdanza jaialdian izan naiz, eta orain Dantzaz konpainiarentzat koreografia berri bat prestatzen hasi naiz. Atzo, osteguna, Victoria Eugeniako Klub aretoan entsegu ireki bat egin genuen, orainarte landutakoak erakusteko, eta datorren astetik aurrera, nire ikuskizunen emanaldiez gain, Ezmugak deituriko proiektuan hasiko naiz lanean, Oteizaren lanaren inguruan. Arlo ezberdinetako hainbat artistek eginiko hurbilketak izango dira, Irunen (Gipuzkoa) erakutsiko direnak.
Etxean zaude, beraz; baina zuretzat hori ez da ohikoena. Ez, batzuetan denboraldi luzeak egin behar izaten ditut etxetik kanpo. Aurten, adibidez, Polonian edo Frantzian aurkeztu ditugu gure azken lanak. Dantzan hasi nintzenean, niretzat plazer hutsa zen batetik bestera ibiltzea, baina orain, geroz eta astunagoa egiten zait. Zorionez aipatutako azken proiektu hauek hemen inguruan eman dira, beraz, hori niretzat bi aldiz poztekoa da. Batetik, etxetik mugitu beharrik ez dudalako, eta bestetik Euskal Herrian ere proiektuak egiten direnaren seinale delako.
Egoera ekonomikoa ikusita, pentsatzekoa da dantza sektoreak ere zailtasunak izatea. Nola daramazue? Gure lana, gehienbat, Euskal Herrian saltzen saiatzen gara, baina azkenean deitzen diguten tokira joaten gara, eta zoritxarrez, lan gehiago egiten
dugu kanpoan Euskal Herrian baino. Izan ditugu urteak Brasilen lan gahiago egin ditugunak, Euskal Herrian eta Espainian egindakoak batuta baino.
dantza egitea zen, eta hori egindako lehen proiektuarekin bete zen, Amets beroak-ekin. Beraz, ordutik gertatutako guztiak niretzat opariak izan dira.
Murrizketak egin diren lehen arloetako bat izan da dantza.
Eta ez nolanahikoak gainera.
Eta kulturaren barruan alaba pobreena beti dantza izaten da. Oso urte latzak pasa ditut emanaldiei dagokienez, eta, zorionez, atzerrian egindako proiektu handi batzuei esker salbatu ditut hainbat urte, Errusian edo Brasilen egindakoei esker bereziki. Orain, badirudi, hemen zerbait mugitzen hasi dela, baina gure mundua ez da inoiz ziurra izan, are gutxiago orain. Ezagutzen ditut gaur egun une latzak bizitzen ari diren lankideak, eta desagertu diren jaialdi ugari ere bai.
Alias konpainiarekin munduko antzoki nagusienetan dantzatzeko aukera izan dut, eta hori gutxi ez balitz, geroago neure lehen bakarkako lanarekin, Ego-tik izenekoarekin, munduko herrialade ugari bisitatu nituen, hala nola, Txina, Filipinak, Israel, Grezia, Peru, El Salvador, Costa Rica, Mexico, Brasil, Lituania, Errusia, Luxenburgo... Ikuskizun horiek guztiek eta bira denek lan latza eskatzen dute, baina pasioz egindako lana denez, askotan ez gara es-
Ordutik konpainia ugaritan aritu zara, zeurea sortu zenuen arte. Bai, harrezkero estatuko hainbat konpainiatan lan egin nuen, Suitzako Alias konpainiara iritsi arte. Hantxe aritu nintzen bost urtez, 2004an Ertza sortu eta Euskal Herrira bueltatu nintzen arte.
Egindako ibilbidea eta gaur egungo tokira iritsita, zer datorkizu burura? Ez nuen inoiz imajinatu halakorik. Hasi nintzenean nire ametsik urrunena Victoria Eugenian
20 urtetik gora daramazu lanean; helburu profesionalak bete dituzu? Hasierakoak bai, zalantzarik gabe. Orain, ordea, beste batzuk ditut eta horiek ezin dira esan, bestela ez dira beteko… Nire ustez, denok izan behar genituzke beti ametsak helburu bezela, eta haiengatik gogor borrokatu, bestela akabo. «Lortu dut eta bere horretan geratuko naiz» esaten badugu, gureak egin du. Beti dago zer egin, zer ezagutu eta zer ikasi.
Euskal dantzak edo dantza klasikoak ohikoagoak dira Euskal Herrian. Zabalduko al da dantza garaikidea inguru hauetan?
Hasierako urratsak nola gogoratzen dituzu? Lehen pausoak noiz eman zenituen? Txiki txikitatik egin dut dantza. Euskal dantzak ikastolan edo arrebarekin etxeko sukaldean. Ahal bezain pronto dantza talde handi batean eman nuen izena, Kresalan. 19 urte nituenean, Victoria Eugenian Zilbor esteak deituriko produkzio garaikide bat ikusi nuen, eta momentu hartantxe erabaki nuen hori egin nahi nuela. Aste horretan bertan eman nuen izena Iñaki Landaren eskolan. Hainbat eskoletatik pasa nintzen gero, eta segituan nire lehen lana egiteko aukera izan nuen, Arteszenaren Amets beroak.
fortzu horretaz konturatu ere egiten. Gainera, esan beharra daukat hasi nintzenean nire familiak eta izan nituen irakasleek emandako laguntza izugarria izan zela.
«Herrialde asko bisitatu ditut eta munduko antzoki nagusienetan dantzatu dut» «Lan latza dute birek, baina pasioz egitean ez gara esfortzuaz konturatzen» «Munduko konpainia onenentzako harrobi bikaina da Euskal Herria» «Denok izan beharko genituzke beti ametsak helburu bezala, eta gogor borrokatu»
Dantza garaikidea gaur egun oso onartua dagoen herrietan ere, prosezu hori ez zen eman egun batetik bestera. Urte askotako prozesua da eta lan asko egin behar da ezagutarazteko. Nik uste dut Euskal Herrian ematen ari dela. Nahi baina motelago agian, baina ematen ari da. Egoera ekonomikoak ez du prozesu horretan asko laguntzen, alderantziz.
Nola landu behar da harrobia? Esan beharra dago Euskal Herria munduko konpainia onenentzako harrobi bikaina dela. Falta dena goi-mailako ikasketak egin ahal izateko eskola homologatu bat da, eta gero inora joan gabe hemen lan egin ahal izateko sare sendo bat. Non erakutsi balego, konpainiak automatikoki sortuko lirateke, dantzari faltarik ez baitago.
Epe motzean, Goierrin edo Euskal Herrian zure emanaldirik ikusteko aukerarik izango da? Hilaren 15ean Eibarko (Gipuzkoa) Koliseo antzokian Act of God aurkeztuko dugu, euskaraz. Gero 22an Madrilen NAN, aurtengo lan berria, eta hilaren 30ean Irunen, lehen aipatutako Ezmugak proiektu berria.
08 GOIBERRI
ASTEKO GAIA
Goiz bat ehizan Ehiza garaia dela nabaria da Otzaurten eta inguruetan. Goierrin sekulako zaletasuna dago eta inguru horiek bikainak dira ehizarako. Goiz bat ehiztariekin ematea nahikoa da zaletasun honen inguruko ‘eromena’ ulertzeko. Asier Zaldua Otzaurte Zumarraga. Santu Guztien eguna. 06:00ak. Gau itxia. Kalean apenas dabil inor. Pintxopote luzea egin dutenak bakarrik. Autoak ere, gutxi. Ia denak 4x4 ibilgailuak dira. Hauek ere hara joango dira... Otzaurteko bentako Jon Oiarbidek goiz joateko esan du, egunak argitzerako ehiztariak euren postuetan egoten baitira. «06:30ak aldera taberna lepo egoten da. Hori da ordurik onena». Hala da. Otzaurte autoz gainezka dago eta bertako benta ehiztariz mukuru. Koadernoa
besapean duena arraro begiratzen dute. Argi dago ez dela euretako bat. Mintzagai bakarra, eguna nola ote datorren. Ehiztariek ez dute kazetariarekin hitz egiteko gogo handirik: kafesnea korrika eta presaka hartu eta lagunak heldu bezain laster, postura. Euken Galdos zegamarra da errukitzen lehena. Azken finean, kazetaria ere ehiztaria da: koadernoa, boligrafoa eta grabagailua armatzat dituen ehiztaria. Galdos umetatik da zalea. «Aitak zaletu ninduen. Tiro egiten 15 bat urterekin hasi nin-
tzen, baina 8 urterekin jada aitarekin joaten nintzen mendira. Berak botatako usoak hartzen nituen. Aitak 18 urte bete nituenean oparitu zidan eskopeta erabiltzen dut oraindik». Pasioz hitz egiten du ehizaz. Zer du horren erakargarria zaletasun honek? «Usoak ikustean adrenalinak gora egiten du. Zaletasun polita da. Nahiz eta usoak ez ehizatu, pase bat ikustea zoragarria da». Beste asko ere iritzi berekoak dira. «Inguru honetara milaka lagun etortzen dira ehizara. Izan ere, postu asko daude, eta
Otzaurtek N-1 errepidea ematen du 06:30ak inguruan. Zegaman, festak pasa ondoren, luma asuntoa da gai nagusia: usoak, oilagorrak...». Otzaurten ez da emakumerik ikusten. Eurek zer ote diote? «Ez dute ehizaz gehiegi hitz egiten. Badakite hilabete eta erdi ehizan emango dugula. Eguraldi txarra eginez gero, edozein tokitara joaten gara emaztearekin, baina ona tokatuz gero, ehizara». Solasaldia ustekabean moztu du. Lagunak heldu dira eta alde egin beharra du. Ander Otaegi, Jon Agirre eta
GOIBERRI 09
ASTEKO GAIA
Joseba de la Hera gazteek ez dute horrenbeste presa. Euren adinekoen artean ere zaletasun handia dagoela diote. Gehienak umetan hasten dira mendira joaten, baina 14 urte bete arte ezin dute tirorik egin. Eta 18 urte bete arte, heldu batekin joan behar dira. Ehizak erakargarria izaten jarraitzen du Goierriko gazte askorentzat, nahiz eta garai batean baino uso gutxiago pasatzen den. «Behin, ehiztari batek 82 uso bota zituen egun bakar batean, baina, egun, hori ezinezkoa da, kostaldetik pasatzen baitira, geroz eta gehiago. Beharbada, hemen egur asko ematen zaielako». Hala ere, ez dute pentsatu kostaldera ehizara joatea. «06:30ean joan behar duzu zozketara eta, tokatzen ez bazaizu, etxera itzuli behar duzu». Ez da zaletasun merkea. Partzoneriako bizilagunek 60 euroren truke hiru ehiza egun dituzte. Gainontzeko postuen zozketan parte hartzeko, berriz, sei euro ordaindu behar da. To-
katzen ez zaionari, erdia itzultzen diote. Gipuzkoa guztiko jendea etortzen da Otzaurtera. Baita nafarrak ere.
Ehiztari bat tiro egiten Beundeko postu batean eta ehiztariak Otzaurteko bentan gosaltzen. ASIER ZALDUA
Beteranoaren iritzia Fermin Mazkiaran beteranoa gazteek diotena entzuten ari da, adi-adi. Gazteek, bentan, beteranoen artean, asko ikasten dela diote. Mazkiaran laguna dute eta aholkuak ematen dizkie. Bai berak eta bai gazteek Zegaman ehizatzen dute beti, baina Argentinara joan direnak ezagutzen dituzte. 6.000 euro ordaindu behar da horretarako. Mazkiaran hara joatera gonbidatu zuten, baina ez zen joan. «Ez zait gustatzen ehiza mota hori. Txoriak botatzea errazegia da eta, gainera, gero ezin dira etxera ekarri». Usoak botatzeaz gain, lagun asko egin ditu urte hauetan guztietan. Otzaurten denek agurtzen dute postuetara joan aurretik. Pixkanaka, benta hustu egin da. Hurrengo geltokia, Beunde: postuetako argazkiak ezinbestekoak dira erreportajerako.
«Zegaman, festak pasa ondoren, luma asuntoa da gai nagusia: usoak, oilagorrak...» Euken Galdos Ehiztaria
«Geroz eta uso gutxiago pasatzen dira, beharbada egur asko ematen zaielako» Ander Otaegi Ehiztaria
Argazki txukunak lortzeko, gainera, postura igo behar. Ez da broma. Bertigoa eta ehiza ez dira bateragarriak. Hori da eskailera pila... Ulma enpresaren pegatinak ikusteak, lasaitasun apur bat ematen du. Goran, berriketa gutxi: adi egon behar da usoek ihes egin ez dezaten. Argazki batzuk atera eta aparkalekura. Bertan, ehizari buruzko erreportaje batean falta ezin den pertsonaia: basozaina. Mikel Olano du izena eta altzotarra da. Ehiztariek aurten iaz baino harrapari gehiago bota dituztela eta askok postu ingurua zikinkeriaz beteta uzten dutela dio. «Ehiztarien artean denetik dago, baina ehiztari elkarteek eurek salatu beharko lituzkete gaizki jokatzen dutenak». Basozain lana ez da erraza. «Serio jarri beharra dugu, adarra jotzea nahi ez badugu. Salaketek bakarrik funtzionatzen dute eta horrek haserreak sortzen ditu; baina gu natura zaintzeko gaude», dio ehiztari txarren ehiztariak.
10 GOIBERRI
GAZTEAK
Lazkaoko pilotariak, herriko pilotalekuan entrenatzen. ASIER ZALDUA
Zazpi pilotari goierritar gailurrera bidean Asier Zaldua Gipuzkoako pilota federazioak herrialdeko kadete eta gazte mailako pilotari onenei laguntzeko egitasmoa jarri du abian. 24 pilotari aukeratu ditu eta horien artean zazpi goierritar daude. Lazkaoko Lapke taldeko Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendia, Ordiziako Txapagaineko Ioritz Egiguren, Beñat Beloki eta Josu Murua eta Zegamako Tartaloetxeko Iñigo In-
Babeslea
txausti eta Iban Matxinandiarena. Guztiak gazte mailakoak dira, Zubizarreta izan ezik. Maila oneko pilotari gazteek arazo bat dute: euren herrietan ez dute euren mailako beste inor eta, hala, oso zaila dute kalitatezko entrenamenduak egitea. Egitasmo honen helburua gazte horiei ahalik eta gehien hobetzeko tresnak ematea da. Horretarako, bi astean behin Donostian elkartzen da. Ber-
tan, elkarrekin entrenatzen dute. Gainera, bilera horietan federazioko entrenatzaileek euren herrietara joaten direnean nola entrenatu behar duten azaltzen diete.
Selekzioa indartzeko Proiektu honen helburu bakarra ez da gazteei laguntzea, baita Gipuzkoako selekzioa indartzea ere. Izan ere, pilotariak geroz eta hobeto prestatu, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditu herrialdeko selekzioak. Gainera, bi astean behin elkartzen direnez, gertutik jarraitzen dituzte eta badakite zeintzuk diren sasoi onenean daudenak. Bai Goierriko taldeetako
prestatzaileak eta bai pilotariak oso gustura ageri dira. «Elkarte gehienetan arazo berbera dugu: maila oneko mutil bakarra dugu eta hark kalitatezko entrenamendua izateko bospasei beharko genituzke. Orain federazioak teknikoak jarri dizkie eta eskertzekoa da. Bi astean behin elkartzen dira beraiekin, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Kontuan izan behar da, herriotan entrenatzaile gehienek ez dutela titulurik». Zubizarreta ere oso pozik dago. «Gustura nabil. Nire adineko onentsuenak elkartzen gara eta maila handia dago. Lagungarria da. Kalitate handiko entrenamenduak egiten ditugu», esan du.
12 GOIBERRI
MOTZEAN
Beasainen du Loren denda Antonio Jaritek. Bertan zapatak eta poltsak konpontzen ditu, gehienbat. ANE ARRIETA
Zapata konpontzailea Antonio Jarit urretxuarrak 28 urte daramatza Beasainen zapatak konpontzen. Krisialdi garaian lanik gabe gelditu zenean ikasi zuen afizioa Antzuolan, bere lagun batekin batera. Geroz eta zapatari gutxiago dago Goierrin. Ane Arrieta Beasain Orain bezala, aurrez ere izan ziren krisialdi ekonomikoak, eta hamalau urtetatik lanean zebilen Antonio Jaritek (Urretxu, 1958) zapatari ofizioa ikasi zuen Antzuolan (Gipuzkoa), aurrez zuen lana galdu zuenean. Urretxun ireki zuen lehen denda, bere lagun batekin, eta duela 28 urte Beasainera lekualdatu zen, dendari emaztearen izena jarriz: Loren. Zapatak eta poltsak konpontzen ditu gehienbat urretxuarrak. «Konpontzen ditudan zapaten %75a emakumeena da, normalean takoi finagoa izaten dutelako eta az-
karrago gastatzen direlako», dio Jaritek. Zapatak josi, tapa berriak jarri, zola aldatu... Ia-ia denetik egiten du zapatekin.
Denetik aurkitu du
«Makina zahar honekin hasi nintzen lanean. Orain berriagoa ere badut» Antonio Jarit Zapataria
Ofizioan daramatzan 28 urteetan denetik aurkitu du zapaten barruan: kuleroak, pantyak, tangak... Eta enkargatutako lanak, konpon zitezkeenak behintzat, ahalik eta txukunen egiten saiatu da beti. Gainera, «konpontzerik merezi ez zuela ikusiz gero ere, argi esan izan diet beti bezeroei», dio. Krisialdiak eragin diola badio ere, geroz eta zapatari gutxiago daudenez eta inguruko herri
guztietako bezeroak etortzen zaizkionez, ez dabil hain gaizki. Orain, jendeak zapatak «erabat izorratuta daudenean» eramaten dizkiotela dio, «lehen, izorratzen hasten zirenean» eramaten zizkiotenean. Lan guztietan bezala, honetan ere bada hanka sartzeko aukera. Jaritek nahi gabe zerbait izorratu duenetan bezeroei berria erosteko esaten die eta berak ordaintzen ditu. Zapata mota bat gomendatzekotan, onenak «sokekin lotzen direnak eta zabal xamarrak direnak» izaten direla dio; takoiari dagokionean, «gehienez lau zentimetrokoa».
GOIBERRI 13
GURE LURRA
Ilargiari so, onddoen esperoan Udazkenarekin perretxikozalez betetzen dira basoak; aurten, saskiak betetzea ez dago erraza. Janire Arrondo Goierri Forma, kolorea, orriak, eraztunik duen, usaina, zaporea... Hamaika dira perretxikoak eta onddoak jaso eta sutara bota aurretik kontuan hartu beharreko ezaugarriak. Basoan, edozein lekutan ere ez dira ateratzen. Inguruak badu garrantzia; iparrera begira dagoen, hegora... Edonola ere, sekretuan gorde beharreko datuak dira horiek, altxorra norberarentzat gorde nahi bada behintzat. Azken aldian moda modan dagoen zaletasuna da perretxikoetara joatea. Udaberrian ere zer jasoa izaten den arren, udazkena izaten da garirik oparoena. Onddo ederrak eta gibelurdin bikainak bilatzearena, ordea, artea bilakatu dela esatea ez da gehiegizkoa izango. Abilezia eta trebetasun guztiak jarri behar dira martxan; are gehiago, aurten bezala, aleak urriak badira. Udaberriko euri emana ikusita kontrakoa bazirudien ere, aurtengo iraila ez da batere ona izan perretxikozaleentzat. Izan
dira nahikoa ale jaso dutenak, baina gutxi, beste urte batzuekin alderatuta. Urria ere bide beretik hasi zen, baina, badirudi zertxobait gehiago agertu dela ordutik. Basoak onddoz edo gibelurdinez beteko badira giro eurisua eta humela behar da. Euria egin duenean, ordea, hotza ere egin du. Badira oraindik etorriko direla diotenak, garaia amaitzen ari den arren. Zerura begiratzen dutenek ilargialdi bat geratzen dela diote.
Onddo eta ziza horiak Ordiziako azokan Lasa anaien postuan. JANIRE ARRONDO
Mendian ez bada, azokan Azoketan badute hemengo basoetako egoeraren berri. Izan ere, perretxiku gosez denak eta mendian alerik biltzerik izan ez duenak, bertara jo dezake erostera. Eta bertakorik ez badago Espainiatik zein Frantziatik ekarritakoekin konformatu eta poltsikoa astindu behar. Zamoratik, Soriatik nahiz Errioxatik ekartzen ditu ziza eta onddo aleak Mikel Lasa hernaniarrak. Asteazkenero, hutsik egin gabe, Ordiziako azokan
Azokan perretxikuak erosi eta kontserbak egiten dituzte askok urtean zehar jateko
izaten da Lasa. Azken asteetan jende ugari gerturatzen da bere mahaira. «Udazkena iritsita, perretxikuak jateko gogoz dago jendea. Gainera, askok neurri handitan erosi eta kontserbak egiten dituzte», dio Lasak. Zaldibiako Kalbariota baserriko Kontxi Arizagak ere edukitzen ditu onddo eta zizak Ordiziako azokako bere postuan. Bai, inguruko basoetan daudenean behintzat. Ez da aurtengo kasua, bere mahaien ez dago perretxikorik. «Nola edukiko ditut ba egiten ari den eguraldiarekin? Giro epela eta humela behar dugu, aurtengoa oso txarra izaten ari da», dio berak. Hemendik aurrera ere, inguruko basoetan bertako onddoak «nekez» izango direla uste du Arizagak.
14 GOIBERRI
INTERNET
saretik locompramos.es
Sarean ikusia
Mugikorren erabilpena 15 hilabetekoa da Telefono mugikorren bizi esperantza bataz beste 5 urtekoa bada ere, ia urtero aldatzen dugu sakelekoa. Horrenbestez, mugikor batek duen gaitasun osoaren %20a aprobetxatzen dugu, iraupenari dagokionean behintzat. Aparailu elektronikoen salmentaz arduratzen den Locompramos.es webguneak egindako azterketa batek emandako datuak dira. Telefono mugikor bati ematen zaion ‘bizitza’, Europan 15 hilabetekoa dela kalkulatu dute; AEBetan 18 hilabetekoa da bataz beste, eta Japonian 9 hilabetekoa. Locompramos.es webguneko Enrique Aguilarren
Sabeletik mundura webgunea jaio da
KKinzona irratiak gune berria du
hitzetan, «eletronikaren garapena oso azkarra bada ere, modelo berriak aurrekoen bertsio osatuak izaten dira, baina antzekoak, azken finean». Marketingak eta kontsumo merkatuak zerikusi handia dute horretan.
Klik
Urretxu-Zumarragako gazteek bultzatutako irrati librea da KKinzona. Uhinetan ez ezik, sarean ere zabaltzen dituzte euren doinuak eta edukiak. Pasa den astetik, ordea, webgune berritua dute. Bertan, irratia zuzenean entzun edota grabatutako saioak aukeratu daitezke, baita albisteen eta ekitaldien berri izan ere. kunkkinzona.net
Guraso berriei edo guraso izatear direnei zuzendutako webgune berri bat sortu dute euskaraz: Sabeletik mundura. Gunearen arduradunen arabera, «haurdunaldiaren aurretik hasi eta atxikimenduzko hasierara bitarteko informazioa» eskaintzen dute. sabeletikmundura.com
‘Euskara ikasiz’ APPa eskura Euskara ikasten edo euskara ziurtagiriren bat lortzeko trebatzen ari direnei zuzendutako aplikazioa sortu dute mugikorretarako: Euskara ikasiz. Ariketez gain, ebaluazio probak egiteko aukera ere ematen du. sustatu.com